ANTZUOLAKO UDALA
Iragarkia
2024ko uztailaren 30eko 181/2024 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:
Lehena. Antzuolako Udaleko udal eraikinetako atezain plaza oposizio-lehiaketa librearen bidez betetzeko oinarri orokorrak onartzea.
Bigarrena. Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzaren hurrengo ohiko bilkuran.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, argitaratzen denetik bi hilabeteko epean, edo, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Antzuolako Udaleko alkatearen aurrean, hilabeteko epean.
Antzuola, 2024ko uztailaren 30a.—Olatz Lezeta Urzelai, alkatea. (5863)
Antzuolako Udalaren eraikin publikoen kontserjearen lanpostua oposizio-lehiaketa aske bidez betetzeko Oinarriak.
1. Deialdiaren xedea.
Deialdi honen helburua honako hau da: Antzuolako Udalean Eraikin Publikoen kontserje lanpostua betetzeko hautaketa prozesua egitea, oposizio-lehiaketa librearen bidez. Hautaketa-prozedura hori praktikaldiarekin osatuko da.
Plaza hori Antzuolako Udaleko plantillan txertatuta dago, eta lanpostua horrela agertzen da lanpostuen zerrendan:
—Lanpostua: Eraikin publikoen kontserjea.
Mota: Funtzionarioa.
Eskala: Administrazio bberezia.
Azpieskala: Zerbitzu bereziak.
Klasea: Betebehar bereziak.
Sailkapen taldea: C2.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa.
Derrigortasun data: 2023-09-27.
Destino osagarriaren maila: 14.
Osagarri espezifikoa: 635 (puntutan adierazia).
Lanaldia: Zatitua, udan izan ezik.
Dedikazioa: Normala.
Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira 16. oinarrian ezarritakoari jarraituz.
2. Funtzioak.
Deialdi honen xede den lanpostuaren misioa eta eginkizunak, besteak beste eta postuaren deskribapenaren arabera, ondoren zerrendatutakoak dira:
—Lanpostuaren misioa: Antzuolako Eskolaren, Patioaren eta Frontoiko instalazio guztien mantenimendua, garbitasuna, zaintza eta kontserbazioa erdiestea, eta mendeko lanak egitea.
—Lanpostuaren oinarrizko funtzioak:
1. Instalazioak ireki eta ixtea, eta alarmak konektatu eta deskonektatzea.
2. Frontoiko eta patioko argiztapen-sistema eta tenporizadorea kontrolatzea.
3. Instalazioen mantentze-lanak egitea: elektrizitatea, igeltserotza, iturgintza, arotzeria, pintura, altuerako fokuak ordezkatzea, antenak, teilatuak konpontzea, komunak ordezkatzea, etab.
4. Berokuntza-instalazioak mantentzea eta piztea.
5. Esparruetako patioak eta kanpoaldeak eta frontoia garbitzea, baita komunak ere.
6. Fotokopiagailuetan, koadernagailuetan eta abarretan kontsumigarriak egoera onean daudela eta birjartzen direla zaintzea.
7. Dokumentuak hainbat zentro ofizialetan entregatu eta jasotzea.
8. Brigadaren berezko zereginetan laguntzea, esleitutakoak ez diren instalazioetan, agintzen zaionean.
9. Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta zeregin horretarako aldez aurretik instrukzioak jaso baditu.
3. Parte hartzeko baldintzak.
1. Hautaketa probetan parte hartu ahal izango dute eskaera orriak aurkezteko epearen azken egunean honako baldintza hauek betetzen dituzten izangaiek:
a) Europar Batasuneko kide diren estaturen bateko nazionalitatea izatea, baldin eta, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa bada, Europar Erkidegoa eratzeko Tratatuan zehaztutako moduan.
b) Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak izan edo adin horretatik gorakoak izan, eta haien kontura bizi badira (5/2015 LEDko 57. artikulua).
2. Aurretiazko eskaera egitea.
3. Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.
4. Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
5. Diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organismoren zerbitzutik bereizi ez izana; halaber, ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere Estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
6. Titulazio akademikoa izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean ziurtagiri hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Baliokidetasuna izangaiak aurkeztu beharko du administrazio eskudunak horretarako emandako ziurtagiriaren bidez. Ildo beretik, atzerrian emandako titulazioei dagokienez, Espainiako administrazio eskudunaren homologazioak egiaztatu beharko dira.
7. Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek aipatutako legezko arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
8. Hautaketa-prozesuan 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da. 2017ko uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuarekin bat baliotuta dagoen beste edozein titulu edo egiaztagiri aurkeztu ahal izango da. Aipatutako Dekretuaren bidez, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko 2010eko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua aldatzen da.
Halaber, Hizkuntz Eskakizuna euskaraz egindako ikasketa ofizialen bidez egiaztatu ahal izango da, beti ere apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren arabera, hau da, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko atalean eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta eutsi egin beharko diete karrerako funtzionario izendatu arte, horiek egiaztatzeko prozedura-faseari kalterik egin gabe.
