USURBILGO UDALA
Iragarkia
Arauzko informazio publikoko epea amaitu eta erreklamaziorik jaso ez denez, behin betirako onartu dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerga, tasa, prezio publiko, kontribuzio berezi eta zerga kudeaketaren ordenantza fiskalean eginiko aldaketak, honela argitaratzen direlarik:
1. Ordenantza. Ondasun higiezinen gaineko zerga.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.3 artikuluak ematen dion zilegitasuna erabiliz, eta geroztik Araudiak izan dituen aldaketak kontuan izanik, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II. KARGA-TASA
2. artikulua.
1. Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa eranskinean adierazten den ehunekoan geratuko da finkatua.
2. Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, eranskinean adierazten den ehunekoan geratuko da finkatua.
III. OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1. Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2. Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3. Zerga honen zehaztapena aurreko apartatuetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.
IV. SALBUESPENAK
4. artikulua.
Foru Arauak ezarritako salbuespenez gain, titularitate publikoko osasun zentroen ondasunak salbuetsita geratuko dira baldin eta Ondasun horiek zentroen berezko helburuak betetzeari zuzenean lotuta badaude.
V. HOBARIAK
5. artikulua.
Hurrengo hobariak onartuko dira:
a) Kuota osoaren %50eko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberritzetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta higizein-sustapen enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.
b) Famili ugariei hobaria:
Hobariaren ehunekoa aldakorra izango da, azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 4. artikuluan ezartzen diren familia ugariaren sailkapenaren arabera.
— Familia ugari berezientzat, %90eko hobaria ezartzen da.
— Familia ugari orokorrentzat, %50eko hobaria ezartzen da.
Nolanahi ere, Etxebizitzak 165.000 euroko balio katastrala baina baxuagoa duenean soilik aplikatuko da.
Hobariarekin baliatzeko baldintza formalak.
Familia ugarien titularrek, hiri OHZren subjektu pasiboak, ondoren aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, familia ugari titulua iraungi bitartean hobaria aplikatuko delarik, OHZ Foru Arauak aldaketarik izaten ez duen bitartean:
— Interesdunaren eskabidea, udalak erraztuko du eredua.
— Familia ugarien tituluaren fotokopia konpultsatua. Udalak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean familia unitateko kideak ohizko etxebizitzan erroldatuak daudela egiaztatuko du.
Familia ugariaren titularrak etxebizitza bat baino gehiago jabetzen izanez gero hobaria ez da aplikatuko. Jabetza ulertuko da beste etxebizitza baten gutxienik %50eko jabetza badu.
Hobariaren eskaera indarrean dagoen urteko behin betiko errolda itxi aurretik (apirilaren 15a) egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaeraz itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako.
Herritarrak eskaera orrian aurkakotasunik adierazi ez badu, zergabilketako langileek datuen arloko bitartekotzako plataformatik eta beste administrazioetatik honako datuok egiaztatuko dituzte:
— Familia ugariaren liburua.
— Ondasun Higiezinak: Hiriguneko etxebizitzen titularra.
— Ondasun Higiezinak: Udalerritik kanpoko etxebizitzak.
c) Kuota osoaren %50ko hobaria Babes Publikoko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren lehen 3 urtetan.
d) Etxebizitza hutsak alokairuan uzteagatik hiri OHZ Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan erabilera - lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez. Eskaera behin betiko errolda itxi aurretik egin beharko da, indarrean dagoen ekitaldian aplikatzeko.
e) Energia aprobetxamendu sistemak:
Zergaren kuota osoaren %40ko hobaria, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako. Hobari hori aplikatzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte.
Hobaria eskuratzeko aurkeztu beharreko agiriak:
— Eskaera orria sinatuta, hobariaren xede den higiezina identifikatzen duena.
— Obra amaieraren egiaztatze-agiria.
— Administrazio eskudunaren homologazio-agiria.
Hobariaren indarraldia eta irismena:
— Hobaria ezarraldi bakarrean aplikatuko da, eskaera urteko errolda itxi aurretik egiten bada urteko ezarraldian bertan, bestela, hurrengo urteko ezarraldian.
— Nolanahi ere, ez da inoiz hobari bat baino gehiago izango ezarraldi bakoitzean.
VI. GAINKARGUA
6. artikulua.
Ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean, eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean, hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez, 100eko 50eko errekargua ezartzen da zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera. Errekargu hau aplikatzearen ondorioetarako, Katastroaren arabera etxebizitza gisa erabiltzekoak diren lokalak etxebizitza eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osatzen dutenean. Ondorio horietarako ere, presuntzio egingo da etxebizitza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko egoitza dela baldin eta, zergaren sortzapen egunean, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatua badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela.
Honako salbuespen hauek izango dira:
Egiazko ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzeagatik, ordenantzan araututako baldintzetan, baldin eta ondorengo kasu batean aurkitzen badira:
a) Bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duten erakunde publiko baten esku jarritakoak, edo Bizigune programara atxikiak egoteagatik hobaria dutenak, edo, atxikiak egonda, alokatu gabe daudenak.
b) Alokairuan dauden etxebizitzak. Alokairuaren kontratua aurkeztu beharko dute.
c) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen etxebizitzak. Kasu hauetan, zahar etxean erroldatu baino lehen zuten ohiko etxebizitzak bakarrik izango du salbuespena.
d) Herentziaz jasotzen diren etxebizitzak bi urte egongo dira salbuetsita errekargu honetaz.
e) Modu jarraian lanbide nahiz merkataritza jardueretarako erabiltzen direnak. Kasu honen barruan aurkitzen dira, besteak beste:
— Ostatatze, ostatu, hostal edo antzeko jarduerei atxikitakoak.
— Baserriak, beti ere baserrian titularrak bertan dagoen jarduerarengatik nekazal errenta jasotzen badute.
— Jarduera ekonomikoaren gaineko zergan alta emanda daudenak.
Salbuespen hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da jardueraren titularra higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzeagoa edota lagapen bidez erabiltzen bada, zinpeko aitorpena aurkeztea.
VII. KUDEAKETA ARAUAK
7. artikulua.
Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 15etik uztailaren 4a bitartekoa izango da.
Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuordetu daiteke, Udal Batzarrak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
VIII. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean.
ERANSKINA
Karga-tasa.
%
Industri eta zerbitzu erabilera ..................................... 0,5932
Beste erabilerak (etxebizitzak, etab.) ......................... 0,1963
Landalur ondasun higiezinak ...................................... 0,8572
2. Ordenantza. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 10 eta 11 artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz.
II. GUTXIENGO KUOTEN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Udalerri horretan zergapetutako jardueratarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak Eranskinean azaltzen diren gehikuntza eta ponderazio koefizienteak aplikatuz gehituko dira.
3. artikulua.
Ordenantzaren eranskinean ezarritako Gehikuntza koefizientea, kuota probintzialei eta bereziei ez zaie aplikatuko, ezta Foru Errekarguari ere.
III. TRIBUTUZKO ZERGA
4. artikulua.
Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, ordenantza honetako 2. artikuluan finkatzen den koefizientea erantsiz eta kasua balitz Foru errekargua.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1. Honako hauek salbuesten dira zergatik:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zerga aldietan.
Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bat egiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
c) 1.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.
Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 1.000.000 eurotik beherakoa bada.
Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.
Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan:
1. Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.
2. Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.
Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 35. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da. Zerga aldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
3. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.
Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.
4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
f) Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
g) Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.
h) Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.
i) Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
j) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.
2. Artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.
V. HOBARIAK
6. artikulua.
a) Kuotaren %5, 10 edo 20ko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zerga aldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zerga aldiaren aldean gehitu badute. Hobaria honela aplikatuko da.
— Langile kopurua %5 haziz gero, %5ko hobaria.
— Langile kopurua %10 haziz gero, %10ko hobaria.
— Langile kopurua %20 edo gehiago haziz gero, %20ko hobaria.
b) Udalerrian dagoen industri jarduera osoak ingurugiro ziurtagiria izatea; ISO14.000 araua kontutan izanik.
Hobariaren eskaera indarrean dagoen urteko errolda itxi aurretik (irailaren 15) egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaeraz itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako.
VII. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
I. ERANSKINA
Eragiketa bolumenaren araberako ponderazio koefizientea, hurrengo taularen arabera:
Eragiketa bolumena Koefizientea
1.000.000,00 eta 5.000.000,00 euro bitartean ...... 1,29
5.000.000,01 eta 10.000.000,00 euro bitartean ... 1,30
10.000.000,01 eta 50.000.000,00 euro bitartean ... 1,32
50.000.000,01 eta 100.000.000,00 euro bitartean
................................................................................. 1,33
100.000.000,00 euro baino gehiago ........................ 1,35
Eragiketa bolumenik gabe .......................................... 1,31
Udalerri guztirako finkatutako gutxieneko kuoten ge-
hikuntza .................................................................. 2,20
Kokapen indizea:
1. kategoriako kaleak .................................................. 1,24
2. kategoriako kaleak .................................................. 0,82
II. ERANSKINA
1. kategoriako kaleak.
Aginaga Auzoa Aintzia Aitzezarra Armaida Atallu Azeki Haundia Azken Portu Errekaldea Erribera Errota Berri Estrata Iguarte Iru Kantoia Kalezar Legarda Ondarzulo Oria Osiña Txikierdi Auzoa Ugaldea Industrialdea Urdaiaga Auzoa Zanpiura Zapategi Industrialdea Zelai-Aundi Zingirategi Zumartegi Industrialdea
2. Kategoriako kaleak.
1. kategorian agertzen ez diren beste kale guztiak 2. kategorian hartuko dira kontuan.
3. Ordenantza. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
I. IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
1. artikulua.
1. Udal honek, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 6. artikuluak ematen dion zilegitasuna erabiliz, eta geroztik Araudiak izan dituen aldaketak kontuan izanik, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
2. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Usurbilgo udalerrian dagoenean exijitzen da.
3. Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
4. Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdi-atoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. SALBUESPENAK
2. artikulua.
1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak, pertsona desgaituen izenean matrikulatuta daudenean.
Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, baldin eta desgaituen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko badira. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:
a’) Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago eman zaizkienean.
b’) Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak.
Aurreko a’) eta b’) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.
Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiago badute jabetzan, ibilgailu bakarrak izango du salbuespena.
f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta nekazaritzako makinak badira:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
4. Herritarrak eskaera orrian aurkakotasunik adierazi ez badu, zergabilketako langileek datuen arloko bitartekotzako plataformatik eta beste administrazioetatik honako datuok egiaztatuko dituzte:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimena.
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
III. SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. ZERGA ALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1. Zerga aldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zerga aldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota hainbanatuko da, modu berean.
3. Zerga aldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. ZERGA KUOTA
5. artikulua.
1. Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
1. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak jasotakoa izango da.
2. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
3. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
4. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
5. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
6. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdi-atoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
7. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. HOBARIAK
6. artikulua.
1. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenek %50ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
3. Turismo, autobus eta kamioi motako ibilgailuek %50eko hobaria izango dute zerga kuotan, matrikulatzen direnetik lau urtez, kontsumitzen duten karburante motaren arabera, motorraren ezaugarrien arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera, beti ere ondoren zehazten diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira:
a) Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.
b) Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.
c) Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira.
Aurreko a), b) eta c) ataletan aurreikusitako hobariak jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboek hobaria eskatzea, ibilgailu berriaren ezaugarrien fitxa teknikoa erantsiz.
4. Herritarrak eskaeraren aurka egiten ez badu, zerga-bilketako langileek datu hauek egiaztatuko dituzte datuen bitartekaritzako plataformatik eta beste administrazio batzuetatik:
—Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
5. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik izango. Salbuespena indarrean dagoen ekitaldiko behin betiko errolda onartu aurrez iza-pidetzen den kasuan, urte horretan izango du eragina.
Aurreko 2 eta 3 zenbakitan aipatutako hobariak zerga kuotari aplikatuko zaio.
VII. KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Usurbilgo Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordain-agiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribatu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3. Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
10. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio berandutza-interesa exijituko da.
VIII. BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
11. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. ERROLDAK
12. artikulua.
1. Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen sei hilabete barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2. Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3. Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. ITZULKETAK
13. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboari dagokion zenbatekoaren itzulketa ofizioz egingo dio Udalak, jasotako informazioaren arabera.
XI. XEDAPEN GEHIGARRIA
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
XII. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
ERANSKINA
Potentzia eta ibilgailu mota Koefizientea Kuota
a) Turismoak.
9 zaldi fiskaletik beherakoak ........................ 1,90 35,00
9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak ............. 1,87 68,77
12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak ........... 2,28 139,93
14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak ........... 2,49 213,33
16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak ........... 2,65 292,02
20 zaldi fiskaletik gorakoak .......................... 2,85 384,71
b) Autobusak.
21 plazatik beherakoak ............................... 2,52 209,90
21 eta 50 plaza bitartekoak ........................ 2,65 314,85
50 plazatik gorakoak ..................................... 2,83 419,80
c) Kamioiak.
1.000 kilogramotik beherako karga erabil-.
garria dutenak ........................................ 2,48 104,96
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga
erabilgarria dutenak ............................... 2,52 209,90
2.999tik gorako eta 9.999 kg bitarteko kar-
ga erabilgarria dutenak ......................... 2,65 314,85
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria du-..
tenak ........................................................ 2,83 419,70
d) Traktoreak.
16 zaldi fiskaletik beherakoak .................... 1,98 35,00
16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak ............... 2,52 69,96
25 zaldi fiskaletik gorakoak .......................... 2,52 209,90
e) Trakzio mekanikoko ibilgailuek era-
mandako atoiak eta erdiatoiak.
1.000 kg-tik beherako eta 750 kg-tik gora-
ko karga erabilgarria dutenak ............... 1,98 35,00
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga
erabilgarria dutenak ............................... 2,52 69,96
2.999 kilogramotik gorako karga erabilga-.
rria dutenak ............................................. 2,52 209,90
f) Bestelako ibilgailuak.
Ziklomotorrak ................................................. 2,33 10,50
125 c.c. bitarteko motozikletak .................. 2,33 10,50
125 c.c.-tik gorako eta 250 c.c. bitarteko mo-
tozikletak ................................................ 2,72 21,00
250 c.c.-tik gorako eta 500 c.c. bitarteko mo-
tozikletak ................................................ 2,76 42,66
500 c.c.-tik gorako eta 1.000 c.c. bitarteko
motozikletak ........................................... 2,83 87,73
1.000 c.c.-tik gorako motozikletak .............. 2,89 178,37
4. ordenantza. Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio 2006ko uztailaren 20ko 2/2006 Legean, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoan, 207. artikuluan xedatutakoaren arabera.
4. artikulua.
Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:
a) Partzelatzeak, bereizteak edo edozein motatako lurzoruetan finkak nahiz onibarrak zatitzeko beste edozein ekintza, baldin eta birpartzelatzeko proiektu batean sartuta ez badaude.
b) Oin berriko edozein motatako instalazioak eraikitzeko, egiteko eta ezartzeko obrak.
c) Lehendik dauden edozein motatako etxe, eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.
d) Aldatzeko edo eraberritzeko obrak, baldin eta eraikinaren egitura edo konfigurazio arkitektonikoari edo zeinahi motatako etxe, eraikin eta instalazioen kanpoko itxurari eragiten badiote.
e) Eraikinen barne-antolaketa aldatzen duten edo eraikinak zahartzerritzeko diren lanak. Berdin dio eraikin horiek erabilera baterako edo besterako diren, eta obra horien artean sartuko dira aurretik zegoen etxebizitza etxebizitza bi edo gehiagotan banatzea dakartenak ere.
f) Behin-behinekoak izango diren obrak.
g) Eraikuntza-lanen osagarri izango diren urbanizazio-obrak.
h) Eraikuntzen eraispena; salbuespen izango dira erortzeko zorian dauden eraikintzat hartutakoak.
i) Edozein motatako lurzorutan egin beharreko lurmugimenduak eta lurra erauzteko eta berdintzeko lanak.
j) Hondarrak eta hartxintxarrak ateratzea eta harrobiak ustiatzea.
k) Hondakinak pilatzea eta paisaia naturalaren ezaugarriekin zerikusirik ez duten materialak biltzea, baldin eta paisaia horren hondamena eta degradazioa eragiten badute.
l) Lursailak ixtea, murruak egitea eta hesiak jartzea.
m) Bideak irekitzea, eta bide horietan aldaketak egitea edo zoladura jartzea.
n) Etxe prefabrikatuak eta antzeko ezaugarriak dituzten instalazioak jartzea, direla behin-behinekoak, direla iraunkorrak.
ñ) Berotegiak ezartzea.
o) Propagandako kartelak eta panelak bide publikotik ikusteko moduan jartzea, baldin eta kartel eta panel horiek egiturazko euskarria den elementu baten kontra edo gainean ipini badira.
p) Lurpean eraikitzen diren edo lurpeari eragiten dioten instalazioak.
q) Linea elektrikoak, telefono-lineak edo antzekoak instalatzea; telekomunikazio-sareak edo energia garraiatzeko sareak instalatzea; eta edozein motatako antenak jartzea.
r) Obren edo obra-zatien lehenengo erabilpena eta obra horien aldaketa; baita eraikuntzaren erabilerak aldatzea ere –osorik edo zati batean–.
s) Edozein motatako establezimenduak irekitzea; industrialak, merkataritzakoak, profesionalak eta elkarteetakoak direnak ere bai.
t) Lurralde- edo hirigintza-plangintzaren bidez babestuta dauden zuhaitzak eta zuhaixkak moztea.
u) Presak edo putzuak eraikitzea; ubide publikoak eta bide publiko nahiz pribatuak babesteko edo zuzentzeko obrak; eta, oro har, lurraldearen itxurari eragiten dion edozein obra edo erabilera.
v) Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzak, lege honetan araututa baldin badaude.
w) Lurralde- eta hirigintza-antolamenduko tresnek adierazitako beste edozein ekintza, eta, oro har, artikulu honetan aurreikusitako moduan obrak egikaritzea edo lurzorua, lurpea nahiz hegalkina erabiltzea eragiten duten ekintzak.
5. artikulua.
Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainketaz salbuesten da, Estatuaren, Autonomi Elkarteen, Lurralde Historikoen edo Herri Erakundeen jabegokoak diren edozein eraikuntza, instalazio edo obrak, baldin eta aipatu zergapean egonik zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta populazioen eta ur zikinen saneamendura zuzenduta badago, beren kudeaketa erakunde autonomoek garatuko badute ere, nahiz eta eraikuntza obra berriak zein kontserbazio obrak izan.
III. SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
1. Ondorengoak ditugu, zergadun moduan, zerga honen subjektu pasiboak: Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikulua aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko ondasun higiezinen jabeak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.
2. Udal Administrazioaren aurrean zinez frogatzen ez bada obraren jabe izaera ez dagokiola obra egiten den higiezinaren jabeari, beste pertsona edo entitate bati baizik, ulertuko da higiezinaren jabea dela arduraduna.
7. artikulua.
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasibo iritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
2. Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exijitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
IV. OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
1. Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak osatzen dute Zergaren Zerga-oinarria.
2. Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkezturiko exekuzio materialaren aurrekontua kontuan hartuko da, bidezko Elkargo Ofizialak ikus-onetsi badu.
3. Aurreko apartatuan adierazitako ezaugarriak betetzen ez dituen aurrekontuaren kasuan nahiz aurretiazko lizentzia lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obren kasuan, udal-teknikoek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoari iritzitako kostuaren arabera.
V. TRIBUTU KUOTA
9. artikulua.
Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI. SORTZAPENA
10. artikulua.
Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da.
VII. HOBARIAK
11. artikulua.
Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hobariak onartu ditu Usurbilgo Udalak:
a) %90 Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udalbatzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.
b) %95 Eraikuntzak, eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen dituzten sistemak ezartzen badira. Hobari hori aplikatzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte.
c) %15eko hobaria, babes sozialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, subjektu pasiboak eskaera bideratu beharko duelarik.
d) %90 Eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.
Oharrak:
— Ezinezkoa da aldi berean hobari bat baino gehiago aplikatzea. Hau da, eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzak hobari bakarra izango du, zergadunarentzat onuragarriena dena alegia.
— Obrak irisgarritasuna eta habitagarritasuna erraztekoak izango dira, eta ondorioz hobaria izango dute, baldin eta ziurtagiri baten bidez udal teknikari batek obra horiek ezinduen irisgarritasuna eta habitagarritasuna hobetzeko derrigorrezkoak direla azaltzen badu.
VIII. KUDEAKETA
12. artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.
13. artikulua.
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko aurrekontu berria aurkeztu beharko da lehen aurrekontua garestitzen denaren arabera.
14. artikulua.
Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren benetako kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion zenbateko subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.
15. artikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
16. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokionez, era berean zerga urraketen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokionez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurre ikusitakoa izango da aplikagarri.
17. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obra, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
18. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.
IX. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 2024ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da eta jarraituko du aldatzea edo indargabetzea erabaki arte. Geroztik, urtez urte egindako aldaketen ondorioz, horra egun indarrean dagoen eranskina.
ERANSKINA
Eraikuntza, Karga
instalazio edo obra mota tasa (%)
Nekazal jarduerari loturiko eraikuntzak ..................... 2
Nekazal gunetan etxebizitzen eraikuntzak ................ 4
Orokorra (besteak) ....................................................... 5
5. Ordenantza. Hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauan aurre ikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, 16/1989 Foru Arauak xedatutakoa eta ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
1. Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko tributu lokala da, lur horiek jasan dezaten eta, edozein titulu bidezko lur horien jabetza eskualdaketaren ondorioz edo aipatu lurren gaineko edozein gozameneko ondasun-eskubideren, jabaria mugatuz, osaketa edo eskualdaketaren ondorioz agerian jarri dadin balio gehikuntza kargatzen duena.
2. Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
a) Hiri-lurzorua, urbanizagaia; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argitegia publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
b) Nekazal Legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti ere zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horregatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III. MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1. Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:
a) Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.
b) Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.
Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.
c) Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Xedapen bera aplikatuko da, aurreko paragrafoan aipatutako kasu berdinetan, Izatezko bikoteei buruzko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak xedatutakoaren arabera osatutako izatezko bikoteko kideek egiten dituzten ekarpen, esleipen eta eskualdaketei dagokienez.
Ez da zergapetuta egongo, era berean, ondasun higiezinak ezkontideen artean, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatutako izatezko bikoteko kideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean edo izatezko bikotea amaitzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, hurrenez hurren ezkontzako erregimen ekonomikoa edo ondarezko erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
2. Lurren eskualdaketak ez dira egongo zergari lotuta eskualdaketa eta eskurapen datetan haien balioen artean dagoen diferentzia kalkulatzean balio gehikuntzarik ez dela izan egiaztatzen denean.
Horretarako, balio gehikuntzarik ez dela izan frogatu nahi duen pertsona edo entitate interesdunak eskualdaketa aitortu beharko du, eta eskualdaketa eta eskurapena dokumentatzen dituzten tituluak aurkeztu ere bai; ondorio horietarako, 6. artikuluan aipatzen diren pertsonak edo entitateak izango dira interesdun.
Eskualdaketan balio gehikuntzarik ez dela izan egiaztatzeko, honako hau hartuko da lurraren eskualdaketa edo eskurapen baliotzat kasu bakoitzean: eragiketa dokumentatzen duen tituluan ageri dena edo, kasua bada, Zerga Administrazioak egiaztatutakoa. Ondorio horietarako, eragiketa horietan izandako gastuak edo aplikatutako tributuak ezingo dira konputatu, eta ez da inolako eguneratzerik izango denbora igarotzeagatik.
Higiezinaren eskualdaketan lurzorua eta eraikuntza sartzen direnean, lurzoruaren baliotzat hartuko da zergaren sortzapen egunean lurraren katastro balioak katastro balio osoarekiko duen proportzioa aplikatuta ateratzen dena, eta proportzio hori aplikatuko zaie bai eskualdaketa balioari eta, hala badagokio, baita eskurapen balioari ere.
Eskurapena edo eskualdaketa kostu gabekoa izan bada, aurreko paragrafoetako erregelak izango dira aplikagarriak, eta, hala dagokionean, gorago aipatutako bi balio konparagarrietatik lehenengotzat oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergan aitortutakoa hartuko da.
Apartatu honetan aipatutako higiezinen ondorengo eskualdaketan, lurren balio gehikuntza zenbat urtetan sortu den konputatzeko, higiezina eskuratu aurreko denbora ez da kontuan hartuko. Ondasun higiezinen ekarpen edo eskualdaketei ez zaie aplikatuko paragrafo honetan xedatutakoa, artikulu honen 1. apartatuko b) eta c) letren arabera zergari lotuta ez daudenean.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1. Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a) Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
b) Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurre ikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
Salbuespen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenganatu aurreko lehendabiziko 5 urteetan gauzatzea.
Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkien eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obra horien balio kostu balio katastralaren %25 baino handiagoa bada.
2. Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Usurbilgo udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f) Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
V. SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
1. Honako hauek dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:
a) Lurren kostu gabeko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen kostu gabeko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskuratzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen duen entitatea, edo, bestela, dena delako eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaion pertsona.
b) Lurren kostu bidezko eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen kostu bidezko eraketan edo eskualdaketan, lurra eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen duen entitatea, edo dena delako eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duena.
2. Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, lurra eskuratzen duen pertsona fisiko edo juridikoa, edo Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako entitatea, nahiz eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaiona, zergadunaren ordezko subjektu pasibo izango da baldin eta zergaduna Espainian egoitzarik ez duen pertsona fisiko bat edo entitate bat bada, ordezkaria izendatzeko obligaziorik ez badu, edo obligazio hori edukita, ordezkariak solidarioki erantzuten ez badu ordezkatuaren zerga zorra ordaintzeko obligazioari dagokionez.
3. Lurrak ohiko etxebizitzaren hipoteka betearazteagatik eskualdatzen direnean, haiek eskuratzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, edo Zergen Foru Arau Orokorreko 35.3 artikuluan aipatzen den entitatea hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan, ordezkoak ezingo dio zergadunari exijitu ordaindutako obligazio tributarioaren zenbatekoa.
Apartatu honetan aurreikusitako ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 90.8 artikuluan halakotzat definitutakoa.
4. martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-Dekretuak, baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzkoak, 2. artikuluan ezarritakoan sartzen diren zordunek euren etxebizitza zorren ordainez emateagatik egindako eskualdaketetan, ondasun higiezina eskuratzen duen entitatea izango da zergadunaren ordezko subjektu pasiboa, eta ordezkoak ezin izango dio zergadunari exijitu ordaindutako zerga obligazioen zenbatekoa.
VI. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1. Zerga honen zerga oinarria lurren balio gehikuntza da, hain zuzen ere, sortzapenaren unean agerian jarri eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa. Haren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izango da, artikulu honen 4. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe: sortzapenaren unean lurrarri kalkulatu zaion balioa bider 3. apartatuaren arabera sorreraldiari dagokion koefizientea.
2. Sortzapenaren unean lurrak zer balio duen zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:
a) Lurren eskualdaketetan, sortzapenaren unean duten balioa ondasun higiezinen gaineko zergaren ondorioetarako une horretantxe dutena izango da.
Hala ere, balio hori balio ponentzia baten ondorio bada, eta ponentzia horretan ez badira islatzen hura onartu ondoren onartu diren planeamendu aldaketak, zilegi izango da zerga honen behin-behineko likidazio bat egitea balio ponentzia horretatik abiatuta. Horrelako kasuetan, behin betiko likidazioan aplikatuko den balioa kasuan kasuko balio ponentziaren aldaketan edo balioen berrikuspenean xedatutakoaren arabera ateratzen dena izango da, betiere sortzapen data erreferentzia hartuta. Data hori ez badator bat katastro balio berrien eragin datarekin, balio horiek zuzenduko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontuen foru arauetan ezartzen diren eguneratze koefizienteak aplikatuta.
Gertatzen bada kasuan kasuko lurrak, hiri izaerakoa izanik ere, zergaren sortzapenaren unean oraindik ez daukala zehaztuta inolako katastro baliorik, udalak katastro balio hori finkatzen denean egingo du likidazioa, sortzapenaren unean dagoen balioa aintzat hartuta.
b) Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak aplikatuko dira kontuan izanik aurreko a) paragrafoan definitutako baliotik zer zati dagokien aipatu diren eskubideei. Eskubide horien balioa ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak aplikatuz kalkulatuko da.
c) Eraikin edo lursail baten gainean solairu bat edo gehiago jasotzeko edo lur azpian eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan –lurrazal eskubide erreal bat izan gabe ere–, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak aurreko a) paragrafoan definitutako balioaren gainean aplikatuko dira, baina, kasu honetan, kontuan izanik balio horretatik zer zati dagokion eskualdaketaren eskrituran finkatutako proportzionaltasun moduluari edo, halakorik ezean, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren eta eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioari horiek behin eraiki ondoren.
d) Nahitaezko desjabetzeen kasuan, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak lurraren balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, salbu eta aurreko 2. apartatuko a) paragrafoan definitutako balioa txikiagoa bada, kasu horretan, azken hori hartuko baita, ez balio justua.
3. Balio gehikuntzaren sorreraldia gehikuntza hori agerian jartzeko igarotako urte kopurua izango da.
Eragiketak zergari lotuta ez dauden kasuetan, eta, betiere, foru arau bidez besterik esaten ez bada, lurraren geroko eskualdaketa batean balio gehikuntzaren sorreraldia zenbatekoa izan den kalkulatzeko, eskurapen datatzat zergaren azken sortzapena gertatu zen data hartuko da aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.
Igarotako urte kopuruaren konputuan urte osoak hartuko dira, hau da, urte zatikiak aintzat hartu gabe. Sorreraldia urtebetetik beherakoa bada, urteko koefizientea hainbanatuko da hilabete osoen kopurua kontuan hartuta, hau da, hilabete zatikiak aintzat hartu gabe.
Sortzapenaren unean lurrak duen balioari (aurreko apartatuetan xedatu da nola kalkulatu balio hori) balio gehikuntzaren sorreraldi bakoitzerako indarrean dagoen gehieneko koefizientea aplikatuko zaio, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Aipatutako xedapenean aurreikusitako gehieneko koefizienteak eguneratuz gero, alkateari ahalmena ematen zaio aplikagarriak diren koefiziente berriak ebazpen bidez argitaratzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baita udalaren web orrian eta iragarki taulan ere.
4. Subjektu pasiboak eskaturik, zergaren foru arauaren 1. artikuluko 3. apartatuan ezarritako prozedurari jarraituz, egiaztatzen bada balio gehikuntzaren zenbatekoa txikiagoa dela artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa baino, balio gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga oinarritzat.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1. Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
2. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, eranskineko urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lur gainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII. TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
1. Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari II. eranskinean adierazten den karga tipoa aplikatzearen emaitza izango da.
2. Zergaren kuota likidoa kuota osoari hurrengo apartatuko hobaria bere kasuan aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.
VIII. ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1. Data hauetan sortaraziko da zerga:
— Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan izanik ere, eskualdaketa datan.
— Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.
2. Aurreko ataleko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
— Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionario publiko batek ematen dituenekoa.
— Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
3. Epaileek edo Administrazioak ebazpen irmoaz deklaratu edo aitortzen badute lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela, subjektu pasiboak eskubidea izango du berak ordaindutako zergaren itzulketa jasotzeko, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa lau urteko epean erreklamatzen badu ebazpena irmo bihurtu zenetik aurrera; irabazia egon dela ulertuko da justifikatzen ez denean interesatuek Kode Zibilak 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarri egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortarazi ez baina, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasiboak obligazioak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketa eskubiderik egongo.
4. Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako Zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.
5. Egintza edo kontratuek baldintzaren bat ezarrita dutenean, Kode Zibilean jasotakoaren arabera kalifikatuko dira. Baldintza etengarria bada, zerga ez da likidatuko hura bete arte. Baldintza suntsiarazlea bada, beti exijituko da zerga, nahiz eta horrek ez duen eragotziko, baldintza betetzen denean, bidezko itzulketa egitea aurreko apartatuko erregelaren arabera.
Testamentu-ahalordearen bidez gauzatzen diren herentzietan, zerga sortuko da ahalordea modu ezeztaezinez erabiltzen denean edo hura azkentzeko arrazoietako bat gertatzen denean.
6. Testamentu-ahalordean pertsona jakin bati eman bazaio herentziako ondasunez bizi artean gozatzeko eskubidea, gozamen horrengatik likidazio bakarra egingo da, gozamendunak kausatzailearekin duen ahaidetasunaren arabera eta biziarteko gozamenen arauak aplikatuta.
Gozamena azkentzen denean testamentu-ahalordea erabiltzean, bi likidazio egingo dira gozamen horrengatik, gozamendunak kausatzailearekin duen ahaidetasunaren arabera:
a) Lehen likidazio bat, kausatzailea hiltzen denean, biziarteko gozamenaren arauak aplikatuta. Alabaina, testamentu-ahalordea erabiltzeko epea zehaztuta badago, lehen likidazio hori aldi baterako gozamenaren arauak aplikatuta egingo da, ahalordea erabiltzeko ezarrita dagoen gehieneko epeagatik.
b) Beste likidazio berri bat, testamentu-ahalordea erabiltzen denean, aldi baterako gozamenaren arauekin bat, kausatzailearen heriotzatik igarotako denboragatik. Aurreko likidazioagatik ordaindu dena konturako sarreratzat joko da, eta diferentzia gozamendunari itzuliko zaio, haren aldekoa bada.
b) letra honetan aipatzen den likidazioa aurkeztuko da testamentu-ahalordea baliatzeagatik edo hura azkentzeko gainerako arrazoiengatik oinordeko gertatzen direnen likidazioa aurkeztearekin batera.
