GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
2/2023 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak deitzekoa.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzko Eusko Legebiltzarraren martxoaren 27ko 1/1987 Legeak 7.1 artikuluan xedatzen duenez, aipatu hauteskundeetarako deialdia diputatu nagusiak egingo du, eta egunak nahiz epeek toki-hauteskundeetarako ezarritako egun eta epeekin bat etorri beharko dute.
7.3. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, deialdia egiteko Dekretuak zehaztuko du hauteskunde-barruti bakoitzean hautatu beharreko batzarkideen kopurua, hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanleriaren arabera zehaztu ere, 3. artikuluak xedatzen duenez. Horri dagokionez, 2022ko urtarrilaren 1eko datuen arabera Gipuzkoako udalerri bakoitzerako ofizialki onetsitako biztanleria hartu da kontuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako 51 batzarkideen banaketa dagozkien lau barrutien artean egiteko.
Horrenbestez, lege horrek diputatu nagusi honi ematen dion ahalmena erabiliz,
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Hauteskundeen deialdia eta data.
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak deitzen dira: 2023ko maiatzaren 28an egingo direnak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko Eusko Legebiltzarraren martxoaren 27ko 1/1987 Legean ezarritako eran eta baldintzetan.
2. artikulua. Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatu beharreko batzarkideen kopurua.
Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatu beharreko batzarkideen kopurua hau izango da:
a) «Donostialdea» barrutia: hamazazpi (17) batzarkide.
Hauek dira barrutia osatzen duten udalerriak: Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.
b) «Bidasoa-Oiartzun» barrutia: hamaika (11) batzarkide.
Hauek dira barrutia osatzen duten udalerriak: Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.
c) «Oria» barrutia: bederatzi (9) batzarkide.
Hauek dira barrutia osatzen duten udalerriak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu, Legazpi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil eta Zumarraga.
d) «Deba-Urola» barrutia: hamalau (14) batzarkide.
Hauek dira barrutia osatzen duten udalerriak: Aia, Aizarnazabal, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bergara, Bidania-Goiatz, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Eskoriatza, Getaria, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Mutriku, Oñati, Orio, Soraluze-Placencia de las Armas, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
Amaierako xedapen bakarra. Indarrean jartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2023ko apirilaren 3a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia. (2524)