3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILKO UDALA

Etxebizitzen alokairurako 2022ko diru-laguntzak

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, etxebizitzen alokairurako 2022an banatuko diren diru-laguntza kopuruak behin betikoz onartu zituen.             

Erabakia finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke:

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Alkatetzara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.              

Epea: Bi hilabete, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko uztailaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.  (5214)

TOKIKO GOBERNU BATZARRAREN ERABAKI

«Ikusita

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, etxebizitzen alokairurako 2022ko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 5 eskaera aurkeztu dira.

Udal arkitektoak txostena egin zuen.

Eta kontutan harturik

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

— Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

— Usurbilgo Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/30).

— Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).

Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko ekainaren 15ean egindako bilkuran, zegokion ebazpen-proposamena egin zuen. Oinarriek zehaztutakoaren arabera, ebazpen-proposamena jendaurrean jarri zen 10 egunez. Iragarkia 2022ko ekainaren 29an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 123. zenbakian. Jendaurreko epealdian ez da inolako alegaziorik izan.

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du aho batez:

ERABAKIA

Lehendabizi.  Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko 2022an dirulaguntza kopuru hauek onartzea:

Eskatzailea                                                                                       Izendatutako dirulaguntza

CAIÑA FERNANDEZ, ANDREA                                       3.000,00 €

FURUNDARENA BASARTE, ANE                                       500,00 €

Bigarrena.  Oinarrietako 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, onartutako diru-laguntzen % 100a ordaintzeko agintzea Kontuhartzailetzari, 1-6000-481-151-00-01-2022 aurrekontu partidatik:

Eskatzailea                                                                                       Izendatutako dirulaguntza

CAIÑA FERNANDEZ, ANDREA                                       3.000,00 €

FURUNDARENA BASARTE, ANE                                       500,00 €

Hirugarrena.  Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko, dirulaguntza eskaera hauek ez onartzea 2022an:  

Eskatzailea

Arrazoia

CEDILLO RODRIGUEZ, ERIKA

Alokairuaren prezioan ezarritako gehieneko muga gainditzen duelako.

GOLDEROS ESTEBAN, ENEKO

Udalerrian beste etxebizitza baten jabea da, salerosketaren bidez bereganatua.

TORCIDA OLASAGASTI, DAVID

Deialdian ezarritako gehieneko diru-sarreren muga gainditzen duelako.

MARTINEZ LOPEZ, MARIA

Eskaera epez kanpo aurkeztu du.

 

 

Laugarrena.  Erabaki honen berri interesatuei eta Kontuhartzaileari emango zaio.»