7. Lurren eskualdaketak testamentu-ahalordea erabili gabe duten herentziek egiten dituztenean Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 43. artikuluko xedapen egintzen ondorioz, eskualdaketa horiek oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren sortzapena ez badakarte, aplikagarria izango da azaroaren 14ko 4/2016 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzen duenak, II. tituluko II. kapituluan, eta badagokio, III. kapituluan, xedatutakoa.
IX. HOBARIAK
12. artikulua.
Kuotaren %50eko hobaria izango dute lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta. Bizi artekoen oinordetza-itunetan ez da aplikatu hobaria.
X. KUDEAKETA
13. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bai dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
14. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
— Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
— Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urte bateko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
15. artikulua.
Aitorpenari, nahitaez, ezarpena sor eraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio. Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
16. artikulua.
Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arau hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
17. artikulua.
13 artikuluan xedatutakoaz gain, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
1. Honako Ordenantza Fiskal honetako 6. artikuluaren 1.a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, doantza emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
2. Aipatu 6. artikuluaren 1.b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
18. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku hartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondatezko egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurre ikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.
Notarioek espresuki agerleak ohartaraziko dituzte, haiek baimentzen dituzten dokumentuetan, interesatuek zergaren aitorpena aurkeztu behar duten epeaz eta aitorpenak ez aurkezteagatik bere gain hartu ditzaketen erantzukizunez.
19. artikulua.
1. Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 14. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2. Udal Administrazioak aurre ikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuak dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arau hauste eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
20. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
21. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurre ikusitakoa izango da aplikagarri.
XI. XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 7.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1. Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko %5a, %70a gainditu gabe.
2. Bizi arteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
3. Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
4. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren bizi arteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
5. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo bizi artekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XII. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo indargabetzea erabakitzen den bitartean.
I. ERANSKINA
I. Urte koefizientea.
Epea Koefizientea
Urtebetetik behera 0,15
Urte 1 0,15
2 urte 0,14
3 urte 0,15
4 urte 0,17
5 urte 0,18
6 urte 0,19
7 urte 0,18
8 urte 0,15
9 urte 0,12
10 urte 0,10
11 urte 0,09
12 urte 0,09
13 urte 0,09
14 urte 0,09
15 urte 0,10
16 urte 0,13
17 urte 0,17
18 urte 0,23
19 urte 0,29
20 urte edo gehiago 0,45
II. ERANSKINA
Tarifa.
Karga tasa: %18.
6. Ordenantza. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik tasak.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren arabera, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik, eranskineko tarifetan zehazten diren tasak ezarri eta ordain arazten ditu, Ordenantza honetan adierazten den eran, haiek honen barne direlarik.
2. artikulua.
Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.
II. EGITATE ZERGAGARRIA
3. artikulua.
Egitate zergagarria Udal Administrazioak zerbitzua eskaintzearena edo jarduerak burutzearena gauzatzeak osatuko du, eskatua izan denean nahiz, zeharbidez, norbanakoen egintza edo huts egiteagatik, horretara bultzatua gertatu denean.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Zergadun bezala, zerbitzuak edo jarduerak eskatu edota beren onura edo eragina duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Lurralde Historikoko Zergekiko Foru Arau Orokorraren 35. artikuluak aipatzen dituen entitateak izango dira subjektu pasiboak.
2. Zergadunen ordezkotzat hartuko dira:
— Etxebizitza edo lokal baten erabiltzaile edo okupatzaileentzako onura edo eragina duten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan, higiezin horien jabeek, eta hauek, hala badagokio, kuota horiek onuradunei atxiki ahal izango dizkiete.
— Suteak itzaltzeko zerbitzuen tasetan, arrisku horren Entitate edo Elkarte Aseguratzailea.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuak daude:
1. Norbanakoen eskariz burututako zerbitzu edo jardueretan, eskaera egin dutenak.
2. Norbanakoen eskaerarik gabe burututako zerbitzu edo jardueretan, baina horien egintza edo hutsegitez behartua gertatu denean, delako egintza edo hutsegiteen errua dutenak.
6. artikulua.
Ordenantza honen ondorio diren zerga zorrei subjektu pasiboarekin batera, Tarifen ezarpenerako arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzun beharko diote.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edota bestelako onura fiskalak aplikaziorako xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI ZERGAGARRIA
8. artikulua.
Oinarri zergagarria, zerbitzua gauzatzen deneko unitate bakoitzak osatuko du, dagokion tarifaren arabera.
VI. KUOTA
9. artikulua.
Aurreko artikuluaren ondoriozko oinarriari eranskinean adierazten diren tarifen artetik dagokiona ezarriz zehaztuko da kuota.
VII. SORTZAPENA
10. artikulua.
Delako zerbitzua edo jarduera burutzean sortzen da tasa.
VIII. KITAPENA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Udal Administrazioak kontzeptu bakoitzari dagokion kitapena egingo du, eta gertatzen den kopurua eskudirutan ordainduko da, Tarifetan azaltzen den exakzio bakoitzaren arau bereiziei jarraiki.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen den tasaren kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, hala nola, zerga urrapenen kalifikazioan eta hauei aldi bakoitzean dagozkien isunak ezartzeko, Zergekiko Foru Arau Orokorrean aurre ikusitakoa erabiliko da.
X. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
ERANSKINA
A. Ur hornidura zerbitzua.
1. Ur-zerbitzu orokorra.
1.1. Tarifa finkoa, kalibrearen arabera, euroak/hiruhilero.
Kalibrea, mm €/hiruhilero
20 mm arte 7,23
21 - 40 mm 10,85
40 tik gora mm 21,71
1.2. Tarifa aldakorra, erabilera eta kontsumoaren arabera, euroak/m³.
Kontsumoa Erabilera Etxerako Merkatal/Garaje Industria/Ostalaritza Nekazaritza 0 - 30 m³ 0,50 0,64 0,86 0,25 30,01 - 50 m³ 0,64 0,74 1,01 0,41 50,01 -100 m³ 0,74 0,88 1,15 0,45 100,01 - 200 m³ 0,88 1,01 1,51 0,50 200,01 m³-tik gora 1,51 1,51 1,90 0,58 Igerilekuetako kontsumoa m³ 1,93
2. Ur-sarera lotzea, lehenengo aldiz alta ematea.
Kalibrea, mm Tasa
20 mm arte 74,78
21 - 40 mm 148,35
40 - 80 mm 296,68
80 tik gora mm 593,36
3. Beharrezkoa den zenbait materiala (kontagailuak, pan inter kaxak, etab) Udalak hornitzen duen kasutan, bere kostua eskatzailearen gain joango da.
4. Tarifa aplikatzeko arauak:
Nekazal jarduerak hurrengo baldintzak betetzen dituztenak izango dira:
— Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiakuntza Erroldako kopian azaltzen den ustiaketaren tamainak NLU bat gainditu beharko du.
— Sagardotegien kasuan gainera, dolarea izan beharko dute eta «txotx» garaian bakarrik aritu.
B. Hondakin bilketa eta tratamendua.
1. Zerbitzu orokorra.
Tarifak bi zati izango ditu: Finkoa eta aldakorra.
1.1. Hondakin bilketaren tarifa finkoa.
Erabiltzaile mota Tarifa €/hiruhileko
1. Etxebizitzak.
Hiriguneko etxebizitzak ............................................... 24,97
Landa eremuko etxebizitzak ....................................... 21,63
2. Merkataritza establezimenduak.
Sortzaile txikiak ............................................................ 24,97
Sortzaile txikiak landa eremuan ................................. 21,63
Beste establezimenduak:
OBZ (Oinarrizko bilketa zerbitzua) - organikoa .......... 46,36
OBZ - organikoa landa eremuan ................................. 34,76
OBZ ............................................................................... 123,65
OBZ landa eremuan ..................................................... 80,54
3. Poligonoetako Industriak eta merkatal gu-
neak.
Industria eta merkatal guneak - organikoa ................ 155,24
Industria eta merkatal guneak ................................... 496,46
Industria sortzaile txikiak ............................................ 27,04
4. Beste zerbitzuak.
Poligonoetako egur zerbitzua ..................................... 105,56
Paper bilketa zerbitzu gehigarria ................................ 23,18
Errefus bilketa zerbitzu gehigarria .............................. 176,31
Azalpenak: Merkataritzako Oinarrizko Bilketa Zerbitzua atez ate egiten den bilketa da, udalak definitutako frakzioak jasoz.
1.2. Tarifa aldakorra, sortutako errefusa kopuruaren araberakoa eta erabiltzaile motaren araberakoa. Ondoko taulak jasotzen duena da:
Errefusa unitatearen kostua.
Ontziaren bolumena (litro) €/unitatea €/unitatea< 0,1 kg/l komertzioak Nahastuta bada Inertea 10 L (etxebizitza) 1,68 - 8,40 0,84 40 L 14,39 3,20 71,94 7,19 50 L 14,97 3,39 74,83 7,48 120 L 16,66 4,29 83,32 8,33 240 L 20,97 6,11 104,87 10,49 360 L 26,77 8,23 133,86 13,39 1.000 L 58,37 19,67 291,85 29,19
— Hondakin sanitarioak eta pardelak.
Egunero biltzen diren hondakin sanitario eta pardelak dohainik jasoko dira eta ez da errefusa unitate bezala zenbatuko.
— Dentsitate gutxiko errefusa.
Komertzioen errefusa dentsitatea 0,1 kg/l baino urriagoa bada errefusaren tarifak ezberdina izango dira. Interesatuak eskatuta Udalak errefusaren dentsitatea zehaztuko du eta emaitzaren arabera kobratuko zaio errefusa unitatea. Kasu hauetan, errefusa zatikiak homogeneoa izan beharko du eta Udalak eskumena izango du nahi duenean dentsitatea ziurtatzeko.
— Sortutako errefusa kopuruaren balioespena.
Hondakin bilketa zerbitzuak erabiltzaile bakoitzak sortutako errefusa unitateak zenbatuko ditu. tarifa ordaintzeko epealdi batean, erabiltzaile batek benetan sortutako hondakin-kopurua zenbatzerik ez badago, kopuru hori aurreko epealdian zenbatutakoa dela balioetsiko da, eta horren arabera kalkulatuko da bere tarifaren zati aldakorra.
Aurreko epealdian ere sortutako errefusaren bolumena ezin bazen erregistratu, ondoko taulan agertzen diren hondakin nahastutako bolumenak balioetsiko dira dagokion tarifa orokorra ezartzeko:
1.3. Sortutako errefusa kopuruaren balioespena (Asteko balioetsitako nahastutako errefusa unitate bolumena).
Erabiltzailea (litro)
Etxebizitza (15 m³ ur kontsumoa baino gutxiagoa du-
tenean irakurketa epealdian) ............................... 0
Etxebizitza (15 m³ ur kontsumoa baino gehiago dute-
nean irakurketa epealdian) .................................. 40
Merkatal establezimendua ......................................... 120
Industria eta merkatal guneak ................................... 360
Hurrengo fakturazio-aldian normaltasunean neurtzen bada zergadunak sortutako hondakin-kopurua, aurreko aldian balioetsitako fakturazioarekin konpentsatuko da, hala gehiegizko nola gutxienezko kasuan.
Sortutako hondakin kopuruaren balioespenari ere ekin ahal izango zaio, Hondakin-Udal Zerbitzuan jasotako datuak ikusirik, bertan irudikatzen diren kopurua, erabiltzaileak izan ohi duen hondakinen sorrera-erregimenarekin bat ez datozenean.
Etxe, merkatal establezimendu, industria edo merkatal gune batek justifikatzen badu epealdi horretan ez duela errefusarik sortu, ez zaio balioetsitako errefusa unitaterik ordain araziko.
2. Zerbitzu bereziak.
2.1. Bilketa berezien tarifak.
Zerbitzua Tarifa (€)
Tamaina handiko hondakinen bilketa, zerbitzuko .... 16,07
2.2. Edukiontziak.
Edukiontzi bolumena (litro) Kostua (€)
40 l 36,77
50 l 49,40
120 l 62,04
240 l 67,78
360 l 86,17
1.000 l 256,20
3. Hobariak.
1. Etxebizitzei ezarritako tarifaren zati finkoari %40ko hobaria ezarriko zaio etxebizitza horren bio-hondakina autokonposta eran kudeatzen badute.
3. Auzo konposta egiten duten etxebizitzetan, udalak lagundutako gunea baldin bada (konposta hustu edo bestelako lanik balego) hondakin bilketaren tarifaren zati finkoek %20ko hobaria izango dute. Bestela, hiritarrek bere auzo konpostagunea autogestionatzen badute erabat, hobaria tarifaren zati finkoaren %40koa izango da.
C. Estolderia zerbitzua.
1. Udal saneamenduko sarera isurtzeko baimenaren tasa:
€
Etxebizitzak eta garaje/trastelekuak .......................... 67,89
Merkatal establezimenduak ....................................... 134,62
Industriak eta obra sustatzaileak.
1,5 pulgadetako hodia ................................................ 336,06
2,5 pulgadetako hodia ................................................ 471,76
3 pulgada edo gehiago ................................................ 673,17
2. Estolderiaren erabilpenagatik:
Ur kontsumoaren kuotaren %75ekoa hiruhileko bakoitzean.
3. Arazketa zerbitzuaren erabilpenagatik:
Ur kontsumoaren kuotaren %20ekoa hiruhileko bakoitzean.
Guztira estolderia eta arazketa erabilerarengatik ur kontsumoaren kuotaren %95ekoa izango da hiruhileko bakoitzean.
D. Dokumentuen luzatze zerbitzua.
€
Zakur arriskutsuak inskribatzeko baimena ............... 79,12
Zakur arriskutsuak eramateko baimena ................... 79,12
Udal bulegoetan fotokopiak.
DIN A4 zuri beltzean .................................................... 0,22
DIN A4 koloretan .......................................................... 0,32
DIN A3 zuri beltzean .................................................... 0,32
DIN A3 koloretan .......................................................... 0,44
€
Udal planoen kopiak.
Kopiak euskarri digitalean (CD/DVD) ......................... 41,50
Gainontzeko zerbitzuak: Kopisteriko kostua.
Udal liburutegian fotokopiak edo inprimatzea Alde batetik Bi aldetatik
DIN A4 zuri beltzean ............................ 0,05 0,07
DIN A4 koloretan .................................. 0,21 0,31
DIN A3 zuri beltzean ............................ 0,10 -
Erabiltzaileak orriak ekarri ezkero, %25 beherapena.
Zergabilketako agiriak:
— Gainbalioaren aurre-kalkulua: 20,89.
— Zergatan egunean egotea edota azken urteetan ordaindutakoaren ziurtagiria: 10,44.
— Presaz (3 egunetan) izapidetzeagatik: 10,44.
E. Hileta zerbitzuak.
a).
Gorpu 1 % 20 Gorpu 2 % 40 Gorpu 3 % 60 Gorpu 4 % 80 Gorpu 5 % 90 Gorpu 6 Ehorzketak lurrazpian edo bakarreko panteoian 363,83 654,94 873,31 1.018,86 1.091,59 1.127,95 Ehorzketak nitxoan 332,23 598,11 797,40 930,34 996,81 1.029,99 Ehorzketa errautsen kolunbarioan 111,10 200,04 266,72 311,14 333,41 344,43 Ehorzketa errautsen parkean 111,10 200,04 266,72 311,14 333,41 344,43 Lurrazpiko edo bakarreko panteoiko hobitik ateratzea 318,25 572,66 763,48 890,91 954,50 986,11 Nitxoko hobitik ateratzea 130,71 235,34 313,69 366,06 392,23 405,27 Kolunbarioko hobitik ateratzea 87,14 156,89 209,27 244,03 261,42 272,13
b).
€
Panteoia oso bat hobitik ateratzea ............................ 981,67
Panteoien kontzesioa, bakoitza 50 urte .................... 2.820,93
Errauts kolunbarioaren kontzesioa, bakoitzeko 50 ur-
teko ......................................................................... 947,73
Tanatorio zerbitzuaren erabilera eguneko ................. 125,10
— Lurrazpiko edo bakarreko panteoiko hobitik atera edo sartzerakoan, apal bakoitza unitate bat izango da.
— Lurretik edo hobitik ateratzeak, Udalaren beharraren arabera egiten bada, ez du tasarik izango.
— Lurretik edo hobitik ateratzeak, partikularraren ondorioz egiten bada, dagokion tasa aplikatuko da.
— Emakidan erreskateen ondorioz hilerri berrian esleitutako panteoietan ehorzketak, ez du tasarik izango.
c).
€
Hilotzak deposituan izateagatik eguneko edo 12 or-.
du baina gehiagoko zatiko .................................... 4,70
Hilotzak hozkailuan kontserbatzeagatik eguneko edo
12 ordu baina gehiagoko zatiko ........................... 13,58
F. Hirigintza lizentziak emateko jarduera.
Hirigintzako lizentziak €
Aurrekontua <30.000 ................................................. 49,83
Aurrekontua > = 30.000 eta < 50.000 ..................... 120,00
Aurrekontua > = 50.000 eta < 100.000 ................... 360,00
Aurrekontua > = 100.000 ........................................... 700,00
Terreno zatiketak, onibarra berri bakoitza ................. 79,51
Lehen erabilera baimenak.
Etxebizitzak .................................................................. 26,51
Lokal ez komertzialak .................................................. 20,15
Lokal komertzialak eta industrialak, m² .................... 0,64
Nekazal izaerako eraikinak, m² .................................. 0,32
G. Jarduera lizentziak emateagatik eta jardueraren edo instalazioaren funtzionamenduaren egiaztatze-ikuskaritza egiteagatik.
1. Aldez aurretiko baimena behar duten jarduerak:
10/2021 Legearen eranskinaren «I C» zerrendako jarduerek jarduerarako lizentzia eta aurretiko jakinarazpena behar dituzte.
Kostua (€)
Industriak eta tailerrak.
250 m²-raino ................................................................ 1.339,96
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Ostalaritza eta aisialdiko jarduerak.
250 m²-raino ................................................................ 664,69
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Nekazal jarduerak.
250 m²-raino ................................................................ 331,82
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Beste jarduera batzuk.
250 m²-raino ................................................................ 1.145,98
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Tasa bereziak.
Jolas aretoak, diskotekak eta dantzalekuak Bingoak
eta kasinoak, kategoria bereziko edaritegiak .....
................................................................................. 4.634,76
Gasolindegiak, gasolina, lubrikatzaile eta olioen sal-
menta ..................................................................... 928,65
Telekomunikazio azpiegiturak ezartzea .....................
................................................................................. 2.291,95
2. Aldez aurretiko komunikazioa eskatzen duten jarduerak:
10/2021 Legearen eranskinaren «I D» zerrendako jarduerek.
Industriak eta tailerrak.
250 m²-raino ................................................................ 664,69
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Ostalaritza eta aisialdiko jarduerak.
250 m²-raino ................................................................ 331,82
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Nekazal jarduerak.
250 m²-raino ................................................................ 167,50
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Kostua (€)
Beste jarduera batzuk.
250 m²-raino ................................................................ 573,52
250 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 4,24
Tasa bereziak.
Gasolindegiak, gasolina, lubrikatzaile eta olioen sal-
menta ..................................................................... 464,33
Telekomunikazio azpiegiturak ezartzea .....................
................................................................................. 1.145,98
3. Jardueraren edo instalazioaren funtzionamenduaren egiaztatze-ikuskaritza:
Industriak eta tailerrak.
100 m²-raino ................................................................ 292,59
100 m²-tik 300 m²ra ................................................... 584,12
300 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Ostalaritza eta aisialdiko jarduerak.
100 m²-raino ................................................................ 252,30
100 m²-tik 300 m²ra ................................................... 505,67
300 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Nekazal jarduerak.
100 m²-raino ................................................................ 58,31
100 m²-tik 300 m²ra ................................................... 115,56
300 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Beste jarduera batzuk.
100 m²-raino ................................................................ 252,30
100 m²-tik 300 m²ra ................................................... 505,67
300 m²-tik gora, 10 m² bakoitzeko ............................ 6,36
Titularitate aldaketetan jarduerak jarraitzen duenean
................................................................................. 57,24
a) Titularitate aldaketetan, jarduerak jarraitzen duenean eta beste aldaketarik ez dagoenean, ez da tasa kitatuko, baldin eta, jardueraren etena sei hilabete baino luzeagoa ez bada. Epea handiagoa bada tasa aplikatuko da.
b) Jarduera-legeztatzeak dagokion jarduera-mota eta tasaren arabera kobratuko dira.
Hirigintza espedienteak.
Kostua (€)
Hirigintza oinarrizko kontsulta urbanistikoa .............. 39,23
Hirigintza kontsulta urbanistiko juridikoa .................. 118,00
Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arris-
kutsuen espedienteak izapidetzea ...................... 81,63
Partikularrek eskatu eta Udalak egindako Arau Subsidiarioen aldaketak, planoen aldaketak berekin badituzte, sortzen dituzten gastuen %80 partikularren bizkar joango dira. Aldaketa ez balitz onartuko udal arrazoiengatik, gastu guztiak Udalaren bizkar izango dira.
a) Kanpoko txostenik edo ziurtagiririk behar izan ezkero, haien guztiko kostua kobratuko da.
b) Araudiak eskatzen dituen argitalpen eta itzulpen kostuak interesatuaren kontura joango dira.
H. Publizitate lizentzien luzatze zerbitzua.
Errotuluen erakusketagatik €/m²/urteko
Argirik gabeko errotulu edo kartelak .......................... 33,93
Argidun errotulu edo kartelak ..................................... 64,67
Pantailetan proiektatutako iragarkiak ........................ 64,67
I. Taxi lizentzien luzatze zerbitzua.
Kostua (€)
Auto-taxien lehen lizentzia .......................................... 444,19
Eman diren eta indarrean dauden lizentzien eskualda-
ketak ....................................................................... 730,42
Ibilgailuen ordezkapena .............................................. 31,81
Lizentzien errebisioak .................................................. 14,84
J. Aretoen erabilera tarifak.
€/orduko €/eguneko
Sutegi Aretoa.
1. Sutegi Auditorioa.
Teknikari eta elementu teknikoekin ........... 68,91 457,97
Teknikari eta elementu teknikorik gabe ..... 34,99 231,10
2. Sutegi erakusketa gela .......................... 16,96 115,56
3. Garbiketa.
Aretoa .................................................................... - 46,64
Kamerinoak edo erakusketa gela ....................... - 22,27
Aretoa eta kamerinoa ........................................... - 68,91
Artzabal Aretoa.
Teknikariarekin ............................................. 50,88 366,80
Teknikaririk gabe (bertako ekipamendua ...
erabili daiteke) ........................................ 13,79 115,56
Garbiketa ............................................................... - 34,99
Potxoenea kultur etxea.
1. Urdintxo Aretoa.
Teknikariarekin ............................................. 50,88 366,80
Teknikaririk gabe (bertako ekipamendua ...
erabili daiteke) ........................................ 16,96 115,56
2. Bilera gela 1/2 eta sotoa ..................... 13,79 115,56
3. Garbiketa ............................................... ....... - 34,99
Tarifa hauek ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Usurbilgo udalaren elkarte-errejistroan diren irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak eta interes publikokoak diren ekitaldiak antolatu nahi duen usurbildar norbanakoak. Beti ere antolatutako ekitaldiak Udalaren interesekoak diren irizpideekin bat badatoz.
7. Ordenantza. Udal jabetza erabiltzeagatik tasak.
A. Hesiak, aldamioak, zutabe eta eustagak.
€ m² edo zatiko Eguneko eta
eta eguneko unitateko
Hesiekin itxitura edo bestelako erabilera .... 0,11 -
Aldamioa, azpitik pasabidea utzi gabe ......... 0,18 -
Aldamioa, azpitik pasabidea utziz ................ 0,14 -
Edukiontziak .......................................................... - 4,49
Txabolak, komunak, plataforma-igotzaile, lan-
makineria, talde-elektrogeno edota an-
tzekoak ............................................................ - 8,98
— Lanak bi hilabete baino denbora luzeagoaz eteten badira arrazoizko kausarik gabe, tarifa honen aplikaziotik ateratzen diren zenbatekoek 100eko 100 gainkargua izango dute hirugarren hilabetetik aurrera, eta lanak bukaturik aprobetxamenduek segitzen dutenean, 100eko 200eko gainkargua izango dute.
— Fatxadak zartatzeko lanen ondorioz ipini beharreko hesi eta aldamioei dagozkien tarifek 100eko 50eko gutxitzea izango dute, beti ere instalazio epealdia hiru hilabete baino gehiagokoa ez denean.
B. Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan.
Kostua (€)
Baimendutako ibi iraunkorrarekin.
Garajeak, ibilgailu eta urteko ...................................... 7,22
Zoru publikoa erabiltzeagatik, merkatalgune eta in-.
dustrialdetan, metro lineal eta urteko .................
................................................................................. 79,59
Ibi iraunkorrik gabe.
Garajeak, ibilgailu eta urteko ...................................... 4,84
Zoru publikoa erabiltzeagatik, merkatalgune eta in-.
dustrialdetan, metro lineal eta urteko .................
................................................................................. 53,07
Ibi iraunkorreko baimena €/m edo zatiko ................. 16,06
Pasabideak jarri, mantendu, erreformatu nahiz kentzeko eta aparkalekuen erreserbarako hala nola horien seinalizaziorako gastuak, eskatzaileen kontu eta kargurakoak izango dira.
C. Feria eta herriko jaietan postuak.
Kostua (€)
Taberna, kafetegi eta antzerakoetan ......................... 2,40
Txosna eta jaietako salmenta edo jolas postuak ...... 1,81
Zirkoak .......................................................................... 0,24
1. Tarifak m²ko edo zatiko eta eguneko aplikatzen dira.
2. Metro karratu koefizienteak 100eko 50eko murrizketa izango dute orokorrak ez diren feria edo ospakizunak direnean edo jaietako esparruan sartu gabeko instalazioak direnean.
3. Tarifa hauek ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Usurbilgo udalaren elkarte-errejistroan diren irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak eta interes publikokoak diren ekitaldiak antolatu nahi duen usurbildar norbanakoak. Beti ere antolatutako ekitaldiak Udalaren interesekoak diren irizpideekin bat badatoz.
D. Udal bide publikoen lur, lur azpi edo lur gainaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia.
Kostua (€)
Terrazak ........................................................................ 2,33
Kutxazain automatikoak, urteko ................................. 351,73
Salmenta makinak (bideoak, tabakoa, edariak…), ur-
teko.......................................................................... 116,85
Beste erabilerak ........................................................... 1,64
Besterik ezean, tarifak m²ko edo zatiko eta hileko aplikatzen dira.
E. Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalkinaren erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia.
E.1. Ustiatzaile ez diren kasuetan.
Elektrizitatea edo gasa merkatuan zuzenean erosten duten subjektuen kasuan, komertzializatzaile baten tartekotasunik ez dagoen kasuetan.
Banaketa-enpresari bidesaria ordaintzen diote zuzeneko erosleek euren sarea erabiltzeagatik. Merkatuan zuzenean erositako energia garraitzeko, horrenbestez, udal lurzoru, lurpe edo hegalkinaren erabilera pribatibo edo aprobetxemendu berezia eginez ordaindu duten bidesaria hartuko da oinarri tasa zehazteko.
Bidesariaren zenbatekoari %1,5eko tasa aplikatuko zaio.
Tarifa aplikatzeko arauak.
Hiruhilabete bakoitzean enpresek udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute hurrengo hilabete amaiera aurretik, aurreko hiruhilekoan lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
E.2. Hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde.
Auzoteria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion elektrizitatea, gasa, ura eta telefono finko eta interneta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen, aldeko bide publikoen lur, lur-azpi edo lur-gainaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasa enpresek udal barrutian urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.
Tarifa aplikatzeko arauak.
Hiruhilabete bakoitzean enpresek udal barrutiaren barruan egindako hornidurengatik lortu sarreren aitorpena egingo dute hurrengo hilabete amaiera aurretik, aurreko hiruhilekoan lortutako sarrera gordinak zehazki azalduz.
F. Landa bideen erabilera.
Bide mota €/km/estereo Fidantza €/km
Asfalto edo zementua .......................... 0,41 2.570,79
Gainerakoak ......................................... 0,79 5.142,70
Hobariak:
%
Mendi bideak baserrien hobetzeko, berriztatzeko ....
edo obretarako materiala garraiatzeko erabiltzea-
gatik, beti ere baserriari dagokion nekazal edo ..
abelazkuntza jarduera mantentzen bada ............ 90,00
Udal-titularitate publikoko mendi bideen erabilera ...
amankomun berezia eskatu dutenen artean, lu-.
rrak eman edo utziz, haien hobekuntzaren alde
aritu direla behar bezala ziurtatzen dutenek ......
................................................................................. 90,00
Salbuspenak:
Gaixo dauden pinudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz derrigorrez atera behar direnean.
G. Asteroko azoka egiteko plazaren erabilpen pribatua.
Kostea (€)
Metro karratuko edo zatiko eta eguneko ................... 1,72
H. Ibilgailuak kaletik kendu eta biltegian jasotzea.
Ibilgailu mota Kostea (€)
Bizikletak eta ziklomotorrak ........................................ 34,99
Motozikletak, trizikloak, motokarroak ........................ 59,36
Turismoak eta 3.499 kg bitarteko tarakoak ..............
................................................................................. 117,68
Kamioi, traktore, atoi, autobus eta 3.500 kg baino ge-
hiagoko tarakoak ...................................................
................................................................................. 200,37
Zepoa jarri eta ibilgetzea ............................................. 59,36
— Ekintza horiek egiten hasitakoan gidaria edo baimendutako pertsonaren bat azaldu eta hartu behar diren neurriak hartzen baditu, kuota horien erdia (%50) kenduko da.
— Kendu behar den ibilgailuak dituen ezaugarriak direla eta udalak ez badu hura kendu eta eraman beharreko tokira eramateko baliabide egokirik, zerbitzu hori kontratatzea kostatzen denaren arabera kitatuko da zerbitzu horrena.
Kendutako ibilgailuak gorde eta zaintzea €/eguneko
Bizikletak eta ziklomotoreak ....................................... 7,43
Motozikletak, trizikloak, motokarroak ........................ 7,43
Turismoak eta 3.499 kg bitarteko tarakoak ..............
................................................................................. 28,63
Kamioi, traktore, atoi, autobus eta 3.500 kg baino ge-
hiagoko tarakoak ...................................................
................................................................................. 46,64
I. Udal baratzen erabilera.
Kostea (€)
30 m² ko baratza 48,49
60 m² ko baratza 96,95
Urtean zehar ematen diren alta eta bajetan, kuota hainbanatu egingo da. Alta kasuan, emakida gauzatu den hilabetetik urte amaiera arte kitatuko da. Baja kasuan, urte hasieratik baja gauzatu den hiruhilabete arte kitatuko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean.
8. Ordenantza. Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Eranskineko tarifetan zehazten diren jarduerak burutu edo zerbitzuak eskaintzeagatik prezio publikoak ezarri eta ordainaraziko dira, Ordenantza honetako arauei jarraituz, haiek hauen barne direlarik.
2. artikulua.
Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.
3. artikulua.
Ordenantza honetan araututako prezio publikoak, zerbitzu edo jardueren onuradunek ordainduko dituzte.
4. artikulua.
Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoengatiko tarifak, eranskinean datozenak dira.
5. artikulua.
Ordainarazi daitezkeen diru-kopuruak, eskatu edota buruturiko zerbitzu edo jarduera bakoitzeko ordainduko dira eta dagokien epigrafeetan bakoitzarentzat adierazitako kopuruak ezingo dira murriztu.
6. artikulua.
Ordenantza honetan adierazten diren zerbitzuak eskaintzeko edo udal jarduerak burutzeko, aldez aurretik eskatu beharko zaio Udal Administrazioari horiek eskaini edo burutzeko baimena. Zerbitzu edo jarduera horiek Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaintzen badira hartuko dira emandakotzat, eta hauen epea luzatu ondoren prezio publikoa ordaintzen ez bada, zerbitzua eskaintzeko edo jarduera burutzeko aukera galduko da.
7. artikulua.
Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaindu beharra, zerbitzua eskaintzen edo jarduera burutzen hasten denean sortzen da. Zerbitzuen eskaintzea edo jardueren burutzea dagoeneko onetsi eta luzatu bada, zerga ordaindu beharra, dagokien tarifetan adierazitako denboraldi natural bakoitzaren aurreneko egunean sortzen da.
8. artikulua.
Prezio publikoa honela ordainduko da:
1. Zerbitzu eskaintza edo jarduera-burutzapenen kasuan, udal kutxetan zuzenean gordailu bat sartuz, zerbitzua eskaini edo jarduera burutu aurretik, adierazitako gutxieneko kopuruz.
