GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoako lurralde historikoan gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioetarako dirulaguntzen 2023ko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2023ko martxoaren 29ko bileran:
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren abenduaren 5eko 12/2008 Legeak Zorroari buruzko Dekretuan zerrendatutako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen prestazioa arautzen du.
Antolaketa formula posibleen artean, horiek erakunde publikoek zein ekimen pribatuko erakundeek hornitzea aurreikusten du, betiere beren titulartasuneko zentroak badituzte edo horien gaineko eskubide erreal baten titularrak badira.
Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapa plangintza tresna bat da, gizarte zerbitzuen sistemaren hedapena ezartzen duena aldi horretan aurreikusita egon daitekeen eskaerari erantzuteko.
Maparen helburuen artean dago Gipuzkoako gizarte-baliabideen sare publikoko eskaintza gizarte-beharrizanen bilakaerara egokitzea eta lurralde mailako oreka lortzea, baita zerbitzu eta prestazioen eskaintzari dagokion kalitatea hobetzea ere, pertsonen beharrizanetara egokitutako arreta bermatzeko, eskaintza hori bere ingurunetik ahalik eta hurbilen kokatuz.
Horregatik, Gizarte Politiketako Departamentuak laguntzen plan bat bultzatu nahi du gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioetarako, departamentu horrek lurralde osoan antzemandako beharrekin bat datozen ekipamenduen sarea sustatzeko, bai eta ekipamenduen eskualdeetako banaketa egokia eta dauden zentroetan kalitate maila onargarriak mantentzeko ere, horiek baitira plan horren helburuak.
Oinarri arautzaile hauetan jasotako laguntzak ez dira estatuko laguntzak, estatu kideen arteko trukeetan eraginik ez dutelako, eta, hala badagokio, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluarekin bateragarriak dira.
Gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsioak egiteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak aurkeztu dira, onar daitezen:
1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, udal eskumeneko zentro berriak sortzeko.
2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
3. Zentro berriak sortzeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak.
4. Erakunde pribatuentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
5. Hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan egin beharreko inbertsioak.
Era berean, 2023ko deialdia aurkeztu da, onar dadin.
Hori dela eta, Diputatuen Kontseiluak, Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. Gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onestea. Oinarri horiek erabaki honen I. eranskinean jaso dira.
Bigarren. Dirulaguntza lerro bakoitzari dagozkion oinarri arautzaile espezifikoak onartzea, jarraian adierazten den xede edo xedearen arabera:
1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, udal eskumeneko zentro berriak sortzeko.
2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
3. Zentro berriak sortzeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak.
4. Erakunde pribatuentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
5. Hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan egin beharreko inbertsioak.
Oinarri arautzaile espezifiko horiek erabaki honen II. eranskinean zehazten dira.
Hirugarren. Gizarte zerbitzuetako zentroetan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia onestea. Deialdi hori erabaki honen III. eranskinean jaso da.
Laugarren. Hamabi milioi euroko (12.000.000 €) gastua baimentzea, aipatutako laguntzen 2023ko deialdiari aurre egiteko, honako aurrekontu-partida hauen kontura:
2023ko deialdia-lerroa/Convocatoria 2023-líneas Zenbatekoa/Importe Kontu saila/Partida 1. Udal eskumeneko zentro berriak sortzeko dirulaguntzak (tokiko erakundeak)/ Subvenciones para la creación de nuevos centros de competencia municipal (entidades locales) 2.000.000 1 0820.210.761.01.02 2023 2.000.000 5 0820.210.761.01.02 2024 Guztira/Total 4.000.000 2. Dauden zentroak handitzeko, zaharberritzeko edo egokitzeko dirulaguntzak (tokiko erakundeak)/Subvenciones para la ampliación, reforma y/o adecuación de centros existentes (entidades locales) 600.000 1 0820.210.761.01.03 2023 500.000 5 0820.210.761.01.03 2024 Guztira/Total 1.100.000 3. Zentro berriak sortzeko dirulaguntzak (entitate pribatuak)/Subvenciones para la creación de nuevos centros (entidades privadas) 750.000 1 0820.210.770.00.01 2023 750.000 1 0820.210.781.00.02 2023 600.000 5 0820.210.770.00.01 2024 600.000 5 0820.210.781.00.02 2024 Guztira/Total 2.700.000 4. Dauden zentroak handitzeko, zaharberritzeko edo egokitzeko dirulaguntzak (entitate pribatuak)/Subvenciones para la ampliación, reforma y/o adecuación de centros existentes (entidades privadas) 750.000 1 0820.210.770.00.02 2023 750.000 1 0820.210.781.00.03 2023 600.000 5 0820.210.770.00.02 2024 600.000 5 0820.210.781.00.03 2024 Guztira/Total 2.700.000 5. Hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan egin beharreko inbertsioak/Inversiones a realizar en las sedes de las entidades del tercer sector social 900.000 1 0820.210.781.00.04 2023 600.000 5 0820.210.781.00.04 2024 Guztira/Total 1.500.000
Dirulaguntzen ildo baterako gastu baimendua agortuko ez balitz, soberako zenbatekoak beste ildoetan aurreikusitako laguntzak osatzeko erabili ahal izango dira.
Deialdi honentzat hasieran aurreikusitako kopurua handitu edo txikitu egin dezake zenbatekoaren arabera horretarako eskumena duen organoak, dirulaguntzak emateko ebazpena hartu aurretik eta deialdi berririk egin behar izan gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntza ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.
Bosgarren. Erabaki honen bidez onetsitako oinarri arautzaile hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera izango dute eragina.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Donostia, 2023ko martxoaren 29a.—Imanole I. Eizmendi Galarza, Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari teknikoa.
(2370)
I ERANSKINA
Oinarri arautzaile orokorrak: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioetarako dirulaguntzak emateko.
1. oinarria. Laguntzen helburua.
Oinarri hauen helburua da dirulaguntzak ematea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorroan jasotzen diren zerbitzuak eskaintzen dituzten gizarte zerbitzuen zentroetara eta higugarren mailako gizarte arloko entitateetara.
Bi kasuetan, diruz laguntzekoak diren proiektuetan jasotako higiezinak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta egongo dira.
Dirulaguntzen lerroak hauek dira:
1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, udal eskumeneko zentro berriak sortzeko.
2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
3. Zentro berriak sortzeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak.
4. Erakunde pribatuentzako dirulaguntzak, lehendik dauden zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
5. Hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan egin beharreko inbertsioak.
2. oinarria. Onuradunak.
2.1. Oinarri hauetan ezarritako laguntzak eskatu ahal izango dituzte honako erakunde hauek modalitate eta dirulaguntza ildo bakoitzeko oinarrietan zehazten denaren arabera:
a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak eta haien mendeko erakundeak.
b) Dirulaguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituzten erakunde publiko eta pribatuek, eta zentro horretan eskubide errealen baten titular badira (gutxienez, erabilerakoa).
c) Hirugarren sektore sozialeko erakundeak. Oinarri hauen ondorioetarako, hirugarren sektore sozialeko erakundetzat hartzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen I. kapituluan araututako eremuan sartzen direnak.
2.2. Ezingo dute deialdi honetan parte hartu ondoren adierazten diren entitateek:
a) Estatuaren edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpe dauden entitateak.
b) Foru Erakunde autonomoak.
c) Bere menpeko zentroetan sartzeko mugak ezartzen dituzten entitateak.
