ZUMAIAKO UDALA
Zumaiako Herrian 36 urtetik gorako pertsonei etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko duen ordenantzaren aldaketari behin betiko onarpena ematea.
Udalbatzak, 2025eko apirilaren 30ean egindako bilkuran, Zumaiako herrian 36 urtetik gorako pertsonei etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko duen Ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Osoko Bilkurak 2025eko apirilaren 30an erabakitako aldaketak jendaurrean jartzeko epearen barruan alegaziorik aurkeztu ez denez (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 98. zk., 2025eko maiatzaren 27koa), behin betiko bihurtu da, automatikoki hasierako Osoko Bilkuraren erabakia. Erabaki horren testu osoa argitara ematen da, guztiek jakin dezaten eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta adierazten da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dela indarrean.
Eta guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da hau. Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nahi izanez gero, beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke.
Zumaia, 2025eko uztailaren 11.—Jarduneko alkatea (1272/2025 Dekretua). (5270)
Zumaiako herrian 36 urtetik gorako pertsonei etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak ematea arautuko duen ordenantza.
ZIOEN AZALPENA
Dagokigun honen xedea da Zumaiako herrian etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak ematea arautuko duten oinarriak adostea, konkurrentziazko lehiaren erregimenean eta Zumaiako Diru-laguntzen Ordenantza Nagusian ezarritakoa betez. Diru-laguntzek honako helburu hauek izango dituzte:
—36 urtetik gorako pertsonei diru-laguntza ematea.
—Modu orokorrean, Zumaiako herrian etxebizitzen alokairua sustatzea.
—Alokatzen den etxea partekatzea.
I. XEDEA
1. artikulua. Xedea.
1. Laguntza hauen xedea da eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta badaukate.
2. Laguntza hauek 36 urtetik gorako adin tarteari eta gehienez urtean 28.000 euroko diru sarrerak eskatzailea pertsona bakarra den kasuetan eta 38.000 euro haztatu bizikidetza unitateen kasuan. Halaber, laguntza hau diru sarreren %30 edo gehiago alokairura bideratzen dutenei dago zuzenduta.
Oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera tramitatu eta emango da dirulaguntza, eta onuradunak hamabi hilabetean ordaindu beharreko alokairua ordaintzeko erabiliko da, baldintza horiek epealdi horretan zehar mantentzen baldin badira.
3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: diruz lagunduko diren alokairu-gastuak deialdia zabaltzen den urte horretako urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira.
Araudi honetan jasotakoari jarraiki, alokairutik edo diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira garaje eta komunitate eta administrazioko gastuak, bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere.
Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko balio finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo komunitate gastuengatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada horietako bakoitzaren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten.
2. artikulua. Organo eskuduna.
Oinarri hauek onartzeko eskumena duen organoa Zumaiako Udaleko Osoko Bilkura da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak dioenaren arabera).
3. artikulua. Araudi aplikagarria.
Diru-laguntza hauek ematea bera, eta onuradunaren eta erakunde emailearen arteko harreman juridikoa, oinarri hauek eta diru-laguntzak ematen direnean indarrean den araudiak aginduko ditu.
Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, honako hauek arautuko dituzte diru-laguntzak:
— Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa.
— Diru-laguntzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa.
— Zumaiako Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-laguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea.
4. artikulua. Onuradunak.
Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren kargura emango diren diru-laguntzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek argitaratzen diren egunean eta diruz lagundu daitekeen epean, baldintza zehatz hauek beteko dituzten pertsonak fisikoak, bakarrik nahiz bizikidetza-unitate batean bilduta bizi:
Bizikidetza-unitatetzat hartuko dira etxebizitza edo bizileku berean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, baldin eta elkarren artean batuta badaude, laugarren mailako odol ahaidetasuna edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasun lotura baldin badute, edo familia-harrerako harreman iraunkor batez edo adopzio aurreko edo tutoretzapeko harremana dagoen kasuetan.
Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek, seme-alaba adingabeek izan ezik, ondorengo baldintza bete beharko dituzte (a paragrafokoa salbuetsita).
a) 36 urtetik gorako adina izatea. Bizikidetza unitateko kide bat 36 urtetik beherakoa bada, 36 urtetik gorako pertsonei etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak ematea arautuko duen Ordenantza honen arabera tramitatu beharko da laguntza.
b) Eskatzaileetako edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu %50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.