2. Beren izaeragatik aldez aurreko gordailua jartzeko aukera ematen ez duten zerbitzu-eskaintza edo jarduera-burutzapenen kasuan, Administrazioak dagokion faktura aurkezten duenean.
3. Urtez urteko zerbitzu-eskaintze edo jarduera-burutzapenen kasuan, horiek prezio publikoen matrikuletan sartu ondoren, urte naturalen arabera.
9. artikulua.
Prezio publikoa ordaindu beharrarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik jarduera burutzen ez denean, dagokion zenbatekoa itzuliko da.
10. artikulua.
Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko prozedura erabiliz ordainaraziko dira.
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen den Prezio Publikoaren kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, Zergekiko Foru Arau Orokorrean aurre ikusitakoa erabiliko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
ERANSKINA
A. Etxez etxeko zerbitzua emateagatik.
— 2006ko abuztuaren 24ean onartutako araudia indarrean jarri baino lehen zerbitzua jasotzen ari ziren erabiltzailean indarrean zegoen arautegia aplikatuko zaio.
— 2006ko abuztuaren 24ko data duen arautegi berria onartu ondoren zerbitzua jasotzen duten erabiltzaileak mendekotasuna duten erabiltzaileei eta autonomoak direnei tarifa berberak aplikatuko zaizkie.
— 2018ko maiatzaren 29an Usurbilgo Udalbatzak onartutako etxeko laguntza arautzen duen Udal Arautegiaren aldaketa onartu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena sinatu.
— 2018ko Finkatutako prezioak, Aldundiarekin sinatutako hitzarmenean adostuak dira eta Beterri-Buruntza osatzen duten herri guztietan ere bateratuak. Indarrean daudenak abuztuaren 2an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hauek dira:
Gehienezko kopurua
orduko (€)
Laneguneko prezioa 15,00
Jaieguneko prezioa 18,00
— Ekarpenen koadroa.
Zerbitzuaren erabiltzailearen ekarpena: Erabiltzaileak zerbitzuaren kostuari egin beharreko ekarpena honako ekarpen koadro honen arabera zehaztuko da:
LAGS sarrerak Ekarpena %
LAGSren ≤ % 75 1,5
> % 75-78 4,0
> % 78-81 8,0
> % 81-94 15,0
> % 94-110 24,0
> % 110-125 35,0
> % 125-140 48,0
> % 140-155 61,0
> % 155-170 74,0
> % 170-190 87,0
LAGSren > % 190 100,0
— Ondarea zenbatzea.
Familia unitateko kideen arabera, gehienezko honako ondare muga hauek ezartzen dira.
Muga horiek gainditzen ez badira, aurreko taula aplikatuko zaie; muga horiek gaindituz gero, berriz, prezio publikoaren %100 ordainduko dute.
Kide kopurua Gehienezko ondarea (€)
1 50.000,00
2 70.000,00
3 edo gehiago 85.000,00
— Libreki erabiltzeko zenbatekoa.
Egin beharreko ekarpen ekonomikoa ezin izango da libreki erabiltzeko zenbatekoa baino handiagoa.
B. Udaleko kirol instalazioak.
B.1. Oiardo udal kiroldegia.
1. Sarrerak.
€
19 urte edo gehiago .................................................... 6,75
10 sarrerako bonua, 19 urte edo gehiago ................. 53,13
18 urte edo gutxiago ................................................... 4,18
10 sarrerako bonua, 18 urte edo gutxiago ................ 33,43
Erreserba sarrera ......................................................... 2,14
Dutxa ............................................................................. 2,14
2. abonamenduak.
Epea Familiarra 19 urte edo gehiago 18 urte edo gutxiago eta 25 urtez beherako ikasleak Urt. - abe., ots. - abe. 270,00 178,00 112,00 Mar. - abe. 252,00 166,00 104,00 Api. - abe. 230,00 151,00 95,00 Mai. - abe. 207,00 136,00 86,00 Eka. - abe. 185,00 121,00 76,00 Urt. - eka., uzt.- abe. 176,00 115,00 73,00 Ots. - eka., abu. - abe. 153,00 101,00 63,00 Mar. - eka., ira. - abe. 131,00 86,00 54,00 Api. - eka., urr. - abe. 108,00 71,00 45,00 Mai. - eka., aza. - abe. 86,00 56,00 35,00 Eka. - eka., abe. - abe. edo hilabete naturala 63,00 41,00 26,00
— Abonua pertsonala da, eta behin ordainduta, baja emateak ez du suposatuko ordaindutakoa itzuliko denik. Abonuak urtero automatikoki luzatuko dira, abonatuak baja eskatzen ez duen bitartean. Bajak, abenduaren 20a aurretik eskatu beharko dira kiroldegiko harreran eta baja orria bete eta sinatu beharko da.
— Urtarriletik abendura bitarteko abonoa (100 €-tik gorakoa) bi zatitan ordaindu ahal izango da, erdia eta erdia, beti ere, ordainketa helbideratzen bada. Lehenengo ordainketa urtarrilean burutuko da eta bigarrena uztailean.
— Ordainketak, txartela bidez edo Kiroldegiak horretarako dituen kontu korronteetan egin beharko dira. Ez da onartuko 10 €tik gorako ordainketarik eskudirutan.
— Abonua behin ordainduta, baja emateak ez du suposatuko ordaindutakoa itzuliko denik. Itzultzeko arrazoiak honakoak dira: zendu izana, sendagileak urte osoan kirolik ezin dela egin adieraztea eta bizilekua beste herri batera aldatzea. Horretarako, beharrezkoa da bajaren arrazoi hauen justifikatzea.
— Oiardo kiroldegian abonua egiteak, Andoainen, Lasarte-Orian eta Urnietan erroldatuak dauden pertsonei izan ezik, Buruntzaldeko udaletako (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) kirol instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen du. Erabilpen honek berarekin dakar instalazio bakoitzaren erabilpen arauak bete beharra eta arau horiek hausten dituen erabiltzaileari dagokion zigorra aplikatzea. Ezarritako zigorrak Buruntzaldeko udaletan aplikatuko dira.
3. Oiardoko erreserbak.
€
Squash (60’) ................................................................. 5,89
10 saioko bonua .......................................................... 47,14
Pista kirolanitza (60’) .................................................. 23,89
Argia .............................................................................. 4,88
Pista kirolanitza (60’) 1/3 ........................................... 9,21
Argia .............................................................................. 1,82
Pista kirolanitzean gomak jarri eta kentzea .............. 336,87
Kanpoko zelaia ............................................................ 17,84
Argia .............................................................................. 4,71
Gela erabilanitza .......................................................... 9,21
Tatamia ......................................................................... 11,52
Tasa hauek instalazio bakoitza pentsatutako kirol ekintza egiteko ordu beteko alokairu tasa da. Alokatzeko, Oiardo kiroldegiaren oniritzia behar da.
Alokairua duten erabiltzaileak (abonatuak ez direnak) erreserba sarrera ordainduko dute. Sarrera honek aldagelak erabiltzeko aukera ematen du.
Erabiltzaileek ondorengo eremuak doan erabili ahal izango dituzte libre badaude: squasha, Oiardoko kanpoko futbol zelaia eta pista. Argia behar izanez gero, argiari dagokion tarifa ordaindu beharko da.
Kirol instalazioa ekintza berezia burutzeko erabili nahi izanez gero (ez ohiko ekintza), Udalean eskaera egin beharko da (gutxienez 10 eguneko epearekin).
Tarifa hauek ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Usurbilgo udalaren elkarte-errejistroan diren irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak eta interes publikokoak diren ekitaldiak antolatu nahi duen usurbildar norbanakoak. Beti ere antolatutako ekitaldiak Udalaren interesekoak diren irizpideekin bat badatoz.
4. Oiardoko zerbitzuak.
€
Giltza puskatzea, galtzea ............................................ 5,89
Karneta puskatzea, galtzea ........................................ 3,95
Txanoa .......................................................................... 2,14
5. Ikastaroak ikasturteko prezioa.
Ikastaroa Abonatuak
Zumba eta aerobik astean 2 egunez ......................... 141,57
Mantentze gimnastika 3 egunez ................................ 212,37
Pilates eta Jumping astean 2 egunez ........................ 294,50
Spinning, tonifikazioa eta igeriketa eskola astean 2
egunez .................................................................... 235,99
3. adinako gimnastika astean 2 egunez .................... 64,17
Igeriketa umeak: dordoka ........................................... 441,72
Igeriketa umeak: karramarro ...................................... 393,15
Igeriketa umeak: olagarro eta antxoa ........................ 294,50
Igeriketa umeak: Angula eta izurde ............................ 235,99
Yoga, astean behin (ordu eta erdi) ............................. 176,97
Hipopresiboak astean 2 egunez ................................. 151,76
Ikastaroa Iraupena Abonodunak
Haurtxoentzako igeriketa ikastaroa,
astean 2 egunez ..................... 3 hilabete 147,23
Helduen igeriketa hastapena, as-
tean 4 egunez ........................ 1 hilabete 65,30
Helduen igeriketa hobekuntza, as-
tean 3 egunez ........................ 3 hilabete 117,94
Helduen igeriketa gidatua, astean
2 egunez ................................ 3 hilabete 115,37
Kirol-Txokoak astean 5 egunez ... 1 hilabete 118,36
Patinajea eta Eskalada astean 2
egunez .................................... 3 hilabete 144,49
a) Abonatu ez diren ikasleak bikoitza ordaindu beharko dute ikastaroa.
b) Ikastaroen hilabeteko saio kopuruaren arabera tarifa proportzionala izango da.
c) Ikastaroetan izena emateak ordaintzea suposatzen du; beste inolako erreserbarik ez da onartuko. Izena emateak, ikasturte guztirako erreserba egitea derrigortzen du.
d) Ikastaroetan izena ematea pertsonala da eta baja emateak ez du esan nahi dirua itzuliko denik.
e) 100 €tik gorako ikastaroak bi zatitan ordaindu ahal izango dira, bata izena emate momentuan kobratuko da (%60), eta bigarren zatia urtarrilean (%40), beti ere, ordainketa helbideratzen bada.
f) Ikastaroak dirauen bitartean kirol-instalazioetako abonuan baja ematen duten ikastaro kideek, abonodun ez direnen tarifari dagokion zati proportzionala ordainduko dute eta alderantziz.
g) Irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak Udal instalazioetan ikastaroren bat antolatu nahi izan ezkero, kobratu ahal izango zaio: sarrera, alokairua eta monitore orduak. Horretarako, kasuan kasuko erabakiak hartuko ditu kirol zerbitzuak.
B.2. Udalaren beste kirol instalazioak.
Abonodunak (€/orduko)
1. Harane futbol zelaia.
Zelai osoa (60’) ............................................................ 52,38
Argiarekin ..................................................................... 65,76
Zelai erdia (60’) ............................................................ 28,86
Argiarekin ..................................................................... 35,48
Garbiketa (eguneko) .................................................... 34,96
2. Pilotalekuak.
Pilotalekua (60’) .......................................................... 14,66
Argiarentzako fitxa ....................................................... 4,51
Garbiketa (eguneko) .................................................... 34,96
Tasa hauek instalazio bakoitza pentsatutako kirol ekintza egiteko ordu beteko alokairu tasa da. Alokatzeko, Oiardo kiroldegiaren oniritzia beharko da.
Kirol instalazioa ekintza berezia burutzeko erabili nahi izanez gero (ez ohiko ekintza), Udalean eskaera egin beharko da (gutxienez 10 eguneko epearekin).
Tarifa hauek ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Usurbil Udalaren elkarte-errejistroan diren irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak eta usurbildarrentzat interes publikokoak diren ekitaldiak antolatu nahi duen norbanako edo eragileak. Beti ere antolatutako ekitaldiak Udalaren interesekoak diren irizpideekin bat badatoz.
C. Haur eskolaren hezkuntza zerbitzua.
€/hilean
Egun osoko zerbitzua .................................................. 113,17
Egun osoko zerbitzua eta merienda ........................... 122,36
Egun erdiko zerbitzua .................................................. 45,83
Egun erdiko zerbitzua gehi janaria ............................. 87,07
Arratsaldeko egun erdia eta merienda ....................... 37,58
Txikiak (0-6 hilabete) egun erdia eta biberoia ........... 47,21
Txikiak (0-6 hilabete) egun osoa eta biberoia ........... 80,21
Txikiak (0-6 hilabete) egun osoa, biberoia eta merien-
da ............................................................................ 90,27
1. Familia bereko bi edo senide gehiagok zerbitzua jasotzen badute:
— 2 Anai-arreba badira, 1,5 balira bezala ordaindu beharko dute.
— 3 Anai-arreba badira, 2 balira bezala ordaindu beharko dute.
— 4 edo gehiago badira, erdia ordaindu beharko dute.
2. Zerbitzua jasotzeko erreserban dauden haurren gurasoek ez dute janari gasturik ordaindu beharrik izango.
D. Eguneko arreta zerbitzua.
Erabiltzaileak eguneko egingo duen ekarpena taulan jasotakoaren arabera egingo du.
Ordain. behar
Diru-sarrerak urtean duena egun (€)
LGS X 14 (8.000 +-) baino gutxiago per capita ......... 1,05
LGS X 14 tik 18.000 € bitarte per capita ................... 2,09
18.000 € baino gehiago per capita ............................ 3,14
Zerbitzu hau baterako ordainketari (kopago) lotua dago (185/2015 dekretua).
Zerbitzuan alta edo baja hilabeteak osorik kobratuko dira.
— Diru sarreran jasotakoa (per capita) ateratzeko irizpidea: Bizikidetza unitatearean diru-sarrerak/bizikidetza unitatea osatzen dutenen kopurua. Bizikidetza unitatea nola definitzen dugun arautegian jaso da.
E. Udal lorezaintza zerbitzua.
€
Lorezaintza gunea (zentimo/m²) ................................ 21,78
Lorezaintza setoa (m linealeko) .................................. 2,23
F. Edalontzi berrerabilgarrien zerbitzua.
Udalak Baso berrerabilgarrien zerbitzua eskainiko du herriko irabazi asmorik gabeko taldeei eta bueltatzen ez den edalontzi bakoitzagatik ondorengoa kobratuko da beti ere itzuli gabeko edalontzien kopuruak mailegu zerbitzuan utzitakoaren %5a gainditzen badu.
Edalontzia €/unitatea
330 ml 0,38
500 ml 0,44
1.000 ml 0,69
G. Udal materiala alokairua.
Usurbilgo Udaleko mahai eta aulkiak kanpoko talde zein entitateek erabiltzeko eskatzen dituztenean, alokairuaren eta birjartzearen prezioak.
Alokairua
€/erabilerako Birjarpena €
Aulkiak .................................................. 0,31 10,60
Mahaiak ................................................ 3,19 55,12
Tarifa hauek ordaintzeaz salbuetsita egongo dira Usurbilgo udalaren elkarte-errejistroan diren irabazi asmorik gabeko taldeak eta entitateak eta interes publikokoak diren ekitaldiak antolatu nahi duen usurbildar norbanakoak. Beti ere antolatutako ekitaldiak Udalaren interesekoak diren irizpideekin bat badatoz.
H. Kultur jarduerak.
Jarduera €
Haurrentzako zine emanaldiak 3,20
Beste jarduera batzuk: Kostu eta interesaren arabera.
I. Udajolas udaleku irekiak.
Jarduera €
Kuota arrunta 105
Famili ugaria 90
J. 650 Usurbil bizi turismoa: Bisita gidatuak.
Jarduera €
Bisita gidatu arrunta (18 urtetatik gorakoentzat) ...... 3,00
Taldeko bisita gidatu arrunta (14 partaide gehienez)
................................................................................. 30,00
Bisita gidatu berezia (bisita gidatua+ jarduera osaga-
rria) (18 urtetik gorakoentzat) .............................. 5,00
9. Ordenantza. Kontribuzio berezietako ordenantza fiskal orokorra.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan aurre ikusitakoaren arabera, obrak egin edo udal zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietako Ordenantza Orokorra onesten du.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Udal obrak burutu edo Udalak udal zerbitzu publikoak ezarri nahiz hedatzearen ondorioz subjektu pasiboak hobaria edo bere ondasunen balioaren gehikuntza lortzea dugu kontribuzio berezien egitate ezargarria.
4. artikulua.
1. Hurrengo hauek hartuko dira udal obra eta zerbitzutzat:
— Bere eskumenen esparruan, egotzirik dituen xedeak betetzeko Udalak egiten dituenak eta beste lan eta zerbitzuak, legeriaren arabera horien titulartasuna onartu baldin badu.
— Bestelako Entitate Publikoak egotzi edo delegatu dizkiolako Udalak egiten dituenak eta beste lan eta zerbitzuak, legeriaren arabera horien titulartasuna onartu baldin badu.
— Bestelako Entitate Publikoak nahiz horien kontzesiodunek Udalaren ekarpen ekonomikoaz burutzen dituztenak.
2. Aurreko zenbakiko a. Hizkian sartutakoek ez dute udal obra edo zerbitzu kontsiderazioa galduko nahiz eta kapital sozial osoa Udalarena duten Organismo Autonomo edo Merkatal Sozietateek, udal ekarpena duten kontzesiodunek edo zergadunen administrazio elkarteek burutuak izan.
5. artikulua.
Kontribuzio bereziengatik bildutako zenbatekoak, haiek exijitzeko arrazoi izan zen obra edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko bakarrik erabili ahal izango dira.
III. SUBJEKTU PASIBOA
6. artikulua.
1. Zerga ordaintzeko beharra sortzen duten obren burutzapenaz edo udal zerbitzuen ezarpen nahiz hedaketaz onura berezia ateratzen duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen Entitateak dira kontribuzio berezietako subjektu pasiboak.
2. Hurrengo hauek onura berezia ateratzen dutela kontsideratuko da:
— Ondasun higiezinei dagozkien obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietan, ondasun higiezinen jabeak.
— Enpresa ustiapenen ondoriozko obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietan, enpresetako tituludun diren pertsona edo entitateak.
— Suteen itzalketa zerbitzuak hedatu edo hobetzeagatiko kontribuzio berezietan, erasandako ondasunen jabeez gain, udalerriaren barruan beren jarduerak alor horretan burutzen dituzten aseguru konpainiak.
— Lurrazpiko bideak egiteagatiko kontribuzio berezietan, geroago erabiliko dituzten enpresa hornitzaileak.
— Jabetza horizontaleko erregimeneko kasuetan, etxe jabeen komunitateko ordezkaritzak, etxe jabeen izena eta komunitatearekiko partehartze-koefizientearen berri emango dio Udal Administrazioari kuota indibidualak igorri ahal izateko. Horrela egingo ez balitz kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, elkartea bera arduratuko delarik ondorengo banaketaz.
IV. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1. Kontribuzio berezietako oinarri ezargarria, gehienez ere, obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatik Udalak jasan behar duen kostuaren ehuneko 90a izango da. Ordenamendu erabakia hartzerakoan, ezar daitekeen portzentaia finkatuko du, kasu bakoitzean.
2. Aipatu kostua hurrengo kontzeptuek osotuko dute:
a) Peritu lan, proiektuen idazketako lanen eta lan, plangintza eta programa teknikoen zuzendaritza lanen benetako kostua.
b) Egin beharreko obren edo zerbitzuen ezarketa nahiz hedatze lanen zenbatekoa.
c) Obra nahiz zerbitzuen etengabe okupatu beharko lurren balioa salbu, erabilera publikoko ondunak, Udalari doan eta obligazioz lagariko lurrak edo legerian ezarritako baldintzetan lagariko ondasun higiezinak direnean.
d) Eraikuntzak erautsi eta landaketa, obra edo instalazioak berritzetik etorritako indemnizazioak hala nola birrindu nahiz okupatu beharreko ondasunen errentariengatik etorritakoak.
e) Obra nahiz zerbitzuetan inbertituriko kapitalaren interesa, kontribuzio bereziek estaltzen ez duten parterako edo horiek orokorrean zatituz gero estalitako parterako Udalak kreditua erabili beharko balu.
f) Obra nahiz zerbitzuetarako aurre ikusi guztizko kostuak aurre ikuspen izaera hutsa izango du. Benetako kostua aurre ikusitakoa baino handiagoa edo txikiagoa balitz, hura hartuko litzateke dagozkion kuotak kalkulatzeko.
g) Aurreko 4.1.c. artikuluak aipatzen dituen obra nahiz zerbitzuak direnean edo, artikulu bereko 2 zenbakiko kontzesiodunek egindakoak direnean, kontribuzio berezietako oinarri ezargarria, ekarpen horien arabera zehaztuko da, obra edo zerbitzu beraren zioz beste Administrazio Publikoak ezar ditzaketenen kalterik gabe. Nolanahi ere, artikulu honetako lehen zenbakiak aipatzen duen %90eko muga errespetatuko da.
h) Oinarri ezargarria ezartzeko, guztizko kostuari Udal Administrazioak lortuko dituen subentzio edo laguntzen zenbatekoa kendu ondoren lortzen den emaitza hartuko da Udal Administrazioak jasandako kostutzat.
i) Aipatu subentzio edo laguntza, kontribuzio bereziko subjektu pasiboren batek emango balu, zenbatekoa pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzeko erabiliko da lehendabizi. Subentzio edo laguntzaren balioak kuota hori gaindituko balu, gehiegizkoa gainerako subjektu pasiboen kuotetatik kenduko da, hainbanatuz.
V. KUOTA
8. artikulua.
Kontribuzio berezien oinarri ezargarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzu mota eta izaera kontutan hartuz, hurrengo erregelon arabera:
a) Orokorrean, eraikinen fatxadako metro linealak, azalera, horien bolumen eraikigarria eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eraginetarako katastroko balioa aplikatuko dira, batera nahiz banan-banan, banaketa-modulu gisa.
b) Suteen itzalketarako zerbitzuaren ezarpen, hedapen edo hobekuntza denean, udal barrutian kokaturiko ondasunen arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean egin daiteke banaketa, aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan. Subjektu pasibo bakoitzari eska dakiokeen kuota berak bildutako kuoten zenbatekoaren %5a baino handiagoa balitz, gehiegizkoa hurrengo ekitaldietara atzeratuko da, guztiz amortizatu arte.
c) Ordenantza honetako 7. artikuluko d. atalak aipatzen dituen obrak direnean, kontribuzio berezien guztizko zenbatekoa, erabiltzaile izango diren konpainia edo enpresen artean banatuko da, horietako bakoitzari erreserbaturiko espazioaren arabera edo horien sekzio osoaren arabera, nahiz eta berehala erabili ez.
9. artikulua.
Aplikagarri den legeriak edo Nazioarteko Hitzarmenek hobari fiskalak ematen dituztenean, onuradunei legozkiekeen kuotak ez dira gainerako zergadunen artean banatuko.
10. artikulua.
Ordaindu beharreko kuota finkatu ondoren, subjektu pasiboak horrela eskaturik, Udalak horren zatiketa edo gehienez ere bost urtetako epean luzatzea onetsi ahal izango du.
VI. TRIBUTUAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1. Kontribuzio bereziak lanak burutu diren edo zerbitzuak eskaintzen hasten diren unean sortzen dira. Lanak zatikagarriak balira, sortzapena subjektu pasiboetatik bakoitzarentzat sortuko da, obraren tarte edo zati dagozkionak egiten direnetik.
2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren kalterik gabe, ezarri eta ordenatzeko erabakia onartu ondoren Udalak kontribuzio berezien aldez aurreko ordainketa eskatu ahal izango du, hurrengo urterako aurre ikusi kostuaren zenbatekoaren arabera. Ezin izango da urteko ordainketa berri bat eskatu, ez badira bukatu obrak bukatu. Kontribuzio berezien sortzapen unean kontutan hartuko da ordaindu behar duen pertsona zehazteko xedez, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahiz eta ordenamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu onarpen-datan subjektu zena eta horrek kuotak aurreratuak izan arren, artikulu honetako bigarren zenbakian ezarritakoaren arabera. Ordenamendu erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa agertzen den pertsonak, horren jakinarazpena izan duelarik, ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gaineko eskubideak eskualdatzen dituenean aipatu erabakia hartzen denetik sortzapenaren hasterainoko epearen barruan, egindako eskualdaketaren berri eman beharko dio Udal Administrazioari hori gertatu eta hurrengo hilabetean, eta horrela egingo ez balu, Administrazio horrek, espedientean subjektu pasibo gisa agertzen denaren kontrako kobraketa tramiteak egin ahal izango ditu.
3. Behin obrak osorik edo partzialki bukaturik edo zerbitzua ematen hasi ondoren, subjektu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota bananduak finkatuko dira, egoki diren likidazioak eginik eta egin litezkeen ordainketa aurreratuak konturako emaitza gisa konpentsatuz. Behin betiko finkatze hori Udal Administrazioak egingo du, kasu horretako obra edo zerbitzurako tributuaren ordenamendu erabaki zehatzeko arauak beteaz.
4. Aurreratutako ordainketak tributuaren sortzapen unean subjektu pasibo izaera ez duten pertsonek egiten badituzte, edo dagokien behin betiko kuota indibiduala gainditzen badu Udal Administrazioak ofizioz egingo du beharrezko itzulketa.
VII. EZARPENA ETA ORDENAMENDUA
12. artikulua.
1. Kontribuzio bereziak eskatu ahal izateko aldez aurretik haiek ezartzeko erabakia hartu beharko da kasu konkretu bakoitzean.
2. Kontribuzio berezien bidez finantzatu behar den obra bat egin edo zerbitzu bat ezarri nahiz hedatzeari buruzko erabakia ezin izango da bete, aurrekoen ordenamendu zehatza onartu bitartean.
3. Ordenamendu erabakia nahi eta nahi ez hartu beharko da eta horren barruan obra eta zerbitzuen kostu aurre ikusiaren zehaztapena, onuradunen artean banatu beharreko kantitatea eta banaketa irizpideak agertuko dira. Ordenamendu erabaki zehatza Ordenantza honen araberakoa izango da.
4. Kontribuzio berezietako ordenamendu erabakia harturik eta ordaindu beharreko kuotak zehazturik, banan bana jakinaraziko zaizkie subjektu pasiboei beraiek edo beren helbideak ezagunak balira eta, horren ezean, ediktu bidez. Interesatuek birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango dute Udalaren aurrean hala nola erreklamazio ekonomiko-administratiboa Lurralde Historikoko Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean, horien edukia kontribuzio berezien egokitasuna, onura berezia ateratzen duten pertsonek ordaindu beharreko kostuaren portzentaia edo asignaturiko kuotak izan daitezkeelarik.
VIII. HERRITARREN KOLABORAZIOA
14. artikulua.
1. Obrek erasandako jabe edo tituludunek zergadunen administrazio Elkartea osotu ahal izango dute eta obren burutzea edo udal zerbitzuen ezarpen nahiz hedaketa sustatu, obra edo zerbitzuaren izaeraren arabera dagozkienaz gain, Udalari dagokion partea ordaintzeko konpromezua hartuz, Udalaren finantza egoeragatik berak ezingo balu egin.
2. Halaber, obren burutzeak edo Udalak zerbitzu publikoak ezartze nahiz eratzeak erasandako jabe edo tituludunek zergadunen administrazio Elkarteak osotu ahal izango dute kontribuzio berezien ordenamendu akordioaren jende aurreko epealdian.
15. artikulua.
Aurreko artikuluak aipatzen dituen zergadunen administrazio Elkarteak osatzeko, erasandakoen gehiengo osoak hartu behar du erabakia, beti eta gutxienez, ordaindu beharreko kuoten bi herenak baldin badira.
16. artikulua.
1. Zergadunen Elkarteen funtzionamendua, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauek garatuko duten erregelamenduzko arauek ezartzen dutenaren araberakoa izango da.
2. Nolanahi ere, zergadunen administrazio Elkarteak harturiko erabakiak, kideen gehiengoarekin eta ordaindu beharreko kuoten bi herenak ordezkatuz, obligaziozkoak izango dira gainerakoentzat. Elkarte horrek, beharrezko quorumarekin, Batzorde edo Batzar Beterazlea izendatuko du eta honek harturiko erabakiek indarra izango dute interesatuak behartzeko.
3. Zergadunen administrazio Elkarteek, 14. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan ezarritakoaren arabera osotu ondoren, obra eta zerbitzuen zuzeneko exekuzioa eskatu ahal izango diote Udalari. Horretarako hurrengo baldintza hauek hartuko dira kontutan:
— Exekuzioa Udal Administrazioak egindako proiektuko baldintza eta epeak beteaz egin beharko da edo, gutxienez Elkarteak aurkeztu eta Udalak onartu proiektuaren arabera.
— Aipatu exekuzioa, nolanahi ere, Udalak izendaturiko teknikarien zuzendaritzapean egingo dira.
— Elkarteak bere gain hartuko du interes publiko nahiz pribatuei sortu ahal zaizkien kalteen ardura, hala nola exekuzioaren atzerapenarena eta behin betiko jaso ondorengo bost urteetan ager litezkeen ezkutuko bizioena.
— Udalak ahalmena du zergadunen administrazio Elkarteek aipatu obra eta zerbitzuen exekuziorako egingo dituzten proposamenak onartu ala errefusatzeko.
— Obra eta zerbitzuetarako udal ekarpena, horrelakorik baldin balego, behin betirako jaso eta berehala egingo da.
IX. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere eranskinarekin batera bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 1990.eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta indarrean segituko aldatzea edo indargabetzea erabaki arte.
10. Ordenantza. Zuzenbide publikoko udal zergen eta beste diru-sarreren kudeaketaren eta bilketaren gaineko ordenantza nagusia.
I. TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Helburua.
1. Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106.2. artikuluan xedaturikoari jarraiki, zuzenbide publikoko udal diru-sarreren kudeaketaren eta bilketaren gainean xedatu daitezkeen Barne Araudien eta Ordenantza Fiskalen ataltzat ulertuko diren arau arruntak, edukiari bezala prozesuari begira ere, jasotzen ditu Ordenantza Nagusi honek.
2. Ordenantzak honako helburu hauek bete nahi ditu:
a) Beste Ordenantza Fiskalekiko arlo amankomunak arautu nahi ditu, alderdi horien errepikapena saihestearren.
b) Udalak zehaztu edo garatu beharreko gaiak arautu nahi ditu.
c) Testu bakar batera bildu nahi ditu hiritarrentzat interesgarriak izan litezkeen udal arau gehigarriak.
2. artikulua. Aplikatu beharreko arautegia.
1. Ondoko puntu hauetan lehentasuna duten arauak azaltzen dira, argitzeko xedean eta aplikatzeko eskuduntza duten zerbitzuen jarduera errazteko xedean.
2. Zergen kudeaketari dagokionez, honako arau hauek aplikatuko dira:
a) Ordenantza Nagusi honetan jasotzen diren arauak eta dagokion zergaren gaineko Ordenantza Fiskal zehatzetan jasotzen direnak.
b) 1989ko 11/1989 Foru Araua eta kideko arauak.
c) Zergen gaineko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorra.
d) 38/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa, Zergabilketako erreglamenduarena.
e) 41/2006 Foru Dekretua, irailaren 26koa, Foru Araua garatzeko Erregelamendua onesten duena. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Orokorrak arlo honetan administrazio-bidean berrikusteko.
f) 42/2006 Foru Dekretua, irailaren 26koa, Zerga Urraketen eta Zigorren Araubidea garatzeko erreglamendua.
g) 31/2010 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, Zergabilketa Ikuskapen Erreglamenduarena.
3. Zergak ez diren zuzenbide publikoko beste diru-sarreren kudeaketari dagokionez, honako arau hauek aplikatuko dira:
a) Ordenantza honetara jasoriko arauak.
b) Udalak, Aldundiak edo Estatuak aurkeztutako errekurtsoa arautzen duen araudi zehatzean jasotako aginduak.
c) 39/2015 Legea, urriaren batekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
4. Zerga-maileguen eta zuzenbide publikoko udalerri mailako beste diru-sarreren bilketari dagokionez, honako arau hauek aplikatuko dira:
a) Ordenantza hau.
b) Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen gaineko Foru Arau Orokorra.
c) 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.
3. artikulua. Aplikazio esparrua.
1. Ordenantza hau zuzenbide publikoko diru-sarreren kudeaketari begira aplikatuko da, diru-sarreren titularra Udala edota haren Erakunde Autonomoak baldin badira.
2. Ordenantza honek bezala Ordenantza Fiskalek ere Usurbilgo udalerriari begira izango dute eragina, eta benetako bizileku eta lurraldetasun printzipioei jarraiki aplikatuko dira, zuzenbidearen izaeraren arabera.
3. Alkatetzak emaniko Dekretuaren arabera, Ordenantza hau eta ordainarazpen bakoitza arautzen duten Ordenantzak interpretatzeko eta argitzeko xedapenak eman ahal izango dira.
II. KAPITULUA. ZERGAPEKOAREN ESKUBIDEAK ETA BERMEAK
1. SEKZIOA. Zergapekoaren Eskubide Orokorrak
4. artikulua. Printzipio Nagusiak.
