3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia. BDNS (Identif.): 823463.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/823463).         

Oñatiko Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, besteak beste,

ERABAKI DU

Lehenengoa.  Deialdiaren onarpena.

Onartzea 2025. urterako Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzen deialdia, 2022ko martxoaren 31n egindako Osoko Bilkuran «Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak»-en xedatutakoaren arabera.

—Finantzazioa.

2025eko deialdirako hogeita hamar mila euroko (30.000 €) gastua onartzea. Dirulaguntza hauek 1000.480.241.01.01 2025 partidaren kontura eta haren lotura-mailaren arabera ordainduko dira.

—Epeak.

Onartzea 2025eko deialdiari dagozkion epeak:        

Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi 2025eko azaroaren 28an amaituko da.

Dirulaguntzaren zuriketa aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 9an amaituko da.

Diruz lagundutako aldia: Deialdi honen baitan diruz lagunduko dira 2024ko urtarrilaren 1etik eta 2025eko ekainaren 30era bitartean alta emandako jarduerak.

Bigarrena.  Dokumentazioa aurkeztea.

Dirulaguntza eskaera egiteko inprimakiak Oñatiko Udalaren webgunean kontsultatu eta eskuratu daitezke, «Sozioekonomia Departamenduak kudeatzen dituen programaren kontura emango diren dirulaguntzak» atalean.

39/2015 Legearen 28. artikuluan eta 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Oñatiko Udalak, Nisae elkarreragingarritasun-nodoaren bidez, diru-laguntza hauek jaso ahal izateko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko beharrezko informazioa kontsultatuko du zuzenean.

Egiaztapen horren aurka egiteko aukera egongo da, eta, kasu horretan, eskatzaileak dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Hirugarrena.

Erabaki honen bidez onartutako deialdiak eragina izango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari.

Interesdunek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean erabakiaren aurka Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernu Batzordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri berraztertzekoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteari kalterik egin gabe.               

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Oñati, 2025eko martxoaren 27a.—Izaro Elorza Arregi, alkatea.                (2491)