3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Akatsen zuzenketa

2024ko abenduaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (149 zk.), C2 mailako operario laguntzaile (elektrikari laguntzailea) poltsa bat oposizio sistema bidez sortzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ziren. Oinarrietan akatsak atzeman dira.

Akatsen zuzenketa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epea irekiko da izenemate eskaera berrietarako.

Hona hemen zuzenketa:

1.    Aurkeztu nahi dutenek bete beharreko baldintzak atalean, gaztelaniazko erredakzioan:

—Honako hau dioenean:

«3.c)    Estar en posesión de certificado escolar o alguna titulación equivalente.»

—Beste hau esan behar du:

«3.c)    Estar en posesión del título de graduado en educación secundaria.»

2.    Laugarren oinarrian, gaztelaniazko erredakzioan:

—Honako hau dioenean:

«Las instancias, debidamente cumplimentadas, deberán presentarse en la Oficina General del Ayuntamiento de Usurbil, dentro del plazo de 10 días naturales a partir del día siguiente a la publicación del anuncio de la convocatoria en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.»

—Beste hau esan behar du:

«Las instancias, debidamente cumplimentadas, deberán presentarse en la Oficina General del Ayuntamiento de Usurbil, dentro del plazo de 10 días hábiles a partir del día siguiente a la publicación del anuncio de la convocatoria en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.»

3.    Seigarren oinarrian, epaimahaiari buruzkoan, ondorengo klausula hau jaso behar da:

«Epaimahaiaren osaera orekatua izango da trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen artean 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategineko 21. 1b artikuluan xedatutakoaren arabera.»   

4.    I. eranskinean ezarritako gaitegi zuzena hau da:

 1.   Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea, apirilaren 7koa: Udal eskumenak.

 2.   Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea, apirilaren 7koa: Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua.

 3.   Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea, apirilaren 7koa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak.

 4.   Lan arriskuen prebentzioa. Laneko segurtasun eta osasun-neurriak. Lan Arriskuak Prebenitzeko araudia: azaroaren 8ko 31/1995 lan arriskuen prebentziorako Legea, 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

 5.   1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duena: xedea, aplikazio eremua eta printzipio orokorrak.

 6.   Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legea, otsailaren 8koa. Klima neutraltasunaren lehen atala: Trantsizio energetikoa.

 7.   Elektrikaritzako kontzeptu orokorrak: eroaleak, isolatzaileak, kanalizazioak, instalazioak, lur konexioak, emergentziako instalazioak, etab.

 8.   Argiteria publikoaren instalazioen ezagutza orokorrak: luminaria motak, koadroak, lur emate instalazioak, eraginkortasuna, digitalizazioa, etab. Argiteriaren ohiko mantenu lanak eta aldizkako azterketak.

 9.   Eraikinen instalazio elektrikoak: instalazio motak, eskema elektrikoen interpretazioa, zirkuitu elektrikoak, eraginkortasuna, etab. Instalazio elektrikoen ohiko mantenu lanak eta aldizkako azterketa teknikoak.

10.   Instalazio elektrikoen artapenerako behar diren ekipo, baliabide eta segurtasun neurrien ezagutza.            

11.   Behin-behineko instalazio elektrikoak.

12.   Kale-garbiketaren inguruko kontzeptu orokorrak, prozedurak, lan tresnak eta eragina duten arazo partikularrak: Elurra, hostoen erorketa.

13.   Kale-garbiketako produktuen erabilpena. Produktu kimikoak, produktuen inguruko arau orokorrak, produktuen erabilpenetik etor daitezkeen arriskuak identifikatzea eta produktuen etiketatzea.

14.   Saneamendu-sarea eta hustu-bideak garbitu eta mantentzea.

15.   Iturgintzako kontzeptu orokorrak, lan-tresnak.

16.   Garbitzeko makinak, tresnak eta erremintak. Erabilpena eta mantenimendua.

17.   Garbitasunarekin lotutako alderdi ekologikoak. Hondakinak deuseztatzea. Hondakinen tratamendua Usurbilen.

18.   Mekanikazko kontzeptu orokorrak; kale-garbiketako makina-tresna. Lanabesak.

19.   Igeltseritzaren inguruko kontzeptuak, lan-tresnak, prozedurak, materialak, jakintza orokorrak etab.

20.   Lorezaintzaren inguruko kontzeptuak, landareak, prozedurak, lan-tresnak, materialak, jakintza orokorrak etab.

Usurbil, 2024ko abuztuaren 29a.—Ainhoa Arrozpide Landa, jarduneko alkatea.   (6339)