Hala ere, laguntza eskatu ahal izango du etxebizitza baten jabe %50ean baino gehiagoan denak baldin eta egiaztatzen badu ez daukala eskuragarri edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin dela bertan bizi.
c) Diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza unitateko pertsona guztiak diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau diru-laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.
d) Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.
e) Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gutxienez 6 hilabetean.
f) Diru-sarreren muga, honako hau baino txikiagoa izango da:
28.000,00 euro haztatu urtean (eskatzaile bakarra bada).
38.000,00 euro haztatu urtean (bi eskatzaile edo gehiago badira).
Diru-sarrera konputagarriak zerga oinarri orokorrak, aurrezpenaren zerga oinarriak, lan etekinei aplikatutako hobariak eta zergarik gabeko errentak izango dira.
Errenta aitorpena egin ez den kasuetan: lan-etekinen eta langabezia-prestazioen %95, pentsioak, langabezia-sorospenak eta zergarik gabeko errentak izango dira.
g) Banandu edo dibortziatuen kasuan, diru sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.
h) Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan.
i) Zumaiako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak eguneratuta izatea.
j) Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino; salbu eta titularkidetasun-portzentajea %50etik gorakoa ez denean, eta partaidetzen balio katastrala 75.000,00 euro baino gehiagokoa ez bada.
Nolanahi ere, onuraduntzat jotzeko, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan, eta Zumaiako Udaleko diru-laguntzak emateko ordenantzan ezarritako baldintzak bete izana egiaztatu beharko da.
1. Salbuespen egoerak.
Dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute eskatzaile hauek:
Jabetzako etxebizitzarekin lotutako salbuespenak:
— Bananduta edo dibortziatuta daudenean. Kasu horretan, epai judiziala eta hitzarmen arau-emailea aurkeztu beharko dira, etxebizitzaren erabilera beste ezkontideari eman zaiola egiaztatzeko.
— Ohiko etxebizitzatik etxe-gabetu dituztenean. Kasu horretan, etxe-gabetze erabakia duen epaia aurkeztu beharko da.
— Indarkeria matxistako edo familia barneko indarkeriako kasu bat denean. Egoera hori administrazio eskudunak egiaztatu beharko du.
— Bere etxebizitza erabili ezin dutenean hondamendiren bat gertatu delako (uholdea, sutea, eta abar) edota suntsituta dagoela legez aitortu izan den kasuetan.
5. artikulua. Etxebizitzek bete beharreko baldintzak.
1. Diruz lagunduko den etxebizitzak Zumaiako udalerrian kokatuta egon beharko du eta dagokion bizigarritasun baimena izan beharko du.
2. Edonola ere, etxebizitzak gutxienez ondorengo bizigarritasun baldintzak bete beharko ditu:
a) Erabiltzeko moduan dagoen sukaldea, elikatze iturri elektriko edo gasezkoa duena, eta behar bezala hornitua.
b) Dutxa edo bainuontzia duen bainugela.
c) Erabiltzeko egoeran dagoen ur bero sistema, bainugelara eta sukaldera zerbitzuarekin.
d) Erabiltzeko egoeran dagoen 220 volteko instalazio elektrikoa, dagokion buletinarekin.
e) Iturriko ura izatea.
f) Sare orokorrera isurketa duen saneamendua.
g) Kalerako aireztatzea.
h) Bi pertsonako (gehienez) logela bat, salbuespena egingo da adin txikikoak dauden kasuan.
Bete beharreko baldintza horiek Udaleko Hirigintza sailak ikuskatuko ditu.
6. artikulua. Baztertzeak.
Ez dira diru-laguntzaren onuradun izango honako egoera hauetan aurkitzen diren eskaerak:
a) Ondorengo etxebizitzak:
1. Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak.
2. Azpierrentamenduak.
3. Logelen alokairuak (logela eskubidea).
4. Helburu turistikoa duena.
5. Bizigune programaren barruan dauden alokairu etxebizitzak.
b) Ez da onartuko urtebete baino iraupen txikiagoa duen kontraturik.
c) Beren izaera edo helburua kontuan izanik, beste Udal sail edo erakunde autonomoren baten programetan lagundu beharrekoak.
Nolanahi ere, dagokion sail edo erakundeari helaraziko zaizkio eskaera horiek, eta interesdunari egoera horren berri emango zaio.
