HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO ESKUALDEKO
HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hutsen zuzenketa, honako zerrenda honena: Azpeitiko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko kide den Zarautzko udalerriari kartelak jartzeko dauden kokalekuak:
2023ko apirilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua (74. zk.).
Saila: hauteskunde-administrazioa.
Azpeitiko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen Zarauzko udalerriari dagozkion kartelak jartzeko dauden lekuak argitaratzean huts egin denez (2023ko apirilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74. zk.), honako zuzenketa hau egiten da, udalerri horretako «kartelak doan jartzeko kokalekuak» atala honela idatzita:
«Kartelak doan jartzeko kokalekuak:
— 8 panel Lapurdi kalean (tren-geltoki parean).
— 8 panel Gaztainpe inguruan (tren geltoki parean).
— 8 panel Iñurritza parkean.
— 8 panel Nafarroa kalean (Gure Ametsa parkean).
— 8 panel Arrosategia parkeko hesian.
— 8 panel Vista Alegre auzoaren eskuineko sarreran.
— 8 panel Urdaneta Kalea 1.
— 8 panel Azken Portun (Urdaneta kalea).
— 8 panel Itxasmendi auzoaren sarreran.
— 8 panel Gipuzkoa kalean (Zelai Ondoko lurpeko pasagunearen ondoan).
— 8 panel Lizardi institutuaren aurrean.
Panelek neurri hauek izango dituzte: 88 panel 2 x 1 m-koak.»
Azpeitia, 2023ko apirilaren 20a.—Shelley Gallina Foster, Hauteskunde Batzordeko idazkaria. (2860)