ARRASATEKO UDALA
Sei administrari plaza txanda ireki eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren Oinarri espezifikoak.
2024ko uztailaren 18an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak honako akordioa hartu du:
AKORDIOA
Onartzea sei administrari plazetara oposizio-lehiaketa irekia bidez sartzeko hautatzeko prozesuaren deialdia eta prozesua arautuko dituzten Oinarri Espezifikoak.
Argitaratzea deialdia eta Oinarriak Espezifikoak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Arrasateko Udalaren webgunean eta iragarki taulan, eta haren laburpen bat Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Arrasate, 2024ko abuztuaren 5a.—Maider Morras Azpiazu, alkatea. (5976)
OINARRI-ARAU ESPEZIFIKOAK
ADMINISTRARIA
Lehena. Deitutako plazak.
Administrazio Orokorreko Eskalako Administrazio Azpieskalako sei (6) plazetarako deialdia egiten da, txanda irekian, honela banatuta:
Mota/Tipo Titulua/Título Administrazio Orokorreko Administrarien 6 plaza behin betiko betetzea/Provisión definitiva de 6 plazas de Administrativo/a de Administración General Txanda irekia Turno libre Orokorra 4 plaza 4 plazas Desgaitasunen bat dutenentzat gordetako kupoa Cupo de reserva para personas con discapacidad 2 plaza 2 plazas
Acceso General
Deitutako plazei lotuta dauden lanpostuak:
Kodea Código Lanpostua Puesto de trabajo Hizkuntza-eskakizuna Perfil lingüístico 153 Administraria Artxiboa Administrativo/a Archivo HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida 113 Administrazioa (Kirola) Administracion (Deporte) HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida 80 Administrazioa Udaltzaingoa Administrativo/a Policía Local HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida 136 Administraria - Alkatea Administrativo/a - Alcaldía HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida 124 Hirigintzako Administraria Administrativo/a Urbanismo HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida 299 Administraria - Gizarte Zerbitzuetara atxikia Administrativo/a - Adscrito/a a Servicios Sociales HE/PL: 3 Derrig. data/F. preceptividad: Iraungita/Vencida
Bigarrena. Deialdiaren esparru orokorra.
Oinarri Espezifiko hauek Arrasateko Udaleko zerbitzura karrerako funtzionario eta lan kontratuko langile finko gisa sartzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten Oinarri Orokorretan (aurrerantzean Oinarri Orokorrak) xedatutakoa osatzen dute, eta aplikagarriak dira hautaketa-prozesu honetan.
Hirugarrena. Deialdiaren xedea.
3.1. Deialdi honen xedea da behin betiko betetzea, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez, Arrasateko Udaleko karrerako funtzionarioen plantillako sei (6) Administrari plaza modalitate orokorrean, lau (4) sarbide orokorraren bidez eta bi (2) desgaitasunen bat dutenentzat gordetako kupoaren bidez; C sailkapen taldekoak, C1 Azpitaldea, Administrazio Orokorra Eskalakoak, Azpieskala Administraria.
3.2. Aurrekoari utzi gabe, eta betiere proposatutako hautagaien azken kalifikazioak argitaratu baino lehen, deitutako plaza kopurua handitu ahal izango da, oinarri hauek onartzen direnetik plaza eta lanpostu berean sor daitekeen beste edozein dotazio huts sartuta, Oinarri Orokorretako 10.2.2 oinarrian xedatzen den bezala. Halakoetan, ez da derrigorrezkoa izango eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea. Nolanahi ere, plaza kopuru handitze horrek langile berriak sartzeko mugari buruz indarrean dagoen legeria beteko du, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta web-orrian (www.arrasate.eus) argitaratuko da.
3.3. Deitutako plazak jasota daude 2021, 2022, 2023 urteetako Lan Eskaintza Publikoetan (2024ko ekainaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuak azkenengoz zuzenketekin, 124. zk.) eta 2024 urtekoan (2024ko ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 112. zk.).
3.4. Deitutako plazak Lehen Oinarrian aurreikusitako taulan zerrendatuta dauden lanpostuen dotazioei dagozkie, eta horien ezaugarriak oinarri hauen I. eranskinean deskribatuta daude.
3.5. Hautaketa sistema: oposizio-lehiaketa.
3.6. Deialdia, oinarri hauetan, Oinarri Orokorretan eta orohar aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera gauzatuko da.
