GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA
PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
Pertsonen Enpresa dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2025eko martxoaren 4an:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, 2024-2027 aldirako Plan Estrategikoarekin bat etorriz, garapen-estrategia bat bultzatzen du, enpresen lehiakortasuna indartzeko, kalitatezko enplegua sustatzeko eta lurraldean jasangarritasuna bermatzeko. Esparru horretan, Pertsonen Enpresa dirulaguntzen programa funtsezko tresna da pertsonek enpresetan duten inplikazioa indartzeko, haien jarraipena laguntzeko belaunaldi-erreleboaren bidez, enpresa-kultura inklusiboa eta jasangarria sustatzeko, eta langileen ongizatea hobetzeko, desberdintasunak murrizten eta genero-berdintasuna eta enpleguaren kalitatea sustatzen lagunduz.
2024-2027 Planaren helburu estrategikoetako bat enpleguaren kalitatea sustatuko duen ekonomia bat bultzatzea da, enpresen erronkekin bat datorrena eta pertsonen beharrei erantzungo diena. Ildo horretan, Pertsonen Enpresa programak helburu horri erantzuten dio, langileek enpresen kudeaketan eta kapitalean parte-hartze aktiboa izatea sustatuz, erabakiak hartzen parte hartzea sustatuko duten antolamendu-ereduak garatuz eta barne-kohesioa eta enpresa-jasangarritasuna sendotzeko neurriak hartuz. Era berean, jardun-ildo horrek desberdintasunak murrizten eta aukerak sortzen laguntzen du suspertzen ari diren sektoreetan, lan-merkatuaren eraldaketan aurrera eginez eta lan-baldintza ekitatiboagoak eta iraunkorragoak bermatuz.
Testuinguru horretan, Pertsonen Enpresa programa elkarri lotutako hiru laguntza-ildoren inguruan egituratzen da:
1. Pertsonengan oinarritutako enpresa-kultura sendotzea.
Pertsonen ongizatea lan-ingurunean eta horiek enpresan duten inplikazioa funtsezko alderdiak dira produkzio-sarearen lehiakortasunerako eta jasangarritasunerako. Laguntza-lerro honen ardatza da pertsonak erdigunean jarriko dituen enpresa-kultura bat bultzatzea, lan-giro positiboa, motibazioa eta garapen profesionala sustatuz. Enpresei lagunduko zaie lan-giroaren kalitatea hobetzen, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko kontziliazioa eta oreka sustatzen eta berdintasun- eta aniztasun-politikak garatzen lagunduko duten neurriak ezartzen.
2. Pertsonek enpresetan parte har dezaten sustatzea.
Enpresa-eredu parte-hartzaileago eta jasangarriago bat garatzeko, langileen inplikazioa indartu behar da erabaki estrategikoak, kudeaketa eta emaitza ekonomikoak hartzeko orduan. Laguntza-ildo horren bidez, gobernantza-egitura inklusiboagoak sustatu nahi dira, eta enpresen lehiakortasuna hobetu, kudeaketan erantzukidetasun handiagoa lortuta. Parte hartzeko pizgarriak sustatzeak eta langileak enpresen kapital-egituran integratuko dituzten ereduak hartzeak barne-kohesioa eta produkzio- sarearen jasangarritasuna indartzea ahalbidetuko du.
3. Enpresa-jarraipenari laguntzea, belaunaldi-erreleboaren eta ondorengotzaren bidez.
Enpresa-sarearen egonkortasuna funtsezkoa da lurraldearen jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko. Laguntza-lerro honen helburua da belaunaldi-erreleboko eta enpresetako ondorengotzako prozesuak erraztea, trantsizioari lotutako arriskuak minimizatuko dituzten eta jarduerak denboran iraungo duela bermatuko duten estrategiak sustatuz. Ondo egituratutako ondorengotza-planak ezarriz eta lidergo berriak gaituz, enplegua zaindu, enpresen sustraitzea bermatu eta kudeaketa-eredu eraginkor eta jasangarriak finkatu ahal izango dira.
Pertsonen Enpresa programa, beraz, Gipuzkoako ekoizpen-sarea eraldatzen laguntzeko tresna estrategikoa da, enpresen lehiakortasuna indartuz, parte hartzeko eredu berritzaileak bultzatuz eta enpresek lurraldean jarraituko dutela bermatuz.
Dirulaguntza lerro hau ez dago sartuta 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DLPE). Beraz, onartu aurretik, sartu egin behar da.
Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eztabaidatu ondoren Diputatuen Kontseiluak
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. «Pertsonen Enpresa» programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea.
Bigarren. Onestea «Pertsonen Enpresa Programa» izeneko dirulaguntzaren oinarri arautzaile orokorrak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak eta oinarri arautzaile espezifikoak, erabaki honen II, III eta IV. eranskinetan jasota daudenak.
Hirugarren. Onestea dirulaguntza hauen 2025eko deialdia, erabaki honen V. eranskinean jasota dagoena.
Laugarren. Baimentzea 2.900.000 euroko gastua, deialdi hau gauzatzeko. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2025eko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:
Pertsonengan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzeko lerroko proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (II. eranskina), 1.500.000 €:
—1.0510.100.470.00.19 2025: 800.000 €.
—1.0510.100.481.00.27 2025: 200.000 €.
—5.0510.100.470.00.19 2026: 400.000 €.
—5.0510.100.481.00.27 2026: 100.000 €.
Pertsonek enpresetan parte hartzea sustatzeko lerroko proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (III. eranskina), 700.000 €:
—1.0510.100.470.00.18 2025: 392.000 €.
