USURBILGO UDALA
Iragarkia
Usurbilgo alkateak 2023ko uztailaren 10eko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:
Lehenengoa: Operario eta operario laguntzaile poltsa bat oposizio sistema bidez sortzeko deialdia egitea.
Bigarrena: Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea. Ebazpen honen eranskin gisa doaz oinarriak.
Hirugarrena: Deialdi hau eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena: Hautaketa prozesuetako Epaimahai kalifikatzaileetako kideak izendatzeko dagozkion izapideak abian jartzea.
Bosgarrena: Ebazpen honen berri langileen ordezkariei ematea.
Erabakiaren aurkako errekurtsoak
Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.
Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
— Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.
— Non: Alkatetzara behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.
— Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
— Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.
c) Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:
— Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.
Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.
— Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.
Usurbil, 2023ko uztailaren 10.—Alkatea. (5210)
Usurbilgo Udalaren Operario eta Operario Laguntzaileen lan-poltsa berria oposaketa bidez sortzeko oinarriak.
1. Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea ondorengo hau da: oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako operarioen eta operario laguntzaileen lan-poltsa berria osatzea hutsune ezberdinak bitarteko funtzionarioz hornitzeko. Lan-poltsarari lotutako lanpostuei Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, E Sailkapen Taldea dagozkie.
Lanpostuen Zerrendan jasotakoarekin bat, lan-poltsatik beteko diren lanpostuek honako ezaugarri hauek dituzte:
Lanpostua Dedikazio mota Ordainketa Maila Lanpostu Maila Berariazko Osagarria Gidabaimena HE Operario 2 Operario 6 Lanaldi arrunta 9 9 19.609,57 C 1 B Operario 4 Lanaldi arrunta 8 8 18.363,90 C1 edo B motako gidabaimena 2009/06/08 aurrekoa bada 1 B Operario 5 Lanaldi arrunta 8 8 18.363,90 B 1 B Operario Laguntzailea Lanaldi arrunta edo murriztua % 83,33 7 8 16.899,07 B 1 B Operario 7 Lanaldi arrunta 8 8 18.363,90 C 1 B Operario 8 Lanaldi arrunta 7 8 16.899,07 C1 edo B motako gidabaimena 2009/06/08 aurrekoa bada 1 B
Lan-jarduna urtero Udalak zehazten duena izango da eta, edozein dela ere, horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan.
Oposizioa gainditzen dituzten izangai guztiek lan-poltsa bat osatuko dute eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak.
Lanpoltsa horrek bi zati izango ditu: alde batetik, A atala edo poltsa, hizkuntza eskakizuna akreditatu dutenekin osaturikoa eta oposaketako frogan lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta bestetik eta jarraian, B poltsa hizkuntza eskakizuna akreditatu ez dutenekin eta hau ere oposaketa frogan lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin. Beti lehenik A poltsa erabiliko da, eta behin A poltsa agortuta izangairik ez badago, kasu horretan joko da B poltsara.
Edonola ere, B poltsako izangaiek gerora hizkuntza eskakizuna akreditatzen badute agiria aurkeztu ahal izango dute eta A poltsara igaroko dira, azkenaren atzetik.
Lan-poltsa honek antzeko lanpostuetarako udalak aurretik eduki ditzakeen poltsak bertan behera uzten ditu, alkatetzako dekretuan jaso denez, eta hortaz, ordezkapen beharrik izanez gero, lan-poltsa hau erabiliko da.
Lan eskaintzak telefonoz edo posta elektroniko bidez egingo dira, kasuan kasu erabakitzen den bitartekoa erabiliz.
Lanpostuak duen gidabaimen eskakizunaren arabera egingo dira eskaintzak, dagokion hurrenkeraren arabera.
2. Betekizunak.
Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek dira:
—Operario gisa:
1. Bide publikoen garbiketa burutu horretarako esleitzen zaizkion baliabide materialak erabilita (erratza, mangera, haizemailea, etab.), hustubideak aske mantenduz eta ohiko lekuetan landaretza garbituz (txorkoak, urguneak, etab.).
2. Hiri saneamendu sarean (hustubide, estolda, etab.) garbiketa lanak burutu.
3. Herriko fatxaden garbitasuna burutu, horretarako kartelak eta pintadak kenduz, etab.
4. Herrian antolatzen diren ekitaldi, festa, eta abarretan garbitasuna burutu.
5. Esleituriko ibilbideen egoeraren jarraipena egin, Kale garbiketa taldeko arduradunari hiri altzari, bide garbitasun eta abarretan gertatzen diren jazoera guztien berri emanez.
