EUSKO JAURLARITZA
LAN ETA ENPLEGU SAILA
Lan eta Gizarte Segurantzako
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
EBAZPENA, Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde ordezkariarena, Gipuzkoako Bide-Garbiketa Publikoa eta Hiri-Hondakin Solidoen Bilketaren Hitzarmen Kolektiboaren erregistro, gordailu eta argitarapena agintzen duena (20002275012004 kodea).
AURREKARIAK
Lehenengoa. 2024ko urtarrilaren 12an, Aselipek eta Serbitzu, S.L.-k, enpresaburuen ordezkapenean, eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, langileen ordezkapenean sinatu zuten aipatutako hitzarmen kolektiboa.
Bigarrena. 2024ko urtarrilaren 16an, aurkeztu zen Lurralde Ordezkaritza honetan, adierazitako hitzarmenaren erregistro, gordailu eta argitalpen eskaera.
Hirugarrena. Urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 8. artikuluak aurreikusitako errekerimendua burutu (2011-2-15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta 2024ko otsailaren 26an bete da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskuduntza, lan agintaritza honi dagokio, honako arautegiaren arabera: Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 14.1.g artikulua (2021-01-29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria); urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-2-15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-6-12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzkoak.
Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak aurretik aipatutako Langileen Estatutuaren Legearen 85, 88, 89 eta 90 artikuluek xedatutako baldintzak betetzen ditu.
Honen ondorioz,
EBATZI DUT
Lehenengoa. Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko, eta aldeei jakinarazteko agindua ematea.
Bigarrena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Donostia, 2024ko otsailaren 27a.—Victor Monreal de la Iglesia, lurralde ordezkaria. (1465)
Hitzarmen kolektiboa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat arlotako sektoreari dagokiona. Hona arloak: bide garbiketa publikoa, ureztaketak, etxez etxeko zabor bilketa, hiri hondakin solidoen zabortegiak, hondartzen garbiketa, hondakinen tratamendua eta ezabapena, gaikako bilketa, birziklapen plantak, eta estolderiaren garbiketa eta kontserbazioa.
I. KAPITULUA
1. artikulua. Lurralde eremua.
Hitzarmen honek bere eremu funtzionalekoak diren eta Gipuzkoako lurralde historikoan dauden lantoki guztietan izango du eragina, lantokien enpresaren helbide soziala lurralde horretatik kanpo badago ere.
2. artikulua. Funtzioen eta langileen eremua.
Hitzarmen kolektibo honek Gipuzkoako lurralde historikoko hainbat zerbitzutako langileen lan-baldintzak ezartzen eta arautzen ditu. Hona hemen zerbitzuak: Bide-garbiketa publikoa, ureztaketa, etxez etxeko zabor-bilketa, hiri-hondakin solidoen zabortegiak, hiri-hondakin solidoen tratamendua eta ezabapena, gaikako bilketa, birziklapen-plantak, estolderiaren garbiketa eta kontserbazioa, hondartzen, kaien, ibaien eta ibai-ibilguen garbiketa, mantentze-lanak eta kontserbazioa.
Hitzarmen hau ez zaie aplikatuko beren hitzarmen kolektiboa hitzartuta duten enpresei, hitzarmen hori indarrean dagoen bitartean eta klausuletan ezarrita dagoen neurrian.
Era berean, hitzarmen honen klausulak –klausula bakoitzaren eduki osoa, edo klausulan berariaz bereizitako puntuak edota alderdiak bakarrik– ez zaizkie aplikatuko langileen legezko ordezkariekin gai bereziren eta jakinen bat hitzarmen honetan arautu bezala ez baizik eta beste era batera hitzartuta duten edo hitzartzen duten enpresei, betiere ituna idatziz jasota badago.
Hitzarmen honen aplikazio-eremutik kanpo geratuko dira goi-zuzendaritzako kideak, horiek Langileen Estatutuaren 2.1.a) artikuluak arautzen baititu. Langile horiek izendapen librez beteko ditu enpresak. Goi-zuzendaritzako kideen lan-harremana lan-kontratuak eta aplikagarria den araudi bereziak arautuko dute.
Halaber, lehen aipatutako legearen 1.3. artikuluan jasota dauden kasuak hitzarmen honen eremutik kanpo geratuko dira.
3. artikulua. Indarraldia.
Hitzarmen hau 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, beste indarraldi edo epe bat ezarri zaien gaiei kalterik egin gabe.
Hitzarmen hau 2022ko azaroaren 1ean salatuko da besterik gabe.
Langileen Estatutuaren 86. artikuluko 3. zenbakiaren azken paragrafoan aurreikusten den epea igarota, hitzarmeneko klausulen aurreraeragina luzatu egingo da, hurrengo hitzarmena sinatu arte.
4. artikulua. Berme sindikalak.
Hitzarmen hau indarrean sartzeak ez ditu inola ere gutxitu behar hitzarmen hau indarrean sartu aurretik langileak izan zitzakeen baldintza onuragarriagoak; berdin dio baldintza horiek testu artikulatuan jasota dauden edo ez dauden, bulegoetako langileentzako eta solairuetako langileentzako 19. artikuluan xedatutakoa aplikatu ondoren ezartzen diren kategoria berriak izan ezik, 2023ko abenduaren 15ean sinatutako aurreakordioaren 4. eta 5. puntuetan xedatutakoaren arabera.
5. artikulua. Xurgatzea eta konpentsatzea.
Hitzarmen kolektibo honetan ezarritako ordainsariek hitzarmena indarrean sartzean dauden gainerako ordainsariak konpentsatuko eta xurgatuko dituzte, beste ordainsari horien izaera edo jatorria zeinahi ere den.
Oro har aplikatzekoak diren lege-xedapenen aginduz etorkizunean ordainsariak igotzen badira, igoera horiek soil-soilik ukituko dituzte hitzarmen honetan itundutako baldintzak, ordainsari berriek, urteko zenbaketan hartuta, hemen itundutakoak gainditzen dituztenean.
Horrela izan ezik, azken hauek xurgatuko edo konpentsatuko dituzte ordainsari berriak; eta, beraz, hitzarmen honetan ezarritakoari eutsiko zaio, kontzeptuetan, moduluetan edota ordainsarietan batere aldaketarik egin gabe.
Behin eta berriz aipatutako xurgapena eta konpentsazioa, hortaz, hitzarmen honen eranskinetan adierazitako enpresentzat ezartzen diren soldaten tauletan finkatutako ordainsarien kontzeptuei aplikatuko zaizkie, hitzarmen honetako 2. eta 3. artikuluetan haientzat adierazitako eran aplikatu ere.
6. artikulua. Itundutakoari lotzea.
1. Hitzarmen honen baldintzek multzo osoa eta zatiezina osatzen dute, oro har eta urteko zenbatekoan; hala, beraz, artikulu bat ere ez da indarrean sartuko, guztiak batera onartzen ez badira.
Horrenbestez, administrazio-ebazpen edo epaile-ebazpen baten bidez, hitzarmena indarrean dagoen bitartean hitzarmenaren artikuluren edo gairen bat aldatzen bada, artikulu edo gai hori eraginkortasun praktikorik gabe geratuko da, baina hitzarmenaren gainerako artikuluek balioa izaten jarraituko dute.
Hori gertatuz gero, eta hitzartutakoaren multzoa orekatze aldera, Batzorde Parekideak aldatu diren artikuluak edo gaiak negoziatzeko beharra azalduko du berriz.
2. Hitzarmen hau indarrean egon bitartean, betiere, egoera baldin badator kontratuaren indarraldian bezeroak erabakitako zerbitzuaren murrizketengatik edo aldaketengatik, horiek behar bezala justifikatuta enpresari zuzendutako bezeroaren agiri ofizialaren bidez, eta aipatu murrizketak lan-kontratuen amaiera osoa edo partziala arrazoitu badezake, kontratuko langileen %5 gutxienez, hemen hitzartutako lan-baldintzak ez aplikatzea kondizio hauetan bete beharko dira:
15 eguneko kontsulta-epeari hasiera emango diote enpresek. Horretan, enpresaren erabakia eragin duten arrazoiak aztertu behar dira, baita ondorioak saihesteko edo gutxitzeko aukerarik dagoen ere, eta ondorio horiek langileengan dituzten eraginak arintzeko neurriak. Epe berean, enpresak erabakiaren berri eman behar dio hitzarmenaren Batzorde Parekideari, eta horrez gain, idazkiaren kopia bat bidali behar die langileen legezko ordezkariei.
Kontsulta-epea zabalik dagoen bitartean, aldeek fede onez negoziatu behar dute, akordio bat lortzea helburu izanik. Akordio horrek enpresa batzordeko edo batzordeetako kideen gehiengoaren, langileen delegatuen edo/eta sindikatuetako ordezkaritzen adostasuna beharko du; azken kasu horretan, ordezkaritza horiek batzordekideen gehiengoa ordezkatu beharko dute.
Ezarritako kontsulta-epearen barruan enpresak eta langileen ordezkaritzak akordioa lortzen badute, horren berri eman behar diote Batzorde Parekideari.
Kontsulta-epea amaituta aldeak ez badira ados jarri, hitzarmenaren Batzorde Parekidearen aurrean aurkez dezake eztabaidagaia bi aldeetako edozeinek. Batzorde Parekideak, bere aldetik, gehienez ere zazpi eguneko epea izango du iritzia emateko, hari gaia aurkeztu zaionetik zenbatzen hasita.
Batzorde Parekidean desadostasuna gertatuz gero, edozein alderdik jo ahal izango du Gatazkak Konpontzeko borondatezko Prozeduren gaineko Konfederazioen arteko Akordioan aurreikusitako Bitartekari prozedurara (Preco); beste alderdia behartuta dago aipatu Bitartekari prozeduran parte hartzera; hala ere, horrek ez du eragotziko alderdi bakoitzaren askatasuna, horretarako izendatu den bitartekariak emandako proposamena onartzeko.
Alderdi bien gehiengo bidezko erabakia ezinbestekoa izango da, Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoak (ORPRICCEk) ez-aplikazioari buruzko desadostasunak ebatzi ahal izateko.
Aurreko puntuetan ezarritako prozedurari hasiera eman aurretik, enpresak proposatu beharko du langile horiek lekualdatzea edo lekuz aldatzea, betiere beste kontratu batzuetan lanpostu hutsik balego, eragindako langileek betetzeko aukera duena. Neurri hori gauza badaiteke, proposatutako baldintzak ez aplikatzearen alternatiba izango da, osoa edo partziala.
Enpresak eskuetan izan bezain laster helarazi behar die langileei edo haien ordezkariei bezeroaren dokumentu ofiziala, hitzarmen honetan itundutako baldintzak ez aplikatzeko asmoaren oinarri dena, eta, nolanahi ere, aurreko zenbakietan aurreikusitako ez-aplikazioa gauzatu baino lehen, gauzatzen baldin bada.
3. Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean eta, betiere, egoera baldin badator enpresaren beraren arrazoi objektiboetatik, baldintza hauek bete beharko dira enpresak hemen hitzartutako lan-baldintzak ez aplikatzeko:
15 eguneko kontsulta-epeari hasiera emango diote enpresek. Horretan, enpresaren erabakia eragin duten arrazoiak aztertu behar dira, baita ondorioak saihesteko edo gutxitzeko aukerarik dagoen ere, eta ondorio horiek langileengan dituzten eraginak arintzeko neurriak. Epe berean, enpresak erabakiaren berri eman behar dio hitzarmenaren Batzorde Parekideari, eta horrez gain, idazkiaren kopia bat bidali behar die langileen legezko ordezkariei.