—1.0510.100.481.00.26 2025: 98.000 €.
—5.0510.100.470.00.18 2026: 168.000 €.
—5.0510.100.481.00.26 2026: 42.000 €.
Belaunaldi-errelebotik eta ondorengotzatik enpresaren jarraipena babesteko lerroaren proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (IV. eranskina), 700.000 €:
—1.0510.100.470.00.17 2025: 392.000 €.
—1.0510.100.481.00.25 2025: 98.000 €.
—5.0510.100.470.00.17 2026: 168.000 €.
—5.0510.100.481.00.25 2026: 42.000 €.
Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da diru laguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.
Bosgarren. Erabaki honen bidez onetsitako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunetik aurrera izango dute eragina.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Donostia, 2025eko martxoaren 11.—Idazkari teknikoa, ez dgoenez, Iñaki Egizurain Nebreda, Lege Aholkularitza eta Koordinazioko atalburua. (1989)
I. ERANSKINA
Pertsonen Enpresa programaren dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak.
1. oinarria. Dirulaguntzaren xedea.
Oinarri hauen xedea Pertsonen Enpresa programaren dirulaguntzak ematea arautzea da. Programa horren helburua pertsonen beharrak enpresen erronkekin lotzea da, hiru jarduera-motaren bidez:
—Pertsonengan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.
—Pertsonek enpresetan parte har dezaten sustatzea.
—Enpresaren jarraipena babestea, belaunaldi-errelebotik eta ondorengotzatik.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuraduntzat hartuko dira oinarri espezifikoetan jarduera motaren arabera zehaztutakoak.
2.2. Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke aurreko apartatuan aipatzen diren entitateak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
— Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
— 1/2023 Legegintzako Dekretuaren, martxoaren 16koaren, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Lagearen testu bategina onartzen duenaren 23. artikuluaren 2. zenbakiak adierazietako debeku-kasuetako baten mende ez egotea.
Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztuko du.
— Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.
Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.
Eskaeran berariaz adierazi ahal izango dute egiaztapen automatikoaren aurka daudela; kasu horretan, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako organo administratiboek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
3. oinarria. Diruz lagundutako proiektuak.
3.1. Dirulaguntzen lerro bakoitzeko oinarri espezifikoetan zehaztuko dira dirulaguntza bakoitzaren xede diren jarduketak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak.
3.2. Aintzat hartuko dira soilik dirulaguntzaren xede den proiektuarekin zalantzarik gabe identifikatu daitezkeen gastuak.
Balio irentsiaren gaineko zerga ez da diruz lagundu daitezkeen gastutzat jo.
Ez dira diruz lagunduko 300 eurotik beherako gastuak.
4. oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
4.1. Erakunde eskatzaileak proiektu bat baino gehiago aurkez badezake, eskabide bat egin beharko du proiektu bakoitzeko.
Lankidetza-proiektuen kasuan, erakunde parte-hartzaile bakoitzak bere eskabidea aurkeztuko du.
4.2. Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. Eskaera orria, eta hari erantsitako dokumentazioa aurkezterako orduan kontuan hartuko da, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, foru administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena eta irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duena.
4.3. Deialdiari buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko «dirulaguntzen atarian» eskura egongo da: www.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak.
4.4. Eskaerak aurkezteko epea deialdian ezarriko da.
4.5. Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Kasu hauetan, eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer organo edo dependentziatan aurkeztu edo igorri ziren aipatutako dokumentuak. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.
4.6. Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
4.7. Aurkeztutako eskaera behar bezala ebaluatu eta ebazteko behar adina dokumentu eta informazio eska ditzake Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak.
5. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura.
5.1. Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
5.2. Laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publikoaren bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6. oinarria. Balorazio irizpideak.
Eskaerak oinarri arautzaile espezifikoetan jarduera lerro bakoitzerako zehazten diren irizpideen arabera baloratuko dira.
7. oinarria. Finantzazioa.
Emango diren dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdian ezarriko da zein aurrekontu kredituren kargura finantzatuko diren dirulaguntzak.
8. oinarria. Dirulaguntzen zenbatekoa.
8.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa erabakitzeko, kontuan hartuko da erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa, batetik, eta aurrekontu bitartekoak eta oinarri hauetan dauden balorazio irizpideak, bestetik.
8.2. Entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edo ondoren egindako aldaketak, dirulaguntza kopurua zehazteko eredutzat erabiliko dira. Dirulaguntza jarduera kostuaren portzentaje bat izango da eta dirulaguntzaren kopurua guztira ezingo da izan hasieran emandakoa baino handiagoa.
8.3. Dirulaguntzen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa dirulaguntza lerro bakoitzeko zehaztuko da.
8.4. Dirulaguntzek ezin izango dute inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua, ez bakarka, ez beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.
9. oinarria. Prozedura antolatu eta izapidetzeko eskumena duen organoa.
9.1. Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua izango da prozedura abian jarriko duen organoa.
9.2. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko, ondorengo kideek osatuko duten Balorazio Batzordea eratuko da:
— Ekonomia Sustapeneko zerbitzuburua.
— Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuko teknikari bat.
— Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkari teknikoa edo haren ordezkoa.
9.3. Aurkezten diren eskaerak egoki baloratzeko, aholkularitzako zerbitzuak eta txosten teknikoak eska ditzake batzordeak.
10. oinarria. Eskaerak ebaztea.
10.1. Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatuak ebatziko du dirulaguntzak ematea edo ez.
