2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA
PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Smart Mobility Industry programako dirulaguntzen 2024ko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2024ko apirilaren 9an:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024/2027 aldirako Plan Estrategikoak ikuspegi gisa definitzen du «Gipuzkoa komunitate arduratsu, berdintasunezko, orekatu eta justua, ekonomia lehiakor, berritzaile eta jasangarria duena, pertsona guztien ongizate integrala zaintzen duena eta etorkizuna, osotasuna eta zentzua duten proiektuak garatzeko aukerak sortzen dituena».

Ekonomiaren arloan aurre egin beharreko erronketako batzuek ekosistema naturalekin dugun harremana hobetuko duten eredu sozioekonomiko eta produktibo berriak definitzeko beharrarekin daude lotuta, eta, aldi berean, ekintza berriak bultzatu behar dira, aberastasun soziala sortuko duen ekonomia indartsu eta lehiakorra sendotzeko, kalitatezko enplegua sortuko duen enpresa-sare arin batekin, langileen parte-hartzean, berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarrituta.     

Beraz, plan berriaren bultzadarekin, ekonomia indartsu, ireki, lehiakor, berritzaile eta erresiliente bat sendotzeko lan egingo dugu, kalitatezko enplegua sortuko duena, etorkizuneko industria-sektoreak garatzeko enpresa-sarearen beharrezko eraldaketak erraztuko dituena eta Gipuzkoako familien ekonomia babestuko duena. Digitalizazio eta eraldaketa teknologikoko prozesu globaletara egokitzeko eta prozesu horiei aurrea hartzeko gai den ekonomia, efizientziaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik sortuko diren aukera berriak aprobetxatuz, eta prestakuntza bezalako eremuetan, talentua atxikitzean eta erakartzean, enpresa-kulturan edo gizarte-harremanetan sortzen diren erronkei erantzunez, pertsonak alde batera utzi gabe.

Gipuzkoa lurralde industriala da, eta industriaren eraldaketa lehiakorraren aldeko apustua egin behar dugu espezializazio adimendunaren bidez. Aurreko legegintzaldian, Etorkizuna Eraikiz-ek Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatzeko eta horiei erantzuteko lan egin zuen, konponbide zehatz, erreal eta eraldatzaileekin. Baterako gobernantzan eta eragile ekonomikoekiko, akademiarekiko eta gizarte-eragileekiko lankidetzan oinarritutako dinamika horren ondorioz, Elektromugikortasuna apustu nagusitzat hartu zen. Gipuzkoak mugikortasunari lotutako enpresa asko ditu, eta horiei lagundu eta lehiakortasun-paradigma berrietarantz duten bilakaeran lagundu nahi diegu.

Helburua da, alde batetik, Gipuzkoa elektromugikortasunean espezializatutako lurralde bihurtzea, egindako aurrerapenen ikerketa eta ezarpena sustatuz eta oinarri teknologikoko negozio eredu berriak sortuz, eta, bestetik, jatorri fosileko mendekotasun energetikoa murriztea. Aldi berean, sektorearen eraldaketa aprobetxatuz, gaur egun sektorean jarduten duten hainbat enpresa birziklatuz eta beste industria jarduera batzuen bidez, kalitatezko enpleguetan oinarritutako enpresa berriak sortzea ahalbidetuko du. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak Mubil Fundazioa sortzea bultzatu zuen 2019an, Gipuzkoa eta Euskadi nazioarteko erreferente bihur daitezen mugikortasun elektriko jasangarriaren eta energia biltegiratzearen industria esparruan.            

Etorkizuna Eraikizen esparruan, bi Misio zehazteko lan egin da, bata elikadura jasangarriaren ingurukoa eta bestea mugikortasun jasangarriaren ingurukoa. Beraz, ikuspegi eta estrategia berberak ditugu. Mariana Mazzucatoren «misio» kontzeptua politika ekonomikoko metodologia bat da, berrikuntza eta hazkunde ekonomikoa helburu argi eta handinahien bidez sustatzea bilatzen duena, guztien onerako. Metodologia horrek proposatzen du gobernuek eta beste erakunde batzuek misio espezifiko eta desafiatzaileak ezartzea, ekonomiaren arlo estrategikoetan inbertitzeko eta lankidetzan aritzeko katalizatzaile gisa jardun dezaten.

Programa hau mugikortasun jasangarriaren inguruko misioarekin lerrokatzen da, horretarako ibilgailuen garapena eta esperimentaziorako eremuen garapena erraztuko duen jarduera ekonomiko berri bat bultzatuz. Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresaren eraldaketa bultzatzea, bere jarduera mugikortasun berriarekin lotutako negozio-nitxo berrietarantz bideratuz, mugikortasun berria elektromugikortasuntzat, karga-azpiegituratzat eta gidatze autonomotzat hartuta, lehendik dagoen enpresa-sareari lagunduz eta enpresa-sarearen dibertsifikazio- eta egokitzapen-gaitasuna indartuz erronka eta behar berriei aurre egiteko. Smart Mobility Industry programa 2018an sortu eta 2020an birdefinitu zen, eta berriz ere berrikusi eta ebaluatu da Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzarekin eta Mubil Fundazioko talde profesionalarekin, fundazioaren estrategiarekin lerrokatzeko eta eraginkorrago bihurtzeko, eta antzemandako enpresa-eraldaketako premietatik hurbiltzeko.     