3. oinarria. Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
3.1. Erakunde eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.
b) Erakunde eskatzaileak ez duela Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan adierazitako onuradun izaera eragozten duen kausarik.
c) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
e) Dirulaguntzaren xede diren higiezinen titularitatea izatea, jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa. Azkeneko bi kasuetan, lagapen edo errentamendu aldiak, luzapenak barne, 10 urteko gutxieneko iraupena izan beharko du, deialdia argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
f) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
3.2. Aurreko atalean adierazitakoa egiaztatzeko, entitate eskatzaileak ardurapeko adierazpen bat aurkeztu beharko du.
Adierazpen formal hori egitea nahikoa da entitate eskatzailea administrazio publikoa denean; aldiz, bestelako entitateek adierazpenean ageri diren datuak egiaztatu egin behar dituzte dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egin baino lehenago, eta, horretarako, hamar eguneko epea izango dute errekerimendua egiten zaienetik aurrera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen eskumenak erabiliz, eskakizunak betetzen direla eta, zehazki, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu.
4. oinarria. Laguntza jasotzeko jarduerek bete beharreko baldintzak.
4.1. Laguntza jasotzeko jarduerek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Zentroek eta egoitzek Gipuzkoako Lurralde Historikoak egon beharko dute.
b) Gizarte zerbitzuen alorrean indarrean dagoen araudia betetzea, bai eta jardueraren ingurukoa ere.
c) Proiektuek 12. oinarrian jasotzen den arautegiari erabat egokitzea aurreikusi beharko dute, aplikagarri zaien kasuetan.
Horretarako, Gizarte Politiketako Departamentuak egindako ikuskaritzen emaitzak kontuan hartu beharko dute.
4.2. Denborazko baldintzak:
Dirulaguntzaren xede den jarduera hasi ahal izango da ebazpena emango den ekitaldiaren aurreko aurrekontu ekitaldian.
Salbuespen gisa, aurreko ekitaldietan hasitako jarduerak diruz lagundu ahal izango dira, hori justifikatzen duten inguruabar bereziak daudenean.
Dirulaguntzaren xede den jarduera aurrekontu ekitaldi batean baino gehiagotan gauzatuko balitz, Gizarte Politiketako Departamentuak urte anitzeko gastu espedientea izapidetuko luke, aurrekontu arloko araudiak xedatutakoaren arabera.
4.3. Dokumentazioaren baldintzak:
Dirulaguntzaren xede den jarduketarekin batera deialdi bakoitzean zehazten den dokumentazio aurkeztu beharko da.
5. oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
5.1. Eskaeretan proiektu bat edo gehiago jasoko dira, eta horietako bakoitza lehenengo oinarrian zehaztutako dirulaguntza lerroetakoren batekoa izango da.
5.2. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz entitate eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du dirulaguntza eskaera.
5.3. Eskaera edo dokumentazio osagarria nahitaez internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) kokatua dagoen dirulaguntzen atarian.
5.4. Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea.
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da dirulaguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak proiektu bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu.
5.5. Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman zaizkion dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaeran zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.
5.6. Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
5.7. Nolanahi ere, Gizarte Politiketako Departamentuak proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatu ahal izango ditu.
5.8. Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Gizarte Politiketako Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.
6. oinarria. Laguntza emateko prozedura.
6.1. Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagokakoa izango da.
6.2. Honetan datza lehia bidezko prozedura: aurkeztutako eskaerak ebaluatzea, oinarri orokor hauekin batera datozen oinarri berezietan dirulaguntza modalitate edo lerro bakoitzerako zehaztutako balorazio irizpideen arabera, haien artean lehentasunak ezartzeko; eta irizpide horiek aplikatuta gutxieneko puntuazioa lortu duten eskaerei dirulaguntza ematea, kreditu erabilgarriaren barruan eta deialdian finkaturiko muga errespetatuz.
6.3. Dirulaguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.
7. oinarria. Puntuazioa.
Eskaerak ondorengo irizpideak kontuan hartuta puntuatuko dira:
a) Oinarri espezifikoetan puntuazio objektiboko apartatuak egonez gero, aurreikusitako puntuazioak lortu ahal izango dira edo, bestela, horien batuketa, apartatu bakoitzean zehaztutako gehieneko puntuazio gainditu gabe.
b) Aldiz, apartaturen bateko puntuazioak balorazio kualitatiboa behar izanez gero, balorazio globala ezarriko da, diruz lagungarria den jarduera apartatu jakin horretara nola egokitzen den baloratuko duena, ondorengo taularen arabera:
Egokitzapen Gehieneko
maila puntuazioaren gaineko %
Erabatekoa % 100
Oso ona % 80tik % 100era
Ona % 60tik % 80era
Nahikoa % 50tik % 60era
Eskasa % 40tik % 50era
Oso eskasa % 20tik % 40era
Batere ez % 0
8. oinarria. Finantzazioa.
8.1. Dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdiak ezarriko du dirulaguntzak aurrekontuko zein kredituren kargurakoak izango diren.
8.2. Ebazpenean dirulaguntza bakoitzari zein urtetako aurrekontuko kreditutik finantzatuko den esleituko zaio, proiektua deialdiaren urtean bertan edo hurrengo urteetan gauza daitekeen aztertuta, horretarako kontuan hartuko delarik aurkeztutako dokumentazioaren arabera nolakoa den egoera Hirigintzaren eta aurrekontuaren aldetik, lursailen eta higiezinaren erabilgarritasunaren aldetik edo beste alderen batetik.
8.3. Urtetako aurrekontu horiek aldatu daitezke proiektuaren exekuzioa burutzen ez denean onartutako aurrekontuaren banaketarekin batera.
8.4. Oinarri hauetan erregulatutako dirulaguntzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.
8.5. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta, kasu orotan, dirulaguntza honekin batera beste laguntzaren bat ere jasoz gero, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke.
8.6. Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa emandako dirulaguntza baino handiagoa bada, diferentzia hori onuradunaren funts propioekin osatuko da, edo beste dirulaguntza edo baliabideetatik jasotako finantzaketarekin, baldin eta hori bateragarria bada, oinarrietan xedatutakoaren arabera.
9. oinarria. Dirulaguntzen ehunekoak eta zenbatekoak.
9.1. Dirulaguntzen ehunekoak eta zenbatekoak zehazteko, ez dira kostu hautagarriak izango:
1. Lurzoruak, eraikinak edo lokalak erosteko gastuak.
2. Lursailean egin beharreko hiritartze lanen gastuak.
3. Gizarte zerbitzuetarako erabiliko ez diren espazioekin lotutakoak.
9.2. Dirulaguntza emango zaie, bakarrik, baldintza guztiak betetzen dituzten eta dirulaguntza lerro bakoitzaren oinarrietan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen duten eskaerei.
9.3. Ezarritako laguntzak ez dira izango kostu hautagarrien % 75 baino gehiagokoak, proiektuaren kostu zenbatetsien gainean.
Dirulaguntzaren ehunekoa zehaztuko da lortutako puntuazioaren arabera eta aurrekontuaren eskuragarritasunaren arabera.
Salbuespen gisa, kostu horren %100 bitarteko dirulaguntzak eman ahal izango dira Balorazio Batzordearen iritziz hori justifikatzen duten aparteko baldintzak gertatzen direnean.