10.2. Departamentuak dirulaguntzaren onespena edo ezespena bakarka jakinaraziko dio eskatzaile bakoitzari. Hala ere, dirulaguntzak ematen dituen organoak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako dirulaguntzak, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritako baldintzetan.
10.3. Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, dirulaguntza onartzeko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartutzat joko da. Dirulaguntzari ondoren uko egitea, aldez aurretik eta garbi justifikatu gabe, ez-betetzetzat ulertuko da eta, beraz, zigorra ekar dezake.
10.4. Deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaera ezetsi egin zaiola ulertuko da.
11. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.
11.1. Erakunde onuradunek dirulaguntza onartzeak berekin dakar honako hauetan ezartzen diren betekizunen pean egotea: oinarri hauek; martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa; eta hura garatzeko araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua. Bestalde, konpromiso hauek hartuko dituzte:
—Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legean ezarritako irizpide nagusiak betetzea diruz lagundutako jardueretan, bereziki alderdi hauei dagokienez: hizkera eta irudiak modu ez sexistan erabiltzea eta diruz lagundutako jardueran genero adierazleak sartzea.
—Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpen, material eta jardueretan.
—Departamentuak dirulaguntzaren xederako ematen duen finantzaketari beharrezko publizitatea ematea. Horretarako, haren irudi instituzionala sartuko da, finantzaketa publikoari eta esku hartze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenekin batera, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan eta abarretan, hedabideetan egiten diren aipamenekin batera.
11.2. Diruz lagungarri izateak berekin dakar erakundeek Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari proiektuari buruzko informazioa ematea eta baimena ematea komunikaziorako erabil dezaten, betiere baliabide publikoen erabileraren gardentasuna sustatze aldera.
11.3. Laguntza onartzearekin, onuradunak baimena ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari legez dagozkion edo programaren kofinantzazioagatik aplikatu dakizkiokeen datu baseetan sartzeko dirulaguntzari buruzko informazioa.
11.4. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen bitartez osorik edo zati batean erositako ondasun inbentariagarriak edo bestelako aktiboak dirulaguntza eman zen helbururako erabiliko dira, gutxienez bost urteko epean.
Aurreko paragrafoan aipatutako baldintza hori ez betetzeak dirulaguntzaren itzulketa eragingo du, eta 16. oinarrian ezarrita dagoena bete beharko da.
12. oinarria. Beste dirulaguntza batzuekin duten bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
12.1. Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
12.2. Entitate onuradunak oinarri arautzaile hauen babesean emandako dirulaguntzekin bateragarri den beste dirulaguntzaren bat lortzen badu, modu frogagarrian jakinarazi beharko dio dirulaguntza ematen duen organoari.
13. oinarria. Dirulaguntzen ordainketa.
13.1. Ordainketa dirulaguntza jaso duen jarduerak gauzatzeko justifikazioa aurkeztu eta gero egingo da.
Hala ere, proiektuak hasi ahal izateko dagoen dirulaguntzen beharra kontuan hartuta, eta gaur egungo diru arazoak ikusita, oso zaila da epe ertain eta luzerako ekimen eta proiektuak gauzatzea. Inbertsio handiko proiektuak dira eta emaitzak ez dira berehala lortzen; beraz, ordainketa aurreratuak egin daitezke, berme beharrik gabe, beti ere aurrekontu bitartekoak badaude, aldez aurretik zuritu ondoren proiektu bakoitzaren hasiera eta aurrerakinaren beharra.
Gainontzeko kopurua proiektuaren amaieran eta 14. oinarrian ezarritako kontu zuritzailea aurkeztean ordainduko da.
Hala ere, zenbateko hori osorik ordaindu daiteke proiektua amaitu aurretik, dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa (aurretik aurrerakinaren beharra egiaztatzen bada); horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiren iritziz nahikoa izango den banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena. 20 langiletik beherako enpresen kasuan, duten tamaina dela-eta premia-egoera horren aurrean kalteberagoak direnez, ez da beharrezkoa izango abala aurkeztea.
Abala kitatzeko lagundutako proiektua amaitu dela egiaztatu beharko da. Horretarako, lanen deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioa eta 14. oinarrian aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu behar dira.
13.2. Ez dira ordainketak egingo zerga betebeharretan eta gizarte segurantzakoetan egunean egon arte, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, bere 32 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
13.3. Dirulaguntzen onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zorra zatikatzeko espedienteren bat indarrean badute, dirulaguntza horiek zor horrekin konpentsatuko dira, eta, ondorioz, zor horren zenbatekoa zorra osorik edo zati batean ordaintzeko aplikatuko da.
14. oinarria. Dirulaguntzaren justifikazioa.
14.1. Entitate onuradunak gehienez hilabeteko epean zuritu beharko du, urteko deialdian ezarri den proiektua bukatzeko azken egunetik hasita, diruz lagundutako jarduera egin duela eta, halaber, jarduera horrek eragindako gastuak zuritu beharko ditu.
14.2. Diruz lagundutako proiektua amaitu denean, entitate onuradunek kontu zurigarri bat aurkeztuko dute ondorengo dokumentazioarekin:
— Proiektuaren memoria, non diruz lagundutako jarduera zurituko den eta lortutako emaitzak zehaztuko diren.
— Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua zurituko duena. Ondorengo agiriak jasoko ditu:
a) Jardueraren gastu eta inbertsioak sailkatzen dituen zerrenda, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa data bilduko dituena.
b) Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan pareko froga-balioa duten edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan adierazitako zerrendari atxikita. Dagokionean, ordainketari dagozkion egiaztagiriak ere aurkeztuko dira.