Hautaketa-prozesuaren edozein unetan, baita praktikaldian ere, Udalari jakinarazten bazaio parte-hartzaileren batek ez dituela betetzen deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak, pertsona hori hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko da.
4. Araudi aplikagarria.
Lanpostua jabetzan betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiari araudi hau aplikatuko zaio:
— 5/2015 Legegintzako Errege-dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateratua onartu duena.
— 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriak ezartzen dituena.
— Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legea.
— 896/1991 Errege-dekretua, ekainaren 7koa, Toki-administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedurak bete behar dituen oinarrizko arauak eta gutxieneko programak ezartzen dituena.
— Osagarri gisa, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzura dauden langileen sarrerari eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanpostu-hornikuntzari eta lanbide sustapenari buruzko Erregela mendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartua.
— 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa.
— 19/2024 Dreketua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.
— 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzen eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.
— 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
— 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena.
— 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duena.
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Izaera Pertsonaleko datuen babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.
— 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, jabetza publikoko datu pertsonaletarako fitxategiena eta dokumentuak babesteko euskal bulegoa sortzearena.
— 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
— 781/1986 Legegintzako Errege-dekretua, apirilaren 18koa, Toki-araubidearen gaietan indarreko Legezko Xedapenen testu bateratua onartu zuena.
— 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
— Oinarri arautzaile hauek.
5. Eskaerak aurkeztea.
1. Modua.
Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuaren arabera egingo dira. Eredu horiek Antzuolako Udaleko webgunean izango dira eskuragarri zerbitzu telematikoen bitartez: www.antzuola.eus.
Onartuak izateko eta, hala badagokio, hautaprobetan parte hartzeko, izangaiek eskabidean adieraziko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, betiere aurkezteko epea amaitzen den eguna kontuan hartuta.
Eskabidearekin batera nahitaez aurkeztuko dira honakoak:
a) Nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen agiria.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak izan edo adin horretatik gorakoak izan, eta haien kontura bizi badira, parte hartu ahal dutenez, eskaera aurkezteko unean ahaidetasun-lotura egiaztatzeko dokumentua eta hala badagokio, baita Europar Batasuneko estatu kide bateko herritar baten kontura bizi dela edo haren kargura dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
c) Eskabide ofiziala (II. eranskina), alegatutako merezimenduen zerrendarekin batera (III. eranskina). Alegatutako merezimenduak hamaikagarren oinarrian ezarritako epean eta moduan egiaztatuko dira, baina eskaerak aurkezteko momentuan, eskabide ofizialarekin batera (II. eranskina), alegatutako merezimenduen zerrenda ere (III. eranskina) aurkeztu beharko da.
d) Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren agiria.
e) Hizkuntz Eskakizuna (HE) egiaztatzeko agiriaren fotokopia.
2. Eskabideak aurkezteko tokia edo bidea.
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira, behar bezala beteta:
—Antzuolako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez: www.antzuola.eus (udal zerbitzu telematikoak: sarrera erregistroa).
—Antzuolako Udalaren aurrez aurreko erregistroan (Herriko plaza, 8, 20577 Antzuola).
—Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroetan.
—Estatuko Administrazioaren, beste edozein autonomia erkidegoren, probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteko kontseiluen erregistroetan; eta, halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udal erregistroetan.
—Correos-eko bulegoetan: gutun-azal ireki batean eraman behar da eskabidea, Correos-eko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera udaleko erregistroan.
—Edozein administrazio publikoren erregistroan.
—Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.
3. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira. Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
4. Eskabideetako akatsak zuzentzea.
Eskabideak aurkezteko epearen barruan eskabide denboran eta ezarritako moduan aurkezten ez bada, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.
Hala ere, 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin bat etorriz, eskaeretan akatsen bat egonez gero, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean zuzen dezala eskabidean egindako akatsa edo hutsa, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.
5. Datuen babesa.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeak esan nahi du izangaiak baimena ematen duela eskabidean jasotzen diren datu pertsonalak erabiltzeko: izen-abizenak, NANa eta prestakuntza-maila adierazten dituztenak. Datu horiek Aldizkari ofizialetan, iragarki-tauletan, web-orrian eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bitartekotan argitaratzeko erabiliko dira; halaber, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen edo beste edozein hizkuntzaren ezagutza-maila egiaztatzeko erabiliko dira. Oro har, epaimahaiak edo hark eskatuta probak prestatuko dituen erakundeak hautaketa-prozesuari dagozkion probak behar bezala prestatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren datuak erabiliko dira.
Publizitate-printzipioak arautzen du oinarri hauen xede den hautaketa-prozesua eta, beraz, ez da eskabidea onartuko baldin eta izangaiak ez badu onartzen datuak lagatzea, aurreko paragrafoan adierazitako edukiarekin eta helburuetarako.
Lan-poltsa bat egiteari buruzko hamaseigarren oinarrian aurreikusitako ondorioetarako, izangaiek ondoren zehazten diren datuak Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko berariaz adierazi beharko dute hori onartu nahi dutela, parte hartzeko eskabidean: izen-deiturak, NANa, helbidea, harremanetarako telefono-zenbakia eta prestakuntza-maila. Datu horiek, soilik eta esklusiboki, lan-eskaintzak egin ahal izateko erabiliko dira, legez aurreikusitako baldintzetan, eta, berariaz onartu beharko dute, horretarako adostasuna ematen dutela.
