2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofiziaralen arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

2022ko uztailaren 3an sinatu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko Gizarte Lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

Dagozkion ondorioetarako eta denek jakin dezaten hitzarmenaren testu osoa argitaratzen da.

Donostia, 2022ko uztailaren 7a.—Laura Gallastegui Amiama, idazkari teknikoa.       (4685)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio kudeatzaileen elkargo ofiziaralen arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

ELKARTURIK

Alde batetik, Jokin Perona Lertxundi jauna Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren (aurrerantzean, Departamentua) izenean diharduena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta bestetik, Susana Pampín Rodríguez andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren (aurrerantzean, Elkargoa) lehendakaria, Elkargo horren izenean eta ordezkaritzan diharduena entitatearen estatutuetan ezarritakoarekin bat.

Bi aldeek hitzarmen hau izenpetzeko legezko ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta xede horrekin honako hau,

ADIERAZTEN DUTE

Lehena.    Lurralde historikoetako erakundeek beren zerga araubidea mantendu, ezarri eta arautzeko ahalmena dute, hala jasotzen baitu 1. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunak (2002ko maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartua). Eta lurralde historikoetako zerga sistema osatzen duten zergak ordainaraztea, kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea foru aldundiei dagokie, bakoitzari bereak. 

Foru Aldundiak Ekonomia Itunaren Legearen eta hori garatzeko xedapenen arabera bere gain hartutako funtzioak beteko ditu Ogasun eta Finantza Departamentuak, salbu Diputatuen Kontseiluari, diputatu nagusiari eta beste departamentu batzuei berariaz ematen zaizkionak, hala jasotzen baitu 2020ko irailaren 29ko 10/2020 Foru Dekretuak, Ogasun eta Finantza Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoak, 1. artikuluaren 3. ataleko a) letran.

Bigarrena.    Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialaren xede nagusiak dira kudeatzaile administratiboaren lanbidearen jarduna antolatzea, hura osorik ordezkatzea eta elkargoko kideen interes orokorrak defendatzea, Justiziako, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako sailburuak 2002ko maiatzaren 8an emandako Aginduaren arabera. Funtzio horiek betetzean, elkargoaren asmoa da bere kideek zergadunentzako zerbitzuen hobekuntzan parte hartu eta lagundu dezaten.            

Hirugarrena.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak (2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa) 89. artikuluan ezartzen du, tributuen aplikazioak behar duen gizarte lankidetza bideratzeko, zerga Administrazioak akordioak sinatu ditzakeela beste herri administrazio batzuekin, entitate pribatuekin eta gizarte, lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari diren instituzio edo erakundeekin, eta, bereziki, zerga aholkularitzan jarduten duten profesionalen elkargo eta elkarteekin, azken horien kasuan, zerga betebeharren konplimendu kooperatiboa indartzeko egiten duten lana erraztearren.

Era berean, zehazten du zerga Administrazioak berak ezarriko dituela baldintzak eta beharkizunak gizarte lankidetza teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz gauzatu dadin.

Laugarrena.    Departamentuak, bere eskumenak baliatuz eta kudeaketa eraginkorra izan dadin, komenigarritzat jo du zerga jakin batzuen kudeaketan laguntzeko lanak egiten laguntzeko baldintzak ezartzea. Nolanahi ere, horien gaineko eskumena Departamentuarena da, hala jasotzen baitu 2002ko maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunarenak.         


Bosgarrena.    Departamentuak zerga-ordezkaritzaren errolda bat du, azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduan arautua. Sistema horren bidez, erroldan erregistratutako zerga-kudeaketako profesionalek, Departamentuko web orriaren bidez, aldizkako autolikidazio-ereduak aurkez ditzakete hirugarrenen izenean, baldin eta hirugarren horrek ordezkatua izateko borondatea adierazten badio Departamentuari.       

Hitzarmen honen bidez izapideak erraztu nahi dira, zerga-ordezkaritzaren erroldan erregistratutako profesionalek hirugarren pertsonen izenean noizbehinkako zerga-autolikidazioko ereduak aurkeztu ahal izateko.            

Atxikitako elkargokideek aurkez ditzaketen zerga-ereduak 3. klausulan zehaztutakoak dira.            

Eredu horiei dagozkien autolikidazioak aurkezteko oinarriak eta prozedura III, IV, V, VI eta VII. eranskinean jaso dira, hurrenez hurren. Eredu berrien aurkezpena hitzarmen honen eranskinetan ezarriko da.       

Unean uneko edo noizbehinkako zerga-autolikidazioko eredu horiek aurkeztu ahal izango dituzte elkargokide diren pertsonek, baldin eta baldintza bikoitza betetzen badute: zerga-ordezkaritzaren erroldan erregistratutako profesionalak izatea eta hitzarmen honi atxikita egotea.

Aurreko atalari dagokionez, atxikitako pertsonei alta emango zaie beren ohiko negozioa osatzen duten ereduen aurkezpenean. Horrela, eredu puntualak aurkezteko laguntzaile profesionalizatuak eduki nahi dira.              

Seigarrena.    Lankidetza-hitzarmen honen funtzionamendurako, Elkargoak Departamentuari bidali behar dizkio, erregistro elektroniko bidez, hitzarmenari atxikitzeko eskabideak (I. eranskina), interesa duten elkargokideek elektronikoki sinatuta. Edozein aurkezpen egiteko, elkargokideak zergapeko pertsonaren ordezkaritza izan beharko du.