Kontsulta-epea zabalik dagoen bitartean, aldeek fede onez negoziatu behar dute, akordio bat lortzea helburu izanik. Akordio horrek enpresa batzordeko edo batzordeetako kideen gehiengoaren, langileen delegatuen edo/eta sindikatuetako ordezkaritzen adostasuna beharko du; azken kasu horretan, ordezkaritza horiek batzordekideen gehiengoa ordezkatu beharko dute.
Ezarritako kontsulta-epearen barruan enpresak eta langileen ordezkaritzak akordioa lortzen badute, horren berri eman behar diote Batzorde Parekideari.
Kontsulta-epea amaituta aldeak ez badira ados jarri, hitzarmenaren Batzorde Parekidearen aurrean aurkez dezake eztabaidagaia bi aldeetako edozeinek. Batzorde Parekideak, bere aldetik, gehienez ere zazpi eguneko epea izango du iritzia emateko, hari gaia aurkeztu zaionetik zenbatzen hasita.
Batzorde Parekidean ere adostasunik lortzen ez bada, Gatazkak Ebazteko Prozedura boluntarioen Konfederazio arteko Akordiora (GEPera) jo dezakete aldeek desadostasuna ebazteko. Beren-beregi ezarri da arbitraje-prozedura soilik aplikatuko dela baldin eta alde biek gehiengoz erabakitzen badute hari men egingo diotela.
Alderdi bien gehiengo bidezko erabakia ezinbestekoa izango da, Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoak (ORPRICCEk) ez-aplikazioari buruzko desadostasunak ebatzi ahal izateko.
7. artikulua. Arau osagarriak.
Hitzarmen honetan ezarri ez denari dagokionez, bide-garbiketa publikoaren, ureztaketaren, hondakinen bilketaren, tratamenduaren eta ezabapenaren, eta estolderiaren garbiketaren eta kontserbazioaren sektoreko Hitzarmen Orokorrak, Langileen Estatutuak eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek xedatutakoa bete beharko da.
8. artikulua. Hitzarmena interpretatzeko eta zaintzeko batzorde parekidea.
Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek Batzorde Parekidea eratzea erabaki dute. Batzorde horrek hitzarmen honen ondorioz sor litezken arazoak interpretatuko, zainduko eta ebatziko ditu; eta, nola osaturik egongo den eta nola funtzionatuko duen erabakitzean, ondoko arauak bete beharko dira:
A) Hitzarmena sinatzen duten enpresaburuen ordezkaritzan, sei kide egongo dira batzordean.
B) Sektorean ordezkaritza duten eta hitzarmena sinatzen duten sindikatuen ordezkaritzan, sei kide egongo dira, eta honela banatuko dira: Hitzarmena sinatzen duen sindikatu bahoitzak ordezkari bana izango du, eta beste ordezkariak hitzarmen honetan ordezkaritza duen sindikatu bakoitzak egiaztatutako ordezkaritzaren proportzioaren araberakoak izango dira.
C) Batzorde Parekidea balioz eratuta geratuko da, hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunen buruan. Horrenbestez, alderdi bakoitzaren batzordekideak izendatuko dira, eta Batzorde Parekideari horren berri jakinaraziko zaio, batzordeak hitzarmen honetan adierazi duen helbidera idazki bat bidaliz.
Batzorde Parekideak hitzarmena sinatutako alderdi bakoitzaren –enpresaburuen eta sindikatuen– gehiengoz hartuko ditu erabakiak, egiaztatutako ordezkaritzaren arabera. Hitzarmen hau interpretatzeko garaian, batzordeak hartutako erabakiak interpretatutako araua bezain eraginkorrak izango dira.
—Funtzioak:
1. Hitzarmena nola betetzen den zainduko du eta haren jarraipena egingo du.
2. Hitzarmen honen agindu guztiak interpretatuko ditu.
3. Hitzarmen honen arauak interpretatzean eta aplikatzean sor litezkeen gatazka kolektiboetan, adiskidetzeko lanak egingo ditu.
4. Hitzarmen hau eraginkorragoa izan dadin egin beharreko eginkizunak egingo ditu, bai eta hitzarmenaren testuan eta eranskinetan erabakitakoaren ondoriozko zereginak eta hitzarmenaren zati direnak ere.
—Prozedura:
Batzorde Parekideari aurkezten zaizkion gaiak idatziz aurkeztu beharko zaizkio; idazkien edukia behar adinakoa izango da, batzordeak, jakinaren gainean jarrita, arazoa ikertu eta aztertu ahal izan dezan, eta, gutxienez, honakoa eduki beharko du:
a) Aztergaiaren azalpen argia eta zehatza.
b) Gaia aurkezten duenak emandako arrazoiak eta oinarriak.
c) Batzordeari egiten zaion proposamen eta eskaera zehatza.
Proposatutako idazkiarekin batera, arazoa hobeto ulertzeko eta ebazteko beharrezkoak izan daitezkeen agiri guztiak aurkeztuko dira.
Hitzarmenaren beste klausuletan ezer daitezkeen epeei kalterik egin gabe, Batzordeak aurkeztu zaizkion gaiei buruzko txostena egin beharko du hamabost eguneko epean, gai horiek aztertzeko bilera egiten denetik hasita.
Batzorde Parekidearen helbidea Gatazkak Ebazteko Prozedurarena izango da: Javier Barkaiztegi, 19 behea, Donostia.
9. artikulua. Langileen subrogazioa.
Enpleguaren iraunkortasuna sustatze eta bermatze aldera, zerbitzua hartzen duen enpresa berriak, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratazioaren, zerbitzuak errentan edukitzeko kontratazioaren edo bestelako kontratazio baten bidez, hitzarmen honen eremu funtzionalean araututako jarduera zehatz batean langileak xurgatzerakoan, artikulu honetan eta ondorengoetan adierazitako eran egin beharko du.
Aurrerantzean, «kontrata» terminoa oro har erabiliko da, mota guztietako kontratazioei –hala publikoei nola pribatuei– izendatzeko; eta, haren bidez, enpresa, sozietate edo erakunde publiko jakin bat egiten hasitako jarduera zehatz bat identifikatuko da.
Kontrata bat bukatzen, galtzen, desegiten, lagatzen edo erreskatatzen den guztietan, eta, era berean, jarduera egiten duten erakundeen, pertsona fisikoen edo juridikoen arteko ordezkapena dakarren bestelako irudi edo modalitate bat bukatzen, galtzen, desegiten, lagatzen edo erreskatatzen den guztietan, zerbitzua uzten duen enpresako langileak zerbitzua egingo duen enpresa edo erakunde publiko berrian sartuko dira, eta enpresa edo erakunde berri horrek langileek ordezkatutako enpresan zituzten eskubideei eta betebeharrei eutsi beharko dizkie. Langile hauek subrogatu ahal izango dira:
1. Jardunean dauden langileak, betiere zerbitzuko lana bukatzen den unean gutxienez lau hilabeteko antzinatasuna badute, lan-kontratuaren mota zeinahi ere den eta lau hilabeteko denboraldi horren aurretik beste kontrata batean lanean aritu diren alde batera utzita.
2. Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak, betiere kontrata bukatzen den unean gutxienez lau hilabeteko antzinatasuna badute, eta gaixorik badaude, istripua izan badute, edo eszedentzian, oporretan, baimenarekin, amatasuneko atsedenaldian edo antzeko egoeraren batean badaude.
3. Bigarren idatz-zatian aipatutako langileak ordezkatzeko bitarteko kontratuarekin lanean ari diren langileak, lan-antzinatasuna zeinahi ere den, eta kontratuak irauten duen bitartean.
4. Bezeroaren eskariz zerbitzu publikoetako kontrata langile berriekin handitu delako, kontrata bukatu baino lau hilabete lehenago sartu diren langile berriak.
5. Hirurogeita lau urte bete ondoren erretiroa hartutako langileak ordezkatzen ari diren langileak eta txanda-erreleboa sinatu dutenak (ordezkatutakoak eta ordezkoak), antzinatasuna zeinahi ere den eta kontratuak irauten duen bitartean.
Zerbitzua uzten duen enpresak edo erakunde publikoak goian adierazitako kasu horiek guztiak egiaztatu beharko dizkio kontrata hartzen duen enpresa berriari, 13. artikuluan zehazten diren agirien bidez, eta hamar egun balioduneko epean, zerbitzua uzten duen edo zerbitzua hartzen duen enpresak zerbitzuaren adjudikazioa aldatuko dela era fidagarrian besteari jakinarazten dionetik hasita.
Subrogazioa egiten den unean arauzko oporrak hartu ez dituzten langileek zerbitzua hartzen duen enpresa berriarekin hartuko dituzte; bestalde, enpresa berriak hari dagokion denboraldiaren zatia baizik ez du ordainduko, beste zatia zerbitzua zeukan enpresak ordaindu beharko baitu, dagokion likidazioaren bidez.
Artikulu hau bete beharrekoa izango da hari lotetsita dauden alderdi guztientzat: Zerbitzua uzten duen enpresarentzat edo erakundearentzat –publikoa izan edo pribatua izan–, zerbitzua hartzen duen enpresa berriarentzat eta langilearentzat.
Bezeroak enpresa bati kontrata hutsaltzen badio, zerbitzua gehiago ez egiteko edo zerbitzua berak egiteko, bezeroari aplikatuko zaio subrogazioa, artikulu honetan ezarritakoari jarraiki.
10. artikulua. Kontratak zatitzea.
Enpresa edo erakunde publiko batek (edo batzuek) egiten zuen kontrata bat (edo batzuk) hainbat ataletan, alderditan edo zerbitzutan erdibitzen edo zatikatzen bada, gero, zati horiek beste enpresa edo erakunde bati emateko, enpresa zaharrean zatitutako ataletan, alderdietan edo zerbitzuetan, eta gutxienez azken lau hilabeteetan, lanean aritu diren langileak titular berriari atxikita geratuko dira, lan-kontratua zeinahi ere den, eta lehenago beste alderdi, kontrata edo zerbitzu batzuetan jardun badira ere.
Era berean subrogatuko dira 9. artikuluaren 2. puntutik 5.era bitartean –biak barne hartuta– azaldutako egoeretan dauden eta zatikatutako kontraten alderdietan, ataletan edo zerbitzuetan lanean aritu diren langileak.
11. artikulua. Kontratak elkartzea.
Kontrata batzuk edo zatikatutako zerbitzuak, alderdiak edo atalak multzo batean edo batzuetan elkartzen badira, langile hauek subrogatuko dira: Elkartu diren kontratetan, zerbitzuetan edo alderdietan, eta gutxienez elkarketa egin aurreko lau hilabeteetan, lanean aritutako langileak, lan-kontratua edozein dela ere, eta lehenago bestelako kontratetan, alderdietan edo zerbitzuetan jardun badira ere.
Era berean subrogatuko dira 9. artikuluaren 2. puntutik 5.era bitartean –biak barne hartuta– azaldutako egoeretan dauden eta elkartu diren kontratetan alderdietan, ataletan edo zerbitzuetan lanean aritu diren langileak.
12. artikulua. Subrogatzeko beharra.
