3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

2022ko aisialdiko ikastaroetarako dirulaguntzak

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko abuztuaren 8an egindako bilkuran, segidan jasotzen den ebazpen-proposamena egin du 2022ko aisialdiko ikastaroetarako dirulaguntzen inguruan.

Interesatuek iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.

Usurbil, 2022ko abuztuaren 8a.—Beñat Larrañaga Urdanpilleta, ordezko alkatea.    (5390)

Ikusirik

Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzaren 31n onartu zituen 2021-2022 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzen oinarriak.

Aipatutako oinarriak 2022ko ekainaren 13an argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Epe barruan hiru eskaera jaso ditu Udalak.

Saileko teknikariak txostena osatu eta 2022/08/02an izenpetu du.

Araudi aplikagarria.

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udalaren 2020-22 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/30).

—Aisialdiko begirale eta zuzendarientzako dirulaguntzen oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/06/13).

Aurreko guztiak kontuan izanda, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko abuztuaren 8ko bilkuran, ebazpen proposamen hau egiten dio Alkate-lehendakariari:

Lehena.  2021-2022 ikasturtean aisialdiko begirale ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntza hauek onartu:     

Begirale ikastaroa.

Izen-abizenak                                                                                Dirulaguntza-proposamena

Vicente Zabala, Aimar                                                      225,00 €

Altuna Aizpurua, Maddi                                                    205,00 €

Sasiain Garcia, Amaia                                                      205,00 €

                          Guztira .......................................            635,00 €

Bigarrena.  Onuradunek 2024ko uztailaren 31 baino lehen helarazi beharko diote Udalari titulua eskuratu izanaren agiria. Berau aurkeztu ezean dirulaguntza osorik itzuli beharko dute.

Hirugarrena.  Dirulaguntzak aurrekontu-partida honetatik bideratuko ditu Udalak: 1 4400 481 326 00 01 2022 (A 925-2022).    

Laugarrena.  Ebazpen proposamen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta interesatuei alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea eman.

Bosgarrena.  Udaleko iragarki-taulan eta www.usurbil.eus webgunean behin-behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango du Udalak.

Seigarrena.  Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ebazpen proposamen hau finkoa izango da.