GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa.
Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2022ko azaroaren 15ean:
Gaur egun, aurrekaririk gabeko egoera batzuk ditugu aurrean: larrialdi klimatikoa, biodibertsitatearen galera eta desberdintasunen hazkundea.
Eta, erronka horien aurrean, lehentasunezkoa da ekonomia ekologikoa, erresilientea eta inklusiboa eraikitzeko beharra; garapen ekonomikorako eredu berri bat eraikitzea. Kasu honetan, trantsizio ekologiko jasangarri eta justuak aukera ematen du Gipuzkoa garapen jasangarri eta integratzaileranzko bide berri batean kokatzeko. Trantsizio horrek pertsonak hartu behar ditu kontuan eta kaltetuenak zaindu; ekitatea aldagai gisa integratu behar du eredu horretan. Bidezkoa eta integratzailea izanik soilik aurrera egin dezakeen eredu batean.
Horrek esan nahi du pentsamendu sistemiko bat hartu eta hiru pentsamolde aldaketa erradikal onartu behar ditugula: berrasmakuntza (gure garapen eredua nahi ez diren gizarte eta ingurumen inpaktuak sortzen ari dela onestea); erresilientzia (aldaketei aurrea hartzeko, onirizteko eta egokitzeko gaitasuna hobetzea enpresetan, epe luzera haien jasangarritasuna bermatzeko, erronkak aukera bihurtuz; eta, horretarako, etengabe inplikatu behar dira interes taldeak erabakiak hartzeko prozesuan, eta haiekin elkarlanean eta elkar sorkuntzan aritu eta aliantzak egin behar dira); eta berroneratzea (gure ikusmoldean aurrera egin eta hura aldatu behar da: kalterik ez egitetik, gure gizarte eta ingurumen sistemen lehengoratze eta hobetze gaitasuna garatzera).
Beraz, enpresek, administrazioak eta gizarte zibilak sistemak eraldatu behar dituzte, garapen jasangarri, oparo eta inklusiboa ahalbidetzeko. Aldaketa eta eraldaketa prozesuak eta konponbide berriak eraikitzea prozesu konplexua da, eta gizarte osoa inplikatzen du. Horratarako beharrezkoa da maila anitzeko gobernantza ekologiko bat, alde batetik, lurraldearen garapena eta naturaren nahiz jendearen ongizatea lotuko dituena, eta, bestetik, gizarte eragile guztien parte hartzea eskatuko duena, erantzun eraginkorra emateko eta gizarteari mesede egingo dion eraldaketa bat sustatzeko.
Trantsizio ekologiko eta justu baterantz jo behar dugu: produkzio eta kontsumo sistemak, instituzio sozial eta politikoak eta herritarren bizimodu eta balioak aldatzeko prozesu baterantz. Hartara, Gai izango gara gaur egungo egoera atzean uzteko, ingurumenari eta gizarteari dagokionez kostu handiegia baitu, eta ingurumenaren aldetik jasangarria den etorkizun baterantz egiteko, hots, planetak giza jarduerei eusteko zenbateko gaitasuna duen aintzat hartzen duen jokaleku baterantz; pertsonen eta gizartearen beharrak asetzeari dagokionez egungo mailak mantenduz edo are handituz ere.
Hori dela eta, politika ekonomikoek denbora muga luzeagoa hartu behar dute barnean, egungo erabakien eta etorkizuneko aukera ekonomikoen artean lotura sendoak sortuz. Hala, ekoizpen nahiz mugikortasun sistemak eta zerbitzuen ezaugarriak hobetuko dituzte, eta ondasun eta zerbitzuen ekoizpenerako baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzen dituen eredu bat sustatu, mundu deskarbonizatu batek behar dituen irtenbideak eskainiko dituena. Eredu ekonomiko eta sozial ekologikoago bat ekarriko duen trantsizio bat, jarduera ekonomikorako eta enplegurako aukera nabarmenak sortuko dituena.
Horren guztiaren aurrean, jasangarritasun hirukoitzari begirako lurralde gisa definitzen ari da Gipuzkoa, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorrean dituen erronkei modu proaktiboan aurre eginez, bere erakunde bakoitzaren gizarte erantzukizunetik abiaturik, bere aktibo ukigarriak eta ukiezinak lankidetza estrategien eta alde anitzeko konpromisoen bitartez garatuz, alderdi guztientzat balioa sortzen duten irtenbide eraginkorrekin.
Ildo horretan, enpresen lehiakortasuna hobetuko duten politika eta praktika operatiboetan oinarritutako aurrerapen eredu bat ari gara sustatzen gure lurralderako, bertako baldintza sozial eta ekonomikoak hobetzen laguntzeko, garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa gipuzkoarren etorkizuneko ongizatean eragina duten elementu elkarlotutzat harturik.
Baina gure etorkizunari giza eskalako lehiakortasun batek eman behar dio oinarria: enpleguaren kalitatea, jasangarritasunarekiko konpromisoa (soziala, ekonomikoa, ingurumenekoa nahiz belaunaldiartekoa) eta ezagutza eta gaitasun berrien garapena, Gipuzkoa izan dadin Europan desberdintasun maila txikiena duen pertsonen erkidegoa.