Hautagaiek emandako datuak dagokion fitxategian sartuko dira, eta fitxategi horren arduraduna Antzuolako Udala izango da. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua bat etorriko dira Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean aurreikusitakoarekin.
6. Izangaien onarpena.
1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, alkate-udalburuak onartu eta aginduko du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda jasotzen duen ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta www.antzuola.eus webgunean argitaratzea. Zerrenda horietan hautagaien izena eta bi abizenak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta, hala badagokio, ez onartzeko arrazoia jasoko dira.
Era berean, erabaki horretan ezagutzera emango da lehen ariketa non, zein egunetan eta zein ordutan hasiko den. Horrez gain, epaimahai kalifikatzailea nortzuk osatuko duten (titularrak eta ordezkariak) ere azalduko da. Hurrengo ariketetarako deialdiak epaimahaiak argitaratuko ditu udaletxeko web orrian eta iragarki-taulan.
2. Zerrenda horretatik kanpo geratzen diren izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute baztertzea eragin duten akatsak edo omisioak zuzentzeko, zerrenda udaletxeko iragarki oholean eta www.antzuola.eus webgunean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da automatikoki. Erreklamaziorik balego, berriz, onartu edo baztertu egingo dira, legokiekeen eran, behin betiko zerrenda onartzeko emango den ebazpen berean eta jendaurrean jarriko da aurrekoaren modu berean. Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio alkate-udalburuari, hilabeteko epean, zerrendak udaletxeko iragarki-oholean eta www.antzuola.eus web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
4. Behin-behineko zerrendetatik kanpo geratu diren izangaiek epe barruan aurkeztu badute zerrenda horien aurkako erreklamazioa, kautelaz aurkeztu ahal izango dira probak egitera, baldin eta egun horretarako ez bada aurkeztutako erreklamazioa ebatzi. Halaber, behin betiko zerrendetatik kanpo geratzen diren pertsonak kautelaz aurkeztu ahal izango dira probak egitera, baldin eta egiaztatzen badute baztertzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu dutela, eta egun horretarako errekurtsoa ebatzi ez bada.
7. Epaimahai kalifikatzailea.
1. Osaera.
Oposizio-lehiaketako probak eta merezimenduak zehaztu, garatu eta ebaluatzeko, eta parte-hartzaileak hautatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat eratuko da. Ondorengo artikuluetan jasotakoaren arabera eratuko da: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan, ekainaren 7ko 896/1991 Errege-dekretuaren 4. artikuluan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81. artikuluan eta 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duena, 21. artikuluan.
Epaimahai kalifikatzailea mahaiburu batek, hiru mahaikidek eta idazkari batek osatuko dute. HAEEk proposatuta izendatutako pertsona bat epaimahai kalifikatzaileko kide izango da deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 189.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Osaera, nagusiki, teknikoa izango da, eta espezialitate-printzipioak zehaztuko du. Beraz, kide guztiek deitutako lanpostuak eskuratzeko eskatzen den maila akademiko bereko edo goragoko titulazioa izan beharko dute, eta kideen erdiek, gutxienez, bete beharreko lanpostuaren jakintza-arlo berekoak izan beharko dute, eta, ez dela egokia justifikatzen ez bada, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatu beharko da.
Alkatetzak izendatuko ditu epaimahaikideak, titularrak zein ordezkoak, eta horien izendapena udaletxeko iragarki-oholean eta www.antzuola.eus webgunean argitaratuko da.
Nolanahi ere, epaimahaiak, hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako, aholkularien laguntza eska dezake bere lanetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botorik ez.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.11 artikuluan ezarritakoaren arabera, karrerako funtzionario bat edo lan-kontratudun langile finko bat izendatzeko eskatu beharko zaio HAEEri, deialdiaren xede den gaian adituak diren profesionalak sartuz hautatze prozesua indartzeko.
2. Parte ez hartzea eta errefusatzea.
Epaimahaia osatzen duten pertsonek ezin izango dute parte hartu, eta Udalbatzako buruari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean, eta izangaiek atzera bota ahal izango dituzte, aipatutako Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurreko artikuluan aurreikusitako kausaren bat gertatzen denean.
3. Eraketa.
Epaimahaia ezingo da eratu, ezta jardun ere, gutxienez lehendakaria eta idazkaria eta gainerako kideen erdiak bertaratu gabe (titularrak edo ordezkoak). Zenbaketatik kanpo geratzen da idazkaria.
Kanpoan edo gaixorik egonez gero, eta, oro har, justifikatutako arrazoiren bat gertatzen bada, kide anitzeko organoko titularren ordez haien ordezkoak arituko dira. Epaimahaiburuaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, ordezkoa jarriko da haren ordez, eta, halakorik ez badago, epaimahaian maila, antzinatasun eta adin handiena duen kidea, hurrenkera horretan. Idazkaria kanpoan edo gaixorik badago, edo kargua hutsik badago, haren ordezkoak ordezkatuko du, edo, bestela, haren erabakiz.
