URAREN EUSKAL AGENTZIA
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa
Jendaurreko informazioa
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa(e)k (IFZ: G20960183) baimena eskatu du hau egiteko: Donostiako udalerrian (Gipuzkoa), Zubieta auzoan Arkaitz errekastora isurtzen duen cmg1 plataformako ibarbidearen hondoko drain-hodiaren irteerara ponpaketa-sistema bat eraikitzeko obrak.
Obra horiekin, ponpaketa-putzu berri bat egingo da hondoko drain-hodiaren irteeran, Arkaitz errekaren ondoan, 2,00 x 2,00 m²-koa, eta PEko Ø100 mm-ko bultzada-hodia egingo da putzutik hasi eta erraustegiko instalazioetara sartzeko tunelaren ondoan dagoen saneamendu-sarearekin konektatu arte.
Hori guztia hogeita hiru egun balioduneko epean agertuko da jendaurrean, herritarrek jakin dezaten, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Horrela, obra horiek kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, epe horren barruan, hemen: Uraren Euskal Agentzia-Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Era berean, bulego horretan bertan egongo da espedientea, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.
Donostia, 2022ko urriaren 21a.—Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua. (6648)