Horrela, Foru Aldundiaren 2020-2023 Plan Estrategikoaren arabera, non Gipuzkoako garapen ekonomiko eta sozialaren aldeko apustua egiten baita, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ongizatean oinarritutako lurralde bat –Gipuzkoa– sustatzen lagundu behar du, politika ekonomiko eta sozialak diseinatuz eta aplikatuz, aurrea hartu, proposamenak egin eta bultzada emateko eginkizunetik. Garapen sozioekonomikoko eredu partekatu bat, gizartearen eta lurraldearen kohesioari lagunduko diona, pertsonak, enpresak eta lurraldea jasangarritasun hirukoitzean integratuz (GJH). Ekonomikoa: lehiakortasuna eta enpleguaren kalitatea. Soziala: berdintasuna eta inklusibitatea (generoa, adina, hizkuntza, jatorria eta gaitasunak). Eta ingurumenekoa (ekonomia zirkularra, jasangarritasun energetikoa eta klima aldaketa).
Kasu honetan, bada, gure jarduera sektoreak egokitzea eskatzen duten transformazio bide batzuk diseinatu eta ibili beharko dira, eta enpresei gakoak eman beharko zaizkie, trantsizioaren arriskuak arintzeko, aldaketaren kostuak murrizteko eta hala abagune berriak nola epe luzera balioa sortzeko ahalmena aprobetxatzeko. Eta, ibilbide horietan, jasangarritasun hirukoitzak (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) emango dio bidea eredu produktibo eta sozial ekologikoago, jasangarriago eta inklusiboago bateranzko trantsizioari. Eta, horrela, enpresak, gizartea eta planetaren babesa hobetzeko abagune bihurtuko da.
Ekonomia berdatzeko, baita ere sistematikoki integratu behar ditugu genero ikuspegia eta justizia soziala funtsezko elementu gisa, bai gizartearen kohesiorako, bai aurrerapen sozioekonomikorako.
Eraiki beharreko eszenatoki berriak planteatzen zaizkigu, eta haietan atzean utzi beharko dira politika publiko desegokiak eta merkatuak zein merkatu akatsek eragindako murrizketa eta distortsioak (askotan, aldea dago jarduera ekonomikoaren itzulkin pribatuen eta gizartearentzako onura orokorren artean). Izan ere, baliabideen erabilera intentsiboa ez da ingurumenerako arazo bat soilik, baizik eta baita ekonomiarentzat eta gizakiontzat ere, indarrean dauden hazkunde ekonomikoko ereduen inpaktua dela bide.
Gipuzkoan, hiru kontzeptu integratu nahi ditugu, produktibitatea, enplegagarritasuna eta gizarte kohesio inklusiboa; hazkunde berdeko eredu batean, alegia, garapen ekonomiko indartsu eta orekatua eta gizartearen ongizatea sustatuz, eta, aldi berean, aktibo naturalek gure ongizate ereduaren oinarri diren ingurumen baliabideak eta zerbitzuak ematen jarraituko dutela bermatuz.
Eta, horretarako, negozio eredu berdeak dituzten enpresa erresilienteak sortzera bideratu behar ditugu ahaleginak: produktibitatean eta eraldaketa iraunkorrean oinarrituko diren enpresak, profesional berriei behar dituzten trebeziak emateko eta lanpostu berriak sortzeko Gai izango direnak, trantsizio justua bermatuko duen joera eta dimentsio sozial bat izanik. Horrek esan nahi du, Europar Batasunaren aginduari jarraikiz, eremu hauetan jardun beharko dela: prebentzioa eta arintzea, ekonomia zirkularra, energia jasangarria, balio katea, natura eta biodibertsitatea.
Horrek zuzeneko eragina izango du pertsonengan eta enpresetan. Ekonomiaren trantsizio ekologikoaren jardueretan eta enpleguan dauden aukerak optimizatu behar ditugu, eta trantsizio horretan langileei tratamendu ekitatiboa eta solidarioa bermatuko dieten neurriak identifikatu eta hartu behar ditugu. Ekonomia berderako ondo gaitutako pertsonak izan behar ditugu.
Enpresen (batez ere ETEak) ekologizazioaren eta errendimendu enpresariala hobetzearen arteko sinergiak bi modu nagusitan agertzen dira. Lehenik eta behin, ETE-ek produktu ekologikoen merkatu eskari gero eta handiagoa aprobetxa dezakete, hala, merkatu kuota handitu edo merkatu berriak erakartzeko. Bigarrenik, ETE-ek eraginkortasun irabaziak sor ditzakete ekologizaziotik eta kostu murrizketatik abiatuta. Ekologizazioak enpresen errendimendu soziala hobetzen du, haien negozio ereduetan ingurumen eta gizarte arloko aldagaiak txertatuz.
Horren guztiaren ondorioz, ETE-ei informazio xeheagoa eman behar diegu ekologizazio neurrien eta horien kostu eta onuren inguruan, hazkunde berde eta inklusiboa lortzen laguntzeko. Eta, horrela, sustatu behar dugu jarduera ekonomikoak ekarpen nabarmena egin dezala biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta leheneratzea bilatzen duen ingurumen helburua lortzeko, biodibertsitatea eta ekosistemak babestuz, kontserbatuz edo lehengoratuz.
Eta enplegu berdea izan dadila jarduera ekonomikoa, enpresak, lantokiak eta lan merkatuak eraldatzeko oinarria, pertsona guztientzako enplegu aukera duina eskainiko duen karbono gutxiko ekonomia iraunkor batean, zeinean gaitasun eta trebetasun berdeak garatu behar diren (hau da, jarduera ekonomikoen ingurumen jasangarritasuna aktibatzen dutenak). Behar bezala gaitutako jenderik ezean ezinezkoa izango baita trantsizioa.