Gauzak horrela, bi aldeek erabakitzen dute hitzarmen hau sinatzea, ondoko klausulei jarraituz:      

KLAUSULAK

Lehena.    Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da oinarrizko lankidetza esparrua ezartzea Departamentuaren eta Elkargoaren artean, Gipuzkoako Foru Ogasunaren zergadun gisa agertzen diren subjektu pasiboen izenean hirugarren klausulan zehaztutako zerga-ereduak aurkezteko betebeharrak kudeatzen eta betetzen laguntzeko.         

Bigarrena.    Subjektuak.

Hitzarmen honi atxiki ahal izango zaizkio elkargoko kide diren pertsona edo sozietate guztiak, baldin eta beren jarduera-eremu profesionalean ohikotasunez aurkezten badituzte hirugarren klausulan deskribatutako zerga-ereduak eta, gainera, zazpigarren klausulako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Era berean, elkargoak Estatuko beste Administrazio Kudeatzaileen Elkargo batzuetan inskribatutako pertsonak edo sozietateek atxikitzeko eskaerak bidali ahal izango ditu.

Nolanahi ere, pertsona edo erakunde horiek zerga-kudeaketaren ordezkari profesional gisa agertu beharko dute.

Hirugarrena.    Hitzarmenaren edukia.

Akordio hau sinatzen den egunean, atxikitako elkargokideek aurkeztu ahal izango dituzten zerga-ereduak ondorengoak dira:    

—Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga (670-Oinordetzak, 671-Dohaintzak eta 672-Bizitza aseguruak ereduak).

—Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia (565 eredua).

—Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga (60T-Ondare eskualdaketak, 60A-Egintza juridiko dokumentatuak eta 60S-Sozietate eragiketak ereduak).

—Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga (620-Ibilgailu erabilien salerosketa eredua).             

—Enpresaburu edo profesionalek ibilgailu erabiliak eskualdatu eta eskuratzeagatik BEZaren ondorioetarako ezarri diren formularioak (TFV eta TFC ereduak).        

Hala ere, zerrenda hau zabaldu ahal izango da hitzarmena aldatu beharrik gabe edo akordio berri bat sinatu beharrik gabe, Departamentuak beste zerga-autolikidazio eredu puntual batzuk aurkezteko aukera garatzen badu.

Departamentuak noizbehinkako zerga-eredu berriak aurkezteko aukera jakinaraziko die atxikitako elkargokideei. Jakinarazpen horretan, zerga-eredu berrien aurkezpena arautuko duen hitzarmenaren eranskina jasoko da.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektroni–koan eta Departamentuaren web-orrian argitaratuko dira atxikitako elkargokideek Zergabidea plataformaren bidez aurkeztu ahal izango dituzten zerga-autolikidazioko eredu puntualak.        


Laugarrena.    Aplikazio eremua.

Apirilaren 21eko 5/2020 Foru Dekretuaren bidez onartutako Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga Kudeaketari eta zerga arloko jarduketa eta prozeduren arau komunei buruzko Erregelamenduaren 33. artikuluaren 2. atalean xedatutakoari jarraituz gizarte lankidetza hitzarmen honen ondorioak Elkargoaren kide diren pertsonei ere zabaldu ahal izango dira.    

Bosgarrena.    Hitzarmenera atxikitzeko protokoloa.

Hitzarmenera atxikitzeko interesa duten pertsonek hitzarmenari atxikitzeko agiri indibidualizatua sinatu beharko dute, I. eranskin gisa ageri dena, eta, besteak beste, hitzarmenaren eduki osoa onartzen dutela berariaz jasotzen duena.

Zerga-autolikidazioko ereduak erakunde baten bidez aurkeztuko direnean, atxikipen-agirian haren datuak jaso beharko dira.

Seigarrena.    Hitzarmenari atxikitzeko prozedura.

Elkargoak Departamentuari bidaliko dizkio, erregistro elektronikoaren bidez, hitzarmenari atxikitzeko eskabideak. Atxikitzeko interesa duen elkargokideak elektronikoki sinatuko du igorritako atxikimendu-dokumentua.

Atxikitze-agirian, elkargokideak aurkeztu nahi dituen zerga-ereduak adieraziko ditu. Eredu hauek bere ohiko negozioa izan beharko dute.

Hitzarmenari atxikitzeko prozedura aldatu ahal izango da, bi alderdiak ados jarrita, beste hitzarmen bat sinatu beharrik gabe.

Zazpigarrena.    Hitzarmenaren xede diren ereduak eta eskakizunak aurkeztea.

Autolikidazioak aurkeztean eta, hala badagokio, ordaintzean, dagokion zerga aurkezteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko sarrerak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez ordaintzeko oinarri eta prozeduren eranskinean eta araudi erregulatzailean ezarritako betekizunak eta baldintzak beteko dira.

670-Oinordetzak, 671-Dohaintzak eta 672-Bizitza Aseguruak zerga ereduak Zergabidea plataformaren bidez aurkeztu beharko dira, baita enpresaburu edo profesionalek ibilgailu erabiliak eskualdatu eta eskuratzeagatik BEZaren ondorioetarako ezarri diren formularioak ere (TFV eta TFC ereduak). Pixkanaka, 3. klausulan adierazitako gainerako ereduak plataforma honetan sartuko dira. Behin integratuta, ereduak bide horretatik bidali beharko dira, web-zerbitzuen bidez bidali ordez.      



