3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, 2022. urteko kirol egokitutako jarduerak burutzeko dirulaguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.             

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke:

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.              

Epea: Bi hilabete, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.             

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko uztailaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.    (5219)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

AURREKARIAK

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, 2022. urteko kirol egokitutako jarduerak burutzeko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.       

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira eskaera bat jaso zen.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, Kirol teknikariaren txostena kontutan hartuta, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran ebazpen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.         

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Eta kontutan harturik

Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020-01-30).

Dirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-03-08).

2022/06/10eko kiroletako dirulaguntzak emateko teknikariaren txostena eta 2022/06/17ko kiroletako dirulaguntzak emateko txostena zuzenduta.

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu du aho batez:    

Lehena.  Kirol egokitutako jarduerak burutzeko 2022. urteko dirulaguntza kopuru hau onartzea:

Eskatzailea

Onartutako proiektuaren zenbatekoa

Izendatutako dirulaguntza

Pagazpe Pilota Elkartea

3.824 €

3.000 €

Guztira

3.824 €

3.000 €

 

Bigarrena.  Dirulaguntzen 1. zatia (% 50) ordaintzea:            

Eskatzailea

Izendatutako dirulaguntzaren 1. zatia

Pagazpe Pilota Elkartea

1.500 €

Guztira

1.500 €

 

Hirugarrena.  Dirulaguntza aurrekontu-partida honen kargura joango da: 1.4300.481.341.00.06.

Laugarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.  Kontuhartzaileari erabakiaren berri ematea ordainketak egiteko.