Laguntza horietara bideratutako aurrekontu zuzkidurak ez badie hautatutako eskaerei aipatutako mugara iristeko aukerarik ematen, dirulaguntzaren kopurua proportzionalki murriztuko da balorazioan lortutako puntuazioaren arabera.
Dirulaguntza gehienez ere ondoren zehazten dena izango da lerro bakoitzean, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz:
1. lerroa: 1.000.000 euro.
2. lerroa: 1.000.000 euro.
3. lerroa: 1.000.000 euro.
4. lerroa: 1.000.000 euro.
5. lerroa: 300.000 euro.
Entitate batek dirulaguntzak eskatuko balitu zenbait lerrotan, guztira emandako dirulaguntzak ezingo du 1.000.000 eurotik gorakoa izan, lerro bakoitzean emandako zenbatekoak batuta.
10. oinarria. Prozedura antolatu eta bideratzeko eskumena duten organoak.
10.1. Ikuskapen, Inbertsio eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzua da prozedura izapidetuko duen organoa. Hala, behar besteko jarduketa egingo ditu ofizioz, ebazpen proposamena egiteko behar dituen datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzearren.
10.2. Eskaeren hasierako balorazioa lerro bakoitzeko oinarri espezifikoan bildutako irizpideei jarraituta egingo da.
10.3. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, Batzorde Ebaluatzaile bat eratuko da, kide hauek izango dituena:
— Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko zerbitzuburua, batzordeburu izango dena.
— Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako zerbitzuburua,
— Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko zerbitzuburua.
— Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zerbitzuburua eta.
— Haurren eta Nerabeen Babeseko zerbitzuburua.
Idazkaria Inbertsio eta Gizarte Ekimeneko atalburua izango da.
10.4. Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioetsi ahal izateko.
10.5. Eskaerak aztertu ondoren, Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzuak eskaeren balorazio txosten bat prestatuko du eta Ebaluazio Batzordeari aurkeztuko dio, zeinak, aldi berean, ebazpen proposamen bat egingo duen balorazioaren emaitza azalduz, eta organo eskudunari igorriko dio hark onar dezan.
11. oinarria. Dirulaguntzak emateko ebazpena.
11.1. Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuari dagokio laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpena ematea, Gizarte Politiketako Departamentuko egitura organiko eta funtzionalarekin bat etorriz.
11.2. Ebazpenak jasoko du onartutako eskaeren zerrenda eta bertan jasoko dira ere diruz lagundutako jarduerak, jarduera bakoitzeko esleitutako dirulaguntza zehaztuz eta baita hasiera batean banatuko diren aurrekontuko ekitaldiak. Aldi berean zehaztuko dira diruz lagunduta izateko baldintzak betetzen dituzten eskaerak eta ezin dituztela jaso aurrekonturik ez dagoelako eta baita jasotzeko eskubiderik ez dutenak baldintzak betetzen ez dituztelako.
11.3. Urriaren 1eko 30/92 Legearen, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenaren, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
11.4. Behar diren ebazpenak emateko eta argitaratu edo jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, dirulaguntzen deialdia argitaratzen denetik kontatuta, eta, nolanahi ere, dagokion aurrekontu ekitaldiko abenduaren 31 baino lehen. Epe hori amaitutakoan entitate interesatuek ez badute ebazpenik jaso edo ez bada argitaratu, haien eskaera ezetsitzat joko da, administrazioaren isiltasunagatik.
12. oinarria. Betebeharrak.
Laguntza emateak erakunde onuradunari honako betebehar hauek eragingo dizkio:
a) Laguntza ematea eragin duen proiektua edo jarduera ezarritako epean gauzatzea.
b) Aplikatu behar zaizkion kasuetan, zerrendan adierazten diren dekretuetan ezarritako baldintza eta prozedurak betetzea:
1. Martxoaren 10eko 40/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena.
2. Martxoaren 10eko 41/1998 Dekretua, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa.
3. Urriaren 17ko 202/2000 Dekretua, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa.
4. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri aldeetako, espazio publikoetako, eraikinetako, eta informazio eta komunikazio sistemetako ibilerraztasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
5. Maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretua, adinekoentzako gizarte zerbitzuei buruzko Dekretua aldatzen duena.
6. Urriaren 10eko 195/2006 Dekretua, adinekoentzako gizarte zerbitzuei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
7. 2006ko ekainaren 2ko 394/2006 Foru Agindua unitate psikogeriatrikoetako baldintzak ezartzen dituena.
8. 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.
9. 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautuko dituen Dekretua.
10. 13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.
11. 126/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa.
Laguntzak emateko, diruz lagundu daitekeen jarduerak aldez aurreko baimena izan beharko du edo hau aplikagarria ez denean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikuskapen Ataleko aldeko txostena izan beharko du.
c) Diruz lagundutako proiektuaren guztizko kostuaren eta emandako laguntzaren arteko diferentzia finantzatzea.
d) Dirulaguntza eskatzeko oinarri hartu den helbururako erabiltzea zentroa, gutxienez, 10 urtez, lanak amaitzen diren datatik hasita.
Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, balio bizitza guztian mantendu beharko dira eta, betiere, 5 urteko gutxieneko erabilera emango zaie, fakturaren datatik hasita, aitortutako katastrofe egoera edo Gizarte Politiketako Departamentuaren berariazko baimena salbu.
e) 200.000 euro edo gehiagoko dirulaguntza jasotzen duten erakundeek emandako dirulaguntzaren zenbatekoa jaso beharko dute eskrituran, bai eta zentroa dirulaguntza eskatzeko oinarri hartu den jarduerarako gutxienez 10 urtez erabiliko dela ere. Puntu horiek erregistro publiko egokian inskribatu behar dira.
Destino betebehar hori ez betetzeak (hori, dena dela, ondasunaren besterenganatzean edo grabamenean gertatuko da) laguntza itzuli behar izatea ekarriko du ondorioz, eta ondasuna itzulketaren ordainketari atxikita geratuko da, haren edukitzailea nornahi den, erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean izan ezik edota fede onez eta titulu egokiaz edo merkataritzako edo industriako establezimendu batean ondasunen erosketa zuritzen denean izan ezik, inskribatu ezin daitezkeen ondasunak direnean.
Ez da ulertuko destino betebeharra ez dela bete destino aldaketa, besterentzea edo grabatzea Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu duenean. Kasu horretan, eskuratu duenak ondasunen destinoa gainerako denborarako betetzea bere gain hartuko du eta, destino betebeharra ez badu betetzen, baita dirulaguntzaren itzulketa ere.
f) Gizarte Politiketako Departamentuak egingo dituen ikuskaritza lanak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta finantza kontrolak ere, aurreko zeregin horietan eskatuko zaien informazio oro emanez.
g) Hitzematea entitate publikoekin lankidetzan arituko dela, zerbitzu mota bakoitzean artatzen diren gizarte arloko beharrei beharrezkoa den erantzuna emateko.
h) Diruz lagundutako proiektua gauzatzearekin zerikusia duen informazio garrantzitsu oro edo Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatzen diona ematea.
i) Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitaratzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan (2018-2022 aldirako) euskararen erabilera normalizatzeko planak xedatutakoaren arabera (2018ko abuztuaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk.).