6. Zerbitzu eta mantenua saileko beharrizanen arabera, Obra eta zerbitzuetako enkargatuak agintzen dizkion lanak burutu.
7. Kultur ekintzetarako azpiegitura prestatzen laguntza eskaini.
8. Udal elektrikariari lagundu hainbat lanetan, hala nola:
a. Udal instalazio elektrikoen mantentzea egin (Argiztapen publikoa, semaforoak, udal biltegiak…), elektrikariaren ardurape–an.
b. Udalak behar dituen azpiegitura elektrikoak prestatu.
9. Atez ateko zabor bilketa sisteman hainbat lan osatu, zabor puntuetan informazioa jasoz, gaizki ateratako zaborraren kontrola eramateko.
10. Errementaritzan ohizko diren lanak burutu udal azpiegitura eta eraikuntzen mantentze egokirako (saneamendu eta estolden estalkiak, udal eraikuntzetan metalezko marko eta ateak konpondu eta berriak egin, planta berriak, hesien konponketak, hesi berriak jarri…).
11. Udal ur sarean eta Udal eraikinetan berrikuntzak eta gertatzen diren matxuren konponketan lagundu iturginari.
12. Igeltserotza lanetan lagundu, bai mantentzeari dagokionez, zein obra berriak egiterako orduan, Igeltseroek emandako jarraibideak jarraituz.
13. Hilerriari dagozkion lanetan laguntza eman: ehorzketak eta instalazioaren mantentze lanak burutuz.
14. Udalaren eskabadorarekin egin daitezkeen lanak burutzea (zangak ireki, lur mugimenduak, bide garbitzeak…).
15. Behar denean, mantentze edo garbiketa lanak egiteko Udalak duen makineria erabiltzea, hala nola, obra eta zerbitzuetako lantaldeko lanakburutzeko.
16. Lorategi, mendi, nekazal bide eta abarren mantentzea, lorategi eta landaketa berriak egiteko beharrezko diren lanak burutuz.
17. Simaurketan zein insektiziden erabilpenean lagundu.
18. Negu garaian, elurra edo kaxkabarra eginez gero, kaleetako elurra kentzen lagundu.
19. Laneko parteak bete egunero.
20. Bere lana aurrera eramateko beharrezko material eta baliabideen zerrenda egin eta arduradunari proposatu.
21. Lankideei lagundu lan pilaketa uneetan.
22. Esleitutako baliabide materialen, ibilgailuaren eta tresneriaren oinarrizko mantentzeaz arduratu eta arduradunei euren egoeraren berri eman.
23. Arduradunari gertatzen diren desbideratze, jazoera eta anomaliei buruz puntualki berri eman, eta burututako lanei buruz eskatzen zaion informazioa eskeini.
24. Saileko arduradunak hala ezartzen duenean, saileko gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria eta gaitasunak kontutan izanik.
25. Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.
—Operario laguntzaile gisa:
1. Igeltseritza lanetan lagundu, Igeltsero arduradunaren jarraibideak jarraituz: zangak ireki eta itxi, ormak eta trenkadak bota, masa egin, materiala kargatu eta deskargatu, bidezulo eta espaloi-zuloak konpondu etab.
2. Lorezaintza lanak burutu lorazainaren aginduak jarraituz: zuhaitzen landaketa, garbiketa lanak, landareen landaketak, gune berdeen mantentzea, zuhaitz, zuhaizka eta soropilen mozketak, inguru berde eta lorategien txukuntze lanak, etab.
3. Iturginari lagundu: kontadoreen irakurketa, kontadoreak aldatu, ur deposituak kontrolatu, ura kloratu, saneamendu, hustubide eta estolderian garbiketa lanak…
4. Elektrikariari lagundu instalakuntza elektrikoen mantentze lanak burutuz.
5. Kale garbiketako lanak burutu, arduradunaren aginduak jarraituz.
6. Hilerrietako mantentze lanak, ehorzketa lanak, lorezaintza lanak… burutu, arduradunaren aginduak jarraituz.
7. Barneko eta kanpoko pintura lanak egin.
8. Era desberdinetako instalazio lanak burutu: habeak, gapirioak, hesiak, seinaleak, oholtzak, pertsianak, etab. instalatu.
