ZUMARRAGAKO UDALA
2025eko ZumarragarEKIN Programaren diru laguntzen oinarriak eta deialdia. BDNS (Identif.): 812610.
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/812610).
Zumarragako Udalbatzak, 2023ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, Zumarragako Udalaren 2023-2025 diru-laguntzen plan estrategikoa onartzea erabaki zuen.
Estrategia horrek herritarren beharrei erantzun nahi die, behar handiena duten sektoreei modu eraginkorrean lagunduz eta udalerriko garapen sozial, ekonomiko eta jasangarriarekin konprometituz.
Zumarragako sare sozioekonomikoari laguntzeko ikuspegitik, Udaleko Ekonomia Sustapen, Toki Garapen eta Berrikuntzako zinegotziak ZumarragarEKIN izeneko laguntza-programa jarri du abian, udalerriko tokiko ekonomia eta enplegua bultzatu eta dinamizatzeko.
Zumarraga lurralde lehiakor bihurtu nahi dugu, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu baten alde. Eredu horretan, industria-enpresek, saltoki txikiek, artisauek eta ekoizleek gizarte- eta ekonomia-sare profesionalizatua, berritzailea, gizatiarra eta ingurumena errespetatzen duena eraikitzen laguntzen dute, kalitatezko enplegua eta ekintzailetza-aukerak bultzatuz, udalerrian talentua atxikitzeko eta belaunaldi-aldaketa bermatzeko.
Horretarako, ZumarragarEKIN laguntza-programak diru-laguntzen lerro batzuk ezartzen ditu, lau ardatz nagusitan oinarrituta:
Udalerriko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea.
Tokiko merkataritza eta lehen sektorea suspertzea, batez ere egungo merkataritza modernizatzeari, merkataritza-ekintzailetzari laguntzeari, negozio-aukera berriak hautemateari eta hutsik dauden lokalen eskaintza handitzeari erreparatuta.
Ekintzailetza babestea gizarte-ekonomiaren jardueretan eta/edo udalerriko jarduera ekonomikoa aberastu eta berritzen duten elkarlaneko jardueretan, jarduera estrategikoetan edo jarduera berritzaileetan.
Tokiko kontsumoa aktibatzea.
Beraz, laguntza hauek Zumarragako Udala abian jartzen ari den jardueren esparruan kokatu behar dira, ekoizpen- eta gizarte-ehuna babesteko eta hari euskarria emateko, epe ertain eta luzean jarduera ekonomikoan eta lan-merkatuan izandako aldaketen ondoriozko egoera berriei aurre egiteko behar diren baliabideak eta laguntzak eskainiz.
Ondorioz, Zumarragako Udalak, 2025eko urtarrilaren 31n Sustapen Ekonomikoko Zinegotzi delegatuak emandako Dekretuaren (2025/0034 zk.) bitartez erabaki hau hartu zuen.
ERABAKITZEN DU
Lehenengo: ZumarragarEKIN programa osatzen duten tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko sei diru-laguntza lerroen oinarri arautzaileak onartzea. Hauek dira erabaki honen eranskinak:
— I. eranskina: ZuEKIN Berritu.
I+G+b-ko ekintzak garatzeko diru-laguntzak, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzera zuzenduak.
— II. eranskina: ZuEKIN Merkatari.
Merkataritzaren sektoreko eta lehen sektoreko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak.
— III. eranskina: ZuEKIN Berpiztu.
Kalean dauden espazio hutsak dinamizatuz merkataritzaren sektorea biziberritzeko diru-laguntzak.
— IV. eranskina: ZuEKIN Hazi.
Establezimenduek behar berrietara egokitzeko egiten dituzten jarduera edo inbertsioetara zuzendutako diru-laguntzak.
— V. eranskina: ZuEKIN Eskolara.
Tokiko merkataritzako kontsumoa pizteko eta familiei laguntzeko diru-laguntza.
— VI. eranskina: ZuEKIN Sortuz.
Ekintzailetza sortzea sustatzera zuzendutako diru-laguntzak, bereziki ekonomia sozialera edota izaera estrategikoko edo berritzaileko jardueretara zuzenduak.
Bigarren: Tokiko Garapen Ekonomikoa –ZumarragarEKIN Programa– sustatzeko diru-laguntzen 2025eko deialdia onartzea.
Hirugarren: 80.000,00 €ko gastua baimentzea 1.0216.
481.430.00.03 2025 (229) partidan, 2025eko deialdiari aurre egiteko. Honela banatuko dira:
ZuEKIN Berritu: gehienez 10.000,00 €.
ZuEKIN Merkatari: gehienez 3.000,00 €.
ZuEKIN Berpiztu: gehienez 1.500,00 €.
ZuEKIN Hazi: gehienez 10.500,00 €.
ZuEKIN Eskolara: gehienez 50.000,00 €.
ZuEKIN Sortuz: gehienez 5.000,00 €.
Laugarren: Erabaki honen bitartez onartutako oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik izango dituzte ondorioak.
Bosgarren: Dekretu hau Alkatetzako Erabakien Liburuan jasotzea. Dekretu hau bere dataren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.
Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia: tokiko garapen ekonomikoa –ZumarragarEKIN Programa– sustatzera zuzendutako diru-laguntzak.
Zumarragako Udalak laguntza-programa hau onartu du, udalerriko sare sozioekonomikoa osatzen duten sektore guztietako enpresa eta pertsona ekintzaileei laguntzeko.
2025eko ekitaldian, enpresen, ekintzaileen eta herritarren eskura jarri dira guztira 80.000 €-ko zenbatekoa duten 6 laguntza-lerro, ekintzailetza, berrikuntza, belaunaldi-aldaketa eta merkataritza eta lehen sektorea suspertzea sustatzeko eta laguntzeko.
I. ERANSKINA
ZuEKIN Berritu
Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako I+G+B-ko ekintzak garatzeko diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia– ZuEKIN Berritu–.
1. Xedea.
2025eko ekitaldiari dagokion deialdi honen xedea da Zumarragan finkatuta dauden enpresak lehiakorragoak izan daitezen azterlanak/proiektuak edota izaera berritzailea duten inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea.
Lehiakorragoak izateko azterlanak eta inbertsio proiektu berritzaileak egiteko gastuak izango dira diruz lagundu ahal izango direnak.
2. Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak edo juridikoak eta ondasun komunitateak, betiere Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak ezartzen dituen galarazpenetako batek berak ere eragiten ez badie.
Gainera, baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
—Zumarragan lantokiren bat edukitzea.
—Ikerketan kasuan, azken 6 hilabetean Zumarragan kokatutako enpresak 50 langile edo gutxiago eduki izana plantillan.
—Inbertsioen kasuan, enpresak azken 6 hilabeteetan plantillan 20 langile edo gutxiago izatea.
—Industria alorreko edo industriarekin lotutako zerbitzuen alorreko enpresak izatea.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Ordezkariak edo pertsona arduradunak egin beharko ditu eskariak, eta Udalak prestatutako eskaera-eredu ofiziala erabiliko du horretarako.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik (https://www.zumarraga.eus) eta, salbuespen modura, paperean Udaleko Erregistro Orokorrean herritarrak hartzeko ordutegiaren barruan edo korreo zertifikatu bidez.
Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak deialdia egiten duen organoari zuzenduak eta onuradunak edo haren ordezkari gisa diharduenak izenpetuta, eskaerari erantsitako dokumentazioarekin batera-aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da.
Eskariak osatzeke baldin badaude, 10 eguneko epea izango da falta dena osatzeko, eta epe hori eskaria osatu gabe igarotzen bada, artxibatu egingo da eskaera, beste inolako izapiderik egin gabe.
Aurreikusitako proiektu kopurura iritsi ezean, eta lerro honetara bideratutako partida agortu bitartean, udalak aukera izango du aurkezpen epea luzatzeko.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
— Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
— Dirulaguntza ordaintzeko kontu-korrontearen zenbakia, lehenago jakinarazi badu.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak eskuratzeari aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Zumarragan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzeko azterlanak/proiektuak/garapenak eta/edo inbertsio berritzaileak egiteko laguntzen eskabidea, behar bezala beteta, Udalak prestatutako instantzia ofizialaren ereduaren arabera.
—Sozietatearen eratze-eskritura, estatutuak eta merkataritza-erregistroan duten inskripzioa.
—Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emana, eskaera egin aurreko sei hilabeteei buruzkoa.