Barruko langilen gastuei dagokienez, ziurtagiria aurkeztuko da, proiektuan pertsona bakoitzak erabilitako orduak eta kostu erreala orduz jasotzen duena, edo, bestela, pareko froga-balioa duen beste dokumento bat. Gastu horiek egin direla ziurtatzen dituzten dokumentuak eskatu ahal izango da: 10Ts, nóminak, Idcak…
c) Tasazio ziurtagiria –pertsona independente batek egindakoa, behar bezala ziurtatuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena– ondasun higiezinak erosten badira, eta obra berriaren inskripzioa obra eraiki edo gauzatzen bada.
d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste sarrera edo laguntzen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria bilduko dituena.
e) Entitate onuradunak 15.000 euro edo hortik gora ordaindu baditu diruz lagundu daitezkeen gastuetan, zehazki, ekipo ondasunen horniduretan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoa ematen duten enpresetatik jasotako zerbitzuetan, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketaren egiaztagiria aurkeztuko da, merkatuan hori hornitzen edo ematen duen nahikoa erakunde ez dagoenean izan ezik.
14.3. Dirulaguntza zuritzeko epean, onuradunak aurreko puntuan adierazten den dokumentazioa aurkezten ez badu, beste 15 eguneko epean aurkez dezala eskatuko dio entitate onuradunari organo eskudunak. Beste epe horretan ez badu eskatutako dokumentazioa aurkezten, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du eta hasiera emango zaio jasotakoa itzultzeko 16.ª oinarrian jakinarazten den prozedurari.
14.4. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak lau urteko epean gorde egin behar ditu diruz lagundutako jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla egiaztatzen duten agiriak. Egiaztagiriak aurkezteko erakunde onuradunak duen epea amaitzen denean hasiko da bost urteko beste epe hori.
14.5. Oinarri honetako 2. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkezten denean, dagozkion egiaztapenak egingo ditu espedientea izapidetzen duen organoak.
Egiaztapen horren ondorioz ateratzen bada kostu subentzionagarriak ez duela justifikatzen onartu zen dirulaguntza, edo diru laguntza zuritzeko baldintzak ez direla osorik edo neurri batean bete, edo ez direla dirulaguntzaren helburuak bete, dagokion organoak interesatuari gorabehera horren berri emango dio eta egindako egiaztapenaren emaitzak jakinaraziko dizkio, eta, aldi berean, hasiera emango dio dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela ebazteko prozedurari eta, hala badagokio, 16. oinarriaren arabera dirulaguntza osorik edo neurri batean itzularazteko prozedurari.
15. oinarria. Ebazpena aldatzea.
15.1. Diruz lagundutako jarduera burutzeko epea amaitu baino hilabete aurretik, onuradunek eskatu ahal izango diote organo emaileari aldaketak egin ditzala ebazpenean: Hain zuzen ere, zehaztutako epeak zabaltzea, emandako diru kopurua murriztea edo jardueran jasotako ekintzak aldatzea dakarten aldaketak. Aldaketa horiek onartuko dira aurreikusi gabeko gorabeherek eragindakoak badira edo jarduera ondo amaitzeko beharrezkoak badira, baldin eta dirulaguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Ez da eskaerarik aurkeztu beharko jardueraren aurrekontuko balioespen izaera duten kontzeptuetan aldaketak egiteko.
15.2. Dirulaguntza ematen duen organoak ofizioz emateko ebazpena aldatu ahal izango du, aldez aurretik erakunde interesatuari entzunaldia emanda eta funtsak aplikatu aurretik, subentzioa emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketak lortu nahi den interes publikoa lortzea eragotzi edo zailtzen dutenean eta erakunde onuradunari kalte ekonomikorik sortzen ez zaizkionean.
15.3. Dirulaguntzaren onuradunak justifikazioan dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketak izan direla adierazten duenean, hain zuzen ere, adierazitakoari jarraituz, ebazpenaren aldaketa eragin ahal izanik, onartu baino lehen, aldez aurretiko administrazio baimenik gabe, dirulaguntza ematen duen organoak aurkeztutako justifikazioa onartu ahal izango du, beti ere, onarpen horrek hirugarrenen batzuen eskubideen kalterako ez bada.
16. oinarria. Ez-betetzeak eta itzulketak.
16.1. Onuradunak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainontzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldintzetakoren bat, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko du erabat edo neurri batean, eta jasotakoa itzuli beharko du osorik edo neurri batean, aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera legozkiokeen berandutza interesekin batera, eta, erantzukizunak eskatuko zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.
16.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauari jarraituz, aurreikusitakoaren arabera, diruz lagundutako proiektua ez bada egiten edo zati batean bakarrik egiten bada, eta departamentuari ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, zigor prozedura hasi ahal izango da proportzionaltasun irizpideak erabiliz, kontuan hartuta proiektu osotik egindako lanak eta jasotako zenbatekoak.
16.3. Bete gabe utzi dena mailakatzeko, proportzionaltasunaren irizpideak erabiliko dira, eta irizpide horiek organo instruktoreak balioetsiko ditu, egindako lanen arabera onuradunak proiektua zer neurritan burutu duen eta zenbateko dirulaguntza jaso duen kontuan hartuta.
16.4. Borondatezko itzulketatzat jotzen da onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.
Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta data.
— Sinadura.
Eskaera hori jaso ondoren, Ekonomia Sustapeneko eta Internazionalizazioko zerbitzuak ordainketa gutuna bidaliko dio, itzultzeko zenbatekoa eta dagozkion berandutza interesak adieraziz.
17. oinarria. Araubidea.