Kontratak edo kontratak zatitu ondoren sortutako atalak, alderdiak edo zerbitzuak ordezkatu behar direnean, eta, halaber, kontratak elkartzen direnean, langileak subrogatuko dira eta aurkeztu beharreko agiriak aurkeztuko dira, zerbitzuei dagokien jarduera egiten duten enpresen eta erakunde publikoen edota pribatuen arteko ordezkapen arruntak direnean ere bai, nahiz eta harreman juridikoa, alde batetik, zerbitzua ematen duenaren eta, bestetik, zerbitzua hartzen duen enpresaren artekoa izan; nolanahi ere, langileak subrogatu beharko dira adierazitako eran, eta alde batera utzita, batetik, –hala behar denean– Langileen Estatutuaren 44. artikuluak ezarritakoa aplikatzen den eta, bestetik, zerbitzua uzten duen enpresaburuak, ordezkatutakoaz gain, bestelako kontrata batzuk dituen.
13. artikulua. Zerbitzua uzten duen enpresak enpresa berriari eman beharreko agiriak.
Zerbitzua uzten duen enpresak agiri hauek eman beharko dizkio zerbitzua hartzen duen enpresa berriari:
a) Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean duela egiaztatzen duen agiria, erakunde eskudunak egina.
b) Ukitutako langileen soldaten azken lau agirien fotokopia.
c) Gizarte Segurantzako kotizazioaren azken lau hilabeteetako TC-1 eta TC-2 orrien fotokopia.
d) Langileen zerrenda, eta, hor, langileen izena eta abizenak, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia, antzinatasuna, lanbide-kategoria, lanaldia, lan-ordutegia, kontratazio-mota eta oporrak hartutako egunak ondo zehaztuta. Langilea langileen legezko ordezkaria bada, kargu horren iraunaldia zehaztu beharko da.
e) Subrogazioak ukitzen dituen langileen lan-kontratuen fotokopia.
f) Zerbitzua uzten duen enpresak ukitutako langile bakoitzari dagozkion zatien likidazioa eman diola eta ordaintzeke ezer ez daukala frogatzen duten eta ukitutako langile bakoitzak behar bezala izapidetu dituen agirien kopia. Agiri horiek zerbitzua hartzen duen enpresa berriak eduki behar ditu titular berri gisa zerbitzua egiten hasten den egunerako.
II. KAPITULUA
14. artikulua. Lanaldia.
1. Urteko lanaldia 1.589 ordukoa eta 30 minutukoa izango da gehienez, eta eguneko lanaldian 30 minutuko atsedenaldia egongo da ogitartekoa jateko, eta arduraldi partzialeko langileek dagokien denbora proportzionala izango dute, ondorio guztietarako lanean emandako alditzat joko dena.
2. Hitzarmen kolektibo honek arautzen duen jarduera zerbitzu publikoa denez, bi aldeek hala aitortzen dute eta zerbitzua urteko egun guztietan eskain daiteke.
Dena dela, 2008-2011, 2012-2015, 2016-2019 eta 2020-2023ko Lankidetza Hitzarmenetan adostutakoari jarraituz, bizitza pertsonala, familiarra eta profesionala hobeto uztartu nahi dituzte aldeek, eta arduraldi partziala ere erabiltzen denez, pixkanaka lanaldiaren sistema bikoitza ezartzea adostu da astean 6 egunez edo urtean gutxienez 258 egunez lan egiten den kontratetan dabiltzan langileen kasuan:
A) Arduraldi osoko langileak, astelehenetik ostiralera.
B) Lanaldi osoko langileak, hitzarmen hau indarrean jartzean astean bost egunez eta egunak modu diferente batean antolatuta lan egiten dutenak, edo haien ordez lan egiten duten langileak, adi baterakoak zein finkoak.
C) Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldirik ez duten langileak, astean 5 egunez lanaldi osoan lan egiten dutenak, elkarren segidako bi atseden-egunekin, eta aplikatzen den kontratan honako baldintza hauek bete dituztenak:
a. Astelehenetik ostiralera lanaldi osoko lanaldia edo 5 eguneko beste banaketa bat duten lanpostuak finkatu badira (14.2 artikuluko a eta b idatz-zatiak), aktan banaketa hori duten lanpostuak ezarrita.
b. Astelehenetik ostiralera bitartean plantillan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko sistema bat ezartzea.
c. Partzialtasun handia duen plantillari lortzen zaion akordioaren aplikazio automatikoari dagokionez, honako hauek hartu beharko lirateke kontuan:
i. Lanaldia luzatzea borondatezkoa dela.
ii. Kontratuaren arabera, langileari bakarrik eragin diezaiokeela (lanaldia 5 egunera luzatzen zaio, modu finko eta egonkorrean, edo, aitzitik, txandakako langile bat «sortzen» da; kasu horretan, baliteke gutxieneko langile kopuru bat behar izatea hori gauzatu ahal izateko. Enpresak, negoziazioari ekin aurretik, proposamena aztertu ahal izateko beharrezko informazioa eman beharko du, hala nola opor-egutegiak, kontrataren behin-behineko kontratuak eta/edo kontratu partzialak. Eskatutako dokumentazioa entregatzeari uko eginez gero, Batzorde Paritarioak ebatziko du hori.
d. Lanpostu berriak. Sor daitezkeen lanpostu berrien lanaldiaren banaketa hori eragiten duen arrazoiaren araberakoa izango da, Hitzarmen honen eremuko zerbitzu moten heterogeneotasuna dela eta. Egungo lehentasuna ahalik eta lanaldi osoko lanpostu gehien sortzea izan beharko litzateke, astelehenetik ostiralera lanaldia banatuz. Hori ezinezkoa denean, behar bezala justifikatu beharko da.
e. 5 eguneko lan-txandak ezartzerakoan, lehentasuna emango zaio bi atseden-egunak segidakoak izateari, gutxienez urteko %75ean. Hori ezinezkoa bada, bai ordutegien arabera, bai txandakakoan parte hartzen duten langileen kopuruaren arabera, bai urteko oporren banaketaren arabera, eragindako plantillak justifikatu eta onartu beharko du egiten diren negoziazioetan.
D) Arduraldi partzialeko langileak, asteburuetan eta jai egunetan lana egiten dutenak, eta oporretan edo beste zergatiengatik ordezkapenak egiten dituztenetara zabaldu daiteke.
3. Hala ere, enpresa eta langileen legezko ordezkaritza ados jarrita, adierazi denaz bestelako lanaldi-sistema bat ezarri ahalko da, baldin eta artikulu honetako a) letra ezartzeagatik kaleratze objektiboak egin behar badira edo langile gehiago kontratatu behar badira, baldintza-agirietan ezarritako baldintzez harago, eta horregatik aipatutako baldintza-agirien arabera kontratatutako ordu-kopurua handitu behar bada.
4. 5 eguneko lanaldia ezartzeko egutegia osatuta daukaten kontratek, langileen legezko ordezkaritzari eta Batzorde Paritarioari lanaldi hori daukaten lanpostuen kopurua jakinarazten badiote, lanaldi osoko kontratazioak/handitzeak egin ahalko dituzte, gehienez ere astean 6 eguneko banaketarekin, baldin eta:
a) Lanaldi-banaketa horrekin gehienez 4 urte antolatzen badira.
b) Urteko lanegunak gehienez 258 badira.
c) a) letrako 4 urteak igaro ostean asteko 5 eguneko lanaldiaren baliokidea duten langileen kopurua berreskuratzen bada.
d) Horretarako txanda-kontratua edo 64 urterekin erretiroa hartzeko ordezkapeneko kontratua erabiltzen bada.
5. Enpresako zuzendaritzak ikusiz gero astelehenetik ostiralerako lanaldia orokortuta aurreko puntuan adierazitako zerbait gerta daitekeela, langileen ordezkaritza legalari jakinaraziko dio urteko egutegia egin aurretik edo urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen; gainera, gutxienez 30 eguneko kontsulta epe ezarriko du astelehenetik ostiralerako lanaldia kontrataren behar zehatzetara egokitu ahal izateko.
6. Aurreko puntuan adierazitakoaren arabera, sistema ez ezartzeko akordioa lortuz gero edo kontratako egoeretara egokituz gero, akordio hori idatziz formalizatuko da eta artikulu honetan ezarritakoaren gainetik egongo da; beharrezkoa izango da Hitzarmenaren Batzorde Paritariora kopia bat igortzea, jakinaren gainean egon dadin.
Sistema ezartzeko akordiorik lortu ezean, enpresako zuzendaritzak 15 eguneko epea izango du bere nahia Hitzarmenaren Batzorde Paritarioari planteatzeko eta honek 30 eguneko epean eta langileen ordezkariekin audientzia izan ondoren, txosten bat igorri beharko du astelehenetik ostiralerako lanaldiaren sistema orokorra kontratan ezartzeko beharrari edo behar ezari buruz.
7. Dena dela, artikulu honetako 3. puntuan aurreikusitako gorabeherengatik sistema ezartzen ez bada, aldeek 5. eta 6. puntuetan ezarritako prozedura amaitutakoan ez-ezartze horregatik ezar dezaketen inpugnazio judizialari kalterik egin gabe izango da.
8. Zerbitzua berezia denez, artikulu honetako 2. eta 3. puntuetan ezarritako astelehenetik ostiralerako lanaldia orokorrean ezartzetik kanpo geratuko dira asteko lanaldian 5 egunez lan egiten dutenak, zerbitzua dena delako egunetan eskainita ere.
9. Nolanahi ere, lan-baldintzak sakonki aldatu behar badira, indarrean dagoen legeriak xedatzen duena bete beharko da.
10. Langileen Estatutuaren 34. artikuluaren 2. atalaren azken tartekian aurreikusitako neurria enpresak aplikatzea, gehienez urteko lanaldiaren %5, soilik egin daiteke zerbitzuan gerta daitezkeen aldaketen aurrean, bezeroak erabakita, behar bezala dokumentatuta, zerbitzuaren bat-bateko matxurak eta gorabeherak.
a) Enpresak, zerbitzua aldatuz gero, hauxe egin beharko du:
— Aurretik abisatzea langileen ordezkariei eta eraginpeko langileei, 15 egun lehenago.
— Aurre-abisuarekin batera, neurriaren arrazoia aurkeztea, bezeroak enpresari zuzendutako agiri ofizialaren edo fede ematen duen idatzizko komunikazioaren bidez.
b) Enpresak, zerbitzuaren bat-bateko matxura eta gorabehera kasuetan, hauxe egin beharko du:
— Aurretik abisatzea langileen ordezkariei eta eraginpeko langileei, 5 egun lehenago.
— Aurre-abisuarekin batera, idatziz aurkeztuko du gertatutako gorabehera edo matxuraren arrazoizko azalpena.
c) Kasu bietan eta langileen legezko ordezkariekin edo eragindako langileekin, deskribatutako eginkizunak beteko dira ohiko lan-egunetako lanaldian.
15. artikulua. Jaiegunak eta norberak hartzeko egunak.
1. Garbiketa-lanak egin behar diren jaiegunetan, ondorio horretarako kontratatutako langileek egingo dute zerbitzu hori, edo, hala dagokionean, enpresan horretarako prest dauden borondatezko langileek.
Jaiegun horietako zerbitzua plantillako borondatezko langileek egiten badute, ordainketa egiterakoan, jaiegunetako aparteko ordu gisa ordainduko zaie lana, hitzarmen honen I. eranskineko soldaten taulan jasotako zenbatekoan, edo jaieguneko aparteko ordu bakoitzeko 2 ordu emango zaizkie, baldin eta ordaindutako atseden-denbora gisa konpentsatzen bada; hori enpresaren eta langilearen arteko akordio bidez ezarriko da.