—Azterlanaren/proiektuaren/garapenaren edo inbertsioaren deskribapen-memoria eta horren kostuaren aurrekontu xehatua.
5. Erabakia.
Ekonomia Sustapeneko, Toki Garapeneko eta Berrikuntzako sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoak arduratuko dira dagozkion proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, eta balorazio-txostena egingo dute.
Erabakia Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Diru-laguntza eskabideak baloratzeko, oinarri espezifiko hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko da, bai eta diru-laguntzen eskabideak epe barruan eta behar bezala aurkeztu direla ere.
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
ZumarragarEKIN diru-laguntza programan txertatzen da ZuEKIN Berritu lerroko diru-laguntza deialdi hau eta gauzatzera bideratutako kopurua 10.000 €koa da, 2025eko ekitaldiari dagokiona.
7.1. Lehiakortasuna hobetzeko azterlan/proiektu eta garapenen gehieneko zenbatekoa:
Lehia hobetzeko egindako azterlanaren/proiektuaren eta garapenaren kostuaren %90 izango da eman ahal izango den laguntzaren zenbatekoa, BEZik gabe, eta ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.
7.2. Lehiakortasuna hobetzeko inbertsioaren gehieneko zenbateko:
7.2.1. Eman ahal izango den laguntza lehiakortasuna hobetzeko egindako inbertsio proiektuaren kostuaren %25ekoa izango da, BEZ kanpo; dena den, kopurua ezingo da 5.000 €tik gorakoa izan.
Inbertsio proiektuak diruz lagungarriak izan ahal izateko 10.000 euroko onartutako gutxieneko inbertsioa eduki beharko dute.
7.2.2. Inbertsioa ekipo informatikoak, aplikazioak eta horien osagarriak eskuratzeko bada:
Eman ahal izango den laguntzaren zenbatekoa lehiakortasuna hobetzeko egindako inbertsioaren kostuaren %60 izango da, BEZik gabe, eta ezingo da 2.000 eurotik gorakoa izan.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsio-proiektuek onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 900 eurokoa izan beharko dute.
Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa eta kontzeptuko.
Diru-laguntza zuzenean emango da, kontzesio zuzenaren bitartez, eta banakako ebaluazio sistemari jarraikiz.
«Banakako ebaluazioak» esan nahi du ezen, diru-laguntzak emateko prozeduran, aurkeztu ahala tramitatu eta ebatziko direla espedienteak, horretarako gordetako kreditua erabilgarri egon bezain pronto.
Laguntza ekonomikoak emate honetan, aurrekontuko kreditua agortu ondoren ere erantzun gabeko eskaerarik baldin badago, eta betiere organo eskudunak horrela erabakitzen badu, diru-laguntzak jasotzen dituen aurrekontuko partida handitu ahal izango da, hain zuzen erabaki gabeko eskaerei erantzun ahal izatearren.
Era berean, diru laguntza lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lerroetara mugitu ahal izango dira.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik (nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak) helburu bererako datozen gainerako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. Aurrerakinen aukera.
Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
—Onartu den kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako diru-laguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.
—Gainerako %40, organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da diru-laguntza benetan burutu den portzentaje mailara.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izango dira, biak barne.
Onuradunak 2025eko azaroaren 25era arteko epea izango du, eman zitzaion diru-laguntzaren xedea bete duela justifikatzeko.
Onuradunek, diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, oinarri orokorretako 18. artikuluan eskatzen den dokumentazioaz gain honakoa aurkeztu beharko dute Herritarren Harrera Zerbitzuko Bulegoan:
—Eskaera-inprimaki orokorra, behar bezala beteta.
—Azterlanaren kostua jasotzen duten faktura originalak edo horien fotokopia konpultsatuak.
—Azterlanaren/proiektuaren/garapenen kopia eta/edo egindako inbertsioaren argazkiak.
Eskatzaileak laguntza-eskabidean bertan justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu badu, laguntza-eskaera bera joko da justifikazio-agiritzat, eta ez du berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da, edo diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza berriak emateko desgaikuntza ezarriko da.
10. Jakinarazpena.
Erabakien jakinarazpena, Oinarri Arauetako 11. artikuluan zehaztu bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banakako jakinarazpenak ordezkatuko du.
II. ERANSKINA
ZuEKIN Merkatari
Merkataritzaren sektoreko eta lehen sektoreko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia –ZuEKIN Merkatari–.
1. Xedea.
2025eko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdi honen xedea merkataritzaren sektoreko eta lehen sektoreko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea da.
Diruz lagundu ahal izango diren jarduerak honakoak izango dira:
—Enpresa berriak sortzea, kalearen mailan, Merkataritza Berpizteko Plan Bereziak merkataritzako lokal hutsak lehengoratzeko definitzen duen Zumarragako Merkataritza Eremu Nagusian.
—Premia biziko gaietarako enpresa berriak sortzea auzoetako etxebizitzetatik gertu, merkataritza txikiaren presentzia bultzatzeko eta, horrela, adinean aurrera doazen pertsonei bizimodua errazteko, Zumarraga Lagunkoia proiektuarekin bat etorriz (2. lerroa, 29. ekintza).
—Belaunaldiak ordeztea: diru-laguntza hau ekintzaileei eman ahal izango zaie, jarduera daramatenen erretiroagatik hutsik gera daitezkeen lokaletako jarduerari jarraitasuna ematen dietenean.
—Beste eremu eta/edo udalerri batzuetan jada ezarrita dauden saltokiek salmenta-puntu berriak irekitzea.
Araudi honen ondorioetarako, kalearen mailan kokatutako instalaziotzat hartuko dira, Merkataritza Berpizteko Plan Bereziak definitutako Zumarragako Merkataritza Eremu Nagusiaren barnean, hiru ardatzek mugatuak. Ardatz horiek honakoak dira:
—Lehen ardatza Legazpi eta Soraluze kaleek osatua da; ardatz hori Secundino Esnaola, 1etik 16ra ere luzatzen da (azken kale hau beste merkataritza-inguru batekin lotzen da, geltoki inguruarekin alegia).
—Bigarren ardatza Piedad kaleak osatzen du.
—Iparragirre kaleak eta Zelai Arizti Zuhaiztiak osatzen duten espazioa da hirugarren ardatza, trenbideak mugatua.
Hiru ardatz horiek merkataritza-espazio bat osatzen dute, hiruki erako bat zehazki, Euskadi plazaren eta udaletxearen inguruan.
* Diruz laguntzeko kontzeptuak:
Oinarri hauen ondorioetarako, laguntza izan dezaketen jarduketa edo inbertsioak izango dira ondoko baldintzak betetzen dituztenak:
—Lokaleko jarduera ekonomikora bideratutako higiezinen bat errentan hartzeko gastuak, horrek kalearen mailan kokatuta dagoen eta jendea zuzenean hartzen duen establezimendu komertzial edota zerbitzu establezimendu bat erabiltzea dakarrenean.
—Enpresa eratzeko gastuak, esateko honakoak: jarduera lizentziak, aurretiazko komunikazioa zein negozioa martxan jartzeko derrigorrezko beste tasa batzuk.
—Patenteak, erabiltzeko modeloak, marka eta diseinu industrialak tramitatzeko eta eskuratzeko gastuak.
—Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioa ordaintzeko kuotak edo, hala dagokionean, nahitaezko lanbide mutualitateetakoak.
—Proiektuari lotutako komunikazio gastuak. Horien artean sartu ahal izango dira publizitate kanpainak, web orrien diseinua, sare sozialen diseinua, merchandisinga, logotipoen diseinua, webean kokatzeko gastuak…
—Zerga, lan, kontabilitate, lege eta administrazio mailako aholkularitza, liburuak eramateari eta zerga eta kontabilitateko ohiko obligazioei buruzkoa.
—Merkatari elkarte, mutualitate edo elkargo profesionaletako kuotak.
Edonola ere, laguntza jasotzen duten aktiboek jarduerarekin zuzenean lotuta egon beharko dute. Ez dira inolaz ere diruz laguntzeko gastuak honakoak:
—Produktu komertzialak edota lehengaiak erostea, ondoren enpresak horiek merkaturatzen dituenean.
—Material suntsikorrak eta bulegoko materiala erostea.
—Hornigaiak.
—Soldatak.
—Gastu finantzarioak.
—Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta zeharkako bestelako zergak.
