UROLA ERDIKO MANKOMUNITATEA
Urola Erdiko Mankomunitateko garbiguneko arduradun lanpostuari dagokion, administrazio berezia eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako, plaza bat lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, merezimenduak egiaztatzeko epea eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.
Lehendakaritzak 2022ko abenduaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Urola Erdiko Mankomunitatean Administrazio Bereziko eskalan, zerbitzu bereziak azpieskalako garbiguneko arduradun plaza bat merezimendu lehiaketaren bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren (2022ko abenduaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 245 zk.-n argitaratua eta akatsen zuzenketa 2023ko martxoaren 27an 59 zk.).
Deialdiaren Oinarri Orokorren 8. oinarriak ezarritakoarekin bat etorriz, hautaketa prozesu horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea eta akatsak zuzentzekoa amaituta, Lehendakaritzak ebazpena emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onesteko. Ebazpen horretan, auto-balorazioaren inprimakian lortutako puntuazio osoa eta alegatutako hizkuntza eskakizuna ere jasoko dira. Zerrenda horiek beherantz ordenatuko dira, guztizko puntuazioaren arabera, puntuazio handiena duten izangaiei alegatutako merezimenduak egiaztatzeko eskatze aldera (8. eta 9. oinarri orokorrak).
Bestalde, Ebazpen horren bidez, Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena, 16.2 oinarri orokorraren arabera egindakoa, eta 5. oinarrian aurreikusitako moduan argitaratuko da.
Horregatik guztiagatik, eta Legeak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honakoa hau
EBATZI DUT
Lehena. Urola Erdiko Mankomunitateko garbiguneko arduradun lanpostuari dagokion Administrazio Berezia eskalako, zerbitzu bereziak azpieskalako plaza bat merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoa.
Bigarrena. Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 egun balioduneko epean parte hartzeko eskaeran alegatutako merezimenduak egiazta ditzatela eskatzea II. eranskinean zerrendatutako izangaiei. Horretarako, Mankomunitatearen egoitza elektronikoko «Lan eskaintza publikoa» atalean eskuragarri dagoen «Dokumentazioa egiaztatzea» inprimaki elektronikoa erabili beharko dute: http://uzt.gipuzkoa.eus?De=59911003&idioma=eu&convosel=5371.
Errekerimendu honek ez du aurrez juzgatzen aipatutako pertsonek alegatutako merezimenduen egiazkotasuna, horiek egiaztatzea eta baloratzea Epaimahai Kalifikatzaileari baitagokio.
Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera ofizioz egiaztatu ezin diren merezimenduak egiaztatzea eskatuko da bakarrik.
Hirugarrena. Bestalde, Epaimahai Kalifikatzaileko kideak honako hauek direla jakinarazten da:
Mahaiburua:
—Titularra: Mikel Azurmendi Aizpuru, Urola Erdiko Lapatx zabortegia SA-ko zerbitzu burua; ordezkoa: Irati Peñagarikano Larrañaga, Zestoa udaleko karrerako funtzionarioa.
Kideak:
—Titularra: Begoña Gorrichategi Osa, Aizarnazabal udaleko Gaikuntza Nazionaleko idazkaria; ordezkoa: Ander Cestona Unanue, Zestoa udaleko karrerako funtzionarioa.
—Titularra: Amaia Argarate Olazar, Azkoitia udaleko karrerako funtzionarioa; ordezkoa: Gema Eceiza Mendiguren, Tolosaldeko Mankomunitateko karrerako funtzionarioa.
—Titularra: Izaskun Ceciaga Aguirre, Azpeitia udaleko karrerako funtzionarioa; ordezkoa: Iñaki Erauskin Urretabizkaia, Sasieta Mankomunitateko zerbitzu burua.
Idazkaria:
—Titularra: Joseba Ibarzabal Martinez, Azpeitia udaleko karrerako funtzionarioa; ordezkoa; ordezkoa: Mari Jose Azpiazu Achucarro, Azkoitia udaleko karrerako funtzionarioa.
Ebazpen honen aurka, prozesutik behin betiko baztertutako pertsonek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hala ere, horren aurretik aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio alkate-lehendakariari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
I. ERANSKINA
Urola Erdiko Mankomunitateko Garbiguneko
arduradun plaza
Hautaketa-prozesuan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta behin-behineko autobaremazioa:
— Onartuen zerrenda:
Txanda irekia-sarbide orokorra.
NAN | Izen abizenak | Autobaremazioa (puntuak) | Hizkuntz eskakizuna | Baloratuko den eskabide kopurua (oinarri orokorrak 9.1) |
DNI | Nombre apellidos | Autobaloración (puntos) | Perfil lingüístico | Número de instancias a valorar (bases generales 9.1) |
***3421** | ICIAR MARTIJA URTEAGA | 100,0000 | 3 HE / PL 3 | 1 |
***5889** | IOSU IRULEGI URRUZOLA | 100,0000 | B2 | 2 |
***4218** | RAMON MARTIJA URTEAGA | 85,3971 | 2 HE / PL 2 | 3 |
***7569** | J. IÑAKI ZUBELTZU URIARTE | 20,0000 | 2 HE / PL 2 | 4 |
***3035** | BENOAT AIESTARAN GOIKOETXEA | 11,4300 | C1 | 5 |
— Baztertuen zerrenda:
Txanda irekia-sarbide orokorra.
NAN | Izen-abizenak | Autobaremazioa | Hizk. eskakizuna | Baztertze arrazoiak |
DNI | Nombre y apellidos | Auto-valoración | Perfil lingüístico | Clave de exclusión |
***2657** | ASIER, ELSO, TXAPARTEGI | 20,0000 | 3 HE / PL 3 | 63 |
63: Gaitasun funtzionalik ez izatea.
Oharrak:
Onarpenen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortzen zaienik hautaketa-prozesuan eskatutako baldintzak betetzen dituztela.
Auto-balorazioak izangaiak bere eskaeran alegatutako eta auto-baloratutako merezimenduen emaitza baino ez du islatzen. Ez du esan nahi puntuazio hori zuzena denik.
II. ERANSKINA
PARTE HARTZEKO ESKAERAN ALEGATUTAKO MEREZIMENDUAK
EGIAZTATU BEHAR DITUZTEN IZENGAIAK
Txanda irekia-sarbide orokorra.
NAN | Izen abizenak | Autobaremazioa (puntuak) | Hizkuntz eskakizuna | Baloratuko den eskabide kopurua (oinarri orokorrak 9.1) |
DNI | Nombre apellidos | Autobaloración (puntos) | Perfil lingüístico | Número de instancias a valorar (bases generales 9.1) |
***3421** | ICIAR MARTIJA URTEAGA | 100,0000 | 3 HE / PL 3 | 1 |
***5889** | IOSU IRULEGI URRUZOLA | 100,0000 | B2 | 2 |
***4218** | RAMON MARTIJA URTEAGA | 85,3971 | 2 HE / PL 2 | 3 |
***7569** | J. IÑAKI ZUBELTZU URIARTE | 20,0000 | 2 HE / PL 2 | 4 |
***3035** | BENOAT AIESTARAN GOIKOETXEA | 11,4300 | C1 | 5 |
Azpeitia, 2024ko apirilaren 9a.—Joanes Amenabar Altuna, lehendakaria. (2628)