Enplegagarritasun politiken ardatza enplegua oro har mantentzea izan behar da, ez lanak. Ziurtatu behar dute pertsonak eta enpresak Gai direla ekonomiaren berdatzeak ekarri dituen aldaketetara bizkor egokitzeko eta aukera berriak aprobetxatzeko. Kontuan hartu beharko dute profil berrien eskaria, baita erakunde nahiz enpresetako kideen trebetasunak eguneratzeko edo berriz zehazteko beharra ere, etorkizuneko erronkei erantzuteko aldaketa sistemiko bati aurre egiteko.
Gipuzkoan, gero eta enpresa gehiagok ulertu dute premia hori, eta azkar eta erabakitasunez ari dira lanean. Horietako askok dagoeneko beren gain hartu dute klima neutraltasunaren eta jardueren eraldaketa ekologikoaren ikuspegia, eta argi eta garbi ezartzen ari dira datozen urteetarako konpromisoak eta helburuak.
Anbizio hori ez da lortuko lurraldeko gizarte-, ekonomia- eta enpresa-sistemak sakonki eraldatu gabe. Horretarako, kontuan hartu behar dira klima aldaketari lotutako erronkak, baita beste eremu handi batzuk ere, hala nola ezberdintasun gero eta handiagoak edo biodibertsitatearen galera. Beharrezkoa da, halaber, enpresek eta beste interes-talde batzuek ikuspegi partekatua izatea eta batera jardutea.
Horrek guztiak politika publiko jakin batzuk behar ditu: enpresei eta haien negozio ereduei eboluzionatzen eta pentsatzen lagunduko dizkietenak, jasangarritasunari eta klima inpaktuari dagokienez.
Erantzukizun publiko hori erantzukizun kolektibo bat ere bada, enpresekin, hezkuntza sektorearekin, gizarte zibilarekin eta, jakina, norbanakoekin partekatua.
Gipuzkoan, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren bidez eta hark dituen eskumenak baliatuz, trantsizioa indartzeko konpromisoa hartu da, eta jarduera ekonomikoari eta enplegu berriaren sorrerari laguntza irmoa emango zaio ondorioz. Jarduera ekonomikoa eraldatzen eta sektore ekonomiko desberdinetako enpresak egokitzen laguntzea da helburua.
Horretarako, ekintza horiek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko 2050erako Gipuzkoako estrategiaren barruan sartuko dira. Estrategia horrek lurraldean trantsizio ekologikoaren erreferentzia-esparrua sustatzen du. Lurraldean lortu beharreko xedeak eta helburuak ezarriz.
Jarduera ildoak fokalizatu beharrean gaude, inpaktu handiagoak eta hobeak lortu ahal izateko. Hortaz, jomugan izan behar dugun soluzio esparruak hazkunde aukera berriak definitzeko eta diseinatzeko modua eman behar du, ekologikoagoa, erresilienteagoa, askotarikoagoa eta inklusiboago izan eta hobeto banatuta egongo den eredu ekonomiko baten bitartez, zeina erabakigarria izango baita GJHak lortzeko.
Baliabide naturalen krisia inpaktu eta probabilitate handiko arrisku bat da, eta krisi hori leheneratzeko ezinbestekoa izango da aldaketa sistemiko bat, eredu zirkularrago eta birsortzaileago bat ahalbidetuko duena. Horrek ikuspegi birsortzailea onartzera garamatza, sistema birsortzaileen diseinuaren emaitza edo azpiproduktu bat denez jasangarritasuna.
Eta, horrela, komunitate eta lurralde sozialki arduratsuak eta ekonomia jasangarriak lortu ahal izango ditugu, epe luzean aberastasuna lortzeko gako gisa, eta haietan lurraldeak egongo dira jasangarritasun erronken erdigunean, ingurumenaren ikuspegitik (baliabideen kontsumoa, karbono aztarna, hondakinen sorrera, airearen kutsadura, besteak beste), ikuspegi sozialetik (prekarietatea, desberdintasuna, pobrezia, gentrifikazioa, besteak beste) eta gobernantza ereduen ikuspegitik (herritarren parte hartzea, elkarrizketa eta negoziazioa, helburu partekatuak).
Azken batean, jasangarritasunaren eta trantsizio ekologiko justuaren aldeko konpromiso bat da; kliman eraginik ez duen eta klimari erresilientea zaion ekonomia bat izango du, biodibertsitatea bermatuko duena, baliabideen erabileran eraginkorragoa izango dena, eta zirkularra, sozialki arduratsua eta inklusiboa izango dena, ekonomiaren epe luzerako lehiakortasuna eta Gipuzkoako gizarte kohesioa bermatzearren.
Dirulaguntza lerro hau ez dago sartuta 2020-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DLPE). Beraz, ezarri aurretik, sartu egin behar da planaren 3.1 atalean aurreikusi bezala.
Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak, eztabaidatu ondoren,
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. 2020-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa.
Bigarren. Onestea Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak, erabaki honen I. eranskinean jasoak, eta oinarri arautzaile espezifikoak, erabaki honen II., III. eta IV. eranskinetan jasoak.
Hirugarren. Onestea aipatutako dirulaguntzen 2022ko deialdia, erabaki honekin batera V. eranskin gisa doana.
Laugarren. 2022ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.240.500,00 euroko gastua baimentzea, aurrekontu sail hauetan banatuta:
a) Laurehun mila eta bostehun euro (400.500,00 €), trantsizio ekologikoa enpresetan bultzatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):
1.0410.100.470.00.29.2022: 170.213,00.
1.0410.100.481.00.30. 2022: 170.212,00.
5.0410.100.470.00.29.2023: 30.038,00.