—Sustapen, dinamizazio edo berritzera zuzendutako laguntza-lerroko ekintzen kudeaketa gastuak.
—Jarduerarekin zuzenean lotutako material higiezina: makineria, instalazioak, tresneria, altzariak, ekipo informatikoak, enpresaren jarduerari zuzenean eta modu esklusiboan eragiten dioten garraio elementuak.
2. Onuradunak.
Honako hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:
a) Langile autonomoak, ondasun-erkidegoak eta mikroenpresak.
b) Enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan edo hura ordezten edo aldatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresa txikiak.
Onuradunek proiektu ekintzaile bat garatuko dute merkataritza-sektorean eta/edo lehen sektorean, eta negozio-proiektu bideragarri bat izango dute 1. puntuan deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerekin lotuta.
Onuradunek ez dute DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik izango.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Ordezkariak edo pertsona arduradunak egin beharko ditu eskariak, eta Udalak prestatutako eskaera-eredu ofiziala erabiliko du horretarako.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik (https://www.zumarraga.eus) eta, salbuespen modura, paperean Udaleko Erregistro Orokorrean herritarrak hartzeko ordutegiaren barruan edo korreo zertifikatu bidez.
Zumarragako Udalak arretarako aholkularitza teknikoa eskaintzen du, eskera aurkeztu aurretik, diru-laguntzaren edozein alderdiren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Aholkularitzako edo zalantzak argitzeko zerbitzu hori ondoko helbide elektronikoaren bitartez eskatu beharko da: zumarragarekin@zumarraga.eus.
Laguntzak lortzeko eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ekonomia jardueren gaineko zergako altaren datatik (edo dagokion zentsu aitorpenaren altatik) kontatzen hasita. Betiere, 2025eko irailaren 30 baino lehen amaituko da, edo laguntzetarako esleitutako kreditua agortzen denean.
Eskariak osatzeke baldin badaude, 10 eguneko epea izango da falta dena osatzeko, eta epe hori eskaria osatu gabe igarotzen bada, artxibatu egingo da eskaera, beste inolako izapiderik egin gabe.
Aurreikusitako proiektu kopurura iritsi ezean, eta lerro honetara bideratutako partida agortu bitartean, udalak aukera izango du aurkezpen epea luzatzeko.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Sustatzaile bakoitzak Gizarte Segurantzan Autonomoen Araubidean edo baliokidean alta emanda dagoela egiaztatzea.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
—Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
—Dirulaguntza ordaintzeko kontu-korrontearen zenbakia, lehenago jakinarazi badu.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez eskuratzearen aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Negozio-/bideragarritasun-plana, non jasoko baitira jarduera gauzatzean sortutako gastuen zerrenda edo aurrekontu xehatua (bideragarritasun-plana UGGASA eskualdeko garapen-agentzian, Gipuzkoako Merkataritza Federazioan, ASLEn eta abarretan egin daiteke, inolako kosturik gabe).
—Belaunaldiak ordezten diren kasuan, egungo negozioaren bideragarritasuna frogatu beharko da, dagozkion erakundeekiko elkarlanean prestatutako beharrezko dokumentazioa aurkeztuta (finantza atala, egitura atala, sektorekoa, etab.); horrekin batera, negozioa eskualdatzeko edo negozioari jarraitasuna emateko proposatzen den negozioaren oinarrizko datuak jasotzen dituen fitxa aurkeztu beharko da (zer sektoretakoa den, enpresaren antzinatasuna, langile kopurua, kokapena, bezero-zorroa, etab.). Positiboki baloratuko da negozioa modernizatzeko eta duen errentagarritasuna hobetzeko plan bat prestatzea. Negozio bideragarri bati jarraitasuna ematen dioten ekintzaileak izango dira apartatu honi lotutako diru-laguntzetarako aukera izango duten bakarrak.
—Lan merkatura iristeko zailtasun handienak dituzten kolektiboetakoren batekoa izatea justifikatzen duen dokumentazioa, hala behar denean.
—Enpresa sortuak berrikuntza irizpideei jarraitzen diela eta Zumarragako herriari balio erantsia dakarkiola justifikatzen duen eranskina, hala dagokionean.
—Kontuan har daitekeen beste edozein dokumentazio, laguntza emateko irizpideekin lotua betiere.
5. Erabakia.
Ekonomia Sustapeneko, Toki Garapeneko eta Berrikuntzako sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoak arduratuko dira dagozkion proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, eta balorazio-txostena egingo dute.
Erabakia Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Proiektua onartua izan dadin, jarraian zehaztutako irizpideak aplikatuko dira, eta gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.
—Establezimenduaren kokapena: merkataritza-ardatzean edo bezeroak kokapenera erakartzeko potentziala (5 puntu).
—Proiektuaren irismena eta bideragarritasuna: proposamen teknikoa, proiektuaren kalitatea eta diseinua, merkatu solidoaren azterketa eta eskariaren azterketa, negozio-plan xehatua (10 puntu).
—Komunitatean duen eragina: tokiko enplegua sortzea eta udalerriaren garapen ekonomikoari laguntzea (10 puntu).
—Lehiakortasun digitala: marketineko eta sustapeneko tresnak eta estrategiak –RRSS, web eta abar– (5 puntu).
—Berrikuntza eta bereizketa: bezeroentzako produktu, zerbitzu edo esperientzietan proposamen berritzaileak (10 puntu).
—Euskararen presentzia proiektuan (5 puntu).
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
Diru-laguntzen deialdi hau gauzatzera bideratutako zenbatekoa ZumarragarEKIN Diru-laguntzen Programaren barruan dago, ZuEKIN Merkatari linean. Zenbatekoa 3.000 eurokoa da, 2025eko ekitaldiari dagokionez.
7.1. Laguntzaren emateko gehieneko zenbatekoa izango da:
—1.500 euro, 1. puntuan deskribatutako enpresa berri bat sortzeagatik edo belaunaldien arteko ordezteagatik, betiere balorazio-irizpideetan gutxienez 25 puntu lortu baditu.
—700 euroko igoera, enpresa sortu berriak ekintzaileren bat baldin badauka (Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta emanda) eta lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboetako batekoa baldin bada (emakumeak, 55 urtetik gorakoak, 45 eta 54 urte bitartekoak, 35 urtetik beherako gazteak bere lehen enplegura iristen direnean, iraupen luzeko langabezian dauden pertsonak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonak edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak).
—800 euroko igoera, Merkataritza Berpizteko Plan Bereziak jasotzen dituen ardatzen barnean berrikuntza irizpideetan oinarrituta sortzen diren eta Zumarragako herriari balio erantsia dakarkioten enpresen kasuan:
a) Egungo merkatu edo gizartearekiko balio diferentziala.
b) Erabilera intentsiboa, jakintza edota berrikuntza.
c) Inaziotar Bidearen sustapena.
d) Zumarragako Ospitalearekin lotutako zerbitzuak/merkataritza.
Laguntza, guztira, eta izan ditzakeen gorakadak ere barne, 3.000 eurokoa izango da enpresako, gehienez. Diru-laguntza kalkulatzeko, fakturen batura hartzen da kontuan, BEZ kenduta.
Laguntza ekonomikoak emate honetan, aurrekontuko kreditua agortu ondoren ere erantzun gabeko eskaerarik baldin badago, eta betiere organo eskudunak horrela erabakitzen badu, diru-laguntzak jasotzen dituen aurrekontuko partida handitu ahal izango da, hain zuzen erabaki gabeko eskaerei erantzun ahal izatearren.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik (nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak) helburu bererako datozen gainerako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada.
Era berean, diru laguntza lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lerroetara mugitu ahal izango dira.
Diru-laguntza lerro honetako laguntzak eta Zumarragako Udalak gazteen autonomia eta emantzipaziorako dituen laguntzak eskatuz gero, ezin izango dira diru-laguntza bietan gastu berberak aurkeztu, esaterako, lokalaren errenta, proiektua egiteko gastua, tasak, etab.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. Aurrerakinen aukera.
Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
—Onartu den kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako diru-laguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.
—Gainerako %40, organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da diru-laguntza benetan burutu den portzentaje mailara.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hasteko eta amaitzeko epea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izango dira, biak barne.
Onuradunak 2025eko azaroaren 25era arteko epea izango du, eman zitzaion diru-laguntzaren xedea bete duela justifikatzeko.