Era berean, Zergabidea plataforman aipatutako zerga-autolikidazioko ereduak sartu ahala, Departamentuak horren berri emango die zerga-eredu horiek aurkezteko eskatu duten atxikitako pertsonei.

Hitzarmenari atxikitako elkargokideek hitzarmen honen xede diren zerga-ereduak aurkeztu ahal izango dituzte, betiere honako baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:     

a)    Ordezkari profesional gisa erregistratu beharko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien erroldan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako moduan.             

b)    Hitzarmen honetara bildu, I. eranskin gisa ageri den atxikimendu agiri indibidualizatua sinatuz. Bertan aurkeztu nahi dituen zerga-ereduak adierazi beharko ditu.          

c)    Sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiria izatea.          

Zortzigarrena.    Departamentuak bere gain hartzen dituen konpromisoak.

Izaera orokorrez, Departamentuak konpromiso hauek hartzen ditu:

a)    Hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren zuzendaritza bere gain hartzea; eskatzen denean, beharrezkoa den aholkularitza ematea; eta jarduera horien kudeaketa eta exekuzioa jarraitu eta gainbegiratzea.

b)    Elkargoari eta hitzarmenera bildutako pertsonei beharrezko laguntza eta babesa ematea, hitzarmenean jasota dauden eginkizunak hobeto bete ahal izateko.

c)    Hitzarmen honen zazpigarren klausulan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta, betetzen diren kasuan, atxikimendua balioztatzea.

Bederatzigarrena.    Elkargoak hartzen dituen konpromisoak.

Izaera orokorrez, Elkargoak konpromiso hauek hartzen ditu:

a)    Hitzarmenera bildutako Elkargoaren kide diren pertsonek haren klausulak eta eranskinak behar bezala betetzen dituztela zaintzea.

b)    Elkargoko kide diren pertsonek hitzarmenera biltzeko aurkezten dizkioten eskaerak izapidetzea, betiere egiaztatuz eskatzailea benetan elkargoko kide dela edo Estatuko beste Kudeatzaile Administratiboen Elkargo bateko kide dela.

c)    Atxikipen-egintzan den elkargokidearen borondate-deklarazioa egiaztatzea.

d)    Atxikitze-agiria sinatu duten elkargokideen errolda eguneratua mantentzea.

Elkargoak errolda horren kopia bat bidaliko dio Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, errolda horretan aldaketak egiten diren bakoitzean.

Bereziki, berehala emango dio Departamentuari elkargokideen bajen berri. Kide horiek hitzarmenetik kanpo geratuko dira automatikoki.

e)    Laguntzea hitzarmenera bildutako pertsonek izapidetutako prozedurak eta espedienteak egiaztatzeko egin daitezkeen auditoretza prozesuetan.

Apartatu honetan zerrendatutako edozein konpromiso betetzen ez bada, Departamentuak egoki irizten dituen neurriak hartu ahal izango ditu, baita hitzarmena suntsiaraztea ere ez-betetze larriaren arabera.         

Hamargarrena.    Atxikitzen den elkargokideak bere gain hartzen dituen konpromisoak.

Oro har, hitzarmenera atxikitzen den elkargokideak konpromiso hauek hartzen ditu:

a)    Ordezkatzen diren zergadunen ordezkaritza nahikoa izatea Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 46. artikuluan eta apirilaren 21eko 5/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga Kudeaketari eta zerga arloko jarduketa eta prozeduren arau komunei buruzko Erregelamenduaren 61. eta 62. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Horretarako baliozkoa izango da hitzarmen honen II. eranskin gisa ageri den 001CG ordezkaritza eredua.       

001CG ordezkaritza ereduak ahalmena emango die hitzarmenari atxikitako pertsonei, soilik, eman zen egintza juridikoarekin lotutako zerga-autolikidazioak aurkezteko, dagokion dokumentazioarekin batera, jakinarazpenak jasotzeko aurkeztutako dokumentazioa egokitzen ez bada edo eredua onartzen ez bada, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiari autolikidazioen diru-sarrerak egiteko eta horren ordainketak jasotzeko ere, autolikidazioa aurkeztean eta ordaintzean bikoiztasunik gertatzen bada. Ordezkatutako pertsonaren beste edozein autolikidazio aurkezteko, bai eta beste edozein kudeaketa egiteko ere, nahiz eta Departamentuan aurkeztutako hasierako aitorpenaren ondorio izan edo harekin lotuta egon, dagokion ordezkaritza izapidetu beharko dute, azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduan araututakoaren arabera.

Hitzarmenera atxikitako pertsonek beren gain hartuko dute ordezkaritza horren egiaztatzeko agiriak zerga eredua aurkezte egunetik 4 urtez gordetzeko erantzukizuna.       

Dokumentazio hori Departamentuaren eskura egon beharko da une oro, eta eskatuz gero atzerapenik gabe aurkeztu beharko da.