2. Langile guztiek norberaren aukerako ordaindutako egun bat (1) izango dute urtean.
Egun horiek udako oporretatik kanpo hartu nahi dituztenek enkargatuari idatziz adierazi beharko diote martxoaren 4a baino lehen eta urriaren 30a baino lehen hartu beharko dituzte egun horiek edo hartzeko eguna urriaren 30a baino lehen adierazi beharko dute. Aurrez ezarritako epe horiek betetzen ez badira, urriaren 30etik aurrera enpresak ezarriko ditu egun horiek.
Nahi denean hartzeko egun horiek izateko, arau hauek bete beharko dira:
a) Langileak egun horren edo horien berri astebete lehenago eman beharko dio enkargatuari.
b) Aipaturiko egun hori batera edo banaka aldagela bakoitzeko plantillaren eta enkargatu bakoitzaren mendeko %10ak gozatu ahal izango ditu gehienez. Aldagela batzuetan bi enkargaturen mendeko langileak daude, kasu horietan aipaturiko %10 hori ez zaio aldagela osoari ezarriko, enkargatu bakoitzaren mendeko langileei baizik.
c) Aipaturiko egun horiek «zubiak egiteko» hartu nahi izanez gero, hau da, bi jai egunen arteko eguna edo jaieguna eta igandearen arteko eguna hartu nahi izanez gero, edo oporretako hilabeteetan, uztailean eta abuztuan, hartu nahi izanez gero, aldagela bakoitzeko plantilla finkoaren %10a baino gehiago ezingo da izan; eta ehuneko horrek baino gehiagok eskatuz gero jai eguna, hau da, plazak baino eskari gehiago egonez gero, eskatzaileen artean zozketa egingo da dagokion eguna baino astebete lehenago. Zozketa horretan zortea dutenek ez dute parte hartuko hurrengo zozketan, horrelakorik egonez gero. Zozketa aldagelaka egingo da.
Azaroaren 3a, San Martin Porresko jaieguna dela, jaieguna izango da ondorio guztietarako; eta igandearekin batera gertatzen bada, igandearen ondoko astelehenean ospatuko da.
Abenduaren 24an eta 31n, lanaldi arruntean baino ordubete lehenago bukatuko da lanaldia.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta, halaber, udalerriko jaiegunean, zerbitzua egiten duten langileei kopuru gehigarria ordainduko zaie, jaiegunetako aparteko ordu baten baliokoa.
16. artikulua. Oporrak.
Ordaindutako urteko oporrak 28 lanegun izango dira enpresan urtebeteko zerbitzua egin duten langileentzat; urtebete egin ez duten langileentzat, berriz, lan egindako egunen araberakoa izango da oporraldia.
Larunbatak lanegun oso gisa zenbatuko dira.
Oporraldia txandatan banatuko da, plantillaren erdia txandakatuz, eta txanda horiek elkarren segidakoak izango dira kategoriaren arabera; ahal dela, uztailean eta abuztuan hartuko dira.
Denboraldi horretan, langileek oporrak hartu aurreko 6 hilabeteen guztizko ordainsarien batez besteko kopurua jasoko dute.
Ondorio horretarako, honako kontzeptu hauek hartuko dira aintzat: Oinarrizko soldata (OS), antzinatasuna, hitzarmeneko plusa, toxikotasun-, nekagarritasun- eta arrisku-plusa, garraio-plusa eta gaueko lanaren plusa, hala behar denean.
Ordainsarien batez besteko kopurua kalkulatzeko, oporrak hartutako urteari dagozkion hilabeteak baizik ez dira zenbatuko.
Urte bakoitzaren martxoaren 15ean, enpresak eta langileen legezko ordezkaritzak finkatuko dute opor-egutegia.
Enpresaren opor-egutegian ezarritako oporraldia, hala ere, haurdunaldiak, erditzeak edo edoskitze naturalak eragindako aldi baterako ezintasun batekin edo Langileen Estatutuaren 48.4 eta 48.bis artikuluetan xedatutako lan-kontratuaren etenaldiarekin batera suertatzen denean, kasu horretan beste data batean hartu ahal izango dira oporrak, hau da, aldi baterako ezintasuna gertatzen den edo aipatu araua aplikatuz baimena hartzeko dagokion data ez den beste batean, etenaldia amaitu ondoren, baita urte naturala bukatzen bada ere.
Baldin eta aldi berean gertatzen badira oporraldia eta aldi baterako ezintasuna, ohiko gaixotasuna edota laneko istripuagatik denean, eta, Hori dela eta, langileak ezin badu oporraldi osoa edo horren zati bat dagokion urte naturalaren barruan baliatu, ezintasun-aldia amaitu ondoren baliatu ahalko ditu oporrak, betiere ez badira hamazortzi hilabete baino gehiago pasatu oporrak hartzeko eskubidea sortu den urtearen amaieratik aurrera.
III. KAPITULUA
17. artikulua. Aparteko orduak.
Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, hau sinatu duten enpresaburuen eta langileen ordezkariek aparteko orduekin bukatzeko konpromisoa hartu dute.
Aparteko orduak kentzeari dagokionez, honako salbuespen hauek egingo dira:
a) Ezinbesteko kasua: Ezbeharrei eta aparteko eta premiako bestelako kalteei aurrea hartzeko edo haiek konpontzeko.
b) Behar adinako aurrerapenez aurreikusi ezin diren arrazoiengatik lanaldia ezinbestez luzatu behar denean, enpresak egin beharreko lanak normaltasunez egin ahal izateko.
Aurreko idatz-zatian jasotako salbuespeneko egoeren babesean egindako aparteko orduak, hitzarmen honen I. eranskineko soldaten taulan adierazitakoaren arabera ordainduko dira, edo edo aparteko ordu bakoitzeko 1,5 ordu emango zaizkie, baldin eta ordaindutako atseden-denbora gisa konpentsatzen bada; hori enpresaren eta langilearen arteko akordio bidez ezarriko da.
Igandeetako gaueko txandako orduak (21:00etatik 24:00etara), bestalde, jaiegunetako ordu gisa hartuta ateratzen den prezioaren arabera ordainduko dira.
Enpresa bakoitzean aparteko orduak nola bete erabakitzeaz, kontrolatzeaz eta horren jarraipena egiteaz arduratuko den batzorde bat sortuko da.
18. artikulua. Barne sustapena, maila eta lanaldia igotzea.
1. Lehen mailako ofizialaren edo peoi gidariaren kategoriako lanpostu finkoetan edo behin-behinekoetan dauden plaza hutsak plantillako langileen barne-sustapenaren bidez beteko dira; eskatzaileek behar adinako gaitasunik ez dutelako barne-sustapenaren bidez plaza hutsak bete ezin direnean baizik ez da langile berriak kontratatzera joko.
Barne-sustapenaren prozesua honelakoa izango da:
a) Enpresak lantokian bete behar diren lanpostu hutsak argitara emango ditu, eta epe bat finkatuko du eskatzaileek eskaera aurkezteko.
b) Aurrez eskatutako kualifikazioa edo titulazioa bete den egiaztatu ondoren, izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da eta gutxienez 10 ordukoa izango den denboraldia finkatuko da praktikak egiteko; horretarako, enpresak behar diren giza baliabideak eta egokiak izan daitezkeen materialak jarriko ditu.
c) Azterketa teoriko-praktikoa egingo da, enpresak eta batzordeek izendatutako aztertzaileekin.
d) Probak egindakoan, langile bakoitzak «Gai» edo «Ez-Gai» kalifikazioa jasoko du, eta aurreko zerrendetan gaitzat hartutako langileen ondorengo postua beteko du, antzinatasuneko hurrenkerari jarraiki.
Lanpostu hutsak betetzeko zerrendak lantoki bakoitzean prestatuko dira.
Egon daitezkeen lanpostu hutsak zerrendako aurreneko postuetan dauden langileek beteko dituzte; eta langile batzuek puntuazio bera dutenean, enpresan daukaten antzinatasunari begiratu eta horri emango zaio lehentasuna.
Lehen mailako ofizialaren eta peoi gidariaren kategoria ez da finkoa izango lanpostua finko bilakatzen ez den bitartean; alabaina, kategoria horretako zereginak betetzen emandako denboraldian, langileak ordainsarian dagoen aldea jasoko du. Lanpostua aldi baterako denean, langilea lehenago zuen lanpostura itzuliko da, eta azken lanpostu honi dagokion ordainsaria jasoko du.
Estolderia mantentzeko peoiei, peoi espezialistaren kategoria aitortuko zaie eta Eranskineko Ordainsarien Taulan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie.
Artikulu hau ez da ezarriko peoi makinarien lehenengo promozioan, horien kasuan 19. artikuluan ezarritakoa erabiliko baita.
2. Lanaldi partzialeko langileek, eta ohiko behin-behineko langileek, haien kontratu-motak aukera ematen badie, euren lanaldia luzatzeko lehentasunezko eskubidea izango dute, zein kontratari eta zerbitzuri dauden atxikita eta horren barruan, aldi baterako zein behin betiko hutsik geratu ahal diren lanpostuak bete behar direnerako, hori guztia Langileen Estatutuaren 12. artikuluan ezarrita dagoenari kalterik egin gabe.
Xede horrekin, enpresek langileen legezko ordezkaritzari nahitaez adierazi behar diote lanpostuak hutsik daudela, horiek hutsik geratu ostean, eta aldeak ados jarriko dira eskarien eredua sortzeko.
Enpresaren zuzendaritzak eta langileen legezko ordezkaritzak eskumena izango dute kontrata bakoitzean erabili beharreko sistema ezartzeko; hori, gehienez ere hiru hilabete eta 15 eguneko epean egin beharko dute bilera egiteko deialdiaren eskaria egiten denetik aurrera, eta honako irizpide hauek kontuan hartu beharko dituzte (hurrenkera hau adierazpenerako soilik azaltzen da):
— Antzinatasuna kontratan edo enpresan.
— Kontratan lan egindako denbora, behar bezala egiaztatua.
— Enpresak toki erakundeekin, irabazteko asmorik gabeko elkarteekin eta antzekoekin egindako kontratazio-akordioak, behar bezala egiaztatuak.
— Erretiro partziala edo behin betikoa eskuratzea.
— Lanposturako gaitasunak (B, C, C+CAP gidabaimenak, lanpostuarekin zerikusia duen prestakuntza).
— Astuntzat edo oso astuntzat kalifikatutako zehapenik ez edukitzea azken 6 hilabeteetan.
— Edo aldeek zehazten dituzten beste irizpide guztiak.
Aurreikusitako epean akordiorik lortzen ez bada, bi aldeetako edozeinek Batzorde Paritarioak esku har dezala eskatu ahalko du, eta Batzorde Paritarioak gehienez ere 2 hilabeteko epea izango du alde guztientzat loteslea izango den proposamena egiteko.
Epe hori igarotakoan Batzorde Paritarioak akordioa lortzen ez badu, aldeetako edozeinek Lan Harremanen Kontseiluko bitartekaritza zerbitzura jo ahalko du, bitartekariak proposamena egin dezan. Kasu horretan, beste aldeak nahitaez partaide izan beharko du bitartekaritza-prozeduran.
Bitartekaritza zerbitzuak egindako proposamena bi aldeek onartzen ez badute, akordiorik lortu ez den kontratako langileek egokitzat jotzen dutena egin ahalko dute akordio hori behartzeko; horren haritik, ez da aplikatuko hitzarmen honen 44. artikuluan xedatuta dagoena.
Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko ezabaketa-plantetako langileei; izan ere, enpresa-talde bereko beste kontrata batzuetan sortzen diren lanpostu hutsak bete ahal izango dituzte, baldin eta plantetan gutxienez 8 urteko etengabeko lana egiten badute.