j) Diruz lagundutako jarduera edo jarduketaren finantzaketa publikoaren berri ematea. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi instituzionala sar daiteke; edo finantzaketa publikoari buruzko legendak jar daitezke karteletan, plaka oroigarrietan, material inprimatuetan, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan; edo dirulaguntza hedabideetan aipatu daiteke.
k) Komunikazio, argitalpen eta abarretan hizkeraren berdintasunezko erabilera bermatzea; emakumea diskriminatzen duten irudiak saihestea; eta berdintasunaren, aniztasunaren, askotariko eginkizunen eta erantzunkidetasunaren irudia sustatzea.
l) Entitateak konpromisoa hartzen duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta foru sektore publikoa osatzen duten gainontzeko entitateen dirulaguntzei aplikatu beharreko Jokabide Kodea eta Erakundearen Zuzentasun esparrua betetzeko, Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 2ko saioan onartu eta honako web elektroniko honetan lizitatzaileen eskura dagoena, www.gipuzkoa.eus/eu/aldundia/zuzentasun-sistema.
m) Eta orokorrean, 2007ko martxoaren 27ko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauan, hori garatzeko Erregelamenduan (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretu bidez onartutakoan) dirulaguntzei buruzko gainontzeko arautegian eta bai oinarri hauetan baita oinarri espezifikoetan aurreikusitako obligazioak betetzea.
13. oinarria. Ordaintzeko era.
13.1. Entitate onuradunari emandako dirulaguntzaren ordainketa jatorrizko fakturak edo konpultsatuak, eta, kasua balitz, obra zati ziurtagiriak aurkeztu ahala egingo da. Halaber, oro har, fakturekin batera dagozkien ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Salbuespen gisa eta betiere fakturan horren mugaeguna azaltzen bada, ordainagiri hori epe hori amaitu eta ondorengo 15 egunetan aurkeztu ahal izango da. Faktura bakoitzeko, zenbateko osoa ordainduko da.
Beraz, konturako ordainketak egin ahal izango dira, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko erritmoaren araberakoak, eta aurkeztutako justifikazioaren pareko zenbatekoa ordainduko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluaren 4. puntuan arautzen den bezala.
13.2. Agiri zurigarriak laguntzaren onuradun den erakundearen izenean egongo dira eta bertan argi eta garbi azaldu behar dute laguntza jaso duten kontzeptuek, beste zentro batzuei dagokien kontzepturik sartu gabe; horrelakorik gertatuz gero, erakunde onuradunak puntu horiek guztiak argitu behar ditu Gizarte Politiketako Departamentuak ontzat eman arte.
13.3. Diru lagutnzaren azken %20ko zatia ordaindu aurretik, onuradunak obraren amaierako ziurtapena edo likidazioa aurkeztu behar du, eta harekin batera, 20.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak.
13.4. Ordaintzeko eskabideak aurkezteko epea dirulaguntza ematen den aurrekontu-ekitaldiari dagokion urteko abenduaren 10ean amaituko da.
13.5 Abenduaren 10ean ez badago obraren amaierako ziurtagiririk edo likidaziorik, ordaintzeko eskaeraz eta diruz lagundutako jarduera gauzatzeko finantzaketa-beharra egiaztatzeaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dira: gertatutako atzerapenaren justifikazioa, lortutako dirulaguntza baino zenbateko handiagoko ordainketak egin izana justifikatzen duen dokumentazioa eta dirulaguntzaren xede den jardueraren guztizko zenbatekoaren zenbatespena.
Kalkulu horren arabera, justifikatutako zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoa gainditzen badu, dirulaguntzak kudeatzen dituen zerbitzuak proposatuko du ordainketa-eskaera honetan aurreikusitako dirulaguntza osoa ordaintzea.
Aurreikuspena betetzen ez bada eta, azkenean, gastua txikiagoa bada, onuradunak proportzionalki dagokion zenbatekoa itzuli beharko du. Horretarako, dirulaguntzen ardura duen zerbitzuak dirulaguntza behar bezala justifikatu dela egiaztatuko du, bai eta dirulaguntza ematea edo baliatzea eragin duen jarduera egin dela eta haren helburua eta egindako zenbatespena bete direla ere, eta itzuli beharreko zenbatekoa zehazten duen txostena idatziko du.
13.6. Salbuespen gisa, emandako laguntza guztia ordaindu ahal izango du Gizarte Politiketako Departamentuak proiektuaren benetako kostua eskaera aurkeztu zenean kalkulatutakoa baino txikiagoa izan bada. Horretarako ezinbestekoa izango da proiektua eskaeran aurreikusi bezala burutzea (esku hartzeko azalerak, plazak, etab.) eta erakunde eskatzaileak desbiderapen horien arrazoiak azaltzen dituen txostena aurkeztea.
Kasu honetan, ezarritako laguntzak ez dira izango kostu hautagarrien % 75 baino gehiagokoak, proiektuaren kostu zenbatetsien gainean, eta ehuneko hori %100ekoa izango da dirulaguntzaren ehunekoa hori izan den kasuetan.
Gizarte Politiketako Departamentuak kasu bakoitzean egoki jotzen duen moduan egiaztatu ahal izango du emandako funtsen helburua, bai eta diruz lagundutako obra edo eskurapenen egoera eta garapen teknikoa ere. Datuak faltsutu edo ezkutatzeak, bai eta laguntza horien erabileran desbideratzeak ere, ebazpena baliogabetzea eta jasotako zenbatekoak itzultzea eragingo du, hortik ondoriozta daitezkeen erantzukizunen kalterik gabe.
14. oinarria. Dirulaguntzaren zuritzea.
14.1. Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du erakunde onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.
14.2. Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera urteko deialdian ezarriko den epearen barruan zuritu behar da.
14.3. Deialdi bakoitzean aipatutako epearen barruan, erakunde onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:
* Jarduera memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.
* Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:
—Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbideratzeak adieraziko dira.
—Jatorrizko fakturak edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.
—Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.
—Entitate onuradunek obra lanetan edo ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan hurrenez hurren 40.000 eta 15.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoen edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin ez den.
—Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenak egikarituz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu, zerga betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarenak beteak dituela ziurtatzeko.
—Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.
—Hala badagokio, dirulaguntzaren itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu gabeko soberakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.
14.4. Kostuak egiaztatzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.
14.5. Dirulaguntza zuritzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada, eskudun den organoak 10 eguneko epea emango dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igarotzen bada, 16. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.
14.6. Onuradunak 10 urtez gorde behar ditu derrigorrez dirulaguntzaren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen den une berean hasiko da kontatzen epe hori.
14.7. Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa izan dela, dirulaguntza doitu egingo da. Dirulaguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo dirulaguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera. Halaber, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 16. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako dirulaguntza osoa edo zati bat itzularazteko.
15. oinarria. Dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa.
15.1. Onuradunek dirulaguntza ematen duen organoari eskatu ahal izango diote, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, ebazpena alda dezan: finkatutako epeak luzatzeko, emandako dirulaguntza murrizteko edo jardueran bildutako ekintzak aldatzeko. Ezusteko kausen ondorio direnean edo jardueraren helburua lortzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira, betiere dirulaguntzaren xedea aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira.
15.2. Gizarte Politiketako Departamentuak ebazpena ofizioz aldatu ahal izango du, aurrez interesatuarekin bilduta eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak helburu zen interes publikoa lortzea eragozten edo zailtzen badu eta onuradunari ez bazaizkio kalte ekonomikoak eragiten.
