2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

FA-KG-2022-0133 Foru Agindua, 2022ko irailaren 8koa, 2022. ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena Gordailuko, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroko zaharberritze guneetan artea eta etnografian kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko beka emateko.      

Departamentuko foru diputatuak honako foru agindu hau eman du gaur:

Beka hau emateko oinarri arautzaileak 2022ko uztailaren 19an onartu ziren, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko abuztuaren 22an argitaratu ziren.

Oinarri horiek Gordailuko zaharberritze guneetan artea eta etnografian kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko beka jasotzen dute.

2. oinarri orokorrak jasotzen du diru laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

Aipatutako dirulaguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.

Bidezko da, beraz, 2022ko deialdia egitea.

Horregatik guztiagatik, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehenengo.    Gordailuko, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroko zaharberritze guneetan artea eta etnografian kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko 2022. ekitaldiko beka deialdia egitea.        

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.             

Bigarrena.    Deialdi horri aurre egiteko hamar mila (10.000) euroko gastua baimentzea, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0910.110.480.02.04.2022                                        3.750,00

5.0910.110.480.02.04.2023                                        6.250,00

Hirugarrena.    Beka honi buruzko ordainketak xedatzea eta agintzea, azken ordainketa barne, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez bideratuko dira.

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.    

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igortzen dizudana.

Donostia, 2022ko irailaren 8a.—Iñaki Sainz Paredes, idazkari teknikoa.                (5696)

ERANSKINA

2022. ekitaldiko beka deialdia, Gordailuko zaharberritze guneetan artea eta etnografian kontserbatzeko eta zaharberritzeko praktikak egiteko.              

Lehena.    Oinarri arautzaileak.

1.    Beka hau emateko oinarri arautzaileak 2022ko uztailaren 19an onartu ziren, Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko abuztuaren 22an argitaratu ziren.

2.    Oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek lortu ahal izango dituzte beka hauek.

Bigarrena.    Bekaren finantzaketa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hamar mila (10.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                               Zenbatekoak (€)

1.0910.110.480.02.04.2022                                        3.750,00

5.0910.110.480.02.04.2023                                        6.250,00

Hirugarrena.    Eskatzaileak eta baldintzak.

Beka honen eskatzaile izan daitezke Arte Ederretako fakultateetako lizentziadunak (zaharberritzearen arloan prestakuntzarekin, edo arte lanak zaharberritu eta artatzeko espezialitatearekin); Zaharberritzeko gradua dutenak; edo Kultur Ondasunen Zaharberrikuntza eta Artapeneko Goi Mailako Eskolako titulua dutenak. Beste gradu hauetan gradudunak direnak (Artearen Historia, Historia edo antzekoak), kontserbazio edo zaharberritze gaietan graduondoko ikasketak egin badituzte.

Aurrekoaz gain, beharrezkoa izango da:

a)    Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

b)    Baldintza bat da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzak ezagutzea. Euskarari dagokionez, 3 H.E. maila egiaztatu beharko da.

Laugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1.    Diru laguntza horien eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.

2.  Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako formularioaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz.

3.    Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

4.    Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Okendo kalea 20, 20004 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia) aurkezteko.

Bosgarrena.    Dokumentazioa.

1.    Dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 2 oinarri espezifikoan xedatutakoak, eta ondoren aipatzen dena:

a)    Azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.     

b)    Curriculuma. Espediente akademikoa, beste prestakuntza ikastaroak eta esperientzia profesionala (orain arte egindako zaharberrikuntza eta kontserbazioko lan guztiak baloratuko dira, bakarka nahiz taldean egindakoak). Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuko.              

2.    Dokumentazioa lortzea materialki ezinezkoa den kasuetan, organo eskudunak eskatzaileari eskatu ahal izango dio aipatu dokumentuak aurkeztek, bestela, beste bitarteko batzuen bidez egiaztatzeko dokumentuan jasotako baldintzak.

3.    Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datuak biltzen ez baditu, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, pertsona eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

4.    Nolanahi ere, dirusariak kudeatzen duen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

5.    Proiektuaren memoria ezin da zuzendu. Hala ere, dirusariak kudeatzen dituen organoak egoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.

Seigarrena.    Dokumentazio elkarreragingarria eta egiaztagarria.

1.    Zortzigarren oinarri espezifikoaren arabera, deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)    NA edo identifikatzeko agiria.

b)    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. 

c)    Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori.              

d)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.   

e)    Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.        

f)    Adierazitako hezkuntza tituluak.

g)    Euskeraran ezagutzari buruzko titulua.

2.    Pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.             

Zazpigarrena.    Jakinarazpena.

Diru laguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarian argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez.Halaber, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Zortzigarrena.    Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarritakoaz gain, beka hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Bederatzigarrena.    Eskaera formularioa.