2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

FDE-DN-2022-115 Foru Dekretua, «VI. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia» iragartzekoa.

Diputatu nagusiak 2022ko uztailaren 11n ondoko foru dekretua eman du:

Legegintzaldi honetan Foru Aldundiak duen erronka nagusietako bat bere lana herritarrei gerturatzea da. Horretarako, betiko komunikazio kanalak zein tresna eta komunikazio sistema berriak erabiliko dira. Lurraldeko herritarren arteko harremana eta komunikazioa ezinbesteko tresna dira gobernantza ireki eta elkarlanekoaren esparruan. Legegintzaldiko lehentasunetako bat da herritarrekin eta lurraldeko gainerako eragile ekonomiko eta sozialekin etengabeko elkarrekintza bilatzea.           


Gipuzkoako Foru Aldundiak egutegi bat argitaratzen du urtero. Gehienetan, bertan azaltzen diren argazkiak ikuspegi monografikoa izaten dute. Barne hausnarketa bat egin ondoren, hainbat neurri ezarri ziren Foru Aldundiko egutegia hobetzeko asmotan. Aldaketa nagusia izan zen argazki lehiaketa bat antolatzea. Ildo honetan, eta aurreko urteko esperientzia positibotzat jo denez, 2023ko egutegia prestatzeko prozedura errepikatzea proposatzen da.

Horrela bada, diputatu nagusiak,

EBAZTEN DU

Lehenengo: Iragartzea «VI. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia».

Bigarren: Lehiaketa horren oinarriak onartzea, foru dekretu honekin batera eranskin gisa doanak.

Hirugarren: Baimena ematea lau mila berrehun eta hogeita hamalau euro eta berrogeita hamazazpi (4.234,57) euroko gastua egiteko, lehiaketako sarien kontzeptu gisa, aurrekontuko 1.0160.600.480.01.01.2022 kontu sailaren kargura.

Foru dekretu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.       

Hala ere, interesatu partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko diputatu nagusi honi, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.   

Donostia, 2022ko uztailaren 12a.—Juan José de Pedro Alonso, Diputatu Nagusiaren Alorraren idazkaria.       (4704)

ERANSKINA

VI. Argazki Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egutegia.

OINARRIAK

1.    Antolatzailea.

Diputatu Nagusiaren Alorra, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen laguntzarekin.

2.    Gaia.

Lehiaketaren edizio honetarako aukeratutako gaia «Gipuzkoa koloretan» da. Helburua da, argazkiaren bidez, Gipuzkoa kolore anitzeko lurraldea dela irudikatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutan geratzen da argazki-lanak onartzeko eskubidea, planteatutako gaiarekin eta kalitate teknikoko aurrerago azalduko diren irizpide minimo batzuekin bat ez badatoz.

3.    Parte-hartzaileak.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, nahiz argazkilaritzan profesionalak izan edo ez; epaimahaikideek eta haien zuzeneko familiarrek izan ezik. Argazkilaritza lehiaketan partaidetza eta izen-ematea doakoa da parte-hartzaile guztientzat.  

Aurkeztutako argazkiak ezin dira, lehenagotik, aldizkarietan, egunkarietan edota bestelako edozein publizitate-kanpainatan argitaratuta egon. Bestalde, ezingo dira aurkeztu aurretik argazkilaritza sariren bat jaso duen argazkirik.

4.    Teknika eta aurkezpena.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez, originalak eta lehenagotik argitaratu gabekoak.

Zuri-beltzean zein koloretan onartuko dira, eta erabili beharreko formatua horizontala da. Ez da formatu panoramikoan edo bertikalean aurkezten den argazkirik onartuko.

Argazkiak TIFF edo JPEG formatuetan aurkeztu beharko dira, alde txikienean 3.000 pixeletako gutxieneko tamaina duelarik.

Argazkietan ukituak onartzen dira.

Onartua dago argazkiaren originaltasunarekin jolasten duten bestelako ukituak erabiltzea (elementuak jarri edo kentzeko, hainbat argazki nahasteko, etab.).

Ez da onartuko egilearen sinadura daraman irudirik.

Argazkia aukeratua den kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundia argazkien egileekin (eta, ondorioz, lehiaketaren irabazleekin) kontaktuan jarriko da kalitate altuko irudia eskatzeko, euskarri digitalean (JPEG edo TIF) eta aukeratutako leloaren izenarekin.

Argazkiak igortzeko modua:

—https://www.facebook.com/Gipuzkoa/ Facebook orrialdeko «Egutegia 2023» ataletik, lehiaketarako argazkia igo eta eskatzen diren datuak bete.         

—Finkatutako ezaugarriak biltzen dituen argazkia igo Instagram edo Twitterrera #Gipuzkoakoloretan traola erabiliz.

Finkatutako ezaugarriak betetzen dituzten argazkiak «2023 Egutegia» atalean egongo dira ikusgai, «Lehiaketako argazkiak ikusi»-n klik eginda.

Parte-hartzaileak ziur egon beharko du benetako datuak ematen dituela, egiaztatu daitezkeenak; baita perfil aktibo batetik egitea ere, hori izango baita antolakuntzak lehiakideekin kontaktuan jartzeko erabiliko duen bidea.

5.    Fase eta data nagusiak.

—Abuztuaren 1a.

Lehiaketaren hasiera eta lehiaketan parte hartzeko epearen zabaltzea.

—Irailaren 30era arte.

Argazkiak aurkezteko epea. Epez kanpo aurkezten den edozein argazki baztertua izango da.           

—Urriaren bukaeran.