4. Jardunbidea.
Epaimahai kalifikatzaileak egingo du hautaketa-sistema osatzen duten proben garapena eta ebaluazioa; autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren objektibotasunaren erantzule izango da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du. Beraz, deialdi honetan eta bere oinarrietan ezarritako mugen barruan, Epaimahaia da egin beharreko proben edukia, aplikatu beharreko ebaluazio-irizpideak, proben emaitzak eta proba horiek gauzatzeari buruzko era guztietako inguruabarrak zehazteko organo eskuduna, eta bere lanetan aholkulariak edo espezialistak sartzea erabaki dezake, lehiaketa-oposizioan jasotako proba guztietarako edo batzuetarako, eta aholkularitza eta lankidetza teknikoa ematera mugatuko dira.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 10eko 40/2015 Legearen 15.etik 18.era bitarteko artikuluetan zehaztutako arauen arabera jardungo du epaimahaiak. Epaimahaiburuak hautaketa-prozesua koordinatuko du, eta bozketetan egon daitezkeen berdinketak ebatziko ditu, kalitatezko botoarekin. Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte, idazkariak izan ezik; azken horrek hitza izango du, baina botorik ez.
Epaimahaikideek eta hautaketa-prozesuan parte hartzen duten aholkulariek eta espezialistek, beren eginkizunak betetzean, intimitaterako eskubidea eta izangaiekiko errespetua eta begirunea bermatuko dituzte, eta izangai bakoitzari buruz jasotako informazioa behar bezala tratatzen dela zainduko dute.
Epaimahaiak ahalmena izango du, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen guztian, hautaketa-prozesua behar bezala antolatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko, eta prozesuaren interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak ebazteko, bai eta bere funtzioak betetzeko ere.
Epaimahaiak hautagaien nortasuna egiaztatzeko eskatu ahal izango du hautaketa-prozesuaren edozein unetan.
Epaimahaiak behar diren neurriak hartuko ditu konfidentzialtasuna bermatzeko. Zuzenketa izangaien anonimotasuna zaintzen saiatuz egin beharko da.
Epaimahaiaren ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkatetzari, hilabeteko epean, ebazpena iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
8. Hautaketa-sistema.
1. Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da. Oposizio eta lehiaketa-sistemak egingo dira bata bestearen ondoren, izangaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun-ordena ezartzeko.
2. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa bi faseetan lortutakoen batura izango da, eta izangaien lehentasun-ordena zehaztuko du.
9. Oposizioaldia (guztira 70 puntu).
Deialdi bakarra egingo da. Izangaiek, beren buruak identifikatze aldera, NAN eraman beharko dute ariketetara; edota epaimahairen iritziz izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzeko balio duen beste edozein agiri ofizial (pasaportea, gidatzeko baimena, etab.).
Epaimahaiak ezinbesteko kasutzat jotako arrazoiak gertatu direnean izan ezik, ezarritako egun eta orduan ariketak eta probak egitera azaldu ez diren izangaiak hautaketa prozesutik baztertu egingo dira, eta deialdi honetan izan zitzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.
Epaimahai kalifikatzaileak ariketak egiteko denbora eta bitartekoak egokitu egingo dizkie desgaitasunen bat izateagatik nolabaiteko egokitzapena behar duten eta eskaera orrian hala adierazi duten pertsonei, gainerako parte hartzaileen aukera berdinak izan ditzaten, betiere egokitzapen horrek probaren edukia aldatzen ez badu eta eskatutako gaitasun maila murriztu edo kaltetzen ez badu.
Ariketak oinarri honetan aurreikusitako hurrenkeran egin beharrean beste hurrenkera batean egitea erabaki dezake epaimahaiak; halaber, erabaki dezake egun berean ariketa bat baino gehiago egitea.
Ondorengo ariketek osatuko dute oposizioaldia:
— Lehenengo ariketa: Teorikoa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat. Ariketa honetan 15 puntu lortu ahal izango dira gehienez ere; eta gutxienez 7,5 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. I. eranskineko gai-zerrendan (gai orokorrak) zehaztutako gaiei buruz aukeratzeko erantzun anitz dituen galdera-sorta bat erantzun beharko da. Galdetegian galderek txandakako 4 erantzun izango dituzte, eta horietako bat bakarrik izango da zuzena. Oker erantzundako galderak zigortuak izango dira. Galderak elebitan egingo dira (euskaraz eta gaztelaniaz), eta izangaiak batean edo bestean erantzutea aukeratuko du.
— Bigarren ariketa: Praktikoa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honetan 55 puntu lortu ahal izango dira gehienez ere; eta gutxienez 27,5 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. I. eranskineko gai-zerrendan (gai espezifikoak) jasotako gaien inguruko kasu praktikoak edota galdera teoriko-praktikoak erantzun beharko dira, lanpostuari dagozkion zereginekin lotuak.
