3
TOKI ADMINISTRAZIOA

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.              

Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko uztailaren 7an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso.

Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2022ko urtarrilaren 1eko eraginekin.             

Horrenbestez, aipatutako Ordenantzaren eduki osoa argitaratzen da.

Hori guztia argitara ematen da gorago aipatutako Foru Arauaren 16.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jendeak horren berri izan dezan eta agindu horrek aurreikusten dituen gainerako ondorioetarako. Foru Arau horren 18.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, aldaketa honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoaren aurrean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Dena dela, agindu horrek baimentzen duenez, interesatuek erreklamazio ekonomiko administratiboa aurkez dezakete administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik. Erreklamazio hori Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari aurkeztu behar zaio, aipatutako erabaki horiek eta Ordenantza Fiskal hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.     

Zarautz, 2022ko irailaren 5a.—Lourdes Sals   amendi Goñi, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.    (5682)

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.              

I.    XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Zerbitzuaren objektua.

Urola Kostako Udal Elkarteak (tokiko administrazioa), Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari, bere estatutuei eta Udal Elkartea osatzen duten udalen osoko bilkuren erabakiei jarraiki, etxeetako, merkataritzako eta industriako hiri hondakinak gaika bildu eta tratatu, balorizatu edota desagerrarazteko zerbitzu publikoa eta horrekin lotuta dauden bestelako jarduerak burutu eta zerbitzu hori eskaintzeagatik ordenantza honek zehazten duen tasa ezarri eta exijituko du. Tasa hori eta Ordenantza honen parte diren eta eranskinean zehaztuta datozen tarifak ezarri eta exijituko dira ordenantza honetan zehaztutakoaren argitara.

Zerbitzuaren higiene eta osasun izaera dela eta, tasa hau aplikatzea derrigorrezkoa da eta, beraz, ez da pertsona fisiko edo juridikorik salbuetsiko tasa hori ordaintzetik.

2. artikulua.    Aplikatzeko eremua.

Ordenantza hau aplikatuko da Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrien eremuan, hala nola, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian.        

II.    ZERGA-EGITATEA

3. artikulua.    Zerga-egitatea.

1.    Zerga-egitatea da Urola Kostako Udal Elkarteak honako derrigorrezko zerbitzu publikoa izatea edota eskaintzea: etxebizitzetan eta industria, merkataritza, lanbide, arte edo zerbitzuen arloko lokal edo establezimenduetan hiri hondakinak bildu eta dagokien tratamendua ematea. Zerbitzu hori derrigorrezkoa eta orokorra da.    

2.    Zerbitzu zehatz hauek eskainiko dira: 

Partikularren etxebizitzetan sortutako hondakinak biltzea, kalean jarritako edukiontzien bidez.

Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako hondakinak biltzea: frakzio batzuk puntuz puntu eta beste batzuk kaleko edukiontzien bidez.

Etxeko hondakinen baliokide diren industriako hondakinak biltzea: frakzio gehienak puntuz puntu bilduko dira.

Zerbitzu horiek eskainiko dira etxeko hondakinak kudeatzeko zerbitzuak arautzen dituen eta Udal Elkarteak indarrean duen ordenantzaren argitara.

III.    ZERGAPEKOAK

4. artikulua.    Zergapekoak.

Ordenantza honen eranskinean ezarritako tasak ordaintzeari dagokionez, zergapeko izango dira:

1.    Etxebizitzen eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen kasuan, higiezinaren jabeak. Jabe horiek kuotak onuradunei egotzi ahal izango dizkiete, horrela baldin badagokio.

2.    Industriaren kasuan, eta administrazio-emakidetan, ordenantza honen objektu diren zerbitzuak eskatzen dituztenak, zerbitzu horien onurak jasotzen dituztenak edo eragina jasaten dutenak eta, horrelakorik ezean, lokalaren edo establezimenduaren jabeak. Jabe horiek kuotak onuradunei egotzi ahal izango dizkiete, horrela baldin badagokio.

3.    Tasak ordaintzeko obligazioa duten zergapekoek eta haien ordezkoek, aurreko paragrafoetan definitu bezala, Udal Elkarteari jakinarazi beharko dizkiote datu formaletan izandako aldaketa guztiak, aldaketa horiek garrantzitsuak badira Ordenantza Fiskal honek gai dituen tasen kudeaketarako, kitapenerako eta bilketarako, eta beraiek izango dira erantzuleak aldaketak ez jakinarazteagatik edo behar bezala ez jakinarazteagatik izan liratekeen eraginen aurrean.

