4
AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA

EUSKO JAURLARITZA

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA
 ETA GARRAIO SAILA

Ebazpena, 2022ko abuztuaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzeak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2022ko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez, «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzea» onetsi zen.

Eraikuntza proiektu honen helburua Euskal Trenbide Sarea-ETSren Usurbilgo Geltokia modernizatzeko lanak zehazteko beharrezko dokumentazioa ematea da.

Proiektuaren barruan bideak konpondu eta eraikin berria eraikiko da kokaleku berri batean. Konponbide hori egokitzat jo da egungo egoeraren problematika aztertu ostean. Halaber, sarbideak erreformatu eta geltokiaren ingurunea urbanizatzea ere aurreikusten da.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.             

Trenbide sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.     

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT

Jendaurrean jartzea «Usurbilgo geltokia eraikitzeko proiektuaren eguneratzeak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 - Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).              


Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Usurbilgo udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.             

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 25a.—María Dolores de Juan de Miguel, Garraio Azpiegituren zuzendaria.              
                (5582)

ERANSKINA

 

Finka zk.

Katastroko erref.

eta udalerria

NAN/IFZ/AIZ/ Pasaportea

Jabea

Eragin mota (m²)

Izaera

Erabateko desjabetzea

Zortasun

iraunkorra

Aldi-baterako okupazioa

001

7791000

Usurbil

****7800*

Usurbilgo Udala/

Ayuntamiento de Usurbil

274

79

84

Bideak

San Esteban kalea

002

7691000

Usurbil

****0000*

Gipuzkoako Foru Aldundia/

Diputación Foral de Gipuzkoa

0

0

355

Bideak

N-634

003

7691000

Usurbil

****7800*

Usurbilgo Udala/

Ayuntamiento de Usurbil

38

1.470

3.324

Bideak

Altzezarra kalea

004

7791000

Usurbil

****7800*

Usurbilgo Udala/

Ayuntamiento de Usurbil

383

626

975

Bideak Zingirategi Industrialdea

005

7791000

Usurbil

****7800*

Usurbilgo Udala/

Ayuntamiento de Usurbil

175

0

0

Instalazioetarako sarbide asfaltatua. Baskula-hobia

5 INT

7791000

Usurbil

****5999*

Grupo Ingemar, S.L.

0

0

175

Instalazioetarako sarbide asfaltatua. Baskula-hobia

006

7791186

Usurbil

***6202**

***8897**

***4532**

***6635**

***9933**

***7669**

***7256**

***6210**

***0809**

***8995**

***8995**

***5258**

***9276**

***9276**

***3400**

***7883**

***4934**

***7009**

***9465**

***6209**

***6242**

***3260**

***9096**

Murua Lezama Leguizamon, Antonio Mª

Murua Lezama Leguizamon, Mª Carmen

Murua Urruticoechea, Laura Rita

Murua Urruticoechea, Antonio

Murua Urruticoechea, Juan Andrés

Murua Urruticoechea, Silvia Mª

Orbe Murua, Ana Mª

Orbe Murua, Antonio Mª

Orbe Murua, Francisco De Borja

Orbe Murua, Mª Pilar

Orbe Murua, Pablo Manuel

Orbe Murua, Casilda

Orbe Murua, Juan

Orbe Murua, Pedro Pascual

Orbe Murua, Tristán

Orbe Murua, Vicente

Rezola Murua, Begoña

Rezola Murua, Covadonga

Rezola Murua, Eugenio Jose

Rezola Murua, Mª Carmen

Rezola Murua, Mª Mercedes

Rezola Murua, Mª Pilar

Rezola Murua, María

0

0

576

Saroe jauregiko zuhaizti lorategia