3.7. Oposizio-lehiaketa honetako probak gainditu eta deialdiko lanposturen batean sartzen ez diren hautagaiek Administrarien lan poltsa osatuko dute, Hamahirugarren Oinarri Orokorrean ezarritako moduan.
Laugarrena. Betebeharrak.
4.1. Oposizio-lehiaketan onartua izateko eta, hala badagokio, parte hartzeko, hautagaiek, Hirugarren Oinarri Orokorrean zehaztuta dauden baldintzez gain, honako baldintza espezifiko hauek bete beharko dituzte:
—Titulua: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Eskatutako hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa.
Desgaituentzat gordetako plazak: Administrazioko organo eskudunak %33ko desgaitasun maila edo handiagoa aitortua izatea.
4.2. Baldintza guztiak beteta eduki beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, euskara izan ezik (horretarako, 9.3 Oinarri Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio), eta esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte mantendu beharko dira.
Parte hartzeko baldintzak eta eskabidean alegatutako merezimenduak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte, dagokion unean, alkateak edo dagokion kalifikazio epaimahaiak berariaz eskatutako pertsonek soilik, 9.4. eta 11.1. oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena. Egitekoak.
Dagokion arloan, goragoko azpieskaletako funtzionarioei esleitu gabeko izapidetze eta lankidetza eragiketa administratiboak egitea, ezarritako prozedurei eta goragokoaren jarraibideei jarraituz, jarduera horiek kantitatean eta kalitatean, epean, kostuan eta aukeran behar bezala egikaritzeko; agintzen zaizkion eragiketa administratiboen izapideen eta emaitzen erantzukizuna, horretarako ezarritako jarraibide eta gidalerroen araberakoa, eskatutako denboran eta moduan.
Beste batzuen artean, honako hauek:
— Laguntzea saileko espedienteen izapidetze elektronikoa definitzen eta ezartzen, horretan prestatzea eta dagozkion eguneratzeak burutzea, Legeak eta Administrazio Elektronikoari dagozkion gainerako arauek herritarrei aitortzen dizkieten eskubide eta betebeharrei erantzuteko.
— Espedienteak izapidetzea modu aktiboan: espedienteak hastea, kontrolatzea, izapidetzea eta bultzatzea, dagozkien izapideak bideratzea, jarraipena egitea eta artxibatzea.
— Dokumentazioaren eta datuen gaineko erantzukizuna: sortutako dokumentazioa eta tratatutako datuak gordetzea, zaintzea, antolatzea, eguneratzea eta saileko gainerako langileen esku jartzea ezarritako irizpideen arabera.
— Arduratzea sailean kanal ezberdinetatik jasotako komunikazioez, eta eskumenen arabera erantzutea eta bideratzea.
— Erraztea koordinazio lanak eta beharrezko harremanak, sail barruko eta gainerako sailetako langileekin. Eta beharrezko lankidetza eta informazioa elkarri ematea.
— Ordezkatzea edo indartzea, bere lanpostu kategoriarekin bat datozen beste lanpostu batzuk, horretarako beharra dagoenean, bere arduradunen jarraibideak jarraituz.
Betebehar orokor horiez gain dituzten egiteko zehatzak deialdi honen oinarrien I. eranskinean jaso dira.
Seigarrena. Hautagaiak onartzea, Epaimahai Kalifikatzailea eta prozesuaren informazioa.
6.1. Parte hartzeko eskaerak Bostgarren Oinarri Orokorrean jasotakoaren arabera aurkeztuko dira, Arrasateko Udaleko Egoitza Elektronikoan eskuragarri dagoen online tramite espezifikoaren bidez.
Hautagaiek 10,00 euro ordaindu beharko dute, hautaketa prozesuan parte hartzearen tasa moduan, zenbateko hori indarrean dauden ordenantza fiskalek xedatzen dute.
Tasa ordaindu beharko da Bostgarren Oinarri Orokorrean jasotakoaren arabera, izen bidez eta banaka, autolikidazio erregimenean, zuzeneko sarrera eginez edo transferentzia bidez, adierazita hautaketa prozesuaren izenburua eta nan zenbakia, kontu korronte honetan:
— Kutxabank: ES26 2095 5055 5710 7636 6888.
Diru sarreraren frogagiria inskripzio eskaerarekin batera aurkeztu beharko da. Ez da onartuko epez kanpo ordaintzea.