Izapidetze elektronikoak hala eskatzen badu, ordezkariak ordezkaritza erregistratu beharko du eta/edo ordezkaritza hori erabiliz jarduten dela egiaztatu.

b)    Datu pertsonalak eta zerga-arloan eragina duten datuak babestu eta gordetzeari buruz aplikatu beharreko araudia betetzea.

c)    Hitzarmenari atxikitako pertsonak izango dira hitzarmenaren babesean aurkeztutako autolikidazioen egiazkotasunaren eta osotasunaren erantzule, bai eta horiekin batera emandako informazioaren erantzule ere.

Halaber, erantzungo dute hitzarmenean jasotako edozein obligazio ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galera guztiez.

Hitzarmen honetan aurreikusitako edozein betebehar eta atxikimendu agiri indibidualizatuetan onartutako betebeharren bat ez betetzea arrazoi nahikoa izango da Departamentuak egokitzat jotzen dituen neurriak hartzeko, hitzarmenetik kanpo uztea eta atxikitako pertsona izaera ezeztatzea barne, ez-betetze larriaren arabera.

Hamaikagarrena.    Ereduak ez erabiltzeagatik aurkezteko aukera etetea.

Departamentuak bertan behera utziko du atxikitako pertsonak dagokion eranskinean jasotako zerga-ereduak aurkezteko aukera, gutxienez urtebetez sinatutako eranskineko eredurik aurkeztu ez badu. Departamentuak zerga-ereduak aurkezteko aukera eten dela jakinaraziko die bai atxikitako pertsonari bai Elkargoari. Autolikidazioko zerga-ereduak aurkezteko aukerari berriro ekiteko, hitzarmenari atxikitzeko dokumentua berriz bidali beharko da.              

Hamabigarrena.    Hitzarmena gauzatzea eta gatazkak konpontzea.

Hitzarmen honen zehaztapenak interpretatzeko ahalmena Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuari dagokio.

Hitzarmen honen gainbegiratze-, jarraipen- eta kontrol-lanak Ogasun eta Finantza Saileko Idazkaritza Teknikoak eta Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiak egingo dituzte.     

Hitzarmen hau gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak koordinatze aldera, eta hitzarmena gainbegiratu, haren segimendua egin eta kontrolatzeko, alderdiek koordinazio eta jarraipen batzorde bat osa dezakete.

Batzorde hori eratuz gero, Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuak izendaturiko hiru ordezkarik eta Elkargoak izendaturiko beste hiruk osatuko dute; batzordearen funtzionamendurako Sektore Publikoko Araubide Juridikoa arautzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era ezarritakoa bete beharko da. Hori guztia, beharrezkotzat jotzen den beste edozein pertsona aholkulari gisa sartzeko aukerari kalterik egin gabe. 

Hamahirugarrena.    Eguneratzeak eta aldaketak.

Hitzarmen honen edukia eguneratu edo aldatu ahal izango da, alderdien adostasunarekin, edozein unetan. Horretarako, alderdiek hitzarmen horretako dagokion eranskina sinatuko dute.

Hala ere, hitzarmenaren funtsezko aldaketarik ez dakarten araudi-aldaketak zuzenean ezarri ahal izango dira, hitzarmena aldatu beharrik gabe.

Hamalaugarrena.    Eragina izatea eta iraungitzea.

Hitzarmen honek eragina izango du sinatzen den unetik, eta lau urteko iraunaldia izango du. Epe hori amaitu aurretik edozein unetan alderdiek aho batez onar dezakete hura luzatzea, gehienez beste lau urterako.        

Bere epea amaitzeagatik ez ezik, arrazoi hauengatik ere iraungi daiteke hitzarmena:

a)    Sinatzaileak berariaz hala adosteagatik.

b)    Sinatzaileetako edozeinek hitzarmena espresuki salatzeagatik, baldin eta beste aldeari forman jakinarazten bazaio salaketa.

c)    Alderdiek harturiko konpromisoak betetzen ez direlako.        

Hitzarmena iraungitzen den kasuan, arrazoia edozein dela ere, aldeek konpromisoa hartzen dute beharrezko izapideak egingo dituztela hasitako jarduerak amaitzeko.

Hamabosgarrena.    Araubide ekonomikoa.

Hitzarmen honek ez du sortzen obligazio ekonomikorik Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Hamaseigarrena.    Araubide juridikoa.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoa arautzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legeak 47.2.a) artikuluan aurreikusitako hitzarmen motari dagokio.

Era berean, sektore publikoko kontratuei buruzko araudiaren aplikazio esparrutik kanpo geratzen da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (9/2017 Legea, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzekoa).

Hitzarmena garatu eta gauzatu bitartean alderdien artean sortzen diren gatazkak ezin badira konpondu hamabigarren klausulan aurreikusitako koordinazio eta jarraipen batzordean, administrazioarekiko auzien jurisdikziotik ebatziko dira, hura arautzen duen legean ezarritakoari jarraituz.

Hamazazpigarrena.    2017ko irailaren 14ko hitzarmena indarrik gabe uztea eta eginiko atxikimenduen indarraldia.

Izenpetzen duten aldeek erabakitzen dute indarrik gabe uztea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergak kudeatzeko 2017ko irailaren 14an sinatutako lankidetza Hitzarmena.

Hala ere, indarrean mantentzen dira eta baldintza berdinetan zerga-kudeaketako profesionalek haren babespean eginiko atxikimenduak.

Eta adostasuna erakusteko, bi aldeek hitzarmen hau izenpetzen dute, sinaduran adierazitako egunean.

