3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abuztuaren 11ean egindako bilkuran, nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022an banatuko diren dirulaguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke:

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.  

Epea: Bi hilabete, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera. 

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko abuztuaren 31.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.   (5580)

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia

«IkusIta

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 11 eskaera jaso ziren.

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko ekainaren 15ean egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2022ko ekainaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 123. zenbakian.       

Jendaurreko epealdian alegazio bat izan da. Honakoa hain zuen:

Erregistroa

Espediente zenbakia

Interesatua

 

Data

Zkia.

01

2022-07-08

3003

2022-NDIU-0012

Roldán Cantero, Gemma

 

Aurkeztutako alegazioa aztertu ostean, ingurumen eta nekazaritza teknikariak, 2022ko uztailaren 20ean emandako txostenean, alegazioa baztertzea eta hartutako erabakia berrestea proposatu du.

Eta kontutan harturik.

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udalaren 2020-22 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/30).

—Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).

—2022ko uztailaren 20ko teknikariaren txostena.

Guzti hau kontutan izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

ERABAKIA

Lehendabizi.  Gemma Roldán Cantero anderearen ordezkaritzan (Esp. Zenbakia: 2022-NDIU-0012) tartekatuko alegazioa baztertzea ingurumen eta nekazaritza teknikariak bere txostenean emandako arrazoiengatik.

Bigarrena.  Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntzak onartzea:

Eskatzailea

Dirulaguntza

Portularrume Unanue, Arkaitz

2.000,00 €

Machain Arrozpide, Igor

1.576,47 €

Argote Bengoechea, Jon

832,25 €

Agirresarobe Arzallus, Jesus M

1.203,39 €

Arrospide Iraeta, Arantxa

2.000,00 €

Azconobieta Esnal, Joaquina

1.524,48 €

Zubimendi Urdampilleta, Joxe Mari

641,10 €

Ugarte Lizargarate, Jon

273,45 €

Arruti Ustoa, Miren Arantzazu

721,32 €

Huegun Zapirain, Koldo

2.000,00 €

 

Hirugarrena.  Oinarrietako 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartutako diru-laguntzen % 100a ordaintzeko agintzea Kontuhartzailetzari, 1-6200-481-412-00-03-2022 aurrekontu partidatik:

Eskatzailea

Dirulaguntza

Portularrume Unanue, Arkaitz

2.000,00 €

Machain Arrozpide, Igor

1.576,47 €

Argote Bengoechea, Jon

832,25 €

Agirresarobe Arzallus, Jesus M

1.203,39 €

Arrospide Iraeta, Arantxa

2.000,00 €

Azconobieta Esnal, Joaquina

1.524,48 €

Zubimendi Urdampilleta, Joxe Mari

641,10 €

Ugarte Lizargarate, Jon

273,45 €

Arruti Ustoa, Miren Arantzazu

721,32 €

Huegun Zapirain, Koldo

2.000,00 €

 

Laugarrena.  Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntza eskaera baztertzea:

Eskatzailea

Arrazoia

Roldán Cantero, Gemma

Ustialekua ez dago Usurbilen.

 

Bosgarrena.  Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1-6200-481-412-00-03-2022.

Seigarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»