17.1. Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, dirulaguntza hauei aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua; hori garatzeko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartu zuena; eta dirulaguntzen arloan aplikagarria den gainerako araudia.
17.2. Oinarri hauetan jasotako dirulaguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren mende daude. Erregelamendu horretan ezarritakoaren arabera, enpresa bati eman beharreko minimis laguntzen zenbatekoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan.
Laguntza eskatzen duen erakundeak aurreko hiru urteetan emandako beste minimis laguntza batzuk aitortu beharko ditu, minimis laguntza berriak erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko.
II. ERANSKINA
Dirulaguntza lerroaren oinarri espezifikoak: pertsonengan oinarritutako enpresa-kultura sustatzeko laguntzak.
1. oinarria. Dirulaguntzaren xedea.
Laguntza-lerro honen xedea enpresei laguntzea da, langileen ongizate-maila eta inplikazioa nahiz enpresen lan-egoera eta -giroa hobetzea helburu duten jarduketetan. Honekin, lehiakortasuna handitzea eta erakundeen barne kohesioa indartzea lortu nahi da.
2. oinarria. Erakunde onuradunak.
Honako hauek izango dira onuradunak:
a) Gipuzkoan diharduten enpresak.
b) Gipuzkoan diharduten enpresen eta profesionalen interesak ordezkatzen dituzten enpresa-elkarteak, enpresa-elkarteen federazioak eta elkarteak, elkarte profesionalak eta klusterrak.
c) Unibertsitateak.
3. oinarria. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
3.1. Laguntzak erabiliko dira proiektuak eta jarduerak zati batean finantzatzeko, honako helburu hauetara lortzeko bideratuta:
a) Prozesuak, kultura, kudeaketa, inguruneak eta/edo antolamendua eraldatzea edo hobetzea, azken batean, enpresaren inplikazioa, motibazioa eta, ondorioz, estrategia hobetzea eragiten duen edozein ekintza, bere entitateko pertsonen inguruan.
b) Entitateko pertsonen ongizate-maila hobetzea eta absentismo mailak murriztea helburu dituzten proiektuak aztertzea eta garatzea.
c) Lan-eremuan sartzen ari diren belaunaldi berrietan nagusi diren balioak ulertzea, enpresak horiekin lerrokatutako balioak izan ditzan eta enpresan lan egiteko enpresa erakargarria izan dadin.
d) Lanpostuetan xedea eta autonomia bilatzea sustatzen duten egiturak eta prozesuak txertatzea.
e) Enpresetan autokudeatutako taldeen bidez funtzionamendua ezartzeko prozesuak txertatzea.
f) Aipatutako edozein jarduera-eremutan aurretiazko ekimen pilotuen sentsibilizazioan eta abiaraztean eragina duen edozein ekimen.
g) Langileen ongizatea eta inplikazioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza, bai eta enpresen lan-egoera eta -giroa hobetzen laguntzen duena ere.
3.2. 2.b) eta 2.c) paragrafoetan aurreikusitako entitateek hainbat enpresaren lankidetza barne hartzen duten proiektuak edo jarduerak aurkeztu beharko dituzte. Lankidetza horren ondorioz, enpresek proiektuari orduak eskaini beharko dizkiote.
3.3. Entitate bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztuko.
4. oinarria. Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak.
4.1. Honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
— Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
— Barne pertsonaleko gastuak; enpresen kasuan, ez dute gaindituko proiektuaren gastu guztien %50a.
— 3.2 ataleko proiektuen eta jardueren kasuan, ez dira diruz lagunduko enpresa laguntzailee dagozkien gastuak.
4.2. Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:
—Aholkularitza-gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen %75eraino.
—Barne pertsonalaren gastuen %50, gehienez.
—Jarduera bakoitzeko ez dira 40.000 € baino gehiago izango.
5. oinarria. Balorazio irizpideak.
5.1. Proiektuen arteko hautaketa honako balorazio irizpide hauen arabera egingo da:
a) Proposamena deialdiaren helburuetara zenbateraino egokitzen den: 10 puntu, gehienez.
b) Proiektuaren kalitatea: 30 puntu gehienez.
—Proposamenaren heldutasun-maila: Enpresen kasuan, proposamena arrazoituko duen aurretiko diagnostiko kontrastatu bat dagoen baloratuko da. Elkarteen kasuan, enpresa laguntzaileen ekarpenaren kalitatea baloratuko da: 15 puntu, gehienez.
—Metodologia: erabili beharreko metodologiaren kalitatea baloratuko da: 5 puntu, gehienez.
—Lan-plana: honako hauek baloratuko dira: helburua eta hura lortzeko definitutako zereginak argi definitzea, lan-plana proposatutako helburuetara egokitzea, eta proposamenaren izaera errealista: 5 puntu, gehienez.
—Erabili beharreko baliabideak: proiektuan lagunduko duten erakundeak, enpresak eta aholkularitzak baloratuko dira, bai eta proiektuan lan egingo duten erakundeetako pertsonen profila eta erakundeak proiektua gauzatzeko behar dituen baliabideen eskuragarritasuna ere: 5 puntu, gehienez.
c) Erakundearen profila: enpresen kasuan, balorazio handiagoa emango zaie langile gutxiago dituzten enpresei eta proiektua gauzatzeak ahalegin ekonomiko handiagoa eskatzen dienei. Hau da, proiektuaren aurrekontuaren eta aurreko urtean enpresak izandako fakturazioaren arteko erlazioa Gainerako erakundeen kasuan, eranskin honen jardun-eremuan azken bost urteetan enprekin/enpresentzat egindako proiektuetan izandako esperientzia baloratuko da: 20 puntu, gehienez.
d) Aurreikusitako emaitzak: jardueraren eragina baloratuko da, lortutako hobekuntzen onuradun kopuruari, inpaktu ekonomikoari, jardunbide egokia eratzeko potentzialari, trakzio-efektuari eta proiektuan jorratutako gai zehatzaren arabera eskaeran planteatzen diren aurreikusitako beste emaitza neurgarri batzuei dagokienez: 30 puntu, gehienez.
e) Beste irizpide batzuk: 10 puntu gehienez.