Onuradunek, diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, oinarri orokorretako 18. artikuluan eskatzen den dokumentazioaz gain honakoa aurkeztu beharko dute Herritarren Harrera Zerbitzuko Bulegoan:
—Diruz lagundutako jarduerako gastuen zerrenda sailkatua, hartzailea eta dokumentua, zenbatekoa, dokumentuaren jaulkipen data eta, hala dagokionean, ordainketaren data ere adierazita (emandako diru-laguntzaren %100 justifikatu beharko dute fakturek).
—Faktura originalak edo konpultsatuak.
—Jarduera sailkatuaren lizentzia, hala dagokionean, eta jardueraren aurretiazko komunikazioa.
Eskatzaileak laguntza-eskabidean bertan justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu badu, laguntza-eskaera bera joko da justifikazio-agiritzat, eta ez du berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da, edo diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza berriak emateko desgaikuntza ezarriko da.
10. jakinarazpena.
Erabakien jakinarazpena, Oinarri Arauetako 11. artikuluan zehaztu bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banakako jakinarazpenak ordezkatuko du.
III. ERANSKINA
ZuEKIN Berpiztu
Kalearen mailan dauden espazio hutsak dinamizatuz merkataritzaren sektorea biziberritzeko diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia –ZuEKIN Berpiztu–.
1. Xedea.
2025eko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdi honen xedea kalearen mailan dauden espazio hutsak dinamizatuz merkataritzaren sektorea biziberritzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea da.
Diru-laguntza honen bitartez, Zumarragan dauden baina merkataritza-jarduerarik ez duten lokal komertzialen jabeek Zumarragako Udalari lagako diote erakusleihoa; horren helburuak honakoak izango dira:
—Erakusleihoa edertzea, binilo apaingarriak jarriz horretarako. Horietan mezuak eta irudiak sartuko dira, hain zuzen lokala bera eta Zumarragako herriko leku edo toki gogoangarriak okupatzea sustatzearren.
—Espazioa erakusleiho gisa erabiltzeko lagatzea, herrian jarduera duten komertzioentzat, espazioa egokituta.
—Zumarragan produktu, zerbitzu edo negozio eredu bat probatu nahi duten ekintzaile edo enpresentzako pop-upak.
—Eskulangile, artista eta sortzaileentzako espazioa izatea, bere produktuak azaldu eta promozionatu ahal izan ditzaten.
—Lehen sektoreko enpresek beren produktuak erakutsi eta sustatu ahal izateko espazioa.
Zumarragako Udalak bitartekari lana egingo du lokal hutsen jabeen eta erakusleihoak erabiltzen dituzten dendarien artean, bi hitzarmen baliatuz horretarako.
2. Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak edo juridikoak eta ondasun komunitateak, betiere Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluak ezartzen dituen galarazpenetako batek berak ere eragiten ez badie. Onuradunen bi profil ezarri dira:
a) Zumarraga udalerrian hutsik dauden merkataritza-lokal jabe diren pertsonak.
b) Hutsik dagoen lokalaren erakusleihoa erabiltzaile izan daitezkeen merkatari, ekintzaile, eskulangile, lehen sektoreko enpresa edo hauek ordezkatuko dituen elkarteak.
Oinarri hauen ondorioetarako, baldintza berezi hauek definitzen dira:
* Epea.
Lagapenaren epea 6 hilabetekoa izango da gutxienez, ZuEKIN Berpiztu programari atxikitzeko eskaera udalari aurkezten zaion datatik kontatzen hasita. Edonola ere, lagapen kontratua aurrez ezeztatu ahal izango du jabeak, lokala saltzea fortunatuz gero, edo jarduera komertzial bat instalatzeko alokatzen duenean.
* Aplikazio esparrua.
Programan aurreikusten diren diru-laguntzak hutsik eta inolako jarduera komertzialik gabe dauden lokaletara bideratuko dira.
* Udalaren betekizunak.
Zumarragako Udalak hitzarmen hauek izenpetuko ditu:
—Lokal hutsaren jabearekin.
—Lokal hutseko erakusleihoa erabiliko duen merkatari, ekintzaile, eskulangile, lehen sektoreko enpresa edo hauek ordezkatuko dituen elkarteak.
Erakusleihoa binilo apaingarri bitartez edertzeko erabiltzen bada, bakar-bakarrik lokalaren jabearekin egingo da hitzarmena. Udala arduratuko da binilo apaingarriak eskuratzeaz.
Bestelako kasuetan, lokal hutsaren jabearekin hitzarmena izenpetu ondoren, udalak Zumarragako dendari bati lagako dio lokala, eta beste hitzarmen bat izenpetuko du horretarako, dendari horrek lokaleko erakusleihoa erabil dezan.
Alderdi biek hitzarmena amaitutzat ematen dutenean, udalak jabeari itzuliko dio lokal hutsa; akatsik baldin badago, konponketak udalaren kargura izango dira.
Horretarako, eta lokalaren harrera egin aurretik, udal zerbitzu teknikoek lokalaren egoera jasotzeko akta egingo dute.
* Jabearen betekizunak.
Udalaren bitartez erakusleihoa laga dion pertsonari aukera emango dio lokalean behar beste aldiz sartzeko, bai erakusleihoa mantendu ahal izateko, berritzeko edo bertan diren gauza edo izakinetako batzuk kentzeko.
Lokala alokatzeko edo saltzeko iragartze biniloak Udalak emango ditu; jabeak ezingo du eredu horiez aparteko iragarkirik jarri.
* Udalaren bitartez lokalaren lagapena jaso duenaren betekizunak.
Erakusleihoa egokitu beharko du.
Beharrezko su-itzalgailuak instalatu beharko ditu, udalaren zerbitzu teknikoek ezarritako irizpideekin bat.
Erakusleihoko kontsumo elektrikoak eragin gastua bere gain hartuko du. Erakusleihoak ez badu kontsumo-kontagailurik, alderdiek elkarrekin adostuta erabakitzen dutenera joko da.
Ezingo du inolako jarduera ekonomikorik garatu erakusleihoa dagoen lokalean; bere jarduera erakusleihoa instalatzera mugatuko da.
Erakusleihoan agerian jartzen duenaren kalitatea zaindu beharko du.
Aseguru poliza bat kontratatu beharko du, ezbeharra gertatuz gero lokalaren balioa eta erakusleihoko instalaziotik erator daitekeen erantzukizun zibila bermatzeko.
Kontratua amaitu ondoren, lehen zegoen egoera berean utzi beharko du lokala. Horretarako, eta lokalaren entrega egin aurretik, udal zerbitzu teknikoek lokalaren egoera jasotzeko akta egingo dute.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Ordezkariak edo pertsona arduradunak egin beharko ditu eskariak, eta Udalak prestatutako eskaera-eredu ofiziala erabiliko du horretarako.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik (https://www.zumarraga.eus) eta, salbuespen modura, paperean Udaleko Erregistro Orokorrean herritarrak hartzeko ordutegiaren barruan edo korreo zertifikatu bidez.
Laguntza eskaerak, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira eta 2025eko irailaren 30ean amaituko da.
Eskariak osatzeke baldin badaude, 10 eguneko epea izango da falta dena osatzeko, eta epe hori eskaria osatu gabe igarotzen bada, artxibatu egingo da eskaera, beste inolako izapiderik egin gabe.
Aurreikusitako proiektu kopurura iritsi ezean, eta lerro honetara bideratutako partida agortu bitartean, udalak aukera izango du aurkezpen epea luzatzeko.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
—Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
—Udalerrian erroldatuta egotearen datuak.
—Deialdi honen urteko lokalaren OHZ ordaintzea.
—Dirulaguntza ordaintzeko kontu-korrontearen zenbakia, lehenago jakinarazi badu.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak eskuratzeari aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Jabeek lokalak udalari uzteko egiten duten eskaeran, lokalaren identifikazioa eta haren egoera adierazi beharko dira.
—Erakusleihoa erabili nahi duten merkatari, ekintzaile, eskulangile, lehen sektoreko enpresa edo elkarteen eskabidean erakusleihoari eman nahi zaion establezimenduaren edo erabileraren identifikazioa eta jarduera agertu beharko dira.
5. Erabakia.
Ekonomia Sustapeneko, Toki Garapeneko eta Berrikuntzako sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoak arduratuko dira dagozkion proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, eta balorazio-txostena egingo dute.