5.0410.100.481.00.30. 2023: 30.037,00.
b) Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €) bizialdi osoko ikaskuntzarako sisteman pertsonen trebezia eta gaitasun ekologikoak sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):
1.0410.100.440.09.03.2022: 70.833,00.
1.0410.100.445.00.02.2022: 70.833,00.
1.0410.100.481.00.31.2022: 70.834,00.
5.0410.100.440.09.03.2023: 12.500,00
5.0410.100.445.00.02.2023: 12.500,00.
5.0410.100.481.00.31.2023: 12.500,00.
c) Bostehun eta laurogeita hamar mila euro (590.000,00 €), Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan haren eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):
1.0410.100.745.00.03.2022: 149.025,00.
1.0410.100.770.00.04.2022: 149.025,00.
1.0410.100.781.00.03.2022: 149.025,00.
5.0410.100.745.00.03.2023: 47.641,00.
5.0410.100.770.00.04.2023: 47.641,00.
5.0410.100.781.00.03.2023: 47.643,00.
Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onetsitako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe.
Bosgarren. Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sortuko dituzte ondorioak.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabateko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.
Hala ere, aldez aurretik, Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako beste errekurtso oro aurkeztu ahalko da.
Donostia, 2022ko azaroaren 17a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa. (7229)
I. ERANSKINA
Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko dirulaguntza programa arautzen duten oinarri arautzaile orokorrak.
1. oinarria. Xedea.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko dirulaguntza programa arautzea II., III. eta IV. eranskinetan ezarritako oinarri espezifikoetan eta jarduketa eremu hauetan:
a) II. eranskina: Trantsizio ekologikoa enpresetan bultzatzea.
b) III. eranskina: Bizialdi osoko ikaskuntzarako sisteman pertsonen trebezia eta gaitasun ekologikoak sustatzea.
c) IV. eranskina: Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan haren eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzea.
2. oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
2.1. Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil ditzakete, baina horietako bakoitzak II., III. eta IV. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz laguntzeko jarduketa alorretakoa izan behar du.
Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du dirulaguntza eskaera.
2.2. Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian www.gipuzkoa.eus/web/ekonomia nahi duenarentzat.
2.3. Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.
2.4. Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
2.5. Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea.
2.6. Eskaera egin duten entitateak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen entitateari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.
2.7. Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aldez aurretik emandako ebazpena bitartez aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatuko ditu.
Proiektuaren memorian ezingo da zuzenketarik egin. Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak memoriaren inguruko informazio argigarria eskatu ahal izango du behar bezala ebaluatu dezan.
2.8. Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak posta elektronikoaren bidez dirulaguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.
3. oinarria. Dirulaguntza emateko prozedura.
3.1. Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
3.2. Dirulaguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onetsi eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.
4. oinarria. Finantzaketa.
4.1. Emango diren dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Deialdian ezarriko dira dirulaguntzak finantzatzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.
4.2. Dirulaguntzen zenbatekoek inolaz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jasotzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako dirulaguntza, laguntza, sarrera edota baliabidea jasotzen dutenean.
5. oinarria. Dirulaguntzen gehiengo ehuneko eta zenbatekoak.
5.1. Dirulaguntza lerro bakoitzeko dirulaguntzen ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak jarduera eremu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.
5.2. Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko da dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan.
6. oinarria. Prozedura ordenatu eta bideratzeko organo eskuduna.
6.1. Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak bideratuko du prozedura.
6.2. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:
— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.
— Ekonomia Sustapeneko zerbitzuburua.
— Ekonomia Sustapeneko zerbitzuko teknikari bat.
— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.
6.3. Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioetsi ahal izateko.
7. oinarria. Dirulaguntza emateko ebazpena.
7.1. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionala arautzen duen indarrean dagoen foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari dagokio dirulaguntza emateko edo, kasua balitz, ukatzeko ebazpena ematea.
7.2. Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako dirulaguntzak, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
7.3. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.
7.4. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino txikiagoa denean, organo eskudunak entitate onuradunari eska diezaioke eskaera birformulatzeko, konpromisoak eta baldintzak eman dakiokeen dirulaguntzara egokitu ahal izateko.
8. oinarria. Entitate onuradunen betekizun eta konpromisoak.
8.1. Entitate onuradunek dirulaguntzak onartzeak martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta dirulaguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz espezifikoetan ezartzen direnak ere.
8.2. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agintzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onesten duenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa).
8.3. Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehitzea.
8.4. Diruz lagundutako proiektuan bermatzea komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.
8.5. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzaketari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzaketa publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.
8.6. Zabalkunde publikoko edozein ekitaldi egin aurretik (transferentzia- eta hedapen-tailerrak egitea barne) Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiari horren berri emango zaio, eta bertan parte hartzeko gonbida bidaliko da. Entitate onuradunak ekitaldi horien berri ez emateak ekar dezake emandako dirulaguntzaren %10 itzularaztea, eta errepikatuz gero, dirulaguntza osoa.
8.7. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.
8.8. Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.
Horrenbestez, entitate onuradunak dirulaguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.
8.9. Dirulaguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, dirulaguntza itzuli beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.
9. oinarria. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Entitate onuradunek beste batzuekin hitzartu dezakete dirulaguntzaren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehitzen ez diotenak.
10. oinarria. Bestelako dirulaguntzekiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.
10.1. II. eta III. eranskinetako dirulaguntzak ez dira bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.
10.2. IV. eranskineko dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.
10.3. Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.
11. oinarria. Dirulaguntzak ordaintzea.
