3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2022ko dirulaguntzen espedientea amaitutzat ematea erabaki du.       

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.       

Usurbil, 2022ko uztailaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.    (5222)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

IKUSIRIK

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2022. urteko dirulaguntzen dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Ez zen eskaerarik jaso.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko ekainaren 8ko teknikariaren txostena kontutan hartuta, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran ebazpen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.   

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

ETA KONTUTAN HARTURIK

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

—Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-01-30).

—Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2022. urteko dirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-03-08).

—2022ko ekainaren 7ko teknikariaren txostena.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako ebazpen hau eman du:

ERABAKIA

Lehena: Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko 2022. urteko dirulaguntzen espedientea amaitutzat ematea.

Bigarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.