IV.    SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.    Salbuespenak eta beste onura fiskal batzuk.

Salbuespenak eta bestelako onura fiskalak aplikatuko dira ordenantza honen eranskinean ezartzen denaren arabera.               

V.    OINARRI EZARGARRIA

6. artikulua.    Oinarri ezargarria.

Oinarri ezargarritzat joko da zerbitzua gauzatzen duen unitate bakoitza, tarifen eranskinean zehazten denaren argitara.             

7. artikulua.    Tarifa.

1.    Etxebizitzei eta merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduei aplikatuko zaizkie eranskinean ezartzen diren tarifa finkoak.

2.    Industriari dagokionez, kuota kalkulatzeko, aplikatuko dira eranskinean ezartzen diren tarifak, aldagai hauek kontuan hartuta:

Lokalaren azalera: lokalaren edo establezimenduaren metro karratuen kopurua. Kuota kalkulatzeko kontuan hartuko da lokal edo establezimenduaren azalera osoa, nahiz eta erabiltzen dena txikiagoa izan. 4.000 m²-ko azalera baino handiagoa duten establezimendu edo enpresei azalera hori aplikatuko zaie.               

Edukiontzi kopurua eta tamaina (errefusa eta hondakin organikoen edukiontziak): Udal Elkarteak zerbitzuaren erabiltzaileari errefusa eta hondakin organikoak jasotzeko entregatutako edukiontzien kopurua eta tamaina, sortzen dituen hondakinen kopuruaren arabera.

Zerbitzu-unitatea: bilketa-zerbitzuak errefusa jasotzeko edukiontzi bakoitza jaso edo husten duen aldi bakoitza, edukiontziaren tamainaren arabera.

8. artikulua.    Kuota.

1.    Etxebizitzen eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen zerga-kuota aterako da tarifa finko bat aplikatuta, eranskinean ezartzen denaren arabera.

2.    Industriari dagokionez, ordaindu behar den zerga-kuota aterako da hiru osagai hauek batera aplikatuta:

—Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.

—Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.            

—Errefusa erretiratzeko zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru osoarekin biderkatuta.             

VI.    SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.    Sortzapena.

Tasa eta zerga ordaintzeko betebeharra sortuko da Udal Elkartea zerbitzua eskaintzen hasten denean. Zerbitzua jasotzea derrigorrezkoa izanik, zerbitzua eskaintzen hasi dela iritziko zaio ordenantza honen lehen artikuluan deskribatutako zerbitzu mankomunatua ezarri eta funtzionamenduan jartzen denean.        

10. artikulua.    Zergaldia.

Zergaldia hiru hilabetekoa da eta tasa sortuko da hiruhilekoaren lehen egunean.

VII.  LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.    Likidazioa eta ordainketa.

Udal Elkarteak kontzeptu guztien likidazioa egingo du hiru hilero, eranskinean zehazten diren arau zehatzak kontuan hartuta.

VIII.    TASAREN KUDEAKETA

12. artikulua.    Jakinarazteko betebeharra.

Erabiltzailearen betebeharra da bere udalari edo Udal Elkarteari jakinaraztea zerbitzuaren alta, baja edo titulartasun aldaketak.

13. artikulua.    Alta, baja eta aldaketen ondorioak.

Alta eta aldaketak indarrean sartuko dira administrazioari jakinarazi eta hurrengo hiruhilekoan.     

Bajak dagozkion ondorioak izango ditu administrazioari jakinarazi eta hurrengo hiruhilekoan.

14. artikulua.    Arau orokorrak.

Ordenantza honetan arautzen den tasa likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da. 


IX.    AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina indarrean jarriko dira 2023ko urtarrilaren 1ean, betiere aurretik argitaratuz gero.

ERANSKINA

Urola Kostako udal elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren tarifak.            

Tarifak

Urteko kuota

ETXEBIZITZAK

1

Etxebizitzak (bakoitzeko)

165,39

2

Zaborra berezi duen familia bakarreko etxebizitza (autokonposta, auzokonposta)

124,05

OSTALARITZA ETA ANTZEKOAK

3

Jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak eta antzekoak

1.327,15

4

Tabernak sukaldearekin

842,94

5

Tabernak, kafetegiak, kantinak eta antzekoak (sukalderik gabe)

