3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, 2022. urteko kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.       
               

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bi-deari.

ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke:

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea-ren 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki hau argitaratu eta biharamu-netik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.              
               

Epea: Bi hilabete, erabaki hau argitaratu eta biharamu-netik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epai-tegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzuna-ren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den bihara-munetik aurrera.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epai-tegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko uztailaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Me-sa, alkatea.              (5217)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKIA

AURREKARIAK

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, 2022. urteko kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.       
               

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu zi-ren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 9 eskaera jaso ziren.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, Kirol teknikariaren txostena kontutan hartuta, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran ebaz-pen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Eta kontutan harturik

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Al-dizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Es-trategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020/01/30).

—Dirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-03-08).

—2022/06/10eko kiroletako dirulaguntzak emateko tekni-kariaren txostena eta 2022/06/17ko kiroletako dirulaguntzak emateko txostena zuzenduta.            
               

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu du aho batez:    
               

Lehenengoa.  Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko 2022. urteko dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

Eskatzailea                                                                                       Izendatutako dirulaguntza

TXIMELETA KIROL ELKARTEA                                       2.314,05 €

BAXURDE TXIKI ELKARTEA                                           2.503,81 €

BETERRI SUB ELKARTEA                                                  521,88 €

USURBIL FT                                                                 16.865,66 €

JUDO CLUB USURBIL                                                     8.550,10 €

MAKAX ARETO FUTBOLA                                                       0,00 €

PAGAZPE KIROL ELKARTEA                                          3.827,84 €

USURBIL KE                                                                 13.571,72 €

ZUBIETA PILOTA ELKARTEA                                          1.844,94 €

GUZTIRA                                                                       50.000,00 €

Bigarrena.  2022ko kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko Makax areto futboleko Kirol Klubari arrazoi honen-gatik dirulaguntza ez onartzea:

2022. urterako norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzen deialdi bateratuan Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 17ko bilkuran onartutako oinarri orokorreta-ko 9. artikuluan, honakoa onartu zen:

Usurbilgo Udalak, Nisaeren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek ad-ministrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horregatik, el-karreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo doku-mentuak aurkeztu beharko ditu.

Makax areto futboleko Kirol Klubak 2022ko apirilaren 4an kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko eskaturiko di-rulaguntzan, Nisae bitartekotza plataformatik egiaztatu be-harreko zerbitzuak kontsultatzeko baimena ukatu zuen, beraz, eskatutako dokumentazioa aukeztuko zuela adierazi zuen. Diru-laguntza eskaeran, ez zituen adieraziriko orriak aurkeztu.

Horren harira, Usurbilgo udaleko 2022. urterako norgehia-goka erregimeneko dirulaguntzen deialdi bateratuan onartu-riko oinarri orokorretako 12. artikuluan, honakoa zehazten da:

Dokumentazio osagarria zehazten denean, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarrietako baldintzaren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epea eman-go zaio interesdunari akatsak zuzendu ditzan edo dagokion do-kumentazioa gehitu dezan. Eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Le-gearen 68.1 artikuluaren arabera, hala egin ezean, eskaeran a-tzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena 21. artiku-luan jasotako moduan eman ondoren.

Makax areto futboleko Kirol Klubak, aurkeztu beharreko agi-riak 10 egun balioduneko epean aurkeztu ez dituenez, ez zaio diruz lagunduko.

Hirugarrena.  Dirulaguntza onartu zaien elkarteei dirulaguntzen 1. zatia (%50) ordaintzea.

Eskatzailea                                                                Izendatutako dirulaguntzaren 1. zatia

TXIMELETA KIROL ELKARTEA                                       1.157,02 €

BAXURDE TXIKI ELKARTEA                                           1.251,91 €

BETERRI SUB ELKARTEA                                                  260,94 €

USURBIL FT                                                                    8.432,83 €

JUDO CLUB USURBIL                                                     4.275,05 €

MAKAX ARETO FUTBOLA                                                       0,00 €

PAGAZPE KIROL ELKARTEA                                          1.913,92 €

USURBIL KE                                                                   6.785,86 €

ZUBIETA PILOTA ELKARTEA                                             922,47 €

GUZTIRA                                                                       25.000,00 €

Laugarrena.  Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kar-gura joango dira: 1.4300.481.341.00.01.

Bosgarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.  Kontuhartzaileari erabakiaren berri ematea or-dainketak egiteko.