Ariketaren balorazioan kontuan hartu ahal izango dira erantzunen zehaztasuna, laburtzeko eta aztertzeko gaitasuna, garatutako ideien aberastasuna, bai eta argitasuna eta zuzentasuna ere. Hala ere, ariketa eguna zehazten denean, ezarriko dira zehatz mehatz zeintzuk izango diren zuzentzeko irizpideak.
— Hirugarren ariketa: Euskara. Derrigorrezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat.
Plaza lortu nahi dutenek 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izan beharko dute, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditu beharko dituzte. Gai edo Ez Gai kalifikatuko da.
HAEEk zehaztuko ditu horretarako deitzen diren egiaztapen proben edukia eta forma.
Ez dute froga hau egin beharrik izango, 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea gainditu dutela egiaztatzen dutenek.
10. Oposizio-probak egitea.
1. Hasiera.
Oposizio-faseko ariketak ezingo dira hasi deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez hilabete igaro arte.
Oposizioaldiko ariketa bakoitzean, behin ariketak zuzendu ondoren eta izangaien nortasuna jakinarazi eta bakoitzaren kalifikazioa zehaztu aurretik, Epaimahaiak ariketa gainditzeko beharrezkoak izango diren gutxieneko puntuak lortzeko nahitaezko ezagueren maila edo atalasea ezarri ahal izango du. Oposizio faseko ariketa bakoitzean, Epaimahaiak ariketa gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa murriztu ahal izango du proba gainditu dutenen hautagai kopurua, Epaimahaiaren aburuz, txikiegia bada. Edozein kasutan murrizpen hau hautagaien nortasuna ezagutzera eman baino lehen egin beharko da.
Epaimahaiak oinarri hauetan zehazten diren oposizioaldiko ariketen hurrenkera aldatzeko ahalmena izango du baita egun berean froga bat baino gehiago egiteko aukera ere.
Era berean, Epaimahaiak beharrezko neurriak hartuko ditu azterketen faseko ariketa idatzien edukiaren konfidentzialtasuna berma dadin, bai halaber ariketa horiek hautagaien identitatea ez ezagutzeko moduan zuzenduak izan daitezen.
2. Argitaratzea.
Oposizio-fasean egingo den lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua Udaleko iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratuko dira, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpenarekin batera, gutxienez zazpi egun balioduneko aurrerapenarekin. Oposizio-faseko gainerako ariketak, egun desberdinetan egiten baldin badira, gainerako ariketen iragarkiak epaimahaiak argitaratuko ditu udaletxeko iragarki-oholean eta udalaren webgunean. Iragarki horiek, gutxienez, hurrengo ariketa egin baino 48 ordu lehenago argitaratu beharko dira.
3. Deialdia.
Izangaiei ariketa bakoitzerako dei bakarra egingo zaie, eta pertsona bat deitzen den unean edozein ariketatara aurkezten ez bada, ariketa berean eta hurrengoetan parte hartzeko eskubidea galduko du automatikoki, eta, ondorioz, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, behar bezala justifikatutako eta epaimahaiak libreki aintzat hartutako kasuetan izan ezik.
Arau bera aplikatuko zaie derrigorrezko edozein ariketa egiten hasi ondoren parte hartzen duten izangaiei. Probak ez egitea edo probak egitera atzerapenarekin azaltzea probei uko egitea izango da.
4. Identifikazioa.
Epaimahai kalifikatzaileak edozein momentutan eska dezake izangaiak euren burua identifikatzea. Horretarako, oposizioko ariketa guztietara Nortasun Agiriarekin edo Epaimahaiak izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzen duela erabakiko duen beste edozein dokumentu ofizialarekin (pasaportea, gidatzeko baimena, Atzerritarren Nortasun zenbakia…) aurkeztuko da izangaia.
5. Ariketa ezberdinen antolaketa.
Oposizioaren ariketa bakoitza amaitu eta hurrengoa hasten denetik gutxienez 72 ordu eta gehienez 45 egun baliodun igaro beharko dira. Hala eta guztiz ere, eta egoki iritziz gero, epaimahaiak aldi berean saio berean ariketa bat baino gehiago egitea erabaki ahal izango du. Kasu horretan, erabakia 48 ordu lehenago jakinarazi beharko du.
6. Erreklamazioak.
Kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik kontatzen hasita hiru egun balioduneko epea emango da emandako kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioak idatziz egin behar dira eta Epaimahaiko Lehendakariari zuzendu behar zaizkio. Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.
Aurkezturiko erreklamazioa ez bada ebatzi hurrengo proba egin behar den egunerako, eragindako izangaiek, kautelaz, proba egin ahalko dute, baina, gero, probak ez du baliorik izango, errekurtsoa ezetsi egiten bada.
11 Lehiaketaldia (guztira 30 puntu).
Merezimenduak kalifikatzeko, oposizioko hirugarren ariketaren emaitzak argitaratu ondoren, hamar egun balioduneko epea emango zaie izangaiei, eskabidean (III. eranskinean) alegatutako merezimenduak egiazta ditzaten.