16. oinarria. Ez betetzeak eta itzulketak.
16.1. Jasotako zenbatekoak itzuli eta dirulaguntza ordaindu zenetik geroztiko berandutza interesak ordaindu beharko dira honako kasu hauetan:
a) Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
b) Laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak bete gabe jaso izatea laguntza.
c) Dirulaguntza eman zen proiektuaren edo jardueraren xedea ez betetzea edo zentroa ez erabiltzea dirulaguntza eman zen xederako gutxienez 10 urtez.
Ez-betetzea lehen bi urteetan gertatzen bada, zenbateko guztia itzuliko da.
Ez-betetzea 2 urte eta egun bat eta 5. urte artean gertatzen bada, zenbatekoaren %75 itzuliko da.
Ez-betetzea 5 urte eta egun bat eta 7. urte artean gertatzen bada, zenbatekoaren %50 itzuliko da.
Ez-betetzea 7 urte eta egun bat eta 10. urte artean gertatzen bada, zenbatekoaren %25 itzuliko da.
d) Diruz lagundutako ondasun higigarriak balio bizitzan ez mantentzea.
e) Ordaindutako laguntza itzuli beharko da, adinekoentzako egoitza zentroei eta eguneko zentroei dagokienez, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko denaren, 9. artikuluan aipatutako funtzionamendu baimena ukatzen zaienean edo, proiektua indarrean dagoen araudian ezarritako baldintza material eta funtzionaletara egokitzen ez denean.
f) Eta oro har, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.
16.2. Ez betetzeak mailakatzeko proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira, eta instruktoreak balioetsiko ditu proiektu osoarekiko eta jasotako zenbatekoekiko egindako lanak kontuan hartuta.
16.3. Borondatezko itzulketatzat jotzen da onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.
Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta data.
— Sinadura.
Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela finantza-erakundearen ES73 2095 0611 09 1061070594 kontu zenbakian.
Borondatezko itzulketa gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu dirulaguntza ematen duen organoak.
17. oinarria. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Erakunde onuradunek beste batzuekin hitzartu dezakete dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehitzen ez diotenak.
18. oinarria. Bestelako dirulaguntzekiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.
Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, Estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.
Oinarri hauen babesean diruz lagundutako proiektua garatzeko beste dirulaguntza bateragarriren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Gizarte Politiketako Departamentuari. Jakin bezain azkar egin behar da jakinerazpen hori eta, betiere, jasotako funtsei emandako aplikazioa zuritu aurretik.
19. oinarria. Araudi aplikagarria.
19.1. Dirulaguntzak oinarri hauek arautuko dituzte; horrez gain, 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzak arautzen dituena, 24/2008 Foru Dekretua, apirilaren 29koa, foru arau horren Erregelamendua onartzen duena, garapenerako beste xedapenak, administrazio zuzenbideko gainerako arauak, eta, besterik ezean, zuzenbide pribatuko arauak aplikatuko dira.
II ERANSKINA
1. lerroa. Gipuzkoako lurralde historikoko toki erakundeei udal eskumeneko gizarte zerbitzuen zentro berriak sortzeko dirulaguntzen oinarri bereziak.
1. Xedea.
Oinarri berezi hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta horien mendeko erakundeei laguntzak ematea arautzea, udal eskumeneko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuen zentro berriak sortzeko.
2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
—Gizarte zerbitzuen zentro berriak sortzeko proiektuak idaztea, dagokion profesionalen elkargoak onartuta.
—Zentro berriak egiteko obrak.
3. Erakunde eskatzaileak.
Oinarri hauetan araututako laguntzen hartzaile izan daitezke 2. eta 3. oinarri orokorretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeak:
a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalen mendeko sozietate publikoak.
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrien mankomunitateak.
4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1. Hautagarriak izango dira proiektua exekutatzeagatik sortutako zuzeneko gastuak eta hauek izan daitezke.
—Ordainsariak, proiektua idazteagatik.
—Tasak eta baimenak.
—Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.
—Obra zuzendaritzaren ordainsariak.
—Segurtasun eta osasun koordinazioa.
—Ekipamendua.
2. Edozein moduan ere, diruz lagundu ez daitezkeen gastuak izango dira ondoren adierazten direnak:
a. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorrotik kanpo geratzen diren jarduerei dagozkionak.
b. Oinarri orokorreko 4. oinarrian ezarritako epeetatik kanpo gauzatzen direnak.
c. Proiektua gauzatzeko hautagarriak ez direnak, 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan.
3. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak oinarri honen arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, kendu egingo dira dirulaguntzaren muga zehazteko oinarri gisa hartuko den gastuen aurrekontua ezartzeko.
5. Balioespen irizpideak.
1. Baremo honen arabera baloratuko dira deialdian aurkeztutako eskaerak, gehienez 100 punturekin:
a) Diruz laguntzeko jarduera Gizarte Politiketako Departamentuaren plangintza orokorraren araberakoa izatea. 50 punturaino.
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da diruz lagun daitezkeen jarduketak bat datozen Gipuzkoa 2020/2030 Agendaren helburuekin, bai eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen estaldura-beharrak ere.
b) Esku hartzea egokia den, diseinuaren eta antolakuntzaren ikuspegietatik. 20 punturaino.
Atal honen baloraziorako kontuan hartuko da aurkeztutako memoria. Zehazki baloratuko dira proiektuaren zailtasun gradua, plaza berriak sortzea, zerbitzuaren zehaztapena, kokapena, irisgarritasuna eta jarduketa eremua.
a) eta b) atalen baloraziorako 7.b. oinarri orokorraren taula erabiliko da.
c) Lurralde eremua. 25 punturaino Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketaren arabera:
—Gipuzkoa: 25 puntu.
—Sektorea: 20 puntu.
—Eskualdea: 15 puntu.
—Gizarte Zerbitzuetako eremua: 10 puntu.
—Oinarrizko zonaldea: 5 puntu.
d) Kanpotik finantzazio iturriak egotea. Puntu bat kanpoko finantzazio iturri bakoitzeko. Gehienez 5 puntu.
2. Diru lagungarriak izateko, proiektuek 25 puntu lortu beharko dituzte a) irizpidean eta gutxienez 50 puntu guztira.
6. Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan, gehienez 1.000.000 euro eskaera bakoitzeko.
2. lerroa. Gipuzkoako lurralde historikoko toki erakundeentzako dirulaguntzen oinarri bereziak, gizarte-zerbitzuetako zentroak handitu, eraberritu edo egokitzeko.
1. Xedea.
Oinarri espezifiko hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalei eta horien mendeko erakundeei laguntzak ematea arautzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuetako zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
1. Dirulaguntzaren xede izan daitezke ondoren aipatzen diren jarduerak burutzea:
—Handitze, eraberritze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak.
—Gaixotasun infekziosoen kasuan isolamendua bermatuko duten sektorizazio obrak (Covid-19 edo antzekoak).
—Zentroaren kokapena aldatzeagatik, lokalen egokitze lanak.
—Eraikinaren energia efitzientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.
—Teknologia berriak abian jartzeko proiektu berritzaileen garapena, modu zuzenean edo zeharka erabiltzaileen arreta hobetzeko eragina egingo duena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuetako zentro desberdinetan.