11.1. Dirulaguntza proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.
11.2. Hala eta guztiz ere, aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira, berme beharrik gabe, dirulaguntza jaso duten jarduerak gauzatzeko ezinbesteko finantzaketa gisa, entitate onuradunak aldez aurretik eskatuta, eta beharrizana justifikatuta, alderdi hauek kontuan harturik: alde batetik, programaren xedea, hau da, pertsonen, enpresen, ikaskuntza entitateen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa lerrokatzen dituen ekosistema elkarlotu batean eredu sozioekonomikoa eredu jasangarri baterantz eralda dadin sustatzea, kohesio sozial eta ekologiko handiagoa sustatze aldera, zeren eta programaren izaera eraldatzaileak eta esperimentalak –zeharkako emaitzetakoa, oinarrituta balio ukiezin batzuetan, zeintzuk zailak baitira epe erdian edo epe luzean zenbatzen eta egiaztatzen, eta eragina baitute pertsonengan eta lurraldean– zaildu egiten baitu finantzaketa/baliabide propioak esleitzea enpresak garatzeko (ekimen horiek, orobat, gauzatze aldi luzeak dituzte, eta horrek berekin dakar bai finantzaketa-eskuragarritasuna behar izatea programa gauzatzen bukatu aurretik, bideragarri egin dezan programa garatzea, bai, beraz, funtsez hornitu behar izatea, horiei esker hasi ahal izateko diruz lagundutako proiektuak); eta bestetik, horrez gain, kasu batzuetan, entitate onuradunen tipologia, irabazi-asmorik gabeak izaten baitira, finantza-zailtasunak dituztenak dirulaguntzaren xedeak garatzeko. Bada, hori guztia eta aurreko esperientzietan proiektuak gauzatu diren modua kontuan harturik egin ahal izango dira aurretiazko ordainketak. Aurrerakin horiek emakidarekin batera ordaindu ahal izango dira, baldin eta aurrekontu baliabideak badaude, eta emandako dirulaguntza osoaren %85 gainditzen ez badute, proiektua hasten denetik aurrera, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.
11.3. Salbuespen gisa, emandako dirulaguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena %3 gehituta.
Abala indargabetu egingo da dirulaguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.
11.4. Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin entitate onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egingo balu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
12. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
12.1. Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.
12.2. Diruz lagungarriak izango diren kostuak jarduera eremu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.
12.3. Nolanahi ere, ez dira hautagarriak izango 300 eurotik beherako kostuak.
12.4. Ez dira kostu hautagarriak izango onuradunarekin lotura duten pertsonei edo entitateei dagozkienak, salbuespen hauekin:
— Merkatuko baldintza arrunten arabera egiten denean; eta
— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren baimena lortzen denean, oinarri arautzaile espezifikoetan adierazitako moduan.
12.5. Kostu hautagarriak aztertzean eta erabakitzean, departamentuak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, eskumena egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.
13. oinarria. Dirulaguntza zuritzea.
13.1. Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du entitate onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.
13.2. Dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.
13.3. Aurreko paragrafoan aipatutako epearen barruan entitate onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:
* Jarduera memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko. Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.
* Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:
—Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbideratzeak adieraziko dira.
—Fakturak edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.
—Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.
—Nominak eta 190 eredua, eta/edo Langileen Zerrenda Nominala-RNT barruko langile gastuak justifikatzeko. Langile autonomoen eta/edo bazkide kooperatibisten kasuan, RNT beharrean, dagokion Gizarte Segurantzaren edo antzeko entitatearen ziurtagiria.
—Orduen txostenak, entitate eskatzaile, onuradun eta kontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.
—Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan 15.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin ez den.
Aurkezten diren eskaintzak dirulaguntzaren justifikazioan edo, kasua bada, eta hautaketa egiteko eragimena eta ekonomia izango dira aplikatuko diren irizpideak. Proposamen ekonomikorik merkeena aukeratzen ez denean, erabakia berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
— Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.
13.4. Kostuak egiaztatzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.
13.5. Dirulaguntza zuritzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea emango dio entitate onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igarotzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.
13.6. Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez dirulaguntzaren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen den une berean hasiko da kontatzen epe hori.
13.7. Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako dirulaguntza baino txikiagoa izan dela, dirulaguntza doitu egingo da. Dirulaguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo dirulaguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera. Halaber, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako dirulaguntza osoa edo zati bat itzularazteko.
14. oinarria. Ebazpena aldatzea.
14.1. Diruz lagundutako jarduera burutzeko ezarri den epea amaitu baino hilabete 1 aurretik, onuradunek eskatu ahal izango diote organo emaileari dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, ezarritako epea luzatzeko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak aldatzeko edota jarduera osatzen duten ekintzak aldatzeko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstantzietan oinarritzen denean edota jarduera burutzeko premiazkotzat jotzen direnean, baldin eta dirulaguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta beste pertsona batzuen eskubideak kaltetzen ez badira.
14.2. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpena, entitate interesdunari aurrez entzunda eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko unean kontuan izandako baldintzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdietsi nahi den interes publikoa lortzea eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.
14.3. Entitate onuradunak, dirulaguntzaren justifikazioan, aditzera ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jotzeke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emaitza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onartze horrek ez badu hirugarren pertsona batzuen eskubideak kaltetzea eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.
15. oinarria. Ez betetzeak eta itzulketak.
15.1. Entitate onuradunak ez badu betetzen oinarri hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldintzetako edozein, dirulaguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta dirulaguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du, dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz batera, aipatutako Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.
