3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko uztailaren 6an egindako bilkuran, segidan jasotzen den ebazpen-proposamena egin du.

Interesatuek iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.

Usurbil, 2022ko uztailaren 6a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (4600)

Diru-laguntzen Batzorde Orokorraren Ebazpen-proposamena Hasiz Hazi Beka.

IKUSIRIK

2022ko martxoaren 8an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Hasiz Hazi dirulaguntza, ekintzaileentzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako diru-laguntzaren oinarriak arautuz eta aurkezteko lehenengo epea, 2022ko maiatzaren 31 arte eta bigarrena berriz 2022ko irailaren 30 arte, emanez.

Dirulaguntza honen bitartez enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonei edo JEZ alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsonei urtebeteko egonaldia ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izan dezaten.

Lehenengo epean, hau da, maiatzaren 31 bitartean, eskaera bat jaso da:

Eskatzailea: Enara Barrenetxea Génova.

NAN: ***4118**.

Enpresa proiektua: Arkitektoa.

Ekintzaileak, eskatu bezala nahitaezko agiri hauek aurkeztu ditu:

1.    Eskabide-orria, zinpeko aitorpena eta idatzizko konpromisoa (I. eranskina).

2.    Proiektuko sustatzaileen Nortasun agiriaren kopia.          

3.    Proiektuko sustatzaileen Curriculum Vitaeak.

4.    Eratutako enpresak izanez gero, Jarduera Ekonomikoen Zergan eta dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean emandako altaren kopia.

5.    Banketxe edo aurrezki erakunde batek emandako agiria, non eskaera egin duena kontu korronte baten titularra dela ziurtatzen den.

6.    Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergan hamabi hilabetetik gora daramaten enpresek:           

6.1.   Enpresaren deskribapena eta tutorizazioaren onartzea edo salbuestea Beterri-Buruntza ekinean zerbitzuarekin adostua (IV. eranskina).

Diru-laguntza honen onuradunak izateko bete-beharrak betetzen dituela egiaztatu da, hain zuzen ere, oinarrietako 3. artikuluan zehazten direnak.

Aipaturiko alderdien egiaztapena egin ondoren hautatze eta jarraipen batzordea bildu da (Kabiene elkarteko kide bat, Beterri-Buruntza ekinean zerbitzuko teknikaria, Siadeco eta Garapen eta Hezkuntza saileko teknikaria), 2022eko ekainaren 9an, aurretik erabakitako baloratze irizpideen arabera puntuazioak emateko.

*  Proiektuak baloratzeko irizpideak:

«—Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa: 15 puntu arte.

Jardueraren inguruko esperientzia profesionala: 10 puntu.

Proiektuaren koherentzia maila, sustatzaileen profila eta merkatuarekiko: 15 puntu.

Berrikuntza (eskainitako zerbitzu arekiko, bezeroarekiko interakzioarekiko…) eta inpaktu soziala (bokazio eraldatzailea, ikuspegi soziala, ingurumen ikuspegia, elkarlan ikuspegia…): 10 puntu.

Kabienen aurkitzen diren eskaintza osatu eta aberasten duen proiektua izatea, lehendik ez dagoen jarduera batean oinarritutako negozioa delako edota lehendik dagoenarekiko osagarria delako: 10 puntu.

—Gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita aurreko hamabi hilabeteetan Jardueraren gainerako Zergan alta emanda daudenak 10 puntu eta gehienez ere hogeita hamasei hilabeteetan alta emanda daudenei: 5 puntu.

Usurbilen erroldatua: 10 puntu eta eskualdeko herri batean erroldatua: 5 puntu.

Proiektuaren sustatzaileak emakumeak badira: 10 puntu. 

—Euskaraz lan egiteko sustatzaileen gaitasuna: 10 puntu. 

Berdintasun gaien inguruan egindako prestakuntzaren balorazioa: Gehienezko puntuazioa 3 puntu.

51 ikastordutik 99ra bitarteko ikastaroak: 0,5 puntu.

100 ordutik gorako ikastaroak: Puntu 1.

2005eko Gizonen eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Legea aintzakotzat hartuta, diru-laguntzak ematekoan kontuan izango da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso maila, bai zuzendaritzari begira, bai egiteko asmoa duten jarduerei begira. Hiru ikuspuntutik egiten da balorazio berezi hau: sexu rolak eta estereotipoak hausten laguntzen duten ekimenak; emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten ekimenak; emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizazio edo prebentzio ekimenak: 7 puntu.

Proiektuak diru-laguntza izateko gutxienez 50 puntu eskuratu beharko dira.»

Ekintzaileak lortutako emaitzak:

Erizpideak

 

Enara Barrenetxea

Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa

15

10

Jardueraren inguruko esperientzia profesionala

10

7

Proiektuaren koherentzia maila, sustatzaileen profila eta merkatuarekiko

15

8

Berrikuntza (eskainitako zerbitzuarekiko, bezeroarekiko interakzioarekiko…) eta inpaktu soziala (bokazio eraldatzailea, ikuspegi soziala, ingurumen ikuspegia, elkarlan ikuspegia…)

10

9

Kabienen aurkitzen diren eskaintza osatu eta aberasten duen proiektua izatea, lehendik ez dagoen jarduera batean oinarritutako negozioa delako edota lehendik dagoenarekiko osagarria delako

10

7

Gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita aurreko hamabi hilabeteetan Jardueraren gainerako zergan alta emanda daudenak 10 puntu eta gehienez ere hogeita hamasei hilabeteetan alta emanda daudenei: 5 puntu

10 edo 5

5

Usurbilen erroldatua: 10 puntu eta eskualdeko herri batean erroldatua: 5 puntu

10 edo 5

0

Emakumea

10

10

Euskaraz lan egiteko sustatzaileen gaitasuna

10

10

Berdintasun gaien inguruan egindako prestakuntzaren balorazioa

3

0

2005eko Gizonen eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Legea aintzakotzat hartuta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso maila

7

7

GUZTIRA

90

73

 

Hezkuntza eta Garapen Ekonomiko arloko teknikariak txostena egin eta uztailaren 6ko Hezkuntza eta Garapen Ekonomiko ohiko Batzordera eraman du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan.

Eta kontuan harturik

—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru-laguntzak arautzen dituena.

—Diru-laguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

—Usurbilgo Udaleko 2020-2022ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.

—Hasiz Hazi beka, ekintzaileentzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako diru-laguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).

Guzti hau kontuan izanik, dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko uztailaren 6ko bilkuran, Ebazpen-Proposamen hau egiten dio Alkate-lehendakariari:

Lehenengoa: Ekintzaileentzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako 1.089 €tako dirulaguntza ematea eskatzaileari.

Bigarrena: Ordainketa bi zatitan egingo da % 80-a ebazpena ematen denean eta bigarrena % 20-a memoria eta kabieneko egonaldiari dagokion faktura agiriak aurkeztu ondoren.     

Eskatzailea: Enara Barrenetxea Génova.

NAN: ***4118**.

Enpresa proiektua: Arkitektoa.

Hasierako ordainketa % 80: 871,20.

Bukaerako ordainketa % 20: 217,80.

Hirugarrena: Garapen ekonomiko dirulaguntza aurrekontu-partida honen kargura joango da: 1.5000.481.241.00.03 (AD 1223/2022).

Laugarrena: Ebazpen proposamena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesatuak alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Bosgarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.