3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 17an, eginiko bilkuran, honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenengoa.    Hasieran onestea 1.1. Gurutzeaga Egikaritze Unitatea Urbanizatzeko. Proiektua eranskinean agertzen diren baldintzak betez. Onarturiko proiektua 2231sarrera zenbakiarekin 2022ko abuztuaren 8an eta 2022ko urriaren 7an aurkeztutako agirietan jaso da.

Bigarrengoa.  1.1.Gurutzeaga azpieremuko Egikaritze Unitatea Urbanizatzeko. Proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetan, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Lurralde Historikoan gehien zabaltzen den egunkarian eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuta. Alegaziorik egon ezean Hiritartze proiektua behin betikotzat onartua emango da.         

Ibarra, 2022ko azaroaren 25a.—Igor Zapirain Lizarribar, alkatea.                (7535)