3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, 2022. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen kopuruak behin betikoz onartu zituen.     

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERREKURTSOAK

Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean. Eskatzaileak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.

Bestela, erabaki hau berraztertzeko eskatu ordez, edo berraztertzeko errekurtsoaren erantzunaren aurka joko balu, zuzen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkeztekotan Gipuzkoako Kontentzioso-Administratiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekurtsoa erantzun gabe utziko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.    

Usurbil, 2022ko uztailaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.       (5221)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

IKUSIRIK

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, 2022. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 15 eskaera jaso ziren.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko ekainaren 8ko teknikariaren txostena kontutan hartuta, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran ebazpen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.               

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

KONTUTAN HARTURIK

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

—Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-01-30).

—2022. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzen kopuruak behin betikoz onartzeaDirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-03-08).

—2022ko ekainaren 8ko teknikariaren txostena.

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du aho batez:

ERABAKIA

Lehena: 2022. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

 

Eskatzailea

Onartutako proiektuaren zenbatekoa

Dirulaguntza

1.-

ADAHIGI (Arreta Gabeziaren Nahastea, Hiperaktibitatearekin edo gabe)

9.870,00 €

422,31 €

2.-

ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartea)

1.200,00 €

357,34 €

3.-

AGI (Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen elkartea)

4.950,00 €

877,11 €

4.-

AGIFES (Buru eritasuna duten pertsonen familien elkartea)

3.000,00 €

812,14 €

5.-

AGIPASE (Krisi egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzeko elkartea)

3.000,00 €

1.104,51 €

6.-

ALCER (Giltzurruneko gaixotasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)

1.200,00 €

974,57 €

7.-

ASEBIER (Enfermedades raras Pais Vasco. Espina Bífida e hidrocefalia)

600,00 €

600,00 €

8.-

ATECE (Traumatismo Kraneo-enzefalikoa eta burmuineko kaltea duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)

1.000,00 €

714,68 €

9.-

ATZEGI (Adimen urritasuna duten eta bere familien bizi kalitatea hobetzeko elkartea)

1.411,00 €

1.234,45 €

10.-

GAUTENA (Gipuzkoako pertsona autisten gurasoen elkartea)

9.000,00 €

877,11 €

11.-

GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA

497,00 €

497,00 €

12.-

GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA

800,00 €

800,00 €

13.-

IZAN FUNDAZIOA (Gizabanakoa droga mendekotasunaren aurrean babesteko elkartea)

4.200,00 €

942,08 €

14.-

ORTZADAR (Adimen Limitedun Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Elkartea)

1.500,00 €

714,68 €

15.-

PAUSOKA ELKARTEA (Behar bereziak behar dituzten haurren gurasoen elkartea)

2.000,00 €

1.072,02 €

 

Bigarrena: Dirulaguntzen 1. zatia (%50) ordaintzea:

 

Eskatzailea

Dirulaguntzaren 1. zatia

1.-

ADAHIGI (Arreta Gabeziaren Nahastea, Hiperaktibitatearekin edo gabe)

211,15 €

2.-

ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartea)

178,67 €

3.-

AGI (Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen elkartea)

438,55 €

4.-

AGIFES (Buru eritasuna duten pertsonen familien elkartea)

406,07 €

5.-

AGIPASE (Krisi egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzeko elkartea)

552,25 €

6.-

ALCER (Giltzurruneko gaixotasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)

487,28 €

7.-

ASEBIER (Enfermedades raras Pais Vasco. Espina Bífida e hidrocefalia)

300,00 €

8.-

ATECE (Traumatismo Kraneo-enzefalikoa eta burmuineko kaltea duten pertsonen Gipuzkoako elkartea)

357,34 €

9.-

ATZEGI (Adimen urritasuna duten eta bere familien bizi kalitatea hobetzeko elkartea)

617,22 €

10.-

GAUTENA (Gipuzkoako pertsona autisten gurasoen elkartea)

438,55 €

11.-

GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA

248,50 €

12.-

GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA

400,00 €

13.-

IZAN FUNDAZIOA (Gizabanakoa droga mendekotasunaren aurrean babesteko elkartea)

471,04 €

14.-

ORTZADAR (Adimen Limitedun Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Elkartea)

357,34 €

15.-

PAUSOKA ELKARTEA (Behar bereziak behar dituzten haurren gurasoen elkartea)

536,01 €

 

Hirugarrena: Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.8000.481.231.03.02.2022 (A 74-2022).              

Laugarrena: Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena: Kontuhartzaileari erabakiaren berri ematea ordainketak egiteko.