Eskabidean aldez aurretik jaso ziren merezimenduak baino ez dira baloratuko, baldin eta, goian adierazitako epearen amaieran, agiriak aurkeztuz (39/2015 Legearen 28. artikuluaren arabera) behar bezala egiaztatu badira. Administrazioek modu arrazoituan eskatu ahal izango dute interesdunak aurkeztutako agiriak ekartzeko; horretarako, jatorrizko dokumentua edo informazioa erakusteko eskatu ahal izango dute. Interesdunak arduratuko dira aurkezten dituzten dokumentuak egiazkoak izateaz.
Deialdiaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte hartutako merezimenduak baino ez dira baloratuko.
Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango, eta lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio-faseko probak gainditzeko.
1. Lan-esperientzia, gehienez ere 11 puntu:
—Administrazio publikoan emandako zerbitzuak, deialdi honen xede den lanpostuarekin lotutako lanpostuetan, gehienez ere 7,7 punturekin baloratuko dira, zerbitzuko hilabete oso bakoitzeko 0,10 puntu esleituz (gutxiagoko frakzioak ez dira konputatuko). Lanaldi partzialean emandako zerbitzuak lanaldi osoan emandako zerbitzuak bezala konputatuko dira.
Ondorio horietarako, atal honetan baloratzeko eraginetarako, administrazio publikoan egindako zerbitzutzat joko dira zuzeneko erlazioaren bidez eginak funtzionario gisa zuzenbide administratiboaren erregimenean edo langile laboral gisa zuzenbide laboralaren erregimenean. Ez dira baloratuko, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsonal ebentualaren lanpostuetan egindako zerbitzuak, ez eta bekak eta formazioko praktikak ere.
—Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak, deialdi honen xede den lanpostuarekin lotutako postuetan, gehienez ere 3,3 punturekin baloratuko dira, zerbitzuko hilabete oso bakoitzeko 0,05 puntu esleituz (gutxiagoko frakzioak ez dira konputatuko). Lanaldi partzialean emandako lanaldi osoan emandako zerbitzuak bezala konputatuko dira.
Baloragarria den lan eskarmentua egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira: lan egindako Administrazio Publiko bakoitzean eskumena duen funtzionarioak egindakoak. Ziurtagiri horretan honako hauek jaso behar dira: lan-harreman mota; iraupena; lanpostuaren taldea (hala badagokio: eskala, azpieskala edo kategoria); eta betetako funtzioak.
Sektore pribatuan besteren kontura egindako zerbitzuak, zerbitzuak eman diren enpresaren ziurtagiriaren eta bizitza-laboralaren bidez egiaztatuko dira.
2. Prestakuntza, gehienez ere 6 puntu:
* Lanpostuaren eginkizun eta ardurei aurre egiteko lagungarri dela ulertzen den formazio osagarria baloratuko da: Lanbide Heziketako tituluak, igeltsaritzarekin, iturgintzarekin, elektrizitatearekin, pinturarekin, zurgintzarekin, soldadurarekin eta errementaritzarekin lotutakoak (3 puntu LHko erdi mailako gradu bakoitzeko eta 4 puntu LHko goi mailako titulazio bakoitzeko): gehienez ere 4 puntu.
* Erakunde ofizialek edo haiek homologatutakoek emandako prestakuntza-ikastaroetara, jardunaldietara edo antzekoetara joategatik, deialdiaren xede den plaza/lanpostuekin, edo laneko segurtasunarekin eta higienearekin lotuta badaude: gehienez ere 2 puntu.
—51 eta 100 ordu bitartean: 0,75 puntu ikastaro bakoitzeko.
—101 ordutik aurrera: 1,00 puntu ikastaro bakoitzeko.
Prestakuntza egiaztatzeko, lortutako titulua edo ikastaroa antolatu duen erakunde ofizialak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Ikastaroen kasuan, ziurtagiriek nahitaez adierazi beharko ditu ikastaroa antolatu duen erakundearen izena, ikastaroaren izena eta ikastaroaren iraupen-orduak eta, ahal bada, irakaskuntza-programa. Epaimahaik ez ditu kontuan hartuko oinarri hauetan eskatutako informazioa betetzen ez duten ziurtagiriak. Azken 10 urteetan eman diren ikastaroak besterik ez dira kontuan hartuko. Eduki berdina edo antzekoa duten bi ikastaro aurkeztuz gero, azkenekoa baloratuko da.
3. Euskera (11 puntu).
3. HE edo pareko bat izatea: 11 puntu.
4. B motako gida baimena (2 puntu).
12. Ariketak gainditu dituzten pertsonen zerrenda.
1. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen guztizkoarekin osatuko da.
Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen 21.1.a artikuluan ezarritakoaren arabera, gaitasun bera badago, emakumeak %40 baino gutxiago diren lanpostuetan lehentasuna emango zaie emakumezkoei. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.