9. Esleitzen zaizkion materialen eta tresnen kontrola eraman eta arduradunari horren berri eman.
10. Eguneroko laneko parteak bete.
11. Lankideei lagundu lan pilaketa uneetan.
12. Saileko arduradunak hala ezartzen duenean, saileko gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria eta gaitasunak kontutan izanik.
13. Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.
3. Aurkeztu nahi dutenek bete beharrekoak.
Onartua izateko eta, horrela izanez gero, prozesuan parte hartzeko, eskariak aurkezteko epea itxi aurretik honako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europear Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorako mendekoak.
b) 16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta ez gainditzea nahitaezko jubilaziorako gehienezko adina.
c) Eskola ziurtagiria edo baliokideren bateko titulua edukitzea edo bera lortzeko eskubideak ordaindurik edukitzea. Atzerriko titulazioei dagokienez, titulua homologatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.
d) Gidabaimena: B.
e) Disziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea eta enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabetzea edo gabetze berezi irmoa ez izatea.
Europako Batasuneko partaide diren beste Estatuetakoek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan administrazio publikoan sartzeko inolako diziplinazko zigorrik edo gaitzespen penalik.
f) Lanpostuari dagozkion zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; baldintza hau egiaztatu egin beharko da dagokionean mediku-azterketa bat eginez.
g) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea. Hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
h) 1. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak frogatzen dituen agiria. Ezagupen hori frogatzeko eskaerarekin batera apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan adierazten den gaitasun ziurtagiriren bat aurkeztu beharko du. Hizkuntza-eskakizunik gabeko izangaiak ere onartuko dira oposaketaldia egin ahal izateko eta, bere kasuan, hau gaindituz gero, B poltsan geratuko dira.
j) Baldintza berdintasuna.
Bat etorriz 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 35. artikuluan ezarritakoarekin, desgaitasun batekiko pertsonek lanerako eskubidea dute, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen aplikazioa bermatzeko moduko baldintzen arabera, eduki ere. Epaimahaiak ezarriko ditu probakburutzeko egin daitezkeen denbora eta baliabide egokitzapenak, desgaitasuna duten izangaiek hala eskatzen badute eta ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduari jarraiki −hautaketa-prozesuetan denbora gehigarriak hartzeko irizpide orokorrak ezartzen ditu, minusbaliotasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko−. Horretarako, interesatuak eskaera zehatza egingo du deialdian parte hartzeko eskabidean. Halaber, Epaimahaiak balioetsi dezan bidezkoa den ala ez eskatutakoa aitortzea, izangaiak Medikuaren Irizpena erantsiko dio eskabideari. Irizpen hori igorriko du minusbaliotasun-maila kalifikatzeko eskudun den organo teknikoak, eta modu sinesgarrian agertuko ditu izangaiari aitortu zaion minusbaliotasun-mailaren sorburu diren desgaitasun iraunkorrak.
4. Eskabideak.
Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Eredua Usurbilgo Udal Erregistroan emango da, eta oinarri hauei erantsita doa. Usurbilgo udalaren web atarian ere lortu ahal izango da helbide honetan: www.usurbil.eus.
Prozesuan parte hartzeko eskabideak Usurbilgo alkate-udalburuari bidali behar zaizkio, eta ondoko baldintza hauek bete behar dira atzera ez botatzeko:
a) Deialdian eskatutako baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituztela adierazi behar dute aurkezten direnek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.
b) Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauen kopia arruntak erantsi behar dituzte:
— Nortasun-agiria edo Europako Batasuneko beste Estatuetako partaideen kasuan nortasuna eta nazionalitatea egiaztatu duen agiriaren kopia.
— Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren agiriaren kopia.
— Gidabaimena: B, C1 edo C (cual corresponda).
— Eskatutako hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko tituluen edota egiaztagiriaren kopia (bere kasuan).
Eskabideak, behar bezala beteta, Usurbilgo Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, deialdiaren iragarkia Gipuzkoakoa Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo 10 egun balioduneko epearen barruan.
Eskabideak, era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira. Usurbilgo alkate-udalburuari bidali behar zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan ditzaketen egitatezko akatsak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.
5. Aurkezturikoak onartzea.
Instantziak aurkezteko epea amaituta, Alkate-Lehendakariak onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrendak onartuko ditu. Usurbilgo udaleko webgunean argitaratuko dira. Udalak 3 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak egiteko.
