3
TOKI ADMINISTRAZIOA

DEBAKO UDALA

Debako gizarte zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak emateko 2022ko deialdia.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileetako 1. oinarrian jasotzen dena (2021eko azaroaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

2.    Onuradunak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira gizarte zerbitzuen arloko elkarteak, oinarri arautzaileen 2. oinarrian jasotako baldintzak betetzen badituzte.

3.    Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko epea hogei (20) lan-egunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak oinarri arautzaileen 4. oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztuko dira.

4.    Aurrekontu zuzkidura.

Deialdiari aurre egiteko aurrekontu-zuzkidura lau mila eurokoa da (4.000,00 €), 1.0500.481.311.00.00.2022 aurrekontu-partidaren kargura.

5.  Klausula gehigarria.

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, zuzenean aplikatuko da Udalbatzak onartutako eta 2021eko azaroaren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren gizarte zerbitzuen arloko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak emateko oinari arautzaileetan jasotakoa.   

Deba, 2022ko ekainaren 22a.—Gilen Garcia Boyra, alkatea.   (4271)