Ordenantza honek bereziki honako eskubide hauek finkatzen ditu:
a) Udal Administrazioak zergen edukiari eta muntari buruz informatzeko eta laguntzeko eskubidea, hiritarrak zergekiko dauzkan betebeharrei erantzun diezaien.
b) Ordenantza honetan eta aplikatu daitekeen beste araudietan zehazturiko terminoetan beti ere, okerreko diru-sarreren itzulketak, Foru Arau honetan aipatzen den berandutza interesa ordainduta, aurretik errekerimendurik egin behar izan gabe.
c) Egintza baten exekuzioa eteteko edo zor baten ordainketa geroratu edo zatikatzeko aurkeztutako abalen eta bestelako bermeen kostua foru arau honetan ezarritako eran berreskuratzeko eskubidea, berandutza interesa ordainduta eta aurretik errekerimendurik egin behar izan gabe, baldin eta sententzia edo ebazpen administratibo irmo batek adierazten badu egintza edo zor hori erabat edo zati batean dela bidegabekoa. Era berean eskubidea dute aurkeztutako bermea era proportzionalean murrizteko jarritako errekurtso edo erreklamazioa zati batean onesten denean.
d) Jardunbideen tramite-egoera ezagutzeko eskubidea, zergapekoak alde bat osatzen badu.
e) Zergapekoak berak aurkezturiko adierazpenen kopia eta ziurtagiria eskatzeko eskubidea.
f) Jada aurkeztutako eta Udal Administrazioaren esku dauden dokumentuak berriro ere ez aurkezteko eskubidea, eta egoera honen inguruan ondo informatua egoteko eskubidea.
g) Udal Zerga Administrazioak eskuratutako datu, txosten edo aurretikoen ezkutuko izaeraren eskubidea.
h) Udal Zerga Administrazioaren zerbitzuan lan egiten dutenen aldetik beharreko begirunez eta adeitasunez hartua izateko eskubidea.
i) Administrazioaren jarduerak hiritarrarentzako ahalik eta modurik merkeenean bideratzeko eskubidea.
j) Alegazioak eta dokumentuak aurkezteko eskubidea. Alegazio eta dokumentu horiek kontuan hartuko dituzte organo eskudunek, dagokion erabakirako proposamena idazteko orduan.
k) Eskubidea dute Zerga Administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelera erabiltzeko, ordenamendu juridikoan aurre ikusitakoaren arabera.
l) Eskubidea dute aplikagarri diren zerga onura edo erregimenak haien alde aitortzeko.
2. SEKZIOA. Eskubideak eta Bermeak zerga jardunbideetan
5. artikulua. Erabakitzeko betebeharra.
1. Ofizioz edo alde batek eraginda abiarazten diren zergen kudeaketarako jardunbideetan planteatzen diren arazo guztiak bereziki erabakitzeko betebeharra du Udal Zerga Administrazioak. Bereziki erabakitzeko betebehar hori ez da aplikatuko honako kasu hauetan:
— Jakinarazteko helburua baino ez duten eskubideen erabilerari dagozkion jardunbideetan.
— Jardunbideak helburu duen gaiak iraungi duenean, edota interesatuek uko egiten edo atzera egiten dutenean.
2. Likidazio ekintzak, balioa egiaztatzeko jarduerak, errekurtsoak eta erreklamazioak erabakitzen dituztenak, zerga kudeaketarako ekintzen exekuzioa baliogabetzea ukatzen dituztenak eta indarrean dagoen araudian xedatzen direnak, zuzenbidearen araberako ekintza eta oinarrien araberakoak izango dira.
6. artikulua. Jardunbideen tramitazioaren egoera.
Zerga kudeaketarako udal jardunbideko atala osatzen duen zergapekoak une oro ezagutu ahal izango du jardunbidearen tramitazioaren egoera. Halaber, berak ordainduta eskuratu ahal izango du espedientera jasotzen diren dokumentuen kopia, organo eskudunak ebazpena erabakitzeko orduan dokumentu horiek kontuan hartu behar baldin baditu, hirugarrenen interesen edo beste pertsonen intimitatearen aurkakoak ez badira edo legeren baten hala xedatzen ez badu.
7. artikulua. Jardunbideen tramitazioaren arduradunen identifikazioa.
Udal Zerga Administrazioaren zerbitzuan lan egiten duten agintariak eta langileak zeintzuk diren ezagutu ahal izango dituzte zergapekoek, zergaren kudeaketaren jardunbideak beren ardurapean tramitatzen badira eta hiritarra interesatua baldin bada.
8. artikulua. Adierazpenak eta dokumentuak aurkeztu izanaren egiaztagirien bidalketa.
Zergapekoek badute berek aurkezturiko zerga-adierazpenak edo horietara jasoriko atal jakinak aurkeztu izanaren egiaztagiria jasotzeko eskubidea. Udal-erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da dokumentu oro, eta, betebehar hau, zergapekoaren ardura izango da. Presentzialki edo telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udal egoitza elektronikoan. Postaz, e-postaz edo bestelako erregistratu gabeko dokumentuak ez dute aurkeztu izanaren agiririk lortzeko aukerarik izango eta ez erregistratutzat emango dira.
Halaber, Zerga Administrazioaren aurrean dokumentuak aurkeztu direla egiaztatzeko eta dokumentu horiek zein egunetan aurkeztu diren egiaztatzeko, zergapekoek badute dokumentu zigilatuen kopia jasotzeko eskubidea, beti ere jatorrizkoekin batera aurkezten baldin badira (alderatu ahal izateko). Dokumentu horiek ez badira espedientera jaso behar, jatorrizkoak itzultzeko eskaera aurkez dezakete zergapekoek.
9. artikulua. Dokumentuen aurkezpena.
Zergapekoek berek jada aurkeztutako dokumentuak, Udal Administrazioaren esku daudenak, berriro ere ez aurkezteko eskubidea dute. Udalak, edozein kasutan, interesatuari dei egin ahal izango dio berak aldez aurretik aurkezturiko eta dokumentu horietan jasoriko datu zehatzak (edo hirugarrenari dagozkionak) berresteko.
10. artikulua. Zerga Administrazioak eskuraturiko informazioaren ezkutuko izaera eta Administrazioaren artxiboetan eta erregistroetan sarrera izateko eskubidea.
1. Udal Zerga Administrazioak eskuraturiko datu, txosten edo aurretikoek ezkutuko izaera dute, eta ezin hirugarrengoei utzi edo beren berri eman dakieke, legeetan aurre ikusten den kasu bereziaren kontua ez bada. Datu, txosten edo aurretiko horien berri duten agintari eta funtzionarioak sekretuan eta gordean edukiko dituzte, legeetan aurre ikusten den kasu bereziaren kontua ez bada.
2. Aurreko atalean aurre ikusiriko markoan, zergapekoek badute administrazioaren artxiboetan espediente bat osatuz dauden erregistro eta dokumentuak eskuratzeko aukera, baina espediente horrek eskaera egilea partaide izan den eta eskaera egunerako amaiturik dagoen jardunbideari erantzun behar dio nahitaez.
11. artikulua. Adeitasunezko harremana.
Zergapekoek, Usurbilgo Udal Zerga Administrazioarekin dauzkaten harremanetan, Administrazioko zerbitzuan lan egiten dutenen aldetik gizabidezko adeitasunez eta begirunez tratatuak izateko eskubidea dute. Halaber, zergapekoek adeitasun eta begirune bera agertuko dute Administrazioko zerbitzuan lan egiten dutenekin.
12. artikulua. Administrazioak eskubideen erabilera errazteko duen betebeharra.
Usurbilgo Udalak une oro erraztasunak emango dizkio zergapekoari bere eskubideak erabili eta betebeharrak bete ditzan. Zergapekoen parte hartzea eskatzen duten Administrazioaren jarduerak, zergapekoentzako merkeena den moduan eta zergen inguruan dauzkaten betebeharrak betetzeko moduan bideratuko dira.
13. artikulua. Alegazioak.
Zergapekoek, zerga kudeaketaren jardunbidearen edozein unetan, entzuteko tramitea baino lehen edo, hala behar badu, erabakiaren proposamena erredaktatu baino lehen, alegazioak, dokumentuak edo iritzi-elementuak aurkeztu ahal izango ditu, eta erabakiaren proposamena erredaktatzeko organo eskudunek kontuan hartuko dituzte alegazio, dokumentu edo iritzi horiek. Nolanahi ere, erabakiaren aurretikoetan bereziki adieraziko da ekarpenaren zirkunstantzia.
14. artikulua. Audientzia interesatuari.
1. Zerga-bilketaren jardunbidean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru-Bilketaren Arautegian aurre ikusten diren jardueretan entzungo zaio interesatuari. Kudeaketaren jardunbidean, aldiz, erabaki administratiboa hartzeko beste Administrazioek edo interesatuak aurkezturiko beste datu batzuk edo ekintzak kontuan hartu behar izatean entzungo zaio interesatuari.
2. Entzuteko tramitea bazter batean utz daiteke interesatuak aurkezturikoez gainera jardunbidean beste ekintza, alegazio eta frogarik aurkezten ez denean edo kontuan hartzen ez denean. Interesatuari entzuteko tramitea bereziki albora utzi daiteke zergapekoak aurkezturiko egintza eta dokumentuetan egon litezkeen huts aritmetiko arruntak zuzendu baino egin behar ez denean, eta Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 61.3. eta 127. artikuluen araberako errekarguen likidazioetan.
3. Izaera orokor batez, hamar egunekoa izango da interesatuari entzuteko tramitearen epea.
3. SEKZIOA. Eskubideak eta Bermeak zerga-bilketaren jardunbidean
15. artikulua. Ordainketa bertan behera uztea.
1. Zergapekoak, dagokion errekurtso edo erreklamazio administratiboa aurkeztuta, badu zerga-zorraren ordainketa bertan behera uzteko eskubidea. Horretarako, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen bermeak aurkeztu behar ditu. Bestalde eta araudi horren arabera beti, bermerik aurkeztu gabe atzeratu liteke ordainketa.
2. Zergapekoak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten duenean, eutsi egingo zaio administrazio-bidean erabakiriko ez ordaintzeko eskubideari. Horretarako nahikoa berme eskainiko da, organo judizial eskudunak zor horiek ez ordaintzeko gaiaren gain erabaki bat har dezan arte.
4. SEKZIOA. Eskubideak eta Bermeak zigor-jardunbidean
16. artikulua. Fede oneko presuntzioa.
Zergapekoen jarduerak fede onez egiten bide dira. Udal Zergen Administrazioak aurkeztu behar ditu, zergen gaineko arau-hausteen batzordean, arau-hauslearen errua agerian uzten duten zirkunstantzien frogak.
5. SEKZIOA. Errekurtsoak eta Erreklamazioak
17. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.
Zergapekoek badute, legeetan aurre ikusiriko baldintzetan, Zerga Administrazioak ezarririko egintzen aurka administrazio-bidean aurkez daitezkeen errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezteko eskubidea. Halaber, badute egintza horien jakinarazpenean bidezko errekurtsoa, berau jartzeko epea eta errekurtsoa aurkezteko organoa ondo zehaztuta agertzeko eskubidea.
II. TITULUA. JARDUNBIDEA
18. artikulua. Alde orokorrak.
1. Legezkotasun, ekonomia, arintasun eta eraginkortasun irizpideen arabera bideratuko da espedienteen tramitazioa, eta ahaleginak egingo dira hiritarrak burutu beharreko tramiteak erraztearren eta hiritarrak Administrazioaren informazioan sarrera izan dezan.
2. Alkatetzak eskuduntzak erabiltzeko bezala erabaki administratiboak izenpetzeko ahalak eman diezazkioke ordezkari bati.
3. Administrazio honetako organoen arteko ordezkaritzek hartutako erabaki administratiboetan bereziki azalduko da zirkunstantzia hori, eta erabaki horiek hartzeko eskuduntzak bestearen esku utzi duenak hartutako erabakitzat joko dira.
19. artikulua. Epeen neurketa.
1. Besterik azaldu ezean, epeak egunetan zehazten direnean egun horiek lanegunak direla ulertu behar da eta, beraz, epe horretatik at geratzen dira larunbatak, igandeak eta jaiegunak.
2. Epeak hilabetetan edo urteetan zehazten diren kasuan jakinarazpena edo egintza horren berri ematen den hurrengo egunetik hasita neurtuko dira edo isiltasunezko jardunbidea ematen den hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epea amaitzen den hilabetean epea kontatzen hasten den parekorik ez balego, epea hilabeteko azken egunean amaitzen dela ulertuko da.
3. Epeak egunetan adierazten diren kasuetan, jakinarazten den hurrengo lanegunetik kontatzen hasiko da edo isil bidezko prozedura administratiboa ematen den hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
20. artikulua. Espedienteen tramitazioa.
1. Eskaerek ez badituzte indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen, interesatuari dei egingo zaio hamar eguneko epean hutsak zuzendu ditzan. Eta ohartaraziko zaio horrela ez egitera, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Hortaz, besterik gabe artxibatu egingo litzateke espedientea.
2. Funtsean berdinak diren edo harreman estua duten jardunbideen bilketa aginduko da. Ez dago bilketa horren aurkako errekurtsorik aurkezterik.
3. Izaera berdintsuko espedienteen ebazpenean, ondo kontuan hartuko da espedienteak abiarazteko txanda zehatza.
4. Interesatuak eskaturik abiaraziriko jardunbideetan, interesatuari jardunbidearekin aurrera egiteko beharrezko dokumentuak eskatu eta eskaera egin eta hiru hilabeteko epean dokumentu horiek aurkeztu ez baditu, bertan behera geratuko da jardunbidea eta artxibatu egingo dira jarduerak, horren guzti horren berri interesatuari jakinarazi ondoren.
21. artikulua. Erabakiak hartzeko epeak.
1. Sei hilabetekoa izango da zergen kudeaketarako, finantza izaerako kudeaketarako eta eskubide ekonomikoak ezagutzeko jardunbideen aurreko erabakia hartzeko epe gorena, aplika daitekeen arautegiak bestelako eperik zehazten ez badu. Udal Administrazioari ezin egotzi dakiokeen arrazoiren batengatik jardunbideak luzatu egiten badira, eten egingo da jardunbideen aurreko erabakia hartzeko epearen neurketa.
2. Aurreko atalean xedatutakoari jarraiki, ondoko epe eta ondorio hauen arabera erabakiko dira interesatuek zein udalak ofizioz egiten dituen eskaerak:
* Zergaren Kudeaketarako jardunbideak.
—Jardunbidea: Udal zergei dagokienez, berraztertzeko errekurtsoa administrazioarekiko auzi-errekurtsoa abiarazi baino lehen.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Onura fiskalak onartzea Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergetan eta Hiri Izaerako Lur-eremuen Balioaren Gehikuntzaren gainean.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Onura fiskalak onartzea Udal Zerbitzu Publikoak eskaintzeagatiko Tasetan.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Pertsona fisikoak eta juridikoak eskatuta, zerga-zorrak ordaintzeko luzapenak eta zatikatzeak onartzea.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Ogasun Publikoaren zor eta maileguen konpentsazioa.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Zerga-zigorrak barkatzeko espedienteen tramitazioa.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Aldaketa fisiko eta ekonomikoen adierazpenetatik eta ondare higiezinen arlo juridikoetatik eratorririko jardunbideak.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Onura fiskalak onartzea Ondare Higiezinen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergetan.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Zerga bereziak ordaintzeko luzapenak eta ordainketa zatikatuak onartzea.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
* Finantza izaerako Kudeaketa eta eskubide ekonomikoen onarpena.
—Jardunbidea: Diru-sarrera okerren itzultzea.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Berandutze-interesen aurreko erreklamazioen tramitazioa.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Fidantzen itzultzea.
Epe gorena: 3 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Onura fiskalak onartzea zerbitzuak eskaintzeagatiko Prezio Publiko eta Tasetan.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Pertsona fisiko eta juridikoek eskatuta, zergak ez diren zorrak ordaintzeko luzapena eta ordainketa zatikatua onartzea.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
—Jardunbidea: Zergak ez diren zorren konpentsazioak onartzea.
Epe gorena: 6 hilabete.
Isiltasunaren ondorioak: Atzera bota izana.
3. Interesatuek aurkezturiko eskaerak onetsi egingo dira aplikatu beharreko araudiak atzera botatzeko aukerarik aurre ikusten ez duenean.
4. Eskaeraren helburua zuzenbide publikoko udal zergen eta beste diru-sarreren kudeaketa eta ikuskapenaren arlokoa baldin bada, Kontu-hartzailetzari dagokio epe horiek betetzeko kontrola eramatea, eta diru-bilketaren jardunbidearen esparruko jarduerak baldin badira, Diruzaintzari.
5. Prozedura zergapekoari leporatu dakizkiokeen arrazoiengatik eteten denean, administrazioak ohartaraziko dio hiru hilabete igaro ondoren iraungitzat eman ahal izango duela.
6. Ofizioz hasitako prozeduratan, gehieneko epea ebazpen espresurik ematen ez den kasuan honako ondorio hauek izango ditu:
—Prozeduratik eskubideak aitortu edo, hala bada, eratu baldin balitezke edo bestelako egoera juridiko indibidualizatuek sortu, zergapekoek ezetsitzat jo ahal izango dituzte, isiltasun administratiboz, prozeduratik erator litezkeen aldeko ondorioak.
—Prozedurek ondorio negatiboak edo zergapetzekoak eragin ditzaketenean, prozedura iraungi egingo da.
7. Prozedura behin iraungita, iraungipen hori ofizioz edo interesatuak eskatuta deklaratuko da, eta jarduketak artxibatzeko aginduko da.
III. TITULUA. KUDEAKETAREN GAINEKO ARAUAK
I. KAPITULUA. ZERGEN KUDEAKETA
1. SEKZIOA. Aldizkako epemuga
22. artikulua. Ondasun Higiezinen Gaineko zerga.
1. Gipuzkoako Foru Aldundiak taxutuko du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Errolda Fiskala, eta azken urte naturalean zehar ondasunen gainean sortu diren izaera fisiko, ekonomiko eta juridikoko aldaketak jasoko dira hartara.
2. Karga duten ondasunen gainean sortzen diren izaera fisiko, ekonomiko eta juridikoko aldaketek erabateko eragina izango dute hurrengo urteko lehen egunetik hasita, eta epe horri dagokion erroldara jaso ahal izango dira aldaketa horiek, oinarri zergagarrian aldaketarik eragiten ez badute.
3. Ondare higiezin batean eraikuntza lanak egin baldin badira eta eraikuntza lanak amaitu ondoko ekitaldian katastroaren balio berria jakinarazten baldin bada, balio berri horrek lanak amaitu eta hurrengo urte naturalaren hasieratik izango du eragina. Horrenbestez, eraikuntza lanak amaitu ondoko ekitaldiei dagokion Ondare Higiezinen gaineko Zerga kitatuko du Udalak, zoru eta eraikuntzari esleituriko katastroaren balioan oinarriturik.
4. Obrak amaitu eta hurrengo urtetik hasi eta ekitaldi honetan bukatzen den epea eskaintzen da Likidazioa egiteko, beti ere epe horrek ez baldin badu preskripzio-epea gainditzen. Epeak preskripzio-epea gainditzen baldin badu, preskribitu ez duten urteei dagokien Ondare Higiezinen gaineko Zerga baino ez da likidatuko.
5. Legezko murrizketak aplikatuta zehaztuko da oinarri zergagarria, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu eta jakinaraziko du kopuru hori.
6. Subjektu pasiboek, nahitaez, alta, baja eta aldaketa egin izanaren adierazpena aurkeztu behar dute ondasunen gainean eginiko aldaketa horiek eragina dutenean zergaren likidazioari begira. Nolanahi ere, jabariaren transmisio bat formalizatzen duen Eskritura Notari batek eman duenean eta Notari horrek Udalarekin hitzartu duenean jabari-ahalmenaren aldaketari buruzko informazioaren leku aldaketa, adierazpena aurkezteko betebeharretik aske geratuko da titularra.
7. Aurreko atalean zehazturiko ondorioei begira, Udalak Notaritzekin hitzartuko du higiezinen jabeen unean uneko aldaketak ezagutzeko jardunbidea.
8. Notaritzaren jakinarazpena erabiliko da Ondasun Higiezinen Erroldan titularraren izena aldatzeko eta hiri izaerako lur-eremuen balioaren igoeraren gaineko Zerga likidatzeko.
9. Aurreko 4. eta 5. puntuetan zehazturikoez gainera, Udalak Notari, Erregistratzaile edo legezko interesa aurkezten dutenei erraztu egingo die, ahalik eta modurik arinenean, Ondare Higiezinen gaineko eta kitatu gabeko Zerga-zorren jakinarazpena, transmititu nahi den ondareari dagokiona. Hori guzti hori Ondare Higiezinen gaineko Zergaren 12/1989 Foru Arauaren 17. artikuluan xedaturiko arduraren irismenaren berri emateko xedean.
10. Erroldan azaldu behar diren zerga-kuotak zehazterakoan, Udalak onarturiko ezarpen-tasak aplikatuko dira eta, hala behar badu, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauak onarturiko katastroaren balioak eguneratzeko koefizientea. Ez da zertan aldaketa horien jakinarazpen indibiduala egin beharrik, aldaketa horiek arauz tramitaturiko Ordenantza Fiskalen eta nahitaez eta izaera orokorrez aplikatu beharreko Foru Arauaren ondorio baitira.
23. artikulua. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.
1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren errolda fiskala aurreko urteko erroldan oinarrituta zehaztuko da, eta aurreko ekitaldian sortutako altak eta beste aldaketak (transferentziak, helbide aldaketak eta baxak), Udalak ezagutzen dituenak, jasoko dira errolda fiskal horretara.
2. Herrialdeko Trafiko Erregistroan ibilgailuaren titular gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoa izango da zergaren aurreko subjektu pasiboa, bereziki egiaztatzen ez badu ibilgailu hori zergak ukitzen duen ekitaldiaren lehen eguna baino lehen transmititu zuela eta transmisio egileak ibilgailuaren salmentaren berri Trafiko Sailari jakinarazi ziola.
3. 1989ko 14/1989 Foru Arauaren 4. artikuluak zehazten dituen Tarifak zehazterakoan, Zirkulazio Kodearen 260. artikuluan zehazturiko formularen aplikaziotik etorririko potentziaren munta hartuko da ibilgailuaren potentziatzat, hori guzti hori 1990eko 49/1990 Foru Dekretuaren 3. Arauak xedaturikoaren arabera.
4. Ordenantza Fiskalean onartutako igoeraren koefizientea aplikatuko da aurreko atalean azalduriko tarifen gaineko erroldan adieraziriko den zerga-zorra zehazterakoan.
5. Ez da zertan igoeraren koefizientearen aldaketak eragindako aldaketen edo Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek zehazturiko koadroan eginiko aldaketen jakinarazpen indibiduala egin beharrik, izan ere, legez tramitaturiko Ordenantza Fiskalean eta nahitaez eta izaera orokorrez aplikatu beharreko Foru Arauaren ondorio dira aldaketa horiek.
6. Eskuraturiko lehenengo ibilgailua den kasuetan, norberak likidatu beharreko erregimena eskatuko da. Halaber, erregimen horren araberako zerga eskatuko da ibilgailu baten birgaitzea dagokion baja tramitatu ondoko ekitaldietan egiten denean. Udal bulegoetan edo banku erakunde laguntzaileen bulegoetan egingo dira diru-sarrerak.
24. artikulua. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
1. Foru Aldundiak taxutuko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergen Matrikula, eta azken urte naturalean zehar gertaturiko aldaketak jasoko ditu hartara.
2. Foru Administrazioak osaturiko zergapekoen Matrikulan oinarrituta taxutuko da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren errolda fiskala, eta Udalak ezagutzen dituen egintza edo gertaeren ondorioz sorturiko aldaketak jasoko dira hartara.
3. Foru Aldundiak zehazturiko gutxieneko kuotei dagokienez, 1993ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duena) 11. eta 12. artikuluek baimentzen dutenaren babesean eta 4/2003 Foru Arauaren arabera Udalak onarturiko igoeraren koefizientea eta kokapen eta ponderazio-indizeak aplikatuko dira.
4. Aurreko atalean adieraziriko koefizienteen aldaketak zerga-kuotan eragindako aldaketak, edo Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauak zergen Tarifari begira onarturiko aldaketak ez dira zertan banan-banan jakinarazi behar, izan ere, legez tramitaturiko Ordenantza Fiskalean eta nahitaez eta izaera orokorrez aplikatu beharreko Foru Arauaren ondorio dira aldaketa horiek.
25. artikulua.
1. Aurreko ekitaldiko erroldan oinarrituta taxutuko dira errolda berriak. Errolda berrira jasoko dira Ordenantza Fiskalean onartutako tarifen aldaketetatik etorririko gora beherak eta zerga-zorra zehazten duten funtsezko elementuen aldaketa ekartzen ez dituzten eta Udalak ezagutzen dituen beste alderdiak.
2. Ordenantza Fiskalean jasotako tarifen aldaketak zerga-kuotan eragindako gora beherak ez dira zertan banan-banan jakinarazi behar, izan ere, Ordenantza hori jendaurrera eramaten da eta legez tramitatzen da.
26. artikulua. Errolden onarpena.
1. Sociedad Foral de Servicios Informáticos, S.A. - Informatiko Zerbitzuen Foru elkartearekin batera osatuko dira erroldak, Errenta Bulegoak egiaztatuko ditu erroldak eta Fondoen Kontuhartzailetzak fiskalizatu eta jasoko ditu.
2. Alkatetzak du erroldei onarpena emateko eskuduntza.
3. Aurreko atalean zehazturiko erabakia hartu ondoren kontabilizatuko da eskubideen onarpena.
4. Aldizkako epemuga duten zerga batzuk ordaintzeko epeek bat egiten dutenean, ordain agiri bakar batez eskatu ahal izango da kuoten ordainketa, baina behar bezala bereizirik azalduko dira sarreren kontzeptuak.
27. artikulua. Egutegi fiskala.
Egutegi fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako Iragarkien Oholean kaleratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluak aipatzen duen kobrantzarako iragarki betekizuna bete ahal izateko.
2024. URTEKO EGUTEGI FISKALA Zerga / Tasa Ordain epea Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa Urtarrilaren 2tik 31ra Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa Otsailak 1etik martxoak 1era Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga Martxoak 1etik apirilak 15ra Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa Apirilak 1tik maiatzak 2ra Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa Maiatzak 2tik ekainak 3ra Ondasun higiezinen gaineko zerga Maiatzak 15tik uztailak 1era Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa Uztailak 1etik abuztuak 1era Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa Abuztuak 1etik irailak 2ra Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) Irailak 2tik urriak 1era Ekonomi jarduera gaineko zerga Urriak 1etik azaroak 1era Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa Urriak 1etik 31ra Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa Azaroak 1etik abenduak 2ra Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) Azaroaren 1etik 29ra Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) Azaroaren 1etik 29ra (*) Helbideratutako agiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira zergapekoak emandako kontu korrontean.
28. artikulua. Jendaurrean jartzea.
1. Egutegi fiskala onartzean, Alkatetzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko ediktu-taulan iragarkiak argitara emateko agindua emango du.
2. Errolda fiskalak, ordaindu beharreko kuotak eta kuotak zehazten dituzten zerga-elementuak barne, hiritarren eskura egongo dira udal bulegoetan 15 egunez eta ordaintzeko epeak hasi baino lehen edo aldi berean.
3. Kuotek eta beste zerga-elementuek ez dutenez altarik osatzen dagokien erregistroetan, subjektu pasiboari jada jakinaraziriko ekintza zergagarri bat osatzen baitute, kuota eta zerga horiek batera jakinaraziko dira, Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 124.3. artikuluan xedaturikoaren arabera.
4. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jendaurrean tartekatu daiteke erroldak jendaurrera eramatearen aurka eta bertara jasoriko likidazioen aurka.Errekurtsoa errolda jendaurrean jartzen denetik Hilabeteko epean jarri behar da, edo errekurritzen den egintza jakinarazi ondorengo egunetik aurrera. Isiltasun administratiboaren ondorioak gertatu ondorengo egunetik aurrera ere aurkeztu ahal izango da. Bestalde, Aldizkako epemuga duten eta taldeka jakinaraztekoak diren zorren kasuan, errekurtsoa borondatez ordaintzeko epean edo berau amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da.
29. artikulua. Ordainketak egiteko iragarkiak.
1. Aurreko artikuluak arauturiko egutegi fiskalaren iragarkiak, erroldak jendaurrean jartzen direla jakinarazteaz gainera, martxoaren 8ko 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorrak 98.3. artikuluak hizpide duen ordainketarako iragarkia argitaratzeko funtzioa du.
Helburu horiek bete daitezen, honako alderdi hauek zehaztu ere behar dira:
a) Ordaintzeko erak: erabilera legaleko diruarekin edo Udalaren aldeko txeke izendunarekin, txekea ematen den egun berean izenpetua baldin badago edo eman aurretiko zazpi egun naturalen barruan izenpetua baldin badago.
b) Ordainketak egiteko lekuak: Erakunde laguntzaileen bulegoetan edota udal bulegoetan eta, helbideraturiko ordain agirien kasuetan, Banku edo Aurrezki Kutxaren kontu-korrontean kargatu dira zuzenean.
c) Borondatezko ordainketak egiteko zehaztutako epeak amaituta, zorrak premiamendu bidez eskatuko direla, zor horiek premiamendu-errekargua sortuko dutela, borondatezko epea amaitu ondoko egunetik hasita.
d) Premiamendu-probidentzia jakinarazi baino lehen, zordunak ordaindu egiten baldin badu ordaintzeko epean ordaindu ez duen zerga-zorra, exekutibako gainkargua %5ekoa izango da eta ez zaizkio berandutze-interesik kobratuko.
30. artikulua. Altengatiko likidazioak.
1. Aldizka ordaintzen diren zergei dagokienez, dagokion erregistroan alta bat sortuko duen zuzeneko sarreraren likidazioa egingo da honako kasu hauetan:
a) Ordaintzeko betekizuna eragin dezaketen gertaerak edo ekintzak lehenengoz gertatu direnean.
b) Udalak lehenengo aldiz duenean gertaera zergagarri baten berri, baina zerga ezarri baino lehen gertatu denean, eta legozkiokeen zigorren kalterik gabe.
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauetan izaera orokorrez onarturiko zergen funtsezko elementuetan bestelako aldaketak sortu direnean eta Ordenantza Fiskaletan zehazturiko ezarpen-tasak aldatzen direnean.
2. Artikulu honek arautzen dituen likidazioen onarpenari eta jakinarazpenari dagokienez, ondoko Sekzioan arauturiko erregimen orokorra aplikatuko da.
3. Dagokion erroldan alta eman ondoren, ediktuen bidez eta batera jakinaraziko dira ondoz ondoko likidazioak.
2. SEKZIOA. Aldizkakoa ez den epemuga
31. artikulua. Likidazioen jarduera.
1. Ordenantza fiskaletan araututako eran eta dagozkien zerga tasak ezarriz egingo dira sarrerak zuzeneko likidazioetan. Autolikidazioa oraindik ezarri ez eta udalak ondorengo zergengatik oinarri zergagarria badela ezagutzen duenean.
a) Hiri Izaerako Lur-eremuen Balioaren Igoeraren gaineko zerga.
b) Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga.
c) Zerga bereziak.
d) Tasak, zerbitzua lehen aldiz edo behin bakarrik eskatu denean.
e) Tasak, erabilera pribatiboa izateko lehen aldiz edo behin bakarrik eskatu denean edo jabari publikoko aprobetxamendu berezirako eskatu denean.
2. Aurreko puntuan aipatzen diren likidazioak Errenta Bulegoak bideratuko ditu eta Kontuhartzailetzak fiskalizatuko ditu.
3. Alkatetzak, edo honek izenda dezakeen ordezkaritzak du likidazioei onarpena emateko eskuduntza. Horretarako zerga-elementuen zerrenda-laburpena taxutuko da, eta bertan Kontuhartzailetzaren oniritzia adieraziko da.
4. Aurreko atalean zehazturiko erabakia hartu ondoren kontabilizatuko da eskubideen onarpena.
5. Ofiziozko behin-behineko Likidazioak egin ahal izango dira udal bulegoetan dauden froga-elementuek agerian uzten dutenean oinarri zergagarri bat dagoela edo adierazitakoa ez bezalako zerga-zorra dagoelako elementu argigarriak daudenean.
3. SEKZIOA. Jakinarazpen administratiboak
32. artikulua. Zuzeneko diru-sarreren bidezko likidazioen jakinarazpena.
1. Zerbitzuak eskaintzeagatiko, edo jabari publikoa era berezian edo era pribatiboan erabiltzeagatiko tasen likidazioak, ahal den guztietan eskaera egin duen hiritarrari berari jakinaraziko zaio.
2. 1.go atalean aurre ikusiriko zuzeneko diru-sarreren bidezko likidazioak jakinarazteko, jakinarazpen-dokumentu bat igorriko da, eta honako alderdi hauek jasoko dira bertara:
a) Likidazioaren oinarrizko elementuak.
b) Aurka egiteko bitartekoak, errekurtsoak tartekatzeko epeak, errekurtsoak aurkezteko lekuak eta organoak.
c) Zerga-zorra kitatzeko lekua, epea eta modua.
d) Zerga Administrazioak aldaketak egin baldin baditu subjektu pasiboak aurkezturiko adierazpeneko datuetan, egintza hau jakinarazten zaion hurrengo egunetik hasita hamar eguneko epea izango du subjektu pasiboak espediente administratiboa udal bulegoetan aztertzeko eta, espedientea aztertzeko ekitaldi horretan bertan, jasoriko aldaketa eragin duten egintzen eta elementu gehigarrien berri izateko.