19. artikulua. Kategoria profesionalak.
Sektoreko Hitzarmen Orokorreko 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2 kategoria profesional sortu dira D taldean (Langileen Taldean). Hona kategoria horien definizioa:
— Peoi Gidaria: Peoi kategoria du langile honek eta dagokion gida-baimena izan behar du, gutxienez B1 motakoa; gainera, matxura txikiak eta tailerreko elementurik behar ez duten bestelako matxurak konpontzeko adinako ezagutzak izango ditu. Ibilgailuaren mantentze eta kontserbazio lanez arduratuko da, tailerretik ongi funtzionatzen duela irten dezan. Bere lanean gidatzeaz gain peoiei dagozkien zereginak egingo ditu, bi funtzioak beteko ditu; motogurdia, furgoneta edo antzekoren bat gidatzen badu, kale-garbitzekoa, garbigailua edo antzekoren bat ere erabil dezake noizean behin. Bere ordainsaria honekin batera doan taulan ezarritakoa izango da, gidatzen duen ibilgailua dena delakoa izanda ere.
— Peoi Makinaria: Peoi kategoria du langile honek eta kale-garbitzekoa, garbigailua edo antzeko ibilgailuren bat gidatuko du. Gutxienez B1 motako gida-baimena eduki beharko du, baita tailerreko elementurik behar ez duten matxurak konpontzeko ezagutzak ere, gidatzen duen ibilgailua edo tresna enpresaren instalazioetatik funtzionatzeko beharrezko baldintzetan irteteaz arduratuko da. Makina ongi erabiltzeaz eta egoki zaintzeaz arduratuko da, baita makinaren jarraibide teknikoak eta funtzionamendua jarraitzeaz ere.
Promozioak egingo dira 18. artikuluaren sistemaren arabera.
Ordainsarien Taulan ageri den lansarirako eskubidea kategoria lortu bezain laster izango da, eta ez da eskubide ekonomiko atzera-eraginezkorik izango.
Zerbitzu edo antolakuntza beharrengatik, deskribatutako ibilgailuren bat falta delako, matxuratu delako edo antzeko zergatiren batengatik langile hauek Peoi lanak egin ahal izango dituzte eta kategoria horretarako hitzartutako ordainsaria izango dute aldaketa hori eragin zuten baldintzek dirauten bitartean.
—Bulegoetako langileak. Batzorde bat sortuko da, hitzarmen hau sinatu eta 3 hilabeteko epean kolektibo horren kategoria berriak, soldata-egitura eta ordainsarien egokitzapena ezar ditzan. Prozesu horretan, gaur egun jasotzen ari diren zenbatekoak xurgatu eta konpentsatuko dira, eta prozesu horretan osagarri pertsonalak eta/edo borondatezkoak sartuko dira. Gaur egun nomina-egitura berriari aplikatzen ari zaizkion soldata-kontzeptuak egokitu ondoren, hitzarmenean ezarritako gutxieneko ordainsaria gainditzen duen zenbatekoa osagarri pertsonal xurgaezina izango da. Soldatari eta nomina-egiturari dagokienez, urteko ordainsari gordina hartuko da kontuan. Akordio honen ondorioak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
—Solairuetako langileak. Batzorde integratu bat sortuko da, hitzarmen hau sinatzen denetik 3 hilabeteko epean kolektibo horren kategoria berriak ezar ditzan, peoi espezialistaren ordainsaria izango duen plantako peoiaren eta solairuko 1. mailako errondista ofizialaren funtzioak definitzeko.
20. artikulua. Etengabeko prestakuntza.
Enpresak eranskinetako tauletan agertzen den kopurua ordainduko dio diru-laguntza modura C-1 motako gidabaimena atera nahi duen eta urtebeteko antzinatasuna daukan langileari, gidabaimena atera duela egiaztatzen duenean; baliokidea den beste kopuru bat interesik gabeko mailegu gisa ordainduko dio, eta langileak zenbatekoa jaso eta ondorengo hamabi hilabeteen barruan itzuli beharko du. Egoera honetan gehienez egon daitezkeen langileen kopurua kategoria honetan dauden ibilgailuen kopuruaren parekoa izango da.
Zenbateko hori ordaindu eta ondorengo urtean langileak borondatezko baja eskatzen badu, lehen aipatutako zenbatekoa itzuli beharko du.
Enpresak lanbide- eta/edo kultura-arloko ikastaroetarako diru-laguntzak edo laguntzak emateko aukera aztertuko du; laguntza horiek langileek egindako eskaeren araberakoak izango dira.
IV. KAPITULUA
21. artikulua. Ordainsariaren kontzeptuak.
Hitzarmen kolektibo honen eraginpean dauden langileen soldata gordina hitzarmen honen I. eranskineko taulan zehaztuta dagoena da.
Soldata egutegiko hilaren barruan ordainduko da, enpresa bakoitzak ordaindu ohi duen egunetan, gorabeherak izan ezik, horiek hurrengo hilabeteko nominarekin batera ordainduko baitira.
Hitzarmen honetan ezarritako urteko soldata gordina honela banakatu behar da:
Oinarrizko soldata eta hitzarmeneko plusa: 365 egunez biderkatu beharko dira.
Toxikotasun, nekagarritasun eta arrisku-plusa eta garraioko plusa: 298 egunez biderkatu beharko dira.
Martxoko, udako, Gabonetako eta San Martin Porresko jaieguneko ordainketak: Hitzarmen honen eranskinetan jasotako zenbatekoen eta zehaztapen berezien arabera.
Hitzarmen honetan jaso eta berariazko igoerarik ezarrita ez duten ordainsari kontzeptuek, tauletan ezarritakoari dagokion hazkundea izango dute (20, 24, 28, 29, 30 eta 39 artikuluak).
22. artikulua. Hamabosteroko aurrerakinak.
Langile guztiek aurrerakina jaso ahal izango dute, egindako lanagatik, aurrerakina eskatzen duten hilabetean bertan eta gehienez beren kategoriako hileko soldataren %50eko zenbatekoan, bost eguneko aurrerapenez enpresari jakinarazten badiote. Aurrerakin hori hilabetearen 15. egunean ordainduko da, eta egun hori jaieguna bada, hurrengo egunean ordainduko da.
Aparteko ordainketaren kontzeptuan sortutako zenbatekoen aurrerakinak ere eskatu ahal izango dira, baina gehienezko kopurua 2.200 euro izango dira.
23. artikulua. Aparteko haborokinak.
Enpresak aparteko lau ordainsari ordainduko dizkie langile guztiei, honako baldintza hauen arabera:
A. Zenbatekoa: Hitzarmen honen II. eranskinean kategoria bakoitzarentzat finkatutako soldaten taulan jasota dagoena.
Horrez gain, Gabonetako, martxoko eta udako ordainsarietan guztira antzinatasuneko 30 egun sartuko dira, gehienez ere 3 biurteko eta 3 bosturtekorekin, sortzapen-aldia edozein dela ere.
B. Izena: Artikulu honetan finkatutako aparteko ordainsariek izendapen hauek izango dituzte: Udako, Gabonetako, San Martin Porresko jaieguneko eta martxoko ordainsariak.
C. Ordaintzeko eguna:
— Udako aparteko ordainsaria: Ekaineko hileko ordainsariarekin batera ordainduko da.
— Gabonetako aparteko ordainsaria: Beranduena, abenduaren 20an ordainduko da.
— San Martin Porresko jaieguneko aparteko ordainsaria: Urriko nominarekin batera ordainduko da.
— Martxoko aparteko ordainsaria: Martxoko hileko nominarekin batera ordainduko da.
D. Sortzapen-aldiak: Aparteko ordainsariak sei hilero sortuko dira, San Martin Porresko jaiegunekoa eta martxokoa izan ezik, horien sortzapena urtekoa eta egunez egunekoa izango baita, eta lan egindako denboraren arabera ordainduko baita, baina bidezko arrazoirik eman gabe lanera joan ez den egunetan eta ordainsaririk gabe hartutako baimenetan ez da sortzapenik egongo.
— Udako ordainsaria: urtarrilaren 1etik ekainaren 30era sortuko da.
— Gabonetako ordainsaria: uztailaren 1etik abenduaren 31ra sortuko da.
— San Martin Porresko jaieguneko ordainsaria: azaroaren 1etik urriaren 31ra sortuko da.
— Martxoko ordainsaria: abenduaren 1etik 31ra sortuko da.
Aldi baterako ezintasuneko egoerek ez dute inolako eraginik izango lau ordainsari horietan, ordainsari horiek osoak izango baitira ondorio horietarako.
24. artikulua. Lan berezien gaineko pizgarriak.
Hitzarmen honen indarraldian, Soldata Tauletan finkatutako zenbatekoa jasoko da lan egindako egun bakoitzeko, kasu hauetan:
A. Fatxadak garbitzen eta txartelak kentzen egindako lana.
B. Bide-garbiketako peoiek estolda-zuloetan egindako garbiketako lana.
C. Edukiontziak garbitzeko lana, betiere garbiketa eskuz egiten bada.
D. Altzariak eta tresnak jasotzeko lana.
E. Xiringak biltzeko lana, egun osoa lanean ematen bada.
F. Estolderietako, hondartzetako eta zabortegietako makinak eta kalea garbitzeko makinak erabiltzen diren lanak, makinak peoi batek gidatzen baditu.
G. Hildako animaliak biltzeko lanak, lanak peoi batek egiten baditu.
H. Ibaien ertzak garbitzeko lanak, egun osoko lana egiten bada.
A, B eta I idatz-zatiei dagokienez, lan horietan ordubetetik gora emanez gero, plus osoa ordainduko da.
I. Estolda-zuloetako peoiek kolektoreak eta kolektoreen barrualdea eskuz garbitzen lan egiten dutenean tauletan zehaztutako zenbatekoa duen plusa jasoko dute.
Plus horien ordainketa ezin izango da metatu egun beraren barruan; lanaldian A, B, C, D, E, F, G eta H idatz-zatietan jasotako lan bat edo batzuk egiten badira, berariaz erabaki da plus bakarra baizik ezin izango dela jaso eta plus horren zenbatekoa lanaldiaren ordutegian tarte handiagoa hartu duen plusari dagokiona izango dela.
25. artikulua. Plusak.
Azken eranskinean jasota daudenak dira, eta honako izen hauek dituzte:
A. Hitzarmeneko edo jarduerako plusa.
B. Toxikotasun-, nekagarritasun- eta arrisku-plusa.
C. Garraioko eta urruntasuneko plusa.
D. Gaueko lanaren plusa (21:00etatik goizeko 6:00etara).
Lanaldia eguneko 6 h 45’ baino txikiagoa bada, gaueko lanaren plusa 1 izango da. Lanaldia eguneko 6 h 45’ baino handiagoa bada, gaueko lanaren plusa 2 izango da.
E. Igandeko eta jaiegunetako plusa: Igandeetan edo jaiegunetan lan egiten duten langileei Igande izeneko plusa emango zaie eta Ordainsarien Taulan dago. Tauletan ezarritako kategoriari dagokion oinarrizko soldataren %50aren parekoa izango da plus hori.
Lana igandeetan eta/edo jaiegunetan egin behar duten lanaldi partzialeko langileek Igandea izeneko plus bat jasoko dute, tauletan agertzen den kopuruarekin.
