3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, Enplegua Sustatu eta Auzolanberri IV programan dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntza eskaera onartu du.    

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio bideari.

ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.

Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Non: Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko uztailaren 21a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.    (5216)

AUZOLANBERRI IV DIRULAGUNTZAREN
LEHENENGO EBAZPEN PROPOSAMENA

Ikusirik

2022ko apirilaren 4ean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Enplegua Sustatu eta Auzolanberri IV programan dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntzaren oinarriak, eskaerak aurkezteko epea hurrengo egunetik hasi da 2022ko azaroaren 30 arte.     

Diru-laguntza hau egoitza soziala edo lantokia Gipuzkoan duten enpresei zuzendua dago, Beterri Buruntza eskualdean Auzolan Berri IV. programan parte hartu duten eta programa hori gainditu duten langabeak kontratatzeko.       

Pertsona onuradunak izango dira Eraikuntzako estaldura arin eta teknikoen oinarrizko eragiketak 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria gainditu dutenak eta kontratua formalizatzeko orduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan langabezian dagoen eskatzaile gisa inskribatuak daudenak.

Dirulaguntza honen oinarrietako 5. artikuluan zehazten da ebazpenak bi epeetan emango direla:

Lehen ebazpena: 2022ko uztailaren 15a arte aurkeztu eta kontratazioak formalizatuta dituzten eskariena.    

Bigarren ebazpena: 2022ko azaroaren 30a arte egiten direnekin eta kontratazioak formalizatuta dituzten eskariena.             

Lehenengo epearen barruan eskaera bat jaso dugu, 2022ko uztailaren 14ean sarrera duen Gipuzkoaplak S.Coop Pequeñarena hain zuzen ere.

Enpresa eskatzaileak, dirulaguntza honen onuradun izateko 3. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu da eta baita ere kontratatua izan den pertsonak 4. artikuluan zehazten diren betekizunak.

Diruz lagundutako kontratazioei dagokionean gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da lanaldi osoan. Kontratu mugagabe bat egin diote kontratatuari, lanaldi osora eta hiru hilabeteko epea igaro denean aurkeztu dute eskabidea.        

10. artikuluan zehazten dira diru-laguntzen zenbatekoak eta lerroak:

1.    Langabe orokorra: 3 hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osora 3.000 €-z lagunduko da.

2.    Sektorean enpleguratuak izateko pizgarri bereziak behar dituzten langabeak:

2.1.    Hiru hilabete edo gehiagoko kontratua lanaldi osora emakume denari egin ezkero 4.500 €-z lagunduko da.

2.2.    Lanerako aurrekontratu proposamen bat behar dutenei eginez gero, 4.500 €-ko laguntza jaso ahal izango da.             

Kasu honetan langabe orokorra izanik, 3.000 €ko dirulaguntza dagokio.

Aurkeztu ditu 11. artikuluan zehazten diren ondorengo agiri hauek:

11.1.    Diru-laguntzaren eskabidea egiteko agiriak: 

—Eskabidea (1. eranskina).

—Ordezkaritza egiaztatzea.

—Enpresaren IFK.

—Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoen udalaren ziurtagiria.

—Kontrataturiko pertsonari eginiko kontratu mugagabea.

—Kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta eman izanaren agiria.

11.2.    Zuriketa eta ordainketak:

—Diruz lagundutako kontratuaren 3 hilabeteei dagozkien nominak, apirila, maiatza eta ekaina.

—Dirulaguntzari dagokion epealdian (apirila, maiatza, ekaina) diruz lagundutako kontratuaren lansariak ordaindu direla egiaztatzen duen bankuko agiria.

—Maiatzeko RLC (TC1) eta RNT (TC2) aurkeztu dituzte.

Diruz lagundutako aldi osoari dagokion laguntzaren xede den kontratuaren RLC eta RNT aurkeztu behar dituzte, hau da apirila eta Ekainekoak falta dira eta honela adierazi zaie eginiko errekerimenduan.

Egindako kontratazioaren azken justifikazioa kontratazioa edota diruz lagundu daitekeen gehieneko aldia amaitu denetik gehienez ere hilabete eta erdiko epean egingo da.

Beraz agiri hauek aurkezteko epea abuztuaren erdian amaitzen da.

11. artikuluan ere adierazten da dirulaguntzari dagokion ordainketa bakar bat egingo dela, diruz lagundu daitekeen kontratazioa justifikatu eta onartu ondoren, gehienez ere hilabeteko epean.

Eta kontuan harturik

 Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru-laguntzak arautzen dituena.

 Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.

Enplegua sustatu eta Auzolanberri IV programan dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntza 2022 (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/04/04).

EBAZPENA

Lehenengoa.  Auzolanberri IV programan dauden langabeak kontratatzeko 3.000 €-tako dirulaguntza onartzea ondorengo eskatzaileari:

—F15161067 IFK duen Gipuzkoaplak S.Coop pequeña Andoaingo enpresari.

Bigarrena.  Ordainketa kontratazioa justifikatzeko falta zaizkien agiriak aurkeztu eta onartu ondoren egingo da, ordainketa bakar batean eta beti ere gehienez ere hilabeteko epean.     

Hirugarrena.  Diru-laguntza aurrekontu-partida honen kargura joango da: 1.8000.480.231.03.07.2022 (AD 1367/2022).

Laugarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta baita ere Usurbilgo Udalaren webean.

Bosgarrena.  Ebazpena enpresa onuradunari jakinaraztea.

Seigarrena.  Kontu-hartzailetzari akordioaren berri ematea.