2. Aurreko atalean deskribaturiko dokumentuak interesatuak jakinarazpenak jasotzeko zehazturiko helbidera igorriko dira, edo bere legezko edo borondatezko ordezkarien helbidera, horrelakorik izendatu baldin badu, edo, besterik ezean, udal artxiboetan jasotzen den helbidera.
3. Dokumentu horien berri emateko lehen saioaren ondorioz, honako hauek gerta litezke:
a) Jakinarazpena interesatuari helaraztea. Kasu honetan berriemaileak Udalari itzuli behar dio erreziboa jaso izanaren adierazpena, eta hartzailearen datuak, sinadura eta erreziboa jaso duen eguna zehaztuko dira hartan.
b) Jakinarazpena interesatua ez den pertsonari helaraztea. Kasu honetan jakinarazpenaren erantzule egiten den pertsonaren sinadura eta datuak adierazi behar dira erreziboa jaso izanaren adierazpenean.
c) Interesatuak edo haren ordezkariak jakinarazpenari uko egitea. Kasu honetan jakinarazpena helarazteko saioaren zirkunstantziak zehaztuko dira eta jakinarazpena egin dela ulertuko da, jardunbidearekin aurrera jarraitzeko.
d) Jakinarazpena helaraztea ezinezkoa gertatzea. Kasu honetan berriemaileak erreziboa jaso izanaren adierazpen-txartelean azalduko du erreziboa interesatuari helarazteko ezintasunaren arrazoia eta berau helarazteko saioaren eguna eta ordua.
4. 3.d) puntuan zehaztutako kasua baldin bada, jakinarazpen pertsonala egiterik posible ez den izan kasuan, bigarren saio bat egingo da baina lehenengo saioa egin zen egun eta ordu desberdinetan. Bigarren saio honen emaitza 3. ataleko a), b), c) eta d) puntuen araberakoa izan daiteke, eta behar bezala adieraziko da erreziboa jaso izanaren adierazpenean. Adierazpen hori Udalari itzuliko zaio.
33. artikulua. Aldizkako epemuga duten zergen likidazioen jakinarazpena.
1. Kuotek eta beste zerga elementuek ez dutenean altarik osatzen dagokien erregistroetan, hau da, subjektu pasiboari jada jakinaraziriko ekintza zergagarri baten ondorio direnean, batera aurkeztuko dira, Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 98.3 artikuluak xedatzen duenaren arabera.
2. Aurreko atalean zehazten den jakinarazpen kolektiboak aldizkako epemugako zorren erroldan jasoriko likidazioak aurre ikusten ditu.
3. Ordenantza honen 28. artikuluan arauturiko errolden erakusketa publikoa izango da dagozkion likidazioen jakinarazpen kolektiboa egiteko Udalak baliatuko duen bitartekoa.
34. artikulua. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1. Aurreko artikuluko 3. puntuan aipatzen den jakinarazpen kolektiboa egiteko xedean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara erroldak jendaurrera eramateko eguna.
2. Zuzeneko diru-sarreren bidezko likidazioei dagokienez, 33 artikuluan zehazten den bezala likidazioak jakinarazten bi aldiz saiatu eta ezin gauzatu izan bada, zehazturiko helbideko postontzian utziko da oharra.
3. Argitalpenean zehaztu egingo dira helarazi gabeko jakinarazpenak, subjektu pasiboa, nahitaezko zergapekoa edo ordezkaria, jakinarazpenak eragiten dituen jardunbidea, tramite bidera eramateko organo erantzulea eta jakinarazpena jasotzeko hartzaileak hamabost eguneko epean aurkezteko lekua.
4. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara eman ondoko egunetik hasita hamabost eguneko epea igarota interesatua aurkeztu ez bada, interesatua aurkezteko zehazturiko epemuga amaituta ondoko egunetik hasita jakinarazpena egin dela ulertuko da legezko ondorio guztiei begira.
5. Alkatetzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratuta jakinarazpenak legezko eskubideak eta interesak kaltetu ditzakeela irizten badu, egintzaren edukiaren azalpen xehe bat argitara dadila aginduko du. Hartara, aldez aurretik zehaztuko den epean beti ere, espedientearen eduki osoa ezagutzeko interesatuek Udaleko zein bulegotara jo behar duten adieraziko da.
4. SEKZIOA. Onura fiskalen ematea
35. artikulua. Eskaera.
1. Zerga-salbuespenak, murrizketak edo hobariak emateko edo ukatzeko, zerga bakoitzari dagokion araudi zehatza erabiliko da, eta ez da inolaz ere antzekotasuna onartuko salbuespen edo hobarien esparruaren termino zehatzak areagotzeko.
2. Legeak bereziki kontrakorik adierazi ezean, erreguzko izaera du onura fiskalen emakidak. Onura horiek, beraz, Alkatetzari zuzenduriko instantziaren bidez eskatuko dira. Eskaerarekin batera Ordenantza Fiskalak agintzen duen dokumentazioa edo, arauturik izan ezean, eskaera egileak nahikoa irizten dion txostena aurkeztuko da. Bestalde aldizka kobratzen diren tributuetan, salbuespen, murriztapen eta hobariak indarrean dagoen ekitaldiko errolda definitiboa itxi baino lehen izapidetu eta jakinarazten diren kasuan urte horretan izango du eragina.
3. Izaera orokor batez, ez du atzera eraginik onura fiskalen emakidak. Horrenbestez, onura fiskala onartzeko erabakia hartu ondoko zorretan eta ez aurrekoetan izango du eragina erabaki horrek.
4. Ordenantza honetako 21. artikuluan zehazturiko epeetan erabakiko da erreguzko izaera duten onura fiskalak onartzeko edo ukatzeko erabakia, eta eskaera aurkeztu zen egunetik hasita kontuan hartuko dira epe horiek. Epe horretan erabakirik hartzen ez bada, aurkeztutako eskaera ukatu egin dela ulertuko da.
5. Ofizioz onarturiko onura fiskalak direnetan, likidazioa egiteko unean aplikatuko dira onura horiek, baina horretarako kudeaketa zerbitzuak eskura eduki behar du onura horietaz gozatzeko eskatzen diren baldintzak bete direlako informazioa.
6. Zerga-salbuespenak, murrizketak edo hobariak ez dira bateragarriak izango izaera orokorrez eta kontrakorik xedatzen ez bada dagokion ordenantzan.
5. SEKZIOA. Ikuskapen jardunbideak
36. artikulua. Arau Orokorrak.
1. Zerga eta diru-bilketaren kudeaketaren esparruan erabakiriko egintzak ikuskatzeko eta egintzen baliogabetasuna ezartzeko aldarrikapena, indarrean dagoen araudiak xedatzen duenaren arabera bideratuko da. Ikuskapen hori ofiziozko Udalak bideratuko du edo, alde batek hala eskatzen duenean.
2. Ez dira sekula berrikusiko Epai finkoak berretsiriko egintza administratiboak.
3. Administrazioak berak egingo ditu, ohartzen denean edo interesatuak hala eskatzen duenean, huts materialen edo egiazko hutsen zuzenketak, beti ere preskripzio-epea igaro ez denean. Guzti hori Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 227. artikuluan xedaturikoari jarraiki.
4. Partikularki, prozedura honen bidez zuzenduko dira gertatzezko akatsa duten erreklamazio ekonomiko-administratiboen egintzak eta ebazpenak, akatsa espedientean sartutako agirietatik eratorria denean. Ebazpenaren bidez zuzenduko da zenbatekoan edo egintza edo ebazpen zuzenduaren beste edozein elementutan izandako akatsa.
5. Gehienez sei hilabetetan jakinarazi behar da ebazpen espresua, interesatuak eskaera aurkeztu edo prozedura ofizioz hasi izanaren erabakia jakinarazten denetik aurrera.
6. Aurrez aipaturiko epea igaro ostean administrazioak ebazpen espresua jakinarazten ez duen kasuan, ofizioz hasitako prozedura iraungi egingo da, horrek ez duelarik eragotziko geroago beste prozedura bat hastea. Eskaera interesatuak eskaera aurkeztuz hasi bada, administrazio isiltasunez ezestea.
7. Prozedura honetan ematen diren ebazpenen aurka berraztertze errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango da.
37. artikulua. Berraztertzeko errekurtsoa.
1. Udal zergen kudeaketaren esparruan, interesatuek erroldei onarpena emateko, likidazioak onartzeko eta onura fiskalak onartzeko edo ukatzeko egintza administratiboen aurkako berraztertzeko errekurtsoa tartekatu dezakete erabaki horiek hartu dituen organoaren aurrean eta hilabeteko epean, jakinarazpena egin den egunetik edo dagozkion erroldak jendaurrera eramateko epea amaitu zen egunetik hasita. Erregimen bera aplikatuko da, halaber, zerbitzuak eskaintzeagatiko zuzenbide publikoko sarreren kasuan (isunak, prezio publikoak, tasak eta multen)kasuan. Bestalde Aldizkako epemuga duten eta taldeka jakinaraztekoak diren zorren kasuan, errekurtsoa borondatez ordaintzeko epean edo berau amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da.
2. Era berean, dagokion berraztertzeko Errekurtsoaren bidez inpugnatu daiteke premiamendu-probidentziaren, enkantearen onarpenaren eta zerga-bilketaren arduradunek bidera ditzaketen beste ekintzen aurka.
3. Berraztertzeko Errekurtsoa tartekaturik ez da zertan eskaturiko kopurua aldez aurretik ordaindu beharrik; nolanahi ere, errekurtsoa tartekatzeak ez du kopuru hori jasotzeko egintza administratiboa etengo interesatuak jardunbidea bertan behera uzteko eskaera egiten ez badu. Kasu honetan Kapitulu honetako 6. Sekzioan xedatutakoa aplikatuko da.
4. Emaniko ebazpena bat etorriko da interesatuak aurkezturiko eskaerekin, eta huts materialak, aritmetikoak edo egiazko hutsak zuzendu arren ez da sekula interesatuaren jatorrizko egoera larriagotuko.
5. Berraztertzeko Errekurtsoa atzera bota dela ulertuko da berau tartekatu zen egunetik hasita hiru hilabeteko epean erabakirik hartu ez bada, egintza espresua izan bada. Hala izan ez bada, epea hiru hilabetekoa izango da, ustezko egintza gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
38. artikulua. Erreklamazio ekonomiko-administratiboa.
1. Honako hauek inpugnatu ahal izango dira, izaera potestatiboaz, ekonomia-administrazio bidean eta Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean:
a) Zergen aplikazioaren eta eraginkortasunaren gaineko egintzak (Zerga, tasa eta kontribuzio bereziak).
b) Zergak ezartzeko eta Ordenantza Fiskalak aldatzeko eta onartzeko esparruan harturiko erabakiei buruz aurkezturiko erreklamazioei emaniko uko zehatza edo adierazi gabeko ukoa.
39. artikulua. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
1. Zuzenbide publikoko udal diru-sarreren kudeaketa eta bilketa-ekintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tartekatu ahal izango da dagokion organo eskudunaren aurrean eta Administrazioarekiko Auzi-Eskumenaren Legean xedaturiko baldintzetan.
2. Administrazio-bideari amaiera ematen dion egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunetik hasita bi hilabeteko epea izango da errekurtsoa aurkezteko.
3. Berraztertzeko Errekurtsoa tartekatu baldin bada, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat tarteka daiteke hura atzera botatzeko. Azken errekurtso hau honako epe hauetan aurkeztu behar da:
a) Erabakia espresua bada, berraztertzeko errekurtsoaren erabaki-akordioa jakinarazten den egunetik hasita bi hilabeteko epean.
b) Erabakia espresua ez bada, errekurtsoa atzera bota den egunetik hasita sei hilabeteko epean.
40. artikulua. Ofiziozko ikuskapena.
1. Udalbatzaren Osoko Bilkurak, Estatuko Kontseiluaren edo, halakorik balego, Autonomia Erkidegoko kontsultarako organoaren aldeko erabakia jaso ondoren, erabat eta berez baliogabetu ahal izango ditu honako egintza hauek:
a) Eskuduntzarik ez duten organoek hartutako erabakiak.
b) Delitua eragin ditzaketenak.
c) Legez ezarririko jardunbidea alboratuz harturiko erabakiak.
2. Aurreko atalak zehazten duen baliogabetzeko jardunbideari ekin ahal izango zaio kasu hauetan:
a) Egintza erabaki duen organoak halaxe adostuta.
b) Interesatuak eskatuta.
Jardunbidean zehar interesatuei entzuteko aukera eman behar da, baliogabetu nahi den egintzak haren aldeko eskubideak onartzen baditu.
3. Halaber, eskubideen adierazpen-egintzak baliogabetu ahal izango dira honako zirkunstantzia hauetan:
a) Ekintzek larriki hausten dituztenean lege edo legeria mailako arauak.
b) Ikuskapen-jardunbideari jardunbidea agindu zenetik lau urte igaro baino lehen ekiten bazaio.
41. artikulua. Kaltegarritasunaren aldarrikapena.
1. Aurreko artikuluan aurre ikusten ez diren beste kasu batzuetan, Udalak interes publikoarentzako kaltegarriak direlako aldarrikapena egin behar du, nahitaez, eskubideen aldarrikapen-egintzak baliogabetu ahal izateko.
2. Udalbatzaren Osoko Bilkurak du kaltegarritasunaren aldarrikapena egiteko eskuduntza.
3. Dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tartekatu ahal izango da kaltegarritasunaren aldarrikapena egiten den egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
42. artikulua. Egintzen baliogabetzea.
1. Zerga Administrazioak interesatuen aldeko bere egintzak ezeztatu ahal izango ditu, baldin eta irizten badio lege antolamendua nabarmenki urratzen dutela, geroago lege egoera partikular bati dagokionez gertatutako arrazoiek egintzaren bidegabetasuna agerian uzten badute edo prozedura tramitatzean interesatuak babesik gabe geratu badira. Egintzak ezeztatzeak inoiz ezin izango du ekarri zerga arauek onartzen ez duten jaregite edo salbuespenik, ez eta berdintasun printzipioaren, herri onuraren edo lege antolamenduaren aurka egin ere.
2. Udalak, ofizioz edo interesatuak hala eskaturik, edozein unetan zuzenduko ditu egitatezko hutsegite materialak eta aritmetikoak, beti ere zuzendu beharreko ebazpena eman zuenetik lau urte igaro ez badira.
3. Ezeztapen prozesua ofizioz hasiko da beti, eta arauz jasotzen den organoak izango du eskumena hura adierazteko.
Bidezkoa denean, espedientean interesatuei entzun behar zaie eta, organo eskudunak beharrezko baderitzo, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuko lege aholkularitzako funtzioak dituen organoaren txostena jaso beharko da egintzaren ezeztapenaren bidezkotasunari buruz.
4. Gehienez sei hilabetetan jakinarazi behar da ebazpen espresua, prozedura hasteko erabakia jakinarazten denetik aurrera.
Behin aurreko paragrafoan aipatutako epea igarota ebazpen espresua jakinarazi gabe, prozedura iraungi egingo da.
5. Prozedura honetan ematen diren ebazpenek administrazio bidea amaituko dute.
6. SEKZIOA. Jardunbidea bertan behera uztea
43. artikulua. Jardunbidea bertan behera uztea errekurtsoak tartekatzeagatik.
1. Izaera orokor batez, jardunbidea bertan behera utziko da errekurtsoak tartekatu baldin badira baina errekurtso horiek aurkezteko legez zehaztutako epean aurkezten badira eta guztizko zorra kitatzen duen bermea aurkezten bada.
2. Kasu berezi batzuetan, errekurtsoaren aurrean erabakia hartu behar duen organo eskudunak baliogabetu ahal izango du, ofizioz edo errekurtsoa aurkeztu duenak eskatuta, errekurrituriko egintzaren exekuzioa, honako zirkunstantziaren bat ematen baldin bada.
a) Exekuzioak, nekez konpon daitezkeen kalteak edo kalte konponezinak eragin ditzakeenean.
b) Aurka egitea erabat eta berez baliogabetutako kasuan oinarritzen baldin bada.
c) Zorrak borondatezko epean 20.000 euro baino baxuagoak diren kasuan.
3. Borondatezko epean tartekaturiko berraztertzeko errekurtsoari uko egin zaionean, interesatuari jakinaraziko zaio jakinarazpena jasotzen duen hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epea izango duela zorra ordaintzeko.
4. Errekurtsoaren gaineko ebazpenak likidazioa aldatu beharra dagoela agintzen duenean, aurreko atalean zehazturiko epean ordaindu ahal izango da zor hori.
5. Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoari uko egin zaiola jakiten duenean, dagokion zorra jakinaraziko du eta ordaintzeko epea, errekargurik gabe, zehaztuko du 3. atalean aurre ikusitakoaren arabera.
6. Egintza baten exekuzioa baliogabetu denean eta administrazio-bideari amaiera eman zaionean, zerga biltzeko organoek ez diete ekingo edo, hala behar badu, berriro ere ekingo diete premiamendu-jardunbidearen araberako jarduerei, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tartekatzeko epea amaituta ez badago eta ekarritako kauzioaren indarraldia eta eraginkortasuna ordurarte bezalakoak baldin badira. Epe horretan interesatuak aipatutako organoari jakinarazten badio jardunbidea baliogabetzeko errekurtso bat tartekatu duela eta zorraren ordainketa bermatzeko kauzioa aurkeztu duela, bertan behera utziko da jardunbidea administrazio-bidean aurkezturiko bermeak indarraldia eta eraginkortasuna galtzen ez dituen artean. Organo judizialak hartzen duen erabakiaren arabera berriro ere ekingo zaio jardunbideari edo bertan behera utziko da.
7. Baliogabetze partziala onartu ahal izango da errekurtsoa elementu bakar batera mugatzen denean eta zorra zehazteko orduan izan dezakeen eragina erraz kuantifikatu daitekeenean. Kasu hauetan baliogabetutako zenbatekoaren araberakoa izango da bermea.
44. artikulua. Luzamenduengatiko etenaldia.
1. Borondatezko ordainketa-epean zehar ordainketa atzeratzeko eskaria egin eta onartu baldin bada, ez da premiamendu-probidentziarik luzatuko.
2. Borondatezko epean edo epe exekutiboan dauden zerga zorrak erregelamenduz ezarriko den eran eta zergapekoak aurrez eskatuta geroratu edo zatika daitezke, haren egoera ekonomikoak epeen barruan ordaintzea behin-behinik galarazten dionean.
3. Geroratu eta zatikatutako zorrak foru arau honen 79. artikuluan eta zerga bilketari buruzko arauetan ezarritako eran bermatuko dira. Gerorapen edo zatikapen eskaera borondatezko epean aurkezteak epe exekutiboa hastea eragotziko du, baina ez berandutza interesa sortzea.
Gerorapen eta zatikapen eskaerak epealdi exekutiboan aurkeztu daitezke bahitutako ondasunak besterenganatzeko erabakia zergapekoari jakinarazi arte. Dena den, gerorapena edo zatikapena ukatzen duen ebazpena jakinarazi arte, bahitutako ondasunak besterenganatzeko jarduketak eten beharko dira.
45. artikulua. Jardunbidearen baliogabetzea jabari bitartekotzaren ondorioz.
Eztabaidaturiko eskubideen edo ondasunen gaineko premiamendu-jardunbidea bertan behera utziko da jabariaren bitartekotza bat tartekatzen baldin bada. Diruzaintzak hartuko du jardunbidea bertan behera uzteko erabakia, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergak Biltzeko Arautegiaren 162. artikuluan xedaturikoari jarraiki ziurtatzeko neurriak hartu ondoren eta hirugarrengoak bere eskubideak oinarritzen dituen jatorrizko dokumentuak ikusirik.
46. artikulua. Jardunbidearen etenaldia.
1. Jardunbidearen araberako jarduerak eten egingo dira, inolako bermerik aurkeztu gabe, eteteko eskaria egin duen interesatuak ondoko zirkunstantziaren bat gertatu dela frogatzen baldin badu:
a) Zorra zehazterakoan akats materiala, aritmetikoa edo egiazko hutsa egon dela.
b) Zorra ordainduta, barkatuta, konpentsatuta, baliogabetuta edo atzeratuta dagoela.
2. Aurreko atalean aurre ikusitakoak ez bezalako zirkunstantzia bereziak aurkezten direnean, Zergak biltzeko Bulegoko Buruzagitzak jardunbidea eteteko proposamen justifikatua formulatu ahal izango du.
3. Ahalik eta eperik laburrenean ebatziko dira jardunbidearen etenaldiak ukituriko espedienteak; alderdi hau betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Zergak biltzeko Bulegoko Buruzagitzak.
47. artikulua. Ondasunak besterenganatzea eta bahitutako eskubideak.
1. Zerga-likidazio baten aurkako errekurtsoa tartekatzen denean, ezin izango zaio premiamendu-jardunbidean zehar bahituriko ondasun higiezinen edo higigarrien besterenganatzeari ekin, zerga-zorraren likidazio-egintza administrazio-bidean bezala jurisdikzio-bidean ere finkoa izan dadin arte, salbuespen hauekin: ezinbestez egin behar denean edo zergapekoak besterenganatzea espresuki eskatzen duenean.
2. Hartara, beharreko kontrol informatikoak antolatu behar dira aipatutako ondasunak bahitu baino lehen zerga biltzeko jardunbidea bertan behera utzi dela ziurtatzeko, errekurtsoaren aurreko ebazpena artean erabaki ez den kasuetan.
3. Zorra finkoa ez denean baina beharreko bermea aurkeztu ez delako jardunbidea eten ez bada, ondasunak eta eskubideak bahituran hartzeko jarduerak bideratu ahal izango dira, Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 131. artikuluan zehazturiko lehentasun-ordenari jarraiki. Zergak biltzeko jardunbidea burura eraman ahal izango da, artikulu honetako lehenengo atalean aurre ikusten den jarduera-motaren kasua ez bada.
4. Ondasunak esleitu aurreko edozein momentutan, Zerga Administrazioak ondasun enbargoak liberatu beharko ditu, baldin eta zergapekoak zerga zorra eta premiamenduzko prozeduraren kostuak amaitzen baditu.
5. Zerga Administrazioak erabaki ahal izango du besterenganatzearen lor dezakeen zenbatekoa baino kostu handiagoa izango duten ondasun edo eskubideak ez besterenganatzea.
48. artikulua. Zigorren exekuzioa bertan behera uztea.
Bertan behera utziko da zerga-zigorren exekuzioa, bermerik aurkeztu behar izan gabe, zigor horien aurka berraztertzeko errekurtso bat tartekatzen baldin bada dagokion epean eta moduan.
Kasu hauetan zigorrak ez dira burura eramango zigor horiek administrazio-bidean finkoak ez baldin badira, hau da, berraztertzeko errekurtsoaren gaineko erabakia hartu ez bada edo errekurtsoa aurkezteko epea errekurtsorik tartekatu gabe igaro baldin bada.
49. artikulua. Bermeak.
1. Jarrian zehazten da jardunbidea bertan behera uzteko aurreratu beharreko bermearen munta:
a) Zorra borondatezko epean dagoen kasuan, likidaturiko kuota gehi %25, tributuak aldizkako epemuga duen kasuan. Indibidualki likidaturiko tributuetan bermeak kuota eta interesen batura gehi %25a bilduko du.
b) Zorra exekutiba epean dagoen kasuan, likidaturiko kuota, atzerapen interesak eta gainkarguaren batura gehi %25a bildu beharko du.
c) Zergapekoa bermeak eratzeko obligaziorik gabe geratu ahal izango da, Zorrak borondatezko epean 20.000 euro baino baxuagoak diren kasuan.Atzerapena edo zatiketa onartzen duen Alkatetza-Ebazpenak bermea jarri behar ez dela adieraziko du.
2. Honako bitarteko hauek osa dezakete bermea:
a) Eskudiruak edo Diruzaintzan ezarritako balio publikoak.
b) Banketxe edo aurrezki kutxa kualifikatuak maileguz utzitako bermeak.
c) Ontzat harturiko beste bitarteko batzuek, aurrez zehazturiko moduko bermea aurkezteko zailtasunak agerikoak direnean. Kasu honetan Kontu-hartzailetzak baloratu behar du bermea nahikoa den ala ez.
3. Kasu guztiz berezi batzuetan eta aldeak eskatuta, jardunbidea bermerik gabe bertan behera uzteko erabakia har liteke, errekurtsoa aurkezten duenak bermea aurreratzeko ezintasuna justifikatzen eta alegatzen baldin badu.
4. Ordenantza honen 106. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da ordainketak atzeratzeko eta zatikatzeko aurkeztu beharreko bermeei begira.
50. artikulua. Jardunbideen konkurrentzia.
1. Premiamendu-Jardunbide administratiboak eta exekuzio edo lehia unibertsaleko jardunbideak, judizialak eta ez-judizialak, aldi berekoak gertatzen baldin badira, Diruzaintzak organo judizialei galdegingo die Udal Ondasunaren eskubideetan eragina izan dezaketen jardunbide hauei buruzko informazioa; eta ondasunak bahituran har ditzake behin-behinean, jardunbidea bertan behera utzi baino lehen.
2. Aurreko atalean zehaztutakoaren arabera eskaturiko informazioa eskuratu ondoren, horren berri emango zaio Aholkularitza Juridikoari, eta beharreko dokumentazioa aurkeztu beharko zaio, bereziki zorren Egiaztagiria, Aholkularitzak bere egin dezan Udal Ogasunaren eskubideen aurreko defentsa.
3. Alkatetzak du aurreko jardunbidearen tramitaziotik etorririko akordioak edo hitzarmenak izenpetzeko ahalmena.
7. SEKZIOA. Sarrera okerren itzultzea
51. artikulua. Hasiera ematea.
1. Okerreko sarrerak itzultzeko eskubidearen aitorpen prozedura ofizioz edo interesatuak eskatuta hasiko da, kasu hauetan:
a) Zerga zorrak edo zigorrak bi aldiz ordaindu direnean.
b) Ordaindutako kopurua handiagoa izan denean administrazio egintza edo autolikidazio bat dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa baino.
c) Zerga zorren edo zigorren kopuruak preskripzio epeak amaitu ondoren ordaindu direnean.
d) Zerga araudiak horrela jasotzen duenean.
Arauz garatu behar da apartatu honetan aurre ikusitako prozedura, eta horri 2/2005 Arau foralak 227. artikuluaren 2 apartatuan xedatutakoa aplikatu zaio.
2. Baldin eta itzulketa eskubidea aitortu bada artikulu honen 1 apartatuan jasotako prozeduraren bidez edo administrazio egintza bat edo erreklamazio ekonomiko-administratibo bat edo epailearen ebazpen bat dela medio, itzulketa arauz jasotzen denari jarraituz gauzatuko da.
3. Okerreko sarrera egiteko erabili zen zergen aplikazioari edo zigorren ezarpenari buruzko egintza irmo bihurtzen denean, hura itzultzeko eskatu ahal izango da bakarrik egintzaren berrikuspena eskatuz edo sustatuz, foru arauak 223. artikuluaren a), c) eta d) letretan jasotako berrikuspen prozedura berezietako baten bidez eta 246. artikuluan araututako aparteko berrikuspen errekurtsoaren bitartez.
4. Baldin eta zergapekoak usten badu autolikidazio bat aurkezteak berarekin okerreko sarrera ekarri duela, autolikidazioa zuzentzeko eskatu ahal izango du foru arauak 116. artikuluaren 4 apartatuan jasotakoaren arabera.
5. Okerreko sarrerak itzultzean, foru arauak 32. artikuluaren 2 apartatuan jasotakoaren arabera likidatuko dira berandutza interesak.
6. Prozedura honetan ematen diren ebazpenen aurka berraztertze errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango da.
52. artikulua. Espedientearen tramitazioa.
1. Diru-sarrera okerraren ondorioz itzuli beharreko kopurua, zergapekoaren alde ezaguturiko okerreko diru-sarreraren kopuruak zehaztuta egongo dira. Gisa berean, itzuli beharreko kopurua osatuko ere dute jardunbidean zehar ordainduriko errekarguak, kostuak eta interesak, okerreko diru-sarrera premiamendu-bidez egin baldin bada.
2. Diru-sarrera okerren espedienteen izapidetzea eta bikoizturik ematen diren diru-sarrerei dagokienez, Errenta eta Zerga-bilketa bulegoak izapidetuko ditu eta alkateak oniritzia eman beharko die.
3. Dirua itzultzeko eskubidea ezagutzen duen erabakia hartu baino lehen, Kontuhartzailetzak fiskalizatu egingo du espedientea, eta bereziki egiaztatuko du eskatzen den kopurua aurrez itzuli ez dela eta espediente horretara ordainketa egin izanaren jatorrizko dokumentua jasotzen dela.
4. Ordainketa bikoitza itzultzeko kasua ez bezalakoetan, ezagututako betebehar baten sorrera eragingo du dirua itzultzeko eskubideak. Hortaz, betebehar hori kontabilizatuko da eta ordainketa agintzeko eta ordainketa materiala egiteko jardunbidearen araberakoa izango da. Banku-transferentziaren bidez eta interesatuak zehazturiko kontuan egingo da ordainketa.
5. Honako datu hauek eskainiko ditu interesatuak eskaera-orrian:
a) Identifikazio fiskalaren zenbakia edo nortasun agiri nazionalarena.
b) Okerreko diru-sarrera egin izanaren egiaztagiria.
c) Diru itzultzea egiteko bankuaren datu esanguratsuak eta kontu-zenbakia.
6. Jada ingresatutako Likidazioa baliogabetu denean eta beste kopuru bat zehaztu denean, kendu ahal izango zaio bigarren kopuru horri aldez aurretik ordainduriko kopurua.
7. Okerreko diru-sarrera itzultzeko eskubidea onartzen duen Ebazpena eman ondoren, horren berri emango zaio interesatuari eta erakunde edo pertsona hartzekodunaren aldeko ordainketa-agindua luzatuko da Ebazpena finkoa izan arte itxaron behar izan gabe.
8. Okerreko diru-sarrerak itzultzeko espedienteak era kolektiboan tramitatu ahal izango dira.
9. Itzulketa egin beharreko zorra beste administrazio batek kudeatu balu, aurrez diru itzulketarik egin ez dela ziurtatzea beharrezkoa izango da, dagozkion aurrekariak eskatuz.
53. artikulua. Ordaindu beharreko kopuruen itzultzea.
1. Ordaindu beharreko kontzeptu batengatik egin zuen ordainketa itzultzeko interesatuari kopuru jakin bat ordaindu behar zaionean, ez dira berandutze-interesak ordainduko. Honako kasu hauek dira horren adierazgarri:
a) Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergarengatik ordainduriko kuoten itzultze partzialak, ibilgailuari baja eman bazaio eta kuotaren hainbanaketa bidezkoa baldin bada.
b) Erreguzko izaerako onura fiskalak emateagatik sorturiko itzultzeak, kuota ordainduta dagoenean.
c) Udal baimenak ematearren jaulki diren banakako likidazioei dagokienean (obra baimena, tasa.
2. Sei hilabeteko epean emango da dirua itzultzeko eskubidea onartzen duen akordioa.
II. KAPITULUA. ZERGADUNAK EZ DIREN KREDITUEN KUDEAKETA
1. SEKZIOA. Prezio Publikoak
54. artikulua. Kontzeptua.
Prezio publikotzat hartuko dira zerbitzuak eskaintzeagatik edo udal eskuduntzako jarduera administratiboak bideratzeagatik ordaintzen diren diruzko ordainak, zerbitzu edo jarduera horiek hiritarrek beren borondatez eskatzen dutenean eta sektore pribatuak ere zerbitzu edo jarduera horiek eskaintzen dituenean.
55. artikulua. Aldizkakoa ez den epemuga.
1. Banakako likidazioa egin behar da honako kasu hauetan:
a) Udal eskuduntzako zerbitzu bat eskatzen denean eta zerbitzu hori berezia denean.
b) Halako jarraipena duten zerbitzuak eskaintzeagatik nahitaez ordaindu beharreko matrikularen altari dagokion lehenengo ordainketa egin denean.
2. Aurreko atalean zehazten diren likidazioak, dagokion Prezio Publikoa arautzen duen Akordio Arau-emailean zehazturikoez gainera, pertsonalki jakinaraziko zaizkio interesatuari. Jakinarazpena ahal denean egingo da udal bulegoetan, eta zirkunstantzia horretaz ohartaraziko zaio subjektu pasiboari bere eskaera aurkezten duen unean.
56. artikulua. Ordainketak egiteko epeak.
1. Borondatezko ordainketa egiteko epea dagokion Akordio arau-emailean zehazten denaren araberakoa izango da kasu bakoitzean, edo, Ordenantza honetako 27. artikuluak aipagai duen Egutegi Fiskalaren araberakoa. Halaxe zehaztuko da ordainketa egiteko dokumentuan.