2. Ez dira dirulaguntzaren xede izango zentroaren mantenimenduaren jardueratzat hartzen direnak.
3. Erakunde eskatzaileak.
Oinarri hauetan araututako laguntzen hartzaile izan daitezke ondorengo entitateak:
a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalen mendeko sozietate publikoak.
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrien mankomunitateak.
4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1. Hautagarriak izango dira proiektua exekutatzeagatik sortutako zuzeneko gastuak eta hauek izan daitezke:
—Ordainsariak, proiektua idazteagatik.
—Tasak eta baimenak.
—Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.
—Obra zuzendaritzaren ordainsariak.
—Segurtasun eta osasun koordinazioa.
—Plaza berrien ekipamendua.
—Esku-hartze arkitektonikoaren xede diren espazioen ekipamendua.
2. Edozein moduan ere, ondoren adierazten diren gastuak alde batera uzten dira:
a. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorrotik kanpo geratzen diren jarduerei dagozkionak.
b. Oinarri orokorreko 4. oinarrian ezarritako epeetatik kanpo gauzatzen direnak.
c. Proiektua gauzatzeko hautagarriak ez direnak 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan.
3. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak oinarri honen arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, kendu egingo dira dirulaguntzaren muga zehazteko oinarri gisa hartuko den gastuen aurrekontua ezartzeko.
5. Balioespen irizpideak.
1. Baremo honen arabera baloratuko dira deialdian aurkeztutako eskaerak:
a) Diruz laguntzeko jarduera Gizarte Politiketako Departamentuaren plangintza orokorraren araberakoa izatea. 50 punturaino.
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da diruz lagun daitezkeen jarduketak bat datozen Gipuzkoa 2020/2030 Agendaren helburuekin, bai eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen estaldura-beharrak ere.
Gaixotasun infekziosoen kasuan isolamendua bermatuko duten sektorizazio-obrak egiteko jarduerak 50 punturekin baloratuko dira.
b) Esku hartzea egokia den, diseinuaren eta antolakuntzaren ikuspegietatik. 15 punturaino.
Atal honen baloraziorako kontuan hartuko da aurkeztutako memoria. Zehazki baloratuko dira proiektuaren zailtasun gradua, plaza berriak sortzea, zerbitzuaren zehaztapena, kokapena, irisgarritasuna eta jarduketa eremua.
a) eta b) atalen baloraziorako 7.b. oinarri orokorraren taula erabiliko da.
c) Lurralde eremua. 15 punturaino Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketaren arabera:
—Gipuzkoa: 15 puntu.
—Sektorea: 12 puntu.
—Eskualdea: 10 puntu.
—Gizarte Zerbitzuetako eremua: 7 puntu.
—Oinarrizko zonaldea: 4 puntu.
d) Eskumenen esparrua. Gehienez 15 puntu:
— Foru Aldundiaren eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak. 10 puntu.
— Udalen eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketarekin bat datozenean. 5 puntu.
— Zerbitzu berriak edo oso gutxi garatuta dauden zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Aldundiaren nahiz udalen eskumenekoak direnak. 5 puntu gehigarri.
e) Kanpotik finantzazio iturriak egotea. Puntu bat kanpoko finantzazio iturri bakoitzeko. Gehienez 5 puntu.
2. Diru lagungarriak izateko, proiektuek 25 puntu lortu beharko dituzte a) irizpidean eta gutxienez 50 puntu guztira.
6. Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan, gehienez 1.000.000 euro eskaera bakoitzeko.
3. lerroa. Gizarte zerbitzuen zentro berriak egiteko erakunde pribatuei zuzendutako dirulaguntzen oinarri bereziak.
1. Xedea.
Oinarri berezi hauen xedea da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuan jasota dauden gizarte zerbitzuen zentro berriak egiteko erakunde pribatuei zuzendutako dirulaguntzak arautzea.
2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
—Gizarte zerbitzuen zentro berriak sortzeko proiektuak idaztea, dagokion profesionalen elkargoak onartuta.
—Zentro berriak egiteko obrak.
3. Erakunde eskatzaileak.
Oinarri hauetan araututako laguntzen hartzaile izan daitezke 2. eta 3. oinarri orokorretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde pribatuak.
4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1. Hautagarriak izango dira proiektua exekutatzeagatik sortutako zuzeneko gastuak eta hauek izan daitezke:
—Ordainsariak, proiektua idazteagatik.
—Tasak eta baimenak.
—Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.
—Obra zuzendaritzaren ordainsariak.
—Segurtasun eta osasun koordinazioa.
—Ekipamendua.
2. Edozein moduan ere, diruz lagundu ez daitezkeen gastuak izango dira ondoren adierazten direnak:
a. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorrotik kanpo geratzen diren jarduerei dagozkionak.
b. Oinarri orokorreko 4. oinarrian ezarritako epeetatik kanpo gauzatzen direnak.
c. Proiektua gauzatzeko hautagarriak ez direnak, 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan.
3. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak oinarri honen arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, kendu egingo dira dirulaguntzaren muga zehazteko oinarri gisa hartuko den gastuen aurrekontua ezartzeko.
5. Balioespen irizpideak.
1. Baremo honen arabera eta gehienez 100 punturekin baloratuko dira deialdian aurkeztutako eskaerak:
a) Diruz laguntzeko jarduera Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren plangintza orokorraren araberakoa izatea. 50 punturaino.
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da diruz lagun daitezkeen jarduketak bat datozen Gipuzkoa 2020/2030 Agendaren helburuekin, bai eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen estaldura-beharrak ere.
b) Esku hartzea egokia den, diseinuaren eta antolakuntzaren ikuspegietatik. 10 punturaino.
Atal honen baloraziorako kontuan hartuko da aurkeztutako memoria. Zehazki baloratuko dira proiektuaren zailtasun gradua, plaza berriak sortzea, zerbitzuaren zehaztapena, kokapena, irisgarritasuna eta jarduketa eremua.
a) eta b) atalen baloraziorako 7.b. oinarri orokorraren taula erabiliko da.
b) Lurralde eremua. 15 punturaino Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketaren arabera:
—Gipuzkoa: 15 puntu.
—Sektorea: 12 puntu.
—Eskualdea: 10 puntu.
—Gizarte Zerbitzuetako eremua: 7 puntu.
—Oinarrizko zonaldea: 4 puntu.
d) Eskumenen esparrua. Gehienez 15 puntu:
— Foru Aldundiaren eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak. 10 puntu.
— Udalen eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketarekin bat datozenean. 5 puntu.
— Zerbitzu berriak edo oso gutxi garatuta dauden zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Aldundiaren nahiz udalen eskumenekoak direnak. 5 puntu gehigarri.
e) Kanpotik finantzazio iturriak egotea. Puntu bat kanpoko finantzazio iturri bakoitzeko. Gehienez 3 puntu.
f) Hirugarren sektoreko gizarte entitatea izateagatik. 7 puntu.
2. Diru lagungarriak izateko, proiektuek 25 puntu lortu beharko dituzte a) irizpidean eta gutxienez 50 puntu guztira.
6. Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan, gehienez 1.000.000 euro eskaera bakoitzeko.
4. lerroa. Gizarte zerbitzuetako zentroak handitzeko, eraberritzeko eta/edo egokitzeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen oinarri bereziak.
1. Xedea.
Oinarri espezifiko hauen xedea da erakunde pribatuei laguntzak ematea arautzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuen zentroak handitu, eraberritu eta/edo egokitzeko.