15.2. Ez betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.
15.3. Borondatezko itzulketatzat jotzen da entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.
Horretarako Ekonomia Sustapeneko zerbitzuari idatzi bat bidali behar dio itzultzeko prozedura hasteko eskatuz, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia, data eta sinadura.
Eskaera hori jaso ondoren, Ekonomia Sustapeneko zerbitzuak ordainketa gutuna bidaliko dio, itzultzeko zenbatekoa eta dagozkion berandutza interesak adieraziz.
16. oinarria. Sustapen eta finantziazio publikoen eragina.
Ebaluazio-prozesu integral bat ziurtatu ahal izateko, Departamentuak, ahal den neurrian, Ogasun eta Finantza Departamentuarekin kontrastatuko ditu, entitate onuradunek baimena eman ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 92.1.l) artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza-eskaeraren aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta ondorengo bost ekitaldietan, eragiketa-bolumenari eta negozio-zifrari, esportazio-bolumenari, %5etik gorako akziodunen nortasuna eta zerga helbideari, 3.000 eurotik gorako entitate hornitzaileei, beste sozietate batzuetako partaidetzari (nortasuna, zerga helbidea, portzentajea), jarduera nagusiaren epigrafe fiskalari, batez besteko plantillari, plantillaren soldata-kostuari; eta, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboari buruzko datuak.
17. oinarria. Europar Batasuna.
17.1. Oinarri arautzaile hauen II. eranskinean jasota dauden laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute.
Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.
17.2. Laguntzaren eskatzaileak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk aitortu behar ditu, erregelamenduak ezartzen duen gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko.
17.3. Oinarri hauetako III. eranskinean araututako dirulaguntzak, ikasleei zuzendutako ikaskuntza prozesuak aldatzeko proiektuak garatzen dituzten hezkuntza entitateek garatutakoak, ez dira estatu-laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. artikuluan ezarritakoari jarraituz, izan ere ez dute lehia faltsutzen edo horretarako mehatxatzen, ez dute enpresa jakin batentzat onura edo irabazirik suposatzen, ezta produkzio edo enpresa jakin batzuen alde egiten ere beste batzuen kalterako.
17.4. Oinarri hauetako IV. Eranskineko dirulaguntzen esparrua izango da Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (EB) (bereziki 25, artikuluak), laguntza kategoria batzuk merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duen Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta.
18. oinarria. Araubide juridikoa.
Oinarriotan ezarritakoaz gain, dirulaguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori garatzeko Erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta dirulaguntzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.
II. ERANSKINA
Trantsizio ekologikoa enpresetan bultzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.
1. oinarria. Xedea.
Gipuzkoako enpresa sarean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzea, bere jarduera ekonomikoaren lehiakortasuna erraztuko duten enpresa eredu ekologikoagoetara, jasangarriagoetara eta inklusiboagoetara eraldatuz.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak, salbu 2.1 b), c) eta d) oinarritan ezarritako entitateak.
2.4. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.
2.5. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.6. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.7. 2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.
2.8. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.
Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.
3. oinarria. Dirulaguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:
—Enpresek eta/edo jarduera-sektoreek trantsizio ekologiko eta bidezkorako diagnostikoak eta planak egitea.
—Biodibertsitatea enpresen negozio-estrategietan txertatzea, inpaktu positiboak sortzeko eta/edo inpaktu negatiboak minimizatzeko.
—Bioekonomia enpresa-jardueran nola txertatu den identifikatzeko azterlanak egitea.
—Trantsizio ekologiko eta bidezkotik eratorritako konpetentzia- eta ikaskuntza-beharrak diagnostikatzea eta/edo planifikatzea.
—Enpresetako langileen trebezia eta gaitasun berdeak garatzea.
—Inpaktua neurtzeko sistemak ezartzea, eraldaketa ekologiko jasangarri eta bidezkoa modu integralean txertatzeko ebaluazioa eta/edo adierazle enpresarialak.
—Zabalkunderako, sentsibilizaziorako eta jardunbide egokietarako ekintzak.
—Sektorekako eta sektorearteko foroak garatzea, trantsizio ekologikorako ezagutzak eta/edo proiektuak sustatzeko.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera eraldatzailea; zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko baliabideen metodologiaren artean koherentzia gordetzea; eta, programaren helburuekiko lerrokatze maila): 30 puntura arte.
b) Trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorako ekarpen-maila: 20 puntu arte.
c) Jasangarritasun hirukoitza hartzearekin duen harreman maila: 10 puntura arte.
d) Garapen jasangarriaren helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 10 puntu arte.
e) Lankidetzaren eta partaidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin hartutako konpromisoak, garatutako partaidetza prozesuen bitartez): 10 puntura arte.
f) Aurkeztutako proiektua enpresaren eta/edo erakundearen estrategiarekin eta helburuekin bat etortzea: 5 puntura arte.
g) Partaideak edo hartzaileak: 5 puntura arte.
h) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
i) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.
5. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
5.1. Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %40a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.
Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:
Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.
Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.
Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.
Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
5.2. Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
5.3. Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.
5.4. Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpres elkarte eta klusterren kasuna; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen %15a bakarrik hartuko da kontuan.
6. oinarria. Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.
Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira.
III. ERANSKINA
Bizialdi osoko ikaskuntzarako sisteman pertsonen trebezia eta gaitasun ekologikoak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.
1. oinarria. Xedea.
Testuinguru egokia sustatzea, bizialdi osoko ikaskuntzak aukera eman diezaien pertsonek gaitasun, trebetasun, ezagutza eta konpetentzi berdeak eskuratu eta gara ditzaten, lurraldea trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorantz eraldatzen aktiboki parte har dezaten.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.
2.7. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.
Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.
3. oinarria. Dirulaguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:
—Erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzungo dieten gaitasun berdeak sustatzea eta gizarteratzea.
—Profil berrien eskaerari erantzutea, trebetasunak eguneratzeko edo birdefinitzeko beharra.
—Gaitasun berdeak bultzatzea, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-jardueretan parte hartzen duten pertsonak jabetu daitezen garatzen duten jardueraren inpaktu ekologikoaz.
—Ezagutzak hobetzea eta pertsonak trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoak sortzen dituen aukeretarantz bideratzeko prozesuei balioa ematea.
—Trantsizio ekologikorako gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta konpetentziak lantzeko estrategiak txertatzea.
—Trantsizio ekologikorako konpetentziak garatzeko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak eta jardunbide egokiak garatzea.
—Genero-berdintasunera bideratutako trantsizio ekologikorako gaitasunak garatzeko ekintza espezifikoak garatzea.
—Ekintza positiboko neurriak antolatzea, biztanleriaren kolektiboen arteko desberdintasunak saihesteko.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (onetsitako estrategiaren argitasuna eta izaera eraldatzailea; zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko baliabideen metodologiaren artean koherentzia gordetzea; eta, programaren helburuekiko lerrokatze maila): 35 puntura arte.
b) Trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorako ekarpen-maila: 15 puntura arte.
c) Partaideak edo hartzaileak: 15 puntura arte.
d) Lankidetzaren eta partaidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin hartutako konpromisoak, garatutako partaidetza prozesuen bitartez): 10 puntura arte.
e) Bizitza osoko ikaskuntzaren erronkei laguntzea: 10 puntura arte.
f) Garapen jasangarriaren helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 5 puntu arte.
g) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
h) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.
5. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
5.1. Barneko langileen kostuak gehienez 35 euro orduko izango dira hautagarria.
Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:
Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.
Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.
Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.
Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
5.2. Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
5.3. Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.
5.4. Zeharkako kostuak eta/edo kostu orokorrak kostu hautagarri gisa zenbatuko dira, justifikatu beharrik gabe, diruz lagun daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen %15 bakarrik.
6. oinarria. Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.
Dirulaguntzak kostu hautagarrien %95 izango dira.
IV. ERANSKINA
Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan haren eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifikoak.
1. oinarria. Xedea.
Ekosistema sozio-ekonomiko osoaren lankidetzarekin lurraldearentzat sortzen diren aukerei eta erronkei erantzuteko enpresentzako testuinguru egokia sustatzea, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren eta gero eta desberdintasun handiagoen erronken aurrean trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa sortzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartu eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko duena.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira:
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak. (ZTBES).
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako debekuetan.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.
2.7. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.
Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.
2.8. Ezingo dira onuradun izan Europar Batasuneko Batzordeak dirulaguntza legez kontrakoa dela eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela aldez aurretik erabaki ondoren, laguntzak berreskuratzeko agindupean dauden enpresak; ezta krisian dauden enpresak ere.
3. oinarria. Dirulaguntzen xede diren jarduerak.
3.1. Diruz lagundu daitezke jarduketa hauek:
a) Funtsezko ikerketa proiektuak.
b) Ikerketa industrialeko proiektuak.
c) Garapen esperimentaleko proiektuak.
d) Interes bereziko ekintza osagarriak: ZTBESko erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.
3.2. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa sustatzen duten proiektuak garatzera bideratuko dira, betiere honako Gai hauetara bideratuta badaude:
—Hurbilketa sektorialak, trantsizio ekologikoaren eta justuaren erronkak eta aukerak identifikatzeko.
—Balio ekonomikoa sortzeko bioekonomiako estrategiak, produktu eta azpiproduktuetarako tokiko merkatuak aktibatuz.
—Bioekonomia enpresa-jardueran eta/edo jarduera sektorialean nola txertatu den identifikatzeko azterlanak.
—Enpresen negozio-estrategietan biodibertsitatea integratzea, inpaktu positiboak sortzeko eta/edo inpaktu negatiboak minimizatzeko.
—Trantsizio ekologikoak ehun sozioekonomikoan duen eraginaren prospektiba.
—Sektoreetako kalteberatasunak aztertzea, aurrea hartzeko politikak diseinatu ahal izateko.
—Desberdintasun-inpaktuak aztertzea kolektibo ahulenetan, trantsizio ekologikoko politiken enplegagarritasunari dagokionez.
—Desberdintasun-inpaktuak aztertzea kolektibo ahulenetan, trantsizio ekologikoko politiken enplegagarritasunari dagokionez.
—Genero-berdintasunera bideratutako trantsizio ekologikorako gaitasunak garatzeko ekintza espezifikoak aztertzea eta diseinatzea.
—Trantsizio ekologikoaren eta bidezkoaren ondoriozko gaitasun- eta ikaskuntza-beharrak diagnostikatzea.
—Inpaktua neurtzeko sistemak, ebaluazioa eta/edo enpresa-, sektore- eta/edo lurralde-adierazleak garatzea, trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa modu integralean txertatuko dutenak.
—Dinamikak diseinatzea, gizarte-eragileak enpresen eraldaketa ekologikoko prozesuetan inplikatzeko.
3.3. Ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute:
* ETE baten kasuan, laguntzak pizgarri efektua duela ulertuko da enpresak proiektuan edo jardueran lanean hasi aurretik aurkeztu badu laguntza eskaera.
