URAREN EUSKAL AGENTZIA
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa
Jendaurreko informazioa
Sebastián Guridi Iñurritegik (NAN/IFZ: 7** 7*** 08), Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren babesean, baimena eskatu du Legazpiko (Gipuzkoa) Pedro Krutxeta iturritik 381,5 m³/urte desbideratzeko, etxeko, abeltzaintzako eta ureztatzeko erabileretarako.
Urak biltzeko gunea:
UTM Koordenadak (ETRS 89):
x=552.236; y=4.763.271.
Obren deskribapena:
Kutxeta baten bidez iturburutik hartutako urak 12 m³-ko edukierako biltegi batera bideratzen dira, ondoren Udana baserrian banatzeko.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten, egutegiko eta ondoz ondoko hilabete bateko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrela, bada, aprobetxamenduak nolabaiteko kaltea egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, Uraren Euskal Agentzian. Izan ere, toki horiexetan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.
Donostia, 2023ko otsailaren 27a.—Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua. (1466)