7
BESTE BATZUK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Jendaurreko informazioa

Ungo SAk (Unamuno) (NAN/IFZ: A20133716), Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren babesean, baimena eskatu du Soraluzeko (Gipuzkoa) Irure auzoko Iraola errekastotik 770 m³/urte desbideratzeko, osasun-erabilerarako.        

Urak biltzeko gunea:

UTM koordenadak (ETRS 89):

x=546.520; y=4.781.160.

Obren deskribapena:

Errekako urak presa txiki baten bidez biltzen dira, eta 10.000 litroko edukiera duen biltegi batera bideratzen dira. Handik fabrika-instalazioetara eramaten dira, ondoren banatzeko.       

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiek horren berri izan dezaten, egutegiko eta ondoz ondoko hilabete bateko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrela, bada, aprobetxamenduak nolabaiteko kaltea egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, Uraren Euskal Agentzian. Izan ere, toki horiexetan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Donostia, 2023ko urtarrilaren 13a.—Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua.       (278)