Erabakia Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Diru-laguntza eskabideak baloratzeko, oinarri espezifiko hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko da, bai eta diru-laguntzen eskabideak epe barruan eta behar bezala aurkeztu direla ere.
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
ZumarragarEKIN diru-laguntza programan txertatzen da ZuEKIN Berpiztu lerroko diru-laguntza deialdi hau eta gauzatzera bideratutako kopurua 1.500 €koa da, 2025eko ekitaldiari dagokiona.
7.1. Jabeei laguntzaren emateko gehieneko zenbatekoa izango da:
Erakusleihoaren erabilera lagatzen duen jabeak 200,00 euroko diru-laguntza jasoko du.
7.2. Lagapen-hartzaileei laguntzaren emateko gehieneko zenbatekoa izango da:
Zumarragako Udalaren bitartez lokalaren lagapena jasotzen duen pertsonak erakusleihoa egokitzeko kostuaren %100eko diru-laguntza jasoko du, baldintza hauetan:
—Gehienez 2 metrorainoko erakusleihoak (beiraren zabalera izango da erreferentzia): 600 euroko diru-laguntza emango da.
—2 metrotik gora diru-laguntza osagarria emango da, 65 €/m; dena den, diru-laguntzak ezingo du 800 eurotik gora egin guztira.
Laguntzen kostuan ondoko kontzeptuak sartuko dira, besteak beste: erakusleihoa egokitzeko obrak, instalazio elektrikoa egokitzea, su-itzalgailuen kostua, aseguru poliza.
7.3. Erakusleihoak edertzeko laguntzaren emateko gehieneko zenbatekoa izango da:
Merkataritzaren paisaia hobetzera bideratzen diren lokaletan, neurri horiek garatzeko beharrezko kostuak udalak hartuko ditu bere gain.
Laguntza ekonomikoak emate honetan, aurrekontuko kreditua agortu ondoren ere erantzun gabeko eskaerarik baldin badago, eta betiere organo eskudunak horrela erabakitzen badu, diru-laguntzak jasotzen dituen aurrekontuko partida handitu ahal izango da, hain zuzen erabaki gabeko eskaerei erantzun ahal izatearren.
Era berean, diru laguntza lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lerroetara mugitu ahal izango dira.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik (nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak) helburu bererako datozen gainerako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. Aurrerakinen aukera.
Jabearen kasuan, udalarekin hitzarmena sinatu ondoren, diru-laguntza ordainduko da.
Lagapen-hartzaileei, diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
—Onartu den kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako diru-laguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.
—Gainerako %40, organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da diru-laguntza benetan burutu den portzentaje mailara.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hasteko eta amaitzeko epea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izango dira, biak barne.
Onuradunak 2025eko azaroaren 25era arteko epea izango du, eman zitzaion diru-laguntzaren xedea bete duela justifikatzeko.
Onuradunek, diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, oinarri orokorretako 18. artikuluan eskatzen den dokumentazioaz gain honakoa aurkeztu beharko dute Herritarren Harrera Zerbitzuko Bulegoan:
—Eskaera-inprimaki orokorra, behar bezala beteta.
—Lagapen-hartzaileak: egindako gastuen fakturak.
Eskatzaileak laguntza-eskabidean bertan justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu badu, laguntza-eskaera bera joko da justifikazio-agiritzat, eta ez du berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da, edo diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza berriak emateko desgaikuntza ezarriko da.
10. Jakinarazpena.
Erabakien jakinarazpena, Oinarri Arauetako 11. artikuluan zehaztu bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banakako jakinarazpenak ordezkatuko du.
IV. ERANSKINA
ZuEKIN Hazi
Merkataritza edo lehen sektoreko establezimenduek behar berrietara egokitzeko egiten dituzten jarduketa edo inbertsioetara zuzendutako diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia – ZuEKIN Hazi–.
1. Xedea.
2025eko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdi honen xedea da establezimenduek behar berrietara egokitzeko egiten dituzten jarduketa edo inbertsioetara zuzendutako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea. Laguntza hauen xede izango dira lau jarduketa mota:
—1 motakoak: Jarduera komertziala garatzeko behar diren lokala, altzariak eta ekipamenduak zein horietako barne zein kanpo elementuak eraberritzera eta modernizatzera zuzendutako inbertsioak, errotulu komertzialak izan ezik, diru-laguntza honetatik kanpo baitaude.
—2 motakoak: Balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, horietako aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze prozesuetan sartuta badaude edo enpresaren kudeaketara bideratzen badira.
—3. mota: IKTak digitalizatzeko eta txertatzeko prozesuak: web-orriak, SEO, SEM, email marketina, social media, CRM, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.
Edonola ere, laguntzaren xede izango diren aktiboek zuzenean egon beharko dute jarduera komertzialarekin lotuta, eta enpresa komertziala berritzera eta modernizatzera zuzenduta egon beharko dute, merkaturatze teknikak hobetzera eta banaketa-prozesuko kostuak murriztera bezalaxe. Aktiboen preziotzat horiek duten balio «garbia» hartuko da, horrelakotzat harturik fakturatutako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta.
Ez da inolaz ere diruz lagunduko lokal komertzialen zein garraioko elementuen erosketarik. Ezta leasing edo renting bitartez egindako ekipamendu erosketarik ere.
Proiektuek, diruz lagunduak izateko, udal baimen eta lizentziak izan beharko dute.
2. Onuradunak.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte merkataritza-sektorean eta lehen sektorean jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoek eta ondasun-erkidegoek, baldin eta DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekuren bat urratzen ez badute.
Pertsona onuraduntzat hartuko dira Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoan, edo hura ordezten edo aldatzen duten xedapenetan, ezarritako baldintzak betetzen dituzten mikroenpresak.
Gainera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
—Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.
—Lantokia Zumarragan izatea.
—Laguntzaren xede diren inbertsioak Zumarragako lantokietan egitea.
—Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, enpresa eskatzailea jarduera berean aritzea.
—Laguntzen xede diren inbertsioak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izatea.
—Egunean egon behar dute Foru Ogasunaren, Gizarte Segurantzaren edo udalaren zergen ordainketan.
—Jarduerek, diruz lagunduak izan ahal izateko, bete egin beharko dituzte jarduera sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkataritzaren sektorea eta lehen sektorea dinamizatzeko azken helburuak.
—Establezimendu edo komertzioek behar berrietara egokitzearren zertzen dituzten jarduketek edo egiten dituzten inbertsioek negozioari lotuta egon beharko dute, eta memorian justifikatu egin beharko da horiek negozioan izango duten eragin positiboa.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Ordezkariak edo pertsona arduradunak egin beharko ditu eskariak, eta Udalak prestatutako eskaera-eredu ofiziala erabiliko du horretarako.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik (https://www.zumarraga.eus) eta, salbuespen modura, paperean Udaleko Erregistro Orokorrean herritarrak hartzeko ordutegiaren barruan edo korreo zertifikatu bidez.
Laguntza eskaerak, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira eta 2025eko irailaren 30era amaituko da.
Eskariak osatzeke baldin badaude, 10 eguneko epea izango da falta dena osatzeko, eta epe hori eskaria osatu gabe igarotzen bada, artxibatu egingo da eskaera, beste inolako izapiderik egin gabe.
Aurreikusitako proiektu kopurura iritsi ezean, eta lerro honetara bideratutako partida agortu bitartean, udalak aukera izango du aurkezpen epea luzatzeko.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
—Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
—Establezimenduaren jarduera-lizentzia.
—Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alta eta bajen ziurtagiri historikoa.
—Obra-lizentzia, hala badagokio.
—Dirulaguntza ordaintzeko kontu-korrontearen zenbakia, lehenago jakinarazi badu.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak eskuratzeari aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Eskaeraren xede diren jarduketen edo inbertsioen aurrekontua.
—Egin beharreko jarduketa edo inbertsioa deskribatzen duen memoria, negozioan izango duen eragin positiboa eta Singular Dendak proiektuarekiko lotura justifikatuz.
5. Erabakia.
Ekonomia Sustapeneko, Toki Garapeneko eta Berrikuntzako sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoak arduratuko dira dagozkion proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, eta balorazio-txostena egingo dute.
Erabakia Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Diru-laguntza eskabideak baloratzeko, oinarri espezifiko hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko da, bai eta diru-laguntzen eskabideak epe barruan eta behar bezala aurkeztu direla ere.
