3
TOKI ADMINISTRAZIOA

AZKOITIKO UDALA

Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) programak garatzeko diru-laguntzak. BDNS (Identif.): 636560.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/636560).         

1.    Diru-laguntzen xedea.

Udalbatzak 2020ko ekainaren 24an Azkoitiko udaleko diru-laguntzen oinarriak (orokorrak eta espezifikoak) hasieraz onartu zituen. Oinarri horiek jendaurrean izan eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, behin betikoz onetsi ziren (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, aurrerantzean Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 171 zk., 2020ko irailaren 8a).

Oinarri horien xedeetako bat da Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) jarraian aipatzen diren programak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzea:

Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.

Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sortzera zuzendutako ekintzak egitea.

2.    Diru-laguntzen zenbatekoa.

Diru-laguntza honen xedera bideratutako diru kopurua 60.000,00 eurokoa da eta 1.4000.481.230.20.01. aurrekontu partidaren gain-kontura finantzatuko da.

3.    Diru-laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak.

Legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek eska dezakete diru-laguntza. Beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuak egon behar dira, eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Azkoitian edo Urolan izan beharko dute.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatu, Administrazio Autonomo, Foru Aldundi eta Aurrezki Entitateren baten menpeko erakundeak.

Parte hartzen duen GKE bakoitzak, proiektu bakar bat aurkez dezake arlo bakoitzerako (sentsibilizaziorako bat eta lankidetzarako beste bat).

Diru-laguntza jasotzeko aukera izateko, honako baldintzak bete beharko ditu erakundeak, instituzioak edo elkarteak:

a)    Legez eratutako Gobernuz Kanpoko Erakunde edo Instituzio bat izatea, irabazpide asmorik gabekoa, eta ez egotea Estatuaren menpe, ez Administrazio Autonomoaren menpe, ez Foru Aldundiaren menpe ez eta aurrezki-entitateen menpe ere, eta bere ekintzak deialdi honetan zehaztutakoekin bat etortzea, eta, azkenik, egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Azkoitia edo Urolan izatea.

b)    Garapenerako eta lankidetzarako ekintzak antolatzen esperientzia izatea baloratuko da. Horiek egiaztatzeko, aurreko urteetan zehar egindako ekintzak eta jasotako diru-laguntzak aurkeztuko dira.

c)    Diruz lagunduko diren ekintzak aurrera eramateko gaitasuna izatea. Erakundeak ondorengoak adierazi beharko ditu, inprimaki ereduari jarraituz:

GKEari dagozkion datuak.

Garapen bidean dagoen herriko erakundearekin duten harremana.

4.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Eskaera inprimakiak behar bezala bete eta Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan, Azkoitiko Udaleko web orriko tramiteak online atalaren bitartez (https://azkoitia.eus/udala/tramiteak) egin behar dira eskaerak.    
               

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

5.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honetan zehaztutako inprimaki normalizatuan aurkeztu beharko dute eskaera elkarteek, inprimaki hori, interesatuek eskuragarri izango dute Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Azkoitiko udaleko web orrian (www.azkoitia.eus).             

Inprimaki normalizatuaz gain, deialdian aipatzen den eranskin inprimakia ere aurkeztu beharko dute, eta inprimaki hori, interesatuek eskuragarri izango dute Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Azkoitiko udaleko web orrian (www.azkoitia.eus).         

5.1.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta. 

Zinpeko aitorpena; non beste batzorde, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.   

Eskatzaileak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria (baldin eta lehendik aurkeztu ez bada edo aldaketaren bat egon bada).

Eusko Jaurlaritzako elkarte edo erakundeen erregistroan zein elkarteen Udal-erregistroan erroldatuta daudeneko ziurtagiria.

Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.

Memoria, diruz laguntzea nahi duen proiektu, jarduera edo programarena. Bertan adieraziko beharko dira diru-laguntza esleitzeko irizpidetan baloratuko diren atalak.

Programa, proiektu edo jardueraren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak), BEZ barne, eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.

5.2.    Eskatzaileari jakinarazten zaio Azkoitiko Udalak egiaztatu egingo dituela datu-bitartekaritzako plataformako zerbitzuetatik eta beste administrazio batzuetatik oinarri hauetan ezarritako ondorengo baldintzak. Eskatzaileek egiaztapen horren aurka egiteko aukera izango dute; kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Datu-bitartekaritzako plataformaren bidez eskatuko diren zerbitzuak:

1.    Poliziaren Zuzendaritza Nagusia:

Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren nortasun datuen kontsulta eta egiaztapena.

