3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Alkatearen dekretuz 2023ko laugarrengo hiruhilekoari dagokion asteroko merkatua egiteko bide publikoa erabiltzeagatik tasaren errolda onetsi da. Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16. artikuluaren arabera, informazio publikora jarri da. 

a)    Errolda kontuhartzailetzan dago jarrita.              

b)    Aztertzeko epea: hilabete 1 iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c)    Ezadostasuna adierazteko epea: hilabete 1 b) atalean adierazitako eran zenbatuta. Horretarako birjarpen errekurtsoa jarri behar da.

d)    Erreklamazioa udaletxeko erregistroan aurkeztu behar da.

e)    Errekurtsoa jartzearen ondorioak: aipatu Foru Araueko 14.2 artikuluan xedatuak.

Aldi berean, herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie urtarrilaren 2tik 31ra bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan.  

Urtarrilaren 24a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik kobratuko dira zuzenean ordaintzeko borondatezko epe horretako azken egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak uztailaren zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera. Ordainketa egin beharko da entitate laguntzaileen bidez (Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa) edo internet bidez Nire Ordainketa atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nireordainketa).    

Urtarrilaren 11 iritsi eta zerdagunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Usurbilgo udaletxean eskatu beharko du.          

Jarritako borondatzeko epea bukatzen denean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta zerga kobratuko da errekarguarekin, atzeramenduzko interesekin eta dagozkion kosteekin.

Usurbil, 2024ko urtarrilaren 4a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.               (42)