Aukeratutako 13 argazkien sari banaketa Gipuzkoako Foru Aldundian.

—Abendua.

Aukeratutako argazkien erakusketa eta 2023ko egutegi inprimatuaren banaketa Gipuzkoako Foru Jauregian.

6.    Argazkien aurkezpena.

Argazkia Facebook, Twitter edo Instagram sare sozialetara igo beharko da «Teknika eta aurkezpena» atalean zehaztu diren irizpideak jarraituz.

7.    Argazkien aukeraketa eta Epaimahaiaren erabakia.

Antolatzaileak izendatutako pertsonal adituak ezarritako irizpideak betetzen dituzten eta epean jaso diren argazki guztien ikustaldia egingo du, oinarrietakoren bat betetzen ez dituztenak ezabatuz eta lehen 20 argazkiren aukeraketa bat eginez.   

Epaimahaia Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatuko dute. Kalitate artistikoa, lanen teknika eta lehiaketaren gaiarekin lotura edo harremana kontuan hartuko ditu epaimahaiak argazkiak baloratzeko. Haien deliberazioak isilpekoak izango dira, eta hutsa apelaezina.

Herri epaimahaiaren hutsak, emaitza moduan, 13 argazkitako aukera izango du, 2023. urteko hilabete bakoitzeko 12ak eta portada bezala erabiliko den bat.

8.    Ebazpena.

Sariak emateko eta ordaintzeko ebazpena diputatu nagusiari dagokio. Ebazpen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beste hedabideetan argitaratuko da.

9.    Sariak eta lanen ezaugarriak.

Saritutako 13 argazkiak eta 7 argazki finalistak Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzapean geldituko dira eta erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publiko guztia Aldundiaren erabilera esklusiborako izango da. Eskubide horien lagapenak ez dio ematen egileari edozein ordainketa eskatzeko eskubiderik.    

Honako sariak banatuko dira:

—Sari nagusia (egutegiaren azala izango den argazkiaren irabazleari): 1.000 euro, zenbateko garbia.

—Edizio inprimatuaren 12 finalistei saria: 250 euro bakoitzari.  

Sariak banatzeko unean indarrean dagoen zerga araudiaren arabera, dagozkien atxikipenak edo konturako sarrerak aplikatuko zaizkie irabazleei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubidea izango du esleitu gabeko edozein sari eman gabe uzteko. Pertsonak berak ezingo du sari bat baino gehiago jaso deialdi honetan.

Aldundiak epaimahai adituak emandako lehen saria jasotzen duen argazkia eta finalista diren 12 argazkiak 2023ko egutegian argitaratzeko konpromisoa hartzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du saritu gabeko edo finalista geratu ez den argazkirik erabiliko.

Parte-hartzaileak hirugarren pertsonen eskubideen existentzia ezaren eta irudi-eskubideengatiko erreklamazio guztien erantzule egiten dira.

10.    Pribatutasuna eta datu pertsonalen trataera.

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak Diputatu Nagusiaren Alorraren ardurapean tratatuko dira, eta «Egutegiko argazkien sariak» izeneko tratamendu jardueran sartuko dira, sarien deialdia kudeatu eta ebazteko xedearekin.              

Deialdiak duen interes publikoan (Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren arabera, sariak bideratzeko tratamendua beharrezkoa da) eta deialdian parte hartzeko eskaeran oinarri du aipatutako xedeak.      

Saria lortzen dutenei buruzko datuak hemen argitaratuko dira: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Foru Aldundiko webgunean, baita dirulaguntzen eta gardentasunaren araudiak eskatzen duen dibulgazioa ere emango zaie. Datuak finantza erakundeei jakinaraziko zaizkie, soilik sarien ordainketa izapidetzeko, bai eta zerga- eta zerga-gaietan eskumena duten administrazioei ere, zerga araudiaren arabera, eta fiskalizazio arloan eskumena duten gainerako organoei.

Datuak saria emateko prozedura eta egin daitezkeen erreklamazioak izapidetzen diren bitartean gordeko dira. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dira, bai eta datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere, hala dagokionean, Arduradunaren aurrean, https://egoitza.gipuzkoa.eus/ egoitza elektronikoan ezarritako formularioen arabera.

Datu pertsonalen tratamenduari eta eskubideak baliatzeari dagokienez, datu pertsonalen ordezkariarengana jo daiteke, helbide honetan: dbo@gipuzkoa.eus.              

11.    Beste eskubide eta betebeharrak.

Parte-hartzeak lehiaketaren oinarri guztiak onartzea suposatzen du. Parte hartzen duen pertsona orok baieztatzen eta bermatzen du lehiaketara aurkezten duen edo dituen argazkiaren edo argazkien egile bakarra dela.

Parte-hartzaileak, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

Era berean, partaidearen erantzukizuna izango da argazkian ager daitezken pertsonen baimena lortzea, baldin eta argazkia ez den leku publikoan atera; hala izan ezkero, argazkian ateratzen diren pertsona horiek irudi eskubideen erreklamazioak guztiz onartu beharko dituztelako.          

Gainera, parte hartzailea arduradun legal bakarra izango da irudi eskubideengatik sor daitekeen edozein eztabaidaren aurrean. Oinarri hauetan zehaztutako irizpideak jarraitzen ez dituen edozein lan, automatikoki, lehiaketaz kanpo geldituko da.   

12.    Oinarriak interpretatzea eta aurreikusi gabeko gorabeherak ebaztea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakiko du oinarri hauetan jaso gabeko gorabeheren aurrean zer egin. Lehiaketara aurkezten diren guztiek onartu beharko dituzte oinarri hauek.