2. Epe exekutiboa eta premiamendu-jardunbide administratiboa borondatez ordaintzeko epea amaituta hurrengo egunetik hasita abiaraziko dira aldez aurretik era kolektiboan edo pertsonalean jakinaraziriko eta epemugan ordaindu ez diren likidazioak ordaintzeko.
Epe exekutiboak bi errekargu mota ditu: premiamenduzko errekargu murriztua eta premiamenduzko errekargu arrunta. Errekargu horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta borondatezko epean ordaindu ez den zorra bere osoan kontuan hartuz kalkulatzen dira.
a) Premiamenduzko errekargu murriztua %5ekoa izango da, eta aplikatuko da borondatezko epean ordaindu ez den zorra eta errekargua bera foru arau honen 61.5 artikuluan premiatutako zorrak ordaintzeko aurreikusten den epea amaitu aurretik ordaintzen direnean.
b). Premiamenduzko errekargu arrunta %20koa izango da, eta artikulu honetako a apartatuan aipatzen diren egoerak gertatzen ez direnean aplikatuko da.
Premiamenduzko errekargu arrunta bateragarria da berandutza interesekin. Premiamenduzko errekargu murriztua exijigarria gertatzen denean, epe exekutiboa hasi denetik sortutako berandutza interesak ez dira eskatuko.
57. artikulua. BEZaren eragina.
1. Zerbitzu eskaintzagatiko prezio publikoen likidazioetan, BEZa gehituko da zerbitzu horiek ekimen pribatuak eskaini eta garrantzi gutxikoak ez direnean.
2. Izaera publikoko zereginak burutzearen ordainetan ordainarazten denean ez da BEZa gehituko, zerbitzua zuzenean eskaini baldin bada, 7/1985 Legearen 85.3 artikuluan aurreikusitako eraren batean.
2. SEKZIOA. Zirkulazio isunak
58. artikulua. Salaketak.
1. 339/1992 Errege-Dekretu Legegilea garatuz, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean ZEO) erregulatzen duen 13/1992 Errege-Dekretuan ezarritakoaren aurkako ekintzak edo omisioak, bai eta hura garatzen duten gainerako erregelamenduen aurkakoak ere, administraziozko arau-urratzetzat hartuko dira, eta ordenantzan eta aipatutako Testu Legegileak xedaturiko kasuetan, eran eta neurrian ezarriko zaizkie zigorrak, baldin eta lege penaletan tipifikatutako delitu edo hutsegiteak ez badira, ezen, kasu horretan, erruaren hainbestekoa eskudun ordena judizialera igaroko da, eta agintaritza judizialak epai irmoa ematen ez duen artean zigor-prozedurak ez du aurrera jarraituko.
2. Aurreko puntuan aipatutako arau-urratzeak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke, eta udalak onetsitako zehapen taula eta gorago adierazitako legezko xedapenetan zehazten diren kalifikazioen araberako zigorra ezarriko zaie.
3. Ahal izanez gero, bat-batean jakinaraziko zaio gidariari, eta hori espedientean adieraziko da.
4. Aurreko puntuan esandako eran hori jakinaraztea ezinezkoa balitz, gidaria ez azaltzeagatik edo beste arrazoi baterengatik, salaketa Trafiko Erregistroan ibilgailuaren titular gisa agertzen den pertsonari jakinaraziko zaio, erregistro horretan azaltzen den helbidera bidaliz jakinarazpen hori.
5. Aurreko puntuan adierazitako jakinarazpenean, legea urratu zen unean gidaria zena ibilgailuaren titularra ez bazen Udalari lege urratzailea nor zen hamabost eguneko epean adierazi beharko diola ohartaraziko da, eginbehar hori ez betetzea hutsegite larri gisa zehatu daitekeelarik.
59. artikulua. Salaketa jakinaraztea.
Ondoko eran gauzatuko da:
1. Urrapena egin zen unean jakinarazpen pertsonala egitea ezinezkoa izan bazen, Trafiko Erregistroan ageri den egoitzan indibidualki jakinarazteko ahaleginak egingo dira, udal artxiboetan titularrak deklaratutako beste egoitzaren bat agertzen denean izan ezik, kasu honetan azken hau erabiliko baita.
2. Lehen ahaleginean jakinarazpena entregatzerik badago, hartuaren adierazpen txartelean entregatze-data, hartzailearen sinadura eta, titularraz bestelakoa bada, bere nortasuna konstaraziko dira. Entregatu izana egiaztatzen duen txartela ahal bezain laster itzuli beharko zaio Udalari, tratamendu informatiko puntuala egin ahal izatearren.
3. Jakinarazteko lehen ahaleginean entregatzerik ez badago, bigarren ahalegin bat egingo da beste egun batean eta ordu desberdinean. Bigarren ahalegin honek emaitza positiborik baldin badu, aurreko atalean adierazitako zirkunstantziak konstaraziko dira hartuaren adierazpen txartelean, eta Udalari itzuliko zaio.
4. Bigarren ahaleginak ere arrakastarik lortzen ez badu, bizilekuko postontzian utziko da agiria, zeinetan adieraziko baita ezen, jakinarazpena bizilekuan bertan egiteko hainbat ahalegin egin eta arrakastarik lortu ez denez gero, ediktu bidez argitaratuko direla Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta haren azken bizileku ezaguneko Udaleko ediktu-taulan.
5. Prozeduren irauteko epe gehienezkoaren barruan jakinarazteko obligazioa betetzat jotzeko eraginetarako bakarrik, aski izango da jakinarazteko ahalegin behar bezala egiaztatua, 30/92 Legeko 58.4 artikuluaren arabera.
60. artikulua. Alegazioak.
1. Bideko Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluan, 320/1994 Errege-Dekretuko 12. artikuluan, (116/1998, 137/
2000 eta martxoaren 14ko 318/2003 Errege Dekretuek aldatua), eta 1398/1993 Errege-Dekretu abuztuaren 4koaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, salatuak egoki deritzen alegazioak eta agiriak aurkezten ahalko ditu, eta, hala badagokio, bidezkotzat jotzen dituen frogak proposatzen ahalko ditu, hamabost eguneko epean, Ordenantza honetako 33. artikuluak xedatuaren arabera egindako salaketa jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.
Tramite horretan ibilgailuaren titularrak gidari arau-urratzailearen nortasuna jakinarazten badu, zigortzeko prozedura hari zuzenduko zaio, eta salaketa modu berean jakinaraziko zaio.
2. Salatuaren alegazioei dagokienez, salbu eta datu berririk edo salatzaileak hasieran agerrarazitakoez bestelakorik ez badakarte, instruktoreak hari helaraziko dizkio, haiei buruzko txostena egin dezan, gehienez ere 15 eguneko epean. Era berean, gertakariak aztertzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten eta datu guztiak eskatuko ditu.
61. artikulua. Ebazpena.
1. Alkateak isuna jasotzen duen erabakia, prozedura hasi eta urte beteko epean hartuko du eta interesatuek planteatutako arazo guztiak eta prozeduratik eratorritako bestelakoak erabakiko ditu.
Hala eta guztiz ere, ebazteko eskudun den organoak urrapena ebazpen proposamenean zehaztutakoa baino larriagoa dela irizten badio, errudunari jakinaraziko dio hamabost eguneko epean komenigarritzat jotzen dituen alegazio guztiak aurkez ditzan.
2. Prozedura abiatu zenetik urte bete igaro eta ebazpena jakinarazia izan ez bada, haren iraungitzea gertatuko da, eta ihardunak artxibatzeari ekingo zaio, edozein interesatuk hala eskaturik edo ebazpena emateko eskua duen organoak berak ofizioz, salbu eta prozedura geldiarazia izan deneko kasuetan, interesatuei egotz dakizkiekeen kausengatik, 320/1994 Errege-Dekretuko 2.1 artikuluan (116/1998,137/2000 eta martxoaren 14ko 318/2003 Errege Dekretuek aldatua) ezarritako prozedura eteteko balizkoan, edo 30/92 Legeak 42.5 artikuluan ezarritako kausengatik.
62. artikulua. Isunaren ordainketa.
1. Salaketarekin ados egonda.
Salatuak adierazten duenean salaketarekin ados dagoela, isunaren zenbatekoa, salaketaren data ondorengo bost egunen barruan ordaintzen ahalko du, 100eko 75eko murrizte berezi batekin. Isuna murrizte horrekin ordaintzea adostasunezko egintzatzat joko da. Gerora alegazioak aurkezteak edo edozein errekurtso jartzeak, ordaindu gabeko murriztearen zenbatekoa ordaindu beharrekotzat eskatzea ekarriko du.
2. Salaketa jakinarazi ondorengo hogeita batgarren egunetik eta zigorra irmo bilakatu ondoren hamabost egun igaro arte, isuna bere zenbateko izendatuan ordaintzen ahalko da.
3. Aurreko atalean ezarritako sartzeko epea amaitu eta isuna ordaindu ez den kasuan, ordainaraztea premiatze bidez gauzatuko da, isunaren zenbateko izendatuaren gainean%15eko gainkargu murriztuarekin premiamenduzko probidentzia jakinarazten den hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean ordaindu beharko du. Epe hori igaro ondoren zorra %20ko exekutibako gainkargu arruntarekin kobratuko zaio. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurrez, %5eko gainkargu murriztuarekin ordainketa egin ahal izango du.
63. artikulua. Isunaren preskripzioa.
1. Arau-urratzeak zigortzeko ekintza, horiek gertatu diren egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hiru hilabetera preskribatzen da.
2. Zigorrek irmotasuna hartzen dutenean, handik urtebetera preskribatzen dira.
3. Preskripzioak eten egingo dira salatuak Administrazioaren edozein jarduketaren berri duenean, bai eta bere nortasuna edo bizilekua jakitera xedaturiko edo 23. artikuluan erregulaturiko prozeduraren bidez jakinaraztea dakarren edozein jarduketa gauzatzen denean ere.
64. artikulua. Errekurtsoak.
1. Alkateak ezarririko zigorren kasuan, errekurtsoa jartzen ahalko dute administrazioarekiko auzien Donostiako epaitegian, isunaren jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
2. Hala eta guztiz ere, lehenago eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute hilabeteko epean.
3. Errekurtsoaren gaineko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da. Epe hori igaroz gero, ezetsitzat jotzen ahalko da, eta administrazioarekiko auzien epaitegian errekurritu ahalko da sei hilabeteko epean.
4. Udaleko kontuhartzaileak emandako premiatzeko probidentziaren aurka, errekurtsoa aurkeztu ahalko dio Alkateari, jakinarazpena jaso duenetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
5. Premiatzeko probidentziaren aurka formulatutako errekurtsoen ebazpena ordenantza honetan definitutako irizpideei lotuko zaie.
6. Xedapenen batek aurkakoa ezarri ezean, edozein errekurtso jartzeak ez du inpugnatutako egintzaren betearaztea etengo, non eta Alkateak hala xedatzen ez duen, betearazte horrek kalte konponezinak edo konpongaitzak eragin litzakeenean edo hurrengo artikuluan ezarritako deuseztasuneko kausetakoren batean oinarritzen direnean.
7. Inpugnatutako egintza baliogabetutzat joko da baldin baliogabetzeko eskaera jaso denetik hogeita hamar egun igaro ondoren hari buruzko ebazpen espresurik eman ez bada.
65. artikulua. Salaketaren jakinarazpena jabeaz beste pertsona bati egiten zaionean.
1. Salaketa jakinarazi zaionean Gidarien eta Trafikoko Arau-urratzaileen Erregistroan titula ageri den pertsonari eta hark alegatzen duenean bera ez zela gidaria arau-urratzea gertaturiko unean eta gainera egiaztatzen duenean une hartan ez zela ibilgailuaren jabea, alegazioa onartu egingo da, eta espedientea salaketa jakinarazi zeneko unera ekarriko da atzera.
2. Atzera ekarri aurreko ihardunek eten egingo dute preskripzioko epea, Bideko Segurtasunaren Legeak 81. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-urratzailearen identitatea jakitera bideratuak baitaude.
66. artikulua. Prozedura gidariaz beste pertsona baten aurka jarraitzen denean.
Noiz eta, salaketa Trafikoko Erregistroan titular ageri denari jakinarazi zaiolarik, hark bere titulartasunari eragozpenik jarri ez baitio, baldin gerora alegatzen badu bera ez zela gidaria arau-urratzearen unean, honela jardungo da:
Egiaztapena ukaezina bada eta gidariaren nortasuna aditzera ematen bada, errekurtsoa baietsi egingo da, eta salaketa urratzaileari jakinaraziko zaio.
Aurreko zertzeladak gertatzen ez badira, errekurtsoa ezetsi egingo da.
67. artikulua. Interesatuak bertan ez zela alegatzen duenean.
1. Interesatuak alegatzen duenean eta proba aurkezten duenean ezen ez zegoela arau-urratzearen lekuan hura gertatu zen unean, salatzaileari helaraziko zaio, dagokion txostena egin dezan.
2. Txostena egindakoan, Ordenantza honetako 32.3 artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio, audientziaren tramitea abiatzea erabakitzeko.
68. artikulua. Lege-urratzearen indar galtzea alegatzen denean.
1. Salaketaren zehapena 33. artikuluan adierazitako eran eta legea urratu zenetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epearen barruan burutzerik izan ez denean, indar galtzea onartu egingo da, indar galtzea eteteko administrazio jarduketak burutu direnean ezik.
2. Aurrekoen desberdin diren kasuetan, eta prozeduraren jarduketak indarrean araudian aurreikusitakora egokitzen diren bitartean, bidezko izango da indar galtzearen edozein alegazio ezestea.
3. SEKZIOA. Beste kreditu batzuk
69. artikulua. Zergapekoak ez diren beste kreditu batzuk.
1. Prezio publiko eta zirkulazio isunez gainera, zuzenbide publikoko beste kreditu batzuen titularra da Udala. Kreditu horiek burura eramateko arau batzuk ematen dira sekzio honetan.
2. Kopuru hauek jaso ahal izateko Udalak baditu legez ezarririko eskubideak, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru-bilketarako Arautegian zehazturiko bilketarako jardunbidea aplikatu ahal izango du; hori guzti hori, 1989ko 11/1989 Foru Arauaren 2.2.
70. artikulua. Hirigintza jarduketengatiko sarrerak, lankidetza sistemaren bidez.
1. Hirigintza jarduketak eragindako terrenoen jabeak hirigintza kostuak ordaintzera behartuta daude, horretarako Udalak hirigintza kuotak likidatuko ditu.
2. Hirigintzako kuota borondatezko epean ordaindu gabeen ordain arazpena premiamendu bidez burutuko da, Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 65. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
3. Betearazte eta premiamendu prozedurak betebeharrak bete ez dituzten jabeen ondasunen aurka burutuko dira eta, horiek kaudimengabekoak baldin badira, jabeen administrazio Elkartearen aurka.
4. Zergadunen Elkarteak eskatu eta Udalak komenigarri irizten badu, aurreko puntuan aipatutako ahalmenak burutu ahal izango dira Elkartearen alde eta horrekiko hartuak dituzten konpromezuak betetzen ez dituzten jabeen aurka.
71. artikulua. Beste hirigintza jarduketengatiko sarrerak.
1. Jarduketa unitatearen burutzapena konpentsazio sistemaren bidez egiten denean, Konpentsazio Batzordea hirigintza lanak burutzearen erantzule zuzena izango da Udalaren aurrean. Konpentsazio Batzordeari beren partaideek zor dizkioten kopuruak, Udalak premiamendu bidez eskatu ahal izango ditu Batzordeak hala eskatuz gero.
2. Hirigintza artapenerako entitateak eratu baldin badira, Udalak, jabari publikoko terrenoen titular gisa, artapen Entitate horri zor zaizkion kuotak eskatu ditu premiamendu bidez, honek eskaera hori egiten badio.
Bildutako dirua artapenaren ardura duen Entitateari emango zaio, Hirigintza Kudeaketarako Arautegiaren 70 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
3. Jasotako kuota horien kopurua Udalak hirigintzazko Entitateei transferitzen direnean, zerga-bilketa lana burutzeak sortutako kostuak orekatzeko kopuru bat kenduko du. Orekatze horrek ez du B.E.Z.aren eraginik izango, Udalak zuzenean burutzen duen zeregin publikoa baita.
72. artikulua. Kontratuetatik eratorririko erantzukizunak eta partikularren erantzukizunak.
1. Udal lanak egiteko Esleipendunak kalte-ordainak ordainduko dizkio Udalari lanak bideratzean kalte-galerak eragin baldin baditu edo lanen amaiera atzeratzen baldin bada.
2. Kalte-ordain horri dagokion zenbatekoa Kontratistak ezarririko betiko fidantzatik jasoko da, eta fidantza horrekin erantzukizunaren zenbatekoa ordaintzeko iristen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da ordaindu gabeko kopurua.
3. Erabilera edo zerbitzu publikoko ondasunetan kalteak eragiten dituen partikularrak konpondu egin beharko ditu kalte horiek. Kalteturiko edo ukituriko ondasunaren zirkunstantziek hala eskatzen dutenean, Udalak berak ekingo die konpontzeko lanei, eta kaltea eragin duenari eskatuko dio konponketak egiteko kostuen kopurua. Ordainketa hori borondatezko epean egiten ez bada, premiamendu-bidez eskatuko da ordainketa.
73. artikulua. Diru-laguntzen itzulketak.
1. Udalak diru-laguntza bat ematen badu helburu jakin bati begira, eta diru horren aplikazioa ez bada egokiro justifikatu, diruaren helburua egiaztatu dadila eskatuko du Udalak.
2. Aplikazio okerra, erabatekoa edo partziala, egiaztatzen bada, diru-laguntza eman zen helburura bideratu ez den kopurua itzultzea eskatuko da. Diru itzultze hori ez bada zehazten den epean egiten, premiamendu-bidez eskatu ahal izango da kopuru hori.
3. Okerreko ordainketa bat egiten bada, hartzaileari dei egingo zaio, Kontuhartzailetzak egoeraren berri izan bezain laster, diru kopuru hori itzul dezan Kontuhartzailetzak zehazturiko baldintzetan. Betebehar honi erantzuten ez bazaio, premiamendu-bidez eskatuko da diruaren itzultzea.
74. artikulua. Isunak.
1. Hirigintza esparruko legerian edo udaltzaingoaren ordenantzetan xedatutakoak hausteagatik ezartzen diren isunak, Ordenantza honen 2. sekzioan arauturiko diru-bilketarako jardunbide orokorraren arabera ordainaraziko dira.
2. Preskripzio-epeei dagokienez, urtebetekoa da epe orokorra, baina kontzeptu bakoitzari begira taxuturiko araudi zehatzaren aplikazioa hartuko da kontuan.
75. artikulua. Zerga-bilketa.
1. Kapitulu honek aztergai duen Zuzenbide publikoko zergen kobrantza Udaleko Diruzaintzak bideratuko du.
2. Alkatetzak banku erakundeen lankidetza baimendu ahal izango du. Kasu horretan, horren berri jakinaraziko zaio ordainketa egin behar duenari.
3. Ordainketa egin behar dutenek beren ondasun guztiekin, unean unekoekin eta etorkizunean izan ditzaketenekin, erantzungo diote ordainketari, beti ere Legeak xedatzen dituen mugen barnean.
4. Erantzukizun hau eskatuko zaie borondatezko edo legezko edozein tituluren jabe izateagatik zor horiek kitatu behar dituztenei. Erantzukizuna ordezkatzailea baldin bada eta zordun nagusiak bezala erantzule solidarioek ere huts egin dutela erabakitzen baldin bada, Alkatetzak erantzukizuna besteren esku uztea onartuko du Zerga-bilketako zerbitzuko arduradunaren proposamenaren arabera.
IV. TITULUA. ZERGA-BILKETA
I. KAPTITULUA. BANKUAN HELBIDERATZE KUDEAKETA
76. artikulua. Zerga-bilketa sistema.
1. Zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuen ordainketa Udal bulegoetan egingo da borondatezko epean edo/eta subjektu pasiboaren etxera igorritako abisu-erreziboan adierazitako erakunde laguntzaileen bidez. Dokumentu hori egokia eta nahikoa izango da zerga erakunde laguntzaileetan ordaintzeko.
2. Aldizkako zergak eta prezio publikoak direnean, ordainketa-dokumentu gisa erabili ahal izango den abisu-erreziboa posta arruntez bidaliko da, hartu izana adierazi gabe, ez baita derrigorrezkoa subjektu pasiboak abisu hori hartu duela egiaztatu ahal izatea.
3. Aldizkako mugaeguna duten zergen kasuan, dagokion Erregistroan alta eman ondoren, kobrantza-egutegian zehaztutako epeetan ordainduko dira hurrengo kuotak, eta premiamendu bidea hastea ez du baztertuko borondatezko epean ordainketa-dokumentua jaso ez izanak.
4. Epe exekutiboan ordaindu beharreko zorrak erakunde laguntzaileetan ordaindu ahal izango dira zordunaren etxera igorriko den dokumentuan zehaztutako baldintza eta epeetan.
Ordainketa-dokumentu horrek jakinarazpena izateko legeak eskatzen dituen baldintzak jasoko ditu eta funtzio hori beteko du. Horrenbestez, hartu izanaren adierazpena beharko du jakinarazpena eraginkorra izan dadin hala eskatzen badu.
77. artikulua. Banku-helbideratzea.
1. Banku-helbideratzea bultzatuko da, horrek eskaintzen dituen abantailak zabalduko dituen kanpaina sustatuz.
2. Helbideratutako erreziboen kasuan, Zergapekoaren helbidera ez da igorriko ordainketa-dokumentua; horren ordez, dagokion banku-kargua sortuko duen euskarri magnetikoan bilduko dira zorraren datuak, eta kontuan kargua egin dela adierazten duen ziurtagiria bidaliko du finantza erakundeak.
3. Helbideratzea ez bada aurrera eramaten, bankuak horren berri emango du berehala Zerga-bilketarako Udal Bulegoak subjektu pasiboari ordainketa-dokumentua bidal diezaion eta hark borondatezko epea amaitu baino lehen jaso dezan.
4. Zergapekoak ordainketa ez badu egokitzat hartzen eta atzera egitea eskatzen badu, erreklamazioa ahalik eta azkarren erabakiko da eta, hala behar badu, ahalik eta epe laburrenean itzuliko da dirua.
5. Zergapekoarenak ez diren beste arrazoi batzuengatik helbideratzeak eraginik izan ez badu eta helbideratzeko agindua emana zuen zor bat ordaintzeko epe exekutiboa hasi bada, hasieran kitaturiko kuota soilik ordainduko da.
78. artikulua. Helbideratzeko jardunbidea.
1. Udal zergak ordaindu behar dituzten subjektu pasiboek egokitzat hartzen dituzten finantza erakundeetan helbideratu ahal izango dute zerga horien ordainketa, artikulu honetan xedaturikoari jarraiki, eta egintza horregatik ez da galtzen inolako jardunbide garantiarik edo helbideratutako kitapen edo/eta erreziboen aurka errekurritzeko aukerarik.
2. Zergapekoak aldizkako epemuga duten eta taldeka jakinarazi daitezkeen tributu bakoitzaren borondatezko epea amaitu baino hamabost egunetako aurrerapenarekin urte edo epe horretako erreziboa helbideratu ahal izango du, Udal zerga bilketan. Udalak jakinarazten dituen gainontzeko tributuen likidazioak, ez dira bankuan helbideratuko.
3. Helbideratzea egiteko, honako leku hauetara jo ahal izango dute interesatuek:
a) Interesatua Usurbilgo udalerriko bere kutxa edo bankura zuzenean joan ahal izango da, aldez aurretik bere etxean jasotako hartu izanaren adierazpenean egongo den helbideratze-orria bete ondoren.
b) Jendea hartzeko Udal Bulegoetara joan ahal izango da helbideratze-orria bete ondoren. Horrelako orririk ez badu, honako hau aurkeztu beharko du:
— Kontu zenbakia osorik (20 digitu) azaltzen den taloitegi, libreta edo beste dokumentu baten fotokopia.
— Helbideratu nahi den errezibo eta zerga edo prezio publikoaren deskripzio zehatza.
Udalak banku-kontu bat beste helbideratze baterako balioztatua badu, ez da bigarren baldintza hori bete beharrik izango.
c) Telefono bidezko helbideratzea: nahi duten subjektu pasibo guztiek errezibo bat helbideratu edo helbideraketa kendu ahal izango dute, baldin eta:
— Banku-kontua lehendik Udalak balioztatu badu.
— Bankuaren eta Udalaren artean horretarako akordiorik badago.
d) E-mail bidezko helbideratzea: nahi duten subjektu pasibo guztiek errezibo bat helbideratu helbideraketa kendu ahal izango dute, baldin eta:
— Banku-kontua lehendik Udalak balioztatu badu.
— Bankuaren eta Udalaren artean horretarako akordiorik badago.
4. Helbideratzeen balioa mugagabea izango da, interesatuak, banku erakundeak edo Udal Administrazioak espresuki eta arrazoi egokiengatik deuseztatzen duen arte.
Nolanahi ere, Udal Administraziotik kanpoko arrazoiengatik hiru aldiz baino gehiagotan baztertu diren banku-helbideratzeak baliogabetu ahal izango dira.
79. artikulua. Erakunde laguntzaileak.
1. Zerga-bilketarako laguntzaileak izango dira lankidetza hori emateko baimena duten Erakunde Gordailu-zainak. Zehatz adierazteko, Ordenantza hau onartzen den unean, Udalerri honetako Aurrezki Kutxa eta Bankuek betetzen dute baldintza hori, baina erakunde horiek inola ere ez dute izango zerga-bilketarako udal organoen izaera.
2. Alkatetzak onartu beharko du erakunde laguntzaile berriak izateko baimena, eta erakunde gordailu zain batek eta, antzeko kasuetan, beste erakunde mota batzuek, edo zergapekoen elkarteek lor dezakete baimen hori.
3. Honako funtzio hauek beteko dituzte zerga-bilketan parte hartuko duten erakunde gordailu zain laguntzaileek:
a) Edozein pertsonak udal kredituen ordainketa gisa emandako fondoak jaso eta zainduko dituzte, baldin eta Udalerriak emaniko dokumentua aurkezten badute eta ordainketa arautegiak eskatzen dituen epeetan egiten bada.
b) Banku erakundeek Udala titularra den kontu murriztuetan sartuko dituzte zerga-bilketatik etorritako fondoak.
c) Kasu bakoitzean ordaindutako zerga-kreditua eta ordainketa-epea identifikatu ahal izateko datuak grabatuko dituzte banku erakundeek. Zehaztutako baliabide informatikoaren bidez, epe zehatz batean banku erakundearen sukurtsal desberdinetan eginiko zerga-bilketari buruzko datuak emango dituzte aldizka.
d) Bildutako fondoen transferentzia egingo dute sinaturiko Hitzarmenetan zehazten diren egunetan, erakunde gordailu zainen lankidetza erregulatzeko arauei jarraiki.
4. Zerga-bilketaren Arautegiaren arabera, erakunde gordailu zainen lankidetza dohainik izango da.
5. Erakunde laguntzaileen jarduerek baimen-erabakian jasotako ardatzak beteko dituzte zehatz-mehatz, eta erabaki horretan ezinbestean jasoko da arau horiek ez badira betetzen erakundeak duen erantzukizuna.
II. KAPITULUA. ZERGA-BILKETAREN KUDEAKETA
1. SEKZIOA. Arau amankomunak
80. artikulua. Aplikazio esparrua.
1. Udal Administrazioak, jaso beharreko Eskubide publikoko sarrerak bideratzeko, Zergen eta Aurrekontuen gaineko Foru Arau Orokorretan eta kideko arauetan zehazturiko eskubideak ditu, hori guztia 11/1989 Foru Arauaren 2.2. artikuluan aurre ikusitakoaren babesean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Erregimenaren 17/1990 Foru Arauaren 15. artikuluaren 1. eta 2. atalei loturik.
2. Hori horrela izanik, Udalaren ahalmenak eta jarduerak zergen eta Zuzenbide publikoko beste baliabide batzuen bilketa kudeaketara zabaltzen dira, eta guzti haiei aplikatzen ahal zaizkie zerga kategoriari dagozkion arauzko erreferentziak.
81. artikulua. Aplikazio esparrua.
1. Lehenengo, zordun nagusi gisa ordaintzeko obligazioa dute:
a) Zergen subjektu pasiboek, zergapekoak nahiz ordezkoak izan.
b) Atxikitzaileek eta,
c) Arau-hausleek, ezartzen zaizkien diruzko zigorrengatik.
2. Aurreko puntuan aipatutako zordun nagusiek ez badute obligazio hori betetzen, ordaintzeko obligazioa dute:
a) Erantzule solidarioek.
b) Jarduera ekonomikoen eta hustiakuntzen erosleak.
c) Erantzule subsidiarioek, zordun nagusiak hutsegile gisa aldarrikatzen badira.
3. Zor beraren erantzule solidarioak edo subsidiarioak bi edo gehiago direnean, haietako edonori eskatu ahal izango zaio zorra osorik ordaintzeko.
4. Aurreko puntuetan aipaturiko zorrak ordaintzeko obligazioa dutenen «mortis causa» oinordekoak, obligazioa zuen pertsonaren egoera berdinean geratuko dira, eta zordun horrek ordaintzeko zituen zergak ordainduko dituzte oinordekotza eskuratzeko legeria zibilak xedaturiko mugak kontuan harturik. Halaz ere, subjektu arau-hauslea hiltzean ez dira transmititzen hari ezarritako diruzko zigorrak.
82. artikulua. Helbidea.
1. Arau batek helbide fiskala zehazteko modua espresuki arautzen duenean izan ezik, honako hau izango da errekurtso jakin bat kudeatzeko eta zerga-bilketa bideratzeko helbidea:
a) Pertsona naturalen kasuan, ohiko helbidea.
b) Pertsona juridikoen kasuan, helbide soziala.
2. Zergapekoak bere beste helbide bat edo bere ordezkariarena eman dezake administrazio-jakinarazpenak leku horretan jaso ahal izateko.
3. Udal zergen subjektu pasiboek helbide aldaketak adierazteko obligazioa dute kasu guztietan eta, era berean, jakinarazi egingo dituzte Udaletik bidalitako jakinarazpenetan egon litezkeen akatsak.
4. Subjektu pasiboak beste Zerga-Administrazio batean adierazitako helbidea bere datu-basean duenaren desberdina dela ikusten badu Udalak, azken helbide hori zuzendu ahal izango du, zergapeko bakoitzari loturiko kudeaketa elementu gisa jasoko du eta helbide horretara bidaliko ditu zerga-bilketaren kudeaketatik etorritako jakinarazpen guztiak.
5. Subjektu pasiboak adierazitako helbidea, edo Udalak bere informazio iturrien arabera aldatutakoa, zergapeko bakoitzari loturiko kudeaketa elementu gisa jasoko da eta helbide horretara bidaliko dira zerga-bilketaren kudeaketatik etorritako jakinarazpen guztiak.
6. Urte natural bakoitzean sei hilabete baino gehiago udalerritik kanpo bizi diren subjektu pasiboek Usurbilen bizi den ordezkari bat izendatzeko obligazioa dute.
83. artikulua. Ordainketa egin eta jasotzeko legitimazioa.
1. Obligazioa duen edonork egin dezake ordainketa, eta baita hirugarren pertsona batek ere, zorra kitatzeko ondorio guztiekin.
2. Zorra ordaindu duen hirugarren pertsonak ezin izango dio sartutako dirua itzultzeko eskatu Administrazioari eta obligazioa duenaren beste eskubiderik ere ez du izango, bide zibilean legozkiokeen egintzei kalterik egin gabe.
3. Zerga-bilketarako Bulegoan edo erakunde laguntzaileetan egin daiteke zorraren ordainketa.
84. artikulua. Ordaintzeko erak.
1. Honako era hauetan egin daiteke Usurbilgo Udaleko zuzenbide publikoko zerga, prezio publiko eta gainerakoen ordainketa 38/2006 Foru Dekretuko 26. artikuluak Udalari ematen dion zehaztapenen baitan:
a) Banku helbideraketa.
b) Ordainketak On-Line. Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea erabilita, ordainariaren erreferentziarekin.
c) Ordainketak Off-Line. Ordainagirian agertzen diren entitate Kolaboratzaileetan (Kutxabank, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxan) agiria aurkeztuta.
d) Udaletxeko zergabilketa leihatilan esku dirutan edo transferentzia bidez, aurreko aukera guztiak baliatuta akatsa ematen badu edo ezintasun teknikorik edo pertsonalik badago.
2. Zuzenbide publikoko zerga, prezio publiko edo gainerako sarrerei dagokien ordainketa bat egin ahal izateko, ordainketa hori onartzeko beharreko dokumentazioa aurkeztuko da ezinbestean. Gutxienez honako zirkunstantzia hauek adieraziko dituzte erreziboek:
a) Zordunaren izen abizenak, izen soziala edo izena eta bere identifikazio fiskalaren zenbakia.
b) Helbidea.
c) Ordaintzen den zuzenbide publikoko zerga, prezio publikoa edo bestelako sarrera.
d) Zenbatekoa.
e) Errezibo hori egin duen organoa.
85. artikulua. Administrazioari laguntzeko betebeharra.