Dirulaguntza programa honekin enpresa berrien sorrera bultzatu nahi da, baina baita dagoen enpresa ehuna babestu ere, dibertsifikaziorako eta erronka eta behar berriei aurre egiteko duten gaitasuna indartuz; horretarako sustatuko dira etorkizuneko irtenbideak diseinatuko dituzten profesionalen gaitasunak, enpresa ehun berri baten sorkuntza eta inbertsioaren eta talentuaren erakarpena. 

2024ko deialdian, Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 2ko erabakiaren bidez onetsitako oinarri arautzaile orokorrak erabiliko dira (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 107. zk., 2020ko ekainaren 9koa) eta Diputatuen Kontseiluaren 2022ko martxoaren 22ko erabakiaren bidez onetsitako oinarri espezifikoak mantenduko dira (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 63. zk., 2022ko apirilaren 1ekoa).

Dirulaguntza ildo hauek 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DLPE) jasota daude. Izan ere, Diputatuen Kontseiluaren 2024ko otsailaren 20ko erabaki bidez, aipatutako Plan Estrategikoa luzatu egin da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024. ekitaldirako luzatutako Aurrekontu Orokorretan jasotako dirulaguntzei dagokienez, 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin eta onetsi bitarte.

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak, eztabaidatu ondoren,

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onestea Smart Mobility Industry dirulaguntza programaren dirulaguntzen 2024ko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarren.    2024ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko bederatziehun eta hamabost mila zortziehun eta hirurogeita hamaika euroko (915.871,00 €) gastua baimentzea, aurrekontuko kontu sail hauen kargura:

—Proiektu pilotuetarako dirulaguntzak (333.666 €):

1.0520.220.470.00.03.2024: 133.333 €.

1.0520.220.481.00.01.2024: 100.000 €.

5.0520.220.470.00.03.2025: 50.333 €.

5.0520.220.481.00.01.2025: 50.000 €.

—Enpresa lehiakortasunerako dirulaguntzak (130.496 €):

1.0520.220.470.00.02.2024: 30.000 €.

1.0520.220.481.00.04.2024: 45.000 €.

5.0520.220.470.00.02.2025: 30.000 €.

5.0520.220.481.00.04.2025: 25.496 €.

—Berrikuntza teknologikorako dirulaguntzak (451.709 €):

1.0520.220.770.00.03.2024: 209.854 €.

1.0520.220.781.00.01.2024: 61.117 €.

5.0520.220.770.00.03.2025: 100.000 €.

5.0520.220.781.00.01.2025: 80.738 €.

Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.          

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.               

Donostia, 2024ko apirilaren 11.—Idazkari teknikoa, ez dagoenez, Iñaki Egizurain Nebreda, Lege Aholkularitza eta Koordinazioko atalburua.              (2706)

ERANSKINA

Smart Mobility Industry programaren 2024ko deialdia.   

1.    Helburua.

Smart Mobility Industry dirulaguntza programaren deialdia egitea 2024rako. Programa honen helburua da, Gipuzkoa elektromugikortasunean espezializatutako lurralde bihurtzea, egindako aurrerapenen ikerketa eta ezarpena sustatuz eta oinarri teknologikoko negozio eredu berriak sortuz.

2.    Oinarri arautzaileak.

Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 2ko erabakiaren bidez (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 107. zk., 2020ko ekainaren 9koa) onartu ziren oinarri arautzaile orokorrak.         

Dirulaguntza lerro bakoitzeko oinarri arautzaileak Diputatuen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko akordioaren bitartez onartutakoak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 63 zk., 2022ko apirilaren 1ekoa).

3.    Finantzaketa.

3.1.    Guztira deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa bederatziehun eta hamabost mila zortziehun eta hirurogeita hamaika eurokoa da (915.871,00 €), ondorengo kontu sailen kargura:

—Proiektu pilotuetarako dirulaguntzak (333.666 €):

1.0520.220.470.00.03.2024: 133.333 €.

1.0520.220.481.00.01.2024: 100.000 €.

5.0520.220.470.00.03.2025: 50.333 €.

5.0520.220.481.00.01.2025: 50.000 €.

—Enpresa lehiakortasunerako dirulaguntzak (130.496 €):

1.0520.220.470.00.02.2024: 30.000 €.

1.0520.220.481.00.04.2024: 45.000 €.

5.0520.220.470.00.02.2025: 30.000 €.

5.0520.220.481.00.04.2025: 25.496 €.