2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
1. Dirulaguntzaren xede izan daitezke ondoren aipatzen diren jarduerak burutzea:
—Handitze, eraberritze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak.
—Gaixotasun infekziosoen kasuan isolamendua bermatuko duten sektorizazio obrak (Covid-19 edo antzekoak).
—Zentroaren kokapena aldatzeagatik, lokalen egokitze lanak.
—Eraikinaren energia efitzientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.
—Unitate psikogeriatrikoak sortzea.
—Teknologia berriak abian jartzeko proiektu berritzaileen garapena, modu zuzenean edo zeharka erabiltzaileen arreta hobetzeko eragina egingo duena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuetako zentro desberdinetan.
2. Ez dira dirulaguntzaren xede izango zentroaren mantenimenduaren jardueratzat hartzen direnak.
3. Erakunde eskatzaileak.
Oinarri hauetan araututako laguntzen hartzaile izan daitezke 2. eta 3. oinarri orokorretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde pribatuak.
4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1. Hautagarriak izango dira proiektua exekutatzeagatik sortutako zuzeneko gastuak eta hauek izan daitezke:
—Ordainsariak, proiektua idazteagatik.
—Tasak eta baimenak.
—Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.
—Obra zuzendaritzaren ordainsariak.
—Segurtasun eta osasun koordinazioa.
—Plaza berrien ekipamendua.
—Esku-hartze arkitektonikoaren xede diren espazioen ekipamendua.
2. Edozein moduan ere, ondoren adierazten diren gastuak alde batera uzten dira:
a. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen Zorrotik kanpo geratzen diren jarduerei dagozkionak.
b. Oinarri orokorreko 4. oinarrian ezarritako epeetatik kanpo gauzatzen direnak.
c. Proiektua gauzatzeko hautagarriak ez direnak 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan.
3. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak oinarri honen arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, kendu egingo dira dirulaguntzaren muga zehazteko oinarri gisa hartuko den gastuen aurrekontua ezartzeko.
5. Balioespen irizpideak.
1. Baremo honen arabera baloratuko dira deialdian aurkeztutako eskaerak:
a) Diruz laguntzeko jarduera Gizarte Politiketako Departamentuaren plangintza orokorraren araberakoa izatea. 50 punturaino.
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da diruz lagun daitezkeen jarduketak bat datozen Gipuzkoa 2020/2030 Agendaren helburuekin, bai eta Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen estaldura-beharrak ere.
Gaixotasun infekziosoen kasuan isolamendua bermatuko duten sektorizazio-obrak egiteko jarduerak 50 punturekin baloratuko dira.
b) Esku hartzea egokia den, diseinuaren eta antolakuntzaren ikuspegietatik. 10 punturaino.
Atal honen baloraziorako kontuan hartuko da aurkeztutako memoria. Zehazki baloratuko dira proiektuaren zailtasun gradua, plaza berriak sortzea, zerbitzuaren zehaztapena, kokapena, irisgarritasuna eta jarduketa eremua.
a) eta b) atalen baloraziorako 7.b. oinarri orokorraren taula erabiliko da.
c) Lurralde eremua. 15 punturaino Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketaren arabera:
—Gipuzkoa: 15 puntu.
—Sektorea: 12 puntu.
—Eskualdea: 10 puntu.
—Gizarte Zerbitzuetako eremua: 7 puntu.
—Oinarrizko zonaldea: 4 puntu.
d) Eskumenen esparrua. Gehienez 15 puntu:
— Foru Aldundiaren eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak. 10 puntu.
— Udalen eskumenekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketarekin bat datozenean. 5 puntu.
— Zerbitzu berriak edo oso gutxi garatuta dauden zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak, Aldundiaren nahiz udalen eskumenekoak direnak. 5 puntu gehigarri.
e) Kanpotik finantzazio iturriak egotea. Puntu bat kanpoko finantzazio iturri bakoitzeko. Gehienez 3 puntu.
f) Hirugarren sektoreko gizarte entitatea izateagatik. 7 puntu.
2. Diru lagungarriak izateko, proiektuek 25 puntu lortu beharko dituzte a) irizpidean eta gutxienez 50 puntu guztira.
6. Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan, gehienez 1.000.000 euro eskaera bakoitzeko.
5. lerroa. Hirugarren sektoreko gizarte entitateen egoitzen inbertsiorako dirulaguntzen oinarri bereziak.
1. Xedea.
Oinarri zehatz hauen xedea da hirugarren sektoreko gizarte entitateen egoitzen inbertsiorako dirulaguntzak arautzea.
Izaera soziosanitarioko, soziolaboraleko, sozioedukatiboko eta antzeko jarduera mistoak, koordinatuak edo integratuak egiten dituzten entitateak ere diruz lagungarriak izango dira.
2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
1. Dirulaguntzaren xede izan daitezke ondoren aipatzen diren jarduerak burutzea:
—Egoitza berriak sortzeko lokalen egokitze lanak.
—Handitze, eraberritze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak.
—Eraikinaren energia efitzientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.
2. Ez dira dirulaguntzaren xede 3 eta 4 lerroetan sar daitezkeen jarduerak.
3. Erakunde eskatzaileak.
Oinarri hauetan araututako laguntzen hartzaile izan daitezke 2. eta 3. oinarri orokorretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten hirugarren sektore sozialeko erakundeak.
4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1. Hautarriak izango dira proiektua exekutatzeagatik sortutako zuzeneko gastuak eta hauek izan daitezke:
—Ordainsariak, proiektua idazteagatik.
—Tasak eta baimenak.
—Kostua obraren proiektua exekutatzeagatik.
—Obra zuzendaritzaren ordainsariak.
—Segurtasun eta osasun koordinazioa.
—Esku-hartze arkitektonikoaren xede diren espazioen ekipamendua.
2. En todo caso, se excluyen los siguientes gastos:
a. Oinarri orokorreko 4. oinarrian ezarritako epeetatik kanpo gauzatzen direnak.
b. Proiektua gauzatzeko hautagarriak ez direnak 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan.
3. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak oinarri honen arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, kendu egingo dira dirulaguntzaren muga zehazteko oinarri gisa hartuko den gastuen aurrekontua ezartzeko.
5. Balioespen irizpideak.
1. Baremo honen arabera baloratuko dira deialdian aurkeztutako eskaerak:
a) Diruz laguntzeko jarduera Gizarte Politiketako Departamentuaren plangintza orokorraren araberakoa izatea. 50 punturaino.
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko da diruz lagun daitezkeen jarduketak bat datozen Gipuzkoa 2020/2030 Agendaren helburuekin.
b) Esku hartzea egokia den, diseinuaren eta antolakuntzaren ikuspegietatik. 10 punturaino.
Atal honen baloraziorako kontuan hartuko da aurkeztutako memoria. Zehazki baloratuko dira proiektuaren zailtasun gradua, plaza berriak sortzea, zerbitzuaren zehaztapena, kokapena, irisgarritasuna eta jarduketa eremua.
a) eta b) atalen baloraziorako 7.b. oinarri orokorraren taula erabiliko da.
c) Jardueraren lurralde eremua. 20 punturaino Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen den lurralde antolaketaren arabera:
—Gipuzkoa: 20 puntu.
—Sektorea: 16 puntu.
—Eskualdea: 12 puntu.
—Gizarte Zerbitzuetako eremua: 8 puntu.