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
ZumarragarEKIN diru-laguntza programan txertatzen da ZuEKIN Hazi lerroko diru-laguntza deialdi hau eta gauzatzera bideratutako kopurua 10.500 €koa da, 2025eko ekitaldiari dagokiona.
Ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira.
7.1. 1 motatako eskaerek, laguntzaren emateko gehieneko zenbatekoa izango da:
Laguntzaren zenbatekoa inbertsio onargarriaren %30 izango da, BEZik gabe, eta ezin izango da 2.000 eurotik gorakoa izan establezimenduko eta urteko.
Inbertsio-proiektuek, diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko onartua izan beharko dute.
Singular Dendak proiektuarekin lotutako eskaeretarako (bereizgarria dutenak edo laguntza argitaratzen den unean lortzeko prozesuan daudenak) laguntzaren zenbatekoa inbertsio onargarriaren %40 izango da, BEZik gabe, eta ezin izango da 3.000 eurotik gorakoa izan establezimenduko eta urteko.
Inbertsio-proiektuek, diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.
7.2. 2 eta 3 motako eskaeretarako eman ahal izango den laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
Laguntzaren zenbatekoa inbertsio onargarriaren %60 izango da, BEZik gabe, eta ezin izango da 2.000 eurotik gorakoa izan establezimenduko eta urteko.
Inbertsio-proiektuek, diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 600 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.
Laguntza ekonomikoak emateko araubide horretan, aurrekontu-kreditua agortu ondoren erantzun gabeko eskaerarik badago, eta organo eskudunak hala erabakitzen badu, dirulaguntzak egozten zaizkion aurrekontu-partida handitu ahal izango da ebatzi gabeko eskaerei erantzuteko.
Era berean, dirulaguntzen lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lineetara mugitu ahal izango dira.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira helburu bererako ematen diren gainerako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik datozenekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada.
Laguntzak bateraezinak izango dira Zumarragako Udalaren gainerako diru-laguntzekin:
—Autoenpleguari laguntza lerroarekin: lokalaren alokairu gastuak, Proiektuaren gauzatze gastuak, egokitze lanak, tasak eta abar Zumarragako Udalak gazteen autonomia eta emantzipaziorako dituen diru laguntzak.
—2025eko ekitaldian zehar bere egoitzetako errotuluak, irudi korporatiboa edo web orria euskaraz jartzen dituzten eta horietan genero berdintasunaren printzipioak errespetatzen dituzten erakundeei zuzendutako diru- laguntzak.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. Aurrerakinen aukera.
Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
—Onartu den kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako diru-laguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.
—Gainerako %40, organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da diru-laguntza benetan burutu den portzentaje mailara.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hasteko eta amaitzeko epea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izango dira, biak barne.
Onuradunak 2025eko azaroaren 25era arteko epea izango du, eman zitzaion diru-laguntzaren xedea bete duela justifikatzeko.
Onuradunek, diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, oinarri orokorretako 18. artikuluan eskatzen den dokumentazioaz gain honakoa aurkeztu beharko dute Herritarren Harrera Zerbitzuko Bulegoan:
—Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak, jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak.
—Aurkeztutako fakturen ordainagirien originalak edo kopia konpultsatuak.
Eskatzaileak laguntza-eskabidean bertan justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu badu, laguntza-eskaera bera joko da justifikazio-agiritzat, eta ez du berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da, edo diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza berriak emateko desgaikuntza ezarriko da.
10. Jakinarazpena.
Erabakien jakinarazpena, Oinarri Arauetako 11. artikuluan zehaztu bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banakako jakinarazpenak ordezkatuko du.
V. ERANSKINA
ZuEKIN Eskolara
Herriko merkataritzako kontsumoa piztera eta familiei laguntzera zuzendutako diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia –Zuekin Eskolara Bonoak–.
1. Xedea.
2025eko aurrekontu-ekitaldiari dagokion deialdi honen xedea da «Zuekin Eskolara» bonuak emateko modua arautzea, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta familiei laguntzeko.
Oinarri hauen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat ekimenari atxikitako Zumarragako saltokietan eskola-materiala erosteagatik 2025eko uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean izandako gastuak hartuko dira, BEZa barne.
Eskola-materialak honakoak izango dira:
—Idazteko materialak eta suntsikorrak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, txorroskiloak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu-garraiagailuak, rotrinak, koadernoak, folioak, informatikako kontsumigarriak.
—Material ez suntsikorrak: paper zorroak, sailkagailuak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskola-motxilak eta agenda.
—Eskola-jarduerarako beharrezko jantziak: eskolako batak, gorputz hezkuntzarako beharrezko kirol arropa eta oinetakoak.
—Betaurreko edo lentillak (lente zuzentzaileak).
—Eta, oro har, kasuan kasuko ikastetxeak zirkular bidez espezifikoki eskatutako edozein material.
Zerrenda honetatik kanpo geratuko dira eskolako kuota, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkiko betaurrekoak, kirol diziplina jakin baterako kirol materiala, ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.
Zuekin Eskolara bonuek 60 euroko balioa izango dute, eta 5 euroko 2 zati, 10 euroko 3 zati eta 20 euroko zati batetan banatuta egongo dira.
2. Onuradunak.
Programaren helburua Zumarragako tokiko merkataritzari kontsumo-bonuen bidez laguntzea denez, laguntza horien onuradun izan daitezke Zuekin Eskolara programari atxikitako merkataritza-establezimenduak.
Zuekin Eskolara bonuak, kontsumoa sustatzeko direnak, 2008 eta 2017 artean jaiotako adingabeei emango zaizkie, biak barne, baldin eta Zumarragan erroldatuta badaude 2025eko maiatzaren 1a baino lehen, eta, ondoren, kanpainari atxikitako tokiko saltokietan erabili ahal izango dituzte. Behin bonuak eskola-materialaren ordainketa gisa erabiliz gero, saltokiek Zumarragako Udalari eskatuko diote zure establezimenduan bonuen bidez benetan egindako zenbatekoa.
Zuekin Eskolara bonuak posta arruntez bidaliko dira adingabekoen izenean etxeetara,
* Saltokiak atxikitzea.
Zuekin Eskolara Bonuak programari atxiki ahal izango dira Zumarragako udalerriko establezimenduak, naiz pertsona fisikoak, juridikoak edo ondasun-erkidegoak izan, baldintza hauek betetzen badituzte:
—Bere jardueraren lehentasunezko xedea eskola-materiala zuzenean saltzea izatea.
—Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
—Udalean zorrik ez izatea.
—Onuradunek ez dute DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik izango.
* Programari atxikitzeko epea eta prozesua.
Zuekin Eskolara Bonuak programari atxikitzeko epea oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2025eko maiatzaren 9ra arte, www.zumarraga.eus webgunean.
Atxikitzeko formularioa interesdunen eskura egongo da Zumarragako Udalaren webgunean (www.zumarraga.eus).
Eskatzaileak edo legezko ordezkariak aurkeztu beharko ditu eskabideak, Udalak prestatutako eredu ofizialean.
Atxikitzeko eskaerak posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira zumarragarekin@zumarraga.eus helbidean edo telematikoki erregistro elektronikoan.
Atxikipen-agiria aurkeztean, beharrezko agiriak eta jarraibideak emango zaizkie atxikitako establezimenduei.
* Atxikitutako saltokiaren betebeharrak.
Zuekin Eskolara Bonuak programari atxikitako establezimenduak, atxikitze-eskaera sinatuz, honako betebehar hauek izango ditu:
—Atxikitako saltokiak konpromisoa hartzen du publizitate-materialak establezimenduan erraz ikusteko moduko leku batean hartzeko eta jartzeko.
—Atxikitutako merkataritza establezimenduak erosleen nortasuna kontrolatzeko konpromisoa hartzen du.
—Atxikitako saltokiek bere establezimenduan kontsumitutako bonuen kontrola izan behar du, eta establezimenduko 12.000 euroko laguntzaren gehieneko muga ez dela gaindituko bermatu behar du.
—Zuekin Eskolara bonuak jasotzen dituen atxikitutako merkataritza establezimenduen ardura izango da saldutako produktua Zuekin Eskolara programaren oinarrietan zehaztutako eskola-materialaren definizioarekin bat datorrela egiaztatzea.