—Berrikuntza teknologikorako dirulaguntzak (451.709 €):

1.0520.220.770.00.03.2024: 209.854 €.

1.0520.220.781.00.01.2024: 61.117 €.

5.0520.220.770.00.03.2025: 100.000 €.

5.0520.220.781.00.01.2025: 80.738 €.

3.2.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu egin daiteke, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Gehikuntza hori benetan gertatzeko, ezinbestekoa da dirulaguntzak onartzen dituen ebazpena eman aurretik nahikoa kreditu dagoela deklaratzea.             


4.    Eskaerak aurkezteko epea.

4.1.    Eskaerak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epearen azken eguna egun baliogabea bada (larunbata, igandea edo jaiegun izendatutakoak), hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

4.2.    Proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.

5.    Dokumentazio elkarreragingarria eta egiaztagarria.

Deialdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak honako betekizun hauek egiaztatuko ditu plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae, Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoa) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.     

— Ogasunarekiko betebeharrak egunean izatea.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.            

6.    Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

6.1.    «Dirulaguntzen ataritik» sartuko da eskatzailea eskaerara. Eskaeran, eskatzailearen identifikazio datuez gain, rantzukizunpeko aitorpen bat ere jasoko da.

6.2.    Eskaera eranskinean dagoen ereduari jarraituz egingo da, eta horrekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:       

6.2.1.  Banakako proiektuak.

a)    Proiektua baloratzeko galdetegia. Galdetegian proiektuari buruzko hainbat informazio eskatuko da ikuspegi teknikoaren aldetik eta merkatuaren ikuspegitik, eta baita ere enpresari buruzko informazioa, eta duela gutxiko eta aurreikusitako bilakaerari buruzko datuak, beharrezkoak baitira enpresa proiektuaren bultzada-gaitasuna ebaluatzeko.

b)    Dirulaguntza eskatzen den proiektuko jardueren kronograma: jarduera bakoitzeko ezarritako datak eta dagozkion kostuak zehaztu beharko dira.

c)    Aurrekontu xehatua formatu estandarrean.

d)    Proiektuaren azalpen zabaldua, gehienez 10 orrikoa.      

e)    Proiektuan inplikatutako teknologiak eta irismena.

f)    Mubilekin garatu beharreko lankidetza/harreman mota, hala badagokio.

g)    Edukiz gero, genero berdintasunaren eta euskararen arloko entitate eskumendunek igorritako ziurtagiriak, edo dagozkien planak eta planak ezarri izanaren frogak.

h)    Erantzukizunpeko adierazpena eranskinean edo bide telematikoz egindako eskaeran dagoen ereduari jarraituz, ez dagoela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusten diren onuradun izateko eragozten duten egoeratan eta ez dagoela 1/2023 Legegintzako Dekretuaren, martxoaren 16koaren, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenaren 23. artikuluaren 2. zenbakiak adierazitako debeku-kasuetako baten mende.             

6.2.2.  Lankidetzako proiektuak.

a)    Lankidetzako proiektuen kasuan, 6.2.1 atalean aurreikusten den dokumentazioaz gain, beste guztien buru den entitateak aurkeztu beharko du proiektuan parte hartzen dutenen artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren kopia, non zehaztuko diren, batetik, partaide bakoitzaren konpromiso ekonomikoak eta bere gain hartzen dituzten exekuzio konpromisoak eta, bestetik, partaideetako bakoitzak proiektuan duen egitekoa.

b)    Lankidetzako proiektuetan parte hartzen duten gainontzeko entitateek, bakoitzak eskaera bat egin beharko du, eta horrekin batera 6.2.1 atalean aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuko dute.

7.    Eskaerei buruzko erabakia hartzea eta jakinaraztea.

Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.   

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Dena den, erakunde interesatuei ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, posta elektronikoz, telefonoz.      

8.    Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea.

8.1.    Diruz lagundu diren proiektuak 2025eko irailaren 11 baino lehen justifikatu beharko dira.

8.2.    Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:        

—Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehenengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.    

—Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2025eko irailaren 11 baino lehen. Ordaintzeko eskaerarekin batera 14 oinarri orokorrean aurreikusitako zurigarriak aurkeztuko dira.

9.    Borondatezko itzulketa.

Entitate onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Horrela, Departamentuak dagokion ordainketa-gutuna egingo du eta entitate onuradunari emango dio dirulaguntzaren itzulketa egiteko aukera izan dezan.      

10.    Zerga ondorioetarako kalikazio txostena.

Berrikuntzaren kenkariak aplikagarri zaizkien enpresei sarbidea errazteko (Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 63. artikulua), enpresak berariaz kontrakoa eskatzen ez badu behintzat, Berrikuntza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbitzuak kalifikazio-txosten bat emango die «berrikuntza teknologikorako dirulaguntzak» lerroko proiektu guztiei, baldin eta balorazioan 50 puntutik gorakoak badira.