—Oinarrizko zonaldea: 4 puntu.
d) Foru eskumeneko zerbitzuak ematen dituzten entitateak. 10 punturaino.
e) Kanpotik finantzazio iturriak egotea. Bi puntu kanpoko finantzazio iturri bakoitzeko. Gehienez 10 puntu.
2. Diru lagungarriak izateko, proiektuek 25 puntu lortu beharko dituzte a) irizpidean eta gutxienez 50 puntu guztira.
6. Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da 9. Arau Orokorrean zehazten den moduan, gehienez 300.000 euro eskaera bakoitzeko.
III ERANSKINA
2023KO deialdia: Gipuzkoako lurralde historikoan gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioetarako diru laguntzena.
1. Oinarri arautzaileak.
Gizarte Zerbitzuen zentroetako inbertsioetara zuzendutako dirulaguntzen oinarri araultzaileak, bai eta dirulaguntza lerro bakoitzari dagozkion oinarri arautzaile berariazkoak, Diputatuen Kontseiluak 2023ko martxoaren 29ko akordioaren bitartez onartutakoak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi honekin batera argitaratutakoak dira.
2. Finantziazioa.
Deialdi honetarako gehieneko zenbatekoa 12.000.000,00 eurokoa izango da, honako aurrekontu-partida hauen kargura:
2022ko deialdia-lerroak/Convocatoria 2022-líneas Zenbatekoa/Importe Kontu saila/Partida 1. Udal eskumeneko zentro berriak sortzeko dirulaguntzak (tokiko erakundeak)/ Subvenciones para la creación de nuevos centros de competencia municipal (entidades locales) 2.000.000 1 0820.210.761.01.02 2023 2.000.000 5 0820.210.761.01.02 2024 Guztira/Total 4.000.000,00 2. Dauden zentroak handitzeko, zaharberritzeko edo egokitzeko dirulaguntzak (tokiko erakundeak)/Subvenciones para la ampliación, reforma y/o adecuación de centros existentes (entidades locales) 600.000 1 0820.210.761.01.03 2023 500.000 5 0820.210.761.01.03 2024 Guztira/Total 1.100.000 3. Zentro berriak sortzeko dirulaguntzak (entitate pribatuak)/Subvenciones para la creación de nuevos centros (entidades privadas) 750.000 1 0820.210.770.00.01 2023 750.000 1 0820.210.781.00.02 2023 600.000 5 0820.210.770.00.01 2024 600.000 5 0820.210.781.00.02 2024 Guztira/Total 2.700.000,00 4. Dauden zentroak handitzeko, zaharberritzeko edo egokitzeko dirulaguntzak (entitate pribatuak)/Subvenciones para la ampliación, reforma y/o adecuación de centros existentes (entidades privadas) 750.000 1 0820.210.770.00.02 2023 750.000 1 0820.210.781.00.03 2023 600.000 5 0820.210.770.00.02 2024 600.000 5 0820.210.781.00.03 2024 Guztira/Total 2.700.000 5. Hirugarren sektore sozialeko erakundeen egoitzetan egin beharreko inbertsioak/Inversiones a realizar en las sedes de las entidades del tercer sector social 900.000 1 0820.210.781.00.04 2023 600.000 5 0820.210.781.00.04 2024 Guztira/Total 1.500.000,00
Diru laguntzen ildo baterako gastu baimendua agortuko ez balitz, soberako zenbatekoak beste ildoetan aurreikusitako laguntzak osatzeko erabili ahal izango dira.
Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.
3. Onuradunak.
3.1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte honako erakunde hauek modalitate eta dirulaguntza ildo bakoitzeko oinarrietan zehazten denaren arabera:
a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak eta haien mendeko erakundeak.
b) Diru laguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituzten erakunde publiko eta pribatuek, eta zentro horretan eskubide errealen baten titular badira (gutxienez, erabilerakoa).
c) Hirugarren sektore sozialeko erakundeak. Oinarri hauen ondorioetarako, hirugarren sektore sozialeko erakundetzat hartzen dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen I. kapituluan araututako eremuan sartzen direnak.
3.2. Ezingo dute deialdi honetan parte hartu ondoren adierazten diren entitateek:
a) Estatuaren edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpe dauden entitateak.
b) Foru Erakunde autonomoak.
c) Bere menpeko zentroetan sartzeko mugak ezartzen dituzten entitateak.
4. Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
Erakunde eskatzaileek 3. oinarri arautzaile orokorrean jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
5. Laguntza jasotzeko jarduerek bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerek 4. oinarri arautzaile orokorrean jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
6. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2023ko apirilaren 28ko 23:59an amaituko da.
7. Jarduketak gauzatzeko eta diru laguntzak zuritzeko epea.
Laguntza jaso nahi duten proiektuek edo jarduerek 2022an zehar hasita egon behar dute edo, bestela, 2023ko edo 2024ko ekitaldietan hasi beharko dira, eta, edonola ere, 2024ko azaroaren 30 baino lehen amaitu beharko dira.
Salbuespen gisa, aurreko ekitaldietan hasitako jarduerak diruz lagundu ahal izango dira, hori justifikatzen duten inguruabar bereziak daudenean.
Diru laguntzak zuritzeko azken eguna honakoa izango da:
—2023ko aurrekontuaren kargura emandako diru laguntzetarako: 2023ko abenduaren 11.
—2024ko aurrekontuaren kargura emandako diru laguntzetarako: 2024ko abenduaren 10a.
Gainera, oinarri arautzaile orokorretan eta espezifikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
8. Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa.
8.1. Eskaera bat aurkeztu ahal izango da diru laguntza lerro bakoitzeko.
8.2. Diru-laguntza eskatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dagoen diru-laguntzen atariko aplikazioko eskabide-inprimakia bete beharko da eta honako agiri hauek erantsiko dira:
a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.
b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.
c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean –obrak– eta 15.000 eurotik gorakoa –ekipamendua bada–, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.
d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.
e) Jasotako beste laguntza edo dirulaguntzen inguruko egiaztagiriak.
8.3. Era berean, ardurapeko adierazpena beteko da, eskabidearen aplikazio informatikoan dagoen formularioaren bidez, honako eduki hauek zehaztuz:
a) 3/2007 Foru Arauak, mar txo aren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan eta 2/2015 Foru Arauak, mar txo aren 9koak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, 26. artikuluan ezar tzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran tza koetan egunean dagoela.
b) Proiektu bererako lortutako beste laguntzaren aitortza.
Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen inguruan adierazpen horretako datuen egiaztapena egin ahal izateko, entitate eskatzaileek adierazpenean bertan berariaz baimena eman dezakete, ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeek ziurtagirietan agertu beharreko datuak Diputatu Nagusiaren Alorrari zuzenean lagatzeko.
8.4. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 53.1. d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, entitate eskatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko jada Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden dokumentuak. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da zein egunetan eta organotan edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentu horiek; edo zein organok eta noiz egin zituen.
8.5. Eskariak edo horrekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ez badituzte identifikazio datu guztiak, edo akatsen bat baldin badute, edo osatzeke baldin badaude, 10 egun balioduneko epean akats horiek guztiak konpontzeko eskatuko zaio eskatzaileari, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitako moduan.
9. Eskaerei buruzko erabakia hartzea eta jakinaraztea.
2015eko urriaren 1eko 30/92 Legearen, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenaren, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.