1. Pertsona natural edo juridiko, publiko edo pribatu orok Udal Administrazioari beharreko datuak eta aurrekariak emateko obligazioa du administrazio horrek Eskubide publikoko sarrera gisa jaso beharreko kopuruak kobratu ahal izateko.
2. Bereziki epe exekutiboan Udal Administrazioaren zordunak direnen dirua eskudirutan, kontuetan, baloreak eta beste ondasun batzuk gordailatzen dituzten pertsona edo Erakundeek zerga-bilketarako organoei informazioa emateko eta, legearen arabera, zehazten diren baldintzak betetzeko obligazioa dute.
3. Zor bat ordaintzeko obligazioa duen orok, eskatzen zaionean, bere ondareko ondasunak eta eskubideak aitortu beharko ditu zor horren zenbatekoa kitatzeko moduko kopuruan.
4. Artikulu honek aipagai dituen lankidetza emateko obligazioak ez badira betetzen, zigorrak ezarri ahal izango dira.
2. SEKZIOA. Kredituaren erantzuleak eta bermeak
86. artikulua. Erantzule solidarioak.
1. Arauetan aurre ikusitako erantzukizun solidarioen kasuan, zordun nagusiak borondatezko epean ez badu zorra ordaindu, erantzule solidarioei eskatu ahal izango zaie zor hori ordaintzeko.
2. Erantzukizun solidarioak zerga-zorraren osagarri guztiak hartzen ditu, zigorrak izan ezik.
87. artikulua. Erantzukizun solidarioa eskatzeko jardunbideak.
1. Ordaintzeko borondatezko epea igaro ondoren, Zerga-bilketarako Udal Bulegoko Buruak espedientea prestatuko du, eta haren arabera, erantzukizun solidarioa aldarrikatzeko egintza ematea proposatuko zaio Alkatetzari.
2. Zerga-bilketarako Bulegotik erantzuleari, edo erantzuletako bati, bat baino gehiago badira, jakinaraziko zaio zorra kitatzeko, era berean erantzukizunaren egokitze-egintza jakinaraziko zaio hurrengo elementuak zehaztuko direlarik:
a) Kitapenaren eta titulu exekutiboaren elementu nagusiak.
b) Erantzukizuna aldarrikatzeko erabakiaren testu osoa eta haren hedapena.
c) Kitapenaren nahiz erantzukizuna zabaltzearen aurka erantzuleek erabil ditzaketen bideak, epeak eta errekurtsoak zein organoren aurrean aurkeztu behar diren adierazita.
d) Zorra ordaintzeko lekua, epea eta modua. Epe exekutiboan egiten diren diru-sarrerentzako zehazturikoak izango dira horiek.
e) Emandako borondatezko epea amaitu ondoren, erantzuleak ez badu zorra ordaintzen, automatikoki errekargua izango duela adierazten duen ohartarazpena.
88. artikulua. Erantzule subsidiarioak.
1. Arauetan aurre ikusitako kasuetan, erantzule subsidiarioek ordaintzeko obligazioa izango dute zordun nagusiek eta erantzule solidarioek huts egiten dutenean eta erantzukizuna egokitzeko administrazio-egintza eman denean.
2. Erantzukizun subsidiarioak, arau berezi batek bestelakorik xedatzen ez duen bitartean, hasieran kitaturiko eta zordun nagusiari borondatezko epean jakinarazitako zerga-zorra jasoko du.
3. Erantzukizuna egokitu aurretik, interesatuari audientzia emango zaio aurreko artikuluaren 2. puntuan zehaztutako moduan.
89. artikulua. Administratzaileen erantzukizuna.
1. Hautsitako zerga obligazioak betetzeko beharreko egintzak bideratzen ez dituzten pertsona juridikoen administratzaileak, ez-betetze hori beren menpean daudenek egin dutenean edo arau-hausteak sortuko lituzketen erabakiak hartzen dituztenean, honako zor hauen erantzule subsidiarioak izango dira:
a) Zerga arau-hauste arinak direnean, zigorraren kopurua.
b) Zerga arau-hauste larriak direnean, hasierako zorraren kopurua eta zigorra.
2. Pertsona juridikoen jarduera gelditzen den kasuetan, beharreko arretaz jokatu ez duten administratzaileak izango dira erantzuleak subsidiarioki, eta hasierako zorraren kopurua ordaindu beharko dute.
90. artikulua. Ondorengotza zerga-zorrean.
1. Ustiapen eta jarduera ekonomikoetatik etorritako zerga-zorrak ordaintzeko eskatu ahal izango zaie edozein arrazoirengatik jarduera horietan jarraitzen dutenei, inbentarioaren arabera onarturiko herentziari begira Kode Zibilak zehazten duenari kalterik egin gabe.
2. Titularitate hori eskuratu nahi duenak ustiapenaren jardueratik etorritako zorren ziurtagiri bat eskatu ahal izango du Udalean. Ziurtagiriaren edukia ezezkoa bada, edo bi hilabeteko epean ematen ez bada, pertsona horrek ez du inolako erantzukizunik izango puntu honetan aipaturiko zorrei begira.
3. Elkarte bat desegin eta kitatu ondoren, elkarte horrek ordaindu gabe dituen zorrak ordaintzeko eskatuko zaie bazkideei edo kapitalean parte hartzen dutenei, esleitutako kitapen-kuotaren balioa izanik zor horren muga.
4. Herentzia banatu gabe dagoen bitartean, haren ordezkariari dagokio kausatzailearen zerga obligazioak betetzea.
91. artikulua. Titular bat baino gehiago aldi berean.
1. Bi titular edo gehiagok egintza zergagarri bat egiten dutenean, solidarioki ordaintzeko obligazioa dute Udal Ogasunaren aurrean, Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren 42. artikuluak zehazturiko baldintzetan.
2. Aurreko puntuak aurre ikusitakoaren arabera, zerga-zorra osorik ordaintzeko eskatu ahal izango zaio edozein zorkideri.
3. Udalak zorren berri emango die titularkide guztiei, baldin eta haien identitatea ezagutzen badu. Halaz ere, Udaletik kanpoko arrazoiengatik jakinarazpena osorik egin ezin denean, horrek ez du esan nahi artikulu honen 2. puntuan aurre ikusitako solidaritatea aplikatuko ez denik.
92. artikulua. Ondasun-erkidegoak.
1. Udal zergetan, zerga horiek arautzen dituzten Foru Arauek hala aurre ikusten dutenean, subjektu pasiboen izaera izango dute herentzia hartu gabeek, ondasun-elkarteek eta, nortasun juridikorik gabe, zerga ezarri daitekeen unitate ekonomiko bat edo ondare berezia osatzen duten gainerako erakundeek.
2. Aurreko puntuak aipagai dituen Erakundeetako partaide edo titularkideek solidarioki eta dagozkien partaidetzen arabera erantzungo diete Erakunde horien zerga-obligazioei.
93. artikulua. Ordainketaren bermeak.
1. Udal Ogasunak lehentasuna du epea amaitu eta ordaindu ez diren eskubide publikoko kredituak kobratzeko beste hartzekodun batzuk daudenean, Udal Ogasunaren eskubidea jaso aurretik erregistroan behar bezala inskribaturiko jabari, prenda, hipoteka edo beste edozein eskubide errealen hartzekodunak ez badira.
2. Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunak edo eskubideak aldizka zergapetzen dituzten zuzenbide publikoko baliabideei begira, Ogasun Publikoak lehentasuna izango du beste edozein hartzekodun edo erosleren aurretik, nahiz eta haiek beren eskubideak inskribatuak izan, kobratzeko administrazio-egintza bideratzen den urte naturalean eta haren aurrekoan ordaindu ez diren zorrak kobratzeko.
Ondorio horietarako, kobratzeko administrazio-egintza bidean dagoela ulertuko da borondatezko epean zerga-biltzeko jardunbidea hasten denean.
3. Aurreko artikuluan adierazitakoaren lehentasun berdina eduki ahal izateko, hartan zehaztutakoen aurreko zorrengatik, edo kopuru handiagoarengatik, hipoteka berezia osatu ahal izango da Udal Ogasunaren alde. Hipoteka horrek inskribatzen den egunetik aurrera izango du eragina.
94. artikulua. Ondasunen afekzioa.
1. Usufruktuzko eskubide erreal baten, azalera baten, edo kontzesio administratibo baten jabetza edo titularitatea transmititzen bada, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela-eta, ordaindu gabeko zerga-zor guztiak ordainduko dituzte eskubide horien gai diren ondasun higiezinek. Transmisio eguna baino lehen sortutakoa izango da eskatuko den zorra, baldin eta indarraldia amaitu ez bazaio.
2. Ondasunen afekzioaren aldarrikapena eta ondorioz erosleari egokituko zaion erantzukizuna Alkatetzak onartuko du, hamabost egunez interesatuari audientzia eman ondoren.
3. Afekzioaren aldarrikapen erabakiaren berri emango zaio erosleari, eta jakinaraziko zaizkio, era berean, ordainketa egiteko epeak eta kitapen horren aurka edo egokitutako erantzukizunaren bidezkotasunaren aurka erreklamazioa egiteko aukera.
3. SEKZIOA. Borondateko zerga-bilketaren berezitasunak
95. artikulua. Zerga-bilketarako epeak.
1. Aldizkako mugaeguna eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrak, zergak eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuk direla-eta ordaindu behar direnak, borondatezko epean ordaintzeko epeak Udalak zehaztuko ditu kobrantza-egutegian. Egutegi hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udaleko Iragarki-taulan ezarriko da.
2. Zerga zorrak Administrazioak egindako likidazioetatik datozenean, ordaintzeko borondatezko epea hilabete batekoa izango da haiek jakinarazi ondorengo egunetik aurrera. Modu kolektibo eta aldizkakoan jakinarazteko zorrak ordaintzeko borondatezko epea udal zerga egutegian eta zerga bakoitzaren ordenantza espezifikoan ezarritakoa izango da.
3. Aurreko puntuetan araututakoak ez diren beste kontzeptu batzuetatik etorritako zorrak zor horiek erregulatzen dituzten arauek zehaztutako epeetan ordainduko dira.
4. Aipaturiko epe horietan ordaindu ez diren zorrak premiamendu bidez eskatuko dira, eta konturako emanalditzat hartuko dira epez kanpo ordaindutako kopuruak.
5. Borondatezko epean zorra deuseztatu ahal izateko, osorik ordaindu beharko da.
96. artikulua. Kobrantza borondatezko epean.
1. Izaera orokorrez, erakunde laguntzaileetan egingo da ordainketa, baina baimendutako Udal Bulegoetan ere ordaindu ahal izango dira zorrak.
2. Erabilera legaleko diruz eta txekez egin ahal izango da ordainketa.
3. Zor bat baino gehiago dituenak borondatezko epean berak aukeratzen duen edo dituen zorrak ordaindu ahal izango ditu. Ez badu ezer ere zehazten, zorrik zaharrenetik berrienera aplikatuko da ordainketa hori.
4. Kasu guztietan zor bat ordaindu duenari ordain agiri bat emango zaio. Ordain agiri hori makinaz edo eskuz baimendua egongo da bildutako fondoen kontrola errazteko xedean.
97. artikulua. Borondatezko epearen amaiera.
1. Kobratzeko borondatezko epea amaitu, eta borondatezko epe horretan eginiko ordainketei buruzko informazio guztia prozesatu dela egiaztatu ondoren, borondatezko epean ordaindu ez diren errezibu eta kitapenen zerrendak egingo ditu Zerga-bilketarako Udal Bulegoak.
2. Zerrenda horretan jaso egingo dira, halaber, erreziboaren kentze, atzeratze, ordainketaren zatikatze, edo deuseztatze gora beherak.
3. Ordaindu ez diren zorren zerrenda, eta zor horiek 2. puntuan zehaztutako egoera horietakoren batean ez badaude, nahikoa izango da Premiamendu-probidentzia kolektiboa igortzeko.
4. SEKZIOA. Epe exekutiboan egindako zerga-bilketaren berezitasunak
98. artikulua. Epe exekutiboaren hasiera.
1. Aldez aurretik jakinarazi eta zehaztutako mugaegunean ordaindu ez diren kitapenen kasuan, sarrera horiek egiteko borondatezko epea amaitu ondoko egunean hasiko da epe exekutiboa.
2. Epe exekutiboa hasteak Zergen Foru Arau Orokorrak 28. artikuluan ezartzen dituen gainkarguak sortzen ditu. Errekargu exekutiboa, premiamenduzko errekargu murriztua eta premiamenduzko errekargu arrunta. Errekargu horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta borondatezko epean ordaindu ez den zorra bere osotasunean kontuan hartuz kalkulatuko da.
a) Errekargu exekutiboa %5ekoa izango da, eta borondatezko epean ordaindu ez den zorra premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik ordaintzen denean aplikatuko da.
b) Premiamenduzko errekargu murriztua %5ekoa izango da, eta aplikatuko da borondatezko epean ordaindu ez den zorra eta errekargua bera foru arau honen 61.5 artikuluan premiatutako zorrak ordaintzeko aurreikusten den epea amaitu aurretik ordaintzen direnean.
c) Premiamenduzko errekargu arrunta %20koa izango da, eta artikulu honetako a eta b apartatuetan aipatzen diren egoerak gertatzen ez direnean aplikatuko da.
Premiamenduzko errekargu arrunta bateragarria da berandutza interesekin. Errekargu exekutiboa edo premiamenduzko errekargu murriztua exigigarria gertatzen denean, epe exekutiboa hasi denetik sortutako berandutza interesak ez dira eskatuko.
3. Jardunbideak administrazio izaera izango du soilik eta Zergen Foru Arau Orokorrak araututakoaren arabera bideratuko da.
99. artikulua. Ordaintzeko epeak.
1. Epealdi exekutiboa hasi eta premiamenduzko probidentzia behin jakinarazi ondoren, zerga zorra hilabeteko epean ordainduko da jakinarazpena egin ondorengo egunetik aurrera.
2. Zorrak epe horietan ordaintzen badira, ez dute berandutze-interesik izango.
3. Zergapekoak zorra martxoaren 8ko 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorrak 61.5 ezarritako epean ordaintzen ez duen kasuan, ondasunak bahituko zaizkio, premiamenduzko probidentzian horrela ohartarazi ondoren. Zordun batek zor bat baino gehiago dituenean, pilatu egingo dira eta zor horiek guztiak ordaintzeko iristen ez den ordainketa bat egiten bada, zorrik zaharrenei aplikatuko zaie, mugaegunaren arabera zehaztuko delarik aintzintasun hori, hori guztia kreditu batzuen lehentasuna zehazten duten arauak alde batera utzi gabe.
100. artikulua. Premiamendu jardunbidearen hasiera.
1. Kontuhartzaileak igorritako premiamendu-probidentziaren bidez hasten da premiamendu jarduera.
2. Premiamendu-probidentzia titulu exekutiboa da, eta epai judizialaren indar exekutibo berdina izango du ordaintzeko obligazioa dutenen ondasunen eta eskubideen aurka jotzeko orduan.
3. Premiamenduzko probidentziaren aurka, bakarrik ondoko kontrakotasun arrazoiak izango dira onargarriak:
a) Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidea preskribitzea.
b) Zorra geroratu, zatikatu edo konpentsatzeko eskatzea borondatezko epean, eta zerga bilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
c) Likidazioa ez jakinaraztea.
d) Likidazioa deuseztatzea.
e) Akatsa izatea premiamenduzko probidentziaren edukian, zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duena.
4. Aurka egite hori kitapenaren deuseztapenari dagokionean, eta behar bezala arrazoitzen bada, jarduerak bertan behera uzteko agindua emango da. Arrazoia benetan hori dela egiaztatzen bada, dagokion kitapena deuseztatzeko administrazio-erabakia hartuko da eta ontzat hartuko da premiamendu-probidentziaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.
101. artikulua. Enkante-mahaia.
1. Enkante mahaia Alkate - Lehendakariak, idazkariak, kontu-hartzaileak eta bokal batzuk funtzionarioen artean hautatuak osatuko dute. Mahaikide guztiek ordezkoak izendatu ahal izango dituzte. Udal talde politikoek ordezkariak izanda ditzakete, azken hauek hitz eskubidea izango dute baina ezingo dute bozkatu.
2. Ondasunen enkanteen iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki-taulan argitaratuko dira eta, nahi izanez gero, ondasunaren izaerak eta balorazioak hala eskatzen dutenean, hedadura handiko komunikabideetan eta argitalpen berezietan ere argitaratuko dira.
102. artikulua. Enkanteak.
1. Ondasunen enkanteetan, mahaiaren aurrean gordailuak uzteko denbora ordu erdikoa izango da lehen lizitazioan. Bigarren lizitazioan gordailuak uzteko epea ordu erdikoa izango da, lehen lizitazioan gordailuak uzteko emaniko ordu erdiko epea amaitzen denetik aurrera kontatua. Lizitatzaileek arauzko gordailuak osatzeko beharreko denboran luzatu ahal izango dira epe horiek. Gordailu horiek dirutan edo adostutako txekearen bidez egingo dira.
2. Lizitazio atalen zenbatekoa Enkante-mahaiak zehaztuko du osatzeko unean.
3. Lizitatzaileek gutun azal itxian igorri edo aurkeztu ahal izango dituzte beren eskaintzak, enkantea iragartzen denetik hasi eta enkantea hasi baino ordubete lehenagora arte. Eskaintza horiek eskaintza gorenen izaera izango dute, eta zerga-bilketarako bulegoan horretarako dagoen liburu batean erregistratuko dira. Eskaintza horiekin batera Udalaren alde eginiko txeke adostu bat aurkeztuko da gordailuaren zenbateko bera izango duena.
4. Diruzainak zehaztutako kontuan sartuko dira txekeak, eta adjudikaziodunak izan ez diren lizitatzaileei utzitako kopuruak itzuliko zaizkie enkantea amaitutakoan. Itzulketa hori Diruzainak eginiko txeke batez gauzatuko da.
5. Enkantea egin baino lehen, bere eskaintza gutun azal itxian aurkeztu duen lizitatzaile batek lizitazioan ez parte hartzeko asmoa idatziz adierazten badu, gordailua itzuliko zaio 4. puntuan zehaztutako baldintzetan.
6. Gutun azal itxietan eskaintza bat baino gehiago aurkezten badira, haietako bigarren handienetik aurrera hasiko da eskaintzen onarpena.
7. Mahaiak eskaintzak gutun azal itxian aurkeztu dituzten lizitatzaileak ordezkatu behar dituenean, haien ordez eskaintza egingo du, kasu bakoitzean zehaztutako atalen arabera, eskaintza horretan zehaztutako muga gorena gainditu gabe beti ere.
8. Honako irizpide hauen arabera egingo da enkantea:
— Lehen lizitazioan, besterenganatu beharreko higiezinei emaniko balorazioa aplikatu ondoko emaitza izango da aplikatuko den tasa. Aurretik Erregistrora iritsi diren kargak baldin badaude, emaniko balioaren eta karga horien zenbatekoaren arteko aldea izango da enkantean erabiliko den tasa, eta karga horiek iraungo dute haien iraungipenari errematearen prezioa aplikatu gabe. Lehentasunezko kargek higiezinei emaniko balioa gainditzen dutenean, zorren kopuruari dagokiona izango da tasa.
— Bigarren lizitazioan aplikatuko den tasa aurrekoaren %80 izango da.
— Lehen eta bigarren lizitazioan enkanteak eman gabe geratzen badira, edo esleitutako ondasunekin ez bada zorra kobratzen eta besterenganatu beharreko ondasunak geratzen badira, jardunbideak aurrera egingo du eta ondasun horiek zuzenean saltzeko iragarkia egingo da. Zuzeneko salmenta hori sei hilabeteko epean kudeatuko da enkantea egin den egunetik aurrera kontatuta. Lehen lizitazioan enkantean parte hartu duten ondasunei aplikatuko zaien tasa lizitazio horri dagokiona izango da.
9. Bi lizitazio egin ondoren, zuzeneko kudeaketa esleipenaren bidez egin ahal izango da salmenta, Enkante-mahaiak kasu bakoitzean zehazten dituen baldintza ekonomikoen arabera. Erakusle gisa, lehen lizitazioaren tasaren %33,5ean zehazten da zuzeneko kudeaketaren bidezko salmentetan aplikatu beharreko tasa lehen eta bigarren lizitazioan enkanteak ematen ez direnean.
103. artikulua. Berandutze-interesak.
1. Zor diren kopuruek berandutze-interesak sortuko dituzte zorra borondatezko epean ordaintzeko egunaren hurrengotik hasi eta zor hori ordaintzen den egunera arte.
2. Interes-tasa aplikatuko den oinarriak ez du premiamendu-errekargua izango.
3. Zergen gaineko Foru Arau Orokorraren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Erregimenaren 17/1990 Foru Arauaren 19. artikuluak xedaturikoaren arabera zehaztuko da interes-tasa, zerga-zorrak diren ala ez kontuan harturik. Berandutza interesa hauxe izango da, alegia, hura exigigarri den epealdian indarrean dagoen diruaren legezko interesa gehi %25, betiere bestelakoren bat finkatzen ez bada.
4. Izaera orokorrez, interes nagusiarekin batera kobratuko dira berandutze-interesak; zordunak interes nagusia ordaintzeko unean ez baditu berandutze-interesak ordaindu nahi, zordunari jakinarazi ondoren kitapena egingo da. Kitapen horretan adieraziko dira ordainketa egiteko epeak.
5. Dirua bahitzen bada, eskudirutan edo kontuetan, bahitura hori egiteko unean interesak kalkulatu eta atxiki ahal izango dira, kobratu nahi den zorra baino diru gehiago baldin badago.Lortutako diru kopurua zorra baino txikiagoa bada, konturako emanalditzat hartuko da, eta sortutako interesen kitapena egingo da geroago.
6. 4. eta 5. puntuetatik etorritako kitapenak ez dira egingo 3 euro baino txikiagoak direnean.
5. SEKZIOA. Atzeratzeak eta zatikapenak
104. artikulua. Eskaera.
1. Udalak eskatutako zergen subjektu pasiboek beren zorren ordainketa atzeratzeko edo zatikatzeko eskatu ahal izango dute.
2. Ordainketak atzeratzeko edo zatikatzeko eskaerak zerga bilketa departamenduan egingo dira, eta hari dagokio ordaintzeko obligazioa duenaren ekonomia-finantza egoera baloratzea zor horiek ordaintzeko ahalbideei begira.
3. Eskaeraren edukia: Gerorapen eskaerak honako datu hauek jasoko ditu nahitaez:
— Eskatzailearen eta, hala bada, ordezkariaren izen-abizenak, sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea.
— Zein den geroratu nahi den zorra, gutxienez zenbatekoa eta kontzeptua adieraziko dira.
—Atzerapena eskatzeko arrazoiak.
— Eskatzen den gerorapenaren epeak eta gainerako baldintzak.
— Zein den eskaintzen den bermea, berau aurkeztu behar ez den kasuetarako ezarritakoaren kaltetan gabe.
— Zeintzuk diren bermea aurkeztetik salbuespen duten zirkunstantziak Zergen Foru Arau Orokorrak 79.2 ataleko a) letran eta erregelamendu honek 49. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz.
— Ordaindu gabe dauden zor guztiak lortu nahi den gerorapenean metatzeko eskatzea.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak ondokoak izango dira:
* Kreditu entitate batek edo elkarrekiko bermedun sozietate batek hartutako konpromiso espresu eta atzeraezina, abal solidarioa formalizatzeko. Hau ez da beharrezkoa izango, ordea, berme-salbuespena dagoenean edo onartzeko eskatzen den bermea kreditu entitate baten edo elkarrekiko bermedun sozietate baten abala ez denean.
Azken kasu horretan, abal hori lortzeko ezintasunari buruzko informazioa erantsi beharko da egindako gestioak behar bezala azalduz eta dokumentatuz, eta berme gisa eskaintzen diren ondasunak zerrendatuz. Balorazio bat eskatu ahal izango zaio eskatzaileari honek eskainitako ondasunen inguruan, eta balorazio hau administrazioak izendatuko dituen enpresa edo profesional aditu eta independienteek egin ahal izango dute.
* Ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak, baldin badaude.
* Zorra bide exekutiboan egonez gero, gutxienez zorraren %20 ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuko da.
* Bermetik erabat edo partzialki salbuestea eskatzen bada, ondoko hau aurkeztuko da:
— Eskatzailearen aitorpena, ondasunik ez duela edo berme gisa eskainitakoak ez beste dituela adieraziz.
— Azken hiru urteetako balantzea eta emaitzen kontua eta, baldin badago, auditoretza-txostena.
— Egindako azken Errenta Aitorpenaren kopia.
4. Eskaerak beharreko baldintzak betetzen ez baditu edo eskatutako dokumentazioa jaso ezean, gerorapena izapidetzen duen organo eskudunak hamar eguneko epea emango dio eskatzaileari baldintzak bete eta beharreko dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, bere eskaeran atzera egiten duela ulertuko da, eskaria besterik gabe artxibatu egingo delarik. Era berean, Zerga bilketa Zerbitzuak interesgarri deritzon dokumentazio edo informazioa eskatu ahal izango dio interesatuari ebazpena hobeto oinarritzeko.
5. Hona hemen atzerapena emateko irizpide orokorrak:
a) 120 eurotik 300 eurotara bitarteko zorrak 6 hilabetez atzeratu eta zatituko ahal izango dira gehienez, beti ere gutxieneko kuota 20 €koa izango delarik. Berandutze interesak kobratuko dira.
b) 300eurotik 1.500 eurotara bitarteko zorrak 6 hilabetez atzeratu eta zatituko ahal izango dira gehienez, beti ere gutxieneko kuota 50 €koa izango delarik. Berandutze interesak kobratuko dira.
c) Zorra 1.500 eurotik gorakoa bada, zatitzeko epea 24 hilabete baino gehiagokoa ezingo da izan inolako kasuan, beti ere gutxieneko kuota 300 €koa izango delarik.
Zerga kontzeptuak ez direnengatik Udal Ogasunari zor zaizkion kopuruak atzeratu edo zatikatzeko eskaerei ere aplikatuko zaizkie irizpide horiek.
6. Ez zaie zerga-zorren atzerapen edo zatikapenik onartuko eskaera egiteko unean honako zirkunstantzia hauetakoren batean dauden subjektu pasiboei:
a) Egin beharreko adierazpenak aurkeztu ez dituztenei edo zerga edukiari buruzko informazioa jasotzeko Usurbilgo Udalak eginiko eskaeraren bat bete ez dutenei.
b) Aldez aurretik atzeratu eta zatikatu diren zerga-zorren atzerapen edo zatikapenik ez da onartuko.
c) Atzeratu eta zatikatu diren zerga-zorrak izan eta ordainketak egin ez direnean, ezingo da zor berrien atzerapen edo zatikapenik eskatu betebeharra gauzatu ez den egunetik urtebeteko epean.
104.bis artikulua. Bermetik salbuestea.
1. Zilegi izango da bermea eratzeko obligaziotik erabat edo zati batean salbuestea ondoko kasuotan:
a) Eskatzailea lurralde mailako herri administrazioa edo bere organismo autonomoetako bat denean, beti.
b) Zatikatzeko eskatzen diren zorrak 3.000 eurotik gorakoak ez direnean.
c) Ordainketa zatikatzeko eskaerek hilabeteko epemuga dutenean, baldin eta zorren zenbateko osoak 12.000 euroko kopurua gainditzen ez badu eta zatikatzeko epea urtebetekoa baino handiagoa ez bada.
d) Ordainketa zatikatzeko eskaerek hilabeteko epemuga dutenean, baldin eta zorren zenbateko osoak 150.000 euroko kopurua gainditzen ez badu, zatikatzeko epea bi urtetik gorakoa ez bada, eta, zatikapena onartu aurretik, eskatzaileak, gutxienez, zatikatu behar den zorraren %20 ordaintzen badu.
e) Ordainketa zatikatzeko eskaerek hilabeteko epemuga dutenean, baldin eta zorren zenbateko osoak 150.000 euroko kopurua gainditzen badu, zatikatzeko epea bi urtetik gorakoa ez bada, eta, zatikapena onartu aurretik, eskatzaileak gutxienez 30.000 euro ordaintzen baditu zatikatu beharreko zorra 150.000 eurotik gorakoa izan ez dadin.
2. Aurreko puntuko b), c), d) eta e) letretan aipatutako zenbatekoak zordun bakoitzarengatik eta bere zor guztiengatik aplikatuko dira.
105. artikulua. Interesen zenbaketa.
1. Gerorapena onartzen bada, zor geroratuaren gaineko berandutza interesak kalkulatu behar dira, borondatezko epearen mugaegunetik gerorapen epearen mugaegunera. Gerorapena epe exekutiboan eskatu bada, epe exekutiboko errekargua ez da sartuko interesak kalkulatzeko oinarrian. Sortutako interesak geroratutako zorrarekin batera ordaindu beharko dira.
2. Zorra zatikatzea onartzen bada, zatikatutako zor bakoitzarengatik kalkulatuko dira berandutza interesak. Zatikapena epe exekutiboan eskatu bada, epe exekutiboko errekargua ez da sartuko interesak kalkulatzeko oinarrian. Borondatezko epea amaitzen denetik emandako epea amaitu arte sortutako interesak konputatuko dira zorraren zati bakoitzeko. Zati bakoitzarengatik sortzen diren interesak zati horrekin batera ordainduko dira dagokion epean.
106. artikulua. Ez ordaintzearen ondorioak.
1. Zorra geroratzen denean, epearen mugaeguna iritsi bada ordainketa egin gabe, honelaxe jokatu behar da:
a) Gerorapena borondatezko epean eskatu bada, epe exekutiboa hasiko da, eta geroratutako zorra eta sortutako interesak exijituko dira, epe exekutiboko errekargua eta guzti. Ordainketa osoa egiten ez bada martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Zergen Foru Arau Orokorrak, 61.5 artikuluan jasotako epean, premiamenduzko prozedura hasiko da ordaintzeko dagoen zorra kobratze aldera. Hala badagokio, lehendabizi bermea gauzatu daiteke.
b) Gerorapena epe exekutiboan eskatu bada, lehendik hasitako premiamenduzko prozedurarekin jarraituko da besterik gabe. Hala badagokio, lehendabizi bermea gauzatu daiteke.
2. Zatikapenak borondatezko epealdian eskatu badira eta epemuga behin iritsita bi epe badaude ordaindu gabe, ordaintzeko dauden gainerako zatiak epemugaz kanpokotzat joko dira. Horrek epealdi exekutiboa hastea eta ordaindu gabeko zorragatik premiamenduzko probidentzia besterik gabe ematea ekarriko du.
Zatikapenak epealdi exekutiboan eskatu badira eta epemuga behin iritsita bi epe badaude ordaindu gabe, premiamenduzko bidetik joko da berehala ordaindu gabe duen zor guztiarengatik, eta martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Zergen Foru Arau Orokorrak, 61.5 artikuluan zorrak epealdi exekutiboan ordaintzeko ezarri duen epea ez da baliagarri izango.
3. Zatikaturiko ordainketetan, epe bakoitzeko berme partzialak eta independienteak osatu diren kasuetan, honela jokatuko da:
a) Zatikapena borondatezko epean eskatu denean, frakzio bat ez bada ordaintzen, soilik frakzio hori eta bere berandutze-interesak eskatuko dira premiamendu bidez, dagokion premiamendu- errekargua barne, eta dagokion bermea gauzatuko da ondoren.
b) Zatikapena epe exekutiboan eskatu bada, ordaindu ez den frakzioari dagokion bermea gauzatuko da, eta sorturiko berandutze-interesak kobratuko dira.
Bi kasu horietan, zatikapena onartu zen unean zehaztutako baldintzetan geratuko da zatikaturiko gainerakoa.
4. Udalak Erakunde Abal-emaileari bermaturiko zorra ordaintzeko eskatzen badio, honek errekerimendua jaso ondoko hamabost egunetan ordaindu beharko du kopuru hori.
107. artikulua. Bermeak.
1. Borondatezko epeko kuota eta atzerapen interesak, sortzen diren kasuetan, gehi baturaren ehuneko 25a bildu beharko du garantiak, borondatezko epean.
2. Honako berme hauek onartuko dira:
a) Erakunde gordailu-zainen abal solidarioa, hasierako kopurua eta berandutze-interesak kitatuko dituena. Emaniko epeak amaitu eta gutxienez 6 hilabete geroago emango da abal hori eta behar bezala kontu hartua egongo da.
b) Udalak onarturiko obra ziurtagiriak. Obra horien ordainketa gerarazi egingo da bermaturiko zorra kitatzen ez den bitartean.
3. Kontzesio-erabakia jakinarazi ondoko bi hilabeteko epean jarriko da bermea. Epe hori igaro ondoren ez bada bermea formalizatu, zorra premiamendu bidez eskatuko da berehala, dagozkion interesak eta premiamendu-errekargua barne, ordaintzeko arauzko epea amaitu bada beti ere. Atzerapena epe exekutiboan eskatu bada, premiamendu-jardunbideak aurrera egingo du.
