LEGORRETAKO UDALA
Iragarkia
Legorretako Udalak jakitera ematen du Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99tik 103 artikuluetara eta 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudian ezarritakoaren arabera, Udal Osoko Bilkurari dagokiola Udalerri honetako Bake-Epaile titular eta ordezkoa izendatzea.
Aipatu kargua izendatu zeneko lau urteko epea bukatua dagoenez, bake epaile kargua hartzeko interesaturik dauden izangaiek izena emateko deialdia egiten da.
Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epea zabaltzen da interesa dutenek eta eranskinean jasotzen diren legez ezarritako baldintzak betetzen dituztenek, aurrez-aurre edo modu telematikoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita, eskaerak aurkeztu ditzaten.
Era berean, izangaiek hautagaitasunaren egoitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan har daitezkeen gauzak adieraziz memoria labur bat egin eta erantsiko dute.
Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Osoko Bilkurak eskatu dutenen artean, Bake-Epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, beti ere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez balego, Korporazioaren Osoko Bilkurak modu askean aukeratuko ditu prozeduraren baldintza berdinekin eta Organu Jurizdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.
Guztiek jakin dezaten adierazten da.
Legorreta, 2023ko martxoaren 7a.—Alkatea. (1745)
ERANSKINA
1. Bake Epaile izateko betebeharrak.
— Estatu Espainiarrekoa eta adinez nagusia izatea.
— Eginkizun judizialerako ezgaitu ez izatea, ez fisikoki, ez sikikoki ere.
— Eskubide zibil guztien jabe izatea.
— Birgaitasuna lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez egotea.
— Askespena edo largespena lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delitua-gatik auzipetu edo errudun ez izatea.
2. Gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
— Ez da inolako titulazio berezirik eskatzen, Bake-Epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko adina gaitasun baizik.
— Iharduera profesional edo merkataritzakoak egiteko bateragarritasuna dute, beti ere inolako motako aholkularitza juridikorik ekartzen ez badute, eta jatorriz, bere alderdikeriarik eza edo independentzia ekidin edo murrizten ez badute, ezta betebehar judizialak betetzea galerazten ez badute ere.
— Ezingo dira alderdi politiko edo sindikatuetakoak izan edo horien konturako lanik egin, ezta herri-hauteskunde edo legislatiboetan parte hartu, ez Botere Judizialeko kide gisa, ezta izaera judiziala ez duten bilera publikoetan parte hartu ere.
3. Eskubide eta betebeharren inguruan.
— Udalerrian bizi beharko dute, Justiziako Epaitegi Gorenak arrazoi sendoengatik beste herri batean bizitzea baimentzen badu izan ezik.
— Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
— Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezin izango dira.
— Bere karguagatik ezagutzen dituen ekintza edo berriak gordetzera behartuak daude.
— Legez dagozkien gaitasuneko prozesuen orden zibil eta penala ezagutuko dute.
— Erregistro Zibileko eginkizunak beteko dituzte eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk.
— Epaile kargua lau urterako da.
— Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.
— Bere eginkizunak burutzerakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak maltzurkeriaz edo erruaz egiten badituzte, erantzukizun zibil edo penalarenpean egongo dira.
— Legean aurrikusitako lizentzia eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.