1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

444/2022 Foru Agindua, irailaren 15koa, zeinaren bidez aldatzen baita 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.

Uztailaren 7ko 412/2014 Foru Aginduaren bidez, zergapekoen erroldan alta hartzeko eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak aldatzeko 030 eredua onetsi zen.

030 eredua indarrean jarri zenetik hainbat urte igaro ondoren, beharrezko ikusi da ereduaren eduki jakin batzuk egokitzea, haren bidez lortu nahi den informazio horniduraren ondorioetarako. Hala gertatzen da, besteak beste, zergapekoaren heriotza datari buruz ematen den informazioarekin, eta helbide fiskalarekin lotutako ondasun higiezinen informazio katastralarekin.

Horiek horrela, hau

XEDATZEN DUT

Artikulu bakarra.  Aldatzea 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.

Honako aldaketak sartzen dira uztailaren 7ko 412/2014 Foru Aginduan, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzekoan:

Bat.    3. artikuluko 4. apartatua honela geratzen da idatzita:     

«4.  Ereduaren aurkezpen elektronikoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, Interneteko https://www.egoitza.gipuzkoa.eus helbidean sartuta.

Horretarako, egoitza elektroniko horretan kokaturik dagoen «Zergabidea» zerbitzu telematikoen plataforman sartu beharko da, eta norberak bere burua identifikatu egoitza elektronikoan onartzen diren sinadura elektronikoetako bat erabiliz.

Bere burua identifikatu ondoren, interesdunak 030 ereduaren formulario elektronikoa bete beharko du eta ematen zaizkion jarraibideen arabera jokatu.

Aitorpena onartzen bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak formularioaren datuak itzuliko dizkio pantailan, balioztapen kode bat emango dio, eta aitorpena zer ordutan eta zer egunetan aurkeztu den erakutsiko dio.

Aitorpena errefusatzen bada, formularioaren datuak eta aurkitutako akatsak azalduko dira pantailan. Kasu honetan, akatsak zuzentzeko, berriro bete beharko da formularioa.»  

Bi.    Foru aginduaren eranskinaren ordez foru agindu honen eranskina erabiliko da.

Azken xedapena.

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2022ko irailaren 15a.—Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua.             (5801)