7
BESTE BATZUK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Jendaurreko informazioa

Carmen Altuna Sagastak (NAN/IFZ: 1**2**57), Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren babesean, baimena eskatu du Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa) San Andres auzoan Txilibito iturburutik urtean 420 m³, ureztatzeko.           
               

Urak biltzeko gunea:

UTM koordenadak (ETRS 89): x=539.604; y=4.766.962.

Obren deskribapena:

Urak, kutxeta baten bidez iturburutik hartzen direnak, 15 m³-ko edukierako biltegi batera bideratzen dira, ondoren Olandixogain baserrian banatzeko.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten, egutegiko eta ondoz ondoko hilabete bateko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrela, bada, aprobetxamenduak nolabaiteko kaltea egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, Uraren Euskal Agentzian. Izan ere, toki horiexetan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Donostia, 2023ko martxoaren 6a.—Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua.         (1691)