—Euskararen erabilera sustatzeko jarduera positiboak sartzea: 5 puntu gehienez.
—Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna: baloratuko da enpresek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten ekintza positiboak egitea, bai eta enpresan azken bost urteetan emakumeen ehunekoak izan duen bilakaera ere: 5 puntu, gehienez.
5.2. 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuei ez zaie laguntzarik emango.
5.3. Ahalik eta erakunde gehien programan sartzeko, 50 puntutik gorako proiektuak badaude, ez da erakunde berak aurkeztutako bigarren proiektu bat diruz lagunduko.
III. ERANSKINA
Dirulaguntza lerroaren oinarri espezifikoak: pertsonek enpresetan parte hartzea sustatzeko laguntzak.
1. oinarria. Dirulaguntzaren xedea.
Laguntza lerro honen xedea da langileek enpresetan parte hartze aktiboa izan dezaten sustatzea, erabaki estrategikoak hartzen, kudeaketan eta emaitza ekonomikoetan inplika daitezen sustatuz, baita enpresen kapitalean partaidetzak eskura ditzaten ere. Horrekin lortu nahi da enpresen iraunkortasuna hobetzea, lehiakortasuna handitzea eta erakundeen barne kohesioa indartzea.
2. oinarria. Erakunde onuradunak.
Honako hauek izango dira onuradunak:
a) Gipuzkoan diharduten enpresak.
3. oinarria. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
3.1. Laguntzak enpresaren jarraipena sustatzen duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, honako hauek barne:
—Langileek enpresa partaidetzak eskuratzeko prozesuak definitzea eta ezartzea.
—Langileak kudeaketan eta erabaki estrategikoak hartzean inplikatuko dituzten egiturak eta prozesuak diseinatzea eta ezartzea.
—Pizgarri edo ordainsari aldakorren sistemak sortzea, jarduerari eta enpresaren emaitza ekonomikoetan duen inplikazioari lotuta.
3.2. Erakunde bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu.
4. oinarria. Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak.
4.1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
—Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
—Barneko langileen gastuak, proiektuaren gastu guztien %25 gainditu gabe.
—Notariotza eta/edo erregistro gastuak (enpresa partaidetzak eskuratzeko proiektuetan).
4.2. Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:
—Diruz lagundu daitezkeen kostuen %75 gehienez, aholkularitza gastuei, notaritzako eta/edo erregistroko gastuei dagozkienak.
—Barne-langileen gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen %50 gehienez.
—Ez dira 30.000 €-tik gorakoak izango proiektu edo jarduera bakoitzeko.
5. oinarria. Balorazio irizpideak.
5.1. Proiektuen arteko hautaketa honako balorazio irizpide hauen arabera egingo da:
a) Proposamena deialdiaren helburuetara zenbateraino egokitzen den: 10 puntu, gehienez.
b) Proiektuaren kalitatea: 40 puntu, gehienez.
—Metodologia: erabiliko den metodologiaren kalitatea baloratuko da: 10 puntu, gehienez.
—Lan plana: honako hauek baloratuko dira: helburua eta hura lortzeko definitutako zereginak argi definitzea, lan plana proposatutako helburuetara egokitzea, eta proposamenaren izaera errealista: 20 puntu, gehienez.
—Erabili beharreko baliabideak: proiektuan laguntzen duten erakundeak baloratuko dira, eta, elkarteen kasuan, barneko langileak dituen proiektua bada, proiektuan lan egingo duten pertsonen profila eta proiektua gauzatzeko elkarteak behar dituen baliabideak: 10 puntu.
c) Erakundearen profila: balorazio handiagoa emango zaie langile gutxiago dituzten enpresei eta proiektua gauzatzeak ahalegin ekonomiko handiena eskatzen dienei. Hau da, proiektuaren aurrekontuaren eta aurreko urtean enpresak izandako fakturazioaren arteko erlazioa: 20 puntu, gehienez.
d) Aurreikusitako emaitzak: jarduketaren eragina baloratuko da, kontuan hartuta lortutako hobekuntzen onuradun kopurua, eragin ekonomikoa, jardunbide egokia eratzeko potentziala eta trakzio-efektua, eta lehentasuna emango zaie langileek enpresa-partaidetzak eskuratzeko prozesuak ezartzen dituzten proiektuei: 20 puntu, gehienez.
e) Beste irizpide batzuk: 10 puntu gehienez.
—Jardueran euskararen erabilera sustatuko duten ekintza positiboak sartzea: ekintzak 5 puntura arte baloratuko dira.
—Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna: baloratuko da enpresek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten ekintza positiboak egitea, bai eta enpresan azken bost urteetan emakumeen ehunekoak izan duen bilakaera ere: 5 puntura arte.
5.2. 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuei ez zaie laguntzarik emango.
5.3. Programara ahalik eta erakunde gehienek sarbidea izan dezaten, eta betiere 50 puntu baino gehiago lortzen duten proiektuak badaude, ez da enpresa edo elkarte berak aurkeztutako bigarren proiektu bat lagunduko.
