3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abuztuaren 11ean egindako bilkuran, ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022an banatuko diren dirulaguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.             

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.  

Epea: Bi hilabete, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera. 

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko abuztuaren 31.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.              (5579)

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia

«IkusIta

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 10 eskaera jaso ziren.

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko ekainaren 15ean egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2022ko ekainaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 123. zenbakian.       

Jendaurreko epealdian hiru alegazio izan dira. Honakoak hain zuen:

Erregistroa

Espediente zenbakia

Interesatua

 

Data

Zkia

01

2022-07-06

2925

2022-NDIU-0011

Añorga Manterola, Amaia

02

2022-07-08

3002

2022-NDIU-0010

Villafafila Eizagirre, Iñigo

03

2022-07-08

3004

2022-NDIU-0010

Villafafila Eizagirre, Iñigo

 

Aurkeztutako alegazioa aztertu ostean, ingurumen eta nekazaritza teknikariak, 2022ko uztailaren 20ean emandako txostenean, alegazioak honela erantzutea proposatu du:          

 

Alegazioaren arrazoia

Erantzuna

Proposamena

01

Eskaera epe barruan aurkeztu duela dio eta aintzat hartzea eskatzen du

Eskaera epe barruan aurkeztu zuen eta aztertu zen. Zehaztutako bazterketa arrazoia ez da zuzena. Eskaera diru-sarreren muga gainditzeagatik baztertu da

AINTZAT HARTZEA

02

Oinarrietan diru-sarreren mugarik ez dela azaltzen eta beraz bere eskaera aztertu eta dirulaguntza onartzea eskatzen du

Dirulaguntzen oinarrietan, balorazio irizpideetan, diru-sarreren baldintza zehazten da.

BAZTERTZEA

03

1544 sarrera zenbakia duen eskaera Jose Villafáfila Iglesias jaunaren izenean aurkeztu zela eta beraz eskaera hori aztertu eta dirulaguntza onartzea eskatzen du

1544 sarrera zenbakia duen eskaerari dagokionez, interesduna Iñigo Villafafila da eta beste pertsona baten

izenean dirulaguntza aurkeztu izanaren ordezkaritza ziurtagiririk ez da aurkeztu.

BAZTERTZEA

 

Eta kontutan harturik.

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udalaren 2020-22 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/30).

—Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).

—2022ko uztailaren 20ko teknikariaren txostena.

Guzti hau kontutan izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

ERABAKIA

Lehendabizi.  Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntzen ebazpen-proposamenari aurkeztutako alegazioei ondoko eran erantzutea ingurumen eta nekazaritza teknikariak bere txostenean emandako arrazoiengatik:         

Erregistroa

Interesatua

Erantzuna

 

Data

Zkia

01

2022-07-06

2925

Añorga Manterola, Amaia

AINTZAT HARTZEA

02

2022-07-08

3002

Villafafila Eizagirre, Iñigo

BAZTERTZEA

03

2022-07-08

3004

Villafafila Eizagirre, Iñigo

BAZTERTZEA

 

Bigarrena.  Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntza eskaera baztertzea:

 

Eskatzailea

Arrazoia

Manterola Aizpurua, M. Pilar

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Rezola Azurmendi, Jose Maria

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Rezola Mendikute, Arkaitz

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Usabiaga Carrera, Maider

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Aizpurua Aizpuru, Maria Iciar

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Salaberri Bulman, Maite

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Alcorta Machain, Josu

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Huegun Zapirain, Koldo

Ez da aintzat hartu, nekazaritzako egitasmoa delako.

Villafafila Eizagirre, Iñigo

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

Añorga Manterola, Amaia

Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea.

 

Hirugarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»