6.2. Hautagaiak onartuko dira Seigarren Oinarri Orokorraren arabera.
6.3. Hautaketa prozesuko Epaimahai Kalifikatzailea Zazpigarren Oinarri Orokorrean xedatutakoaren arabera eratuko eta arautako da.
6.4. Deialdiaren argitalpena eta deialditik eratorritako komunikazioak eta jakinarazpenak Oinarri Orokorretan xedatutakoaren arabera egingo dira.
Zazpigarrena. Hautaketa prozesua.
Hautaketa sistema oposizio-lehiaketa izango da, eta hautaketa prozesua oinarri honetan ezarritakoaren arabera egingo da, zeinek Bederatzigarren Oinarri Orokorrean ezarritakoa osatzen duen.
7.1. Oposizio aldia.
Oposizio fasean gehienez ere 90 puntu lortu ahal izango dira eta ariketa hauek osatzen dute:
7.1.1. Lehenengo proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Idatziz erantzun beharko da test motako galdetegi bat, eta galderak Arrasateko Udaleko karrerako funtzionario izateko hautaketa prozesuen Oinarri Orokorreko I. eranskineko C1 azpitaldeari dagozkion gaiei buruzkoak izango dira.
Proba honetan gehienez ere hogei (20) puntu lortuko dira. Gutxienez hamar (10) puntu lortu beharko dira ariketa gainditzeko.
7.1.2. Bigarren proba: Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Teoriko edo/eta teoriko-praktikoa izango da eta bi zati izango ditu (A zatiak 20 puntu eta B zatiak 40 puntu). Probaren gehieneko balioa hirurogei (60) puntukoa izango da eta bi zatien baturan gutxienez 30 puntu beharko dira bigarren proba hori gainditzeko.
Ariketa biak gai orokorrei buruzkoak izango dira (oinarri orokorren eranskina, C1 sailkapen azpitaldea), gai espezifikoei buruzkoak (oinarri hauen II. eranskina) eta deialdiaren xede diren plazei lotutako lanpostuen funtzioei buruzkoak (oinarri hauen 5. oinarrian eta I. eranskina).
— A zatia: Teorikoa. Galdetegi bat izango da eta erantzuteko hainbat aukera izango ditu.
— B zatia: Teoriko-praktikoa. Epaimahai Kalifikatzailearen irizpidearen esku dago proba kopurua eta mota aukeratzea.
Kasu horietako batzuk euskaraz egingo dira, eta beste batzuk gazteleraz.
Nolanahi ere, Epaimahai Kalifikatzaileak behar besteko aurrerapenaz zehaztuko ditu proba motak eta ezaugarriak eta horren berri emango die hautagaiei.
7.1.3. Hirugarren proba: Euskara. Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Proba hau Gai edo Ez Gai bezala kalifikatuko da.
Euskarako 3. hizkuntz eskakizuna (C1 maila) egiaztatu beharko. Azterketa IVAPek proposatutako datan eta lekuan egingo da.
Dena den, hautagaiak salbuetsita egongo dira aurreko paragrafoan aipatzen den euskarako proba egitetik, beti ere euskarako probaren lehenengo ariketa egin baino lehen aurkezten badute dagokion hizkuntza eskakizuna aldez aurretik lortu izanaren egiaztagiria.
Euskarako proba egitetik salbuetsita daudenek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Bederatzigarren Oinarri Orokorraren hirugarren puntuan jasotakoaren arabera.
7.1.4. Laugarren proba: Trebetasun edota nortasun probak. Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Hautagaiak lanpostuaren profil profesiografikoari eta bete beharreko funtzioetara nola egokitzen diren ebaluatzera bideraturiko gaitasun eta nortasunari buruzko zenbait proba psikotekniko egitea izango da. Probek elkarrizketa ere izan dezakete.
Proba hau 0 puntutik 10era baloratuko da. Ariketa hori gainditzeko, proba bakoitzean azterketa egin aurretik epaimahaiak ezarritako gutxienekoa lortu beharko da, edo/eta guztira bost (5) puntu.
7.2. Lehiaketa.
Oinarri Orokorreko 9.4. oinarriaren arabera baloratuko dira merezimenduak. Eta bakar-bakarrik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko inguruabarrei buruzko merezimenduak. Alde horretatik, ezin izango da alegatu etorkizuneko merezimendurik, ezta data horren ondoren egiaztatzen denik ere.
Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa hamar (10) puntukoa izango da, eta honako baremo honen arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du.
7.2.1. Esperientzia.
Bost (5) puntu gehienez:
a. Administrari (C1) lanpostuetan egindako zerbitzuengatik edozein administrazio publikotan, eguneko 0,0025 puntu, gehienez 5 puntu.
b. Administrari laguntzaile (C2) lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, edozein administrazio publikotan, eguneko 0,0015 puntu, gehienez 5 puntu.
7.2.2. IT Txartelak baloratzea.
Gehienez bost (5) puntu emango dira honako IT Txartel hauek egiaztatzeagatik:
— Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
— Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
— Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua edo Microsoft Access 2010 (maila bakarra).
— Internet aurreratua.
— Microsoft Outlook XP/2003/2010.
Ziurtagiri bakoitzeko puntu bat. Ziurtapen mota bakoitzeko ziurtagiri bakarra onartuko da.
Zortzigarrena. Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena.
8.1. Epaimahai Kalifikatzaileak oposizio faseko ariketa baztertzaile guztiak gainditu dituzten hautagaien kalifikazioak zehaztuko ditu, 10.1. Oinarri Orokorrean ezarritakoaren arabera.
8.2. Azken kalifikazioekin batera, eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratuko da, eta epe bat irekiko da lanpostuak hautatzeko, 10.3. Oinarri Orokorrean aurreikusitakoaren arabera.
8.3. Azken kalifikazioen zerrenda, hautatutako hautagaien zerrenda eta hautagai bakoitzari esleitutako lanpostua 10.6. eta 10.7. Oinarri Orokorretan aurreikusitako baldintzetan argitaratuko dira.
8.4. Aurkezten diren hautagaietako batek ere ez baditu ariketa baztertzaileak gainditzen, edota gainditzen duten eta baldintzak betetzen dituzten hautagaiekin eskainitako plazak betetzen ez badira, Epaimahai Kalifikatzaileak eskainitako plazak hutsik uztea erabakiko du.
Bederatzigarrena. Dokumentazioa aurkeztea.
Hautagaiek Laugarren Oinarri Espezifikoan aipatutako parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, Hamaikagarren Oinarri Orokorrean aurreikusitako epeetan eta moduan.
Hamargarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea.
10.1. Oinarri hauetan eskatzen diren parte hartzeko baldintzak betetzen direla agiri bidez egiaztatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzaileak proposatutako hautagaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, Hamabigarren Oinarri Orokorrean ezarritakoaren arabera.
10.2. Praktiketako funtzionarioek praktika aldia egingo dute. Aldi horrek, hiru (3) hilabeteko iraupena izango du eta hautaketa prozesua osatzen duen beste fase bat izango da. Aldi horretan Gai edo Ez Gai kalifikazioa lortuko da, Hamabigarren Oinarri Orokorrean eta oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
10.3. Praktikaldia egiten ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo praktikaldia gainditzeko eskatzen den gutxieneko gaitasuna egiaztatzen ez badu, praktiketako funtzionario izateari utziko dio, eta karrerako funtzionario izendatzeko izan ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.
10.4. Praktikaldiaren garapena baloratzeko, Ebaluazio Batzorde bat eratuko da, Hamabigarren Oinarri Orokorrean ezarritakoaren arabera.
Hamaikagarrena. Karrerako funtzionario izendatzea.
Praktikaldia gainditu duten eta oinarri hauetako Laugarren Oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatuak, Arrasateko Udaleko karrerako funtzionario izendatuko dira sailkapeneko C1 azpitaldeko Administrazio Orokorreko Administrari plaza banatan, eta deitutako lanpostuaren dotazio bakoitzari atxikiko zaizkie 12.4. Oinarri Orokorrean xedatutakoaren arabera.
Hamabigarrena. Aurkaratzeak.
Oinarri hauek eta deialdiaren eta Epaimahai Kalifikatzailearen jardueraren ondoriozko administrazio egintzak inpugnatu ahal izango dituzte interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako kasuetan eta moduan.
I. ERANSKINA
Deitutako lanpostuen ezaugarriak
1. Administraria Artxiboa (153. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Agiriak katalogatu eta ordenatzea.
— Agiriak digitalizatzea.
