2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzen oinarri arautzaile berezien eta 2022ko deialdiaren aldaketa.  

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2022ko uztailaren 26an:

Diputatuen Kontseiluak 2022ko ekainaren 21ean, enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programaren dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta oinarri arautzaile bereziak onetsi zituen. Oinarriak eta deialdia 2022ko uztailaren 4an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean, 126. zenbakian.

Aipatutako dirulaguntza-programa honako dirulaguntza-lerro ditu:

a)    Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea (II. eranskina).

b)    Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza ematea (III. eranskina).

c)    Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza ematea (IV. eranskina).

Departamentuko Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuak 2022ko uztailaren 18ko txostena eman du eta bertan adierazi du aldatu egin behar direla enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulagutzen (III. eranskina) 2.2. oinarri espezifikoa, baita laguntza-programaren deialdiko atal jakin batzuk ere (biak Foru Gobernuaren Kontseiluak onartu zituen 2022ko ekainaren 21ean).

Aipatutako III. eranskineko 2.2. oinarri espezikoak dio honako hauek izango direla onuradunak: emakumeek sortutako enpresak, 2.1. oinarri espezifikoan aurreikusitako dinamikaren barruan enpresa hori sortu dutenak eta, gainera, dirulaguntza-eskaera aurkezten duen momentuan EJZn alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.

Zerbitzuak dio azken baldintza horren idazkerarekin (EJZn alta eman diren momentua, alegia) enpresa-proiektu askok ezingo lukete dirulaguntzarik jasoko, nahiz eta aldundi honen babes esplizituarekin garatu izandako proiektuak izan. Hori dela eta, oinarri hori aldatzea proposatu du, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko apirilaren 1era bitartean EJZn alta eman duten enpresak ere laguntzaren onuradun izan daitezen, eta, horren ondorioz, 2022ko deialdiko dirulaguntza eskaerak egiteko epeak eta justifikazio epeak aldatzea proposatzen du proiektu horietarako.           


Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Aldatzea enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzen (III. eranskina) 2.2. oinarri berezia. Oinarri horiek 2022ko ekainaren 21eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu ziren (2022ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 126. zk.). Ondorengo eran idatzita geratuko dira:

«2. oinarria.     Pertsona eta enpresa onuradunak.

Honako hauek izango dira onuradunak:

2.2.    Emakumeek sortutako enpresak, III. eranskin honetako 2.1. paragrafoan aurreikusitako dinamikaren barruan enpresa hori sortu dutenak eta, gainera, dirulaguntza-eskaera aurkezten duen momentuan EJZn alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak. 2022ko deialdian, onuradunak ere izango dira 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko apirilaren 1era bitartean EJZn alta eman duten enpresak.»               

Bigarren.    Onestea aipatutako dirulaguntzen 2022ko deialdiko 2.2.2.2. eta 4.2. atalak. Deialdia 2022ko ekainaren 21eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu zen (2022ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 126. zk.). Ondorengo eran idatzita geratuko dira:

«2. atala.     Eskaerak aurkeztea deialdian.

2.2.    Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

2.    III. eranskineko 3.2.2. oinarrian jasotako jardueren kasuan:

2021ean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko uztailaren 21ean, 12:00etan.

2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko apirilaren 1era bitartean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko irailaren 30ean, 12:00etan.

2022k apirilaren 2tik Aurrera EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urriaren 18an, 12:00etan.

4. atala.     Jarduerak gauzatzeko epea eta zuritze-epea.         

2.    III. eranskineko 3.2.2. oinarrian jasotako jardueren kasuan:

2021ean EJZn alta emandako enpresak: 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da gauzatzeko epea.

Proiektuen justifikazioa 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko apirilaren 1era bitartean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko urriaren 17an amaituko da gauzatzeko epea.

Proiektuen justifikazioa 2022ko urriaren 17an amaituko da. 

2022. urtean EJZn alta emandako enpresak: 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2023ko apirilaren 28an amaituko da.          

Proiektuen justifikazioa 2023ko apirilaren 28an amaituko da.»

Hirugarren.    Erabaki honek onartzen dituen oinarri arautzaile espezifikoen eta 2022ko deialdiaren aldaketak ondorioak izango dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun beretik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik, berraztertzeko hautatzeko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. 

Donostia, 2022ko uztailaren 29a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoak.   (5138)