638,37

36

Nekazaletxe eta landetxeak, 10 logela arte

289,43

37

Nekazaletxe eta landetxeak, 11-15 logela bitartekoak

434,15

38

Nekazaletxe eta landetxeak, 15 logelatik gora

578,87

6

Hotel, pentsio eta antzekoak, 10 logela arte

301,62

7

Hotel, pentsio eta antzekoak, 11-20 logela artekoak

467,52

8

Hotel, pentsio eta antzekoak, 21-30 logela artekoak

769,14

45

Hotel, pentsio eta antzekoak, 31-40 logela artekoak

1.070,77

46

Hotel, pentsio eta antzekoak, 40 logelatik gora

1.206,50

9

Urte osoan irekitako kanping bakoitzeko, 500era arteko aterpe-edukiera

1.350,68

10

Udaldian irekitako kanping bakoitzeko, 500era arteko aterpe-edukiera

900,46

47

Urte osoan irekitako kanping bakoitzeko, 500etik gorako aterpe-edukiera

2.701,35

48

Udaldian irekitako kanping bakoitzeko, 500etik gorako aterpe-edukiera

1.800,92

11

Etxebizitza turistikoak

330,78

17

Apartamentu turistikoak

193,24

12

Elkarte gastronomikoak: 60 m² edo gutxiagoko azalera dutenak

433,11

13

Elkarte gastronomikoak: 61-120 m² arteko azalera dutenak

638,37

14

Elkarte gastronomikoak: 120 m² baino gehiagoko azalera dutenak

842,94

IKASTETXEAK, OSASUN ZENTROAK ETA ANTZEKOAK

28

Ikastetxeak, 100 ikasletik beherakoak

842,94

29

Ikastetxeak, 101-150 ikasle artekoak

948,02

30

Ikastetxeak, 151-200 ikasle bitartekoak

1.053,11

31

Ikastetxeak, 201-400 ikasle bitartekoak

1.158,19

32

Ikastetxeak, 400 ikasletik gorakoak

1.327,15

33

Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren egoitzak, 30 plaza bitartekoak

330,78

34

Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren egoitzak, 31-60 plaza bitartekoak

496,17

35

Haurreskolak, eguneko zentroak eta zaharren egoitzak, 60 plazatik gorakoak

661,56

39

Osasun zentroak, 5 kontsulta bitartekoak

330,78

40

Osasun zentroak, 5-10 kontsulta bitartekoak

661,56

41

Osasun zentroak, 10 kontsultatik gorakoak

1.327,15

MERKATARITZA

42

Bulegoak, despatxu profesionalak, irakaskuntza akademiak, eta antzekoak

248,09

43

Ile-apaindegiak, estetika zentroak, eta antzekoak

324,83

15

Komertzio eta zerbitzu orokorrak (kirol jarduerak, zapata-dendak, jostailu-dendak, harategiak, janari-dendak 120 m²-tik beherrakoak, zine-antzokiak)

433,11

16

Arraindegiak

583,68

18

Elikagaien arloko supermerkatuak: 121-200 m² azalera bitartekoak

657,21

19

Elikagaien arloko supermerkatuak: 201-400 m² azalera bitartekoak

1.230,47

49

Elikagaien arloko supermerkatuak: 401-800 m² azalera bitartekoak

2.458,89

50

Elikagaien arloko supermerkatuak: 800 m²-tik gorako azalerakoak

3.275,79

20

Merkatuko salmenta-postuak (bakoitzeko)

258,71

21

Merkatuko bankuetako salmenta-postu irekiak (bakoitzeko)

37,91

22

Tailerrak, 3 langile artekoak (auto konponketa tailerrak eta antzekoak)

258,71

23

Tailerrak, 4 langile edo gehiagokoak (auto konponketa tailerrak eta antzekoak)

433,11

24

Banketxe, aurrezki kutxa, etab.

1.283,32

25

Jarduerarik gabeko lokalak

62,63

26

Parking edota aparkalekuak

258,71

27

Txartela

2,10

 

Tarifak

Hiruhileko kuota

INDUSTRIA

44

INDUSTRIAK OROKORREAN

1. Lokal edo establezimenduaren metro karratu bakoitzeko (gehienez 4.000 m²)

0,21

2. Erabiltzailearen esku utzitako edukiontzi (errefusa edota biohondakina) bakoitzeko:

120 litroko edukiontzia

3,78

240 litroko edukiontzia

7,57

360 litroko edukiontzia

11,35

1.000 litroko edukiontzia

31,53

3.200 litroko edukiontzia

100,88

3. Emandako errefusa bilketa zerbitzu-unitate bakoitzeko:

120 litroko edukiontziarekin

3,03

240 litroko edukiontziarekin

6,05

360 litroko edukiontziarekin

9,08

1.000 litroko edukiontziarekin

25,22

 

3.200 litroko edukiontziarekin

80,70

55eko hobaria izango dute zergaren kuota osoan, ondasun higiezina hiri hondakinak biltzeko puntutik 500 metro baino urrutiago duen subjektu pasiboek.