Jokin Perona Lertxundi, Ogasun eta Finantzetako foru diputatua.

El diputado foral de Hacienda y Finanzas, Jokin Perona Lertxundi.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

III. ERANSKINA

oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren
kudeaketa (670, 671 eta 672 ereduak)

Lehena.    Eranskinaren edukia.

Eranskin honen xedea da Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagozkion autolikidazioak aurkezteko oinarriak eta prozedura ezartzea (670 –Oinordetzak–, 671 –Dohaintzak– eta 672 –Bizi-aseguruak– Ereduak), eredu hauek aurkeztea eskatu duten pertsona atxikien bitartez. 

Bigarrena.    Eremu objektiboa.

3. eranskin honen eremu objektiboak 670, 671 eta 672 ereduen bitartez aitortzen diren zerga-gaiak hartzen ditu, salbuespenik gabe.

Hirugarrena.    Eranskin honetan zehaztutako ereduak aurkezten dituzten pertsona atxikiek egin beharreko jarduerak.

Atxikitako pertsonek egin beharreko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako jarduera zehatzek berekin dakarte Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egitea eta aurkeztea (670, 671 eta 672 ereduak), dagokion dokumentazioarekin batera, eta dokumentu eta eredu bakoitzari dagokionez, honako egiaztapen hauek egin beharko ditu:

—Oro har, egiaztatu behar dute aurkeztu den dokumentazioa baliozkoa dela ondorio juridikoetarako, eta autolikidazioan adierazitako datuak bat datozela agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatuan ageri direnekin, betiere Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren araudian eta eredu bakoitzari dagozkion jarraibideetan ezarritakoa kontuan hartuta.              

—Begiratu behar dute badagoela korrespondentziarik zerga-egitatearen eta aurkeztutako autolikidazio ereduaren artean.

—Ereduaren jarraibideak kontuan hartu, hura erabat bete arte.

Laugarrena.    Araubide juridiko aplikagarria.

—Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko araudia.

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

IV. ERANSKINA

Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren
kudeaketa (565 Eredua)

Lehena.    Eranskinaren edukia.

Eranskin honen xedea da oinarriak eta prozedura ezartzea zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari dagozkion autolikidazioak (565 eredua), eredu hau aurkeztea eskatu duten pertsona atxikien bitartez.       

Bigarrena.    Eremu objektiboa.

IV. eranskin honen eremu subjektiboak ibilgailu motordun berrien Espainiako lehen behin betiko matrikulazioa hartzen du, hura baita tributu honetan zerga egitatea, jarraian adierazten diren salbuespenak eginda, zeinak hitzarmenaren koordinazio eta jarraipen batzordean aldatu ahal izango baitira baztertze kasuak gehituz zein ezabatuz:              

*  Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan erositako ibilgailu berrien edo erabilien behin betiko matrikulazioa.             

*  Interesdunak zuzenean inportatutako ibilgailuen matrikulazioa.

*  Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari lotu gabeko edo salbuetsitako matrikulazio kasu hauek:

—Indar armatuek, Estatuko segurtasun indarrek, autonomia erkidegoetakoek, udal entitateetakoek eta aduana zaintzakoek defentsa, zaintza eta segurtasun eginkizunak betetzeko erabiltzen dituzten ibilgailuak.            

—Matrikula diplomatikoaren araubidearen mende matrikulatzen diren ibilgailuak.

—Titularraren ohiko bizilekua atzerritik Gipuzkoako Lurralde Historikora aldatzeagatik matrikulatzen diren garraiobideak.       

Hirugarrena.    Eranskin honetan zehaztutako eredua aurkezten duten pertsona atxikiek egin beharreko jarduerak.

Eranskinari atxikitzen diren pertsonek jarduera zehatz hauek izango dituzte zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketari dagokionez:

1.    Dokumentuak jaso eta bakoitzari buruz honako egiaztapenak egin:

1.1.    Faktura agiria.

Honako hauek egiaztatu beharko dira:

—Agiria balioduna dela fakturazioari buruzko araudian ezarritako obligazioen ikuspegitik (saltzailearen eta eroslearen datuak, faktura zenbakia, fakturaren data, banakatutako BEZa,…).            

—Lehen matrikulazioa bere izenean egiteko aipatzen den pertsona edo entitatearen datuak bat datozela fakturako bezeroaren datuekin, emandako NA/IFZrekin eta 565 ereduan subjektu pasiboari buruz adierazitakoekin. Helbideak desberdinak badira, beharrezkoa izango da errolda agiria aurkeztea.    

—Ibilgailuaren datuak berdinak direla bai fakturan, bai IAT fitxan, bai 565 ereduan. Bastidore zenbakia, marka eta modeloa alderatuko dira.

1.2.    Ibilgailuaren azterketa teknikoaren (IAT) fitxa.

Honako hauek egin beharko dira:

—Bastidore zenbakia fakturarekin eta 565 ereduarekin alderatu.

—Ibilgailuaren sailkapena ikusi, 565 ereduan adierazi den egoera (zergari lotu gabea, salbuetsia edo murriztua), halakorik adierazi bada, badagokion egiaztatzeko.         

—Egiaztatu 565 ereduan adierazitako zerga tasa ibilgailu motari dagokiona dela, CO2 emisio tasa zein duen (ibilgailu horretarako ez badago fabrikatzaileak eginiko ziurtagiririk), zilindrada eta potentzia, kasuan kasu.    