F. Mekanikarien plusa. Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, mekanikariek (1., 2. edo 3. mailako ofizialek) soldata-tauletan agertzen den zenbatekoa jasoko dute benetan lan egindako egun bakoitzeko. Plus horren bidez ordaintzen dira: batetik ibilgailuak maneiatzea, makinak erabiltzea kanpoko tailerretara eramateko, eta, bestetik, asteburuetan sor daitezkeen abisuei erantzun ahal izateko enpresako telefono batean eskuragarri edo aurkitzeko moduan egotea. Guardian dagoen pertsonak edozein lan egitera irten behar badu, etxetik irteten denetik itzultzen den arte emandako denbora guztia hartuko da kontuan, eta denbora hori aparteko ordu gisa ordainduko da.
Plus horiek soil-soilik lan egindako egun bakoitzeko ordainduko dira, honako hauek izan ezik:
— Hitzarmeneko edo Jarduerako plusa; hori egun natural bakoitzeko ordaintzen da.
— Garraioko eta distantziako plusa. Hori, lanaldi osoko langile batentzat eranskinetako tauletan aurreikusita dagoen kopuruan ordainduko da, edo kopuru proportzionalean lanaldi partzialeko kontratua duten langileentzat edo zerbitzuak urte naturalaren zati batean ematen dituztenentzat, kopurua hilero banatuta.
Gaueko lanaren plusari dagokionez, adierazitako kopuruari antzinatasuna gaineratu behar zaio.
26. artikulua. Antzinatasuna.
Antzinatasunaren osagarri pertsonala hauxe izango da: Kategoria bakoitzeko oinarrizko soldataren ehuneko bosteko hiru biurteko eta, gero, oinarrizko soldataren ehuneko zazpiko bosturtekoak, haietako bakoitza betetzen den hilabetetik hasita.
Biurtekoak eta bosturtekoak betetzen diren hilabetearen aurreneko egunetik aurrera sortuko dira, eta oinarrizko soldata ordaintzen den egun berberetan ordainduko dira, aparteko ordainsariak ordaintzeko 23. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.
27. artikulua. Gaixotasuneko eta istripuko baja.
Gaixotasunaren edo istripuaren ondorioz aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileei, Gizarte Segurantzak ordaindutako kopuruaz gain, enpresak jarritako osagarria ordainduko zaie, honako kasu hauetan:
A. Gaixotasuneko bajetan, honako ehuneko hauek osatuko dira:
1. Langileak ondoz ondoko hamabi hilabete badaramatza gaixotasuneko bajarik hartu gabe, ohiko soldataren %100 jasoko du.
2. Gaixotasuneko bajen arteko denbora 12 hilabetetik beherakoa bada, hau jasoko du:
2.1. Lehenengo egunetik hamabosgarren egunera bitartean, ohiko soldataren %80.
2.2. Hamaseigarren egunetik aurrera, ohiko soldataren
%100.
B. Gaixotasun arruntak eragindako eta, gutxienez, egun batean ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa egin eta egun batean ospitaleratzea ekarri duten aldi baterako ezintasuneko kasuetan, ohiko soldataren %100, bajaren lehenengo egunetik hasita.
C. Laneko istripuak edo lanbideko gaixotasunak eragindako bajetan, enpresak osagarri bat gehituko du kontzeptu honengatik jasotako kopuruari, ohiko soldataren %100era iritsi arte.
Ohiko soldata zehazte aldera, ondoko sortzapenak hartuko dira kontuan:
Oinarrizko soldata, antzinatasuna, hitzarmeneko plusa, nekagarritasun, toxikotasun eta arrisku-plusa, garraioko plusa, gaueko lanaren plusa eta igandeko plusa, hala behar denean, betiere aldi baterako ezintasunaren prozesua kitatzen den hilabeteari dagokionez.
Aldi baterako ezintasuneko egoerak hobetze aldera, enpresak langilearen gaixotasunaren egoera edo istripuaren ondoriozko egoera egiaztatu ahal izango du, zerbitzu medikuen bitartez; horretarako, langileak hitzordua hartu eta osasun-azterketetara joan beharko du, eta bidezko arrazoirik eman gabe agertzen ez bada, enpresak ordaintzen duen osagarria jasotzeko eskubidea galduko du.
28. artikulua. Dietak eta joan-etorriak.
Langileek joan-etorri bat egin, eta gaua etxetik kanpo igaro eta kanpoan bazkaldu eta afaldu behar badute, soldata-tauletan zehaztutako zenbatekoa duen dieta jasoko dute.
Joan-etorria dela-eta gaua etxetik kanpo igaro behar ez badute, bazkari edo afarirako laguntza gisa, ezarritako dietaren erdia izango da.
Lanaldia zatitua duten eta lantokian aritzen diren estolderiako langileei eta, orobat, lanaldi arrunta 13:00tik edo 21:00etatik aurrera gutxienez 3 ordu luzeago duten beste zerbitzu batzuetako langileei bazkaltzeko balea emango zaie.
V. KAPITULUA
29. artikulua. Istripu-poliza.
Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, poliza horren kapitalak honako hauek izango dira (kapitalak 2023):
— Istripuagatik hiltzen bada, istripua lanekoa izan zein ez: 55.322,45 euro.
— Istripuaren edo lanbideko gaixotasunaren ondorioz, ezintasun iraunkor absolutuko egoeran badago: 55.322,45 euro.
— Lanbideko gaixotasunaren ondorioz hiltzen bada: 55.322,45 euro.
— Laneko istripuaren ondorioz, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoko egoeran badago: 31.752,32 euro.
Artikulu honen ondorioetarako, lanbideko gaixotasuna eta laneko istripua dira langileak enpresari zerbitzuak egitean hartu edo izan duena.
Kopuru horiek, 2024rako, soldata-taulen igoerarako ezartzen den ehuneko berberarekin eguneratuko dira.
Kopuru berriak hitzarmen hau sinatutakoan jarriko dira indarrean, eta ez da atzeraeraginik egongo aurreko urteetarako.
30. artikulua. Gizarte laguntzak.
1. Hitzarmen honen eraginpean dauden eta minusbaliatu fisikoak edo psikikoak diren senideak beren tutoretzapean eta beren etxean bizitzen dauzkaten langileei dagokienez, lanaldi osoko langileak badira, Eranskin Tauletan gizarte-laguntza emango zaie, eta, lanaldi partzialeko langileak badira, beren lanaldiari dagokion zatia emango zaie.
Egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da, Gipuzkoako Aldundiak emandako minusbaliotasunaren kalifikazioa aurkeztuz.
Salbuespenak langileen ordezkaritzak aztertuko ditu, eta enpresari proposamen bat bidaliko dio.
2. Lanaldiaren barruan betaurrekoak apurtzeagatik eman beharreko laguntza: zenbatekoa eranskinetako tauletan ezarrita dago; jatorrizko faktura aurkeztu behar da, eta aurretiaz langileen legezko ordezkariek txostena egin behar dute.
31. artikulua. Trafikoko istripuak.
Gidabaimena behar duen ibilgailu motorduna gidatzen duen langile batek istripua badu eta, ondorioz, gidabaimena kentzen badiote, enpresak urtebetez errespetatuko dizkio istripua izan aurretik jasotzen zituen ordainsariak, eta zerbitzuko beste lan bat emango dio, behin betiko epaile-ebazpena eman bitartean.
Onura hori ezin izango da jaso gidabaimena kentzeko arrazoia delituzko egintza, zuhurtziagabekeria edo mozkortasuna bada.
32. artikulua. Ahalmena gutxituta duten langileak.
Istripuaren edo gaixotasunaren ondorioz ahalmen fisikoak edo psikikoak urrituta dituzten langileek, eta betiere mutualitateko medikuak behar bezala egiaztatu badu, lehentasuna izango dute egoera berri horri hobeto egokitzen zaizkion enpresako lanpostuak betetzeko; lanpostu berriko ordainsaria txikiagoa denean, eskaera langileak edo mutualitateak egin badu, 9 hilabetez errespetatuko da langileak ordura arte jasotako ordainsarien guztizkoa, baina eskaera enpresak egin badu, epe hori ez da aplikatuko eta langilea jasotzen ari zen ordainsariari eutsiko zaio.
Zehaztapen hori enpresak egingo du, langileen legezko ordezkarien txostena entzun ondoren.
Estolderiako eta gaueko zabor-bilketako peoiek, zerbitzu horiek egiten hamar urte bete ondoren, aukeran izango dute ekortze-zerbitzura aldatzea, betiere hori egin ahal bada, kategoria berriaren arabera kobratuz.
33. artikulua. Erretiroa eta txandako kontratua.
Hitzarmen honen eremu funtzionalean eta pertsonalean sartuta dauden eta enpresan 13 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten langileek, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta hala eskatzen badute, txanda-kontratuaren bidez erretiro partziala hartzeko eskubidea izango dute.
Aurre-erretiratuaren lanaldiaren murrizketa %50ekoa izango da, salbu eta enpresaren eta langileen legezko ordezkaritzaren artean %75eko murrizketa aplikatu ahal izateko akordioa badago.
34. artikulua. Aldizkako langile finkoak.
Langileen Estatutuaren 16.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, hondartzetako kontraten aldizkako kontratu finkoak soilik egin ahal izango dira lanaldi partzialean, lanaldiaren %70 gutxienez bermatuta.
Batzorde bat sortuko da 3 hilabeteko epean, hitzarmen honen sinatzaileek osatua, kolektibo horren deialdia arautzeko.
VI. KAPITULUA
35. artikulua. Ordaindutako lizentziak.
LEko 34.8 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hitzarmen honen eraginpean dauden langileek ordaindutako lizentziak hartu ahal izango dituzte, jarraian finkatuta dagoen eran:
1. Ezkontzagatik: Egutegiko 20 egun.
2. Emazteak umea izateagatik: Egutegiko 5 egun.
3. Ezkontidearen, seme-alaben, gurasoen edota anai-arreben gaixotasun larriagatik: 5 egun.
Ondorio horietarako, gaixotasun larritzat joko da dagokion fakultatiboak halaxe kalifikatzen duena. Nolanahi ere, gaixotasuna dela-eta langilea ospitaleratu behar bada, hori gaixotasun larritzat joko da. Kasu horretan, ospitalean eman beharreko denborak lizentzian ezarritakoak baino gutxiago irauten badu, orduan, ospitalean eman beharreko denbora bukatzen denean bukatuko da lizentzia.
4. Lehen aipatutako senideen heriotzagatik: 5 egun. Hiltzen diren senideak aiton-amonak edo ilobak badira: 2 egun.
5. Gurasoen, anai-arreben edo seme-alaben ezkontzagatik: Egutegiko egun 1.
6. Ohiko bizilekua aldatzeagatik: Egutegiko 2 egun.
7. Izaera publikoko nahitaezko betebeharren bat betetzeko: Behar adina denbora.
8. Goiko 1., 2., 4. eta 5. kasuetan, egin behar den joan-etorria 150 km-tik gorakoa bada, lizentzia egutegiko 2 egunetan luzatuko da.
9. Goiko 3. kasuan, berriz, egin behar den joan-etorria 150 km-tik gorakoa bada, lizentzia egutegiko 3 egunetan luzatuko da.
10. Bestalde, 3., 4. eta 5. kasuetan, ezkongurasoak, ezkonseme-alabak eta ezkonanai-arrebak ere hartuko dira kontuan.
11. Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluan ezarritako edoskitze-baimena lanaldi osoetan metatu ahal izango da, hala eskatzen denean.
Artikulu honetan ezarritako lizentzien ondorioetarako, izatezko bikoteek ezkontza zibilek edota eliza-ezkontzek duten tratamendu bera izango dute.
