ARRASATEKO UDALA
Pertsonala
Iragarkia
2024ko apirilaren 11n egindako bilkuran, Arrasateko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du Aniztasun Teknikari lanpostu bat bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesurako deialdia egitea, «Arrasaten bizikidetza eta aniztasun II plana» aurrera eramateko, eta hautaketa prozesua aginduko duten oinarri-arauak onartzea (espediente zenbakia: 2024PHPA0001).
Oinarriak eta deialdiaren informazioa Arrasateko udaleko web orrian argitaratu dira (www.arrasate.eus) «Lan eskaintzak» atalean.
Eskabideak iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean aurkeztuko dira.
— Erabakiaren aurkako bideak:
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka interesdunek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea dago, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Dena den, egoki deritzaten beste edozein errekurtso ere jar dezakete.
Lege-oinarria: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c, 123. eta 124. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.
Arrasate, 2024ko apirilaren 15a.—Alkatea. (2839)