2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

FA-KG-2022-0176 Foru Agindua, urriaren 21ekoa, 2022ko deialdia onartzen duena, kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko.  

2020ko ekainaren 16ko Diputatuen Kontseiluko akordioaren bitartez, kultura bonuak pertsona fisikoei emateko oinarri arautzaileak eta kultura bonuak emateko entitate atxikien izaera hartzeko oinarri arautzaileak onartu ziren. Argitalpena, 2020ko ekainaren 26ko 120 zk.dun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izan zen.             

Oinarri horien helburua kultura-produktuen kontsumoa sustatzea da, kultura-sektoreko enpresen eta haien merkatuaren dinamizazioa bultzatuz.

Horrela, eta 3. oinarri orokorrak jasotzen duenari jarraituz, hau da, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez, bidezkoa da, beraz, 2022ko kultura bonuen deialdia onartzea.      

Aipatutako dirulaguntza lerro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntza Plan Estrategikoan sartuta dago.

Hori dena ikusirik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamenduko foru diputatu honek, legez emandako eskumenak erabiliz, honako hau

ERABAKI DU

Lehengoa.    Onartzea 2022ko deialdia kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko. Deialdi hori Foru Agindu honen I. eranskin gisa jaso da.          

Bigarren.    Baimentzea laurogeita mila (80.000,00 €) euroko gastua, deialdi horri aurre egiteko, ondorengo aurrekontu xedapenaren kargura: 5.0910.120.470.00.11.2023.

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek Foru Agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol foru diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2022ko urriaren 21a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.              (6635)

I ERANSKINA

Kultura bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko 2022ko deialdia.     

1.    Dirulaguntzaren onuradun diren pertsona fisikoek kultura bonua eskatzeko eta erabiltzeko epea: 2023ko urtarrilaren 29ra arte.

2.    Atxikipen eskaerak aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 15era arte.

3.    Bonu motaren arabera gehienezko bonu kopurua hainbestekoa izango da:

—2.666 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko.              

—6.001 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko.

4.    Kultura bonua eskatzeko bete beharreko dokumentazioa: Kultura bonua hartzeko momentuan, 1. eranskinean adierazitako datuak bete behar dira.

5.    Atxikitako entitatea izateko bete beharreko dokumentazioa:

2. eranskinean jasotako ereduaren araberako eskaerarekin batera, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar du:

a)    Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).   

b)    Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian.       

6.    Dokumentazio elkarreragingarria eta egiaztagarria:

1.    39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 28. artikuluan aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak ez aurkezteko; beraz, administrazio jarduleak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Administrazio publikoek elektronikoki jaso behar dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bidez edo datu bitartekaritzarako plataformei edo horretarako prestatutako beste sistema batzuei kontsulta eginez.            

2.    Gipuzkoako Foru Aldundia Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoaren (Nisae) parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu. 

3.    Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. 

b)    Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean izatea.

c)    Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea betiere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean, eta. joan den urteko Ekonomia Jardueren gaineko Zerga ordaindu dela edo salbuetsita dagoela egiaztatzea.

d)    Banku kontuaren titulartasuna Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko da, betiere dagokion banku erakundea bertan sartu bada.            

4.    Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.