3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

2022ko kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntzak.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, 2022ko kultur sorkuntzarako egitasmoak burutzeko dirulaguntza kopuruak behin betiko onartu zituen.

Erabakia hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

ERABAKIAREN AURKAKO ERREKURTSOAK

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.

Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko uztailaren 21a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.    (5213)

IKUSIRIK

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022/02/17an, kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.

Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Guztira 10 eskaera jaso ziren.

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, Soziokultura Saileko teknikariaren txostena kontuan hartuta, ekainaren 15eko bilkuran ebazpen proposamena egin zuen eta interesatuei 10 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.         

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

ETA KONTUAN HARTURIK

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.

—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020/01/30).

—Dirulaguntza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).

—2022/06/10eko teknikariaren txostena.

EBAZPENA

Lehena.  kultur sorkuntzarako dirulaguntza-zenbateko hauek behin betiko onartzea eta dirulaguntzen 1. zatia ordaintzea (%75a).

Eskatzailea

Ekintza

Onartutako proiektuaren zenbatekoa

Dirulaguntza

Dirulaguntzaren 1. zatia

Ixabel Agirresarobe

Gatazkazalak

2.400,00 €

2.400,00 €

1.800,00 €

Mikel Telleria + Usoa Zumeta

Zumeta Diskoa

13.750,00 €

3.000,00 €

2.250,00 €

Usoa Zumeta

2Dtik 3Dra proiektuaren maketa sortzea

2.095,00 €

1.500,00 €

1.125,00 €

Antton Aranburu + Zorione Mendez

DA proiektu kolektiboa

2.854,28 €

2.854,28 €

2.140,71 €

Yolanda Arrieta

HITZA ETA MUSIKA gelan, kalean, parkean, patioan...

3.000,00 €

3.000,00 €

2.250,00 €

Odolaren Mintzoa

“HAUSKOR” diskoa

3.000,00 €

3.000,00 €

2.250,00 €

Joseba Tapia

“Egon edo ez egon”

17.123,94 €

2.500,00 €

1.875,00 €

Buztinzulo Keramika Elkartea

Horma irudia elkarrekin sortuz

2.500,00 €

2.500,00 €

1.875,00 €

Viafara

“Viafara” diskoa

4.500,93 €

3.000,00 €

2.250,00 €

GUZTIRA

23.754,28 €

17.815,71 €

 

Bigarrena.  Ekintza honi dirulaguntzarik ez ematea.

Eskatzailea: Natali-Neona.

Ekintza: “Mundu Berri Bat” diskoa.

Dirulaguntza: 00,00 €.

Hirugarrena.  Dirulaguntzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.4000.481.334.00.06.2022 (A43-2022).

Laugarrena.  Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.  Kontuhartzaileari erabakiaren berri ematea ordainketak egiteko.