II. ESKAERAK
7. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.
Diru-laguntzetarako Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Zumaiako Udalaren Diru-laguntzak ematea arautzen duen Ordenantzan datozenez gain, onuradunak honakoak ere bete beharko ditu:
— Ematearen oinarrian den helburu zehatza betetzeko erabiltzea diru-laguntza.
— Eskatzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko diote Zumaiako Udalari.
— Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako edozein gorabehera –hala objektibo, nola subjektibo– aldatzen bada, horren berri ematea.
— Oinarri hauen 4. artikuluan (b hizkia) adierazitako baldintzak betetzeko behar diren kudeaketa lanak egitea.
8. artikulua. Eskabideak aurkeztea: epea eta modua.
Eskabideak dagokion deialdiaren I. eranskinean agertuko den eredu normalizatuaren bidez egingo dira.
Zumaiako Udalak, Nisaeren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kon tsul tak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horretaz gain, dirulaguntzaren tramitazio administratiboa egiteko beharrezkoak diren egiaztapen guztiak ere egingo ditu. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
Administrazio publikoen arteko datu bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunok aurretik edozein administraziori emandakoak.
Era berean, 40/2015 Legearen 155. artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak haien esku daudenak, eman behar dituzte.
Horren ildotik, Zumaiako Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu deialdi honetako dirulagun tza eskuratu ahaI izateko, Udalaren esku dauden datuen edo Nisaeren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:
—Poliziaren Zuzendaritza Nagusia: Identitate-datuak.
—Zumaiako Udala: Errolda-datuak.
—Zumaiako Udala: Udalarekiko betebeharrak betetzen direla.
—G.F.A: Pertsona Fisikoen gaineko errenta aitorpena (PFEZ).
—G.F.A: Ondasun higiezinei buruzko kontsulta.
—G.F.A: Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta.
—Gizarte Segurantza: Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta.
—Ezkondu gabeko bikoteen erregistroa.
—Justizia Ministerioa: Ezkontza datuen kontsulta.
—Eusko Jaurlaritza eta Zumaiako Udala: Helburu bereko diru-laguntzak (GLL, Gaztelagun, Emantzipa, EPE).
Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko.
Dokumentazioa: Oinarri orokorren 5. artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain, diru-laguntza lerro honetarako eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu.
Orokorrean, kasu guztietarako:
1. Eskabidea, behar bezala beteta eta sinatuta.
2. Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
3. Banku kontu korronte baten titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
4. Errenta banku-transferentzi a edo banku-agiri bidez ordaindu izanaren agiriak.
5. Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.
Etxebizitza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:
— Herentzia kasuan, herentziaren onarpen agiria eta etxebizitza partaidetzaren eskritura.
— Dohaintza kasuan, dohaintza eskritura.
— Bi kasuetan, partaidetza saldu izan balitz: eskualdatzearen eskritura.
6. Eskatzailearen diru sarreren egiaztagiriak: nominak edo beste diru sarreren agiriak (erakunde eskumendunak egindakoa) beti ere, berariaz uko eginez gero Zumaiako Udalak ofizioz begiratzeari.
A) PFEZ aitortzeko derrigortasuna duenak edo dagoeneko aitortu duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu:
— Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta, betetako azken zerga ekitaldian aurkeztutako Aitorpenaren fotokopia eta horren jatorrizkoa, biak erkatze ko, eskaera hau aurkezteko unean.
Bestalde, Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergaren aitorpen bateratua egin den kasuan, pertsona fisiko bakoitzaren oinarri ezargarri osoa egiaztatzeko zerga oinarriaren ziurtagiria.
— Gainera zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.
B) PFEZ aitortzeko derrigortasunik ez duenak honakoak eman beharko ditu: Kasu guztietan:
— Ekitaldi horretan (eskaera hau aurkezteko unean betetako azken zerga-ekitaldia) PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiazta tzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.
— Lan bizitzari buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindakoa.
Gainera, hala behar denean:
— Besteren konturako langileen kasuan, kontzeptu guztiengatik ekitaldi horretan jasotako diru sarrera gordin guztiei buruzko dokumentua, enpresak edo enplegu-emaileak emandakoa.
— Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen dituztenen kasuan (Gizarte Ongizateko lagun tzak barne), ekitaldi honetako dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo enplegu emaileak laguntza horien ziurtagiria.
C) Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:
— Epai irmoaren fotokopia bat, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
— Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak. Diru sarrerak egiazta tzeko orduan, ezingo da ekitaldi berdin bateko errenta aitorpena edo ordezko agiriak, urte desberdinetako diru-lagun tzak es ka tze ko aurkeztu.
7. Etxegabetzea denean, etxe-gabetzea erabaki duen epaia.
8. Indarkeria matxista edo famili barneko indarkeria kasu bat denean, administrazio eskudunaren txostena.
9. Hondamendia denean, Zumaiako Udaleko zerbitzuek frogagiri gisa emandako txostena. Sun tsi tze egoe ran dauden etxe bi zi tzen kasuan kasuan, hori aitor tzen duen legezko agiria.
10. Alarguntza kasuetan, heriotza ziurtagiria eta familia liburua.
11. Aniztasun funtzionalaren kasuan, mendekotasuna edo desgaitasunen ziurtagiriak.
12. Diru-laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.
— Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak, urtero Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdian adierazitako epealdian aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko da.
9. artikulua. Akatsak zuzentzea.
Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, antzemandako hutsak konpon ditzaten. (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikulua).
Emandako epea amaitu eta aurkitutako akatsak konpondu ezean, eskaera bertan behera utzi dutela iritziko da eta prozedura artxibatuko da, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan xedatutakoarekin bat ebazpena eman eta gero.
III. DIRULAGUNTZAK EMATEA
10. artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Diru-laguntzaren zenbatekoa eskatzaileen diru sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari diru kopuru bat esleituz.
Atal sistema:
Diru sarrerak (€) Laguntza (%)
0.000,00 - 15.000,00 60
15.001,00 - 21.000,00 50
21.001,00 - 30.000,00 45
30.000,00 - 38.000,00 35
2. Diru-sarreren ponderazioa araudi autonomikoan zehaztutakoaren arabera egingo da.
3. Dirulaguntzen gehienezko kopurua hileko 150 eurokoa izango da.
4. Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa kuantifikatzeko, kontuan hartuko da oinarri hauetako 1.3. artikuluan bazterketei buruz ezarritakoa.
5. Alokairu partekatua denean, eskatzaile bakoitzari emateko laguntza kalkulatzeko, etxebizitza osoaren hileko errenta zatituko da kontratuko titularren kopuruaren artean.
6. Eskarien zenbateko osoak dagokion aurrekontuko partidan esleitutako zenbatekoa gainditzen badu, ondorengo doitzea egingo da:
— Lehenik, kolektibo zaurgarrienen artean (alargunak, bananduak, aniztasun funtzionala dutenak, genero indarkeriaren biktimak zein etxegabetuak), diru sarrera txikienetik handienerako ordenean.
— Bigarrenik, gainontzeko eskatzaileen artean, diru sarrera txikienetik handienerako ordenean.
11. artikulua. Dirulaguntzaren ordainketa.
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan zatikatuta egingo da.
— Lehenengo ordainketa deialdiaren ebazpena egin ondoren izango da. Lehen ordainketaren zenbatekoa, data horretara arte egiaztatutako alokairu gastuen araberako proportzioan egingo da.
— Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gainerako zatiari dagokiona, oinarri hauetako 12. artikuluan eskatzen diren egiaztatze agiri guztiak aurkeztutakoan egingo da.
Alokairu partekatua denean, kontratuan ez bada zehazten zenbat ordainduko duen pertsona bakoitzak, bakoitzari emateko laguntza kalkulatzeko, etxebizitza osoaren hileko errenta zatituko da kontratuko titularren kopuruaren artean. Beste era batera izango balitz, zinpeko adierazpen bat sinatu beharko dute kontratuaren titular guztiek adierazteko bakoitzak zenbat ordainduko duen, eta kopuru horrek bat egin beharko du justifikatzeko ekarriko duen ordainagiriarekin.
Etxebizitza bakoitzeko eskatzaile bi edo gehiago daudenean eta laguntzarako eskubidea dutenean, ordainketa eskatzaile bakoitzaren bankuko kontuan egingo da, betiere, pertsona bakoitzak Udalari aurkezten badio dagokion alokairuaren zatiaren ordainagiria.
12. artikulua. Justifikatzeko agiriak.