Aurreko paragrafoan araututakoa alde batera utzi gabe, berdinketak jarraitzen badu, hurrenkera ezartzeko, lehenik eta behin, oposizio-fasean proba praktikoan puntuazio handiena lortu duenaren alde egingo da; bigarrenik, lehiaketa fasean puntuazio handiena lortu duenaren alde egingo da; hirugarrenik, oposizio-fasean proba teorikoan puntuazio handiena lortu duenaren alde; eta azkenik, berdinketak jarraitzen badu, zozketaz ebatziko da.
2. Azken kalifikazioa zehaztu ostean, hautaketa prozesua gainditu dutenen artean puntuazio handiena lortu duen eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu duen izangaia izendatzeko proposamen arrazoitua egingo dio epaimahai kalifikatzaileak alkateari; edo proposatuko dio hautaketa prozesua hutsik uzteko, baldin eta izangaietako inork ez badu lortu hautaketa prozesua gainditutzat jotzeko ezarritako gutxieneko puntu kopurua. Proposamena loteslea izango da alkatearentzat.
Hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda udaletxeko iragarki-taulan eta www.antzuola.eus udal webgunean argitaratuko da.
13. Agiriak aurkeztea.
1. Agirien zerrenda.
Funtzionario izateko proposatutako pertsonak deialdian eskatzen diren gaitasun-baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko ditu, 20 egun balioduneko epean, gaindituen zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Zehazki, honako agiri hauek aurkeztuko ditu:
1.—Nortasun Agiri Nazionalaren edo jaiotza-ziurtagiriaren agiria.
2.—Oinarri hauen arabera dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen mediku-ziurtagiria. Desgaitasuna duten izangaiek organo eskudunaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, izaera hori eta lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasuna dutela egiaztatzeko.
3.—Erantzukizunpeko adierazpena: diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotearena; eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatearena; eta abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzkoak, aurreikusitako bateraezintasun egoeretakoren batean ez egotearena.
4.—Administrazio publikoetako zerbitzuko pertsonalaren bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/84 Legean aurreikusitako bateraezintasun-kausaren batean sartuta ez dagoela adieraziko duen zinpeko aitorpena.
5.—Deialdi honetan eskatutako titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.
6.—Dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko agiriaren fotokopia konpultsatua.
Konpultsa deialdia egin duen Administrazio Publikoko funtzionario eskudunak edo fede-emaile publiko eskudunak egin dezake. Horretarako, jatorrizko agiriak eta horien kopiak aurkeztu beharko dira.
2. Epea ez betetzea, agiriak ez aurkeztea edo baldintzak ez betetzea.
Adierazitako epearen barruan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako pertsonak deialdian parte hartzeko eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzeari buruzko dokumentazioa aurkezten ez badu, edo deialdian edo azterketa medikoan parte hartzeko eskatzen diren baldintzetako bat betetzen ez duela edo eskatzen diren betekizunak betetzen ez dituela ondorioztatzen bada, horrek hura automatikoki baztertzea ekarriko du, eta ezin izango da izendatu eta haren jarduketa guztiak baliogabetu egingo dira, hargatik eragotzi gabe instantzia faltsutzeagatik izan lezakeen erantzukizuna, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatuz.
14. Izendapena eta praktikaldia.
Alkateak praktiketako funtzionario izendatuko du epaimahai kalifikatzaileak proposatutako izangaia, aurreko oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu eta gero, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Praktikaldia urtebetekoa izango da gehienez. Praktikaldia amaitzean, praktikaldiaren azken txostena egingo du nagusiak edo, hala badagokio, goragokoek, bere eskubideari dagozkion alegazioak edo oharrak egin ahal izateko. Praktikaldiaren ebaluazio hori Gai edo Ez-Gai kalifikatuko da.
Praktikaldia nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da. Praktikaldia amaituta, arduradunak praktikaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan:
a) Lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunez eta eraginkortasunez jokatzen jakitea, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.
b) Lan-taldera moldatzeko erakutsi duen gaitasuna ere hartuko da kontuan.
Txosten hori Epaimahaiari helaraziko zaio eta hark txostena irakurri eta inguruabarrak aztertu ondoren, praktika fasea gainditu duen ala ez erabakiko du, eta hala badagokio, aipaturiko praktika aldia gainditu duen hautagaia karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egingo dio Alkateari eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Hautagaiak praktikaldia gainditzen ez badu, karrerako eskubide guztiak galduko ditu, eta Alkateak horren ebazpen arrazoitua emango du.
Azken kasu horretan, edo proposatutako hautagaiak uko eginez gero, organo eskudunak praktiketako funtzionario izendatuko du aurreko aipaturiko zerrenda osagarrian segidan dagoen hautagaia, honek oinarri horretan adierazitako dokumentazioa aurkeztuko ondoren.
Azaldutako egoeraren bat berriz gertatuz gero, berdin jokatuko da zerrenda osagarria agortu arte.
15. Lan-poltsa.
Lan-poltsa hautaketa prozesua gainditu eta 2. HE egiaztatu dutenek osatuko dute. Lan-poltsak erabili ahal izango ditu udalak berak lanpostu berean edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko. Lan-poltsa horiek antzeko lanpostuetarako udalak aurretik eduki ditzakeen poltsekiko lehentasuna izango du.