—Bonuaren bidez erositako ondasunak itzultzeko politika establezimendu bakoitzak zehaztuko du, itzultzeko epeari eta moduari dagokienez. Hala ere, bonuarekin erositako produktua itzuliz gero, ez da zenbatekoa itzuliko, baizik eta establezimendu bereko beste produktu batekin ordeztuko da.
—Atxikitako establezimenduekin harremanetan jarri ahal izango da funtzionamendua eta prozesuari eta kanpainari buruzko iritzia egiaztatzeko.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Laguntza-eskaerak legezko ordezkariak edo eskatzaileak formalizatu beharko ditu, Udalak prestatutako eskabide ofizialaren ereduan.
Eskaera eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkeztu beharko dira Zumarragako Udaleko egoitza elektronikoko diru-laguntzen ataritik (https://www.zumarraga.eus) eta, salbuespen modura, paperean Udaleko Erregistro Orokorrean herritarrak hartzeko ordutegiaren barruan edo korreo zertifikatu bidez.
Justifikazio eskabideak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 15etik azaroaren 15era bitartekoa izango da.
Eskabideak osatu gabe badaude, 10 eguneko epea emango da gabealdia konpontzeko, eta epe hori igaro eta eskabidea osatu ez bada, artxibatu egingo da, beste izapiderik gabe.
Kanpainari atxikitako saltokiek gehienez 2 eskaera aurkeztu ahal izango dituzte hilean.
Aurreikusitako proiektu-kopurura iristen ez bada eta linea horretarako partida agortzen ez den bitartean, Udalak aurkezteko epea luzatzeko aukera izango du.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
—Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
—Establezimenduaren jarduera-lizentzia.
—Kontu-korrontearen zenbakia, dirulaguntza ordaintzeko, lehenago jakinarazi badu.
—Udalerriko erroldatze-datuak.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak eskuratzeari aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Eskaera, aurkeztutako bonuen zenbatekoa eta kopurua adierazita.
—Fakturak, eroslearen izenen-abizenarekin egindakoak, Zuekin Eskolara bonu-zenbakiarekin, erositako produktuak argi eta garbi adierazita.
—Ikastetxeak berariaz eskatutako materiala bada, material hori egiaztatzen duen idazkia edo ziurtagiria, liburu gisa.
5. erabakia.
Ekonomia Sustapena, Toki Garapena eta Berrikuntza Sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoek aztertuko eta ebaluatuko dituzte eskabideak, eta balorazio-txosten bat egingo dute.
Emakida Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Laguntza-eskabideak baloratzeko, oinarri espezifiko hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko da, bai eta diru-laguntzen eskabideak epearen barruan eta moduan aurkeztu direla ere.
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
Diru-laguntzen deialdi hau gauzatzera bideratutako zenbatekoa ZumarragarEKIN diru-laguntzen Programaren barruan dago, Zuekin Eskolara linean. Horren zenbatekoa 50.000 € da, 2025eko ekitaldiari dagokiona.
Emandako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira.
Kanpainari atxikitako saltoki bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 12.000,00 €-koa izango da.
Laguntza ekonomikoak emateko araubide honetan, aurrekontu-kreditua agortu ondoren erantzun gabeko eskabideak badaude, eta organo eskudunak hala erabakitzen badu, diru-laguntzak egozten zaizkion aurrekontu-partida handitu ahal izango da ebatzi gabeko diru-laguntzei erantzuteko.
Era berean, diru laguntza lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lerroetara mugitu ahal izango dira.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. Aurrerakinen aukera.
Organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak, hau da, diruz lagundutako dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu ondoren.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagundu ahal izango dira Zumarragako dendetan 2025eko uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean eskola-materiala erosteagatik sortutako gastuak, BEZa barne.
Diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, laguntza-eskabidea bera justifikazio-agiritzat hartuko da, eta ez da berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da edo itzuli beharko da diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa, eta, nolanahi ere, beste diru-laguntza batzuk jasotzeko desgaikuntza emango da.
10. Jakinarazpena.
Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinaraziko da, Oinarri arautzaileen 11. artikuluarekin bat etorriz, eta jakinarazpen indibidualizatua ordeztuko du.
VI. ERANSKINA
ZuEKIN Sortuz
Udalerriko jarduera ekonomikoa aberasten eta berritzen duten jardueretan ekintzailetza sustatuz enplegua sortzea sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak eta 2025eko deialdia –ZuEKIN Sortuz–.
1. Xedea.
2025eko aurrekontu-ekitaldiko deialdi honen xedea da Zumarragako udalerriko jarduera ekonomikoa aberastu eta berritzen duten gizarte-ekonomiaren jardueretan eta/edo lankidetza-, estrategia- edo berrikuntza-jardueretan ekintzailetza sustatuz enplegua sortzea sustatzeko dirulaguntzak ematea arautzea.
Araudi honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira soilik lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak.
Elkarlaneko jarduerak, jarduera estrategikoak eta/edo berritzaileak izango dira xede hauek dituzten enpresa-jarduerak:
—Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak egitea, sor ditzaketen enpleguei eta horien kalitateari dagokienez.
—Oinarri teknologikoa edo balio erantsi handia duten jarduera ekonomiko guztiak, baldin eta ekonomia-sarearen dibertsifikazioa indartzen badute eta kalitatezko enplegua sortzeko ahalmena badute.
—Belaunaldi-erreleboko proiektuak abian jartzea, kapital-enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko udalerrian.
—Elkarlanaren, garraioaren, klima-aldaketaren, uraren eta energiaren kudeaketa eraginkorraren arloetan irtenbide berritzaileak dakartzaten jarduera ekonomikoak.
—Nekazaritzako elikagaien eta merkataritza arduratsuaren arloko jarduera ekonomiko berritzaileak.
—Udalerrian berritzaileak izanik, Zumarragako hiri-ekonomia aberasten eta berritzen laguntzen duten merkataritza- eta industria-jarduerak.
2. Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira DLOren 13.2 artikuluan ezartzen diren debekuetako bat ere ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta enpresa berri bat sortu badute edo sortuta badaude, jarduera ekonomiko berri bat hasten badute edo udalerrian lantoki berri bat instalatzen badute 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean, biak barne.
Nolanahi ere, enpresa Zumarragan kokatu beharko da eta bertan izan beharko du egoitza fiskala, sortu zenetik gutxienez urtebeteko epean.
Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan Zumarragan kokatutako lantoki batean jarduera berean edo antzekoan laguntza eskatzeko arrazoi den enpresa sortu aurreko hamabi hilabeteetan matrikulatu diren enpresak.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatutakoaz gain, enpresa edo erakunde onuradunaren betebeharrak dira:
a) Diruz lagundutako jarduera ekonomikoan gutxienez urtebetez aritzea, dirulaguntza ematen den egunetik aurrera.
b) Enpresak eta/edo jarduerak gutxienez 12 hilabetez alta emanda jarraitzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzako autonomoen araubidean edo baliokide batean.
c) Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzen bada, dagokion erregistroan inskribatzen denetik hiru urte betetzen direnean, sustatutako erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa izaten jarraitu beharko du.
d) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea.
e) Dagozkion egiaztapen-jarduketak onartzea.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Legezko ordezkariak edo eskatzaileak formalizatu beharko ditu eskabideak, udalak prestatutako instantzia ofizialaren ereduan.
Eskabidea eta dokumentazio osagarria nahitaez Internet bidez aurkeztu beharko dira, Zumarragako Udalaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen atariaren bidez (https://www.zumarraga.eus), eta, salbuespen gisa, paperean, Udaleko Erregistro Orokorrean entregatuta, jendaurreko ordutegian, edo posta ziurtatuaren bidez.
Laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta horiek aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da, horretarako esleitutako kreditua agortzen ez denean.
Eskabideak osatu gabe badaude, 10 eguneko epea emango da gabezia konpontzeko, eta epe hori igaro eta eskabidea osatu ez bada, artxibatu egingo da, izapide gehiagorik gabe.
Aurreikusitako proiektu-kopurura iristen ez bada eta lerro horretarako partida agortzen ez den bitartean, Udalak epea luzatzeko aukera izango du.
4. Ekarri beharreko agiriak.
Eskabideekin batera, Zumarragako Udalak ezarritako eta 2023ko otsailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (28. zk.) argitaratutako Dirulaguntzen Programen Oinarri Arautzaileen 6. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
6. artikuluak ezartzen duen bezala, espedienteak izapidetzen diren bitartean, udalak dokumentazio hau eskatuko die gainerako administrazio publikoei (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua), datuen elkarreragingarritasunerako Nisae plataformaren bidez:
—Pertsonaren eta/edo erakundearen nortasun-datuak kontsultatzea eta egiaztatzea.
—Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Dagokion foru-ogasunarekiko betebeharrak eta ordainketak egunean dituen kontsultatzea.
—Ekintzaile bakoitzak Gizarte Segurantzan autonomoen araubidean edo baliokidean alta emanda dagoela egiaztatzea.
—Pertsona ekintzaileen azken urteko lan-bizitzaren ziurtagiria.
Zumarragako Udalak berak ofizioz eskatuko du honako hauek egiaztatzen dituen informazioa:
—Zumarragako Udalarekin zergen eta zehapenen ordainketa egunean izatea.
—Udalerrian erroldatuta egotearen datuak.
—Jarduera Ekonomikoen gaineko zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
—Kontu-korrontearen zenbakia, dirulaguntza ordaintzeko, lehenago jakinarazi badu.
Interesdunak eskubidea du Zumarragako Udalak Nisae elkarreragingarritasun-plataformaren bidez gainerako administrazio publikoetan agertzen diren datuak eskuratzeari aurka egiteko (Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 28.2 artikulua).
Kasu horretan, onuradunak aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu (Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. artikulua).
Gainera, honako dokumentazio hau jaso beharko dute:
—Azalpen-memoria, enpresa sortzeko proiektuari edo belaunaldi-erreleboko proiektuari buruzkoa, edo, hala badagokio, laguntza eskatzen den jarduera ekonomiko berritzaileari buruzkoa.
—Enpresaren eta/edo jarduera berriaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterketa.
Udalak, behar izanez gero, enpresa-planaren eredu bat jarriko du eskatzailearen eskura.
—Sozietatearen eratze-eskritura, estatutuak eta merkataritza-erregistroko inskripzioa, hala dagokionean.
—Laguntza emateko irizpideekin lotuta kontuan har daitekeen beste edozein agiri.
—Zinpeko aitorpena, laguntza-programa honen onuradun izatea eragozten dion inolako egoera baztertzailetan ez dagoela adierazten duena.
5. Erabakia.
Ekonomia Sustapeneko, Toki Garapeneko eta Berrikuntzako sailak izapidetuko ditu eskabideak. Sail horren zerbitzu teknikoak arduratuko dira dagozkion proiektuak aztertzeaz eta ebaluatzeaz, eta balorazio-txostena egingo dute.
Erabakia Zumarragako Udaleko zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez ebatziko da, txosten teknikoak proposatuta.
6. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ondoren zehazten diren irizpideak aplikatuko dira, proiektuaren arabera, proiektua onartua izateko gutxieneko balorazioarekin batera:
1. Lehentasunezko kolektibo espezifikoek abian jarritako enpresa-jarduerak: langabeak, goi-mailako tituludunak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak: 20 puntu.
2. Enpresa-jardueraren balio erantsia: 25 puntu.
— Izaera sozialekoak (eragina gizartean, enpleguan, gizarteratzean eta laneratzean, kolektibo behartsuei laguntzean, lana eta berdintasuna uztartzean, eta abar).
— Izaera berritzailekoak (teknologia berriak, fabrikazio aurreratua prozesuetan, produktuan, zerbitzuan, digitalizazioan...).
— Izaera estrategikoa udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialerako (enplegua sortzeko eta ekintzailetza sustatzeko aukera-sektoreak).
— Ingurumen-arlokoak (jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, ekonomia zirkularra, ekoteknologia, ekonomia berdea).
— Etikoa (tokiko ekoizpena sustatzea, merkataritza arduratsua, tokiko hornitzaileentzako kontsumoa...).
— Lan-arlokoak (talentu gaztea erakartzea eta atxikitzea, lankidetzan egindako lan-esperientziak, lana antolatzeko modu berriak…).
3. Azpisektoreetako jarduerak, ekonomia-sarearen dibertsifikazioa indartzen dutenak edota udalerriko kapital-enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzea dakartenak, belaunaldi-erreleboaren ondorioz: 5 puntu.
4. Kalitatezko enplegua sortzea (20 puntu):
Lanpostu 1: 10 puntu.
2 lanpostu: 15 puntu.
3 lanpostu edo gehiago: 20 puntu.
5. Bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioaren maila: 10 puntu.
Dirulaguntza jasotzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.
7. Eman beharreko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa eta diru kopuru horren izaera.
ZumarragarEKIN diru-laguntza programan txertatzen da ZuEKIN Sortuz lerroko diru-laguntza deialdi hau eta gauzatzera bideratutako kopurua 5.000 €koa da, 2025eko ekitaldiari dagokiona.
7.1. Gehienez 2.500 €-ko dirulaguntza, pertsona fisiko zein juridiko batek jarduera ekonomiko berri bati edo/eta lantoki bati alta emateagatik.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada eta lan sozietate anonimo bateko bazkide izateko eskatzen badu diru-laguntza, justifikatu beharko du lan sozietate anonimo hori eratu aurretiko hiru hilabeteetan ez duela kontratu bidezko inolako loturarik izan erakunde horrekin. Ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira.
7.2. Gehienez 5.000 euroko dirulaguntza enpresa berri bat eratzeko gizarte-ekonomiako edozein modalitate juridikotan jarduera ekonomiko bat garatzeko (lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak).
Laguntza ekonomikoak emate honetan, aurrekontuko kreditua agortu ondoren ere erantzun gabeko eskaerarik baldin badago, eta betiere organo eskudunak horrela erabakitzen badu, diru-laguntzak jasotzen dituen aurrekontuko partida handitu ahal izango da, hain zuzen erabaki gabeko eskaerei erantzun ahal izatearren.
Era berean, diru laguntza lerro bakoitzeko soberakinak zenbatekoa handitu behar duten lerroetara mugitu ahal izango dira.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik (nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak) helburu bererako datozen gainerako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada.
8. Dirulaguntza ordaintzeko era eta epeak. aurrerakinen aukera.
Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
—Onartu den kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako diru-laguntza onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den egunetik kontatzen hasita.
—Gainerako %40, organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartu eta gero, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, gutxitu egingo da diru-laguntza benetan burutu den portzentaje mailara.
9. Hasiera eta exekuzio epea eta dirulaguntza justifikatzeko epeak eta erak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak hasteko eta amaitzeko epea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra egindakoak izango dira, biak barne.
Onuradunak 2025eko azaroaren 25era arteko epea izango du, eman zitzaion diru-laguntzaren xedea bete duela justifikatzeko.
Dirulaguntzaren xedea justifikatzeko, onuradunek, oinarri orokorren 18. artikuluan eskatutako dokumentazioaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
—Enpresako titularren NANaren fotokopia, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia pertsona juridikoen kasuan.
—Beste baten izenean agertzen direnek edo proposamenak sinatzen dituztenek NANaren edo haren ordez egiten duen dokumentuaren kopia aurkeztu beharko dute, bai eta ordezkaritza-ahalorde askietsia ere.
—Enpresa pertsona juridikoa bada, ahalordeak Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon beharko du. Hala ere, egintza jakin baterako ahalordea bada, ez da beharrezkoa izango Merkataritza Erregistroan inskribatzea, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.1.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
—Soldatapeko langileak izanez gero, azken hilabeteko TC2.
—Soldatapeko langilerik ez badago, autonomoen azken hilabeteko ordainagiria.
—Banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, lehenago Udalari jakinarazi ezean.
—Enpresa gutxienez 12 hilabetez altan mantentzeko konpromisoa.
Eskatzaileak laguntza-eskabidean bertan justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu badu, laguntza-eskaera bera joko da justifikazio-agiritzat, eta ez du berriz aurkeztu beharko.
Adierazitako epean justifikaziorik eta txostenik ez badago, automatikoki baliogabetuko da, edo diruz lagundutako eta justifikatu gabeko zenbatekoa itzuli beharko da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza berriak emateko desgaikuntza ezarriko da.
10. Jakinarazpena.
Erabakien jakinarazpena, Oinarri Arauetako 11. artikuluan zehaztu bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta banakako jakinarazpenak ordezkatuko du.
Zumarraga, 2025eko urtarrilaren 31.—Rosa Maiza Garrido, Sustapen Ekonomikoko zinegotzia. (924)