3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

«Taberna aurrealdeko mahai eta aulkiak jartzeko» Udal Ordenantzari irizpide gehigarriak txertatzea.

Oñatiko Udalaren Osoko bilkurak, 2022ko ekainaren 30ean egindako ohiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen:    

Lehenengoa.    Oñatiko Udalak 2020ko maiatzaren 15ean terrazen azalera handitzeko atera zuen Alkate Dekretua bertan behera uztea.

Bigarrena.    «Taberna aurrealdeko mahai eta aulkiak jartzeko» Udal Ordenantzari ondorengo irizpide gehigarriak txertatzea:

*  Oinezkoentzako pasabidearen gutxieneko zabalera, oztoporik gabe, honako hau izango da:

—Atzeko Kale: 1,50 m (fatxada ondoan).

—Kale Zaharra: 2,50 m (erdigunean).

—Kale Barria: 2,50 m (erdigunean).

—Gainerako eremuak: 2,50 m.

*  Atarietako eta saltokietako sarrera-irteerak libre utzi beharko dira.

*  Tabernaren fatxadatik aurrealdera, terraza ezingo da 15,00 m luze baino gehiagokoa izan.

*  Tabernaren fatxadaren alboetara, terraza ezingo da 10,00 m baino gehiagora jarri.

*  Zamalanetarako ordutegian, 4,00 m-ko tartea utzi beharko da libre ibilgailuentzat.

*  Terrazak dauden plazetan, azalera guztiaren 2/3 espazio publikorako libre utzi beharko da.

*  Tabernarien ardura izango da mahaiak eta aulkiak baimendutako kokalekuan mantentzea.

*  Kaleko hiri-altzarien inguruan (bankuak, zakarrontziak…) 1,50 m-ko tartea utzi beharko da libre.

*  Ixteko ordua iristean, terrazan jarritako material guztia jaso behar da (mahaiak, aulkiak…), debekatua baitago horiek kalean uztea.

*  Terraza, ezingo da goizeko 8:00ak baino lehenago jarri.  

Hirugarrena.    Informazio publikora jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean txertatuko den iragarkiaren bitartez eta Udalaren iragarki-taulan, hilabete bateko epean, herritarrek ikus dezaten eta alegazioak egin ditzaten. Alegaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin-betiko onartutzat emango da erabaki hau.

Laugarrena.    Irizpide hauek udaleko web gunean argitaratzea.

Bosgarrena.    Udal Ordenantza moldatzeko izapideak hastea.     

Oñati, 2022ko uztailaren 21a.—Izaro Elorza Arregi, alkatea.   
                (4948)