Behin-behineko zerrendak, besterik gabe, behin betikotzat joko dira erreklamaziorik ez badago. Halakorik badago, berriz, beste ebazpen baten bidez onartu edo baztertuko dira. Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrendak onetsiko ditu udalak, eta adierazitako modu berdinean argitaratuko ditu.
Behin-behineko zerrendarekin batera azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia emango da argitara, baita epaimahaia osatuko duten titularren eta ordezkoen izendapena ere, Udaleko iragarki taulan erakutsiaz eta udal web orrian (www.usurbil.eus) argitaratuaz.
Probetan, ebazpenaren arabera prozesuan onartutako izangaiek parte hartu ahal izango dute, baita zerrendetan baztertuta daudenek ere, baldin eta dagozkien inpugnazioak aurkeztuak dituztela eta erabakitzeko daudela frogatzen badute deitutako proban. Ebazpenean erreklamazioak atzera botako balituzte, pertsona horiek prozesutik kanpo geratuko lirateke behin betiko.
6. Epaimahaia.
Ariketak epaituko dituen epaimahaia kide titularrez eta ordezkoez osaturik egongo da, eta horien izendapena argitara emango da udaletxeko webgunean. Epaimahaia honela osatuko da:
Epaimahaiburua:
— Udal Aparejadorea/ Zerbitzu eta Mantenu saileko burua edo horren ordezkoa.
Mahaikideak:
— Obra eta zerbitzuetako enkargatua edo horren ordezkoa.
— Udaleko zerbitzuak eta mantenua saileko funtzionario bat edo horren ordezkoa.
— Udaleko edo beste udal bateko pareko arloari dagokion funtzionarioa edo horren ordezkoa.
— Udaleko edo beste udal bateko pareko arloari dagokion funtzionarioa edo horren ordezkoa.
Idazkaria:
— Pertsonal Arloko administraria edo horren ordezkoa.
Epaimahaiak komenigarritzat jotzen badu, aholkulariak deitu ahal izango ditu epaimahaira, mahaikideekin elkarlanean aritzeko eta hauen partaidetza eginkizun teknikoetara mugatuko da. Pertsonal eta kontratazio teknikariak aholkulari gisa parte hartuko du.
Epaimahai Kalifikatzaileko kideek ezingo dute esku-hartu, Alkateari jakinaraziz, urriaren 1eko 40/2015 Legeko 23. artikuluan xedatutako gorabeherak gertatzen badira. Baita ere Lege berdineko 24. artikuluak xedatzen duen arabera errefusatu ahal izango da.
Epaimahaikide guztiek hitza eta botua izango dute, Idazkariak eta aholkulariek izan ezik, horiek hitza bakarrik izango baitute. Epaimahaia ezin izango da eratu eta, hortaz, ez du jarduterik ere izango gutxienez Lehendakaria, Idazkaria eta epaimahai-kideen erdiak bileran ez badaude.
Epaimahaiko erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoarekin onartuko dira, eta parekatuz gero, Epaimahaiburutzat diharduenak ebatziko luke.
Arau hauen aplikazioan sor daitezkeen zalantza guztiak erabakiko ditu epaimahaiak, baita aldez aurretik aurreikusi gabeko kasuetan egin behar dena ere.
Epaimahaia osatzen duten kide guztiek maila akademiko berekoa edo goragokoa izango dute.
7. Azterketa fasea.
Usurbilgo Udalaren webgunean argitaratuko da ariketa egiteko deialdia, eta han adieraziko da azterketa zein egun, ordu eta tokitan egingo den. Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez direnak, baita arrazoitua bada ere, hauta-prozesutik kanpo geratuko dira erabat.
Epaimahaiak edozein unetan eska diezaieke izangaiei nork bere burua identifikatzeko, eta, horretarako, ariketa bakoitzean NAN edo beste edozein dokumentu ofizial eraman beharko dute aldean (pasaportea, gida-baimena, Atzerritarren Identifikaziorako Zenbakia).
Azterketen fasea bakarra izango da, praktikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea. Azterketa bakarra izan arren bere baitan lanpostuarekin zerikusia du(t)en proba(k) eduki ahal izago ditu, alegia, I. eranskineko berariazko gaiekin eta lanpostu(ar)en funtzioekin zerikusia dutenak.