2.    Gipuzkoako Foru Aldundia eta foru-ogasunak:

Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta.

3.    Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala:

Gizarte Segurantzaren betebeharrak egunean izateari buruzko kontsulta.

Agiriok ez aurkezteak diru-laguntza jasotzeari uko egiten zaiola esan nahiko du. Era berean, datuak ezkutatu edo faltsutzeak diru-laguntza hau, edo ondorengoak, jasotzeko eskubide galera ekarriko du.

Eskaera ondo bete gabe badago, edo agiriren bat falta bada, 15 eguneko epea emango da hutsunea betetzeko eta, epe honetan osatu ez bada, agiritegira bidaliko da besterik gabe.

Aurreko urteetan eskaria egin izan duten erakunde edo taldeek, datuetan aldaketarik izan badute, eskaria lehen aldiz egingo dutenei eskatutako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

6.    Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

Diru-laguntzak banatzeko orduan, aurkeztutako ekintzak baloratzeko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

A)    Udalerrian bertan egingo diren sentsibilizazio ekintzetarako:

a)    Proposatutako ekintzek bideragarritasuna bermaturik izatea. Horretarako, helburuak, zehaztutako aurrekontua eta ekintzak antolatzen erabiltzen diren bitarteko eta baliabide ekonomikoak eta pertsonalak baloratuko dira, eta gehienez ere 5,00 puntu lortu ahal izango dira.

b)    Ekintzak komunitate osoa inplikatuko duten programen barruan egitea: Gehienez ere 4,00 puntu lortu ahal izango dira.

c)    Genero ikuspegia txertatzea: Garatzen den egitarauak emakume eta gizonen berdintasuna helburu izatea eta berdintasuna sustatzeko neurriak aurreikustea (emakumeen parte-hartzea sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak gainditzeko, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna errazteko, etab.): Gehienez 1 puntu lortu ahal izango dira.

Hala ere, Udalak ekintzak bideragarriak ez direla joko balu, ez litzateke gainontzeko alderdiak baloratzen hasiko.

Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, gutxienez 5 puntu lortzen ez duten eskaerak.

B)    Garapen bidean dauden herrialdeetan burutuko diren lankidetza-ekintzetarako, honako irizpideak erabiliko dira: 

a)    Proposatutako ekintzek bideragarritasuna bermaturik izatea gehienez ere 5,50 punturekin baloratuko da eta honakoak hartuko dira kontuan:

a.1)    Kontuan hartuko dira lortu nahi diren helburuak, biztanle-hartzailea, onuradunen kopurua, eta proiektua egin behar den lekuan erakundeak dituen bitarteko tekniko, pertsonal eta materialak, bai eta, giza-baliabideen organigrama eta proiektuaren egutegia ere.             

a.2)    Halaber begiratuko zaie proiektua aurrera eramateko aurkeztutako aurrekontuari, erakundeak berak jarriko duen finantziazioari, eta proiektua burutu ahal izateko gutxieneko aurrekontuari.

a.3)    Kontuan izango da ea proiektuak beste finantzaketa-bide batzuk dituen edo aurreikusten diren –publiko nahiz pribatuak– (zinpeko aitorpenaren bidez).

a.4)    Garapenerako eta lankidetzarako ekintzak antolatzen esperientzia izatea. Hori egiaztatzeko, aurreko urteetan zehar egindako ekintzak eta jasotako diru-laguntzak aurkeztuko dira.

Urteko esperientzia, urteko 0,25 puntu. Gehiengo puntuazio arlo honetan puntu bat.

b)    Proiektuak ondorengo helburu bat edo gehiago betetzea ekarriko balu, baloratu egingo da gehienez ere 4,50 punturekin:         

b.1)    Komunitateak berak egindako eskariak izatea.

b.2)    Komunitateko kideen partaidetza aktiboa bultzatzea.   

b.3)    Komunitate onuradunaren kideak prestatzea.

b.4)    Tokiko aberastasun naturala eta balore ekologikoak errespetatu eta bultzatzea.

b.5)    Eragindako komunitatearen kultura, identitatea eta balore etnikoak sustatzea eta babestea.