— Ordenagailua erabiltzea eta datuak sartzea.
— Fitxa deskriptiboak egitea.
— Indizeak eta katalogoak egiteko materiala prestatzea.
— Erabiltzaile eta ikertzaileei arreta ematea.
— Artxiboko gordailuko dokumentazioa kontrolatzea, maileguak eta kontsultak.
— Artxiboko material bereziaren inbentarioa egitea.
— Expurgatu edo garbitu beharreko agirien zerrendak egiten laguntzea.
— Bai udalarentzat eta bai artxiboko erabiltzaileentzat informazioa bilatzen laguntzea.
— Arlo desberdinei laguntzea, dokumentazioa Artxibora bidal dezaten.
— Artxiboan ezartzen diren Fototeka eta Liburutegi Teknikoaren zerbitzuetako lan administratiboak.
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
2. Administrazioa - Kirola (113. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Kiroletako zerbitzuan laguntza administratiboko lanak egitea.
— Jendea hartzea, norberak bertatik bertara eta telefonoz.
— Abonudunen, ikastaroen eta erreserben kudeaketa administratiboa egitea.
— Dokumentuen sarrera eta irteera erregistroei erantzutea.
— Mantenimendu lanetako abisuak jasotzea.
— Ikasleen altak eta bajak begiraleekin egiaztatzea.
— Hainbat bulegotara joatea: Postetxea, banketxea… hala behar denean.
— Fakturak berraztertzea, ordainagiriak ematea, gutunak makinaz idaztea.
— Kutxako kontaketak egitea.
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
3. Administrazioa - Udaltzaingoa (80. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Udaltzaingoaren administrazioan laguntza eta kolaborazio lanak egitea.
— Jendea hartzea, norberak bertatik bertara eta telefonoz.
— Udaltzaingoaren emisorea kontrolatzea, haren bidez eskatutako gestioak eginez.
— Informatikako datu-baseez eta abisuak eginez ibilgailuen jabeak lokalizatzea.
— Hiri garraioko abonu laguntzak izapidetzea.
— Garabi tasak kobratzea.
— Parkineko sarbideak kontrolatzea eta abisuak jasotzea.
— Abisuak bidaltzea lantaldeetakoei.
— Bulego ordutik kanpo Udaleko telefono deiak hartzea.
— Txostenak edo atestatuak bidaltzea eskatzen duten erakundeei.
— Hileta zerbitzuen eskabide abisuak jasotzea: Lur emateak, gorpuak erretzea, beilatokia hartzea, eta abar.
— Txostenak egitea Epaitegientzat, edo eskatzen duten udal sailentzat.
— NA berritzeko eskabideak kontrolatzea.
— Bizikidetza, bizileku… ziurtagiriak egitea.
— Garabiak eramandako ibilgailuen zerrenda egitea eta horiek erregistratzea.
— Udalbatzarra erabiltzeko eskabide abisuak jasotzea eta horien erreserbak kontrolatzea.
— Aire konprimituzko armen baimenak izapidetu eta kontrolatzea.
— Garabiak eramandako ibilgailuen zerrenda egitea eta horiek erregistratzea.
— Deskargu agirien alegazioak makinaz idaztea eta horiek erantzuna bidaltzea.
— Trafiko istripuan nahastuta daudenei deklarazioa hartzea.
— Hondamendi kasuetan, telefonoaz eta emisoreaz baliabideen koordinazioaren berezko komunikazioak egitea.
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
4. Administraria - Alkatea (136. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Idazkari baten berezko zereginak, hala nola: Agenda antolatzea, bisitak antolatzea, telefonoa hartzea, txostena eta gainontzeko agiriak makinaz idaztea, artxiboa….
— Alkatearen eta udal gobernuko kideen agenda koordinatzea.
— Udal sail eta bulegoetatik datozen agiriak jasotzea (dekretuak, kontratuak, ziurtagiriak…) eta sinatu ditzaten pasatzea, eta gero, tramitea bukatutakoan, bidaltzaileei itzuliko dizkie.
— Bere egitekoa betetzeko, alkateak eskatutako informazioa eta dokumentazioa lortzea.
— Hedabideekin alkatearen eta udal gobernuaren harremanak bideratzea.
— Udaletxean egindako ezkontza zibilen espedienteak egitea.
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
5. Hirigintzako - Administraria (124. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Administrazioko laguntza eta kolaborazio zereginak egitea Hirigintza sailean.