Egoera hori egiaztatu beharko da, bizikidetzako ziurtagiria edo antzeko egiaztagiri bat aurkeztuz.
36. artikulua. Ordaindu gabeko lizentziak.
LEko 34.8 artikuluan ezarritakoaren arabera, Enpresak ordaindu gabeko lizentziak emango dizkie 15 eguneko aurrerapenez hala eskatzen duten langileei; lizentzia horiek gutxienez 3 egunekoak eta gehienez 15 lanegunekoak izango dira urtean, eta ezin izango ditu batera hartu lantokiko langileen %10ek baino gehiagok.
37. artikulua. Medikuaren kontsultara joateko baimenak.
Langileak lan-orduen barruan Gizarte Segurantzako medikuaren kontsultara joan behar duenean, ez zaio soldata gutxituko, aurrez kontsultara joateko bidezko arrazoia ematen badu; era berean, urtean bi egun erabili ahal izango ditu mediku partikularraren kontsultara joateko, betiere aurrez kontsultara joateko bidezko arrazoia ematen badu.
Halaber, langile guztiek urtean 3 egun eta/edo gutxienez 2 orduko 8 baimen izango dituzte ezkontideari edo seme-alabei Gizarte Segurantzako medikuaren edota mediku partikularraren kontsultara joaten laguntzeko, aurrez bidezko arrazoia ematen badute.
Beste alde batetik, eta salbuespenei dagokienez, enpresak aurreko paragrafoetan jasotako edukia zabaldu ahal izango du, kasu zehatzak aztertu ondoren.
38. artikulua. Eszedentziak.
Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak borondatezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du. Eszedentzia horrek gutxienez urtebete iraungo du, eta gehienez lau urte. Eskaria lau urtetik beherako epealdi baterako eginez gero, langileak bere eszedentzia-egoera urtebeteko epealditan luzatu ahalko du, gehienez ere lau urtera arte.
Artikulu honetan araututa dagoenaren arabera borondatezko eszedentzia eskatu ondoren, langileak lehen betetzen zuen lanpostuan edo, bestela, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu batean besterik gabe berriz sartzeko eskubidea izango du, betiere idatziz hala eskatzen badu gutxienez eszedentzia amaitzen den eguna iritsi baino hilabete lehenago.
Borondatezko eszedentziaren epealdia ez da inolako ondorioetarako kontuan hartuko enpresan.
VII. KAPITULUA
39. artikulua. Segurtasuneko eta osasuneko batzordea.
Segurtasuneko eta Osasuneko Batzordeak eta/edo prebentzioko delegatuak eratzean eta beren eskumenak eta ahalmenak finkatzean, Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak (Boletín Oficial del Estado, 269. zenbakikoa, 1995eko azaroaren 10ekoa) xedatutakoa beteko da.
40. artikulua. Osasuna zaintzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioko Legeak 22. artikuluan zehaztutakoak izango dira aplikagarri.
Artikulu horretan aipatutako mediku-azterketan, langileari azterketa sakonago bat egiteko agintzen badiote, langileak dagokion baimena izango du, batere ordainsaririk galdu gabe. Mediku-azterketa hori beste hiri batean egin behar badu, enpresak garraio publikoan egindako joan-etorriaren gastuak ordainduko dizkio langileari, eta, orobat, 89,57 euroko dieta emango dio eguneko, gehienez 7 egunetan.
41. artikulua. Laneko arropa.
Laneko arropa egokia emango die enpresak langile guztiei. Ekainaren 1ean eta urriaren 15ean emango die arropa hori. Gai honen inguruan sor daitezkeen auziak Segurtasun eta Osasun Batzordeak ebatziko ditu, edo kasuan kasu, Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Paritarioak.
Nolanahi ere, eta kalterik egin gabe kontrata bakoitzaren ezaugarriengatik ezinbestekoak diren egokitzapenei, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde bakoitzean hartzen diren akordioei edo Hitzarmen honetan xedatuta dagoena orotara hobetzen duten arropa-entregei, enpresek honako hau guztia eman beharko dute:
a) Udako arropa:
—Alkandora bat edo kamiseta bat, aukeran.
—Galtza batzuk.
—Jaka bat.
—Zapatila pare bat, edo txiruka pare bat, puntakoarekin eta segurtasuneko barne-zolarekin (lanpostuaren arabera).
—Txapel bat.
b) Neguko arropa:
—Artilezko txano bat.
—Alkandora bat edo kamiseta bat (aukeran).
—Galtza batzuk.
—Jertse bat.
—Uretako jantzi bat, bi urtean behin (puskatzen bada, berria eman behar da).
—Anorak bat, bi urtean behin (puskatzen bada, berria eman behar da).
—Bota pare bat, puntakoarekin eta segurtasuneko barne-zolarekin (lanpostuen arabera), bi urtean behin (estolderietan, puskatzen denean eman behar da berria).
—Uretako bota pare bat, puntakoarekin eta segurtasuneko barne-zolarekin (lanpostuaren arabera).
Behin-behineko langileei bi galtza, bi alkandora eta dagozkien gainerako jantziak emango zaizkie.
Mekanika-arloko, zabortegietako, industriako garbiketako eta estolderiako langileei duten premiaren arabera garbituko zaie arropa.
VIII. KAPITULUA
42. artikulua. Berme sindikalak.
Langileek eskubide osoa izango dute iragarki-ohola lan- eta sindikatu-arloan interesekoak diren gaietarako erabiltzeko, bai eta propaganda banatzeko eta kuotak biltzeko ere; baina eskubide hori erabiltzeak ez du inolako eraginik izan behar enpresako jardueran edo martxa arruntean.
Langileek ondoko bermeak izango dituzte eskubide sindikalak erabiltzeko, eta bereizkeria sindikala xede duten itunak edo egintzak baliogabeak izango dira; hain zuzen, honako hauek:
a) Langile bati lana ematerakoan, langilea sindikatu bateko kide izateko edo ez izateko baldintza jartzea.
b) Enpresaburuak sindikatu bat sortzea edo sindikatu bati laguntzea, edozein motatako laguntzen bitartez.
c) Langile bat kaleratzea, zehatzea, baztertzea edo hari kalteren bat egitea sindikatu bateko kide izateagatik edota sindikatuan egiten duen jardueragatik, betiere jarduera indarrean dagoen legeriaren araberakoa bada.
43. artikulua. Enpresa Batzordea.
Enpresa Batzordea langileak ordezkatzen dituen organoa da. Honako berme hauek izan beharko ditu:
a) Enpresa Batzordeko kideek 40 ordu izango dituzte hilean, eta soldata errealarekin ordainduko dira. Ordu horiek metatu ahal izango dira hitzarmen honen eraginpean dauden Gipuzkoako enpresa bereko ordezkarien artean, baina jarduera sindikalerako erabil daitezkeen orduak sekula ere ez dira izango Enpresa Batzordeak dituen guztizko orduak baino gehiago.
b) Enpresak deitutako bileretan ematen diren orduak ez dira kontuan hartuko hileko orduen zenbaketan.
c) Lana antolatzeko edo lanean hobekuntza teknikoak egiteko egokiak izan daitezkeen neurriak proposatuko dizkio enpresari.
d) Langileei zuzenean eragiten dieten neurrien berri izango du, bereziki gai batzuen inguruan har daitezkeen neurriei dagokienez; hona hemen gaiak:
— Enplegua erregulatzeko espedientea.
— Arrazoi objektiboengatik kontratuak bukatzea.
— Plantilla lekuz aldatzea.
— Laneko sistema berriak sartzea.
— Lanaren antolakuntzan eragina duten erabaki guztiak.
e) Lan-arloan indarrean dauden arauak betetzen direla ziurtatuko du, egindako arau-hausteak ohartaraziko dizkio enpresari, eta, hala behar denean, beharrezkoak izan daitezkeen erreklamazio guztiak egingo ditu arauak betetzeko.
f) Enpresak batzarrak egiteko baimena emango du, betiere batzordeak 48 orduko aurrerapenez jakinarazten badio; gehienez urtean lau ordu ordainduta izango dituzte batzarrok.
g) Arau-hauste arinak, larriak edo oso larriak egiteagatik sindikatu bateko kide den langileren bati diziplinako neurriak ezarri bazaizkio, eta sindikatuak behar adinako aurrerapenez enpresa jakinaren gainean jarri badu, enpresako zuzendaritzak zehapen-proposamena jakinaraziko dio Enpresa Batzordeari. Enpresa Batzordeak txostena egin beharko du hurrengo 48 orduen barruan, eta enpresak egoki iruditzen zaion zehapena jarri ahal izango du, izapide gehiagoren beharrik gabe.
h) Langileek eskubidea izango dute kitatze-agiria sinatzen dutenean sindikatuko delegatu bat aurrean egon dadin.
i) Langileen delegatuek artikulu honetan Enpresako Batzordearentzat adierazi diren berme, zeregin eta eskumen berberak izango dituzte.
44. artikulua. Atal sindikalak.
Legez eratuta dauden eta hitzarmen honi atxikitako langileen taldean gutxienez %10eko afiliazioa duten zentral sindikalek atal sindikalak eratu ahal izango dituzte enpresan, Sindikatu Askatasunaren abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoak 10.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita eta honako berme hauek izanda:
a) Lan- edo sindikatu-arloko argitalpenak eta oharrak zabaldu ahal izango dituzte enpresaren lokaletan, eta afiliatuen kuotak bildu ahal izango dituzte, betiere horrek laneko jardueren ohiko garapenari kalterik ekartzen ez badio.
b) Sindikatuko delegatuek 30 ordu izango dituzte hilean jarduera sindikalean aritzeko.
c) Atal sindikalek ordaindutako 4 ordu izango dituzte urtean afiliatuen batzarrerako; batzar horiek egiteko, enpresa jakinaren gainean jarri beharko da, gutxienez, batzarra egin baino 48 ordu lehenago.
d) Enpresa Batzordeko kideen ordu sindikalak sindikatuko delegatuarengan metatu daitezke.
45. artikulua. Bake sozialaren klausula.
Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek, ados jarrita, beren-beregi honako hau erabaki dute: hartutako konpromisoak betetzen diren bitartean, ez dute presiorako neurri kolektiborik hasiko, ezta deituko edo hartuko ere, erabakitako araua aurretiaz, guztiz edo zati batean aldatzeko, erreformatzeko edo berrikusteko.
46. artikulua. Geroa.
Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek Langileen Estatutuaren 83.3 artikuluko gai zehatz bati buruzko akordio baten bidez ezarri dituzte enpresek eta langileek Geroa BGAEri egin beharreko ekarpenak. Ekarpen horiek honako hauek dira:
—2024. urtea: Langileak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera egiten duen kotizazio-oinarriaren %0,5eko ekarpena egingo du. Kotizazio-oinarriaren %0,25 langilearen kontura izango da, eta beste %0,25 enpresaren kontura. Ekarpen horiek 2024ko irailaren 1etik aurrera hasiko dira.
—2025. urtea: Langileak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera egiten duen kotizazio-oinarriaren %0,5eko ekarpena egingo du. Kotizazio-oinarriaren %0,25 langilearen kontura izango da, eta beste %0,25 enpresaren kontura.
—2026. urtea: Langileak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera egiten duen kotizazio-oinarriaren %0,5eko ekarpena egingo du. Kotizazio-oinarriaren %0,25 langilearen kontura izango da, eta beste %0,25 enpresaren kontura. 2026ko uztailaren 1etik aurrera, langileak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrera egiten duen kotizazio-oinarriaren %1eko ekarpena egingo du. Horren %0,5 langilearen kontura izango da, eta beste %0,5 enpresaren kontura.