* Enpresa handiei dagokienez, laguntza batek pizgarri efektua duela ulertuko da baldin eta aurreko atalean ezarritako baldintza betetzeaz gain, laguntzak emaitza hauetakoren bat edo gehiago izango dituela egiaztatzen badu:
—Laguntzari esker, proiektuaren edo jardueraren irismena nabarmen handitzea, edo.
—Laguntzari esker, onuradunak proiektuan edo jardueran inbertituko duen zenbateko osoa nabarmen handitzea, edo.
—Proiektuaren edo jardueraren exekuzio erritmoa nabarmen handitzea.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (onetsitako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean koherentzia gordetzea eta, programaren helburuekiko lerrokatze maila): 40 puntura arte.
b) Garatu beharreko ekintzen/ekimenen eragin potentziala, ikasitako irakaspenen eta emaitzen arabera, hau da, orokortzea eta trantsizio ekologikoko eredu jasangarri batera aldatzea: 20 puntura arte.
c) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 15 puntura arte.
d) Lurralde, eskualde/toki eta/edo sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 10 puntura arte.
e) Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen zer mailatan laguntzen duen: 5 puntura arte.
f) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
g) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango dirulaguntza jasotzeko.
5. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
5.1. Diruz lagungarriak izango dira:
a) Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
b) Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
c) Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
d) Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
e) Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.
f) Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen %15a.
g) Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.
5.2. Aurreko atalean aipatutako diruz lagungarriak diren gastuak ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, 2 eta 25 artikuluetan ezartzen duenaren arabera interpretatuko dira.
6. oinarria. Dirulaguntzen gehiengo ehunekoak.
6.1. Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:
a) Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %100.
a) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50.
b) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %25.
c) Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta %50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.
6.2. Aurreko b), c) eta d) ataletan ezarritako ehunekoak %80 gehitu ahal izango dira honelako kasuetan:
Eskatzaileak enpresa ertainak direnean %10, eta enpresa txikiak direnean %20.
% 15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
— Proiektuak benetako lankidetza behar izatea.
Enpresen artean, gutxienez bat enpresa txikia edo ertaina izatea, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen %70 baino gehiago ordainduko.
Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen %10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.
— Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.
7. oinarria. Sustapen eta finantziazio publikoen eragina.
7.1. Lagundutako eta kofinantzatutako ekintzen potentziala maximizatzeko eta, horrela, ekintza horien benetako eragina bermatzeko, prozesu eta emaitza onak eta garatutako jardunbide egokiak nahiz hobetzeko esparruak transmititzeko, baliabide publikoen erabilera mugatua errentagarri bihurtzeko modu egokian, eta etorkizuneko politika eta jardunbideetan eragina izateko; lagundutako proiektuak aprobetxamendu prozesu batean sartu ahal izango dira, bai Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak hartzeko ardura dutenei transmititzeko prozesu planifikatu batean, bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen eskura jartzeko prozesu batean, eta baita ere proiektu horien emaitzak onartzeko eta/edo aplikatzeko eskumena duten bitarteko eta azken erabiltzaileei zuzendutako dinamiketan -pertsona, entitate eta enpresak- eta horrela, Gipuzkoan enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzea.
7.2. Proiektuek argitalpenetarako sarbide irekia bermatuko dute, lortutako emaitzak hobeto ustiatu eta zabaltzeko, Europar Batasunaren ikerketa jarraibideekin bat etorriz.
V. ERANSKINA
Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko dirulaguntza programaren 2022ko deialdia.
1. Oinarri araultzaileak.
Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak, 2022ko azaroaren 15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaz onetsitakoak dira, deialdi honekin batera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnak.
2. Eskaerak aurkeztea.
1.1. Eranskin gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., y IV. eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.
1.2. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan amaituko da.
3. Jarduerak gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan, eta 2023ko irailaren 30erako amaitu beharko dira.
4. Ebazpena jakinarazteko bidea.
Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.
5. Finantzaketa.
Deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa 1.240.500,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2022ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta jarduera eremuetan banatuko da:
a) Laurehun mila eta bostehun euro (400.500,00 €), trantsizio ekologikoa enpresetan bultzatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):
1.0410.100.470.00.29.2022: 170.213,00.
1.0410.100.481.00.30 2022: 170.212,00.
5.0410.100.470.00.29.2023: 30.038,00.
5.0410.100.481.00.30 2023: 30.037,00.
b) Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €) bizialdi osoko ikaskuntzarako sisteman pertsonen trebezia eta gaitasun ekologikoak sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):
1.0410.100.440.09.03.2022: 70.833,00.
1.0410.100.445.00.02.2022: 70.833,00.
1.0410.100.481.00.31.2022: 70.834,00.
5.0410.100.440.09.03.2023: 12.500,00.
5.0410.100.445.00.02.2023: 12.500,00.
5.0410.100.481.00.31.2023: 12.500,00.
c) Bostehun eta laurogeita hamar mila euro (590.000,00 €), Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan haren eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):
1.0410.100.745.00.03.2022: 149.025,00.
1.0410.100.770.00.04.2022: 149.025,00.
1.0410.100.781.00.03.2022: 149.025,00.
5.0410.100.745.00.03.2023: 47.641,00.
5.0410.100.770.00.04.2023: 47.641,00.
5.0410.100.781.00.03.2023: 47.643,00.
Aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaeran honako informazioa sartu behar da:
a) Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.
b) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.
c) Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.
d) Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan. Horretarako, zuzenean eskatuko die datu horiek dagozkion organismo igorleei; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, salbuespen gisa, dagokion dokumentazioa aurkeztea.
Eskaeran berariaz adierazi ahal izango dute egiaztapen automatikoaren aurka daudela; kasu horretan, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako organo administratiboek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko diutzte.