— Jendea hartzea, norberak bertatik bertara eta telefonoz.
— Agiriak makinan idaztea.
— Hitzorduak jartzea eta abisuak jasotzea.
— Obra lizentzien eta hirigintza lizentzien erabakiak eta komunikazioak idaztea.
— Dokumentazioa prestatzea, argitaratzeko eta publizitatea egiaztatzea.
— Datu baseak eguneratzea, eskatu eta emandako lizentziei dagokienez.
— HAEO egitean laguntza administratiboko lanak egitea.
— Sarrerako agiriak berraztertzea.
— Agiriak eginbidetzea.
— Dokumentazioa fotokopiatu eta koadernatzea.
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
6. Administraria - Gizarte Zerbitzuetara atxikia (133. kodea).
Azpitaldea: C1.
Titulazioa: Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Oinarrizko egitekoak:
— Gizarte Ongizateko atalean laguntza eta kolaborazio administratiboko lanak egitea.
— Agenda kontrolatzea eta erabiltzaileen dosierrak prestatzea, gizarte teknikariekin dituzten elkarrizketak egiteko.
— Artxiboa mantentzea: informatizatzea, dosierrak ireki eta eguneratzea, zerrendak egitea…
— Jendea hartzea eta hari zuzentzea norbera aurrean dela eta telefonoz.
— Sarrerako gutuneria jaso, sailkatu eta banatzea, eta irteerakoa prestatzea.
— Egon dauden gizarte programen eta prestazioen berri jakitea.
— Izaera ekonomikoa duen jarduera administratiboa egitea: ordainketen zerrendak, erabiltzaileen aportazioak, faktura berraztertu eta prestatzea…
— Dokumentazioa prestatzea eta banatzea Osasun batzordeko kideei.
— Dokumentazioa eta eskabideak prestatu eta bidaltzea edo errekeritzea erakundeei.
— Hainbat gizarte programaren tratamendu administratiboa egitea: zerrenda eguneratuak, bonoak ematea, faktura berraztertu eta bidaltzea, informazioa ematea, eskabideak bidaltzea…
— Bere kategorian eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere aldez aurretik irakatsi bazaio.
II. ERANSKINA
GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
III titulua I kapitulua: Administrazio egintzen betekizunak.
III titulua II kapitulua: Egintzen efikazia.
III titulua III kapitulua: Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
IV titulua I kapitulua: Prozeduren bermeak.
IV titulua II kapitulua: Prozeduraren hasiera.
3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
Titulua III kapitulua: Prozeduren antolamendua.
IV titulua IV kapitulua: Prozeduren instrukzioa.
4. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
IV titulua V kapitulua: Prozeduren amaitzea.
IV titulua VI kapitulua: Administrazio prozedura erkidearen izapidetze sinplifikatua.
5. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:
IV titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea.
6. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Arau-bide Juridikorena:
Atariko titulua, V kapitulua: Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
Atariko titulua, VI. kapitulua (hitzarmenak).
III titulua, IV. kapitulua. Administrazioen arteko harreman elektronikoak.
7. 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena:
I eta II kapituluak.
8. 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena:
I, II eta VII kapituluak.
9. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena:
Titulua III. kapitulua: Gobernu batzordearen funtzionamendua.
IV titulua, I. kapitulua: Organo osagarriak: osaera eta eskuduntzak.
IV. titulua, II. kapitulua: Organo osagarrien funtzionamendua.
10. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Era- kundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena:
VI. titulua, I. kapitulua, Lehenengo atala: Administrazio-prozedura, Arau Orokorrak.
VI. titulua, I. kapitulua, Bigarren atala: Dokumentuen erregistroaren administrazio prozedura.
11. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
I. titulua: Xedapen orokorrak.
II. tituluko I. kapitulua (Lurraldea eta biztanleria).
II Tituluko III. kapitulua (Eskumenak).
12. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena:
V. tituluko:
I. kapitulua (Jardun-araubidea).
II. kapitulua (Administrazioen arteko harremanak).
13. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena:
V. titulua:
III. kapitulua: Egintzei eta erabakiei aurka egitea, eta akzioak baliatzea.
IV. kapitulua: Herritarrei informazioa ematea eta beraien parte-hartzea.
V. kapitulua: toki-korporazioko kideen estatutua.
14. Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalentzat udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena:
1. Kontsiderazio orokorrak.
2. Udal erroldan inskribatzeko datuak eta frogagiriak.
3. Errolda-kasu bereziak.
4. Errolda-orriaren eredu bat.
15. Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariorde tzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalentzat udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena:
5. Errolda-espediente motak.
6. Europako Erkidegokoak ez diren eta iraupen luzeko bizileku baimenik (ENCSARP) ez duten atzerritarren errolda-inskripzioak berritzeko eta iraungitzeko prozedura, baldin eta bi urtean behin berritzen ez badira.
7. Errolda-inskripzioa berritzeko betebeharrik ez duten atzerritarren bizilekua aldizka egiaztatzeko prozedura (NO_ENCSARP).
8. Erroldako datuak eskuratze a eta lagatzea.
9. Udal-erroldaren edukia eta kontserbazioa.
16. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena:
Atariko titulua: Xedapen orokorrak.
Atariko titulua, I. kapitulua, II kapitulua.
Kontratu txikiak (118. art).
17. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa:
Xedapen orokorrak.
Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.
18. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa:
Titulua II. kapitulua: Publikotasun aktiboa.
I. titulua III kapitulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
19. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:
III titulua: Pertsonen eskubideak.
20. 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa:
I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II kapitulua, 8. artikulua.
21. 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Definizioak (2. artikulua), Legearen printzipioak (3. artikulua), Eskubideen titularrak (5. artikulua) eta Mendekotasun mailak (26. artikulua).
22. 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena. Xedea eta aplikazio-eremua (1. artikulua); Udalerriak (5. artikulua); Kirol klubak, kontzeptua eta araubide juridikoa (29. artikulua); Kirol federazioak, kontzeptua eta araubide juridikoa (32. artikulua); Eskola adineko jarduera fisiko eta kirola, Kontzeptua eta Egituraketa (72. eta 76. artikuluak); Jarduera fisikorako eta kirolerako guneak, ekipamenduak eta zerbitzuak, Plangintza eta Kirolerako eta jarduera fisikorako ekipamenduen arloko politika publikoak (102. eta 104. artikuluak).
23. 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena:
I, II, III eta IV kapituluak.
24. 5/2022 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena:
Atariko titulua.
I titulua, I eta II kapituluak.
V titulua.
25. 174/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa:
I kapitulua.
III kapitulua.
VI kapitulua.
26. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena:
I titulua: Legearen xedea eta printzipioak.
II. titulua: Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak.
III titulua: Udal eskumenak.
27. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa:
VI. titulua: Gobernu irekia. Gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte hartzea.
28. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa:
I titulua: Xedapen eta printzipio orokorrak.
II titulua: Lurzoruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea.
29. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa:
III titulua:
II kapitulua: Plan-motak.
IV kapitulua: Plangintza eta hirigintza-antola menduko gainerako tresnak izapidetzea eta onartzea.
30. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa:
V. titulua:
I. kapitulua, Zortzigarren atala: Urbanizatzeko jarduketa-programak.
II kapitulua, Lehenengo atala: Jarduketa sistemak.
V. kapitulua: Urbanizatze-proiektuak izapidetu eta onartzeko prozedura.
VI. kapitulua, Bigarren atala: Higiezinak kontserbatzeko eta birgaitzeko obrak.
31. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa:
VI. titulua, II kapitulua: Hirigintzako lizentziak.
Zazpigarren xedapen gehigarria: Hirigintza-hitzarmenak.
32. 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko ingurumen administrazioarena:
Lehenengo titulua: Xedapen orokorrak.
III titulua: Ingurumen gaiei buruzko informazioa eta jendearen parte hartzea.
IV titulua, I. kapitulua: Xedapen orokorrak.
IV titulua, IV. kapitulua: Jarduera sailkatuen lizentzia.
IV titulua, V. kapitulua: Jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena.
33. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa:
Atariko titulua:
I titulua.
II. tituluko I. kapitulua: Euskararen erabilera herri-administrazioan Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lur-eremuan.
34. Administrazio-dokumentuen artxiboa: Administrazio-dokumentuak artxibatzea: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 17. artikulua eta lehenengo xedapen iragankorra; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 46. artikulua; eta Sektore Publikoaren Jardueraren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duen 203/2021 Errege Dekretuaren 53., 54. eta 55. artikuluak.