Modu orokorrean, oinarri hauen xede diren diru-laguntzak egiaztatzeko, egiaztatze agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Alokairu kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak, eskatzailearen izenean. Pertsona bakoitzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren zatiaren ordainagiria. Onartuko da alokairu osoaren ordainagiri bakarra pertsona desberdinak baldin badaude partekatzen alokairua, betiere alokairuaren ordainagiria eskatzaile guztien izenean badago.
b) Banandu edo dibortziatuen kasuan, seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei dagozkien hileko ordainketa agiriak.
Agiriak aurkezteko epea:
Artikulu honetan zerrendatutako egiaztagiriak, urte bakoitzean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdian adierazitako epearen barruan aurkeztuko dira.
Deialdian, diru-laguntza egiaztatzeko ezarritako epea igarota, onuradunak ez baldin badu aurreko atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu, Zumaiako Udalak diru-laguntzak emateko ordenantzan aurreikusitako ondorioak izango ditu.
13. artikulua. Beste dirulaguntzekin bateragarritasuna.
Oinarri hauen arabera emandako diru-laguntzak helburu berarekin ematen diren beste dirulaguntzekin bateragarri ezinak izango dira.
Dena den. dirulaguntza hau bateragarria izango da helburu berarekin ematen diren beste dirulaguntzarik jasotzen ez den hilabeteetan.
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hilabete bakoitzari dagokion 150 euroko gehienezko kopurua kontuan hartuko da.
Helburu bereko beste diru-laguntza bat ez dela kobratzen frogatzeko erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko da.
Laguntza horien eskatzaile gisa, berariaz baztertuta daude Bizigune programaren bitartez etxebizitza alokatuta duten eskatzaileak.
14. artikulua. Finantzazioa.
Alokairurako diru-laguntzak finantzatzeko diru baliabideak Zumaiako Udalaren Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako ezarritako aurrekontu kredituak erabiliko dira.
Diru-laguntzak emateko, Udalak dagokion aurrekontu partida bideratuko du, eta aurrekontu horren zenbatekoa izango da Zumaiako Udalak emango duen gehieneko kopurua.
IV. PROZEDURA
15. artikulua. Balorazio irizpideak.
Diru-laguntzak emateko oinarrizko irizpideak oinarri hauen 4 eta 5. artikuluetan zehaztuta daude.
Ezarritako baldintzak eta bete beharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion diru-laguntzak ordenantza honetan ezarritako baldintzetan emango dira.
16. artikulua. Diru-laguntza eskaeren ebazpena.
Espedientearen izapideak egin ondoren, Udaleko teknikariek dagokion azterketa egin eta txostena egin ostean, Alkateak, oinarrietan ezarritakoarekin bat, eskaera onartzeko edo ukatzeko ebazpena emango du.
Ebazpenean diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa era zehaztuko dira.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie.
V. DIRULAGUNTZAREN KONTROLA
17. artikulua.
Zumaiako Udalak egokitzat jotako agiriak aurkez ditzatela eskatu ahal izango die onuradunei.
Udal zerbitzuak bertaratu ahal izango dira, edota Udalaren datu baseak kontsultatu ahal izango dituzte diru-laguntzaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko helburu bakarrarekin.
Zumaiako Udalak, bere fiskalizazio-eginkizunak betetzeko, informaziorik eskatuz gero, diru-laguntzen onuradunek eman egin beharko diote.
VI. ARGITARA EMATEA
18. artikulua.
Zumaiako Udalaren webgunean eta iragarki oholean argitaratuko dira emandako diru-laguntzen zerrenda, horiek jasoko dituzten onuradunak eta jasotako diru-kopuruak.
Diru-laguntzen datuak ez dira argitaratuko, baldin eta diru-laguntzak argitaratze hori pertsona fisikoen errespetu eta babesaren nahiz intimitate pertsonal zein familiarraren aurkakoa denean, eta diru-laguntza hori arautzen duten oinarrietan horrela jasota dagoenean.
VII. OINARRIEN INTERPRETAZIOA ETA HIZKUNTZA-OHARRA
19. artikulua. Hizkuntza oharra.
Euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean kontraesanik edo inkoherentziarik antzemanez gero, euskarazko testuak izango du balioa.
20. artikulua. Oinarrien interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioaren harira edozein zalantza sortuz gero, diru-laguntza emateko ardura duen organo berari dagokio horri buruz erabakitzea.