IV. ERANSKINA
Dirulaguntza lerroaren oinarri espezifikoak: enpresaren jarraipena babesteko laguntzak, belaunaldi erreleboaren eta oinordetzaren bidez.
1. oinarria. Dirulaguntzaren xedea.
Laguntza lerro honen xedea da belaunaldi erreleboaren eta oinordetzaren bidez jarraitutasuna bermatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei laguntzea, enpresa egituren iraunkortasuna eta egonkortasuna sustatuz.
2. oinarria. Erakunde onuradunak.
Honako hauek izango dira onuradunak:
a) Gipuzkoan diharduten enpresak.
b) Gipuzkoan diharduten enpresen eta profesionalen interesak ordezkatzen dituzten enpresen elkarteak, enpresa elkarteen federazioak eta elkarteak, profesionalen elkarteak eta klusterrak.
3. oinarria. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
3.1. Laguntzak enpresaren jarraipena sustatzen duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, honako hauek barne:
* Enpresentzat:
—Belaunaldi errelebo eta oinordetza prozesuetan negozioaren jarraipena arriskuan jar dezaketen arriskuak ebaluatzen dituzten azterlanak egitea.
—Oinordetza planak garatzea eta ezartzea.
—Familia protokoloak egitea familia enpresetako oinordetza arautzeko.
—Enpresa eskualdatzeko ekintzak, identifikatutako oinordekorik ez badago, erosleak bilatzea eta enpresak eskualdatzeko estrategiak diseinatzea barne.
—Enpresaren jarraipena bermatzen laguntzen duen beste edozein ekintza.
* Enpresa elkarteentzat:
—Belaunaldi erreleboari eta enpresen transmisioari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio programak.
—Epe ertain laburrean belaunaldi erreleboko prozesuan dauden enpresak detektatzeko jarduketak.
—Enpresekin proiektu pilotuak abian jartzea, enpresa oinordetza edo transmisioaren plangintza errazteko.
—Enpresa sarearen jarraipena sustatzen duten beste ekimen kolektibo batzuk.
Ez dira diruz lagungarriak izango enpresako langileek kapitalaren, kudeaketaren edo emaitzen parte hartzea dakarten jarduketak, kasuistika hori III. eranskinean jasota baitago.
3.2. Erakunde bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu.
4. oinarria. Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak.
4.1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
* Enpresentzat:
—Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
—Notariotzaren eta/edo erregistroaren gastuak.
* Enpresa elkarteentzat:
—Barneko langileen gastuak.
—Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
4.2. Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:
—Barne langileen gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen %50 gehienez.
—Diruz lagundu daitezkeen kostuen %75era arte, aholkularitza gastuei eta notariotzako eta/edo erregistroko beste gastu batzuei dagozkienak.
—Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da enpresen kasuan, eta 30.000 eurokoa enpresa elkarteen kasuan.
5. oinarria. Balorazio irizpideak.
5.1. Proiektuen arteko hautaketa honako balorazio irizpide hauen arabera egingo da:
a) Proposamena deialdiaren helburuetara zenbateraino egokitzen den: 10 puntu, gehienez.
b) Proiektuaren kalitatea: 40 puntu, gehienez.
—Metodologia: erabiliko den metodologiaren kalitatea baloratuko da: 10 puntu, gehienez.
—Lan plana: honako hauek baloratuko dira: helburua eta hura lortzeko definitutako zereginak argi definitzea, lan plana proposatutako helburuetara egokitzea, eta proposamenaren izaera errealista: 20 puntu, gehienez.
—Erabili beharreko baliabideak: proiektuan laguntzen duten erakundeak baloratuko dira, eta, elkarteen kasuan, barneko langileak dituen proiektua bada, proiektuan lan egingo duten pertsonen profila eta proiektua gauzatzeko elkarteak behar dituen baliabideak: 10 puntu.
c) Erakundearen profila: sektore estrategikoetako enpresak eta elkarteak lehenetsiko dira. Elkarteen kasuan, ingurunean duten trakzio-efektua baloratuko da. Proiektua gauzatzeko egin beharreko ahalegin ekonomikoa ere kontuan hartuko da. Hau da, proiektuaren aurrekontuaren eta aurreko urtean enpresak izandako fakturazioaren arteko erlazioa enpresen kasuan, eta proiektuaren aurrekontuaren eta elkartekide kopuruaren arteko erlazioa elkarteen kasuan. Gainera, enpresaren edo sektorearen bilakaera eta proiekzioa aztertuko dira, enplegua sortu eta mantentzeko gaitasunari, hazkundeari, iraunkortasunari eta errentagarritasunari dagokienez: 40 puntu, gehienez.
d) Beste irizpide batzuk: 10 puntu gehienez.
—Jardueran euskararen erabilera sustatuko duten ekintza positiboak sartzea: ekintzak 5 puntura arte baloratuko dira.
—Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna: baloratuko da enpresek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten ekintza positiboak egitea, bai eta enpresan azken bost urteetan emakumeen ehunekoak izan duen bilakaera ere: 5 puntura arte.
5.2. 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuei ez zaie laguntzarik emango.
5.3. Programara ahalik eta erakunde gehienek sarbidea izan dezaten, eta betiere 50 puntu baino gehiago lortzen duten proiektuak badaude, ez da enpresa edo elkarte berak aurkeztutako bigarren proiektu bat lagunduko.
V. ERANSKINA
Pertsonen Enpresa programako laguntzen 2025eko deialdia.
1. Xedea eta oinarri arautzaileak.
Pertsonen Enpresa programako dirulaguntzen 2025erako deialdia egitea.