Ariketa honetan gehienez 50 puntu lortu ahal izango dira eta gainditzeko gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.
8. Epaimahaiaren proposamena.
Azterketaren ondoren ariketa gainditu dutenen zerrenda iragarki-taulan eta www.usurbil.eus helbidean emango da argitara. Bakoitzak oposaketa fasean lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du hurrenkera. Dena den, eskaintzen den postu bakoitzaren arabera gidabaimenaren irizpidea kontuan izango da hurrenkera horretan.
Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera erabakiko da, jarrita dauden hurrenkeran:
a) Emakumeei emango zaie lehentasuna, administrazioko dena delako kidego edo eskalan emakumeak %40 baino gutxiago direnean.
b) Zozketa.
Epaimahaiak Alkateari bidaliko dio akta, lan-poltsa onartu dezan. Poltsa bakarra bi atalez osatua egonko da: A poltsan hizkuntza eskakizuna akreditaturik dutenak eta B poltsan hizkuntza eskakizuna akreditaturik ez dutenak. Hizkuntza eskakizuna egiaztatu gabe daukatela ageri diren izangaiek, gerora 1. HE egiaztatzen badute (edo 2 edo 3 edo 4. ere), dagokion egiaztagiria aurkeztu ahal izango diote Usurbilgo Udalari. Hori eginda, 1. HE dutenen A zerrendan azalduko dira, azkenekoaren atzetik.
9. Gorabeherak.
Epaimahaiak ahalmen osoa izango du sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta, oinarri hauetan aurrez ikusten ez diren gorabeheretan, prozesua ongi bideratzeko behar diren erabakiak hartzeko.
10. Aurka egitea.
Epaimahaiaren erabakien aurka, hala nola, oposizio aldiko puntuazioaren aurka, hau argitaratu eta hiru egun balioduneko epean horren kontrako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Interesatuek, deialdiaren, bere oinarrien eta deialdiak berak zein epaimahaiaren jardunak eragin ditzakeen administrazio-ekintzen aurka jo dezakete, urriaren 1eko Administrazio Publikoetako Administrazioko Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak xedatutako kasu eta moduetan.
11. Prozesuaren argitalpenak.
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, poltsak, etab.) Usurbilgo Udaleko web orrian argitaratuko dira (www.usurbil.eus).
12. Datu pertsonalen babesa.
Izangaiei eskatzen zaizkien datu pertsonalak fitxategi batera pasako dira eta hautaketa prozesua kudeatu ahal izateko tratamendu bat emango zaie, baina datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legeria aplikatuko zaio fitxategiari; beraz, izangaiek Udal honetan datuak eskuratu, ezabatu, aurka egin eta zuzentzeko eskubidea erabili ahal izango dute.
I. ERANSKINA
GAITEGIA
1. Lan arriskuen prebentzioa. Laneko segurtasun- eta osasun-neurriak. Lan Arriskuak Prebenitzeko araudia: azaroaren 8ko 31/1995 lan arriskuen prebentziorako legea, 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
2. Kale-garbiketan eragina duten arazo partikularrak: Elurra, hostoen erorketa.
3. Kale-garbiketako produktuen erabilpena. Produktu kimikoak, produktuen inguruko arau orokorrak, produktuen erabilpenetik etor daitezkeen arriskuak identifikatzea eta produktuen etiketatzea.
4. Saneamendu-sarea eta hustu-bideak garbitu eta mantentzea.
5. Iturgintzako kontzeptu orokorrak, lan-tresnak.
6. Garbitzeko makinak, tresnak eta erremintak. Erabilpena eta mantenimendua.
7. Garbitasunarekin lotutako alderdi ekologikoak. Hondakinak deuseztatzea. Hondakinen tratamendua Usurbilen.
8. Mekanikazko kontzeptu orokorrak; kale-garbiketako makina-tresna. Lanabesak.
9. Kale-garbiketaren inguruko kontzeptu orokorrak, prozedurak, lan-tresnak, materialak, frakzioak, birziklapena eta kontzeptu orokorrak.
10. Igeltseritzaren inguruko kontzeptuak, lan-tresnak, prozedurak, materialak, jakintza orokorrak etab.
11. Lorezaintzaren inguruko kontzeptuak, landareak, prozedurak, lan-tresnak, materialak, jakintza orokorrak etab.
12. Elektrikaritzako kontzeptu orokorrak, kableak.