—Ondoko ibilgailuak direnean, zergari ez lotzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko da:

a)    N1 kategoriako ibilgailuak eta misto moldagarriak: egiaztatuko da ibilgailuak bete egiten dituela zergari ez lotzeko behar diren ezaugarriak, eta ibilgailu hori badagoela jarduera ekonomikoren bati atxikita modu esanguratsuan.

b)    Industria, merkataritza, nekazaritza, klinika edo zientzia alorrean bakarrik erabiltzeko ibilgailuak: Zerga Administrazioak behar bezala homologatuta daudela edo erabilera horietakoren bat baino ez dutela begiratuko da.

1.3.    Salerosketa edo eskari kontratua.

Honako hauek egiaztatu beharko dira:

—Eroslearen datuak: egiaztatu behar da faktura haren izenean dagoela eta datuak bat datozela haren IFZrekin. Eskaria onartzen duen sinadura ere begiratuko da.

—Kontratuaren datuak: zenbakia, data, saltzailearen identifikazioa, etab.

—Ibilgailuaren datu guztiak (marka, modeloa, osagarriak, kolorea, aukerak, etab.), eta erosleak eskatutako berezitasun guztiak.

—BEZaren zerga oinarria eta aplikatutako BEZa, fakturan adierazitakoarekin bat etorri behar duena.

—Zerga hau dela eta kontratuan adierazi den zenbatekoa.

—Ordezkoen kasuan, matrikulazioaren kudeaketagatik ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa zer gestoriak egingo duen adierazita.

—Azken prezioa eta ordaintzeko era.

—Zati bat ordaintzeko ibilgailu erabilia entregatzen den, eta zer balorazio duen, matrikularen bidez identifikatuz.

1.4.    Leasing/renting kontratuetan, halakorik bada:

Honako hauek egiaztatu beharko dira:

—Faktura entitate errentatzailearen izenean egina dagoela.      

—Errentariari buruz leasing kontratuan ageri diren datuak haren NAN/IFZkoekin alderatu (izen soziala, helbidea, IFZ).

—Inbertsioaren balioa alderatu fakturaren edo fakturen zerga oinarriarekin eta, hala badagokio, BEZaren zerga oinarriarekin gehi matrikulazio zergarekin.

—Hornitzailearen datuak kontrastatu fakturan eta kontratuan, baita finantzatu beharreko ondasunaren deskribapena eta bastidore zenbakia ere.

1.5.    Ondoko ibilgailuak direnean, zergaz salbuesteko baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da:

*  Taxi, autotaxi edo autoturismotzat hartzen diren ibilgailu automobilak: egiaztatu behar da gutxienez 4 urte igaro direla beste ibilgailu bat antzeko baldintzetan matrikulatu zenetik edo erabateko ezbeharragatik behin betiko baja eman zitzaionetik. Erabateko ezbeharra trafikoaren bajarekin eta aseguruaren txostenarekin frogatu behar da. 4 urte baino gutxiago igaro badira, salbuespena eman ahal izango da aurreko ibilgailuari dagokion zerga likidatu eta gero. Salbuespena behin betiko eman dadin, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da 3 hilabeteko epean gehienez:

—Zirkulazio baimena.

—Alta jarduera ekonomikoetan.

—Udal lizentzia.

—Fitxa teknikoa, taximetroa jarri izana adierazita.

*  Gidarien kontraprestazio bidezko irakaskuntzarako bakarrik matrikulatutako ibilgailu automobilak. Salbuespena behin betiko eman dadin, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da 3 hilabeteko epean gehienez:        
               

—Zirkulazio baimena.

—Udal lizentzia.

—Alta jarduera ekonomikoetan edo azken ordainagiria.

—Jardueraren hasiera kasuan, BEZaren erroldan eskatutako alta.

—Fitxa teknikoa, aginte bikoitza jarri izana adierazita.          

*  Alokairu jardueretarako bakarrik matrikulatutako ibilgailu automobilak. Salbuespena behin betiko eman dadin, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da 3 hilabeteko epean gehienez:            

—ASC baimena, Garraio Departamentuak emana.

—Alta jarduera ekonomikoetan edo azken ordainagiria.

—Jardueraren hasiera kasuan, BEZaren erroldan eskatutako alta.

—Zirkulazio baimena.

—Fitxa teknikoa, jardueran alta hartu izana adierazita.

*  Ikerketa, irakaskuntza edo ikasketa jardueren esparruan unibertsitateen izenean matrikulatutako ibilgailuak. Salbuespena behin betiko eman dadin, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da 3 hilabeteko epean gehienez:            

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen fitxaren kopia.

—Garraiobidea zer motatako ikerketa, irakaskuntza edo ikasketa jarduerari atxikita dagoen edo atxikiko zaion deskribatzen duen dokumentua.

—Garraiobidea erabil dezakeen edozein pertsonak ikerketa, irakaskuntza edo ikasketa helburuetarako ez beste batzuetarako erabiltzeak, salbuespenaren baldintzak ez betetzeagatik, zerga erantzukizuna ekar lezakeela ezagutzen eta onartzen dela dioen dokumentua.     


—Minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailu automobilak, beraiek bakarrik erabiltzekoak: egiaztatu beharko da %33ko edo hortik gorako minusbaliotasunari buruzko agiria aurkeztu dela, gizarte zerbitzu eskudunek luzatua. 10 urtetik gorako antzinatasuna duten ziurtagiriak ez dira onartuko, ezta ere berrikuspen data gainditua dutenak ere. 

Honako hauek izango dute %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa: ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik Gizarte Segurantzatik pentsio bat jasotzen dutenak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo ezereztasunagatik erretiro pentsio bat aitortua duten klase pasiboetako pentsiodunak.

Orobat, egiaztatu behar da gutxienez 4 urte igaro direla beste ibilgailu bat antzeko baldintzetan matrikulatu zenetik edo erabateko ezbeharragatik behin betiko baja eman zitzaionetik. Erabateko ezbeharra trafikoaren bajarekin eta aseguruaren txostenarekin frogatu behar da.

4 urte baino gutxiago igaro badira, salbuespena eman ahal izango da aurreko ibilgailuari dagokion zerga likidatu eta gero.        

1.    Egiaztatuko da zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziagatik behar den zenbatekoa ordaindu dela eta kontraste kodea lortu dela.

Ibilgailuak familia ugariek bakarrik erabiltzeko izateagatik zerga oinarria %50 murriztea eskatzen denean, egiaztatu behar da ibilgailuak araudiak ezarritako beharkizunak betetzen dituela, eta bi agiri hauek aurkeztu direla: familia ugariaren ziurtagiri eguneratua (5 urte baino gutxiago) eta bizikidetza agiriak.   

Orobat, egiaztatuko da gutxienez 4 urte igaro direla beste ibilgailu bat antzeko baldintzetan matrikulatu zenetik edo erabateko ezbeharragatik behin betiko baja eman zitzaionetik. Erabateko ezbeharra trafikoaren bajarekin eta aseguruaren txostenarekin frogatu behar da.

4 urte baino gutxiago igaro badira, salbuespena eman ahal izango da aurreko ibilgailuari dagokion zerga likidatu eta gero.        

2.    Astean zehar izapidetzen diren autolikidazioei buruzko informazioa astero bidali behar da Ogasun eta Finantza Departamentura, horretarako ezartzen diren bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliz. Koordinazio eta Jarraipen Batzordeak erabakiko du zer baliabide eta zer formatu erabiliko diren informazioa bidaltzeko, eta beste maiztasun bat ere ezarri ahal izango du bidalketak egiteko.

3.    Autolikidazioa bete, diru-sarrera ordainketa-pasabidearen bidez egin eta autolikidazioa telematikoki igorri.             

4.    Eranskinari atxikitako pertsonak eranskin honetako bigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera kudeatzekoak ez diren ibilgailuei buruzko dokumentazioa jaso eta haien autolikidazioak izapidetzen baditu, Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkeztu beharko ditu likidazioak, ohiko bitartekoak erabiliz.                

Laugarrena.    Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

—Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian aplikatzen den zerga araudia.

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga aitorpen puntualak aurkeztu eta ordaintzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

V. ERANSKINA

Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren kudeaketa (60t, 60a eta 60s ereduak)

Lehena.    Eranskinaren edukia.

Eranskin honen xedea da Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergei dagozkion autolikidazioak aurkezteko oinarriak eta prozedura ezartzea (60T eredua –Ondare eskualdaketak– 60A eredua –Egintza juridiko dokumentatuak- eta 60S eredua -Sozietate eragiketak–), eredu hauek aurkeztea eskatu duten pertsona atxikien bitartez.           

Bigarrena.    Eremu objektiboa.

V. eranskin honen eremu objektiboak 60T, 60S eta 60A ereduen bitartez aitortzen diren zerga-gaiak hartzen ditu, salbuespenik gabe.

Hirugarrena.    Eranskin honetan zehaztutako ereduak aurkezten dituzten pertsona atxikiek egin beharreko jarduerak.

Atxikitako pertsonek egin beharreko Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako jarduera zehatzek berekin dakarte Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren autolikidazioa egitea eta aurkeztea (60T, 60S eta 60A ereduak), dagokion dokumentazioarekin batera, eta dokumentu eta eredu bakoitzari dagokionez, honako egiaztapen hauek egin beharko ditu:    

—Oro har, egiaztatu behar dute aurkeztu den dokumentazioa baliozkoa dela ondorio juridikoetarako, eta autolikidazioan adierazitako datuak bat datozela agiri notarial, judizial, administratibo edo pribatuan ageri direnekin, betiere Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren araudian eta eredu bakoitzari dagozkion jarraibideetan ezarritakoa kontuan hartuta.          

—Begiratu behar dute badagoela korrespondentziarik zerga-egitatearen eta aurkeztutako autolikidazio ereduaren artean.

—Ereduaren jarraibideak kontuan hartu, hura erabat bete arte.

Laugarrena.    Araubide juridiko aplikagarria.

—Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko araudia.

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

VI. ERANSKINA

Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren kudeaketa (620 Eredua - ibilgailu erabilien salerosketa)

Lehena.    Eranskinaren edukia.

Eranskin honen xedea da Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergei dagozkion autolikidazioak aurkezteko oinarriak eta prozedura ezartzea (620 eredua - ibilgailu erabilien salerosketa), eredu hau aurkeztea eskatu duten pertsona atxikien bitartez.        