4. Atzeratzeko eskaera borondatezko epean aurkezten bada, zorra bermatzen duen erakunde kaudimendunaren konpromisorik gabe, eta borondatezko ordainketa epea amaitzean erabakia hartu gabe dagoenean, Udalak zordunari egin beharreko ordainketak kautelaz atxikitzeko agindu ahal izango du Diruzaintzak. Atzeratutako zorra 1.500 eurotatik gorakoa bada, dagozkion Erregistro Publikoetan zordunaren ondasunen bahitura prebentiboa idazteko agindua eman ahal izango da.
5. Derrigorrezkoa izanik banku-abala aurkeztu ez duten atzerapen eta zatikapen eskaeretan, honako berezitasun hauek aplikatuko dira salbuespen gisa:
a) Atzerapen edo zatikapen eskaerarekin batera, bere alde Abala formalizatzeko bi Kreditu Erakundeen ezezkoa aurkeztuko du eskaera egileak. Ezezkoa ematen den dokumentu horietan subjektu pasiboa abala ukatzen duen kreditu erakundeko ohiko bezeroa dela adieraziko da, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunez, eta adierazi egingo dira, era berean, abala ez emateko arrazoi zehatzak, eta borondatezko epean zerga ordaintzeko epea amaitzean subjektu pasiboak finantza erakundean dituen aurrezki-kontu guztien edo bestelako kontuen batez besteko saldoak.
b) Baldintzarik gabeko baimena aurkeztu beharko da Usurbilgo Udalak, Ogasun Zerbitzuen bidez, subjektu pasiboen banku-kontu guztien, edozein dela ere haien mota edo modalitatea, saldoak eta mugimenduak ezagun ditzan, eskatutako zatikapen edo atzerapenak irauten duen bitartean.
6. Jardunbide exekutiboan, Diruzaintzaren iritziz balio nahikoa duten ondasunen bahitura prebentiboaren oharra egin denean erregistro publikoan, zorra bermatutzat hartuko da eta ez da beste bermerik aurkeztu beharko.
108. artikulua. Atzerapenak eta zatikapenak onartzeko organo eskudunak.
1. Alkatetzari dagokio atzerapenak eta zatikapenak eman eta ukatzea, baina alkatetzak beste organo batzuen esku utzi ahal izango du ahalmen hori.
2. Zatikapena edo atzerapena onartzen duten erabakietan, honako hau adieraziko da ezinbestean:
2a) Borondatezko epean.
a) Zatikatu edo atzeratzen den zerga-zorraren edo zerga-zorren kopuru zehatza.
b) Atzeratu edo zatikaturiko guztizko kopurua (kopuru nagusia gehi interesak).
c) Emaniko epe bakoitzaren kopurua eta mugaeguna.
d) Eskaera egileak aurkeztu beharreko berme mota edo, hala behar badu, obligazio horren dispentsa.
2b) Exekutibako epean.
a) Zatikatu edo atzeratzen den zerga-zorraren edo zerga-zorren kopuru zehatza.
b) Atzeratu edo zatikaturiko guztizko kopurua (kopuru nagusia gehi interesak).
c) Emaniko epe bakoitzaren kopurua eta mugaeguna.
d) Eskaera egileak aurkeztu beharreko berme mota edo, hala behar badu, obligazio horren dispentsa.
e) Berandutze interesen kitapena.
3. Erabakia ezezkoa bada, eta atzerapena edo zatikapena borondatezko epean eskatu bada, ordaintzeko borondatezko epea hilabetekoa izango da haiek jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
4. Ordainketa atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera gaitzesten duen Erabakiaren aurka Alkatetzaren aurrean Berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta.
6. SEKZIOA. Preskripzioa eta konpentsazioa
109. artikulua. Preskripzioa.
1. Kitatu beharreko zerga-zorrak ordaintzeko eskatzen den epearen indarraldia lau urtera amaituko da, borondatezko epean ordaintzeko epea bukatzen den egunetik hasita.
2. Zerga-zorrak zehazteko epearen indarraldia lau urtera amaituko da, legearen arabera eskatutako adierazpena aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.
3. Zerga-zorrak ez direnak ordaintzeko epearen indarraldia haien kudeaketa arautzen duen araudi bereziaren araberakoa izango da.
4. Preskripzio epea indarrik gabe geratuko da:
a) Ordaintzeko obligazioa duenak zorra kitatzeko edozein jarduera bideratzen badu edo erreklamazioa edo errekurtsoa aurkezten badu.
b) Zerga-bilketarako organoek zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein jarduera bideratzen dutenean, interesatuek zor hori dutela dakitenean beti ere. Jarduera horiek dagokien arautegiak eskaturiko moduan dokumentatuko dira, eta Ordenantza honen artikuluen arabera eginiko jakinarazpenek preskripzioa eten egiten dutela adieraziko da bereziki dokumentu horretan.
5. Etena gertatu ondoren, berriro hasiko da preskripzio epea kontatzen ordaintzeko obligazioa duenak edo Administrazioak bideratutako azken jardueraren egunetik hasita. Preskripzio epea eteten bada, ordaintzeko obligazioa duten guztietan izango du eragina eten horrek.
6. Zorren preskripzioa ofizioz aplikatuko da urtero bideratuko den espediente kolektiboaren bidez, eta Kontu-hartzailetzak fiskalizatu ondoren, Alkatetzak dagokion ebazpen proposamena onartuko duelarik.
110. artikulua. Konpentsazioa.
1. Zerga-bilketarako fasean, bai borondatezko epean bai epe exekutiboan, dauden Udalaren aldeko zorrak konpentsatu ahal izango dira, hark zordunaren alde ezagutzen dituen obligazioekin.
2. Konpentsazioak borondatezko epean dauden zorrak ukitzen dituenean, konpentsazio hori zordunak eskatu beharko du edo bestela bere adostasuna eman beharko du.
3. Zorrak epe exekutiboan daudenean, Alkatetzak konpentsazioa agindu dezake. Konpentsazio hori ofiziozkoa izango da eta zordunari jakinaraziko zaio.
111. artikulua. Erakunde Publikoen zorren ofiziozko konpentsazioa.
1. Zorduna Lurralde erakunde bat, Organismo Autonomo bat, Gizarte Segurantza edo zuzenbide publikoko Erakunde bat denean eta erakunde horien jarduera ordenamendu pribatuak arautzen ez duenean, Udalaren aldeko zorrak ofizioz konpentsatu ahal izango dira borondatezko epean ordainketa egiteko epea amaitu ondoren.
2. Honako jardunbide hau erabiliko da konpentsazioa aplikatzeko:
a) Zerga-bilketarako Bulegoak 1. puntuan aipatutako Erakundeetako batek Udalarekin zorra duela egiaztatu ondoren, Diruzaintzari jakinaraziko dio.
b) Diruzaintzak jakiten badu Erakunde zordunen alde kredituak daudela, Aholkularitza Juridikoaren esku utziko ditu bere jarduerak, konpentsaziorako proposamena idatz dezan.
c) Alkatetzak konpentsazioa baimentzen duen erabakia hartu ondoren, Erakunde zordunari jakinaraziko zaio, eta konpentsazioa aurrera eramango da zordunak erreklamazioa egin gabe hamabost egun igarotzen badira.
112. artikulua. Erakunde Publikoen zorren kobrantza.
1. Aurreko artikuluan aipaturiko Erakunde Publikoen zorrak kobratzeko konpentsazioa aplikatu ezin denean, erakunde horiek Udalaren aurka inolako krediturik ez dutelako, Udalari ordaintzeko obligazioa ezagutzen duen ziurtagiria egiteko eskatuko dio Diruzaintzak Erakunde zordunaren Kontu-hartzailetzari.
2. Diruzaintzak Aholkularitza Juridikoaren esku utziko du bere ikerketetatik etorritako dokumentazioa. Zorraren eta zordunaren izaera eta espedientearen tramitazioaren garapena aztertu ondoren, jarduerarako proposamena egingo du Aholkularitzak. Hona hemen bidera daitezkeen jarduerak:
a) Erakunde zordunari formalki eskatuko zaio zor irmoa ordain dezan. Eskaera hori egiten den egunetik hasi eta hilabeteko epean ez bada ordainketa egin, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, jardunbide laburraren bidez tramitatuko dena, Administrazioarekiko auzi-eskumena arautzen duen 29/1998 Legearen 29.2 artikuluak aurre ikusitakoaren arabera.
b) Erakunde zordunaren alde egin litezkeen transferentzien kargura, zorraren araberako kopurua atxikitzeko eta Udalaren eskura jartzeko eskatuko zaio Estatuko Administrazioari, Autonomi Administrazioari edo, hala behar badu, Foru Administrazioari.
c) Estatuko Zerga Administrazioaren Agentziaren laguntza eskatuko da.
3. Aurreko puntuan aipatutako jardueren ondorioz kreditua lortzen ez denean, zordunak ondare ondasunik duen ikertuko da eta haien bahitura aurrera eramango da behar izanez gero.
4. Kasu bakoitzean aurrera eraman beharreko jarduerak Alkatetzak onartuko ditu eta erabaki horren jakinarazpen formala egingo zaio Erakunde zordunari.
7. SEKZIOA. Kreditu kobra-ezinak
113. artikulua. Kaudimenik eza.
1. Kreditu kobra-ezinak dira ordaintzeko obligazioa dutenek huts egin dutelako, edo aurreko artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aurre ikusitako jarduerek emaitzarik izan ez dutelako, zerga-bilketarako kudeaketa-jardunbidean kobratu ezin diren zorrak.
2. Ordaintzeko obligazioa dutenek eta erantzuleek huts egin dutenean, behin-behinean kitatutzat hartuko dira zorrak, baldin eta preskripzio epearen barnean birgaitzen ez badira. Zorra betiko kitatua geratuko da aipaturiko epe horretan ez bada birgaitzen.
3. Zerga-bilketarako Bulegoko Buruak zorduna berriro kaudimenduna dela jakiten badu, kreditua birgaitzea proposatuko dio Diruzaintzari. Behin onartu ondoren, informatikaren bidez erregistratuko da.
4. Zorduna hutsegile aldarrikatzen bada, aldarrikapen hori egin ondoko mugaeguna duten haren aurkako kredituei baja emango zaie, beste erantzulerik ez badago.
5. Kreditu kobra-ezin aldarrikatzeko, Zerga-bilketarako Udal Bulegoak behar bezala dokumentatuko ditu espedienteak eta, Diruzaintzaren adostasunez, proposamen bat egingo du. Proposamen hori Kontuhartzailetzan aurkeztuko da fiskalizatua izan dadin eta Gobernu Batzordean onartua izan dadin.
Zerga-bilketa kudeaketan beharreko ekonomia eta eraginkortasun irizpideetan oinarriturik, kreditua kobra-ezin aldarrikatu ahal izateko espedienteetan jaso beharreko dokumentazioa zehazten da ondoren, kreditu horien kopuruaren arabera beti ere.
114. artikulua. Kreditu kobra-ezin aldarrikatzeko proposamenetan aplikatu beharreko irizpideak.
1. Jardunbidearen legezkotasun printzipioarekiko errespetua eta administrazioaren eraginkortasuna bateratzeko xedean, kreditua kobra-ezin aldarrikatzeko proposamenaren aurretik egiaztatu beharko diren baldintzak zehazten dira.
2. Dokumentazio frogagarria desberdina izango da zorraren kopuru eta ezaugarrien arabera. Honako kasu hauek bereizten dira:
2.1. 60 eurotatik beherako zor pilatuak jasotzen dituzten espedienteak.
Kobra-ezin aldarrikatzeko proposamena egingo da honako kasu hauetan:
a) Balioetan zehazten diren helbideetan eta Biztanleen Erroldan azaltzen den helbidean jakinarazpena egiten saiatu ondoren, pertsona hori ezezaguna denean edo posta banaketa batzuetan etxean ez dagoenean.
— Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denean.
— I.F.Z.rik ez dagoenean.
— Zorra ordaindu ez denean eta beste elementu berririk ezagutu ez denean.
— Ekonomi Jarduera gaineko errolda eta Ondasun Higiezinen gaineko erroldan ez da zordun bezala azaltzen.
b) Komunikabideen bidez jakinarazten saiatu ondoren aurreko a) atalean zehaztutako emaitza lortzen denean.
— Zordunaren I.F.Z. eskuetan izanda, banku erakunde batzuetan fondoak bahitzen saiatu ondoren emaitza negatiboa izan denean.
c) Zordunak jakinarazpena jaso ondoren,
— Fondoen bahitura erakunde desberdinetan negatiboa izan denean.
— Soldaten bahitura ezinezkoa denean.
2.2. 60 eta 300 euro bitarteko zor pilatuak jasotzen dituzten espedienteak.
Proposamena egingo da honako kasu hauetan:
a) 2.1.a) puntuan adierazitako helbideetan jakinarazpena egiten saiatu ondoren, zorduna ezezaguna denean edo posta banaketa batzuetan etxean ez dagoenean.
— Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denean.
— I.F.Z.rik ez dagoenean.
— Zorra ordaindu ez denean eta beste elementu berririk ezagutu ez denean.
— O.H.Z.ren eta E.I.Z.ren erroldan subjektu pasibo gisa azaltzen ez denean.
b) Komunikabideen bidez jakinarazten saiatu ondoren aurreko a) atalean zehaztutako emaitza lortzen denean.
— Zordunaren I.F.Z. eskuetan izanda, banku erakunde batzuetan fondoak bahitzen saiatu ondoren emaitza negatiboa izan denean.
— Soldata bahitzen saiatu ondoren emaitza negatiboa izan denean.
c) Zordunak jakinarazpena jaso ondoren,
— Fondoen bahitura erakunde desberdinetan negatiboa izan denean.
— Soldaten bahitura ezinezkoa denean.
— Jabetza Erregistroan inskribatutako ondasunik ez dago zergadunaren izenean.
d) Jakinarazpen baliagarria egin da.
— Entitate desberdinetako fondoen bahitura negatiboa da.
— Soldaten bahitura ez da posible.
— Jabetza-Erregistroan zordunaren izenean inskribatutako ondasunak izan arren, Diruzaintzak uko egiten dio higiezina bahitzeari, jarduera hori gehiegizkotzat hartzen duelako zorraren zenbatekoa ikusita.
2.3. 300,01 eurotatik gorako zor pilatuak jasotzen dituzten espedienteak.
Proposamena egingo da honako kasu hauetako baten baldintza guztiak betetzen badira:
a) 2.1.a) puntuan adierazitako helbideetan jakinarazpena egiten saiatu ondoren, zorduna ezezaguna denean edo posta banaketa batzuetan etxean ez dagoenean.
— Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denean.
— I.F.Z.rik ez dagoenean.
— Zorra ordaindu ez denean eta beste elementu berririk ezagutu ez denean.
— O.H.Z.ren eta E.I.Z.ren erroldan subjektu pasibo gisa azaltzen ez denean.
b) Komunikabideen bidez jakinarazten saiatu ondoren aurreko a) atalean zehaztutako emaitza lortzen denean.
— Zordunaren I.F.Z. eskuetan izanda, banku erakunde batzuetan fondoak bahitzen saiatu ondoren emaitza negatiboa izan denean.
— Soldata bahitzen saiatu ondoren emaitza negatiboa izan denean.
— Jabetza-Erregistroan zordunaren izenean inskribatutako ondasunik ez dagoenean.
c) Zordunak jakinarazpena jaso ondoren,
— Fondoen bahitura erakunde desberdinetan negatiboa izan denean.
— Soldaten bahitura ezinezkoa denean.
— Jabetza-Erregistroan zordunaren izenean inskribatutako ondasunik ez dagoenean.
— Merkataritza-Erregistroan ikertu ondoren emaitza ezezkoa denean.
3. Zirkulazio isunengatik ordaindu beharreko kreditu kobra-ezinen espedienteak tramitatzerakoan, errekerimenduak erraztu ahal izango dira, zorraren kopuruaren parametroak eta arau-hausteen maiztasuna kontuan izanik.
Ondorio horietarako, eta zirkulaziorako Zinegotzi arduradunak proposatuta, Alkatetzaren Erabakiaren bidez, Ordenantza honetan jasotakoen arau osagarriak zehaztu ahal izango dira.
115. artikulua. Derrigorrezko exekuzioa.
1. Zorraren zenbatekoaren eta zor hori kobratzeko erabilitako bideen arteko proportzionaltasun printzipioa errespetatzeko, zordunaren ondasunen eta eskubideen derrigorrezko exekuzioa bideratu behar denean, 300 eurotatik beherako zorren kasuan honako bahitura-jarduera hauek soilik aginduko dira:
a) 30 eurotatik beherako zorrak:
Diruaren bahitura eskudirutan edo kreditu erakundeetan zabaldutako kontuetan.
b) 30 eta 300 euro arteko zorrak:
— Diruaren bahitura eskudirutan edo kreditu erakundeetan zabaldutako kontuetan.
— Berehala, epe motzera bidera daitezkeen kredituak, balioak eta eskubideak.
— Soldatak, ordain-sariak eta pentsioak.
2. Aurreko puntuak aipagai duen kopurua zehaztu ahal izateko, zergapeko batek ordaindu gabe dituen zor guztiak kontatuko dira baldin eta ordaintzeko probidentzia eman bada.
3. 1. puntuan aipaturiko bahitura-jardueren emaitza negatiboa denean, kreditu kobra-ezina aldarrikatzeko proposamena egingo da.
4. Zergapeko baten zorraren zenbatekoa 300 eurotik gorakoa denean, Zergaren gaineko Foru Arau Orokorraren 131. artikuluak aurre ikusitako ondasunen eta eskubideen bahitura bideratu ahal izango da.
5. 4. puntuan hori zehaztu arren, zorren zenbatekoa baino askoz ere balio handiagoa duen ondasun bat bahitu behar denean, Diruzaintzari galdetuko zaio eta haren aholkuei jarraiki jardungo da.
6. Aurreko atalean islaturiko irizpide orokorrari kalterik egin gabe, zordunak bere ondasunak bahitzeko agindua aldatzea eskatzen duenean, eskaera horren edukia errespetatuko da, baldin eta horrekin, zerga-bilketarako organoaren iritziz, ez bada eragozten zorra kobratzea.
V. TITULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK
I. KAPITULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK
116. artikulua. Jardunbide bereizia.
1. Arau-hauste arin edo larriengatik zigorrak ezartzeko, zergapekoaren egoera fiskala arautzeko hasitakoaren espediente desberdina eta bereizia prestatuko da.
2. Zigor-jardunbideak ez du sei hilabetetik gora iraungo, jardunbide hori hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita.
3. Zergapekoaren Eskubide eta Bermeen gaineko 1/1998 Legeak zehaztutakoa betetzearren, ondoko artikuluek xedaturikoa kontuan hartuko da zigor-jardunbidea tramitatzerakoan.
117. artikulua. Zigor jardunbidearen hasiera.
Dagokion erregularizazio Aktari hasiera eman ondoren, zigor-jardunbidea hasteko erabakia hartu dela jakinaraziko zaio interesatuari. Hona hemen bere edukia:
a) Ustez erantzulea den pertsona edo pertsonen identifikazioa zehaztuko da.
b) Jardunbideari hasiera emateko arrazoiak laburbilduta adieraziko dira, haien kalifikazio posiblea eta jar litezkeen zigorrak barne, instrukziotik etor litekeenari kalterik egin gabe.
c) Ikuskatzeko Zerbitzuko Burua jardunbidearen bideratzailea izango da eta Alkatetza jardunbidea erabakitzeko akordioa hartuko duen organo eskuduna.
d) Alegazioak aurkezteko eta jardunbidean audientzia izateko eskubideaz ohartaraziko du eta eskubide hori aurrera eramateko dauden epeak zehaztuko ditu.
118. artikulua. Tramitazioa.
1. Jardunbidearen hasiera jakinarazten denetik aurrera, instruktoreak zigorra ezartzeko moduko erantzukizunik dagoen zehazteko beharrezkotzat hartzen dituen jarduera guztiak bideratu ahal izango ditu ofizioz.
2. Jardunbidearen edozein unetan, alegazioak eta beren interesak hobeto babesteko garrantzitsutzat hartzen dituzten dokumentu guztiak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek.
3. Instruktoreak ofizioz, edo interesatuek eskatuta, probarako epe bat zabaltzeko erabakia hartu ahal izango du, zergapekoak erabakia arrazoitzeko garrantzitsutzat hartzen dituen jarduera guztiak proposatu eta bidera ditzan.
119. artikulua. Jardunbidea erabakitzea.
1. Probarako epe hori amaitu ondoren, jardunbidearen instruktoreak erabakirako proposamena egingo du. Proposamen horretan egintzak eta arrazoiak zehaztuko dira, probatutzat hartzen direnak eta haien kalifikazio juridikoa zehaztuta, egindako arau-haustea eta erantzuletzat hartzen diren pertsonak adieraziko dira eta proposatzen den zigorra zehaztuko da.
2. Arau-hauste edo erantzukizunik ez dagoela zehazten denean, huraxe aldarrikatuko da, eta espedientea artxibatzea proposatuko da.
3. Erabakirako proposamenaren berri emango zaie interesatuei, espedientea bidean dagoela adierazita, eta hamabost eguneko epea emango zaie egokitzat hartzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten, interesatuek alegazio epeari espresuki uko egiten diotenean izan ezik.
4. Erabakirako proposamena eta espedientean jasotako dokumentu guztiak organo eskudunari emango zaizkio berehala, honek jardunbidea erabaki dezan.
5. Alkatetza da zerga-zigorrak ezartzeko organo eskuduna.
6. Interesatuei erabakiaren berri emango zaie eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera jakinaraziko zaie.
120. artikulua. Zerga mailako arau-hausteak eta zigorrak.
Toki zergen alorrean, Zergen gaineko Foru Arau Orokorrak eta arau hori garatzen duten irailaren 26ko 42/2006 Foru Dekretu zerga urraketen eta zigorren araubidea garatzeko Erreglamendua onartzen dituen xedapenek aurre ikusitako arau-hauste eta zigor erregimena izango da aplikagarri.
XEDAPEN GEHIGARRIA
1. Tributuen likidazioen kuota 6 euro baino gutxiago den kasuan, bilketaren kostua estaltzeko nahikotzat jotzen ez delako, zergapekoari ez zaio zerga likidazioa jakinaraziko eta zerga bilketa eta kontabilitateko kontuetan bertan behera utziko da.
2. Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
3. Alkatetzari ahalmena ematen zaio Ordenantza honen garapen eta aplikaziorako beharreko Instrukzio guztiak eman ditzan.
4. Ordenantza honetan aurre ikusten ez den guztian, Udal Arautegi eta Ordenantzek eta gai hau arautzen duten gainerako xedapenek diotena beteko da.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Zuzenbide publikoko udal zergen eta beste diru sarreren ordenantza orokorrak 56. artikuluan ezartzen diren gainkarguak aplikaziozkoak izango zaizkie epe exekutibora martxoaren 8ko 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorra indarrean jartzen denetik aurrera hasten zaien zorrei. Ordenantza orokor honek berandutza interesei dagokionez jasotakoa aplikaziozkoa izango zaie aurrez aipaturiko Foru Arau Orokorra indarrean jartzen denetik aurrera.
Zergen prozedurei dagokienez martxoaren 8ko 2/2005 indarrean sartu aurretik hasitako prozedurak data horren aurreko araudiari jarraituz erregulatuko dira haiek amaitu arte, salbu Foru arauaren 61, 78, 108, 173, 176.
XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA
Zuzenbide Publikoko Udal Zergen eta beste diru sarreren kudeaketaren eta bilketaren gaineko ordenantzan urtarrilaren 31kako 1/85 Foru Arauak xedatzen zituen artikuluetan oinarrituriko artikuluak bertan behera gelditzen dira. Aipaturiko testu indargabetuak garatzeko ematen diren erregelamenduzko arauak indarrean egongo dira, foru arau honetan jasotakoaren aurka ez doazen neurrian, harik eta Foru arau hau garatzeko eman daitezkeen erregelamenduzko arauak indarrean jarri arte.
AMAIERAKO XEDAPENA
Zuzenbide Publikoko Udal Zergen eta beste Diru sarreren kudeaketaren ordenantza bateratua indarrean sartuko da, onartuko diren artikulu berrien eta indarrean dagoen martxoaren 28ko 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorrak xedaturikoak garatu gabe dauden kasuan, lehendik indarrean zeudenak bilduz.
Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurre ikusten diren gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den lanegunaren biharamunetik hasita.
11. Ordenantza fiskala. Udal zerbitzuen publikoen tasa eta prezio publikoetako hobari arautegia.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Arautegi honen xede da Usurbilgo udalerrian tasa eta prezio publiko bidezko zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonek izan dezaketen hobariak jasotzeko baldintzak arautzea.
2. artikulua. Aplikazio Zerbitzuak.
Tasa eta Prezio publikoen hobari ordenantza, honako zerbitzu hauetan aplikatuko da:
* 6. ordenantza. Zerbitzu Publikoak eskaini eta Jarduerak burutzeagatik Tasak.
A. Ur Hornidura Zerbitzua.
B. Hondakin bilketa eta Tratamendua.
1.1. Tarifa Finkoa.
1. Etxebizitzak.
C. Estolderia Zerbitzua.
E. Hileta Zerbitzuak.
Ehorzketak eta hobitik ateratzea, panteoikoak izan ezik.
* 7. ordenantza. Udal Jabetza erabiltzeagatik Tasak.
I. Udal baratzen erabilera.
* 8. ordenantza. Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatik prezio publikoak arautzen dituena.
B. Udal Kirol Instalazioak.
B.1) Oiardo Udal Kiroldegia.
— Abonuak.
— Ikastaroak.
C. Haurreskolaren Hezkuntza Zerbitzua.
I. Udajolas Udaleku irekiak.
II. BALDINTZAK
3. artikulua.
1. Bizikidetza-unitateari eragiten dion edozein errolda alta edo baja berri guztiak hobaridun izateko baldintzak aldatu ditzaketenez, udal-erregistroan komunikatuak izan beharko dira.
2. Bizikidetza-unitate gisa ulertuko da 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoak 9. artikuluan xedatutakoa.
4. artikulua. Baldintza Ekonomikoa.
1. Ordenantzaren onuradun izateko, bizikidetza-unitateek honako urteko diru-sarrera mugak izango dituzte:
Bizikidetza-unitateak Hobaria % 90 % 75 % 50 1 < 16.632 16.632 - 18.900 18.901 - 22.680 2 < 21.773 21.773 - 24.646 24.647 - 29.635 3 < 23.738 23.738 - 27.065 27.066 - 32.508 4 edo + < 25.553 25.553 - 29.182 29.183 - 34.927
2. Urteko diru-sarrera gisa bizikidetza-unitateko kide guztien urteko PFEZ aitorpeneko Oinarri Likidagarria hartuko da kontutan aurkezteko epean balego eta aurkeztu beharreko azkena epea irekita ez balego.
3. PFEZ aitorpena aurkeztu ez bada, orduan, azken urte naturaleko etekin gordinak (nominak, ondasun-sarrerak,…) hartuko dira kontutan. Horrekin batera lan bizitza agiria ere aurkeztu beharko da.
4. Onuraduna edota bizikidetza-unitateko beste edozein pertsonaren kontuen saldoak ezingo dute guztira 30.000 euro gainditu.
5. Onuradunek ezingo dute bide exekutiboan ordainagiririk izan eskaria betetzeko orduan. Egoera horretan baleude 10 eguneko epea dute egoera zuzentzeko.
6. Agiriak zehaztutako epeetan ez aurkezteagatik eskaria ezetsia izango da. Eskaria ezesteak urte horretan hobarien onuradun izateko eskubidea ukatzea eragingo du.
5. artikulua. Ondasun Baldintzak.
1. Ohiko etxebizitzaren katastroko balioak ezingo du 165.000 euro gainditu.
2. Bizikidetza-unitateko onuradunek ezingo dute bigarren etxebizitza jabetzan izan. Etxebizitzaren jabe ulertuko da %50aren edo gehiagoren jabea bada.
6. artikulua. Erabilera egokiak.
1. Ur kontsumoa arduratsua izan beharko du eta hiruhileko bakoitzean ezingo da pertsonako 11 metro kubikotik gorako erabilera gainditu. Honako salbuespen hauek izango dira:
Matxura gertatu dela frogatzen bada, ez da eskubidea galduko, beti ere, dagokion teknikariaren txostenak matxura izan dela ebazten badu eta onuradunari egozten ez badio ardura.
Kontsumo muga horretatik gorakoak erabilera desegokitzat hartuko dira.
2. Usurbilgo udalerrian hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren II. kapituluan xedatutako arau-hausterik balego erabilera desegokitzat hartuko da.
3. Kiroldegiko ikastaroetan izen emanda, ikastorduen %20 baino gehiagora justifikatu gabe falta bada onuradunen bat, erabilera desegokitzat hartuko da. Kiroldegi teknikariaren txostena.
7. artikulua. Hobarien metaketa.
1. Ordenantza honetan xedatutako hobariak ez dira metatuko beste edozein motatako hobarirekin. Edozein kasutan, subjektu pasiboak harentzat onuragarriena den hobaria aukeratu ahal izango du.
III. KUDEAKETA
8. artikulua. Kudeaketa.
1. Hobaria jasotzeko, subjektu pasiboak eskari-orri normalizatua egoki betea aurkeztu beharko du erregistroan, www.usurbil.eus webgunean edota 39/2015 Legeak zehaztutako modu eta tokietan.
2. Eskaria ordezkari batek aurkeztutako kasuetan ordezkaritzaren agiriak aurkeztu beharko ditu. Eskaria ordezkariak aurkeztuta ere, bizikidetza-unitateko kide guztiek izenpetua egon beharko du.
3. Eskaria egoki bete gabe badago edo agiriak falta badira 10 laneguneko epea izango du eskatzaileak gabeziak betetzeko jakinarazten zaion egunaren ondoren.
4. Udal-erregistroko langileek eskaria egoki betea izan dela egiaztatu dutenean Zergabilketa atalari igorriko diote espedientea.
5. Zergabilketako langileek, herritarrak eskari-orrian aurkakotasunik adierazi ez badu, honako datuok egiaztatuko dituzte datuen arloko bitartekotzako plataformatik eta beste administrazioetatik.
— PFEZ. Urteroko aitorpen laburtua.
— Ondasun Higiezinak: Hiriguneko etxebizitzen titularra.
— Ondasun Higiezinak: Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzak.
— Kontu-mailaren kontsulta.
Hala ere, egiaztatze horri uko egiteko aukera izango du eskatzaileak. Kasu horretan, bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du eskatzaileak.
Eskatzaileren batek aurkezten duen identifikazio agiri bakarra pasaportea denean, udalak interoperabilitate bidez informazioa jasotzeko ezintasuna duenez, baldintza gisara jarritako agiri guztiak aurkeztu beharko ditu eskariarekin batera.
6. Ebazpena eman den eguna hartuko da erreferentzia gisa hobarien onuradun izateko ondorioetarako. Salbuespen izango dira kiroldegiko abonamenduak, kasu honetan urtarrilaren 1etik izango da indarrean.
7. Subjektu pasibo onuradunek behartuak egongo dira hobaria jasotzeko baldintzei eragiten dien edozein aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridiko komunikatzera. Hala ere, udalak urtero berrikusi ahal izango ditu onuradunen betebeharrak egokiak direla.
8. Subjektu pasiboen egoera aldaketagatik hobariaren onuradun izateari utzi edo ehunekoz aldatzen bada, egoera berria urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera izango da indarrean.
9. artikulua. Subjektu Pasiboak.
1. Udalaren zerbitzuaren onuradunak izango dira subjektu pasiboak. Hauen ordezko izango dira, ordea, etxebizitzetako jabeak 6. ordenantzako A, B eta C tasatan. Subjektu pasibo izateko udalean erroldatuta egon beharko du eskaria egiten duenean.
10. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.
1. Eskaera-orri normalizatuak www.usurbil.eus webgunean eta erregistro orokorrean egongo dira eskuragai. Eskaerak telematikoki edo erregistroan aurkeztuko dira eta Zergabilketa atalari zuzenduko dira.
2. Kontsulta egiteko baimenik eman ezean, bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.
3. Hala badagokio, ordezkaritzaren agiria.
11. artikulua. Indarraldia.
1. Hobaridun egoera ebazpena ematen den egunetik aurrera izango du indarra. Hiru hileroko likidazioen kasuan hurrengo hiruhileko osotik aurrera aplikatuko da. Abonamenduen kasuan urtarrilaren 1etik aurrera. Ez da urtero berritu beharko baina edozein aldaketa komunikatu beharko da. Udalak urtero berrikusi ahal izango ditu hobaridunen egoera ofizioz.
12. artikulua. Eskubide galera.
1. Bizikidetza-unitateko kide guztiei hurrengo 2 urtetan hobaria jasotzeko eskubidea ukatuko zaie eta jasotako hobariak itzuli beharko dituzte, honako kasu hauetan:
— Ordenantza honetako 6. artikuluan xedatutako erabilera egokiak ematen ez badira.
— Udalaren ofiziozko berrikuspenaren ondorioz ebazten bada onuradunak hobariak jasotzeko baldintzak betetzen ez dituela eta edozein aldaketaren komunikaziorik egin ez dela, subjektu pasiboari egotzi daitekeen kasuetan.
IV. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta indarrean egongo da aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den bitartean.