Halaber, lan-poltsa horiek erabili ahal izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki entitateek lanpostu berean edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko. Edonola ere, aurretik egiaztatu beharko da autonomia erkidegoak xede horrekin eratutako lan poltsetan ez dagoela izangairik lanpostua betetzeko prest.
Horretarako, interesdunen baimena tarteko, lan poltsa hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki entitateei laga ahalko zaizkie, bitarteko funtzionarioaren dagokion izendapen proposamena egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiari.
16. Aurka egitea.
Honako deialdi hau, beronen oinarriak eta honetatik etor daitezkeen egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak aurreikusitako aukerako berraztertze errekurtsoaz baliatuz edota zuzenean Adminsitrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 legeak aurreikusitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaz baliatuz.
Aukerako berraztertze errekurtsoa Alkateari zuzendu beharko zaio eta aurkaratu nahi den egintza administratiboa argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko auzien epaitegietara zuzendu beharko zaio eta aurkaratu nahi den egintza administratiboa argitaratu eta 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Epaimahai Kalifikatzailearen jardunetatik etor daitezkeen egintza administratiboen kasuan ordea, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik nahitaezkoa izango da urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak aurreikusitako gora jotze errekurtsoa aurkeztea.
Gora jotze errekurtsoa Alkateari zuzendu beharko zaio aurkaratu nahi den egintza administratiboa argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Baldin eta aurkeztutako errekurtsoa, hautagai batek prozeduran jarraitzean eragina izan badezake eta ez bada ebatzi hurrengo probak egiten diren egunerako, interesdunek probak egin ahal izango dituzte, kautelaz. Kautelaz egindako ariketak ez dute baliorik izango errekurtsoa ezetsiz gero.
17. Prozesuaren argitalpenak.
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Antzuolako Udaleko web orrian argitaratuko dira (www.antzuola.eus) eta oinarrietan berariaz adierazten denean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
18. Jokabide iruzurgilea eta lehia desleiala.
Epaimahaiak hautaketa-prozesutik kanpo utzi ahal izango du iruzurrez jokatzen duen edozein izangai, jokabide horrek edozein proba normal garatzea eragozten badu edo, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera, lehia desleiala sortzen badu. Halaber, hautaketa-prozesuko edozein proba egiten den bitartean, ezin izango da eduki edo erabili geroxeago aipaturiko printzipioak bermatzea saihesteko erabil daitekeen gailu edo baliabide teknologikorik.
Izangai batek agindu horiek betetzen ez baditu, probatik eta hautaketa-prozesutik kanporatua izango da, berehala, eta, beraz, ez da sartuko prozesu horretatik sortzen den lan-poltsan.
19. Datu pertsonalen babesa.
Izangaiei eskatzen zaizkien datu pertsonalak fitxategi batera pasako dira eta hautaketa prozesua kudeatu ahal izateko tratamendu bat emango zaie, baina datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legeria aplikatuko zaio fitxategiari; beraz, izangaiek Udal honetan datuak eskuratu, ezabatu, aurka egin eta zuzen-tzeko eskubidea erabili ahal izango dute.
I. ERANSKINA
GAI OROKORRAK
1. Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak.
2. Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
3. Euskadiko Autonomia Estatutua: Hasierako titulua.
4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistroa. Agiriak aurkezteko baldintzak.
5. Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legea. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea; eskubideak eta betebeharrak.
6. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa (I. titulua, II. Titulua).
7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozeduretako interesdunak. Kontzeptua. Ordezkaritza. Pluraltasuna. Identifikazioa. Jarduteko gaitasuna.
8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura orokorraren faseak. Administrazioaren isiltasuna. Administrazio-prozeduraren baldintzak eta epeak. Zenbaketa. Epeak zabaltzea. Jakinarazpena. Jakinarazpenak egitea.
9. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren. Herritarren eskubideak.
GAI ESPEZIFIKOAK
10. Toko Administrazioaren eskumenak Hezkuntzan.
11. Ikastetxeetako pertsona bakarreko organoen eta organo kolektiboen egitekoak. Ordezkaritza Organo Gorena, Zuzendaria, Ikasketa Burua, Idazkaria.
12. Gurasoak eta ikasleak: eskubideak eta betebeharrak. Ikasleen Guraso Elkarteak: Helburuak.
13. Laneko Arriskuen Prebentzioa. Norbera babesteko ekipamenduak baloratzea, aukeratzeko eta erabiltzeko (Europako Batzordearen 1989ko azaroaren 30eko 89/656/CEE Zuzentaraua).
14. Laneko Arriskuen Prebentzioa. Igeltsaritza eta zimendatze lanetan kontuan hartu beharreko segurtasun-irizpideak.
15. Igeltsaritzako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
16. Elektrizitate-lanak egiteko tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
17. Pintura-lanak egiteko tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
18. Iturgintzarako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
19. Zurgintzarako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak. Zuinketa eta trenkadak eraikitzea. Exekuzio-ordena, erabili beharreko materialak.
20. Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko ezagutzak.