—2027. urtea: Langileak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera egiten duen kotizazio-oinarriaren %1,5eko ekarpena egingo du. Kotizazio-oinarriaren %0,75 langilearen kontura izango da, eta beste %0,75 enpresaren kontura.
Ekarpenak batera egingo ditu enpresak, eta, horretarako, soldata-nominetan deskontatuko da langilearen kargurako ehunekoa.
Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek berariaz adierazi nahi dute haien asmoa dela EPSV-Geroari egindako ekarpenak bermatzea eta sendotzea. Adosten duten konpromisoak Hitzarmen Kolektibo honen indarralditik haratagoko translazioa du. Eta hori ezartzearen helburua da sektoreko langileek beren lan-bizitzaren amaieran erretiro-pentsioa osatuko duten pertzepzio duinak lortzea.
Erabaki dute hurrengo urteetan, edo adosten diren hurrengo hitzarmen kolektiboetan, gutxienez Geroari egindako ekarpenak igoko direla, indarrean dagoen hitzarmenean adostutako balio berean. Horren guztiaren helburua da Geroari egindako ekarpen horiei esker, arrazoizko epe batean, gutxienez %3ko ekarpen orokorra lortzea. 2027. urterako, langileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari kontingentzia arruntengatik egiten dion kotizazio-oinarriaren %1,50eko ekarpena egin beharko dio Geroari. Kotizazio-oinarriaren %0,75 langilearen kontura izango da, eta beste %0,75 enpresaren kontura.
Arau berriren batek pentsio-plan bat edo pentsioaren edozein osagarri ezartzeko betebeharra ezartzen badu, artikulu honetan ezarritakoa aplikatuko da, onar daitekeen erregulazioari lehentasun baztertzailea emanez.
IX KAPITULUA
47. artikulua. Zuzenbide osagarria.
Hitzarmen honetan aurreikusi ez dena Estatuko sektoreko hitzarmen kolektiboan (2013-7-30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), Langileen Estatutuan eta indarrean dauden gainerako xedapenetan ezarrita dagoenaren arabera ebatziko da.
48. artikulua. Soldata berrikustea.
2023ko soldata-taulak kalkulatzeko, 2022koak %3,5 igoko dira. (I. eranskina).
2023. urteari dagozkion atzerapenak 2024ko urtarrileko nominarekin ordainduko dira. Enpresaren batek ordainketa horri uko egiten badio beranduenez, hitzarmena argitaratu eta hilabete berean ordainduko ditu atzerapenak.
2024. urteari dagozkion soldata-taulak kalkulatzeko, 2023. urteari 2023ko EAEko KPIa + %0,6 gehituko zaio.
2025. urteari dagozkion soldata-taulak honela kalkulatuko dira: 2024. urteari EAEko 2024ko KPIa + %0,6 gehituko zaio, eta muga %4 izango da. Muga gaindituz gero, aldea 2026rako itundutako igoerei gehituko zaie.
2026. urteari dagozkion soldata-taulak kalkulatzeko, 2025ekoei 2025eko KPIa + %0,7 gehituko zaie EAEn, eta muga %3,7 izango da. Muga gaindituz gero, aldea 2027/01/01eko tauletan eguneratuko da, hurrengo hitzarmenean adosten diren igoerak alde batera utzi gabe.
I. ERANSKINA / ANEXO I 2023. URTEKO SOLDATA TAULAK / TABLA SALARIAL AÑO 2023 Kategoriak Categorías Oinarrizko soldata Salario base Hitzarm. plusa Plus de convenio Toxikot. nekag. eta arrisku plusa Plus tóxico/penoso y peligroso Garraio plusa Plus transporte Igande/jaiegun plusa Plus domingo/festivo TC Igande/jaiegun plusa Plus domingo/festivo TP Gaueko plusa Plus nocturno 1 Gaueko plusa Plus nocturno 2 Ordains. Uda- gabon-onurak Pagas de verano-navidad-beneficios Ordains. S. Martin Porreskoa Paga de San Martin de Porres Aparteko orduak Lanegunetan Días laborales Jaiegunetan Días festivos ARDURADUNA / ENCARGADO 46,66 17,34 14,82 4,70 23,32 34,98 12,23 14,11 2.494,25 1.594,79 27,34 37,68 LANGILEBURUA / CAPATAZ 42,91 17,27 14,75 4,70 21,47 32,17 11,26 13,01 2.359,93 1.610,49 25,67 35,89 GIDARIA / CONDUCTOR 41,32 17,03 14,63 4,56 20,65 31,00 10,86 12,50 2.114,47 1.576,87 25,19 35,39 1. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 41,32 17,03 14,63 4,56 20,65 31,00 10,86 12,50 2.114,47 1.576,87 25,19 35,39 2. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 39,52 13,13 11,21 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.891,11 1.704,89 21,31 28,57 3. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 39,52 12,09 11,21 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.891,11 1.696,84 21,08 28,25 PEOI MAKINARIA / PEÓN MAQUINISTA 39,52 13,13 11,21 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.891,11 1.704,89 21,31 28,57 PEOI GIDARIA / PEÓN CONDUCTOR 39,52 12,09 11,21 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.891,11 1.696,84 21,08 28,25 PEOI ESPEZIALIZATUA / PEÓN ESPECIALISTA 39,52 9,53 11,22 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.893,49 1.725,95 20,42 27,40 PEOIA / PEÓN 39,52 8,53 11,22 4,91 19,76 29,62 10,38 11,97 1.893,49 1.719,13 20,17 27,10 2023. URTEKO SOLDATAK KATEGORIEN ARABERA / SALARIOS ANUALIZADOS POR CATEGORÍAS: 2023 ARDURADUNA / ENCARGADO 38.254,50 LANGILEBURUA / CAPATAZ 36.452,08 GIDARIA / CONDUCTOR 34.936,65 1. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 1.ª 34.936,65 2. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 2.ª 31.399,23 3. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 3.ª 31.011,58 PEOI MAKINARIA / PEÓN MAQUINISTA 31.399,23 PEOI GIDARIA / PEÓN CONDUCTOR 31.011,58 PEOI ESPEZIALIZATUA / PEÓN ESPECILISTA 30.116,41 PEOIA / PEÓN 29.744,59 24. artikulua, plusa, langile berezien pizgarria / Plus artículo 24, incet. traba. especiales 5,18 Mekanikari plusa / Plus mecánico 5,88 24. artikulua, plusa, estolderia / Plus art. 24, alcantarillado 7,82 28. artikulua, dieta osoa / Dieta completa, art. 28 102,84 28. artikulua, dieta erdia / 1/2 dieta, art. 28 26,68 30. artikulua, gizarte-laguntza / Ayuda social, art. 30 162,68 29. artikulua, betaurrekoak apurtzea / Ayuda rotura gafa, art. 29 108,47 39. artikulua, dieta / Dieta, art. 39 108,47 20. artikulua, txartelaren diru-laguntza / Art. 20, subvención carnet 542,35 29. artikulua 1. prima / Art. 29, prima 1 55.322,45 29. artikulua, 2. prima / Art. 29, prima 2 31.752,32 Birbiltzeak San Martin Porresko aparteko ordainsarian aplikatu dira / Los redondeos están en la paga extra de San Martín de Porres. 2024. URTEKO SOLDATA TAULAK / TABLA SALARIAL AÑO 2024 Kategoriak Categorías Oinarrizko soldata Salario base Hitzarm. plusa Plus de convenio Toxikot. nekag. eta arrisku plusa Plus tóxico/penoso y peligroso Garraio plusa Plus transporte Igande/jaiegun plusa Plus domingo/festivo TC Igande/jaiegun plusa Plus domingo/festivo TP Gaueko plusa Plus nocturno 1 Gaueko plusa Plus nocturno 2 Ordains. Uda-gabon-onurak Pagas de verano-navidad - beneficios Ordains. S. Martin Porreskoa Paga de: San Martin de Porres Aparteko orduak Lanegunetan Días laborales Jaiegunetan Días festivos ARDURADUNA / ENCARGADO 48,39 17,98 15,37 4,87 24,18 36,27 12,68 14,63 2.586,54 1.653,73 28,35 39,07 LANGILEBURUA / CAPATAZ 44,50 17,91 15,30 4,87 22,26 33,36 11,68 13,49 2.447,25 1.668,75 26,62 37,22 GIDARIA / CONDUCTOR 42,85 17,66 15,17 4,73 21,41 32,15 11,26 12,96 2.192,71 1.634,83 26,12 36,70 1. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 42,85 17,66 15,17 4,73 21,41 32,15 11,26 12,96 2.192,71 1.634,83 26,12 36,70 2. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 40,98 13,62 11,62 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.961,08 1.769,18 22,10 29,63 3. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / 40,98 12,54 11,62 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.961,08 1.761,39 21,86 29,30 PEOI MAKINARIA / PEÓN MAQUINISTA 40,98 13,62 11,62 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.961,08 1.769,18 22,10 29,63 PEOI GIDARIA / PEÓN CONDUCTOR 40,98 12,54 11,62 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.961,08 1.761,39 21,86 29,30 PEOI ESPEZIALIZATUA / PEÓN ESPECILISTA 40,98 9,88 11,64 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.963,55 1.790,63 21,18 28,41 PEOIA / PEÓN 40,98 8,85 11,64 5,09 20,49 30,72 10,76 12,41 1.963,55 1.781,00 20,92 28,10 ARDURADUNA / ENCARGADO 39.669,92 LANGILEBURUA / CAPATAZ 37.800,81 GIDARIA / CONDUCTOR 36.229,31 1. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 1.ª 36.229,31 2. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 2.ª 32.561,00 3. MAILAKO MEKANIKARI OFIZIALA / MECÁNICO OFICIAL 3.ª 32.159,01 PEOI MAKINARIA / PEÓN MAQUINISTA 32.561,00 PEOI GIDARIA / PEÓN CONDUCTOR 32.159,01 PEOI ESPEZIALIZATUA / PEÓN ESPECILISTA 31.230,72 PEOIA / PEÓN 30.845,14 24. artikulua, plusa, langile berezien pizgarria / Plus artículo 24, incet. traba. especiales 5,37 Mekanikari plusa / Plus mecánico 6,10 24. artikulua, plusa, estolderia / Plus artc 24, alcantarillado 8,11 28. artikulua, dieta osoa / Dieta completa, art. 28 106,65 28. artikulua, dieta erdia / 1/2 dieta, art. 28 27,67 30. artikulua, gizarte-laguntza / Ayuda social, art. 30 168,70 29. artikulua, betaurrekoak apurtzea / Ayuda rotura gafa art., 29 112,48 39. artikulua, dieta / Dieta, art. 39 112,48 20. artikulua, txartelaren diru-laguntza / Art. 20, subvención carnet 562,42 29. artikulua 1. Prima / Art. 29, prima 1 57.369,38 29. artikulua, 2. Prima / Art. 29, prima 2 32.927,16 Birbiltzeak San Martin Porresko aparteko ordainsarian aplikatu dira / Los redondeos están en la paga extra de San Martín de Porres. KPI Euskadi / IPC País Vasco: 0,031 Igoera guztira / Incremento total: 0,037
Horas extraordinarias
MECÁNICO OFICIAL 1.ª
MECÁNICO OFICIAL 2.ª
MECÁNICO OFICIAL 3.ª
Horas extraordinarias
MECÁNICO OFICIAL 1.ª
MECÁNICO OFICIAL 2.ª
MECÁNICO OFICIAL 3.ª