3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Alkatearen dekretuz 2024ko lehenengo hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen errolda onetsi da. Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16. artikuluaren arabera, informazio publikora jarri da.

a)    Errolda Kontuhartzailetzan dago jarrita.             
               

b)    Aztertzeko epea: hilabete 1 iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c)    Ezadostasuna adierazteko epea: hilabete 1 b) atalean adierazitako eran zenbatuta. Horretarako birjarpen errekurtsoa jarri behar da.

d)    Erreklamazioa udaletxeko erregistroan aurkeztu behar da.

e)    Errekurtsoa jartzearen ondorioak: aipatu Foru Araueko 14.2 artikuluan xedatuak.

Borondatezko bilketarako epea eta era adierazten dira, Gipuzkoako Zerga bilketako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Arauak 18. artikuluan jasotako moduan. Hori guztia ondorengo arauen arabera:

a)    Borondatezko epean ordaintzeko: 2024/05/02etik 2024/06/03era bitartean.

b)    Ordaintzeko modua:

Ordainagiria helbideratuta ez duten kontibudunek diru-sarrera erakunde laguntzaileetan egin ahal izango dute (Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa) edo internet bidez Nire Ordainketa atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nireordainketa).

Helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatuko dira.

Jarritako borondatzeko epea bukatzen denean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta zerga kobratuko da errekarguarekin, atzeramenduzko interesekin eta dagozkion kosteekin.

Usurbil, 2024ko apirilaren 12a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.               (2722)