3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Usurbilgo Haur Eskolako erabiltzaileei dagozkien eskubide eta betebeharrak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena eta jendaurreko erakusketa.

Usurbilgo Udalbatza Plenoak, 2024ko apirilaren 11n egindako bilkuran, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 47.3 atalean aurreikusitako gehiengo absolutuarekin, Haur Eskolako erabiltzaileei dagozkien eskubide eta betebeharrak arautzen dituen ordenantzari hasierako onespena eman zion.

Espedientea erakusketa publikoan jarriko da 30 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan, interesatuek ondo deritzoten erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Erakusketa publikoko epean inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betikotzat onartua kontsideratuko da, eta Legeak diona betez argitaratu egingo da.

Usurbil, 2024ko apirilaren 11.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.      (2733)