b.6)    Proiektu iraunkorra izatea, hau da, diru-laguntza agortutakoan proiektuaren helburuak finkatuta gelditzea, kanpoko laguntzarik gabe.

b.7)    Gizarte egoera ahulena daukaten sektoreengan izatea eragina.

b.8)    Emakumeek bultzatutako edo/eta emakumearen egoera hobetzeko proiektuak izatea.

c)    Genero ikuspegia txertatzea: Garatzen den egitarauak emakume eta gizonen berdintasuna helburu izatea eta berdintasuna sustatzeko neurriak aurreikustea (emakumeen parte-hartzea sustatzeko, sexuaren araberako estereotipoak gainditzeko, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna errazteko, etab.) gehienez era 1 punturekin baloratuko da.

d)    Eskabidearen aurkezpena euskaraz aurkeztea ezin bestekoa izango da.

Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, gutxienez 5 puntu lortzen ez duten eskaerak.

Sentsibilizazio zein lankidetza proiektuetan, aipatutako puntuak kontuan edukitzea baloratuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen erakunde eskatzaile bakoitzarekin elkarrizketa bat egitea erabaki dezake Udalak, aurkeztutako proiektua defenda dezaten.        

Diru-laguntzak banatzeko orduan, kontuan hartuko dira onartutako aurrekontua, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa eta GKE horrek Udalari eskatutako diru-laguntza.      

Bestalde, diru-laguntza ezingo da izan diruz lagunduko den proiekturako zehaztutako aurrekontuaren %50 baino gehiago.

7.    Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Gizarte Ongizate Saileko teknikariak aurkeztutako eskaerak ebaluatuko ditu eta diru-laguntzen zenbatekoak erabakiko ditu. Ondoren, behin betiko erabakiaren txostena egingo du, eta proposamena ebazteko ahalmena duen Azkoitiko Udaleko Alkateari edo berak delegatutako organoari helaraziko dio, horrek aztertu eta onartu dezan.

Behin betiko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Epe hori ebazpen zehatza jakinarazi gabe igarotakoan, pertsona edo entitate eskatzaileek ezetsitzat jo ahal izango dituzte bere diru-laguntza eskaerak.

Ebazpena interesatuei jakinarazpen elektronikoz jakinaraziko zaie.

8.    Diru-laguntzen ordainketa.

Ordainketa, honela egingo da:

Diru-laguntzaren %50, alkateak edo berak delegatutako organoak erabakia hartzean.

eta beste %50 diruz lagundutako gastuen agiriak aurkezterakoan, bai lehenengo %50 edo proiektuaren %100.           

Ez da diru-laguntzaren ordainketarik egingo aurreko urteetako diru-laguntzak justifikatu gabe egoten badira.

9.    Gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako GKEk jarraian aipatzen diren gauzatze epeak edukiko dituzte eskatutako programaren arabera:

a)    Udalerrian bertan egingo diren sentsibilizazio ekintzetarako ebazpena eman den urte naturala amaitu baino lehen.

b)    Garapen bidean dauden herrialdeetan burutuko diren lankidetza-ekintzetarako ebazpena eman den hurrengo urteko abenduaren 31.

10.    Justifikazioa.

Laguntza ekonomikoa jaso ondoren, erakunde onuradunek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Udalari oinarri orokorretako 19. artikuluan jasotako diru-laguntzaren justifikazio dokumentuez gain.

a)    Udalerrian bertan egingo diren sentsibilizazio ekintzetarako ebazpena eman den urte naturala amaitu eta bi hilabeteko epea.

b)    Garapen bidean dauden herrialdeetan egin beharreko lankidetza ekintzetarako:

Burututako programa edo jardueraren memoria zehatza eta bertan genero inpaktua azalduta. Dokumentazioa aurkezteko bi hilabeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko gehienezko epea amaitzen denetik.

11.    Araudia.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan honako arauak aplikatuko dira: azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorra (azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); horren garapenerako Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua (uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta Azkoitiko Udaleko Diru-laguntzen Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 170 zk., 2020ko irailaren 8a).

12.    Errekurtsoak.

Honako oinarri hauen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian eta Berraztertze Errekurtsoa deialdi honen ebazpenaren aurka hilabeteko epean.

Epeak deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Azkoitia, 2022ko ekainaren 29a.—Javier Zubizarreta, alkatea.    (4387)