7
BESTE BATZUK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Jendaurreko informazioa

Maria Isabel Bastida Elorzak (NAN/IFZ: 1** 5** 63), Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren babesean, baimena eskatu du Azkoitiko (Gipuzkoa) Lizartxu iturritik 1.350 m³/urte desbideratzeko, Mendaroko udalerrian dagoen Atxuri baserrian etxeko, nekazaritza-turismoko, abeltzaintzako eta ureztatzeko erabileretarako.

Urak biltzeko gunea:

UTM koordenadak (ETRS 89): x=553.980; y=4.785.725.

Obren deskribapena:

Kutxeta baten bidez iturburutik hartutako urak 1.500 litroko edukierako biltegi batera bideratzen dira, eta handik 10 m³-ko bigarren depositu batera ponpatzen dira, ondoren banatzeko.     

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten, egutegiko eta ondoz ondoko hilabete bateko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrela, bada, aprobetxamenduak nolabaiteko kaltea egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, Uraren Euskal Agentzian. Izan ere, toki horiexetan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Donostia, 2022ko abenduaren 22a.—Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua.            (8635)