«Pertsonen Enpresa» programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak Diputatuen Kontseiluaren 2025eko martxoaren 4ko erabakiaren bidez onartutakoak dira, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira deialdi honekin batera.
2. Finantzaketa.
2.1. Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa 2.900.000 eurokoa da, ondorengo kontu sailen kargura:
a) Pertsonengan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzeko lerroko proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (II. eranskina), 1.500.000 €.
—1.0510.100.470.00.19 2025: 800.000 €.
—1.0510.100.481.00.27 2025: 200.000 €.
—5.0510.100.470.00.19 2026: 400.000 €.
—5.0510.100.481.00.27 2026: 100.000 €.
b) Pertsonek enpresetan parte hartzea sustatzeko lerroko proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (III. eranskina), 700.000 euro.
—1.0510.100.470.00.18 2025: 392.000 €.
—1.0510.100.481.00.26 2025: 98.000 €.
—5.0510.100.470.00.18 2026: 168.000 €.
—5.0510.100.481.00.26 2026: 42.000 €.
c) Belaunaldi-errelebotik eta ondorengotzatik enpresaren jarraipena babesteko lerroaren proiektuak eta jarduerak finantzatzeko (IV. eranskina), 700.000 €.
—1.0510.100.470.00.17 2025: 392.000 €.
—1.0510.100.481.00.25 2025: 98.000 €.
—5.0510.100.470.00.17 2026: 168.000 €.
—5.0510.100.481.00.25 2026: 42.000 €.
2.2. Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.
3. Entitate onuradunen baldintzak.
Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte 2.oinarri arautzaile orokorretan aipatzen diren erakundeak.
4. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori amaituko da 2025eko maiatzaren 15ean 13:00etan.
5. Jarduerak hasteko eta gauzatzeko epea.
Diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.
Jarduerak 2026ko maiatzaren 31 baino lehen bukatuko dira.
6. Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak.
a) Erantzukizun aitorpena, eranskinean edo bide telematikoz egindako eskaeran dagoen ereduari jarraituz, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izatearena. Ez eta 1/2023 Legegintzako Dekretuaren, martxoaren 16koaren, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Lagearen testu bategina onartzen duenaren 23. artikuluaren 2. zenbakiak adierazietako debeku-kasuetako baten mende ez egotearena ere. Eta, hala badagokio, aurreko hiru urteetan jasotako bestelako minimis dirulaguntzei buruzkoa.
Deialdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak honako betekizun hauek egiaztatuko ditu plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae, Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoa) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
— Ogasunarekiko betebeharrak egunean izatea.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
b) Halakorik izanez gero, eskatzaileak edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi eskatutako edo haiengandik eskuratutako dirulaguntzen, sarreren edo baliabideen adierazpena, estatutakoekin bateraezinak diren dirulaguntzak aipatuz.
c) Proiektuaren aurrekontu xehatua. Ez dira 300 eurotik beherako gastuak aurkeztuko.
Proiektuaren guztizko aurrekontuaz gain, lankidetza-proiektu baten kasuan, parte hartzen duen erakunde bakoitzari dagokiona zehaztuko da.
d) Proiektuaren memoria, proiektuaren helburuak eta horiek lortzeko beharrezkoak diren faseen, jardueren edo zereginen deskribapena jasoko dituena. Memoriak planing bat izango du, eta bertan, hasiera eta amaiera datak jasoko dira. Proiektuan lan egingo duten pertsonak eta haien profila eta esperientzia zehaztuko dira. Lankidetza-proiektuen kasuan, erakunde bakoitzak proiektu horretan duen zeregina azalduko da.
Gainera, II. eranskina baloratzeko, enpresen kasuan, aldez aurreko diagnostikoa badago, diagnostiko hori egin duen erakundeak sinatutako ziurtagiria erantsiko da; eta gainerako erakundeen kasuan, enpresa laguntzaileek sinatutako ziurtagiri bat erantsiko da, lankidetza konpromisoa zehaztuta.
Laguntza lerro bakoitzari dagokion eranskinaren 5. oinarrian ezarritako baloraziorako behar den informazio guztia emango da. Balorazioa eskabidean emandako informazioarekin egingo da.
e) Erakunde parte hartzailearen edo parte hartzaileen deskribapena. Lankidetza proiektuen kasuan, labur-labur deskribatuko da enpresa parte-hartzaileen jarduera, eta bertan lan egiten duten pertsonen kopurua eta dagozkion datu ekonomikoak jasoko dira. II. eranskinean proiektuak aurkezten dituzten erakundeen kasuan, dagokion jardun eremuan enpresekin edo enpresentzat egindako proiektuen xehetasunak aurkeztuko dira.
Gainera, IV. eranskinean proiektuak dituzten erakundeen kasuan, funtsezko aldagaiak adieraziko dira, bai haien bilakaera bai proiekzioa, zuzeneko lehiarekin alderatuta, hala nola: salmentak, inbertitutako kapitalaren gaineko itzulera, marjinak, kutxa-fluxua sortzeko gaitasuna eta lehia abantaila jasangarriak identifikatzea.
7. Eskaerak ebazteko eta jakinarazteko epea.
Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Erabakia eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 17. artikuluari jarraiki.
Onuradunak 10 egun naturaleko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, dirulaguntza onartzeko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartutzat joko da.
Onuradun izateko baldintza administratibo eta teknikoak bete arren, aurrekontu kreditua agortu delako dirulaguntza jasoko ez duten entitateak itxarote zerrendan geldituko dira, emandako dirulaguntzetakoren bati uko egingo balitzaio.