3
TOKI ADMINISTRAZIOA

AZKOITIKO UDALA

Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen 5. aldaketa. Argitatzea Herritarren Parte Hartze Programa.              

Azkoitiko Udala tramitatzen ari da Hiri Antolaketako Arau Subsidiarioen 5. aldaketa puntual prozedura.         

Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46/2020 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da prozedura horretan onartu den herritarrek parte hartzeko programa. Eranskinean jasotzen da.

Herritarren parte hartze programa helbide elektroniko honetan ere argitaratuko da: www.azkoitia.eus.

ERANSKINA

Herritarren parte hartze programa

Izapidetzeko Herritarren Parte Hartze Programa behar duen plangintzako tresna. Azkoitiko Arau Subsidiarioen Testu Bateginaren 5. aldaketa.

A.    Lege esparrua.

2/2006 Legeak, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 8. artikuluan ezartzen du Hirigintzako antolamenduaren esparruko herritarren parte hartzearen printzipioa. Printzipio hori aplikatuz, 108. artikuluan zehaztu du herritarren parte-hartze programa bat egin behar dela egiturazko antolamenduaren plangintza egiten, berrikusten edo aldatzen den orotan. Aipatutako lege xedapena garatuz, 46/2020 Dekretuak, martxoaren 24koak, Lurralde Antolamenduko Planak eta Hirigintza Antolamenduko Tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituenak, zehaztasuna eman dio Herritarren Parte Hartze Programaren arauketari (aurrerantzean, HPHP), eta 3. artikuluan ezartzen du haren gutxieneko edukia.            


B.    Izapidetzeko HPHP hau behar duen Hirigintzako antolamendu tresna.

Azkoitiko Arau Subsidiarioen Testu Bateginaren 5. aldaketa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2007/10/02) izapidetzearen helburua da Hirigintzako egiturazko antolamenduko tresna bat aldatzea; hortaz, ezinbestekoa da HPHP bat egitea, aldaketaren entitateari egokitutakoa. Hori dela eta egin da herritarren parte-hartze programa hau, Azkoitiko Arau Subsidiarioen Testu Bateginaren 5. aldaketari dagokiona.   


HPHParen xedea da helburu, estrategia eta mekanismo nahikoak ezartzea herritarren eta elkarteei aldaketa hori egiteko prozesuan parte har dezaten.         

C.    Genero ikuspegia eta ingurumenaren kudeaketarena.

Garrantzitsua da azpimarratzea HPHPa egin beharko dela genero ikuspegia kontuan hartuta, 46/2020 Dekretuaren 2.d. artikuluan; 2/2016 Legean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoan; eta 3/2007 Lege Organikoan, martxoaren 22koan, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasun Eragingarrikoan, xedatutakoari jarraituz. Azken lege horren 31.3. artikuluak xedatzen du administrazio publikoek genero ikuspegia kontuan hartu beharko dutela hiriaren diseinuan, hiri politiketan, eta Hirigintzako plangintza definitzean eta egikaritzean, eta horretarako bereziki erabili beharko dituztela herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatuko eta erraztuko duten mekanismoak eta tresnak.

D.    Programaren edukia.

Honako gida honi jarraituko zaio:

1. fasea.  Ingurumen ebaluazioa.

Ingurumen organoak ingurumen ebaluazio estrategikoa egiteko prozeduran, hark forma eta ezaugarri egokiak izango ditu herritarrek ingurumen ebaluazioko prozesuan parte hartu ahal izan dezaten. Nolanahi ere, ingurumen organoak emandako txostena dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da.  

2. fasea.  Hasierako onespena.

Araudiak eskatzen duen informazio publikoko nahitaezko izapidea egingo da. Izapide horri webgunearen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren eta hedabideen bitartez zabalduko da. Halaber, prozeduran parte hartu duten entitateei jakinaraziko zaie hasierako onespen erabakia hartu dela, edozein modalitatetan.              

Hasierako onespen dokumentuak laburpen exekutibo bat jasoko du.

Informazio publikoko aldian jardunaldi ireki bat antolatuko da herritarrentzat; bertan, talde idazleak proposamenaren edukia azalduko du, eta herritarren galderei erantzungo die. Hedabideen bidez emango da jardunaldi horren berri. Ekitaldia egiteko irisgarritasuneko araudia betetzen duen leku bat erabiliko da, herritar oro bertaratu ahal izateko.         

Gainera, informazio publikoko aldian neurriak ezarriko dira, dokumentua egiten parte hartzen duten teknikariek azalpenak eman diezazkieten eskatzen dutenei, banan-banan. 

3. fasea.  Behin betiko onespena.

Behin betiko onespen erabakiaren edukia argitaratuko da, eta planarena berarena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal webgunean. Erabakia hedabideetatik ere zabalduko da. Edonola ere, informazio publikoko izapidean egindako alegazio bakoitzari erantzun arrazoitua emango zaio.        

Behin betiko onespen dokumentuak laburpen exekutibo bat jasoko du.

4. fasea.  Fase guztien neurri komunak.

Edozein unetan, herritarrek Hirigintza, mugikortasun eta ingurumen sailera jo dezakete, prozedurari buruzko informazioa eskuratzeko.

Ordutegi zabalak jarriko dira, beste pertsonak beren kargu dituztenek izapideetan parte hartu ahal izateko adinakoak. Parte-hartze iklusiboa sustatuko da.

Paper kontsumoa murrizteko ahalegina egingo da.

Azkoitia, 2022ko urriaren 28a.—Javier Zubizarreta Zubizarreta, alkatea.    (6833)