Bigarrena.    Eremu objektiboa.

VI. eranskin honen eremu objektiboak ibilgailu erabilien salerosketagatik 620 ereduaren bidez aitortzen den zerga-egitatea hartzen du.

Hirugarrena.    Eranskin honetan zehaztutako eredua aurkezten duten pertsona atxikiek egin beharreko jarduerak.

Atxikitako pertsonek egin beharreko Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako jarduera zehatzek berekin dakarte Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren autolikidazioa egitea eta aurkeztea (620 eredua), dagokion dokumentazioarekin batera, eta dokumentu eta eredu bakoitzari dagokionez, honako egiaztapen hauek egin beharko ditu:       

—Oro har, egiaztatu behar dute aurkeztu den dokumentazioa baliozkoa dela ondorio juridikoetarako, eta autolikidazioan adierazitako datuak bat datozela salerosketa kontratuan ageri direnekin, betiere Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren araudian eta ereduari dagozkion jarraibideetan ezarritakoa kontuan hartuta.            

—Begiratu behar dute badagoela korrespondentziarik zerga-egitatearen eta aurkeztutako autolikidazio ereduaren artean.

—Ereduaren jarraibideak kontuan hartu, hura erabat bete arte.

Laugarrena.    Araubide juridiko aplikagarria.

—Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko araudia.

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.

VII. ERANSKINA

Enpresaburu edo profesionalek ibilgailu erabilien eskualdaketa eta eskurapenengatik balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako egin beharreko kudeaketa (TFV eta TFC Ereduak)

Lehena.    Eranskinaren edukia.

Eranskin honen xedea da oinarriak eta prozedura finkatzea enpresaburu edo profesionalek ibilgailu erabiliak eskualdatu eta eskuratzeagatik BEZaren ondorioetarako ezarri diren formularioak (TFV eta TFC ereduak), eredu hauek aurkeztea eskatu duten pertsona atxikien bitartez. 

Bigarrena.    Eremu objektiboa.

VII. eranskin honen eremu subjektiboan sartzen dira, batetik, enpresaburuek edo profesionalek ibilgailu erabiliengatik balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako egindako eskualdaketak (TFV eredua), eta, bestetik, ibilgailu erabilien salerosketan ohikotasunez jarduten duten enpresaburuek, horrelako ibilgailuak gero saltzeko, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan salbuetsita egindako eskurapenak (TFC eredua). Azken horiek abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 41.I.B). 19 artikuluan ezarritakoaren arabera daude salbuetsita).

Hirugarrena.    Eranskin honetan zehaztutako ereduak aurkezten dituzten pertsona atxikiek egin beharreko jarduerak.

Atxikitako pertsonek zeregin zehatz hauek izango dituzte BEZaren subjektu pasiboek ibilgailu erabiliak eskualdatu edo eskuratzeagatik egin beharreko kudeaketari dagokionez:

1.    Bi formulario hauek prestatzea eta aurkeztea, beharrezkoak diren lauki guztiak beteta: enpresaburu edo profesionalek ibilgailu erabiliak eskualdatzeagatik balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako aurkeztu beharreko formularioa (FTV eredua), eta BEZaren subjektu pasiboek –abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 41.I.B). 19 artikuluan ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan salbuetsitakoek– partikularrei ibilgailu erabiliak eskuratzeagatik aurkeztu beharreko formularioa (TFC eredua).


2.    TFV formularioa betetzeko, egiaztatu behar da ibilgailua eskualdatzen duena BEZaren subjektu pasiboa dela eta ibilgailua jarduera enpresarial edo profesional bati atxikita dagoela, hau da, eskualdaketa balio erantsiaren gaineko zergari lotuta dagoela.        

3.    TFC formularioa betetzeko, egiaztatu behar da saltzailea partikular bat dela eta eroslea BEZaren subjektu pasiboa dela (birsaltzailea).

4.    Kontuan izan beharko da Gipuzkoako Foru Ogasunak eskumena duela soil-soilik baldin eta ibilgailuaren eskuratzaileak eta BEZaren/zergaren subjektu pasiboak Gipuzkoan badu ohiko bizilekua edo zerga helbidea. Horrela ez denean, TFV eta TFC formularioak administrazio eskudunean aurkeztu beharko dira.

5.    Zerga oinarria zehazteko, erabili ahal izango da foru agindu bidez aldian behin argitaratzen diren batez besteko prezioen tauletan ibilgailuari ematen zaio balioa.

6.    Formularioarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

6.1.    Erosketaren edo salmentaren faktura, saltzaileak eta erosleak behar bezala sinatua. Begiratu behar da dokumentuak fakturazioari buruzko araudian ezarritako eskakizunak betetzen dituela (saltzailearen eta eroslearen datuak, faktura zenbakia, data, BEZ…).

6.2.    Eroslearen eta saltzailearen nortasun agiriaren fotokopia. Egiaztatu behar da datuak fakturan ageri diren pertsonei dagozkiela.

6.3.    lbilgailuaren fitxa teknikoa. Fakturatutako ibilgailuari dagokiola egiaztatuko da.

6.4.    Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

Laugarrena.    Araubide juridiko aplikagarria.

—Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko araudia.

—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialaren arteko gizarte lankidetza hitzarmena, zerga-aitorpen puntualak aurkezteko eta ordaintzeko.